Dotrina Cristianea - 1

Bartolome Olaetxea

DOTRINA KRISTIANEA

Bertsio informatiko honen egilea: Josu Lavin; Urkiola,
1-1C 48990 - Getxo (Bizkaia)

Egileari buruzko informazioa:

DOTRINA KRISTIANEA
D. BARTHOLOME Olaetxea Laukarizko Kureak
bere Elesatean Jai Domeka guztietan expliketan dabena legez.
OFREZIETAN, ETA dediketan deutso D. Nicolas
Antonio Landazuri, Laukarizko, eta Bilboko Elexetako Benefiziau, eta leen Begoñako, eta orañ
Jandone Kueko Kura Jaunari.
Inprimadu da Bitorian bear direan lizenzia guztiakaz,
Thomas Robles ta Navarro en etsean.
Liburutxu onek daukazan Kapituluetarik bat, nai bat
irakurri, edo enzuten dan bakotxean irabazten dira
40. eguneko Induljenziak alan dauko esanik, eta konzedidurik Calaorra eta Calzadako Obispo Jaun Don
Andres Porras, eta Temes en mesedeak Plazenziako
Urian Abenduaen ogeta seigarrenean, urte 1763.

Lotsaz isten bada,

esan baga pekatua,
eztago arenzat Zerurik,
ezpada infernua.
Eriotzako Orduan gatx
da Konfesetea,
Leenago akorda zaitez
pekatari tristea.
Pekaturik urteteko,
orañ negar egizu;
bada geroko damuak
balioko ezteutsu.

EGUNEANGO KRISTINAUAEN
EXERZIZIOA
Iratzartu, ta bertati zer egin beardau Kristinauak?
Krutzeaen Señalea, eta esan: Jesus Maria Josepe:
neure Jangoikoa, nik emoten deutsut neure biotza.
Jagi, ta janzi ezkero, zer egin bear dau?

Ur bedeñkatua artu, ta jarririk belauniko esan:
Krutze + Santeaen señalea gaiti geure + arerioetarik
libradu gagizuz geure Jauna, + ta Jangoikoa.
Aiteaen, + ta Semeaen, ta Espiritu Sautuaen izenean Amen.
Erdu, Espiritu Santu Jauna, zeure fielen biotzetara,
eta eressegi egizu gugan zeure amorezko sua.
Neure Jangoiko laztana, sinisetandot firmemento
zeuk esan dozun guztia, adoretan zaitut, eta esperetandot zeugan: ametan zaitudaz neure biotz guztirik,
damudot, Jauna, izañik zeu añ ona ofendidu zaitudazalako.
Graziak emoten deutsudaz, neure Jaun andia, kriadu nozulako, Kristinau egin, eta Jesu-Kristoen odol
prezioso agaz erredimidu nozulako, orañ artean konserbau, eta gorde nozulako, eta orañ giño Zeure esku
Santuetarik artu dodazan benefizio, mesede, ta ondasun guztia gaiti.
Ofrezietan deutsudaz, Jauna, gaurko neure pensamentu, berba, akziñoe,trabaju, eta neke guztiak,
Zeure seme Jesu-Kristo geure Jaunaen Pasiñoeko
merezimentuakaz batera.
Proponietandot, leenago galdutea neure bizitzea,
zeu ofendidu baño. Gorde nagizu gatx guztietarik, eta

emon egidazu Zeure grazia, Zeure gustora egiteko
egun onetako, obra, eta akzinoe guztiak, au erre gututen deutsut, Jesu-Kristo geure Jauna gaiti, Ama Birjina
Santissimea gaiti, eta Zeruko Santu, eta Santa guztiak
gaiti alan izan della.
PATERNOSTERRA
Aita gurea Zeruetan zagozana: santifikadu bedi
zure izena betor zure erreñua gugana egin bedi zure:
borondatea zelan Zeruan alanlurrean, emon egiguzu
gaur geure eguneango ogia, eta parkatu egiguzuz
geure zorrak geuk geure zordunai parketan deutseguzan legez: eta itxi ezeiguzu jausten tentaziñoean: baia
libradu gagizuz gatxerik. Amen.
ABE MARIA
Abe Maria, graziaz betea Jauna da zugaz, bedeñkatea zara zu andra guztien artean, eta bedeñkatuada zure sabeleko frutua Jesus. Santa Maria Jangoikoaen Ama erregutu egizu gu bekatariok gaiti orañ, ta
geure eriotzako orduan. Amen. Jesus.
KREDOA

Sinistetandot Aita Jangoiko guztiz poderoso,
Zeruaen, ta Lurraen Kriadoreagan: eta bere seme
bakar Jesu-Kristo gure Jaunagan, zeñ sortuzan Espirituaen obraz, ta graziaz: Jaiozan Maria Birjinea ganik:
padezidu euan Ponzio Pilatosen podereaen bean, izan
zan Kruzifikadua, il, ta enterradua, jatsizan infernuetara; eta irugarren egunean biztu zan ilen artetik: igo
eban Zeruetara, eta dago jarririk Aita Jangoiko guztiz
poderoso en ezkomatati: arik etorrikoda biziak, eta
ilak juzgetan. Sinisetandot Espirituagan: elexa Santa
Katolikea, Santuen Komuniñoea, pekatuen parkaziñoea aragiaen erresurreziñoa bizitza betikoa. Amen.
SALBEA
Salbe Erregiña miserikordia en Ama, bizitzea, ta
dulzurea, Salbe esperanza geurea. Zeuri deiez gagoz
Ebaen ume desterraduok. Zeu gana gagoz zizpuruz,
sentimentuz, ta negarrez negarrezko balle onetan: ea
bada Abogada geurea, biortu egizuz gugana zeure
begi miserikordiazko orrek, eta desterruau igarota
erakutsi egiguzu Jesus zeure sabeleko frutu bedeñkatua. O Klementissimea! O Piadosa! O Maria Birjina
gozoa! Erregutu egizu gugaiti Jangoikoa en Ama Santea, digno izan gaitezan. Kristo en promesen. Amen.

JANGOIKOAEN LEGEKO
MANDAMENTUAK DIRA AMAR
Lelengo irurak Jagokaz, edo pertenezietan jakaz
Jangoikoaen onreari, eta beste zazpirak proximoaen
probetxuari.
Lelengoa,

Jangoikoa

ametea

gauza

guztien

ganean.
Bigarrena, bere izen santuagaz ez juramentu
banoak egitea.
Irugarrena, Jaiegunak santifiketea.
Laugarrena, Aita, ta Ama onretea.
Bostgarrena ez iñor iltea.
Seigarrena, aragizko pekaturik ez egitea.
Zazpigarrena, ez ostutea.
Zorzigarrena, testimonio falsorik ez ezartea, eta
guzurrik ez esatea.
Bederatzigarrena, proximoen emazterik ez deseetea.
Amargarrena, besteen ondasunik ezdeseetea.
Amar Mandamentu onek sartuten dira bitan.

Jangoikoa serbidu, ta amadu gauza guztien ganeti. Eta geure proximoa geure buruak legez. Amen.

ELEXA SANTAKO MANDAMENTUAK
DIRA BOST
Lelengoa, Domeka, eta Jaiegunetan meza osobat
enzutea.
Bigarrena, urtean beñ edolabere Konfesetea, edo
leenago eriotzako peligrurik bada, edo komulgauko
bada.
Irugarrena, Pazko erresurreziñokoetan komulgetea.
Laugarrena, elexa Ama Santeak aginduten dabenean barau egitea.
Bostgarrena, Amarrenak, eta primiziak ondo pagetea.

FEDEKO ARTIKULUAK
Dira Amalau Lelengo zazpirak pertenezietan, edo
jagokaz Jangoikotasunari: beste zazpirak Jesu-Kristo

geure jangoiko, eta Gizon egiazkoaen humanidade
santuari.
Jangoikotasunari jagokazanak dira onek.
Lelengo, Sinistu Jangoiko guztiz Poderoso bakar
bategan.
Bigarrena, sinistu, dala Aitea.
Irugarrena sinistu, dala semea.
Laugarrena, sinistu, dala Espiritu Santua.
Bostgarrena, sinistu, dala Kriadorea.
Seigarrena, sinistu, dala Salbadorea.
Zazpigarrena, sinistu, dala Glorifikadorea.
Umanidadeari, edo Gizatasunari jagokazanak dira
onek.
Lelengoa, sinistu, Jesu-Kristo geure Jauna Gizona
dan partez Sortu zala Espiritu Santuaen obraz, ta graziaz.
Bigarrena, sinistu, jaio zala Santa Maria Birjinea
ganik, zala Birjina Semea jaio artean, jaiotzean, eta
jaio ezkero.
Irugarrena, sinistu; artu ebala eriotzea, ta pasiñoea, gu bekatariok salbetearren.
Laugarrena, sinistu, jatsi zala infernuetara, eta
atera zituzala bere etorrera Santuaen begira egozan
Guraso Santuen arimak.

Bostgarrena, sinistu, irugarren egunean ilen arterik biztu zala.
Seigarrena, sinistu, igo ebala Zeruetara, eta dagoala jarririk Aita Jangoiko guztiz Poderosoaen ezkomatati.
Zazpigarrena, sinistu etorrikodala biziak, eta ilak
juzgetan. Esanguradau, ze emongo deutsela onai gloria, bere Mandamentuak gorde zituelako, eta deungai
betiko penea gorde ezzituezalako. Amen.

KONFESINOEA
Ni bekatariau Konfesetan najako Jangoiko guztiz
Poderosoari, Santa Maria beti Birjineari, San Migel
Angeruari, San Juan Bautisteari, San Pedro, eta San
Pablo Apostoluai, Santu guztiai, eta zeuri Aita espiritual orri, egin dodalako pekatu pensamentuagaz, berbeagaz, eta obreagaz: neure erruz, neure erruz neure
erru andiagaz: Orregaiti erregututen deutsat Santa
Maria beti Birjineari, San Migel Angeruari, San Juan
Bautisteari, San Pedro, eta San Pablo Apostoluai,
Santu guztiai, eta zeuri Aita Espiritual orri, erregutu
deiozula nigaiti geure Jaun, eta Jangoikoari. Amen.

AKTO KONTRIZINOEKOA
Neure Jesu Kristo Jauna, Jangoiko, ta Gizon egiazkoa, neure Kriadorea, eta Erredentorea; Zu zareana
zarealako, eta ametan zaitudazalako beste gauza guztiak baño geiago: damudot, Jauna, neure biotz guztirik
zeure Majestadea ofendidua: arzendot propositu firmea, ez geiago pekaturik egiteko, eta apartetako
zeure ofensako okasiñoe guztietarik, eta konfesetako,
eta emoten deusten penitenzia kunplietako, ofrezietan deutsudaz, Jauna, neure bizitzea, obrak, eta trabajuak neure pekatuen satisfaziñorako, eta daukat Konfianzea Zeure ontasun, eta miserikordia infinitoagan,
parkatuko deustazuzala, Zeure odol prezioso, Pasiñoe,
eta eriotzeagaiti, eta emongo deustazula grazia,
emendetako, eta perseberetako neure eriotzako ordu
artean. Amen.
Goxean, egerdian, ta arratsean essateko, Elexeak
latin essaten dabena, emen euskeraz.
Angelus Domini, &c.

Angeruak barri onak Ama Birjineari emon, eta
Espiritu Santuaen graziaz semea bere sabelean Sortu
zan, Abe Maria.
Ecce Ancilla Domini, &c.
Ara Jaunaen esklabea, Zeure berbeagaz batera
nigan egin bedi. Abe Maria.
Eta Verbum Caro, &c.
Jangoikoaen semea Gizon egin zan, eta gure
artean bizi izanzan. Abe Maria.
Jangoikoaen Ama Santea gugaiti erregutu egizu.
Kristo en promesen digno egin gaitezan.
ORAZINOEA
Emon egiguzu, arren, Jauna, geure arimetan Zeure
grazia; Angeruak barri onak ekarri, ta Kristo Zeure
Semeaen enkarnaziñoea ezautu dogunok bere Pasiñoe, ta krutzeagaiti Erresurreziñoeko gloriara eroanak
izan gaitezan. Amen.

Erlojuak joten dabenean Zer essan bearda?
Guraneukez, Jauna, falta dodazan orduok Zeu Serbietan igaro, alan pekatuan jausten ez egidazu itxi.
Abe Maria.

Bearren bat asten danean. Zer esan bearda?
Neure Jaun, eta Jangoikoa, nik ofrezietan deutsut
orañ egiten noean trabaju au, ezarri egizu Zeure bendiziñoe Santua. Guraneuke leenago neure bizitzea
galdu, Zeu ofendidu baño. Paternosterra eta Abe
Maria.
Ondo da, aldaianak, egunean beñ meza enzutea?
Da deboziñoe guztietarik andiena, eta oneena.
Jaten asi baño leenago Zer essan bearda?
Neure Jaun, eta Jangoikoa, erdu, eta bedenkatu
egizu nik orañ artuten noean jateko au, eta izanbedi
zeu serbietako, eta alabetako.
Benedicite.
Dominus nos, et ea quesumus sumpturi benedicat
destera Christi, in nomine Patris, et Filii, et Spiritus
Sancti. Amen. Paternosterra eta Ave Maria.
Jan exkero, Zer esan bearda?
Neure Jaun, eta Jangoikoa, nik emoten deutsudaz
graziak, emon deustazun jatekoagaiti, eta alan izanbedi Zeu serbietako.
Tu autem Domine miserere nobis.
Deo gratias.

Agimus tibi gratias, Omnipotens Deus, pro universis benefitiis tuis qui vivis, et regnas in secula seculorum. Amen.
Fidelium Anime per misericordiam Dei requiescant
in pace. Amen. Paternosterra, ta Ave Maria.
Arratsean Zer egin bearda?
Afaldu baño leenago ezelanbere albadedi errosarioa Ama Birjina Santissimeari Sosiguz errezau.
Eta oean sartu baño leenago Zer egin bearda?
Ur bedeñkatua artu, eta jarririk belauniko, esan
Krutze santeaen, &c. Goxean legez an dagozan orazinoeakaz, eta onek bere.
O Jangoikoaen Ama Santissima Señora graziaz
betea, eta pekatari guztien anparua, artu nagizu Zeugana, asistidu egidazu; arren ez nagizu desanparau
neure eriotzako orduan.
Gero egingo da examiña konzienziakoa, ekarten
dituzala memoriara, edo gogora egun atan egin dituzun falta guztiak, pensamentuz, berbaz, obraz, omisiñoez, eta inori exenplu deungea emonagaz, eta akabau akto. Kontrizinoeko bategaz.
Neure Angeru goardakoa, lagundu egidazu, eta
gau onetan gorde nagizu Jesus, Maria Josepe Sokorri-

du nagizu, Jangoikoak emon deigula bere grazia, eta
gero gloria. Amen.
Oera Sartu Orduan Zer egin bearda?
Ur bedeñkatua artu, eta egin Krutzea bekokian,
eta oeaen ganean, esanagaz.
Neure Jangoikoa, emon egidazu grazia, gau au,
Zeu ofendidu baga iragoteko, eta gorde nagizu gauza
deunga guztietarik. Amen. Jesus, Maria, Josepe.

KRISTINAUAK JAKIN BEAR DITUZAN
FEDEKO GAUZARIK
PRINZIPALENAK, ETA BEARRENAK
Nok egin zenduzan?
Jangoikoak.
Zetako?
Bera ezaututeko, ametako, serbietako, eta gero
betiko gozetako.
Zerda Jangoikoa?
Da gauzabat esan, eta pensau al litekean eszelenteena, eta admirableena, Jaun bat infinitamente Ona,
Poderosoa, Jakituna, Justoa, gauza guztien prinzipioa,
eta fina.

Nun dago Jangoikoa?
Zeruan, eta altarako Santisimo Sakramentuan, eta
lekuguztian.
Zein bat Jangoiko dira?
Bat Jauna.
Zeinbat persona daukaz Jangoikoak?
Iru Aitea, semea, ta Espiritu Santua.
Zerda Trinidade Santissimea.
Da Jangoikoa bera, Aitea, semea, eta Espiritu Santua, iru persona distinto, eta Jangoiko egiazko bat.
Zeñda lelengo personea?
Aitea, Jauna.
Zeñda bigarrena?
Semea.
Zeñda irugarrena?
Espiritu Santua.
Zegaiti deritxo Aitea lelengo personeari?
Bere izatea eztakarrelako ino ganik.
Eta Zegaiti semea bigarren personeari?
Dakarrelako bere izatea Aitea ganik.
Eta Zegaiti Espiritu Santua, irugarren personeari?
Dakarrelako bere izatea Aitea Ganik, eta semea
ganik.
Aitea Jangoikoa da?

Bai Jauna.
Semea Jangoikoa da?
Bai Jauna.
Espiritu Santua Jangoikoa da?
Bai Jauna.
Iru Jangoiko dira?
Ez Jauna Jangoiko bakar bat.
Zegaiti?
Zegaiti direan personak distintoak, eta eztagoan
Jangoiko egiazko bat baño.
Iru personak direala distintoak, Zer esan gura
dau?
Esan guradau, ze bata bestea eztireala: bana
direala.
Iruretarik zeñda Andiena, Jakitunena, edo Zarrena?
Irurak dira igualak gauza guztietan.
Iru pesonetarik zeñ egin zan Gizon?
Trinidadeko bigarren pesonea, zeñ dan semea.
Zer esan gura dau, Semea eginzala Gizon?
Gorputza, ta Arimea artu zituzala guk legez.
Gorputz, eta Arima au nun artu zituzan?
Ama Birjina Santissimaeaen Sabel Birjinalean Espiritu Santuaen obraz.

Norda Ama Birjina Maria Santissimea?
Da Jesu-Kristo geure Jaunaen Ama.
Norda Jesu-Kristo?
Jangoikoaen Semea Gizon eginik.
Zetako Jangoikoaen Semea, Gizon egin zan?
Gu erredimietarren, Salbetarren, eta infernurik
libretearren.
Nos Konzebidu, edo Sortuzan Jesu-Kristo?
Martiaen ogeta bost garrenean, Zeñi esaten deutsagun Andra Maria Martiko, edo Ama Birjineaen
Anunziaziñoeko eguna.
Nos jaiozan?
Gabon gabean Belen en
Ze Egunetan zirtunzidauzan, eta imini eutsen Jesusaen izena?
Urteaen lelengo egunean, edo Urte barriz.
Ze egunetan iru Erregeak adoradu eben?
Urtar il aen seigarrenean, edo Aparizioz.
Nos il zan?
Bariku Santu egunean.
Nun, eta Zelan il zan?
Jerusalenen Krutze baten josirik.
No gaiti il zan Jesu-Kristo?
Munduko gizon guztiak gaiti.

Nos biztu, edo erresuzitadu zan?
Pazko goxean.
Nos igo eban Zeruetara?
Aszensiñoe egunean.
Ze egunetan bialdu eutsen Espiritu Santua bere
Apostoluai?
Maiaz pazko egunean.
Nos etorriko da biziak, eta ilak juzgetan?
Munduaen akabuan.
Ze Juizio egingo dau Jangoikoak orduan?
Onai emongo deutse betiko gloria, eta deungai
betiko penea.
Sakramentu Elexakoak zeinbat dira?
Zazpi.
Lelengoa, Bautismoa.
Bigarrena; Konfirmaziñoea.
Irugarrena, Penitenzia.
Laugarrena, Komuniñoa.
Bostgarrena, Estremaunziñoa.
Seigarrena, Ordea.
Zazpigarrena, Matrimonioa.
Nok egin zituzan Sakramentuak?
Jesu-Kristo geure Jaunak, geure arimen Onerako.

Zeñzuk dira, Sakramentu Santuak daukezan efektorik prinzipalenak?
Bautismoak egiten gaituz Kristiñau.
Konfirmaziñoak, Konfirmau, Sendotu, edo fuertetuten gaituz fedean.
Penitenziak, parkatuten deuskuz pekatuak.
Komuniñoak, Mantenietan dituz geure arimak.
Oleaziñoeak, lagunduten deusku, Ondo ilten.
Ordeak emoten dau poderea, funziño, eta gauza
Sagradu etan.
Matrimoniñoak emoten dau grazia, seme alabak
Zerurako aziteko.
Zeñzuk dira Gizona en akabuko gauzak?
Eriotzea, Juizioa, Infernua, eta Gloria.
Il zaitezanean, Zer izango da zure arimeagaz?
Agertuko da Jesu-Kristo en aurrera, munduan,
egindituzan obra guztien kontu, ta errazoa emoten.
Juizio au egin ezkero nora joango da zure Arimea?
Estadu graziazkoan ilten bada joango da Zerura,
baia ilten bada pekatu mortalean, joango da infernura.
Zer izango da zure gorputzagaz, il ezkero?
Auts biortuko da.
Zure gorputza betiko geratuko da lurrean?

Ez Jauna, Juizioko egunean biztuko da, eta agertuko da Josephatko ballean, bere bizitzako gauza guztien kontu emoten.
Akabuko Juizio au egin, ta Zer izangoda zure gorputz, ta arimeagaz?
Juizio Onetan Ondo Urteten badabe joango dira
Zerura; baia deungaro urteten badabe joango dira
biak infernura, nun egongo direan Eternamente.
FEDEA
Zeñzuk dira Kristiñauaen Birtuterik prinzipalenak?
Iru Fedea, Esperanzea, eta Karidadea.
Zer da Fedea?
Ikusi eztoguna Sinistutea. Zegaiti Jangoikoak erakutsi daben.
Sinistu bearda Jangoikoak esan daben guztia?
Bai Jauna, Zegaiti ze Artikuluen baten Sinistuten
eztabenak, edo dudetan dabenak galdu dau Fedea.
Fedea bagarik salba geñtekez.
Ez Jauna; bada Fedea da geure Erlijiñoaen eta Salbaziñoaen fundamentu, ta Zimientu prinzipala.
Zegaiti sinistuten dozuz fedeak irakasten deutsuzan egiak?

Zegaiti Jangoikoak (zeñ inok ezin engañau ieian,
eta ez berakbere inor engañau) irakatsi, eta errebelau
dituzan.
Ze misterio dira partikularean jakin, eta sinistu
bear doguzanak?
Onek: lelengo dala Jangoiko bat, eta iru persona
distinta.
Bigarrena, Trinidadeko bigarren Personea Gizon
egin zala, eta il zala Krutzean, gu bekatariok Salbetearren.
Irugarrena, Dagoala Zerua Onenzat, eta infernua
deungenzat.
Egizu ea orañ fedeko aktobat?
Neure Jaun, eta Jangoikoa, Sinisetandot zareala
Jangoiko egiazko bat, eta iru persona distinto: eta
orrez ganeti Elexa Santeari irakatsi, eta errebelau
deutsazun guztia, Zeuk alan esan dozulako, eta egia
bera zarealako.
Ze frutu atera bear dogu leziñoe onetatik?
Lelengo, eskatu umildade andiagaz Jangoikoaen
Majestadeari, konserbau, eta aumentau deigula berak
emon euskun fede Santua.

Bigarrena, fedeko Aktoak egiten ikasi, eta egin
Sarri espezialmente trabaju, edo obra onen bat asten
dogunean, eta tentazinoen bat jatorkunean.
ESPERANZEA
Salbetako asko da Jangoikoagan sinistutea beste
bagarik?
Ez Jauna euki bear da Esperanzea bere.
Zer da Esperanzea?
Esperetea Zeruko gloriak Jangoikoaen graziagaz,
eta geure Obra Onen medioz.
Egizu Esperantzako Aktobat?
Neure Jaun, eta Jangoiko ona, esperetan, eta itxadoten dot Zeure miserikordia andian, joango nasala
Zerura, Zeu betiko gozetan, gordetan bado daz. Zeure
mandamentu Santuak.
KARIDADEA
Asko da eukitea Fedea, ta Esperanzea Salbetako?
Ez Jauna, bearda, Karidadea bere, eta au bagarik
ezin Salba liteke; bada Karidadea ez taukanen obrak
eztabe ezer balio.
Zer da Karidadea?

Ametea Jangoikoa beste gauza guztien ganeti, eta
geure proximoa geure buruak legez.
Norzuk dira geure proximoak?
Gizon guztiak: infiel, eta geure arerio giñokoak.
Egizu Karidadeko Akto bat?
Neure Jaun, eta Jangoiko laztana, nik ametan zaitudaz beste gauza guztiak baño geiago, neure bizitzea
baño bere geiago, eta neure proximoa neure burua
legez zeu gaiti.
Zetara obligetan gaituz proximoen amoreak?
Geure buruenzat gura doguna arenzat gura izatera.
Zetan ezautuko da poximoari gura deutsaguna?
Obra miserikordiazkoak diñoena egitean.
Zeinbat dira Obra miserikordiazkoak?
Amalau, Zazpi Espiritualak, eta Zazpi Korporalak.
Espiritualak dira onek.
Lelengoa eztakianari irakastea.
Bigarrena, bearra daukanari Konseju Ona emotea.
Irugarrena, uts egin, edo erratuten dabena, arteztu, edo zuzendutea.
Laugarrena, Injuriak parkatutea.
Bostgarrena, tristea Konsoletea.

Seigarrena geure proximoen miseriak, edo argaltasunak pazienziatan igarotea.
Zazpigarrena ilak gaiti, eta geu persegietan, gaituezanak gaiti Jangoikoari erregututea.
Zazpi Korporalak dira Onek.
Lelengoa, Gexoak, eta presoak, bisitetea.
Bigarrena, Gose danari jaten emotea.
Irugarrena, egarri danari edaten emotea.
Laugarrena, Kautiboak erreskatetea.
Bostgarrena, billosik dagoana Janzitea.
Seigarrena, peregrinoari ostatu emotea.
Zazpigarrena, ilak enterretea.
Ze frutu atera beardogu leziñoe onetarik.
Lelengo gurago izan bizitzea, eta gauza guztiak
galdu, pekatu mortalagaz Karidadea baño.
Bigarrena, ikasi amorezko aktoak egiten, eta sarritan egin.
Irugarrena, egin geure bear, Obra, lan, eta egiteko
guztiak Jangoikoaen amoreagaiti.
Laugarrena, geure proximoa serbidu, egitendogula beragaz obra miserikordiazkoak diñoena.
GRAZIA
Geu geurez, beste baga salba gentekez?

Ezta posible Grazia bagarik.
Zer da Grazia?
Da Jangoikoaen doe, edo izate Jangoikozko bat,
egiten dabena gizona Jangoikoaen seme, eta Zeruko
erederu.
Zegaz alkanzauko dogu Grazia?
Oraziñoeagaz, obra onakaz, Kontriziñoeagaz, eta
Sakramentuakaz.
Grazia emoten deuskunean, Ze Birtute Jangoikoak
emoten deusku?
Iru Birtute Teologalak: Fedea, Esperanzea, eta
Karidadea. Bai, lau Kardinalak bere: Prudenzia, Justizia, Fortalezea, eta Tenplanzea. Bai, ta Humildadea,
eta Kastidadea bere.
Zeinbat dira Bienabenturanzak?
Zorzi Lelengoa, Zorionekoak espirituz pobre direanak, Zegaiti aena dan Zeruko Erreñua.
Bigarrena, Zorionekoak mansoak; Zegaiti izango
direan lurraen jabeak.
Irugarrena, Zorionekoak negar egiten dabenak;
Zegaiti izango direan konsoladuak.
Laugarrena, Zorionekoak, Justiziaen gose, eta
egarri direanak, Zegaiti izango direan aseak.

Bostgarrena, Zorionekoak miserikordiosoak;
Zegaiti miserikordia alkanzauko daben.
Seigarrena, Zorionekoak biotz garbikoak, Zegaiti
onek Jangoikoa ikusiko daben.
Zazpigarrena Zorionekoak bakesoak; Zegaiti onek
Jangoikoaen seme izentauko direan.
Zorzigarrena, Zorionekoak Justizia gaiti persegidu
direanak, Zegaiti aena dan Zeruko erreñua.
Ze frutu atera beardogu leziñoe onetarik?
Lelengo, emon Jangoikoari eskerrak, aen Majestadeak emon deuskuzan Grazia guztiak gaiti.
Bigarrena, parkaziñoen eskatu, izan ezgarealako
orañ giño beraganako fielak.
Irugarrena, propositu firme bat artu, aurreranzean
Kontu geiago egiteko bere inspiraziñoe, eta abisu Santuai.
PEKATUA
Zeñ da gatx guztietarik andiena?
Pekatua; bada bera da mundu onetan, eta bestean igaroten direan pena, ta trabaju guztien Kausea.
Zelan apartau bear gatxakoz pekatuari?
Pesteari, lupuari, eriotzeari, Infernuari, eta demoniño guztiai baño bere Obetoago, eta lasterrago.

Zeinbat pekatu, jenero dagoz?
Bi. Orijinala, eta Aktuala.
Zer da pekatu Orijinala?
Da pekatu à, Zeñegaz jaioten garean guztiok, eta
jatorkun geure lelengo Gurasoetarik.
Zeñzuk dira pekatu orijinalak dakazan gatxak?
Izatea Jangoikoaen arerio, eta demoniñoaen esklabo.
Inklinauak gatxera, eta gauza deungara.
Eta sujeto munduko miseria, eta eriotzara.
Zerda pekatu Aktuala?
Errazoean ezaututera eldu ezkero, geure guraz
egiten doguna.
Zeinbat modutakoa da pekatu Aktuala?
Modu bitakoa. Mortala, eta Beniala.
Zer da pekatu mortala?
Da esatea, egitea, pensetea, edo deseetea Zerbait
Jangoikoa en lege Santuaen Kontra gauza grabean.
Zer egiten dau pekatu mortalak ariman?
Kenduten dau grazia, eta irabazi eragiten dau
infernua.
Zer da pekatu Beniala?
Da pekatu mortalaen disposiziñoe, edo presteeta
bat.

Nos ezautuko da pekatuamortala, ala beniala dan?
Borondate osoagaz, eta gauza grabean, edo
andian danean, izango da mortala. Izango da, barriz
Beniala, Borondate osoagaz eztanean, edo gauza txikarrean danean.
Zegaiti deritxo Beniala?
Erraz egin, eta erraz parkatuten dalako.
Zeinbat gauza gaiti parkatuten da?
Bederatzi gaiti Lelengoa, meza enzuna gaiti.
Bigarrena, Komulgetea gaiti.
Irugarrena, Konfesiñoe jenerala gaiti.
Laugarrena, Obispoen bedeñkaziñoea gaiti.
Bostgarrena, Urbedeñkatua gaiti.
Seigarrena, ogi bedeñkatua gaiti.
Zazpi garrena, Paternosterra esana gaiti.
Zorzigarrena, Sermoea enzutea gaiti.
Bederatzigarrena, bularra joa gaiti Jangoikoari parkaziñoea eskatuten jakola.
Pekatu Kapitalak Zeinbat dira?
Zazpi 1. Soberbia. 2. Abarizia. 3. Luxuria. 4. Ira. 5.
Gula. 6. Enbidia. 7. Nagitasuna.
Zazpi Bizio onen kontra dagoz beste zazpi Birtute,
eta dira?

1. Lelengoa, Umildadea. 2. Liberaltasuna. 3. Kastidadea. 4. Pazienzia. 5. Tenplanzea. 6. Karidadea. 7.
Dilijenzia, edo Jangoikoa Serbietan ferbora.
Zefrutu atera beardogu leziñoe onetarik?
Lelengo, apartadu Jangoikoa Ofendietako Okasiñoe guztietarik.
Bigarrena, Konfesau pekatu guztiak, eta aen penitenzia egiazko egin.

KRISTINAUAEN DOTRINEA
Expliketan dira emen Kredoko Artikuluak.
KREDOA
Kristinauak jakin beardogun guztia, nun arakituko
dogu?
Kredoko Artikuluetan.
Nok esan eban Kredoa?
Amabi Apostoluak.
Nor izan zan lelengo Kredoa asi ebana?
San Pedro Apostolua Guztien burua legez
lelengo asi zan, eta esan eban

Sinisetandot Aita Jangoiko guztiz Poderoso
Zeruan, eta lurraen Kriadoreagan.
Zer esan gura dau Sinisetandot Jangoikoagan?
Esan gura dau, ze daukadala Ziertuzat, eta guztiz
segurutzat, dagoala Jangoiko egiazko bakar bat.
Jangoikoak bauko gorputzaen figurarik guk legez?
Jangoiko dan partez ez, bada da espiritu purua,
baia bai Gizona dan partez.
Nos akabauko da Jangoikoa?
Inosbere ez: eztauko Jangoikoak, ez asierarik, ez
akaburik.
Zer esan gura dau: Sinisetandot Aiteagan?
Sinistuten dodala, Trinidadeko lelengo personea,
dala Aitea.
Semea, eta Espiritu Santua, ezdira guztiz Poderosoak Aitea legez?
Bai Jauna.
Zegaiti esatenda bada, Aitea dala guztiz Poderosoa, eta ez Semea, ez Espiritu Santua?
Zegaiti poderez jagokan Aiteari, Jakituria Semeari,
eta Amorea Espiritu Santuari legez.
Jangoikoa Zelanda guztiz Poderosoa?
Bere gura izanagaz beste bagarik, egiten dabelako gura daben guztia.

Zer esan gura dau Zeruaen, eta lurraen Kriadoreagan?
Ezerbere ezerik egin zituzala, Zeruak, lurra, eta
gauza guztiak.
Zer entendietan dozu, Zeruak, lurra, eta beste
gauza guztiak gaiti; Egin Zituzala ezerbere ezerik,
Angeruak, Gizonak, eta Munduan dagozan beste
gauza guztiak.
Zerzuk dira Angeruak?
Zeruan Jangoikoa gozetan dagozan Espiritu bienabenturadu batzuk.
Zetako Jangoikoak egin zituzan?
Bera beti alabetako, bere Ministroak legez Elexea
gobernetako, eta gizonak gordetako.
Zelan Kriadu eban Jangoikoak Gizona?
Egin eban gorputza lurragaz, eta Kriadu eban Arimea ezer bere ezerik.
Zerda Arimea?
Da Jangoikoak bere anzera eginiko espiritu inos
bere il, ez akabauko eztan bat.
Ze estadutan Jangoikoak Kriatu eban lelengo Gizona?
Inozenziako estaduan.
Zelan bada galdu eban estaduau?

Bere desobedenzia gaiti, jana gaiti Jangoikoak eragotzita eukan frutea.
Eta Jangoikoak Zer egin eban pekatu au erredimietako?
Bialdu eban Zerurik lurrera bere semea ilteko
afrenta andia gaz Krutzean.
Ze frutu atera bear dogu leziñoe onetarik?
Lelengo, admirau, eta adorau Jangoikoaen grandezak.
Bigarrena, graziak emon egin genduzalako bere
imajina, eta anzera.
Irugarrena, Ezautu geure ezerbere eza, eta jaioak
gareana pekatuan.
Bigarren Artikulua
San Andresek esan eban
Eta bere seme bakar Jesu-Kristo geure Jaunagan.
Jesus aen izenak, Zer esan gura dau?
Salbadorea, edo libradorea.
Bere eriotzeagaz librau, eta Salbau genduzalako
infernurik.
Kristok Zer esan gura dau?
Unjidua, edo Konsagradua: bere Aita Eternoak
Unjidu ebalako Errege, eta Sazerdote.

Zer entendietan dozu Semea gaiti?
Trinidadeko bigarren personea dala Semea.
Kristinauak Jangoikoaen Semeak dira?
Bai Jauna, adopzino ez, eta graziaz, baia ez naturalezaz.
Zetako esaten deutsazu Kristori, geure Jauna?
Bere eriotzeagaz Erredimidu genduzalako.
Ze frutu atera beardogu leziñoe onetarik?
Lelengo, Jesusaen izen Santuari errespeto, eta
deboziñoe andi bat euki.
Bigarrena, emon Jangoikoari grazia andiak, bealdu
euskulako bere seme maitea.
Irugarrena, Amadu, eta serbidu fielmente JesuKristo geure Jauna; bada bera da geure Maisu eta
jabea.
Irugarren Artikulua
Santiago Nagusiak esan eban
Zeñ Sortu zan Espiritu Santu aen obraz ta graziaz:
Jaiozan Maria Birjineaganik.
Zer esan guradau, Jesu-Kristo Konzebidu, eta
Sortu zala Espiritu Santuaen obraz?
Trinidadeko bigarren personea Gizon egin zala
Maria Santissimeaen Sabel Birjinalean, gizonaen obra

baga, Espiritu Santuaen obraz, zala Señora au Donzella. Semea jaio baño leenago, jaiotzean, eta jaio ezkero.
Esan egizu Klaruago: Zeinbat gauza obrau Zituzan
Espiritu Santuak Enkarnaziñoeko Misterio Santuan?
Lau gauza Jauna: lelengo Maria Santissimeaen
entrañetako Odol garbiagaz formau, edo egin eban
Jesu-Kristoen Gorputza.
Bigarrena, Kriadu eban Arimea.
Irugarrena, Unidu eban gorputza Arimeagaz.
Laugarrena, Trinidadeko bigarren personea juntadu, edo batuzan Gorputz, eta Arima onegaz, eta au