🕙 27-minute read
Dotrina kristiana - 3
Total number of words is 3540
Total number of unique words is 1558
28.6 of words are in the 2000 most common words
40.8 of words are in the 5000 most common words
49.0 of words are in the 8000 most common words
eta ioan-ethorrietan: nola, noiz, zer moldez, eta
zer denboraz hek behar ditugun egin.
Iustiziak, nori berea emaiten dio, eta kontenta erazitzen du bat-bedera bere duenaz.
Tenperanziak gure guthiziak bridatzen ditu,
neurriz edukitzen ditu, soberaniaz gaiñez edo
gutiz eskaz eztagiten.
Borthitztasunak borthitzten gaitu, indar eta
bihotz emaiten derauku Iainkoa gatiketa haren
legearen begiratzeagatik presenta ahal ditezkeien trabaillu eta egiteko guztien benzuteko eta
garaitzeko.
Perfezioneko konseilluen
deklarazinoa.
Hamekagarren Kapitulua
GALDEGITEA. Erran da lehenbiziko partean
ezen perfet izaiteko konseilluak direla hirur,
borondatezko probetasuna, bethiereko kastitatea, eta behar den gauzetan obedient izaitea.
Zer deitzen duzu borondatezko probetasuna?
IHARDESTEA. Munduko onhasun guztiak Iainkoa gatik utzirik bere bererik ez deus edukitzea.
Eta konseillu hunen begiratzeko egiten dute promes te botu Fraide eta Serora sartzen direnek.
GALDEGITEA. Zer da bethiereko kastitatea?
IHARDESTEA. Ez ezkontzea, eta ezkonzatik
kanpoan ere haragizko obrarik ez egitea. Eta
hunetzaz ere egiten dute promes eta botu Fraidek, Serorek, eta Eliza-gizon ordenu sakratuak
hartzen dituztenek.
GALDEGITEA. Konseillu hunen gaiñean nahi
nuke iakin ea ezkondu gabe Fraide edo Serora
sarthu gabe, eta ordenurik ere hartu gabe, on
denz kastitatearen begiratzea, eta promes baten
azpian haragizko obretarik apartaturik bere
etxean bizitzea?
IHARDESTEA. Gauza ona eta saindua da hori,
eta ezkontzea baiño hobe eta Giristinotasuneko
añhitz lekutan usatzen dena: Eta halakoek izanen dute merezimendu handia Iainkoaren aitzinean, baldin bere promesa behar den bidean
edukitzen eta begiratzen ba-dute.
GALDEGITEA. Zer deitzen duzu obedienzia?
IHARDESTEA. Bere borondate propioa utzirik
bere aitzinekoen eta gaiñekoen borondatearen
azpian iartzea, eta heken obeditzea, Iainkoaren
kontra eztiren gauzetan. Hunetzaz halaber egiten dute promes eta botu Fraide eta Serora sartzen direnek.
GALDEGITEA. Hirur gauza hauk zergatik deitzen dira konseillu?
IHARDESTEA. Zeren borondatezkoak baitira
eta ez obligazinozkoak, erran nahi da, Iainkoak
eztuela nehor obligatzen heken begiratzeko promesik egitera, baiña batbederari utzten dioela
bere hautara.
GALDEGITEA. Ordea, prometatuz gero obligatzen dute konseillu hauk?
IHARDESTEA. Bai obligatzen dute, eren promesarekin batean egiten dira manamendu.
GALDEGITEA. Zer diferenzia da konseilluen eta
manamenduen artean?
IHARDESTEA. Manamenduak bethi behar dira
begiratu bekatu mortalaren penan; baiña konseilluen begiratzeko obligazinorik ezta, promesik
eztenean.
Espiritu Sainduaren dohaiñen
deklarazinoa.
Hamabigarren Kapitulua
GALDEGITEA. Zertako dira Espiritu sainduaren
zazpi dohaiñak lehenbiziko partean ezarriak
direnak?
IHARDESTEA. Guri perfezionezko estatuaren
ardiets arazitzeko. Hauk dira eskalera batzuk
bezala saindutasunera heltzeko, eta Esasia Profetak gaiñetik behera iaustean bezala kontatzen
ditu, baiña guk har ditzagun orai azpitik gora,
hasten garela beldurtasunetik.
Beldurtasuna da eskaleraren lehenbiziko hortza eta pausua, eta hark begiratzen gaitu bekatu egitetik.
Pietateaz egiten gara bihotz-bera, era ongi
egitera guthizios.
Iakintasunaz ikasten dugu zer den Iainkoaren
borondatea.
Borthiztasunaz faboratzen eta sendotzen
gara Iainkoaren borondatearen konplitzeko, eta
haren arauera bizitzeko.
Konseilluaz abisatzen gara nola behar dugun
munduaren, haragiaren,e ta deabruaren enganamenduetarik begiratu.
Adimenduaz egiten gara gai Fedeko misterioen ardiesteko.
Zuhurtziaz ordenatzen ditugu geure bizitzea
eta obra guztiak behar den bezala, eta behar
dena gana, zein baita Iainkoa gure azken fina,
eta ontasun guztia.
Zortzi dohatsutasunen
deklarazinoa.
Hama hirurgarren Kapitulua
GALDEGITEA. Zer aditzen duzu dohatsutasuna-
ren izenaz?
IHARDESTEA. Zenbait obra berthutezkoak
zeruko dohatsutasunaren ardiesteko bideak
bezala direnak: eta hargatik obra hek konplitzen
dituztenal dohatsu direla erraiten da gure Salbatzaileak bere Ebanjelioan.
GALDEGITEA. Deklara ezazu bada nola aditu
behar diren dohatsutasun hauk.
IHARDESTEA. 1. Dohatsu dira gogoz eta borondatez probe direnak,z eren hekena da zeruko
erresuma. Halakoak dira munduko onhasunak
eta handirasunak Iainkoa gatik uzten dituztenak:
edo aberats izanagatik ere, hetan gogoa ezarten
eztutenak.
2. Dohatsu dira presuna emeak eta mansoa,
zeren halakoek lurra gozatuko dute. Hek dira
nihoren kontra haserretzen eztirenak egiten
zaizten bidegabeak libroki barkatzen dituztenak,
eta mundu hunetako gaitzak pazientiki eta gaiztu gabe pairatzen dituztenak.
3. Dohatsu dira nigar egiten dutenak, zeren
berak izanen dira konsolatuak.
Hek dira munduko atseginetarik aparturik eta
bere bekatuez urrikiturik penitenziazko obretan
ibiltzen direnak.
4. Dohatsu dira iustizia gose eta egarri direnak, zeren berak aseko dira. Hek dira gauza guztietan bere eginbidea konpliturik bertzeri ere
ongi egitera, eta berak ere obra onetan egunetik
egunera aitzinago iragaitera enseiatzen direnak.
5. Dohatsu dira miserikordia egiten dutenak,
zeren hala berek ere miserikordia ardietsiko
dute.
Hek dira bihotz-berak, beharrean daudenak,
urrikari dituztenak, eta bere ahalaren arauaz
onez ere faboratzen dituztenak.
6. Dohatsu dira bihotzez garbi direnak, zeren
ikusiko dute Iainkoa.
Halakoak dira bekaturen notharik bere konzienzietan sentizen eztutenak.
7. Dohatsu dira presuna bakezkoak, zeren
hek deithuko dira Iainkoaren seme.
Halakoak dira nehorekin etsaitzen eztirenak,
eta bertzeren arteko gaitzerizkoak eta etsaitasunak iraungirik ahal dagiten bezanbat guztien
adiskidetzera enseiatzen direnak.
8. Dohatsu dira iustizia gatik persekuzioneak
eta trabailluak pairatzen dituztenak, zeren hekena da zeruetako erresuma.
Halakoak dira Iainkoaren lege sainduaren
defendatzeagatik, edo zenbait bertze egitekoa
gatik hoben gabe gaitz, pena, dolore, eta trabaillu pairatzen dutenak.
Bekatuen diferenziaren
deklarazinoa.
Hamalaur garren Kapitulua
GALDEGITEA. Zein deitzen duzu bekatu orijina-
la?
IHARDESTEA. Bekatu hura zeinetzaz kutsaturik
sortzen baikara Adam gure lehenbiziko Aitaren
bekatua dela kausa: zeren nola Adamek bekatu
egin zuenean likistu eta nothatu baitzuen bere
ethorkia eta naturaleza, eta guztiok baikara
haren ethorkitik eta naturalezatik, halatan sortzen gara likistuak eta nothatuak: eta nothadun
hura deitzen da bekatu orijinala, erran nahi da
ethorkizkoa, edo ithurburutik heldu dena.
GALDEGITEA. Zer deitzen duzu bekatu aktuala?
IHARDESTEA. Guk geurok Iainkoaren legearen
kontra egiten, erraiten, eta pensatzen duguna.
GALDEGITEA. Zenbat dira bekatu aktualak?
IHARDESTEA. Biya: bata beniala, eta bertzea
mortala.
GALDEGITEA. Zer erran nahi du mortal hitz
hunek?
IHARDESTEA. Leku hunetan hanbat nola hilgarria.
GALDEGITEA. Eta benial bertze hitz hunek zer
erran nahi du?
IHARDESTEA. Hanbat nola barkakizuna, errazki barkatzen den bekatua.
GALDEGITEA. Zergatik deitzen dira mortal
bekatu batzuk?
IHARDESTEA. Zeren hek arima hiltzen baitute:
Erran nahi du, khentzen eta iraungitzen dutela
arimatik Iainkoaren garazia, zein baita gure bizi-
tze espirituala, eta are gehiago egozten dituzte
arimak sekulako heriotzera, zein baita ifernua.
GALDEGITEA. Eta zergatik bertze bekatu
batzuk deitzen dira benial?
IHARDESTEA. Zeren errazki barkatzen baitira,
ikusirik ezen Iainkoaren garazia eztutela gal arazitzen, eta ez nehor ifernura egozten.
GALDEGITEA. Zertan ezagutzen da bekatu bat
mortal ala benial denz?
IHARDESTEA. Bekatu mortal da Iainkoaren eta
gure Giristino lagunaren kontra egiten den guztia, baldin gauza asko handia ba-da, eta borondatearen konsentimendu osoarekin egiten bada;
baiña gauza gutia eta aphurra denean, eta
borondatea ere ez xoil deliberatua, orduan
benial da eta ez mortal.
GALDEGITEA. Zer kalte ekartzen deraukute
bekatu benialek?
IHARDESTEA. Lehenbizikorik gure Iainkoa
ganako amorioa, karitatea, eta debozinoa hozten eta gutitzen deraukute, eta gero heken satisfazinotan zerbait pena mundu hunetan edo Purgatorioko lekuan pairatzera obligatzen gaituzte.
GALDEGITEA. Bekatu benialak zertzaz barka-
tzen dira?
IHARDESTEA. Hamar gauzez.
1. Meza enzuteaz.
2. Gorputz sainduaren rrezibitzeaz.
3. Kofesino jeneralaren erraiteaz.
4. Pater nosteraren erraiteaz.
5. Bihotzezko urrikimenduaz.
6. Bulharraren ioiteaz.
7. Gurutzearen seiñalearen egiteaz.
8. Ipizkuaren benedizinoaz.
9. Ur benedikatuaren hartzeaz.
10. Ogi benedikatuaren iateaz.
Bekatu mortal buruzagien
deklarazinoa.
Hamabortzgarren Kapitulua
GALDEGITEA. Zer da Urguillutasuna?
IHARDESTEA. Sobera abantail bere buruari
desiratzea, eta bertzeak mesprexaturik nehor
bere berdin ez edukitzea.
GALDEGITEA. Zer da Abarizia?
IHARDESTEA. Munduko aberatstasunen neurri-
gabeko gutizia, duen baiño onhasun gehiago
desiratzen duela, edo dituenetan sobera gogoa
ezartea.
GALDEGITEA. Zer da haragizko bekatua?
IHARDESTEA. Haragiaren atseginetan eta plazereren gogoa edukitzea, eta emaztetara emana
izaitea.
GALDEGITEA. Zer da Inbidia?
IHARDESTEA. Bertzeren ontasunaz damu, eta
kalteaz atsegin hartzea.
GALDEGITEA. Zer da Gula?
IHARDESTEA. Sabelari sobera iarraikitzea, ianedanean gogoa edukitzea.
GALDEGITEA. Zer da Haserretasuna?
IHARDESTEA. Kanpoan eta barrenean mendekatzeko desiraz eta gaitzerizkoaz betherik ibiltzea.
GALDEGITEA. Zer da Nagitasuna?
IHARDESTEA. Gogoaren hiltasun bat zeiñetzaz
egiten baita presuna hain triste eta pisu, non
ongi egiteko gogorik eta indarrik ezpaitu bere
baithan sentitzen.
GALDEGITEA. Zergatik bekatu hauk deitzen
dira mortalak, eta zazpi?
IHARDESTEA. Ez zeren bekatu mortalak ez
tiren zazpi baiño gehiago, baiña zeren zazpi hak
bertze guztien erroak eta ithurburua baitira:
erran nahi da, bertze guztiak hautarik ilkitzen
era sortzen direla.
Espiritu Sainduaren kontrako
bekatuen deklarazinoa.
Hamaseigarren Kapitulua
GALDEGITEA. Zer da Espiritu sainduaren kontra bekatu egitea?
IHARDESTEA. Espiritu sainduak bere ontasuna
gatik eskentzen eta presentatzenderaukun garaziaz konturik egin gabe bekatutan barrena sartzea.
GALDEGITEA. Zergatik erraiten da bekatu
batzuk Espiritu sainduaren kontrakoak direla?
IHARDESTEA. Zeren malizia hutsez egiten baitira. Eta nola flakotasunezko bekatuak bai-tira
Aitaren kontra, eta ignoranziazkoak Semearen,
hala maliziazkoak dira Espiritu Sainduaren kontra. Eta hek dira guztietako gaixtoenak, perilosenak, eta erremediatzeko gaitzenak.
GALDEGITEA. Zer erraiten du gure Salbatzailleak bekatu hetzaz?
IHARDESTEA. Eztirela barkatzen mundu hunetan, eta ez bertzean ere.
GALDEGITEA. Nola aditu behar dira hitz hauk?
IHARDESTEA. Bekatu hetarik bat zuek (lehenbiziko partean ezarriak baitira guztiak) eztirela
barkatzen, eta bertzeak nekez barkatzen direla.
Lehenbizikoa eta azkena (zein baitira Iainkoaren
miserikordiaz etsitzea, desesparatzea, eta penitenziarik egin gabe bekatu mortaletan hiltzea)
eztirela barkatzen; eta berriz bertze laurak barka
ba-ditezke ere, ordea xoil nekez eta mirakuilluz
bezala erremediatzen dira, presunaren borondate gaixtoa gogorra, eta itsutua dela kausa. Hartarakotzat halakoak komunzki bere bekatuetan
hiltzen dira.
Bertze gaiñerako lehen partean diren gauzek
eztute deklarazinorik behar; Halatan hemen akabatzen da Doktrina Kristianaren bigarren partea.
HIRURGARREN PARTEA
Debozinozko othoitz eta orazino batzuk
bere denboretan egin eta
erran behar direnak
APPROBATIO
Ego infra scriptus iusu Reuerendissimi Domini Claudii de Rueil Episcopi Bayonensis vidi et
perlegi pias quasdam Orationes à Patre Stephano Materre Ordinis Fratrum Minorum de Obseruantia Praedicatore, Cantabrico idiomate conscriptas, quas dignas iudico quae in lucem prodeant. Datum Bayonae de 21. Augusti anno
Domini 1623.
Michael d’Oiharard
Vicarius Generalis
LICENTIA PROUINCIALIS
Nos Frater Aegidius Grenier Ordinis Minorum
regularis Obseruantiae Prouinciae Aquitaniae
antiquioris Minister Prouincialis et seruus, facultatem concedimus Patri Stephano Materre eius-
dem Prouinciae Praedicatori, ut pias quasdam
orationes Cantabrico idiomate à fe comositas et
approbatas, et ad calcem sui Catechismi in hac
secunda editione adiectas, typis mandari curet.
In cuius concessionis fidem has literas manu
nostra subscriptas, et officii nostri sigillo munitas
dedimus Tolosae in nostro Conuentu Sancti Francisci de Obseruantia, hac die 12. Septembris
anno Domini 1623.
Fr. Aegidius Grenier
Minister Prouincialis
Nola behar dioen
Giristinoak bere burua
Iainkoari goizean gomendatu
Goizean ohetik iaiki baiño lehen ailtxa ezazu
zeure espiritua Iainkoa gana, erraiten duzula
ahoz eta bihotzez. Biz laudatu eta benedikatu
Iainkoaren izen saindua.
Gero zeiñaturik har ezazu ur benedikatua
(ohearen aldean behar baita eduki) erraiten
duzula. Garbi nazazu Iauna zeure garaziaren
uraz, eta eginen da ene arima elhurra bezain
xuri.
Gero zenbait etxeko ganbaratan edo bazterretan belhauriko iarririk erran itzazu. Pater Noster, Abe Maria eta Kredo.
Eta hauken ondoan errazu othoitz haur.
OTHOITZA
Iainko Iauna guziz botheretsua, huna ni zure
kreaturetarik bat presentatzen naiz goiz hunetan
zure maiestate handiaren aitzinera, zor4 derautzudan ohorearen eta laudoriaren ahal bezanbat
errendatzera. Adoratzen zaitut humilki neure
indar guztiaz, eta aithortzen dut zu zarela ene
Kreatzaillea, Salbatzaillea, Iabea, habea, ontasun guztien ithurria, eta bai emaillea ere. Eskerrak eta laudorioak emaiten derauzkitzut zure
ganik orai artean errezibitu ditudan ontasun guztiez, eta beregainki eren ioan den gauean peril
guztietarik begiratu bei nauzu. Bada gauean
bezala egunean ere begira nazazu othoi, eta
zeure eskutik eduki nazazu: ene pensamenduak,
sentimenduak, hitzak, obrak, eta gorputzaren
manaiu guztiak goberna itzazu: Gida nazazu
neure ioan-ethorri guztietan; Erakuts diazadazu
zer bide behar dudan eduki, eginen, erranen, eta
pensatuko dudan guztia zure ohoretan eta laudoriotan gertha ditekeien bezala. Egungo ene
intenzionea biz zure borondatearen konplitzea,
zure loriaz eta ohoreaz kontu edukitzea. Zeure
ontasuna gatik begira nazazu egungo egunean
bekatu egitetik, eta halaber peril eta inkontru
gaitxo guztietarik. Benedika ezazu ene trabaillua: Iraungazu ene baithan pizten den su gaixtoa: Khen diazadazu banaloriaren gutizia, eta
indazu zure zerbitzuan, beldurtasunean, eta
amorioan egun hunetan egoiteko eta irauteko
indarra.
Birjina saindua ene Salbatzaillearen ama, zu
zara haren ondoan ene esperanza guztia: har
nazazu othoi egun zeure faborearen azpian, eta
zeure arartekotasunaz ardiets diazadazu Iainkoa
ganik haren maiestateak plazer duen bezala
egun hunetan ibilteko garazia. Aingeru saindua
ene presunaren begiratzeko kargua Iainkoaren
pietatez hartu duzuna, goberna nazazu othoi,
eta edukazu nitzaz kontu egun hunetan. Begira
nazazu peril guztietarik, etsai gaixtoaren enga-
namenduetarik, eta prinzipalki bekatu mortaletan erortzetik: halako moldez non azken finean
zurekin batean ardiets dezadan eta goza sekula
fingabeko loria. Biz hala.
Meza Sainduaren debotki enzuteko
zer egin behar duen Giristinoak
Meza saindua nola baita sakrifizioa gure Salbatzailleak berak bere heriotze eta Pasione Sainduaren orhoitzapenatan ordenatua, iduritzen
zait ezen haren enzutetik probetxu atheratzeko,
gauzarik hoberena dela iainkoaren Semeak gure
gatik pairatu zituen penen eta doloreen gogoan
erabiltea eta konsideratzea. Baiña zeren Pasione
dolorezko hark misterio añhitz baitaduka bere
baithan, eta hain denbora apurraren barrenean
ezin iragan baititezke espirituan guztiak; Halakotz hetarik zazpi prinzipalenak hautatu ditut,
baitira zazpi aldiak zeiñetan gure Salbatzailleak
bere odol preziatua isuri baitzuen bere pasioneko egunean.
Lehenbizikoa da Getsemaniko baratzean
odolezko izerdia gorputzetik ilki zeikanean, eta
lurreraiño erori.
Bigarrena, Pilatusen etxean harroin batekin
lothurik borthitzki azotatu zutenean.
Hirurgarrena, han berean arazezko khoroaz
burua muiñetaraiño zilhatu zeraukatenean.
Laurgarrena, Ierusalemeko karriketarik gurutzea soiñean zuela iragan zenean.
Bortzgarrena, Kalbarioko mendian eskuak
eta oiñak gurutzean itzatu zeraukatenean.
Seigarrena, gurutzean hala itzaturik airean
gora ailtxatu zutenean.
Zazpigarrena, saihetsa soldadu batek dardo
puntaz erdiratu zeraukanean.
Zazpi misterio hauken gaiñean emaiten
derauzkitzut zazpi orazino Mezaren hasterik Gorputz saindua ailtxatzeraiño erran ahal ditzakezunak: Eta gero handik fineraiño bertzen orazino
bat zeiñetan oferendatzen baitzaizka Aita zerukoari gure bekatuak gatik bere Seme gure Iaunaren Pasioneko merezimenduak.
Bada nik hemen emaiten derautzudan molde
huni iarraiki ba-zakitza, atherako duzu Meza
enzutetik probetxu handia arimakotzat.
Meza Sainduaren debotki
enzuteko moldea
Elizan sartzen zarenean errazu hunela. Etxe
saindu hunetan sartzen naiz, Iainko handia, zure
Maiestate saindua adoratu eta laudatu nahiz.
Gero har ezazu ur benedikatua, erraiten
duzula. Garbi nazazu, Iauna, zure garaziaren

Ger belhauriko iarririk saluta ezazu Sagaramendu saindua erraiten duzula. Adoratzen zaitut
humilki, Iesu-Kristo ene Iaunaren gorputz preziatua, Sagaramendu horretan estalirik zaudena,
zeren salbatu baituzu mundua zeure Pasione
sainduaz.
Geru Mezarik oraiño hasten ezpada, errazu
zenbait orazino liburu honetan direnetarik edo,
bertzetarik plazer dukezun bezala. Meza-errai-
llea adarera ethor dadinean, errazu debotki eta
atentoki othoitz haur.
OTHOITZA
Iesu-Kristo ene Iauna eta Salbatzaillea, zeure
Gorputz preziatuaren sakrifizioa, zeure Pasione
sainduaren orhoitzapenetan mundu hunetarik
ilki baiño lehen ordenatu zenduena;
Eman diazadazu, othoi, halako debozinoarekin
eta reberenziarekin MEza hunen enzuteko, eta
gure gatik pairatu dituzun penen gogoan erabiltzeko garazia, non Pasione saindu haren fruituak
eta merezimenduak ene arimaren gaiñean errezibi ditzadan Sakrifizio hunen berthutez. Biz
hala.
Gero has zaitea pausatuki zazpi orazino hauken erraiten: Eta hitzak ahoz erraiten ditutzula,
erabil itzazu gogoan misterioak eta halaber espirituaren atenzionearekin batean beha ezazu
Meza errailleak egiten duena.
LEHEN MISTERIOA
Iesu-Kristo ene Salbatzailleak, eskerrak eta
laudoriak errendatzen derauzkitzut zeren Getse-
maniko baratzean gure gatik hain tristatu baitzinen, non othoitzez zeneundela odolezko izerdia
zure gorputzetik ilkirik lurreraiño isuri baitzen.
Othoitzez nagotzu odol preziatu haren baliotasuna gatik, eta zuk orduan sentitu zenduen tristezia handi hura gatik, eman nahi derautazun halako urrikimenduaren neure bekatuez izaiteko
garazia, non zure odolezko izerdi haren ordain
isur dezadan nik ere dolore hutsez neure begietarik ur eta nigar. Pater Noster, Abe Maria.
BIGARREN MISTERIOA
Iesu-Kristo ene Salbatzaillea, eskerrak eta
laudorioak errendatzen derauzkitzut zerenz eure
odol preziatua isuri baitzenduen noiz ere Pilatusen manuz harroin batekin lothurik, soldaduek
zure gorputz sakratua azote kolpez desegin eta
larrutu bait zuten. Othoitzez nagotzu odol preziatu haren balioa gatik, eta zuk ordu hartan sentitu zenduen dolore handi hura gatik, nahi derauzkidatzun neure bekatu guztiak barkatu, eta
heken gaztik merezi ditudan gaztiguetarik ere
nahi nauzun halaber libratu. Pater Noster, Abe
Maria.
HIRURGARREN MISTERIOA
Jesu-Kristo ene salbatzaillea, eskerak eta laudorioak errendatzen derauzkitzut zeren zeure
odol preziatua isuri baitzen duen noizere soldaduek aranzezko khoroa zure buruaren gañean
ezarririk, eta makila kolpez aranze puntak hezurrean barrena sarthurik, zure buru benedikatua
zilhatu eta zaurthu baitzuten inguru guztietan.
Othoitzez nagotzu odol preziatu haren amorea
gatik, eta ordu hartan iragan zenduen dolore
handi hura gatik, nahi derautazun eman bihotzezko urrikimendu bat; eta urrikimendu haren
puntaz neure rima hain borthizki zaurthu eta zilhatu, non egiazko penitenzia egiten daudala
loriazko koroa ardiets dezadan zeruko erresuman. Pater Noster, Abe Maria.
LAURGARREN MISTERIOA
Iesu-Kristo ene salbatzaillea, eskerrak eta
laudorioak errendatzen derauzkitzut zeren zeure
odol preziatua isuri baitzenduen, Ierusalemeko
karriketarik gurutzea soiñean zenduela, Kalbarioko mendira ioan zinenean: eta othoitzez nago-
tzu odol preziatu haren baliotasunagatik, eta
ordu hartan sentitu zenduen dolore bandi hura
gatik, eman nahi derautazun mundu hunetako
gaizen hain gogo onez pairatzeko indarra, non
tribulazinoetan bezala konsolamenduetan ere
partale gertha nadin. Pater Noster. Abe Maria.
BORTZGARREN MISTERIOA

laudorioak errendatzen derauzkitzut, zeren
zeure odol preziatua isuri baitzenduen noiz-eta
Kalbarioko mendian soldaduek zeure eskuak eta
oiñ sakratuak itze lodiz eta borthitzez gurutzea
itzatu baitzerauzkitzuten. Odol preziatu haren
baliotasuna gatik, eta orduan sentitu zenduen
dolore handi hura gatik, itza diazadazu, othoi,
neure gorputza etaespiritua zeure beldurtasunaren itzeaz. Eta halako moldez zurekin lot eta ioz
nazazu gurutzean, non ene guthizia gaixtoen
arauaz ez nadin gehiago bizi, zure borondatearen baizen. Pater Noster, Abe Maria.
SEIGARREN MISTERIOA

odol preziatua isuri baitzenduen noiz-eta soldaduek zure gorputz sakratua gurutzea itzaturik
ailtxatu baitzuten airean gora, eta haren pisutasunaz handitu eta gazkoatu baitziren zure
eskuetako, eta oiñetako zauriak. Othoitzez nagotzu odol preziatu haren merezimendua gatik, eta
orduan pairatu zenduen dolore handi hura gatik,
nahi derautazun eman lurreo gauzetarik halako
moldez apartatzeko garazia, non zerukoetara
espiritua ailtxatzen dudala, hetan ezar dezadan
neure bihotza eta kontentamendu guztia. Pater
Noster, Abe Maria Gratia
ZAZPIGARREN MISTERIOA
Iesu-Kristo ene salbatzaillea, esker eta laudorio derautzut zeren zeure odol preziatua isuri
baitzenduen noiz-eta gurutzean hilez geroz zure
saihetsa soldadu batek dardo puntaz idekirik
odola urarekin athera baitzerautzun. Odol preziatu hura gatik zaurt diazadazu, othoi, neure
arima zeure amorioaren dardoaz, eta sar nazazu
Parabisuko lorian, zeiñen athea ideki bait zen-
duen zeure odol preziatuaren saihetsetik isurteaz. Pater Noster, Abe Maria.
Gorputz saindua, ailxatzen denean
errazu hunela
Adoratzen zaitut humilki Iesu-Kristo ene salbatzaillearen gorputz sakratua, Maria birjina
ganik sorthu, ta gurutzean ene gatik hil zarena,
haragi bizia, arima saindua, Iainkotasun osoa,
eta guztion salbamendua: zure amorio handia
gatik duzun, othoi, nitzaz miserikordia eta pietate.
Eta kalitza ailtxatzen denean errazu:
Adoratzen zaitut humilki Iesu-Kristo ene salbatzaillearen odol preziatu, ene redemzioneko
pagamendutan isuri izan zarna: garbi diazadazu
othoi, neure arima eta salba nazazu zeure ontasunaren berthutez.
Eta gero othoitz han latinez:
Anima Christi sanctidica me.
Corpus Christi salua me.
Sanguis Christi inebria me.
Aqua lateris Christi laua me.
Passio Christi conforta me.
O bone Iesu exaudi me.
Intra vulnera tua absconde me.
Ne permittas me separari a te.
Ab hoste maligno defende me.
In hora mortis meae voca me.
Et iube me venire ad te.
Ut cum Sanctis tuis laudem te.
In saecula saeculorum, Amen
Gero Mezaren fineraiño errazu debotki eta
gogoti: othoitz haur, zeiñetan oferendatzen baitzaitza Aita Zerukoari gure bekatuak gatik bere
Seme gure Iaunaren Pasioneko merezimenduak.
OTHOITZA
Aita eternala zeruaren eta lurraren egilea,
oferendatzen derautzut Eliza sainduaren intenzinoarekin batean, zeurre seme bakoitzaren Pasionea, Sakrifizio hunetan representatzen dena,
gure bekatu guztien satisfazinoetan. Beha ezazu
zeure Maiestatearen trotunik nor den nik presentatzen derautzudan haur, zer pairatu duen, eta
noren gatik. Haur da zure seme hoben-gabe
Gurutzean itzatu zutena. Haur da Sakrifikatzaille
etrnala, bakezko sakrifizioa Kalbarioko mendian
oferendatu derautzuna. Haur da Bildots nothagabea, deusetan hutsik egin gabe bere bizia
galdu duena. Orhoit zaitea nola izan zen eskuetan eta oiñetan itzatua, aranzezko koroaz
buruan zilhatua, azote kolpe hutsez larruturik
zathitua, burutik oiñetaraiño odolstatua, alde
guztietarik penaz eta dolorez inguratua, guztiz
desegina, eta gizonaren figurarik edo iduririk
eztuena bezala bilhakatua; Gurutzean nola zegoen burua beheititurik, begiak zerraturik, begitartea horiturik, saihetsa idekirik, besoak zabaldurik, zangoak hedaturik, zauriz betherik, ta bere
mienbro guztietan deseginik: eta hauk guztiak
hala direla orhoit zaitea, othoi, nola pena hauk
guztiok pairatu dituen bekatoreen salbatzea
gatik, eta heken partez zure Maiestateari satisfazione egitea gatik. A Karitate handia! ontasun
paregabea! amorio mirakuilluzkoa! Huts egiten
du zerbitzariak, eta haren partez pagatzen du
Iaunak; gathibutasunetik gizonaren libratzea
gatik emaiten du bere bizia Iainkoaren semeak:
Hobenduriak merezi dituen gaztiguak pairatzen
ditu hobengabeak: Eta bekaturik egin ez tuenak
hartu ditu bere gaiñera munduko bekatu guztiak. Beha diazozu, Aita zerukoa, pietatezko obra
handi huni, beha diazozu hunen baliotasunari;
Beha ezazu zer eta zenbat zure aitzinean merezi duten hain pena eta dolore handiek, zer merezi duen heriotze dolorezko hark, eta heken berthutez barka diatzaguzu geure bekatuak, eta
khen merezi ditugun gaztiguak. Haur da ahal
datekeien oferendarik baliosena, eta bai zure
gogarakoena ere: eta handik dadukagu ezen
gure zorraren pagatzeko asko, eta are millatan
gehiago ere badela; zeren baldin lade batean
ezar baditezi gure gaixtakeriak eta bekatuak,
eta bertzean gure Salbatzaillearen ontasuna eta
merezimenduak, edirenen da segurki handiago
eta gehiago dela pagamendua zorra baiño. Gu
zure etsaiak ginen denboran zure semearen
Pasionearen bidez egin zen zure eta gure arteko
bakea; orai ere esperanza dugu haren beraren
berthutez barkatuko derauzkigutzula geure
bekatuak. Errezibi ezazu bada, Aita zerukoa, oferenda haur begitarte onez, eta duzun othoi gure
bekatuen gaiñean miserikordia eta pietate.
Eztiazaguzula Sakrifizio hunen fruitua errefusa
gure indignetasuna gatik, baiña konsidera ezazu
ezen zerorrek eman deraukuzuna bera presentatzen derautzugula geure bekatuen satisfazinoetan.
Hunekin batean gomendatzen derauzkitzut
munduko estatu guztiak, eta nezesitateak hala
espiritualak nola tenporalak. Eliza Katholika zure
Esposa, Aia saindua zure Bikarioa, Elizako bertze
Superiorak eta Gobernariak, gure Errege Iauna,
Prinze Giristinoak, herrietan kargu dutenak, gure
haurrideak, ahaideak, adiskideak, eta ongi-egile
guztiak. Konberti itzazu bekatoreak, konsola
itzazu tristeak, senda itzazu eriak, fabora itzazu
beharrak, eta salbamenduko portura hel itzazu
itsasoan dabilzanak. Fede saindura ekar itzazu
Paganoak, jujen itzazu errebelatuak, begira gaitzazu gatzetarik, eman diazaguzu bakea geure
denboran, eta Giristino fidelen arimak athera
itzazu Purgatorioko penetarik. Eta finean eman
diazaguzu zure semearen Pasioneko mereximenduez ongi probetxatzeko garazia, eta halako
moldez zure zerbituan enplegatzeko, non bizitze
hunen ondoan ardiets dezadan Parabisuko loria.
Biz hala.
Gero errazu debotki, Pater noster: Abe Maria.
Kofesatu baino lehen erraiteko
othoitza
Ahalke naizela eta beldurrez ikhara nabilala
presentatzen naiz, Iainko eternala, zure maiestatearen aitzinean, zeren baitakusat añhitz eta
añhitz moldez zure ontasunaren kontra huts egin
dudala. Aithortzen dut itsasoan harea baiño, eta
legar bihi baiño, ene baithan bekatu gehiago
dela, eta hala tan ez naiz ausart begien zure
gana ailtxatzera. Ni naiz bekatore guztietako
handiena, gaixtoena, eta eskergabena, ahalkegabeki bizi izan naizena, eta zure manamendu
sainduak hitzez gogoz, eta obraz hautsi ditudana. Ni naiz seme gazte desordenatu zure etxetik
ilki zen hura, eta zuk eman zenerauzkidan ontasunak munduko plazeren ondoan nenbilala

You have read 1 text from Basque literature.