Ebaisto

Ignazio K. Nuñez Arizmendi

JOSE EBAISTO

Bertsio elektroniko honen jatorria:Gipuzkoako Foru
Aldundia
[
zo/c73f25/]: Jose Ebaisto (bakarrizketa),
Ignazio K. Nuñez Arizmendi. Euskalerriaren alde,
1915

Egileari buruzko informazioa:

Euskalerriaren alde’k argitaratua
DONOSTIA’N
MARTÍN, MENA Y C.ª’REN ETXEAN
Fuenterrabía, 14, beko gelan
1915

JOSE EBAISTO
BAKARRIZKETA
Oyala jasotakoan, sartu bedi gure
Jose Ebaisto laisterka, egiñala
guzian, izututa, norbait atzetik jarraika balu bezela. Euskaldunen eraz
jantzita betor, eskuan makilla duala.
Oztea (jendea) aurrez-aurre ikustean, arritu bedi, ao-zabal geldituaz.
Motel samar, erdi lotsatuta, baña
parre antzean, txapela kendu beza
poliki-poliki entzuleai begira, ta asi
bedi izketan geldi samar, arritasunak galeraziko balio bezela. Gero bildurra utzi ta agurosego itzegin beza.

Ausen jende dotorea... Je... sus! E... neba!
Etzenuten asko pentsatuko gaur Jose Ebaisto
emen ikusterik... e? Ez nik ere emen sartzerik.
Sartuko ote da beste ori? (Atera begiratuz).
Eta, oraiñ zer egin bear det nik?... Baña au
parajee...! Au gutxiyenez eguzkiyaren goiko alde
da; nik ez det ikusi eguzkiyaren azpiyan onelako
parajerik.
Eta, emendik nora juan beer det nik oraiñ?
Eta, guziok neri begiratu bear aldirazute? (Jendeari). Ni baño unore ta patxada obiakiñ zaudete.
Nun ote da...! (Atera begiratuaz). Datorrela
bai, eta neronek alto eragingo diyot. Lau urteen
alkate izana naiz gero ni... Ederki emane... aguazilla alkateeri segika. Eulikakak algaitupa gu ala!
Baña jaunak, jaunak, alare alare nun nagon
baneki... A!... so... derepente asmatu det. Gure
Josepaiñisik esan oi zigun iñoiz juaten zala treato edo toki eder batzuetara, eta seguru oetakoen bat da au. Bai... Bera emen ote da? Josepaiñisi... (Deardaka). Ez, emen gari-jorrako txapelik

ezdago-ta... Eta auek gauzak; ez dira geo ikusita
sinistekoak.
Beste ura nun ote da? Zein nitzala uste ote
zuan ark? Lau urteen alkate izana ni ta, zea,
emen aguazillak joka.
Baña baña, au baño ederragoa ote da zerua?
Eta, au zer da? (Apuntadore-zuloagatik). Ause
konpesonayo txikiya. Eta, zein da baruun dagoon au? Txepetxan kabiya diruri. Euliyak arrapatzen aldaukazute au emen? A.. ta, ta, ta, ta...
Badakit zein izango dan; aguazillaren igesi etorri
eta ementxen ezkutatu danen bat... Nun ote da
bera? (Aguazillagatik). Ara, ezdit bildurrik ematen baña, ara, ikaratu egiten nau. Zera, aiskiria:
(apuntadoreari) etortzen bada egin neretzat ere
toki piska bat, e?
Zuek jakin naiko dezute onezkero nundik eta
nola sartu ote naizan ni onera, e? Begira, kontatuko dizutet neri gaur gertatutako guztiya,
baña... nik dana dan bezela esango det gero.
Orraba, gure etxekua naiz ni, Beizamakoa,
Santa Ageda aizkolariaren errikoa; lau urteen
alkate izana; zortzi arrua pisatzen ditut, eta
amar jasotzeko iñoren berrik ez det, eta (arros-

ko) mundu ontan iñoren bildurrik ere ez. (Atera
begirabeza bildurrez).
Orraba, noiz bait ere etorri beer genuun ba ta
gaur etorri naiz gure alaba Josepaiñasi ori ikustera... eta ikusi gabe joan beer. Beste orrek ikusten
banau... (Aldamenetara begira). Abisatu ziran
ezikan, jun-etorriya, bazkariya, eta gañera bost
duroko bat izango zuala neretzat.
Azpeitiñ ere eginkizun txiki bat banun, iskritura zar bat inpotekan pasatzeko, eta iritxi naiz
amarrak aldeen Arruako eztaziyora. Galdetu
diyot kepeeri:
—Oyuste, kepe, kuanto bale un tren?
Eta erantzun dit:
—Un tren? Mucho diñero, amio.
Eta nik esan diot berriz:
—Mucho diñero? Oñez juango nauk orduun.
Aizkeneen iru pestan eman dit jira y bueltako
billetia. Sartu naiz teneen eta luak artu nau, ta
gogor gero. Nunbait iritxi gera ba Donostira, ta ni
lotan negoon. Etorri zait bat eta esnatu nau.
—Buen biraje, amio —esan dit.
Eta nik:
—Emos allegao Donostia?

Ta berak:
—Ase treinta minutos.
—Treinta minutos ase? A ze... lua egin
deten... ederraek bertsua.
Galdetu diyot:
—Saes donde est Josepaiñisi?
Eta beste txikirazalle alako batek, etorri eta
esan dit:
—Kaiso primo... Zure aita ta nere ama ziran
aita ta ama.
—Korriente, ez da gaizki esana —esan diyot.
Txiki erdi bana eran beer degula, ta sartu
gera traenan; ardo pollita zegoon, eta nere lagun
orrek ezagun zuan bakallau prejitubak baño egarri geyago zeukala. Pagatzerakoan, bota det
amar sentimokua, esanaz:
—Ara nik amaana; pagatu zuk aitaana.
Nik gonbiratu detala, eta pagatzeko guztiya.
—Nik? A gizajua! Lau urteeen alkate izana
ezbanaiz ba ni?
Asarretu da ura, ta ni batere ez.
—Begira —esan diyot— gure bikayo sarrak
esaten du besteren gauzetan ez sartzeko, ta ni
nereekiñ ondo nago. Gañera, sartu ezkero (eda-

naz bezela) atera ere egin beer da, eta atera
zazu (txanpona atereaz bezela).
Ta nik nundik atera bear ote det beste ori
etortzen bada? (aldamenetara begiratuaz).
Ba, onetan, alde egiñ det eta Josepaiñisiñ
señak nituan paper punta ateratzeko buruko txapelai kolpe egin diyot,eta papera palta, papera
ageri ez. Kejatu naiz, baña alperrik. Dana dala,
nere arteen «gosaldu dezaan», eta ala, lukaika
jan det,baña bi muturekoa; bai, lukaika bat,
baña bi lukaika mutur. Bai gerore ordea muturreko ederra; bost erreal t’erdi. Neoni naiko lukaika.
Andik atera eta ibilli naiz jo ta tira bueltaka,
eta iñork Josepainisin arrastorik ez. Baña, Jesus
milla biar!, ogei urte ni orain urrena izan nitzala
Donostin, eta oik txispiri berrik asmatu dituzte.
Jesus! E... neba! Kaletatik trenak, alajaña, kanpaia juaz tximista dariyotela, ta beste suzko
kotxe eo antonio mobil eo anton borobill dalako
oitakuak ere bai. Baña nik Josepaiñisi palta eta
iñork arrastorik ematen ez. Aguazill bateri galdetu diyot:
—Donde le bibe Josepaiñasi?
Ta berak:

—Ke kalle bibe?
—Orisen jakiñ nai diapa nik e.
Baña paper ura... (billaka) jaunak, jaunka...
au ez da inkisizioa?... eta gutxi gora bera asmatuko nuke nola jartzen zuan... Ara: «Plaza Don
Pastor, lumero beintikatortze, segundo abiso».
Zer, gutxi al da lau urteen alkate izandakuentzat?
Aizkenen ba, oso etsi ta zer egin ez nikanean,
mantal zuridun igeltsero apaiñ moduko batek
esan dit:
—Lagun zarra, ez al dezu ezer artu nai?
—Bai, eman baño artu nayago —erantzun
diot.
Barrura sartzeko. Europako kapia dal... Ene,
ura gauza! Azpeitiñ diala kapeterik? Esan e eindepa: emen, emen dira kapeterik. Orraba —esan
diyot—aitzera aundiya nuen. Au da beaz Europa?
Galdetu diyot ari gure Josepaiñisi nun bizi dan,
eta aretxek esan dit, andik irugarrengo ateen,
bigarrengo bizitzan bizi dala. Segituan, grasiosa
eran, pagatu, eta atera naiz; iritxi naiz ark esandako tokira, jo det atia makillaz, da

—Quien? —egiten zuten barrundik. (Emakumien boza irudituaz).
—Neska, iriki eian aguro, neu naun da —esan
diyot.
Jo det berriz ere, eta asi dira barruun:
—Ladron, ladron... sakurra, sakurra...
Oneta aguazilla eskallera gora «alto, alto»
egiñez. Eldu dit besotatik, eta nik ere bai, eta
biyok eskallera pera bueltaka eta zillipurdika.
Azpiyan artu det eta, ri rau! libratu, ta ekiñ diyot
laisterka. Onetan, beste aguazilla neuregana;
bultza diyot ari ere eta segi nik aurrera salto biziyan, eta bera atzetik... Nun ote da?... Milla demoniñua!... Au tratuba, sentimo baten kulparik
gabe. Eta gañera lau urteen alkate izanda. Nere
itxuan sartu naiz emen, eta ez dakit tornurik
eman gabe nola gelditu naizen ere.
Eta orain, nundik atera beer det nik? Orra
Jose Ebaistoren paraderua. Orain zer egin beer
dit? Josepaiñisi ikusi gabe berriz etxera joan? Eta
agindutako bazkaria, ta bost duroak? Eta gañera... (bat batean isilduaz). Norbait dabill or
barruan. Aguazilla izango da neri segika... (Sartu
dan atearen giltza zulotik begiratuaz). Bera da,
bera. Nundik joango naiz ni igesi? (Agertoki edo

eszenariyuan jiraka). Guziyak itxita... leyua
bakarrik zabalik... (leyotik begira). Tokitan zeok
lurra...! Baaña... ez det erremediorik... Gerogerokuak eta goazen buruz bera.
Lagun nazazu, Kizkitzako birjiña maitea...
(Makilla jaurti beza kalera; gero txapela, gero
blusa. Aitaren egin ondoren, jaurti beza bere
burua leyotik. Au guztiya oso bizkor).
(Aguazilla sartu bedi egiñ aletan,
Jose Ebaisto erortzen ikusteko eraz.
Laisterka bijua leyora, ta aguazilla
an azaltzean. Jose Ebaistok esango
du kaletik?).
Emen niok bai; ez diat bururik ausi. Aufa! Ez
nauk arrapatuko... Ator, ato...
(Aguazilla bijua, sartu dan atetik, al
duan laisterrena, pauso andiyak
emanaz, esku batez txapelari
eutsiaz ta beste eskuaz Jose
Ebaistori ederrak emango dizkiola
adiraziaz).