🕙 29-minute read
Dotrina kristiana - 4
Total number of words is 3733
Total number of unique words is 1558
28.9 of words are in the 2000 most common words
42.0 of words are in the 5000 most common words
49.6 of words are in the 8000 most common words
aitzin-gibel behatu gabe gastatu ditudana. Ala ni
dohakabe handia bai naiz! zeren utzi zaitut zu
neure Iabea, eta arzain egiazkoa, eta ardi errebelatua bezala aldaratu naiz zure arthaldetik,
eta erori otsoaren ahoan. Utzi zaitut biziteko ogi
zarena haragiaren gutizien besarkatzea gatik.
Utzi zaitut ur biziaren ithurri zarena, agortzen
diren kontentamenduei lotzeagatik. Utzi zaitut
ene ontasun guztia zarna, lurreko onhasun
ezteusei itxekitzea gatik. Akusatzen dut neure
eskergabetasuna, zeren hain Laxoki eta ansikabeki utzi dudan hain Aita ona eta amoriozkoa,
nola zu izan baitzara enetzat. Zuk ardura ongi
egiten zenerautan, eta nik ere ardura zure kontra egiten nuen bekatu. Zure ontasuna eta emetasuna narritara dut neure gaixtakeria handiez,
baiña zuk (nola baitzara Iainko miserikordiazkoa)
ez nauzu gaztigatu nahi izatu zeure iustizia borthitzaren arauaz, aitzitik pazienzia handi batekin
iguriki derautazu orai artean, egiazko penitenzia
batez zure gana itzul nendin amoreagatik. Aitortzen dut ezen ene gaixtakeriek añhitzetan eman
deratzutela okasino ene zure ganik khentzeko,
baiña zuk emeki eta amoriozki deithu nauzu
zeure gana, eta zure ontasuna gatik barkamendu prometatu. Zure partez seguratzen gaitu zure
Profetetarik batek, eztuzula nahi gal dadin bekatorea, baiña bai zure gana itzul dadin, eta bizi
dadin. Eta berriz bertze batek ere badio ezen
baldin bekatorea, bere huts eginak ezaguturik
eta utzirik, zure gana itzul badadi, etzarela
gehiago haren huts eginez orhoituko. Promes
hunek bihotz eta esportzu emanik, deliberatzen
dut neure bizitze gaixtoaren utztera, eta zure
gana neure bihotz guztiaz itzultzera. Errezibi
nazazu bada othoi begitarte onez, Magdalena
penitenta zure gibelean bere burua lurrera egotzirik nigarrez zegoena errezibitu zenduen bezala, eta eman diazadazu neure bekatuen barkamendu osoa hari eman zeneraukan bezala. Zerorrek deithzen ditutzu zure gana nekhaturik eta
kargaturik daudezinak, eta erraiten derauezu
arinduko eta deskargatuko ditutzula: huna bada
ni bektuz bethea, nekhatua, eta kargatua, eta
nahi nuke arindu, nahi nuke karga haur neure
gaiñetik khendu, iharrosi, eta zure miserikordiaren itsas hondarrera egotzi. Erraiten duzu ethorri zarela mundura galduen edireitera, errebelatuen bilhatzera, eta bekatoreen salbatzera;
Hetarik bat naiz ni, Iauna, eta ene gatik ethorri
zarenaz geroz salba nazazu othoi. Izena hartu
zenduen Iesus, erran nahi baitu Salbatzaillea:
Egizu bada ene alderat zure izen horrek signifikatzen duen arauaz. Orhoit zaitezi ni zurea naizela kreazinoz eta erospenez, eta eztezazula utz
galtzera zeure eskuz egin duzun obra, eta zeure
odolaz erosi duzun kreatura. A Iainko guztiz ona
eta pietatezkoa,m duzun othoi zeure miserikordia handiaren arauaz nitzaz pietate. Miserikordia
handiaren nagotzu eske, zeren handiak baitira
ene bekatuak: baiña handiak badira ere, badut
sinheste are dela konparazinorik gabe handiago
zure miserikordia. Eta zeren zuk zeure Elizan
Penitenziazko sakramendua bekatuen barkamendutan ordenatu baituzu, huna prestatzen
hari naiz kofesatzeko, neure konzienziaren deskargatzeko, eta zure garazia sainduaren ardiesteko. Baiña badakizu, Iainko ona, ezen Sagaramendu hunetako behar diren kondizinoak eta
aparailluak ezin dituzkedala neure indar joillez,
bada kizu lagundu behar zatzaizkidala: argi
ezazu bada othoi ene espiritua eta memoria
zerutikako argiaz, halako moldez non neure
bekatuen itsusitasuna, handitasuna, eta pisuta-
suna ezaguturik, kofesa ditzadan libreki, klarki,
eta bidezki. Eta baldin guztiez ein orhoitz banaite, behar dazozu othoi ene intenzione onari, eta
errezibi ezazu ene ahotik Errege Dabiten othoitz
haur: Neure bekatu, ene ganik estalirik daudezinetarik, edo orhoitzen ez naizenetarik garbi
nazazu Iauna, eta bertzeek ni naizela kausa egin
dituztenak ere barka diaitzadazu othoi; zeren
ezta munduan bekatu guztiak iakin ahal ditzakeienik.
Hunekin batean eman diazadazu neure bekatuez behar bezalako urrikimendua. Erraiten
deraku zure Profetak ezen bihotz danuz eta dolorez hautsia zure gogarako sakrifizioa, eta baliotasun handitakoa dela zure aitzinean. Ene bihotz
haur zaurt ezazu zeure amorioaren tragazaz
halako moldez non dolorezko sentimenduz beherik ardiets dezadan zure ganik desiratzen dudan
barkamendua.
Ene Iainkoa eta Kreatzaillea, zeren zaren
ontasun guziten gaiñeko ontasuna, eta nik
gauza guztien gaiñetik maite zaitudana, hargatik
dut damu neure bihotz guztiaz zeren zure kontra
bekatu egin dudan. Deliberatzen dut finki eta
fermuki (zure garaziaren faborearekin batean)
ez gehiago bihurtzera, eta okasinoetarik ihes
egitera, egin ditudanen kofesatzera, eta emanen
zaitan penitenziaren konplitzera. Eta nola bainagotzu humilki neure bekatuen barkamenduaren
eske, hala dut esperanza zure miserikordia handia baithan ene eskea enzunen duzula, eta barkatuko derauzkidatzula. Biz hala.
Kofesatu ondoan egiteko othoitza
Eskerrak eta laudorioak emaiten derauzkitzut, Iainko eternala, lehenbizikorik zeren zeure
penitenzia egitera orai arteiño iguriki baiterautazu: eta gero zeren neure bekatuen ezagutzera
ethorririk, heken kofesatzeko zeure ontasuna
gatik denbora eman baiterautazu. Ezagutzen dut
ezen Penitenziazko Sagaramendu hunetzaz
bethe nauzula ontasunez, eta faboratu neure arimaren miseriarik handienean. Hunetzaz iustifikazioneko garazia eman derautazu, eta bai
neure bekatuen barkamendua ere: zeure adiskidetasunean ezarri nauzu, eta zeruko erresuma-
ren primu egin: Espiritu sainduaren dohaiñak
barreneko bertze berthutekin eman derauzkidatzu, eta neure arimaren zauriak sendatu; Ene
espiritua alegeratu duzu, eta ene arima, lehen
hil zena, piztu: eta finean neure bektuen pisutasunetik arindu, kargatik deskargatu, eta Ifernuko
penetarik libratu nauzu. Sagaramendu saindu
hunen bidez eraman nauzu bekatutik garaziara,
heriotzetik bizitzera, ilhunbetik argitara, gathibutasunetik libertatera, eritasunetik osasunera, eta
Ifernuko athetik Parabisuko aldera. Ha! ene Iainko bihotzekoa, hanbat ontasun egin derautazuna, zer eginen dut nik zure alderakotzat? Baldin
bertzerik ezin ba dagit, eskerrak bedere emanen
derauzkitzut neure ahal guztiaz, eta Errege Dabitek bezala erranen deratzut: Ene bekatuen gatheak desegin ditutzu, Iauna, laudoriozko sakrifizioa oferendatuko derautzut, zure izen saindua
inbokatzen dudala. Orhoitzen naiz, ha ene salbatzaillea, ezen zuk hogoi eta hemezortzi urthetako eri Siloeko urean sendatu zeduen hari erran
zeneraukala: Huna, orai sendatu aizenaz geroz,
oha, eta eztagiala gehiago bekaturik. Hain bertze erraiten derautazu bada orai niri ere: neure
bekatuen barkamendua eman derautazunaz
geroz, manatzen nauzu eznadila gehiago hetara
bihur. Hala egin nahi dut, Iauna, zure amorea
gatik,eta neure probetxua gatik. Zuk garbitu
nauzu, eztut gehiago lizundu nahi: Ailtxatu
nauzu, eztut gehiago erori nahi: deabruaren gathibutasunetik libratu nauzu, eztut gehiago haren
eskuetan erori nahi: garaziazko bizitzea eman
derautazu, eztut gehiago bekatu mortalaz espiritualki hil nahi: Ardietsi dut behin zure adiskidetasuna, eztut gehiago hura galdu nahi; Eta finean
salbamenduko bide xuxenean ezarri nauzu,
eztut gehiago hartarik aldaratu nahi. Iesus ona,
zu izanen zara hemendik aitzina ene desiramendu guztien xedea eta fina: eta eztut gehiago
neuretzat bizi nahi, zuretzat bizi nahi, zuretzat
baizen.
Baiña zeren baitakit ezen gauza hauken guztion konplitzekotzat ene arimaren indarrak ttipiegi eta flakoegi direla, egiten derautzut othoitz
zeure pasione sainduaren merezimenduak gatik,
nahi derautazun neure espiritua argitu, adimendua gobernatu, bihotza faboratu, eta borondatea
nik orai egiten dudan deliberamendu hunetan
fermuki irauteko eta perseberatzeko, halako
moldez borthitztu, non ikusten diren eta ikuten
eztiren etsai guztien tentamenduak benzuturik,
eduki dezadan galdu gabe orai kofesatze hunetan errezibitu dudan garazia haur.
Biz hala
Gorputz saindua errezibitu baiño
lehen egiteko othoitza
Konsideratzen dudañean neure baithan Iainko handia, zu nor zaren, eta ni nor naizen, beldur
naiz sobera ausartzia har dezadan, zure gorputz
preziatuaren sagaramendu hunetan errezibitzera hurbiltzeaz. Baiña orhoiturik ezen zerorrek
gonbidatzen gaituzula zeruko ogi hunetarik iatera, baldin sekulako bizitea nahi badugu ardietsi:
hunek emaiten deraut bihotz eta esportzu seguranza handi batekin zure gana hurbiltzeko. Huna
bada, ha Iesus ona, zure miserikordian eta ontasunean fidaturik heldu naiz eria midikua gana,
probea aberatsa gana, eskalea emaillea gana,
biluza bestitzaillea gana, lizuna ura gana, eta
itsua argitzaillea gana. Senda ezazu bada othoi
ene eritasuna, betha ezazu ene hutstasuna,
estal ezazu ene biluzgorritasuna, xahu ezazu
ene lizuntasuna, argi ezazu ene itsutasuna, eta
indazu Sagaramendu saindu hunen errezibitzean
halako debozinoa, intenzionea, garbitasuna,
humiltasuna, fedea, eta amorioa, nolakoa baitagoka misterio handi huni, eta ene arimak-ere
bere salbamenduko behar baitu.
Kontatzen du zure Ebanjelioak ezen zuk egun
batez Ierusalemeko Tenploan oihuz erran zenduela: Egarri dena bethor ene gana, eta edan
beza. Huna bada ni, a bizitzeko ithurria, ethorten
natzaitzu munduko egitekoen ondoan nabilala
nekhaturik, egarriak hila, ur eske: eta badakit
nehork-ere zuk zerorrek baizen ezin iraungi
dezakeiela ene egartsu handiaren sua.
Sagaramendu hunetan erakusten derakuzu,
Iauna, zeure amorio handia, zeren etuzu asko
eritzi zeure presuna Maria Birjinaren sabelean
gizon eginik emaitea, ez eta zeure odolaren
Gurutzean hil zinenean guri bizitzea emaiteagatik isurtea: baiña gehiago gure arimen ontasunetan, eta prometatu derakuzun zeruko loriaren
bahitan eta segurantzatan utzi derakuzu eta
eman aldareko Sagaramendu Saindu hunetan
zeure gorputza eta odol preziatua, ogiaren eta
arnoaren figuraz, iduriaz, zaporeaz, koloreaz eta
bertze akzidentez kanpotik estalia. Ha! gizonen
maitazaille handia, Sagaramendu haur gure
ganako amorioa gatik ordenatu duzuna, othoitzez nagotzu nahi derautazun oraiko parada
hunetan zeure amorio handiaren kharraz neure
bihotza zure amorioaren orhoitzapenetan, eta
zure intenzionearen arauaz amorioazko misterio
haur amoriorekin errezibidezakedan bezala piztu
eta berotu. Baiña zuk nolatan (garbitasuna bera
zarelarik) nahi duzu hain leku lizunean eta nardagarrian, nola baita ene arima sarthu? Aithortzen dut ez naizela zure errezibitzeko gai: ezagutzen dut neure indignetasuna, eta zuk zerorrek
behar nauzula garbitu eta prestatu. Emozu bada
aitzinetik ene arimari zeruko benedizionea, garbi
nazazugaraziazko uraz, eder nazazu zeure
dohaiñez, betha nazazu berthutez, eta egin
nazazu zure errezibitzeko gai naizatekeien bezala. Hunela prestaturik desiratuko zaitut, esperanzaz zure presenziak berekin ekarten dituen onta-
sunak gozatuko ditudala, eta desira haur eztela
ene kaltetan izanen. Zato bada ene salbatzaillea, sar zaitea ene baithan barrena, ta zaude
bethierekotz enekin. Pitz ezazu ene bihotzean
zeure amorioaren sua, iraungazu guthizia gaixtoen kharra: Bero ezazu ene epeltasuna, erra
itzazu ene inperfezioneak, eta egin nazazu zeure
gorputz preziatuaren partaletasunaz behar den
gauza guztietako gai eta digne. Eta nola Erregue
Dabitek Misiboseth Ionathas bere adiskidearen
seme gaixoa Aitaren amoreagatik bere mahaian
errezibitu baitzuen, eta bere onetan egin partale; hala ene gaixotasunari behatu gabe egin
nazazu ni ere Sagaramendu Sainduaren mahai
hunetan partale, errezibitzen nauzula zeure
Pasione sainduan erakutsi derakuzun amorioa
gatik, eta bethiere aduki deraukuzun adiskidetasuna gatik.
Ha ene bihotzeko Iainkoa! orai fedezko begiz
kanpoko akzidentez estalirik ikhusten zaitut
Sagaramendu saindu hunetan: noiz ikusiko zaitut bada agertuki,eta estalkirik gabe, Aingeruek
zeruan ikusten zaituzten bezala? Ha! zeruetako
Erregea, afari dohatsua zeure hautatuenzat
Parabisua prestaturik dadukazuna, Noiz iarriko
naiz ni loriazko mahai hartan? Ordu dohatsu
haren begira egonen naiz, zuk plazer dukezun
arteiño: Eta bitartean esperanzarekin bizino naiz
bethiere ene gorputz hunetako bizitzeak diraueiño, bazkatuko nauzula zeure Sagaramendu saindu hunetzaz: eta hunen ondoan eramanen nauzula zeure ikusteaz errezibitzen diren atseginen
eta plazeren gozatzera. bitzari ona bethe zenduen zeruko benedizionez, zeren errezibitu eta
ostatatu baitzuen bere etxean zenbait egunez
zure testamenteko arka: Nik eztut hark bezala
zurezko arka bat errezibitu eta ez ostatatu,
baiña bai zeruan eta lurrean den gauzarik handiena, baliosena, eta preziatuena, zein baita
zure gorputz sakratua, eta harekin batean zure
odola, zure arima, ta Iainkotasuna. Bada Obededom haren alderakotzat egin zenduena egizu
orai ene alderat ere, eta Sagaramendu hunen
berthutez betha nazazu zeure dohaiñez.
Ha! Aingeruen ogia, atsegin eta kontentamendu suerte guztiak dituzuna, behte ezazu
othoi ene arimaren apetitua zeure eztitasunaren
zaporeaz, halako moldez non munduko plazerak
eta kontentamenduak higuin dakizkidan, eta
bertze ontasunik zu zerori baizen bilha eztezadan, eta ez desira: Zeren zu zara ene esperanza,
ene bizitzea, ene erremedioa, ene argia, ene
borthitztasuna, ene aberatstasuna, ene konsolamendua, ene alegrianza, ene atsegina, ene
bakea, ene sosegua, ene ohorea, ene loria, ene
herenzia, ene Kreatzaillea, ene Salbatzaillea,
ene Iauna, ene Iainkoa, ene ontasun guztia.
Arrazoin da, Iauna, Aingeruen ogi hartarik dastatu duena aparta dadin munduko atseginetarik:
eta bere bihotzeanzeruetako Erregea errezibitu
duenak ostika ditzan lurreko gauza guztiak.
Ha zeruetako iakia! Iunta nazazu, othoi, zeurekin zeure amorioaren indarraz, zaren zu ene
baithan, eta naizen ni zure baithan! Egin nazazu
zeurekin gauza guztietan borondate bat, eta
espiritu bat, eta erranen dut Apostoluak bezala:
Bizi naiz ni, baiña ez ni, Iesu-Kristo ene Iauna bizi
da ene baithan.
Ha! ene Salbatzaillea, ontasun guztien ithurria, eman diazadazu Sagaramendu hunen berthutez zure maitatzeko, ohoratzeko, zerbitzatzeko, borondate sainduren egiteko, bekatuetarik
apartatzeko, zure arauaz bizitzeko, eta obra onetan fineraiño irauteko garazia. Eman diazadazu
halaber berthute guztien konplimendua, eta
bereziki behar dudan bortitztasuna neure etsai
ikusten diren, eta ikusten eztirenen garaitzeko,
eta mundu hunetako gaitzen eta penen pazientki pairatzeko. Eta nola Elias Profeta borhitztu eta
indarztatu bait-zen, Aingeru batek zure partez
ekarri eraukan sut+ophil hartzaz halako moldez
ezen hark eman zeraukan indarrarekin berrogoi
egunen eta hainbertze gauen bidea eginik, heldu
baitzen Orebko mendira: hala niri ere zeruko ogi
hunen berthutez eman diazadazu bizitze miseriazko hunetako bidearen flakatu gabe iragaiteko, eta zure gana zurekin sekulakotz bizitzera
heltzeko indarra. Biz hala.
Aita Zerukoari egiteko othoitza
Aita zerukoa, Iainko eternala, hitz batez munduan diren gauza guztiak kreatu ditutzuna, aitortzen dut ni naizela zure kreaturetarik bat, eta nik
dudan guztiz zure ganik dudala, eta zurea dela.
Bi arrazoin gatik dei ahal zaitzaket Aita: Bata
zeren kreatu bai nauzu eta munduan ezarri: Eta
bertzea zeren adoptatu eta zeure haurtzat hartu
bai-nauzu. Bataz (zein bai-ta kreatzea) eman
derautazu naturalezaren izaitea: Bertzeaz (zein
baita zeure haurtzat hartzea) eman derautazu
garaziazko estatua, eta zure erresuman zuzen
izaitea. Bataz lurreko bertze kreatura guztiak
baiño nobleago eta abantailatuago zeure idurira
egin nauzu: Bertzeaz Aingeruekin batean zeruko
loriaren partaletasuna emaiten derautazu. A
Iainko handia! Zer abantail aurkitu duzu gizona
baithan hain bertze merezi duenik? Miresteko da
egiazki nola zu hain handi, Erregeen Errege, eta
Iaunen Iaun zarelarik, nahi izatu duzun hain
kreatura ez-deusa nola baita gizona zeure semetzat hartu, eta guztiz-ere ni guztietako ez-deusena eta galduena nola kontu hartan berean ezarri
nauzun. Fabore hunetan da ageri, Iangoikoa,
nolakoa den zure ontasuna,eta ene ganako
duzun amorioa, zeiñen berthutez egiten baitzara zu ene AIta, eta ni gerthatzen bainaiz zure
haur. Izen amoriozko hunek, zu ene Aita izaiteak,
emaiten deraut esportzu eta esperanza behar
orduan faboratuko nauzula, zeure eskutik edukiko nauzula, erortzetik begiratuko nauzula, eta
Aita onak bere semea bezela zuk ere ni zeure
ontasuna gatik bethiere behar bezala gobernatuko nauzula. Eta hala esperanza hunekin egiten
derautzut othoitz nahi derautazun eman seme
on batek bere Aitaren alderakotzat egin behar
duen eginbidearen konplitzeko garazia, nola baita, ohoratzea, maitatzea, obeditzea, eta izenaz
bezala izanez-ere seme naizatekeien bezala zerbitzatzea. Biz hala.
Iainkoaren semeari
egiteko othoitza
Iesu-Kristo ene Iauna, Aita zerukoaren seme
bakoitza, Iainko eta Gizon egiazkoa, eskerrak
emaitenderauzkitzut zeren ene Salbatzea gatik
mundura ethorri baitzinen. Ezagutzen dut ezen
zuk egundaiñoz geroztik eduki derautazun amorio hark iauts arazi zinituela zerutik lurrera ene
erremediatzera. Zu Iainko handia, eta handitasuna bera zarelarik, nahi izatu duzu guztiarekin ere
zeure handitasuna beheititurik, gere haragiaren
flakotasunarekin iuntatu, ta iuntaturik gizonaren
forman agertu eta ibili. Ikusi zinituen Adamen
ondoko miseriak, enzun zinituz oihuak eta errenkurak, eta halatan zeurk ordenaturik zenedukan
denbora konplitu zenean, etorri zinen haragiz
beztiturik gure miseria guztien erremedioarekin.
Orduan, eure ontasuna gatik bisitatu ginitutzunean, eta gizon eginik Gurutzean gure gatik hil
zinean, zeure amorio handiaren froga klarki erakutsi zeneraukun. Zuk gure baithan ezarri zenduen imajina eder eta garbi hura desbisstatu
zuen Adamek bere bekatuaz, baiña erremediatu
eta edertu zenduen zuk zure Pasionearen merezimenduaz. Adamen bekatuak ekarri zerauzkigun kalte handiak, baiña zure ethortzeak erremediatu zituen kalte hek guztiak, eta are eman
ontasun doblatuak. Zeren baldin ni eri ba-naiz,
zu zara midikua: Egarri ba-naiz, zu zara edaria
eta ithurria; flako ba-naiz, zu zara sostengua eta
indarra; hil ba-naiz, zu zara bizitzea; bekatuz
kargatua ba-naiz, zu zara arintzailea eta barka-
tzailea; ilhunbetik ilki nahi badut, zuzara argia;
finean zeruko loriara ioan nahi badut, zu zara
hango bidea. Ni galdu ninzen, zuk ailtxatu
nauzu; gathibu ninzen, zuk libratu nauzu; zorrak
nituen, zuk pagatu itutzu, zu hil zara, ni hil
eznendin amorea gatik, eta penatu zara, penetarik ene atheratzea gatik. A Iainko handia, eta
ontasunez bethea! Nondik ethorri zaizkit niri pietatezko obra hauk guztiok, zure amoriotik baizen; Zarela bethierekotz laudatu hunelako karitatea gatik. Baiña zer eman ahal diazaizut nik
zure hunen amorio handiaren ordain? Ba-dakit,
Iauna, eztela deus ene baithan, zure eztenik,
baiña guztiarekin ere emanen derautzut nik ere
neure emorioa, emanen derautzut neure bihotza, zeren haur da nik gehienik neure dudana,
eta zuk ere ene ganik nahien duzuna. Errezibi
dizadazu bada; amorioa amorioaz pagatu nahi
derautzut. Eta zure amorio hunetarik ethorri
zaizkidan ontasunez orhoitzen naizela, laudatu
eta zerbitzatu nahi zaitut bizi naizen egunetan.
Biz hala.
Espiritu sainduari
egiteko othoitza
Espiritu saindua, Trinitate sakratuaren hirurgarren presuna, Mendekoste egunean Apostoluen gaiñera iautsirik heken bihotzak zeruko
dohaiñez bethe zinituena: Hurbil zaite othoi ene
arimara, eta betha diazadazu zeure amorioaren
eztitasunaz. Zu zara bihotzen argitzailea, tristeen konsolatzailea, iakin-gabek irakatsaillea,
erien sendatzaillea, lizunen garbitzaillea, eta
dohain guztien emailea. Zu zara emazurtz gaixoen aita, hotzen berotasuna, nekatuen pausatasuna, flakoen borthiztasuna, bekatoreen salbamendua, Iustuen bozkarioa, eta errebelatuen
gidamendua. Ni emazurtuz naiz, zaren zu ene
aita; errebelatua naiz, zaren ene gidaria; nekatua naiz, zaren zu ene pausagunea; flako naiz
zaren zu ene sostengua; bekatore naiz, zaren zu
ene garazia. Ene barreneko ilhuntasunak arguitzazu zeure klaritateaz; ene espirituaren tristurak khen itzatzu zeure konsolamenduaz; ene adimenduaren inoraziaz desterra itzazu zeure dok-
trinaz: ene arimaren eritasuna senda ezazu
zeure garaziaz: eta ene bihotzaren hotztasuna
bero ezazu zeure suaren karraz; Eman diazadazu zeure zazpi dohaiñen konplimendua, baitira,
Zuhurzia, Adimendua, Konseillua, Iakintasuna,
Borthitztasuna, Pietatea, eta Beldurtasuna, zeiñen bidez munduko enganamenduak ezaguturik,
eta banitatea benzuturik, nadin bethiere zure
amorioan egon eta bizi. A Espiritu saindua, arimen bizitze egiazkoa, pitz ezazu ene baithan
zeure amorioaren sua bethiere zure zerbitzuan
erne eta iratzarria egon naitekeien bezala: Erra
diatzadazu neure inperfekzione guztia zeure
suaren karraz; bethaitzazu ene arimaren belak
zeruko zeure haize eme plazent hartzaz: eta inspira diatzadazu eta ekar gogora zeure loriako
eta neure salbamenduko egin behar ditudan
obrak. Errakuts eta irakats diazadazu nola behar
naizen mundu hunetan nagoeiño gobernatu, eta
halaber zer behar dudan egin, erran, eta pensatu, neure arimaren salbamendua zure faborearekin batean ardiets dezakedan bezala bizitzeko.
Biz hala.
Andredana Maria
Iainkoaren Ama Birjinari
egiteko othoitza
Maria Birjina saindua, ene salbatzaillearen
ama, ikusirik zu zein garbi zaren, eta ni zein
likits, ez naiz ausart zure aitzinean agertzera,
eta ez nuke agertu ere behar. Baiña neure miseriaren eta behar handiaren handitasuna konsideraturik, ezin nagoke agertu ere gabe, eta zure
gana fabore eske ethorri gabe. Zu zara Aita zerukoaren alaba, haren semearen esposa, Iainkoaren etxea, Aingeruen Erregina, lurreko kreaturen
Andrea, Itsasoko izarra, Birjina guziz garbia, ama
paregabea, Adamen etorkiaren ohorea, eta munduko mirakullua. Aithortzen dut izen ohorezko
hauken arauaz laudorio handiak merezi ditutzula, baiña laudorio guztien gaiñeko laudorioa, eta
ohorerik handiena emaiten zaitzu zeren Iangoikoak emazte guztien artean bere ama hautatu
baitzinituen. Handik zara bekatore guztien ararteko, eta hartzen dugu esperanza zurekin
batean zeruko dohaiñak ardietsiko ditugula.
Garen bada ararteko on, eska zakitza zeure
semeari ene partez ene bekatuen barkamenduarenzat, egizu haren eta ene artean bakea, eta
ezar nazazu haren garazian eta adiskidetasunean. A Birjina guziz garbia, enzun ezazu othoi
ene othoitza: eta bekatore handia banaiz ere,
eznazazula hargatik arbuia ez nazazula zeure
ganik egotz, aitzitik fabora nazazu, eta ararteko
on gertha zakizkit zeure semearen aitzinean.
Ardiets diazadazu berthute guztien konplimendua, arimako eta gorpuytzeko garbitasuna, bihotzeko humiltasuna, Giristino lagunaren alderako
amorioa eta karitatea, Iainkoa ganako debozinoa, eta haren borondate sainduaren egiteko
anzea eta indarra. A Maria Birjin benedikatua,
saindutasunaren mirakullua, garaziaren eta
miserikordiaren ama, zure gomendioan ibenzen
dut orai eta behiere neure bizia, eta dudan guztia. Begira nazazu espiritu gaixtoaren enganamenduetarik, eta bekatu mortaletan erortzetik:
Hel zakizkit, eta fabora nazazu neure premia
guztietan, nezesitatezko pontuetan, eta guztiz
ere neure heriotzeko orenean. Egizu hanbat
zeure othoitz onez eta arartekotasunaz, non
hekin batean ardiets dezadan orai Iainkoaren
garazia, eta gero mundu hunetako aldia dagidanean, haren Parabisuko loria. Biz hala.
Aingeru begiraleari
egiteko othoitza
Iainkaoren Aingerua, ene begiratzeko ordenatu zarena, esker deratzut ahal dagidan bezanbat zure ganik orai artean errezibitu ditudan
ontasun guztiez. Ezagutzen dut ezen zu zarela
ene bizitzearen gobernaria, espirituaren gidaria,
adimenduaren argitzailea, beharretan faboratzaillea, periletan begiraillea, ardurako ongi egilea, eta pensamendu onen inspiratzaillea. Zu
bethi zaude erne ita iratzarririk ni ukitzen naizen
gauzen gaiñean. Ene inguruan zabilza gauaz eta
egunaz deus gaizkirik gertha eztakidan. Presentatzen ditutzu Iainkaoren aitzinean ene desirak,
othoitzak, eta obra onak, eta ekarten derauzkidatzu Iainkoaren donuak eta dohaiñak. Zenbat
inspirazino on eman derautazu Iainkoaren
arauaz bizitzeko kontuan? Zenbatetan behazto-
patuko ninzen bekatuaren bidean, baldin zuk
ezpanenduzu eskutik eduki? Zenbatetan eroriko
ninzen munduko periletan, eta helduk inkontru
gaitzetan, baldin zuk etsai ageri direnen zangarteak, zelatak, eta gaixtakeriak agertu, khendu,
eta desegin ezpazinitu? Aithortzen dut egiazki
ene bizitze gaixtoak añhitzetan ere merezi
zukeiela urrundu zinen ene ganik, baiña ez
nauzu utzi nahi izatu, iraun duzu zeure karitate
handiz pietatezko obra hunetan. Nork erran ahal
dezake zein obligatu naizen zure alderat. Zenbat
derautzudan zor? Gure Iainkoak daki hori, eta
zuk ere bai, eta ez bertzek, ene adiskide leiala.
Ezagutzen dut eztela lekurik zure ganik errezibitzen ditudan ontasunen ezagutzeko eta ez merezi bezala ontasun hauken eskuerren errendatzeko. Behar bezala eztaidiket ez bata ez bertzea
ere zeruraiño: baiña bitartean errezibi itzazu
neure ahalaren arauaz emaiten derauzkitzudan
eskerrak. O Espiritu dohatsua, zure karguaren
eta gomendioaren azpian Iainkoak bere ontasuna gatik ene arima, gorputza, eta bizitzea ezarri
dituenaz geroztik, othoitzez nagotzu nahi ditutzun eduki kargutan eta gomendiotan, oraiñoko-
an bezala hemendio aitzina ere kontu eta ardura
eduktzen duzula. Zeure inspirazino sainduez,
gogoeta onez aparta nazazu bekatu egitetik.
Errebela nadinean ezar nazazu neure mende
apur hunetan: hel zakizkit neure heriotzeko orenean: Orduan enplega ezazu zeure indar guztia,
eta etsai guztietarik defendaturik eraman albaitnenzaku zeure konpañian zeruko loriara. Biz
hala.
Parabisuko Saindu guztiei
egiteko othoitza
Salutatzen eta ohoratzen zaituztegu Parabisuko Saindu dohatsuak, Iainkoaren adiskideak,
eta zeruko habitantak. Zuen dohatsutasunaz
orhoiturik, eta geure miseriak hersturik, heldu
gara zuen gana fabore eskatzera. Zuek iadanik
akabatu duzue bizitze hunetako bidea, baiña guk
orai darabilagu eskuen artean. Zuek munduko
tormenta guztiei garaiturik irabazi duzue salbamenduko portua, baiña gu orai gabilza perilez
inguraturik itsas uhinen artean. Zuek seguratu
duzue zuen salbamendua, baiña gu ikaraz gabilza, izi eta beldur gara, ezin iakinez zer gerthatuko zaikun geure heriotzeko orenean. Ea bada
sandu gloriosak, konplimendu guztiarekin zaudetenak, orhoit zaitezte othoi gure egitekoaz eta
miseriaz. Beha diazaguzue gain horretarik zeuen
karitatezko begiez, eta geure beharrak estal diatzaguzue zeuen faborez. Guk baiño lehen frogatu zenduten zenbat okasinoz eta enganamenduz
bethea den mundu falso haur. Badakizue nola
gauden peril suerte guztiez inguratuak, eta
geure indar xoillez ezin eskapa gaitezkeiela, eta
ez libra peril hetarik. Badakizue halaber geure
egitez zein flako huts egiten, eta erorten errax
garen, eta bertze alde egun guztiaz akometatzen gaituzten tentamenduak ere zein handiak
eta borthitzak diren: Ardiets diazaguzue bada
Iangoikoa ganik gure arimen salbamendua gibelatzen duten trabu guztiei garaitzeko indarra. O
Aingeru sainduak, gizonaren salbamendua desiratzen duzuenak, eta hartzaz alegeratzen zaretenak. O Apostolu sanduak, Ebanjelioaren doktrina predikatuz mundua Iesus-Kristoren federa
konbertitu duzuenak. O Martiir sinduak, fede
Katolikaren mantenatzea gatik añhitz pena pairaturik azkenean zeuen biziak eman ditutzuenak. O Ipizpiku sainduak zeuen ansiaz eta trabailluz Iainkoareen Eliza bidezki gobernatu duzuenak. O dotor sainduak zeuen dotrina onaz Giristino fidelei bere salbamenduko bidea irakatsi
derauezuenak. O Kofesor sinduak zeuen bizitze
onaz, berthuteaz, eta exenploaz mundua argitu
duzuenak. O Birjina sainduak arimako eta gorputzeko garbitasuna begiraturik munduaren eta
haragiaren mugidak eta gutiziak garaitu dituzuenak. O Alhargunak eta bertze emazte sainduak,
obra onetan eta berthutezkoetan mundu hunetan enplegatu zaretenak. Eta finean jeneralki
saindu guztiak zeuen bizitze oharen merezimenduz Iainkoren faborearekin batean loriako khoroa irabazi duzuenak, orhoit zaitezte gutzaz,
fabora gaitzazue zeuen othoitz onez, euzue
gutzaz ansia, zareten gure ararteko Iainkoaren
alderakotzat; eta ardiets diazaguzue haren ganik
Fede egiazkoa, Esperanza, bizia, Karitatea konplitua, eta obra onetan fineraiño irauteko garazia, hunelatan bizitze miseriatu hunen ondoan
merezient eta digne garatekeien bezala zuen
konpañiara heltzeko, eta zuekin batean sekulako
fin-gabekotzat Iainkoaren laudatzeko. Biz hala.

You have read 1 text from Basque literature.