Dotrina kristioarena - 1

Juan Beriain

DOTRINA
KRISTIOARENA
EUSKARAS

Bertsio elektroniko honen egilea: Iñaki Camino.

DOTRINA KRISTIOARENA
EUSKARAS
Aita gurea, zeruetan zaudena, santifika bedi
zure izena, etorri bedi zure Erreñua, guregana
egin bedi zure borondatea, zeruan bezala
lurrean ere gure egun orosko ogia eman drazaguzu egun, eta barka drazkiguzu gure zorrak,
guk barkazen dizkiotegun bezala geuren zordunei, eta ezkaizazula utzi tentazioan erortera
aitzetik libra gaizazu gaizetik, Ala dela.
Erranen du agian zein baitek eztela erran
bear orazio onetan libra gaizazu gaizetik baizik
gaiz guzietatik, nola aunizek erraten baitu bada,
da gauza ziertoa, eta klaro dena eztela erran
bear gaizetatik, bai gaizetik, eta arrazioa da
zeren orazio hau bear da erran edo zein lenguaje motan Kristo gure Iaunak ordenatu zuen sentidoan berean itzik batere añaditu, eta jendu
bage, eta ala erraten draugu Eliza ama sanduak.
Bada Latines erraten dugunean dio, Sed libera
nos a malo, eta ez a malis, eta Erdaras erraten
dugunean dio, Mas libranos de mal, eta ez de

males ala bada Euskaras erran bear dugu gaizetik, eta ez gaizetatik, alaber berze orazioetan
Ioanem naiz erranes itzik baterere añaditu, eta
gendu bage al dagidan guzias Elizak erraten dizkigun sentidoan berean.
Iaungoikoak salba zaizala Maria grazias
betea Iauna da zureki bedeikatua zara emazten
artean: eta bedeikatua da zure sabeleko frutua
Iesus. Santa Maria Iaungoikoaren ama, otoiz
egizu gu bekatariengatik orai, eta gure heriotzeko orduan, Ala dela.
Sinestatzen dut Iaungoiko aita guzis poderosoan zeruaren, eta lurraren kreadorearen, eta
Iesu Kristoren aren Seme bakoizaren gure Iaunaren baitan: zein konzebitu baitzen Espiritu Sanduare obras, eta jaio zen Birjina Mariaren baitatik: pasatu zuen Pasio doloroskoa, Ponzio Pilato
juezaren azpian kruzifikatu izandu zen ill zen, eta
orzi zuten: jautsi zen ifernuetara, irurgarren egunean illetarik resuszitatu zen: igan zen zeruetara, eta jarririk dago Jaungoiko Aita guzis poderosoaren eskuian, andik etorriko da bizien, eta illen
juzgazera: sinestatzen dut Espiritu Sandua baitan, dela Eliza Sandu Katholikoa, Sanduen komu-

nikazioa, bekatuen barkazioa, aragiaren resurrezioa, eta bizize sekulakoa. Ala dela.
[...] guzis poderoso aren eskuian
Zazpigarrena sinestatzea andik etorriko dela
bizien, eta illen juzgazera, onei aren fedea sinestatu, eta Mandamentuak begiratu dituztenei
emateko gloria, eta gaiztoei zeren ezpaituzte
begiratu aren Mandamentu Sanduak emateko
ifernuko sekulako penak.
Jaungoikoaren lege sanduaren Mandamentuak dirade amar: lenbiziko irurak Jaungoikoaren
honrari konbeni zazkionak, berze zazpiak proximo lagunaren probetxutan diradenak.
Lenbizikoa Jaungoikoa honra, eta adora dezagula. Bigarrena iuramenturik banoro eztagigula.
Irurgarrena igandeak, eta iaiak begira dizagula.
Laurgarrena, aita eta ama honrra dizagula. Borzgarrena, iorere ill eztezagula. Seigarrena, Luxuriasko bekaturik eztagigula. Zazpigarrena, deus
ebatsi eztezagula. Zorzigarrena, iori falso testimoniorik eraiki eztrazogula, eta ez gezurrik
erran. Bedrazigarrena, lagunaren emaztea
desea eztezagula. Amargarrena, berzeren gauzarik desea eztezagula.

Amar Mandamentu obek enzerrazen dirade
bidatan: Jaungoikoa gauza guzien gañean oneristean, eta geuren proximo laguna geurok bezala.

Eliza ama sanduaren
Mandamentuak dirade borz:
Lenbizikoa igandetan, eta jaietan Meza osorik
enzutea. Bigarrena urtean bein gutienean konfesazea. Irurgarrena komezazea Bazkoa garizumakoan. Laurgarrena baruzea Eliza ama sanduak
manazen duenean. Borzgarrena amarren, eta
primiziak ongi egitea.

Elizako Sakramentuak dirade zazpi:
Lenbizikoa Bataiazea. Bigarrena Konfirmazea. Irurgarrena Penitenzia. Laurgarrena Komezazea. Borzgarrena Oliadura. Seigarrena Ordenazean errezebizen den Sakramentua deizen
baita. Zazpigarrena matrimonioa.

Obra Miserikordiaskoak dirade amalaur,
zazpi Korporaleak eta berze zazpi Espiritualeak
Korporaleak dirade ohek:
Lenbizikoa da herien bisitatzea. Bigarrena
gose denari jatera ematea. Irurgarrena egarri
denari edatera ematea. Laugarrena billosirik
dagona beztizea. Borzgarrena peregrinoei ostatu
ematea. Seigarrena kautiboen reskatazea. Zazpigarrena illen orzizea.
Espiritualeak dirade ohek:
Lenbizikoa eztakienari erakustea. Bigarrena
bearrean dagonari konseju ona ematea. Irurgarrena utz eginik doaienari erratea nola doaien
gaizki, eta hura utzirik ongi egin dezan erratea.
Laurgarrena iniuriak barzazea. Borzgarrena tristeak konsolazea. Seigarrena pazienzias sufrizea
proximo lagunaren faltak. Zazpigarrena biziengatik, eta illengatik Iaungoikoari otoiz egitea.

Bekatu mortaleak dirade zazpi:
Lenbizikoa Soberbia. Bigarrena Abarizia. Irurgarrena Luxuria. Laurgarrena Ira. Borzgarrena
Gula. Seigarrena Inbidia. Zazpigarrena Pereza.
Zazpi bekatu mortale ohen kontra diraden
birtuteak,
eta ondasunak dirade ohek:
Soberbiaren kontra Humildadea. Abariziaren
kontra Liberal izatea. Luxuriaren kontra Kastidadea. Iraren kontra Pazienzia. Gularen kontra
Iatean, eta edatean tenplatu izatea. Inbidiaren
kontra Karidadea. Perezaren, eta arloteriaren
kontra Dilijente Jaungoikoaren serbizuan izatea.
Arimaren etsaiak dirade irur:
Lenbizikoa da Demonioa. Bigarrena Mundua.
Irurgarrena Aragia.
Arimaren Potenziak dirade irur:
Lenbizikoa Memoria. Bigarrena Entendamentua. Irurgarrena Borondatea.

Sentido Korporaleak dirade borz:
Ikustea, Enzutea, Urrin egitea, Gustazea, Ukizea.
Birtuteak, eta ondasunak bear ditugunak
izan dirade zazpi, irur Teologaleak,
eta laurak Kardenaleak
Teologaleak dirade ohek:
Lenbizikoa fedea. Bigarrena Esperanza. Irurgarrena Karidadea.
Kardinaleak dirade ohek:
Lenbizikoa Prudenzia. Bigarrena Iustizia. Irurgarrena Fortaleza. Laurgarrena Tenplanza.
Espiritu Sanduaren doaiak dirade zazpi:
Lenbizikoa Sabiduriaren doaia. Bigarrena
Entendamentuaren doaia. Irurgarrena Konsejuaren doaia. Laurgarrena Fortalezaren doaia. Borzgarrena Iakitearen doaia. Seigarrena Piedadearen doaia. Zazpigarrena Jaungoikoaren beldurraren doaia.

Espiritu Sanduaren Frutuak
zeñetatik atrazen baitirade
arbole batetik frutua bezala dirade amabi:
Karidadea. Gozo eta kontentu arimarena.
Bakea. Pazienzia. Liberalidadea. Ondasuna.
Mansedunbrea. Fedea. Modestia. Kontinenzia.
Kastidadea.
Bienabenturanzak dirade zorzi:
Lenbizikoa bienabenturatuak dirade pobre
biotzes, eta borondates diradenak, zeren aiena
baita zeruko erreñua. Bigarrena bienabenturatuak dirade mansoak, zeren ohek gozatuko dute
lurra. Irurgarrena bienabenturatuak dirade nigar
egiten dutenak, zeren ohek izanen dirade konsolatuak. Laurgarrena bienabenturatuak dirade
justizia deseazen dutenak, zeren ohek izanen
dirade aspertuak. Borzgarrena bienabenturatuak
dirade miserikordiosoak, zeren ohek erdetsiko
dute miserikordia. Seigarrena bienabenturatuak
dirade biotzak garbi dituztenak, zeren ohek ikusiko dute Jaungoikoa. Zazpigarrena bienabenturatuak dirade bakes diradenak, zeren ohek izanen dirade deituak Jaungoikoaren Semeak. Zor-

zigarrena bienabenturatuak dirade justiziarengatik persegituak diradenak, zeren onlakoendako, da zeruko erreñua.
Bekatu benialea barkazen da
bedrazi gauza ohen bates:
Lenbizikorik Meza debozioreki enzuteas.
Bigarrena dignoro komezazeas. Irurgarrena
Jaungoikoaren itza enzuteas. Laurgarrena Ipispikuaren bedeizioas. Borzgarrena Aita gurea errateas. Seigarrena Konfesio jenerala errateas. Zazpigarrena hur bedeikatuas. Zorzigarrena ogi
bedeikatuas. Bedrazigarrena bularretan bere
bekatuen damu, eta urrikimentu duela golpe
emateas.
Gizonaren azkeneko gauzak dirade laur:
Lenbizikoa Heriotzea. Bigarrena Iuizioa. Irurgarrena Ifernua. Laurgarrena Gloria.

KONFESIO JENERALA
Ni bekatariau konfesazen naizaio Jaungoiko
guzis poderosoari, Andre dona Maria beti Birjina-

ri, Ioandone Mikel Aingeruari, Ioandone Ioanis
Bautistari, Ioandone Petri, eta Paulo Apostoloei,
eta Sandu guziei, eta zuri Aita konfesoreorri
neure bekatu egines, erranes, pensatues, enea
da kulpa, enea da kulpa, enea da kulpa guzis
andia; argatik otoiz egiten draukot Andre dona
beti Birjinari, Ioandone Mikel Aingeruari. Ioandone Ioanis Bautistari, Ioandone Petri, eta Paulo
Apostoloei, eta Sandu guziei, eta zuri Aita konfesoreorri zaraten Jaungoikoaren aurrean ene
otoizgille.

LENBIZIKO KAPITULOA
zeñetan adizera ematen baita
zein den Kristioaren señalea,
eta Kredoan dirade misterioak
MAISTRUAK GALDEGIZEN DU, Kristioa zarade?
DIZIPULOAK RESPONDAZEN DU, Bai Iesu Kristo

gure Jaunaren grazias.
G. Zer erran nai du Kristioa?
R. Iesu Kristoren fedea, bataiatu zenean konfesatu zuena, duena.

G. Nor da Iesu Kristo?
R. Jaungoiko, eta gizon egiaskoa.
G. Zein da Kristioaren señalea?
R. Gurutze sandua.
G. Zerengatik?
R. Zerengatik Gurutze sanduan Kristo gure
Jauna guruzifikatu izandu baizen, gu bekatutik,
eta ifernutik librazeagatik.
G. Zenbat motas usatzen du Kristioak señale
onesas?
R. Bi motas.
G. Zein dirade orihek?
R. Irur Gurutze egitea eskuieko beaz andias.
Lenbizikoa bekokian. Bigarrena agoan. Irurgarrena bularretan minzazen dela Jaungoikoareki.
G. Erakutsi zazu nola?
R. Gurutze Sanduaren, señaleagatik gure
etsaietatik libra gaizazu Jaungoiko gurea.
G. Zerengatik egin duzu Gurutzearen señalea
bekokian?
R. Zeren libra gaizan Jaungoikoak pensamentu gaistoetatik.
G. Zerengatik egiten duzu agoan?

R. Zeren libra gaizan Jaungoikoak itz gaistoe-

tatik.
G. Zerengatik egiten duzu bularretan?
R. Zeren libra gaizan Jaungoikoak obra, eta
deseo gaistoetatik.
G. Zer da zeñatzea?
R. Egitea eskuieko eskuas Gurutzearen señalea, asi bekokitik, eta bularretaño, eta gero alaber pasazen dituela heriak ezkerreko soñetik
eskuietako soñera Trintate guzis sandua kofesazen dugula dela Jaungoiko bat, eta irur persona.
G. Erakutszazu nola?
R. Aitaren, eta Semearen, eta Espiritu sanduaren izenean.
G. Zerengatik egiten da Gurutzearen señale
hau?
R. Lenbizikorik egiten da dakigun garadela
Kristioak eta ala Kristo gure Jaunaren soldadoak:
zeren Gurutzearen señalea da librea, eta señale
bat Kristioarena zeñes ezagutzen baitirade Kristioak, eta diferenziazen Eliza sanduaren kontra
diraden etsaietarik, nola baitirade Turkoak, eta
berze jende mota onlako guziak.
G. Eta zergatik geiago?

R. Zeren Gurutze sanduaren señalea egiten
dugunean eskazen diogu Trintate Jaun poderosoari digun fabore, eta lagun dakigun geuren obra
guzietan Iesu Kristo gure Salbadorearengatik,
zeren aren medios librazen garade gaiz guzietatik, eta erdesten ditugu ondasun guziak, eta ala
akostunbrazen dute Kristio onek egitera Gurutzearen señalea ohatzetik jaikizen diradenean,
etxetik atrazen diradenean, maian jarritzen diradenean, ohatzera doazenean, eta edozein gauza
bat asi bear dutenean.
G. Zerengatik anbat aldis?
R. Demonioaren tentazioetatik librazeagatik,
zeñek denbora guzietan, eta leku guzietan persegizen baikaitu, prokurazen duela al dagien
kalte guzia egitera.
G. Zergatik geiago?
R. Zerengatik señale oneki lotzazen da demonioa, eta iges egiten du, nola ladronek, eta gaizki egiten dutenek iges egiten baitute ikusi dezatenean justiziaren bara.
G. Eta zergatik geiago?
R. Zerengatik auniz aldis Gurutze sanduonen
señaleagatik librazen dira gizonak peligro anize-

tatik, ala arimaren nola gorpuzaren kontra diradenetatik, egiten dela konfianzareki Jaungoikoaren miserikordian, eta Iesu Kristo gure Jaunaren
merejimentuetan, zeñetan nai izandu baizuen ill
gure amoreagatik.
G. Kristo gure Jauna adorazen duzunean
Gurutzean, nola erraten duzu?
R. Adoratzen zaitugu Kristo gure Jauna, eta
bedeikazen zaitugu, zeren Gurutze sanduan
erredemitu izandu baituzu mundua.
G. Eta Gurutzea solla adoratzen duzunean,
nola erraten duzu?
R. Adoratzen zaitut Gurutze bedeikatua zeñetan ene erredentore Jauna guruzefikatu izandu
baizen.
G. Ia ikusi dugu nola zaraden Kristioa, erran
drazadazu zertako kriatu zuen Jaungoikoak gizona?
R. Kriatu zuen gizona ezaguzezan kriatu zuen
Jauna, eta Jaungoikoa, eta ezaguturik serbiza
zezan, eta ala arzas goza zezan: zeren ezagutzen eztuenak, eta ez serbizazen eztu erdetsiko
gloria, aizetik kondenatua izanen da ifernuko
penetara erremediorik bage.

G. Orlatan prinzipalkiro, eta kuidado geiago-

reki gizonak prokuratu bear duena da salbatzeko
konbeni zaizkion gauzak egitera?
R. Ala da egia, zeren gizonari geien konbeni
zaiona da Jaungoikoaren serbizazea, eta ala salbazea; zeren ez salbazeko obeago izanen zen
jaio izandu ezpaliz.
G. Erran drazadazu, zenbat gauza Kristioa
den obligatu jakitera arrazios usatzera etorris
gero zeruko gloria erdesteko?
R. Laur gauza.
G. Zein dirade orihek?
R. Lenbizikoa jakin bear du zer bear duen
sinestatu. Bigarrena zer bear duen egin. Irurgarrena zer orazio erran bear duen, eta nori. Laurgarrena zer Sakramentu bear duen errezebitu.
G. Nor daki zer bear duen sinestatu?
R. Kredoa, edo Artikulo Fedeskoak dakizkienak.
G. Nork daki zer otoiz egin bear duen, eta zer
orazio erran bear duen?
R. Aita gurea dakienak, eta berze Elizako orazioak.

G. Nork daki zer obrak egin bear dituen, eta

zeñetatik bear duen apartatu?
R. Jaungoikoaren lege sanduko Mandamentuak, eta Elizarenak dakizkienak.
G. Nork daki zer bear duen errezebitu?
R. Sakramentu sanduak dakizkienak.
G. Orlatan obligatu da Kristioa gauza ohek
jakitera, eta adizera?
R. Bai jauna, zeren ezin kunpli dezakegu geuren obligazioareki jakin ezpadezagu.
G. Alas eta erran duzunean lenbiziko gauza
Kristioa obligatu dena jakitera dela fedesko gauzak, erran drazadazu zer den fedea?
R. Fedea da ikusten eztitugun gauzak diradela egiak sinestatzea; zeren Jaungoikoak baitio
ala diradela.
G. Ikusten duzu zuk Jaungoikoa, eta nola den
irur persona, eta Jaungoiko bat?
R. Ez Jauna.
G. Ikusi zinduen zuk illzen Iesu Kristo, eta
nola erresuzitatu zen illetarik irurgarren egunean, eta gero nola igan zen zeruetara, eta
dagola jarririk bere Aitaren eskuietako aldean?

R. Ez, baia sinestatzen dut ikusirik baño obekiago.
G. Zeren ikusi bage sinestatzen duzu ain firmokiro?
R. Zerengatik Jaungoikoak baitio fedesko
gauzak ala diradela, eta dakit zierto kiro eze ezin
Jaungoikoa engaña ditekela, eta ezin ior ere
engaña dezakela.
G. Nondik dakizu zuk Jaungoikoak diola ala
diradela?
R. Dakit Eliza ama sanduak, zeñei Espiritu
Sanduak maistruak bezala erakutsirik, erraten
baitie ala diradela gauza ohek egiak: eta badakit
eze ezin Eliza sandua engaña ditekela fedesko
gauzetan, eta ala segurokiro sinestatzen dut ark
sinestatzen dituen gauza guziak.
G. Eta zein bear da sinestatzea fedesko gauzak salbazeko?
R. Anbat eze hau bage ezin ihork ere erdetsi
dezake gloria.
G. Nola jakinen dugu zer bear dugun sinestatu?
R. Aditzen dugula ongi Kredoan, edo Artikulo
fedeskoetan dauden misterioak.

G. Kredoa, eta Artikulo Fedeskoak dirade
gauza bat?
R. Bai jauna.
G. Erran ezazu Kredoa?
R. Sinestatzen dut Jaungoiko Aita guzis poderosoan erran den bezala.
G. Nork egin zuen Kredoa?
R. Apostoloek.
G. Zertako?
R. Guri erakusteko zer bear dugun sinestatu
zerura ioateko.
G. Eta guk zertako erraten dugu?
R. Fedea konfesatzeagatik eta artan firmoago
egoteagatik.
G. Erran izazu Artikulo Fedeskoak?
R. Artikulo Fedeskoak dirade amalaur, erran
den bezala.
G. Zer dirade Artikulo Fedeskoak?
R. Fedesko misterio prinzipalenak.
G. Erran zinduen lenbiziko Artikulo Fedeskoa
dela sinestatzea dela Jaungoiko egiasko bat. Nor
da Jaungoikoa gure Jauna?
R. Da Jaun bat ondasun guziak dituena, gauza
guziak dakizkiena, nai duen guzia egin dezake-

na, gauza guzien kriazallea, eta konserbazallea,
zeñeak ezpaitu ioren nezesidaderik, eta guziei
bai arendako alako maneras eze ezin ior ere
manea lite dagon lekutik, eta ezin iolako maneras bizi lite puntu bates Jaun hau lagun ezpalekio.
G. Jaungoikoa da persona bat solamente?
R. Ez jauna, baizik irur.
G. Zein dirade?
R. Aita, eta Semea, eta Espiritu Sandua.
G. Aita Jaungoikoa da?
R. Bai jauna.
G. Semea da Jaungoikoa?
R. Bai jauna.
G. Espiritu Sandua da Jaungoikoa?
R. Bai jauna.
G. Dira irur Jaungoiko?
R. Ez baizik Jaungoiko bat, eta Jaungoiko hau
da Aita, eta Semea, eta Espiritu Sandua, eta ala
dira irur persona, eta Jaungoiko bat; zeren irur
personek baitute sustanzia bat, eta esenzia bat.
G. Aita da semea?
R. Ez jauna.
G. Espiritu Sandua da Aita edo Semea?

R. Ez jauna, zeren irur persona ohek Aita, eta

Semea, eta Espiritu Sandua dirade irur persona
diferente; baia nola irur persona ohek baitute
esenzia bat, eta sustanzia bat, argatik dirade
Jaungoiko bat.
G. Orlatan irur persona ohek dute borondate
bat, jakite bat, eta podore bat?
R. Ala da egia alako maneras eze Aitak nai
duena nai du Semeak, eta Espiritu Sanduak
Aitak egiten duena egiten du Semeak, eta Espiritu Sanduak.
G. Orlatan ezta persona bata poderosoago
berzea baño; eta ezta bata leen berzea baño?
R. Ala da egia; zeren irur personek baitute
esenzia, eta sustanzia bat, eta ala dirade gauza
guzietan igoal.
G. Nola da Jaungoikoa guzis poderosoa?
R. Zeren nai duen guzia egiten baitu, eta
asko da nai izatea egiteko.
G. Nola da Jaungoikoa gauza guzien kriazallea?
R. Zeren Jaungoikoak ematen digu grazia, eta
barkazen dizkigu bekatuak.

G. Zerk mobizen du Jaungoikoa ematera guri

bere grazia?
R. Bere miserikordia, eta ondasun andiak, eta
Iesu Kristo gure Jaunaren merejimentuek.
G. Zer da grazia?
R. Jaungoikoaren adiskidetasun bat egiten
baikaitu Jaungoikoaren Semeak, eta herederoak
zeruko gloriarendako.
G. Zer maneras erdesten da grazia, eta erdetsis gero artan ailzina gaitezke?
R. Jaungoikoari otoiz egines bere miserikordia, eta ondasun andiogatik, eta Iesu Kristo gure
Jaunaren merejimentuengatik eman drazagun;
eta Sakramentu sanduak ongi errezebizen ditugula, eta obra onetan enpleazen garadela.
G. Nola da Jaungoikoa glorifikazallea?
R. Zerengatik ematen baitu gloria aren grazian illzen denari.
G. Purgatoriora doazenak nor dirade?
R. Jaungoikoaren grazian illzen diradenak,
baia beren bekatuengatik zor zuten pena guzia
pagatu bage.
G. Badu Jaungoikoak gorputzik guk bezala?

R. Ez Dibinidadeas bekanbates, zeren da
espiritu solla gorputzik batere bage, baia bai
gizon bekanbates.
G. Zein persona iruretatik egin ze gizon?
R. Bigarrena baita Semea.
G. Aita egin zen gizon?
R. Ez jauna.
G. Espiritu Sandua egin ze gizon?
R. Ez jauna, baizik solamente Semea.
G. Nola Jaungoikoaren Semea, izanika Jaungoikoa, egin ze gizon?
R. Arturik gorputza, eta arima arrazios usatzen duena, milagro eginikan Espiritu Sanduaren
obras.
G. Zer milagro izandu zen ori?
R. Milagroa izandu ze guzis andia, zerengatik
Espiritu Sanduak, baita Jaungoiko bat Aitareki,
eta Semeareki, eta ala egin baitezake nai duen
guzia, Birjina Andre dona Mariaren sabelean
aren odol garbias, eta sanduas formatu zuen
aurraren gorpuz bat guzis galanta, eta ederra,
eta puntu artan berean kriatu zuen arima bat
guzis preziosoa, eta ona, eta juntatu zuen aurraren gorpuzareki, eta Jaungoikoaren Semeak gor-

puza, eta arima juntatu zituen puntu, eta instante artan berean bereki; eta ala leen Jaungoikoaren Semea ezpaizen baizik Jaungoikoa, juntatus
gero gorpuzareki, eta arimareki da alaber gizon
egiaskoa, eta hau erran nai du Jaungoikoaren
Semea Kristo gure Jauna, gizon bekanbates konzebitu zela Espiritu Sanduaren obras bere Ama
Andre dona Mariaren sabelean.
G. Nola darizo Jaungoikoaren Semeari gizon
egin zenari?
R. Iesu Kristo munduaren salbazallea.
G. Zerengatik egin zen gizon Jaungoikoaren
Semea?
R. Guregatik illzeagatik, eta exenplo emateagatik, zerengatik gizon egin ezpaliz ezin ill zatea.
G. Nola jaio zea Ama Birjinarenganik?
R. Jaungoikoak milagro eginik, nola egin izandu baizue konzebitu zuenean, zeren Jaungoikoak
nai duen guzia egin dezake, eta ezta gauza difikultosorik arendako; eta ala Birjina Andre dona
Maria erdi izandu zen Birjinika zegola erdi baño
leen, eta erditzean eta erdis gero beti Birjinik.

G. Zer erran nai du Iesu Kristok padezitu, eta
sufritu zuen pasioa Ponzio Pilato juezaren
azpian, gurutzefikatu zuten, illzen, oritzi zuten?
R. Erran nai du eze Kristo gure Jauna munduan konbersaturik kasik ogei eta amairur urte,
eta erakutsirik bere bizias, exenploas, eta dotrinas guziei zeruko bidea, auniz milagro eginika,
eta ondasun Ponzio Pilatosen manus, baitzen
orduan Iudeako gobernadorea, justiziaren eta
arrazio guziaren kontra azotatu zuten, eta Gurutze batean eskuetan, eta oñetan iltzes josirik ill
izandu zela.
G. Erran drazaduzu alas, eta denean gauza
ziertoa Iesu Kristo gure Jaunak etzuela bekaturik
batere, eta ezin izan ere iolako maneras, eta nai
izandubetu libratu baizatea Pilatosen eskuetatik,
eta berze guzien etatik, nola nai izandu zue ill
gurutze batean iltzes eskuak, eta oñak josirik
anbat dolore, eta trabajureki?
R. Egia da eze Kristo gure Jaunaren baitan
etzela bekaturik batere, eta ezin zukela iolako
maneras; eta alaber da gauza ziertoa eze nai
izandu balu libratu zateala Pilatosen eskuetatik,
eta mundu guzikoetatik ere, baia nai izandu zue

ill gu bekatuetatik, eta ifernuko trabaju ain
andietatik librazeagatik.
G. Alas, eta Kristo gure Jauna ill izandu
zenean guri geuren bekatuak barkazeagatik, eta
aiengatik zor ginduen zorra pagazeagatik, eta gu
guziok ifernutik librazeagatik, nondik dator kondenatzen baitirade anbat jende?
R. Egia da eze Jaun onek bere trabajues, eta
heriotzeas pagatu duela guzien bekatuengatik,
baia nai du bapedra aprobetxa dezin aren heriotze sanduas, bere partetik egiten duela penitenzia bere bekatues, eta onetako ordenaturik
dauzkien Sakramentuak ongi errezebi dizan:
argatik baldin baliotuko bazaigu aren pasio sandua, bear dugu geuren partetik aprobetxatu
arkas, egiten dugula penitenzia, eta obra onak,
eta gaistoetatik apartatu.
G. Nai nuke orai erran duzunori nola den zindida adizera zeinbat semajanzas?
R. Plazer baitut. Egin dezagun kontu gizon
batek bere izerdias, eta trabajuas erabazi duela
diru asko dena ziudade batean diraden zor
guzien pagazeko, eta diru hau guzihau ezarzen
duela merkatari baten etxean eman dakioten

arren eskutik dramatenei zedula, eta klaredadea
zer zor duten: gizon onek dudarik batere bage
bere partetik den bekanbates eman du zor duten
guzien kantidadearen pagatzeko: guziarekin ere
zor duten ohetatik batek, edo bidak, edo geiagok
ezpalute joan nai batzuek soberbias, bertzek
arloterias, edo berze kausas arengana zedularen
eske ez naies bere zor duena deskubritu; onlakoek bere faltas ez lituzkete bere zorrak pagatuko.
Ala bada Kristo gure Jaunak bere pasio pasatu
zuenas, eta heriotzeas pagatu zuen guk geuren
bekatuengatik zor ginduen guzia kunplitukiro,
eta geiago bai nai du Jaun onek guk, geuren partetik dugun damu, bekatu egines, eta aurrera
bekatuetatik aparta gaitezen, eta errezebi dizagun Sakramentu sanduak ongi, eta bidero konbeni den bezala, egiten dugula geuren bekatues
penitenzia, eta aietatik apartaturik, obra onetan
enplea gaitezen, eta nola gauza ohek ezpaitituzte aunizek, egiten, argatik auniz dirade kondenazen diradenak bere faltas.
G. Erran duzu Kristo gure Iauna illes gero jaitzi zela ifernuetara, zer adizen duzu ifernuetara
erraten duzunean?

R. Erran nai dut eze izanagatik lurpean laur
leku, deizen baitirade ifernuak, nora joaten baitirade, illzen diraden arimak zerura, doazenes landara, ohetatik beitiena, eta zeruetatik urrutien
dagona non baitaude demonioak, eta bekatu
mortalean illzen diraden desditxatuak dela ifernua, bigarren lekua da guti bat goitiago baita
purgatorioa, nora joaten baitirade justoen arimak aren grazian illzen diradenak, baia beren
bekatuengatik, zor zuten, zorra pagatu bage.
Irurgarrena baitago goitiago nora joaten baitirade aurren arimak bataiatu bage illzen diradenak,
zeñek ezpaitute beñere Jaungoikoa ikusiko. Laurgarren lekua baita guzietatik goitien dagona da
non baizeude Patriarka, eta Profeta, eta berze
sanduen arimak ill izandu baitirade, Kristo gure
Jauna ill baño leen, eta leku onetara erran nai
dut jaizi zela, eta andik libratu zituela arima sanduen zeudenak.
G. Nola jaitzi izandu zen?
R. Kristo gure Jaunaren arima jaitzi zen Dibinidadeareki.
G. Orlatan Kristo gure Jaunaren gorpuza
etzen jaitzi ifernuetara?

R. Ez jauna, zeren gorpuza gelditu zen Gurutzean Dibinidade berareki, eta edekirik iltzeak
zeñes baitzego josirik Gurutzean eskuetan, eta
oñetan eraizi zuten Gurutzetik, eta ortzi zuten
ouia batean.
G. Nola erresuzitatu zen irurgarren egunean?
R. Zeren irurgarren egunean Iesu Kristo gure
Jaunaren arima juntatu zen bere gorpuzareki,
eta erresuzitatu zen gloria, eta Majestade andiareki ez geiagorik illzeko.
G. Zer kausas erraten da Iesu Kristo erresuzitatu zela, eta bertze illengatik erraten da erresuzitatu izandu diradela?
R. Zeren Iesu Kristo da Jaungoikoaren Semea,
eta ala bere podores, eta birtutes juntatu zuen
bere arima bere gorpuzareki, eta asi zen berriro
bizizen; baia berze illen arimak ezin bere podores, eta birtutes junta ditezke beren gorpuzeki,
baizik Jaungoikoak bere podore, eta birtute
andias; argatik erraten dugu Kristo gure Jauna
erresuzitatu zen, eta berze illengatik erresuzitatu izandu zirade, nola gu guziok Jaungoikoak
erresuzitatuko baikaitu juizioko egunean.
G. Nola igan zen zeruetara?

R. Nola baita Kristo gure Jauna Jaungoiko, eta
gizon bere birtutes igan zen zeruetara.
G. Zer erran nai du Iesu Kristo dagola jarririk
Jaungoiko Aita guzis poderosoaren eskuian?
Erran nai du agian Semea dagola eskuietako
aldean, eta Aita dagola erdian, eta Espiritu Sandua ezkerretako aldean?
R. Ez jauna, ezta orla aditu bear, zeren Aita,
eta Semea, eta Espiritu Sandua, nola baitirade
Jaungoiko bat, daude leku guzietan junto, eta
ezin aparta ditezke; eta ala ezin erran diteke
persona bat dago eskuietako aldean, eta berzea
erdian, eta berzea ezkerretako aldean.
G. Nola bada adizen duzu dagola jarririk bere
Aitaren eskuian?
R. Erran nai du eze Kristo gure Jaunak Jaungoiko den bekanbates duela Aitak duen gloria,
eta Majestadea bera, eta gizon bekanbates
duela Aingeruek sandu eta sanda guziek baño
geiago.
G. Por bentura Kristo gure Jauna zeruas landara badago ionere berzetan?
R. Jaungoiko den bekanbates dago leku
guzietan baia gizon bezanbates zeruan dago

solamente, eta hau berhau dago aldareko sakramentu sanduan.
G. Orlatan komezazen diradenek Jaun hau
berhau errezebizen dute?
R. Ala da egia.
G. Zer erran nai du, nondik etorriko baita
illen, eta bizien juzgatzera?
R. Erran nai du eze nola erran baitut Iesu Kristo igan zela zeruetara, eta dagola Aita eternoaren eskuietan, andik etorriko dela guzien juzgatzera gloria, eta Majestade guzis andiareki, Birjina Andre dona Mariak, Aingeru, eta sandu guziek
akonpañazen dutela eze guziek dudarik bage
ezagutuko baitute hura da Iesu Kristo, nola iguzkia atrazen denean dator anbat argitasuneki,
eze guziek klarokiro ezaguzen baitute hura dela
iguzkia, eta ez berze gauzarik.
G. Noiz izanen da juzgatzera etorze ori?
R. Ezin ihork ere jakin dezake dagon urbil,
edo urruti egun hura, Jaungoikoak daki solamente: guk dakiguna da etorriko dela mundua akaba
dedinean.
G. Eta akabatuko da mundua?
R. Bai jauna.

G. Zer fin izanen dute, eta zertara etorriko

dirade anbat obra jauregietan, eta etxetan eginik daudenak, eta berze gauza munduan diraden
guziak?
R. Mundu onetako gauza guziak erreko, eta
txispilduko ditu su batek atrako baita munduko
laur partetarik, izanen da ain andia, ain poderosoa eze ezpaizaio eskapatuko gauzarik baterere.
G. Zer adizen duzu erraten duzunean Kredoan dela Eliza sandua Katholikoa? Zer erran nai
du Eliza?
R. Eliza erraten dudanean nai dut erran diradela Kristioak, zeñek baitirade junto, eta konforme sinestatzean fedesko gauzak, zeñen burua
baita Aita sandua, hau da Eliza.
G. Zenbat gauza bear dirade junta onetako,
erran nai dut Kristioa izateko?
R. Irur gauza. Lenbizikoa bear du izan bataiatua, zein baita Eliza onetako ataria. Bigarrena
bear du sinestatu fedesko gauzak, eta konfesatu
Kristo gure Jaunaren legea, nola Eliza onetako
Artzaiek, eta predikazallek erakusten baitigute.
Irurgarrena bear da izan obediente Aita Sandua-