Dotrina kristioarena - 3

diradenetan eta nezesidade bage ekarzen baitute aitor Jaungoikoa, baita faltazea aren Majestadeari zor diogun respetu, eta erreberenziareki.
G. Juramentu egiten duenak manera onetan
nezesidade bage, zer bekatu egiten du?
R. Egiaren gañean egiten duela, eta ez gauza
gaistoaren gañean, egiten du bekatu beniale
zeren respeto eta erreberenzia gutireki egiten
baitu juramentu.
G. Alaber da bekatu juramentu egitea Jaungoikoaren kriaturak aipazen dituenean juramentu egiteko intenzioreki orai erraten dugun manera onetan?
R. Bai Jauna aietan dakargunean aitor aien
kriazalea.

G. Bada nola erranen dugu ez bekaturik egi-

teko?
R. Erran geuren platiketan, eta konbersazioetan ala da, edo ezta nola Jesu Kristo gure jaunak
erakusten baitigu.
G. Boto egiten duenak egiteko gauza on den
bat obligatu da kunplizera?
R. Bai jauna aldagien fitezena.
G. Noiz da bekatu ez kunplizea boto egiten
dena, eta auniz denboras luzazea?
R. Okasiorik eztuela kunplizen eztuenean
Letratu artan adizen zaiotenen irudira.

IRURGARREN MANDAMENTUAREN GAÑEAN
G. Nork jaiak begirazen ditu?
R. Meza osorik enzuten duenak, eta okasio
eta bear bage trabajazen eztenak.
G. Eta izanen da bekatu denbora guti bates,
edo bear diradenetan lan egitea?
R. Ez jauna, baia dudan diraden, ala ez galdegin bear du dakienari, eta ala dudatik atra; baia
denbora gutia denean trabajazen dena nezesidade bage izanagatik, solamente da bekatu beniale.

LAURGARREN MANDAMENTUAREN GAÑEAN
G. Nork erraten da egiareki honrazen dituela
aita, eta ama?
R. Obedizen diotenak, eta respeto ekarzen
diotenak, eta sokorrazen bere nezesidadetan.
G. Nor ohesas landara adizen da mandamentu onetan diradela aitak?
R. Zarrago diradenak adinetan, eta dignidade, eta gobernazeko kargu duten personak.
BORZGARREN MANDAMENTUAREN
GAÑEAN
G. Zer debekazen du Jaungoikoak mandamentu onetan?
R. Ez illzea ior ere autoridade, edo dretxorik
artako eztuela.
G. Zer geiago debekazen du?
R. Gaizki egitea proximoari obras, edo itzes,
edo deseos.
G. Nork egiten du mandamentu onen kontra?
R. Illzen duenak zenbait persona, edo zaurizen duenak, edo aporreazen, edo meatxazen
duenak, edo pesadunbre ematen dionak bere

itzes, edo obras atsekabe emateagatik. Bai, eta
zeñek bere personas deseazen baitu dañu ohetatik egitera, edo berzek egin drazoten, arenganik mendekazeagatik.
G. Bada onesas landara berze manerasko illzerik?
R. Bai Jauna, sokorrazen eta faborazen eztuenak al dagiela nezesidade andian dagona.
SEIGARREN MANDAMENTUAREN GAÑEAN
G. Nork begirazen du mandamentu hau?
R. Kasto eta honesto denak bere itzetan obretan, eta pensamentuetan.
G. Egiten du bekatu pensamentu gaistoak
etorzen zazkionak prokurazen duenean egostera
bereganik oarzen zaionean?
R. Ez jauna aitzetik merejizen du baldin oneki
batean genzen baitu bereganik okasio gaistoak.
G. Bada nork egiten du bekatu pensamentu
gaistoetan?
R. Nork determinazen baitu pensamentu
gaistoak obras kunplizera, edo bere naies eta
borondates goarzen dela aietan plazer arzen
duenak.

G. Zer gauza lagunzen dirade kasto izateko?
R. Orazio egitea, eta maiz konfesazea eta
komekazea, eta gauza onetan okupaturik egotea, eta okasio honen kontra diradenetatik, apartazea.

ZAZPIGARREN MANDAMENTUAREN
GAÑEAN
G. Nork kunplizen du mandamentu hau?
R. Arzen eztuenak berzeren dena, eta ezpaitu nai ere bere jauearen borondatearen kontra.
G. Nork austen du mandamentu hau?
R. Kalte egiten duenak berzeari bere haziendan, edo eragiten duenak.
G. Eta ebasten duenak berzeari bere hazienda, edo kalte egiten duenak, asko da konfesazea
bere bekatua?
R. Ez jauna, baizik konfesazeas landara bear
du errestituzio egin, erran nai dut itzuli bear du
ebatsi duen gauza, edo kalte egin duena jabeari.
G. Eta baldin batek ezin itzuli badezake ebatsi duen guzia, edo kalte egin duena, obligatu da
itzulzera al dagiena?

R. Bai jauna, baldin batek ebatsi bades doze-

na bat erreal, edo anbat balio duen gauza bat,
eta ezpadu guziaren izulzeko, eta bai erdiarendako, edo irurgarrena hura bear du itzuli, eta
gañerakoa duenean.
G. Obligatu da persona bat bereala itzulzera
artu duena, edo kalte egin duena?
R. Obligatu da ez auniz denboras luzazera
okasiorik ezpadu.
G. Eta eztuenak zerzas, eta ala ezin dirokenak, zer eginen du?
R. Prokuratu bear du bere partetik egitera al
dagiena itzulzeas, eta orai ezpadu duenean;
zeren eztu nai Jaungoikoak berzea geldi dedin
kalte egin zaionareki.
ZORZIGARREN MANDAMENTUAREN
GAÑEAN
G. Nork kunplizen du Mandamentu oneki?
R. Juzgazen eztituenak berzearen gaizak
señale artako asko denik bage, eta eztuenak
erraten berzeaten gaizkirik.
G. Nork mandamentu hau autsizen du?

R. Arrazioaren, eta justiziaren kontra edekizen dionak bere proximo lagunari fama, edo
agerzen baitu sekretuan dagon bekatua, edo
gezurra erraten duenean egin duela berzeak
zenbait bekatu.
G. Erran diteke bekaturik baterere bage gezurrik zenbait intenzio ones, nola baita erran gezur
bat etxean akarrik ezten, edo zenbait kalte eztatorkon berari, edo proximoari?
R. Beñere ezin erran diteke gezurrik bekatu
bage, baia disimula dezake egia ijilik dagola
erran bage zer pasatu den.
G. Zein bekatu andia da gezurra erratea?
R. Irur maneras erran diteke gezurra. Lenbizikorik kalte egiten diola bere proximoari nola
batek juezak manazen duenean erran dezan
dakien egia juramentuaren azpian, eta guziarekin ere gezurra erraten du, onlakoak beti egiten
du bekatu mortale.
G. Nola geiago?
R. Bigarrena da ez juramentu artuagatik juezaren eskuan, baia eraikizen dio proximo lagunari falso testimonio erraten duela euatsi duela
gauza andi bat, edo gaizki andi bat egin duela,

eta ez ala izan, alauer manera onetan gezur
erratea da bekatu mortale zeren baita eraikizea,
falso testimonio gauza andian, eta hau debekazen da mandamentu onetan.
G. Nola geiago?
R. Irurgarren gezur erratea da batek erraten
duenean gezurra librazeagatik zenbait persona,
zenbait kaltetik, edo peligrotik, edo iori, kalterik
etorri bage, eta ez prouetxurik manera onetan
bietan, gezur erratea da bekatu beniale juramenturik egiten ezpadu zeren juramentu egiten
den oros gezurraren gañean, da bekatu mortale.
BEDRATZI, ETA AMARGARREN
MANDAMENTUAREN GAÑEAN
G. Zer deuekazen zaigu, bedratzigarren mandamentuan?
R. Lagunaren emasteareki bekatu egitera
deseazea.
G. Zerengatik deuekazen kaizkigu deseo
ohek?
R. Zeren baitirade peligrosoak, eta zerengatik
egiten, baita borondateas here bekatu mortale
deseazen duela.

Zer debekazen zaigu, amargarren mandamentuan?
R. Deseo gaistoak haziendarenak.
G. Zerengatik?
R. Zeren baitirade zimendua lagunaren
hazienda ebasteko.
G. Da bekatu deseazea izatea berzea bekanbat, edo geiago al balu iori agrauiorik egin bage?
R. Ez jauna, zeren emen debekazen zaiguna
da deseazea justiziaren, eta arrazioaren diradenak, nola baita ebatsis, edo berzeari agrauio egines.
Elizako Mandamentuen gañean
G. Erran izazu Elizako Mandamentuak?
R. Elizako mandamentuak dirade borz, erran

den bezala.
Lenbiziko mandamentuaren gañean
G. Nork kunplizen du Meza, enzuteko mandamentuareki?
R. Meza osorik enzuten duenak deuozioreki
utzi bage guarzen dela bere naies pensamentuak mundu onetako berze gauzetan egotera.

G. Eta nor da obligatu eztena Meza enzutera?
R. Eriak, eta nor baitago zenbait nezesidades,

eta kausas egiasko denas okupaturik.
Bigarren, eta irurgarren
Mandamentuaren gañean
G. Zerengatik erraten duzu konfesatu, eta
komekatu gutienean urtean bein?
R. Zerengatik ezpaikaitu Elizak geiago aldis
obligazen.
G. Eta konsejus zenbat aldis bear dugu konfesatu, eta komekatu?
R. Konfesore onak, eta diskretoak akonsejazen duen aldietan.
Laurgarren mandamentuaren gañean
G. Baruzeko mandamentuak zertara obligazen gaitu?
R. Ez jatera bianda deuekatuetatik, eta ez
egunean bein baizik.
G. Zer hordus bear da jan?
R. Egerdis gero, edo guti bat leentxeago.
G. Deuekazen kaigu barur egunean edatea?
R. Ez egerdi baño leen, eta ez geros ere.

G. Zer persona daude eskusaturik barureta-

tik?
R. Ogei eta urte bat kunpliturik eztutenak.
G. Nor geiago?
R. Ezin barur ditezkenak adinaren, edo herita-

sunaren kausas, edo trabajatu bearres, edo
berze kausa egiasko denes.
G. Zer egin bear du konsejus, obligaziorik
eztuenak adinik ez izanes?
R. Zenbait aldis barutu, zeren husa ezpadidi
barurzera zenbait egunes eginen zaio neke barurareki kunplizea adinetara el dedinean.
Borzgarren mandamentuaren gañean
G. Zer frutus egin bear ditugu amarrenak, eta
zenbat?
R. Kostunbres errezebiturik dagonaren konforme.
Laurgarren Kapituloa Sakramentuen
gañean
G. Erran izazu sakramentuak?
R. Sakramentuak dirade zazpi erran den
bezala.

G. Nork ordenatu zitue sakramentuak?
R. Kristo gure Iaunak.
G. Zertako?
R. Sakramentuak ongi errezebitu eta eman
dakigun aren grazia.

Bataiazearen gañean
G. Zer da bataiazea?
R. Da jaioze espiritual bat zeñetan ematen
baizaigu grazia, eta Kristo gure Iaunaren señalea
eta aren zerbizazeko bear dugun fauorea.
G. Zer bekatu genzen du bataiazeak?
R. Bekatu orijinalea, eta edozein berzerik aurken badedi bataiazen denaren baitan.
G. Zer gauza da konfirmazea?
R. Da sakramentu bat zeñezas ematen baizaigu geiago grazia bataiatu ginanean errezebitu ginduenas landara eta fauore bataiatu ginanean errezebitu ginduen fede sandua konfesazeko demonioen eta fede hau persegizen dutenen
kontra esporzazeko, eta bitoriareki atrazeko.

Penitenziaren gañean
G. Zer da penitenzia?

Da sakramentu bat Kristo gure Iaunak
ordenaturik baitauka bekatariei bataiatus gero
egin dituzten bekatuak barkazeko.
G. Zenbat gauza egin bear du bekatariak
bere partetik ongi konfesazeko, eta ala Sakramentu onen birtutes bere bekatuen, barkazioa
erdesteko?
R. Bekatariak ongi konfesazeko egin bear ditu
laur gauza.
G. Zein da lenbizikoa?
R. Lenbizikorik konfesatu baño leen egin bear
duena da kuidadoreki oroitu egin dituen bekatues, mandamentuetatik examinazen duela bere
konzienzia.
G. Zein da bigarrena?
R. Bigarrena bear duena da izan damu, eta
urrikimentu bere bekatu egines, zeren aiezas
egin baitio Agrauio bere kriatu zuen Iaunari, eta
Jaungoikoari, edo zeren egin duen bekatu mortales galdu baitu bere partetik den bekanbates
zeruko gloria, edo ifernuko trabaju, eta tormentuetatik librazeagatik.
G. Zein da irurgarrena?
R.

R. Irurgarren gauza egin bear duena da konfesatu bere bekatuak guziak erraten dizkiola
konfesoreari bekatu mortalerik batere utzi bage.
G. Zein da laurgarrena?
R. Laurgarren gauza egin bear duena da kunplitu konfesoreak ematen dion penitenzia, egiten
dituela ark erraten dizkion gauzak intenzioreki
pagazeko bere bekatuengatik zor duena.
G. Orlatan kofesoreak ematen dion penitenzia da ongi al dagien fitetzena kunplizea, alas
eta aihesas pagazen duenean aren bekatuek zor
duten pena?
R. Ala da egia, eta da prouetxu anditako
gauza grazian dagola kunplizea.
G. Baldin bat konfesa badedi bere konzienzia
examinaturik ongi, eta ala bere bekatues oroiturik, eta erraten dizkiola guziak konfesoreari, baia
propositorik, eta intenziorik bage bekatuetatik
apartazeko, eta emendazeko, alakoari barkatuko
dizkio Iaungoikoak bekatuak?
R. Eztizkio iolako maneras barkatuko, zeren
onla konfesazen denak eztu damu bere bekatues
bear duena; zeren da gauza ziertoa ezin iork
here, dukela urrikimentu, eta damu bekatu egi-

nes bear dena bekatuak barkazeko, baldin ezpadu propositorik, eta intenziorik emendazeko.
G. Zer ondasun erdesten du ongi konfesazen
denak?
R. Iaungoikoaren grazia, zeñes barkazen baizazkio bekatu egin dituen guziak, andiak izanagatik, eta aurrera etorzeko daudenetatik apartazeko fauorea.
Komekazearen gañean
G. Zer da komekazea?
R. Da errezebizea Iesu Kristo zeñek sustentazen baitu arima, eta ematen bizia beñere akabatuko eztena.
G. Zer ematen digu Sazerdoteak hostia konsagratua komekazen garadenean ematen digunean?
R. Iesu Kristo bera zeruan dagona guzia osorik.
G. Orlatan hostia konsagratuan dago Jesu
Kristo bere buru santisimo areki, aurpegiareki,
bere eskueki, eta oñeki, zulaturik dauzkieneki
gure amoreagatik?

Ala da egia, gloria, eta Majestadeareki
berareki nola baitago zeruan dago bere personas osorik hostia konsagratuan, eta kalizan ere
bai ardoa konsagratus gero.
G. Zer podores egiten da hori?
R. Iaungoikoaren podores egiten dituela
emen milagro bazuk guzis andiak.
G. Zenbat; eta zer milagro dirade orihek?
R. Milagroak sakramentu sandu onetan egiten dituenak Iaungoikoak dirade auniz guziak
errateko bear lizate auniz denuora; baia luza
eztezadan erranen ditut laur solamente.
G. Zein da lenbizikoa?
R. Lenbiziko milagroa da eze hostia aldarera
ekarzen dena konsagrazeko; ariketa konsagratu
arteraño, ezta berzerik baizik ogi guti bat, eta
kalizan ezarzen dena, ardo guti bat, baia sazerdoteak erraten dituen bezala konsagrazioko
itzak, izulzen du ogia Iesu Kristoren gorpuzean,
eta ardoaren odolean alako maneras eze geros
ezpaita han ez ogirik, eta ez ardorik.
G. Bada zer egiten da ogiaren, eta ardoaren
sustanzia?
R.

R. Konsagrazioko itzen birtutes izulzen da
ogia Kristo gure Jaunaren gorpuzean, eta ardoa
aren odolean.
G. Zein da bigarrena?
R. Bigarren milagroa da eze Jesu Kristo gure
Iauna, nola erran baita artikulo fedeskoetan igan
zela zeruetara, eta dagola jarririk bere Aita eternoaren eskuian, Jaun hura bera, zeruan faltarik
egin bage, dago hostia konsagratuan; eta kalizan, ardoa konsagratus gero.
G. Zein da irurgarren milagroa?
R. Irurgarren milagroa da eze izanika Jesu
Kristo gure jaunaren gorpuza andia, eta guzis
galanta dago bizirik eta osorik bere arimareki,
eta guregatik ixuri zuen odolareki, eta bere dibinidadeareki, hostia konsagratuan, izanagatik ain
txikia: eta kalizan ardoa konsagratus gero.
G. Zein da laurgarrena?
R. Laurgarren milagroa da eze Jaun hau berau
dago munduan diraden hostia konsagratu guzietan, eta kaliza guzietan ardoa konsagratus gero;
bai eta parti balezate hostia auniz parte, dago
Jaun hau berau hostian guzian osorik, eta edozein zatikotan txikia izanagatik.

G. Ohek milagro andiak dirade?
R. Ala da egia, diradela marabilla, eta milagro

guzis andiak, baia jakin bear duzu eze Jaungoikoak egin dezakela nai duen guzia, eta ala bear
dugu sinestatu nola konfesazen baitugu Kredoa
erraten dugunean, sinestazen dut Jaungoiko
guzis poderosoan, eta ala egin dezake nai duen
guzia, zeren ezta arendako gauza difikultoso
denik.
G. Zerendako egiten ditu milagro ohek?
R. Guri ondasun, eta mertxede egiteagatik.
G. Eta zer ondasun, eta mertxede egiten
digu?
R. Ondasun eta mertxede egiten digunak
dirade guzis andiak zeren dago sakramentu
sandu onetan erran den bezala gu honrazeagatik, eta geuren nezesidade guzietatik erremediazeagatik.
G. Zenbat gauza egin bear ditugu komekatu
baño leen orrenbat ondasun erdesteagatik?
R. Bi gauza.
G. Zein da lenbizikoa?
R. Lenbizikorik egin bear duguna da konfesatu oroizen bagarade edozein bekatu mortale egi-

nik leem konfesatu eztugunes, eta egon bear
dugu barurik janik, eta edanik bage.
G. Zein da bigarrena?
R. Bigarren gauza egin bear duguna da komekatu baño leen pensatu, eta konsideratu nola
dagon hostia konsagratuan Jesu Kristo gure
jauna, zein Andre dona Mariak, Aingeruek, sandu
eta sanda guziek respetu guzis andiareki adorazen, alabazen, eta serbizazen baitute, zeñek
deseiazen baitute guk errezebi dezagun ongi
arrazio den bezala, eta ala otoiz egin bear diogu
digun bere faborea eta grazia ongi errezebizeko,
eta Birjina Mariari Aingerueki, eta sandu, eta
sanda guzieki bitartekozale gerta dakigun.
G. Eta zer egin bear dugu komekatus gero?
R. Luzaro eta sosegureki Jaungoikoari graziak
eman egin digun ondasunas, eta mertxede ain
andias, prokurazen dugula, alas eta ain obligaturik utzizen gaituenean, aren serbizuan gogotik
eta sines enpleazera, beñere aren graziatik,
adiskidetasunetik, eta amoriotik apartatu bage.
Oliaduraren gañean
G. Zer da oliadura?

Oliadura da sakramentu bat Kristo gure
jaunak ordenatu baitu heriendako ilzeko peligroan daudenean errezebi dezaten.
G. Zenbat ondasun errezebizen du oliazen
denak?
R. Irur.
G. Zein da lenbizikoa?
R. Lenbizikoa da oliazen denak ongi aparejazen dela errezebizen du Espiritu sanduaren grazia, eta garuizen du aren arima, ager dein ill, eta
Jaungoikoaren Aurrean arrazio den bezala garuirik.
G. Zein da bigarrena?
R. Bigarrena da ematen baitio oliazen denari
indar, eta fabore denuora artan eritasunaren trabajuak pazienziareki errezebizeko, arzen duela
konfianza andia Jaungoikoaren baitan bere miserikordia andias emanen diola artako bear duen
fauorea; eta alauer demonioaren tentazioak,
zeñek orduan bortizkiago tentazen baitu, garaizeko.
G. Zein da irurgarrena?
R.

R. Irurgarren ondasuna da eze oliazen denak
bear badu gorpuzaren osasuna arimaren saluazeko emanen baizaio.
G. Orlatan arrazioa da Kristioek daukaten
kontu andia sakramentu hau errezebizeas?
R. Ala da egia, eta ezta etxeden bear ariketa
juizioa galdu arteraño, baizik juizio, eta sentido
onean dagon bitartean bear du prokuratu errezebizera.

Ordenazean errezebizen den Sakramentuaren gañean eztut deus erraten zerengatik ordenazen diradenek berek dakite zer egin bear
duten.
Matrimonioaren gañean
G. Zer ondasun ematen diote matrimonioak
ezkonzen diradenei?
R. Ematen du grazia ezkonduei ongi bizizeko.
G. Bekatu mortalean dagola ezkonzen denak
zer bekatu egiten du?
R. Egiten du bekatu mortale andia, zerengatik gaizki errezebizen baitu sakramentu sandu
hura, eta argatik da ongi bi egunes, edo irures

leen konfesazea eta komekazea, eta grazian
dagola sakramentu hau errezebizea.

BORZGARREN KAPITULOA
Obra miserikordiaskoen gañean
G. Alas eta erran duzunean obra onak egiten

enpleatu bear duguna, erran izazu obra miserikordiaskoak?
R. Obra miserikordiaskoak dirade amalaur
erran den bezala.
G. Zerengatik deizen dirade obra miserikordiaskoak?
R. Zeren ezpaitirade zor justizias.
G. Noiz egin bear ditugu obligazios?
R. Nezesidade andiak diradenean persona
diskretoen, eta adizen zaiotenen irudira.

SEIGARREN KAPITULOA
Espiritu Sanduaren doaien,
eta aien prouetxuen gañean

G. Erran izazu Espiritu sanduaren doaiak?
R. Espiritu sanduaren doaiak dira zazpi erran

den bezala.
G. Zer gauzetako lagunzen zaizkigu Espiritu
sanduaren doaiak?
R. Elzeko Kristioaren bizize oberenera, zeren
dirade eskalera bat bezala igateko, bekaturik
libratu, eta obra onak egines Iaungoikoaren
seruizuan den bizize oberenera, eta goitienera.
G. Zertako aprouetxazen zaigu jakintasunaren doaia?
R. Iakintasunaren doaia aprouetxazen zaigu
eskojizeko konsideratu dugun gauzan geien
konueni zaiguna; eta nola geien konueni zaiguna
baita Jaungoikoaren seruizazea, geuren arimen
saluazeko, ala jakintasuna duenak onetako egiten ditu obra onak.
G. Eta obra onak egiten eztituenak bere
arima saluazeko zer daki?
R. Alakoari irudiagatik dakiela munduan diraden guziek baño geiago; eztaki deus konueni
zaionik.
G. Zerendako aprouetxazen zaigu entendamentuaren doaia?

Entendamentuaren doaia aprouetxatzen
zaigu adizera emateko egiak, baitirade Jaungoikoari agradazen zaizkion gauzak, eta aren
Majestadeak adizera ematen dizkigun misterioak.
G. Zerendako aprouetxatzen zaigu konsejuaren doaia?
R. Konsejuaren doaia aprouetxatzen zaigu
konsiderazeko, eta pensazeko Jaungoikoak nai
dituen gauzak egin dizagun.
G. Zerendako aprouetxatzen zaigu fortalezaren doaia?
R. Auniz aprouetxatzen zaigu, zeren gauza
guzietan Jaungoikoa nai duenak serbizatu aurkenzen du difikultade, eta estorbu asko ezarzen
dizkiola munduak, demonioak, eta aragiak
guziek tentazen, eta akometazen gaituztela
eztezagun obratan ezarri geuren proposito, eta
intenzio onak; baia orduan Jaungoikoak ematen
dio aprouetxatu nai duenari esporzu, eta indar
garaitzeko difikultade, eta estorbu guziak.
G. Zerendako aprouetxatzen zaigu piedadearen doaia, baita urrikaritzea?
R.

R. Aprouetxatzen zaigu Jaungoikoareki geu-

ren gauzes konponzeko: zeren konsidera dezanak bekatu mortale bat gastigazeagatik daukala
Jaungoikoak ifernuko pena, zeñes meatxazen
baitu, urrikarizen da bekataria bere buruas, eta
prokurazen du egitera penitenzia aurrera emendazen dela, eta egiten duela gauza guzietan
aren borondatea anbat gaitzetatik eskapazeagatik.
G. Zerendako aprouetxatzen zaigu Jaungoikoaren beldurraren doaia?
R. Auniz aprouetxatzen zaigu: zeren konsidera dezanek bear den bezala bekatu mortalean
dagon bitartean dagola Jaungoiko guzis poderosoaren etsaitasunean, beldurzen da eta prokurazen du bekatu mortaletik atrazera hartan dagola
gastiga eztezan.
G. Erran izazu orai Espiritu sanduaren frutuak?
R. Espiritu sanduaren frutuak dirade amabi
erran den bezala.
G. Zergatik erraten dirade Espiritu sanduaren
frutuak?

R. Erraten dirade Espiritu sanduaren frutuak:
zerengatik nola arbole batean den gustosoena
baita fruta; ala Espiritu sanduaren frutuak dirade
birtuten, eta ondasunen oberenen, gustosoenak.

ZAZPIGARREN KAPITULOA
Bienauenturanzen gañean
G. Erran izazu Bienauenturanzak?
R. Bienauenturanzak dirade zorzi erran den

bezala.
G. Zer gauza dirade bienauenturanza ohek?
R. Dirade birtuten, eta ondasunen, eta Espiritu sanduaren doaien obra andienak.
G. Nor dirade borondates pobre diradenak?
R. Dirade borondates hazienda menospreziazen dituztenak.
G. Nor dirade mansoak?
R. Dirade irarik eztutenak, eta aren señalerik
here.
G. Nola gozazen dute lurra?
R. Beren buruen Jaun diradela.
G. Nor dirade nigar egiten dutenak?

R. Dirade mundu onetako plazerak, eta gus-

toak billazen eztituztenak; baizik prokurazen baitute egitera penitenzia, eta beren bekatues
nigarr.
G. Nor dirade justiziaren gose, eta egarri diradenak?
R. Egiten dutenak justizias, eta karidades
obligatu diradena.
G. Nor dirade miserikordiosoak?
R. Urrikarizen diradenak nezesidadean daudenes, ez ezagunak izanagatik.
G. Nor dirade biotz garuiak ditustenak?
R. Gauza guzietan egiten dutenak Jaungoikoak nai duena, eta onetako beren apetitu gaistoen kontra egiten dutenak.
G. Nor dirade bakea dutenak?
R. Bereki, eta berzereki bakea dutenak.
G. Nor dirade bere baitan bakea dutenak?
R. Iaungoikoareki ongi daudenak, eze ohek
dute bake berekin, eta prokurazen dute berzek
ere duten.
G. Nor dirade justiziarengatik persegituak
diradenak?

R. Persegitu diradenak, eta ala baia gustoreki, eta gogotik sufrizen dituztenak Jaungoikoaren
amoreagatik egiten dizkioten injuriak, eta
agrauioak, eta artan firme daudenak, nola egin
izandu baizute jaunaren Apostoloek.
G. Zerengatik obra ohek deizen dirade bienauenturanzak?
R. Zerengatik ohek egitean baitago mundu
onetako bienauenturanza, eta dirade eskalera
bat bezala, zeñetatik elzen baita erdezizera
zeruko bienauenturanza beñere akabatuko eztena.

ZORZIGARREN KAPITULOA
Bekatu mortalen,
eta aien kontra diraden birtuten,
eta ondasunen gañean
G. Erran izazu bekatu mortaleak?
R. Bekatu mortaleak dirade zazpi erran den
bezala.
G. Zeren deizen dituzu bekatu mortaleak, edo
buruak?

R. Zeren baitirade buruak, eta zañak zeñeta-

tik atrazen baitirade auniz bekatu.
G. Dirade bekatu mortale soberuia, eta auarizia guziak?
R. Ez guziak baizik solamente Jaungoikoaren
karidadearen, eta proximo lagunaren amorioaren kontra diradenak.
G. Eta noiz dirade karidadearen kontra?
R. Noiz bekatu ohes autsizen baita zenbait
Jaungoikoaren mandamenturik, edo Elizarenik.
G. Zenbat maneras dirade bekatuak?
R. Irur maneratan. Bata da bekatu orijinalea.
Berzea mortalea. Berzea benialea.
G. Zer gauza da bekatu orijinalea?
R. Bekatu orijinalea da bekatu hura zein heredazen baitugu aita Adan, eta Euaganik arima
Jaungoikoak kriatu, eta juntazen den bezala
amaren sabelean gorpuzareki.
G. Zer gauza da bekatu mortalea?
R. Deseazea, erratea, edo egitea, edo faltazea zenbait gauza andi denean Jaungoikoaren
legearen kontra.
G. Zergatik erraten da bekatu mortalea?

R. Erraten da mortalea, zeren illzen baitu
arima.
G. Nola illzen du arima?
R. Zerengatik bekatu mortaleagatik galzen
baitu egiten duenak Jaungoikoaren grazia, eta
aren amorioa, baita arimaren bizia.
G. Zer gauza da bekatu benialea?
R. Ezpaitu illzen arima baizik herizen du.
G. Nola heritzen du?
R. Zeren flakazen baitu ongi egiteko eta aparejazen baitu bekatu mortale egiteko.
G. Zeren deizen da bekatu benialea?
R. Zeren fazilkiro egiten baita, eta barkazen
here bai.
G. Zenbat gauzas barkazen da?
R. Leen erran den bedratzi gauzes.
G. Zer gauza da soberuia?
R. Apetitu, eta deseo gaisto bat, izateko berzeak baño geiago.
G. Zein da soberuiaren kontra den birtutea?
R. Humildadea.
G. Zer da Humildadea?
R. Sentizea humilkiro bere baitan.
G. Zer gauza da auarizia?

R. Apetitu, eta deseo gaisto bat hazienda iza-

teko.
G. Zein da auariziaren kontra den birtutea?
R. Liberal izatea.
G. Zer da liberalidadea?
R. Inklinazio bat emateko duen haziendatik
konueni denean, eta bear den bezala.
G. Zer gauza da luxuria?
R. Apetitu eta deseo gaisto bat aragiarena
luxuriako gauzetan.
G. Zein da luxuriaren kontra den birtutea?
R. Kastidadea.
G. Zer da kastidadea?
R. Luxuriako gauzetan garui izatea.
G. Zer gauza da ira?
R. Apetitu eta deseo gaisto bat mendezazeko.
G. Zein da iraren kontra den birtutea?
R. Manso izatea, eta pazienziatan proximo
lagunaren agrauioak, eta injuriak errezebizea.
G. Zer gauza da gula?
R. Apetitu eta deseo bat jateko, eta edateko
sobra.
G. Zein da gularen kontra den birtutea?

R. Tenplanza.
G. Zer gauza da tenplanza?
R. Ez jatea, eta ez edatea konueni den baño
geiago.
G. Zer da inuidia?
R. Tristura bat, eta damutasun bat berzearen
ondasunas.
G. Zein da inuidiaren kontra den birtutea?
R. Karitatea.
G. Zer da karitatea?
R. Plazer arzea berzearen ondasunas, eta
damu aren gaizas geurenas bezala.
G. Zer gauza da pereza?
R. Tristurareki ibilzea, eta arlote izatea Jaungoikoaren zeruizuko gauzetan.
G. Zein da perezaren kontra den birtutea?
R. Dilijenzia.
G. Zer da dilijenzia?
R. Fite gogotik, eta gozoreki Jaungoikoaren
zerbizuko, eta ari agradazen zaizkion gauzak
egitea.

BEDRAZIGARREN KAPITULOA

Birtute Teologalen,
eta Kardinalen gañean
G. Erran izazu birtute Teologalak?
R. Birtute Teologalak dirade irur, erran den
bezala.
G. Zer gauza da Fedea?
R. Da argitasun bat Jaungoikoak ematen
diguna, zeñezas ikusi bage sinestatzen baitugu
Jaungoikoak, eta Elizak erraten dizkigunak diradela fedesko gauzak.
G. Zer gauza da Esperanza?
R. Esperanza da idukizea Jaungoikoaren baitan emanen digula gloria, eta aren erdesteko
bear ditugun gauzak.
G. Zertan dago gure bienauenturanza?
R. Jaungoikoa bera ikustean, oneristean, eta
arzas gozazean beti beñere akabatu bage.
G. Zer medios erdesten da?
R. Jaungoikoaren grazias, eta Kristo gure Jaunaren merejimentues, eta gure obra ones.
G. Zer da Karitatea?
R. Oneristea Jaungoikoa gauza guzien
gañean, eta proximo laguna geurok bezala.

G. Erran ezazu zenbat diraden birtute Kardinaleak?
R. Birtute kardinaleak dirade laur erran den
bezala.
G. Zer ofizio du Prudenziak?
R. Medio on bat izatea gauzetan.
G. Zer ofizio du justiziak?
R. Nori berea ematea.
G. Zer ofizio du fortalezak?
R. Edozein peligrotan jarrizea ill bear badu
here konueni denean Jaungoikoaren seruizazeagatik, eta bear denean, edozein trabaju sufrizea.
G. Zer ofizio du tenplanzak?
R. Genzea sobra jatea, eta edatea, eta aragiaren luxuriasko deseo gaistoak.
G. Zein da birtute guzietatik andiena?
R. Karitatea, zeñek guziei ematen baitiote
bizia.
G. Zein persona da Jaungoikoaren Aurrean
oberena, eta sanduena?
R. Biz nornai karitate eta amorio Jaungoikoarekin geien duena.
G. Eta nork du karitate eta amorio geiago
Jaungoikoareki?

R. Jaungoikoaren mandamentuak obekien
begirazen dituenak.
G. Ebanjelioko konsejuak zenbat dirade?
R. Irur, borondates pobre izatea, eta kastidadesko estadoa, eta obedienziaren azpian bizizea.