Donostia - 3

—Ai, barkatu —ta atzera etorri zan Xanti.
Xanti lotsatu-asia atera zan. Neskak begiratu
ederra egin zion. Kurrutako aren koska nabarituta dardarka asi ez ote zan. Egia da koska artan
ortzak ortzakin jo zituala. Xanti-ri «jo ta uts» egin
zuala iruditu zitzaion. Ez zuan, ordea, andik aldeegiteko asmorik; ez orregatik. Neska bere aldekoa zuan eta non-edo-an bereganatuko zuan.
Bai azkar ere. Neskak bereala «agur» esan
zion Kurrutako-ri ta barrenera sartuaz kanpoan
utzi zuan Kurrutako ezpañak luzatuta.
Ai, Xanti-ren poza! «Au, neria dek!», zion. Bi
gizonak kristalatik begira jarri ziran. Zearka begira zegoala neska exeritzen ikusi zuan, edo,
obeto esateko, etzanda-tankeran jarri zan, aldameneko jantziak artu ta zankoak estali. Beraz,
aldameneko toki ura utsik gelditu zan. «Orain

deituko naun», pentsatu zuan Xanti-k. Ta deitu
egin zion neskak. Ordea, Xanti-k ez-entzuna egin
zion, Kurrutako-k bigarren aldiz nola deitzen zion
ikus zezan. Kurrutako-k ba’zekian Xanti-ri deitu
ziola, baño ezta itzik ere aipatu.
Bigarren aldian,
—Aizu, ba’dezu tokiya nai ba-dezu —argiago
itzegin zion.
—Eskarrik asko, orren urruti ez nua, ni ere
Andoañ-eko bidian nabil, zutik ba’ninjuakian;
baño gogoz exeriko naiz eskerrak demazkitzutan
bitartian.
Ta Xanti barrenen eta Kurrutako kanpoan.
Xanti-k eta neskak lasai itzegin zuten Andoaineko bitartean.
Trena gelditu zanean Kurrutako-ren aztarrik
ez zan.

VIII
Goiz artan...
Goiz artan egualdi ederra zegoan. Donostia-n
iparraizeak egualdi ona ekarri oi du; Matxitxakotik datorrenak, euria; egoaizeak, azaltzen
danean, eguzki ederra ta alde-egiten duanean,
egualdi txarra. Gañera udaberriak mokoa erakutsi.
Zurriola-ko itsas-bazter alai ura amaika egonaldi gozoen garri izaten zan. Iparraizea zala-ta,
zerua ta itsasoa urdin-urdin ageri ziran. Auzko
ertzetik asita, neke-neke zetorren aizea uraren
gañean. Emengo aldetik, mendiek-eta zuten
ertzatua zelai zabala. Ulia-mendi beti edan-etaedan ari dan abere aundia zan.
Txomin-ek ez zuan iñoiz ikusi ainbeste egazti
batean. Ulia ta Gaztelumendiaren tarteko artan
urtu gabeko elur-malutak erruz ikusten ziran
zapi urdiñaren gañean: autsak alako ugaritasuna. Baldin munduaren azkenean antxetak berpiztu bear ba-luteke, Josapat-eko zelaia antxen
luteke.

Antxeta zuriak lasai zeuden uretan. Bazkalondoz ariko balira bezela. Erriaren edergallua!
Venezia-ko usoak... ezta alderatzeko ere. Ura
aundituta ba’zetorren eta antxetak, atzetik
artuak ipurdiz gora igotzen zitzaizkitzun; samalda osoa zerabilkian urak gora ta beera. Begien
atsegiña!
Beste antxeta-multsoa ibaian, Urumea-n, bi
zubien tartean egoten zitzaizun. Urlaisterrak
itsasaldera zekazkian eta ba’zebilzkitzun aidean
atzekoz-aurrera; azkena leen, leena azken.
Antxetak legorrean, uretan eta aidean lebilzke.
Ankaekin uretan igari ta legorrean ibilli; aidean,
egoekin.
Itsas-autsia izaten zan tokian, ordea, antxetak pilla aundi batean pii-pii zebiltzan nastuan
janari-billa. Gora ta beera, eten gabe, ain nekezkoa zitzaien bazka mokoratu naiean, lan gogorra
zerabilkiten. Urari ikusten zioten jateko-puska
kendu nai lioteke, orien begi zorrotza!, ta ura
berdintzen zanean txuxen-txuxen zijoazkion bertaraño.
Arritzekoa zan alkarri ikutu gabe alde guztietara nola zebiltzan. Tripazairen batek angula-

meta baten antza emango lioke alako naspillari;
jakintsu batek egaera ikasi naiko lukean; eiztari
batek tiro batez laukoa ilko lukeala begiak itxita.
Arrantzaleak eta antxetak bere gain zuten
putzua garbitzea: aiek arraiez, auek zikinkeriz.
Aitz baten gañean maiz asko arrantzale bat
ikusten zuten kanabela luzearekin arrantzan.
Egoki zegokion arrantzalea aitz puskari. Biak bat
zirala esan zitekean. Gizona arriaren pikorra besterik ez. Goiz artan arrantzalea agiri ez zala-ta,
konkorra kendu dioten ganbelua iruditu zitzaion
Txomin-i.
Orduan ez zegoan arrantzalea, ta aren tokian
iru kaio-zar arrian. Gizona egoten zanean, beste
guztiak ospa; ura ez ta kaio-zarrak jartzen ziranean, besteak alde. An aal zuanak nai zuan guztia egiten zuan.
Kaio-zarrak itsusiak ziran. Zebiltzanean ba’zirudian eskalaproinak zituztela. Mokoa, berriz,
zapata zarren gisan, okertua; beera begira, ez
goraka. Ain aundiak zirala ere bildurtiak ziran.
Txomin asmo txarrik gabe urruti xamar ba-zebilkien ere, kezkatuta egoten ziran. Mokoa alde
batera jarrita, Txomin-ek zearka begiratzen zute-

la uste; ordea, begiak bi aldeetara izaki ta
aurrez-aurre ikusi.
Ba’zijoan aurrerago ta atze-atzean jarrita
orduan izaten zuten istillua, ezker-eskubi begira.
Gelditu zan pixka batean, izututa egan ez-asi
ainbestean, eta bat-bateko iru kaio-zarrak ura jo
zuten sabelez bete-betean.
Asi zitzaizkitzun bi lirdingari tiraka, egoak
altxa, irugarrena egonean. Teink jarri zuten,
egoak gero ta arrotuago. Irudigille batek baño
geiagok orren lantxoa egin izan dute. Alako
batean geien tira zuanak milla arraioka asi zan
abian. Beste biak aren atzetik. Bi aldeetatik zai
zijoazkiola zuzen joan bear erdikoa. Txomin
buru-begi zegokien zertara iritxiko ote ziran.
Geiegi urrutiratuko ez balira...
Eskubikoak laga ta bira eman zuan bere aldera.
Baita ezkerrekoak ezkerrera.
Aurrekoak lirdinga zikiña iretsi.
Txomin ibai-ondotik etorri zan Urumea-ko
kabarrariak ikustera. Gizon bakarrak alako
ondar-pil aundia, aren erraz, ain bide luzean nola
eraman lezakean? Ara, ibaiko ura beera zetorre-

la Loyola-tik Donostia-ko muturrera etortzen
ziran, ura gora zijoala urarekin batean Loyola-ra.
Urak eraman zitzan utzi, baño berek nai zutenean. Orra burua izatea.
Urumea-ko kabarrariak taldean zetozenean
ikustea, politenetako gauza. Lurralde berrien
jabe egitera zetozela esan bear. Bat atzetikaurrera aga eskuan etorri bezela, beste batek,
aga-muturra bizkarrari eutsita, zanko-joko yayoa
egiten zuan atze-aldera.
Batek aurrea artu, urrena besteak. Ta onela:
eskubikoak laga, ezkerrekoak eragin; onuntzkoak jo, aruntzkoak utzi. Aga ikaragarriak!
Irudi-mirudiak ziran. Urumea-ko kabarrariak
ondar billa etortzen ziran. Ez zuten bidegabekeririk egiten.
Iritxi, agaren burnizko muturra ondarrean
sartu, kabarra kateaz lotu ta galtzak belaun kozkorretaraño goratuta altxa! oñetakoak eta guzti.
Pala eskuan ari zirala, zanko-zastez barrenago
sartzen zuten ondarrean eta gizonek, zutitu
bakoitzean, aidean botatzen zituzten ondarpillak.

Kabarrak tontorreraño bete zituzten. Gañezka errukigabea ta palaxt egiten zuten kabarrek
bi aldeetara. Ertzetik ari zala, kabarrariak jo-ta-jo
sartzen zuan izugarrizko akullua kabarra ibilli
zedin.
Ez zan politagorik, ordea, zubi azpitik sartzen
ikusi, ezkutatzeraño egon eta zubiari laisterka
aldez beste eginda, kabarrak muturra nola azaltzen zuan ikustea baño. Kabarrak joan ziran.
Txomin-ek Santa Katalina-eguraztokia ta
Zelaia utsik arkitu zituan astegun goiz artan.
Erregesoro-n ez zan txerpolari ta txotxongilloen
aztarnik ere. Obe beretzat, ez zezaiola iñork
nastu buruan zerabilkian lana. Txomin, bere
erria asko ta asko maite zuan gaztea zan. Txomin-en erria, erri alaia zan, jai-zalea, jostagura.
Donostiarreri «kaxkariñak» deitzen zieten; ala
ere, jolasa lanaren ondokoa izaten zuten. Igarotako urteetan Donostia-ko kaiean artu-eman
aundia izan zan: batetik, burnibidea jarrigabea
ta bizigaiak itsasoz sartzen zituztelako; bestetik,
Donostia muga-ondoan zegoalako.
Txomin-ek arpegiko begiekin oraingo Donostia ikusten zuan, guk erakutsi bezela, eguzkitako

kolore ta biziarekin; buru-barrengo begiekin,
berriz, aspaldiko Donostia ospetsua. Bai ba’,
Txomin «La Fraternal»-en itzaldi bat egitekoa
zan aiek ala eskatuta. Noiz edo noiz izaten zan
itzaldiren bat soziedade artan eta Txomin-ek
eder askoa egingo zuala-ta eskatu zioten. Beraz,
Txomin egurazte ederrez ari zitzaigun bere
lanean.
Itzalbe ura «Katia» ziotena zan, San Martindik Plaza Zarreko bidean, aurzai guztien toki
atsegiña. Arako txabola artan izaten zan erriko
zergak ordaintzea. Gerratean bai bakarki arkitzen zala gure txabola toki zelai artan. Kañoialaiak ugari zebilkioten aldean eta arratsalde
batez bi alek zulatu txabola. Arratzain-dik botatakoak.
Txomin ondarrera jeisteko abiatu zan. Kaiburu ondoko «Lasta»-n kaleruak ondar-lasta
artzen. Orduan lantegi asko bai-zegoan Donostia-n eta kaleru aiek Somorrostro-tik burni-meatzaz beterik etorri ta, ustutakoan, ondarra artzen
zuten.
Kaiean, lana gogotik. Mallukak sarri jotzen
zituzten eta burni-otsa, etengabea. Bizigaiak

ontzietatik legorreratzen zituztenean, katearrastakoa berriz. Kaiean, oial-ontzi asko. Oial,
makila ta soka erruz ikusten zan. Oso polita zan
oial zuriak eta Jarana-ko etxadia eguzkitan ikustea.
Itsasoa beera nola bai-zan, Txomin ur-ertzeraño joan zan ondarrean. Une onetan oial-ontzi
bat ari zan sartzen oso ikusgarri. Aizea gutxi ta
oialak zabal-zabal izanagatik geldiro zetorren bi
«puntetatik» onuntz. Itsasoa berdiña dala-ta,
alakotan bakarrik ikusten zaizka bideak. Urrutiko
bizigaiekin batean atzerriko asnasa dakartela
dirudite. Buruari zerbait eragiñez geroz, aguro
ikusten ditu ango ta emengo itsasoak, onelako
ta alako gizonak, mota askotako ontziak, alde
guztitarako joan-etorriak, sortaldeko fruta ederrak, ontzi-jabe aberatsak eta aspaldiko erromatar ta greziar salerosle ospetsuak.
Txomin batzuetan gelditu egiten zan edertasun ura bein eta berriro ikusteko, ainbatetan ura
bera ikusi izanagatik. Donostia-ko itsasoaz ez da
errez asetzen. Bestetan ibilli egiten zan eta bere
artan ari zala, askotan, konturatu gabe, iges egin
bear izaten zien olatu txikieri bustiko ez ba-zan.

«Katia»-ondoko beera-bidetik Kontxa-erdiraño,
gizaseme baten oñatza ikutsi zitekean ondarrean.
Eta ba’zijoan aurrerago; itsas-beerako ondargañean ibiltze ori, maitea bai-zuan. Legortutako
ondarretan legun ibiltzen da. Aizeak gatz-usaia
dakar eta gozoa izaten da. Eguzkia bizia, baño ez
du iñor gaizkitzen.
Eguarte ura, beste asko bezela, ederra
zitzaion Txomin-eri. Askoz geiago ibillia ez zala,
letra batzuk oartu zituan Txomin-ek ondarrean
idatzita. Oar egin eta Chomin itza irakurri zuan.
Oarra oar, aurrera jarraitu zuan. Noizbait auzko
iritxi ta etxerakoa artu zuan Txomin-ek; bestetan
baño onuntzago esango nuke. «Ez al da ba’
beste Txomin-ik ni ezik» ari zitzaion bere buruari. Baño etorri-ala lengo itza berriro ikusteko
gero ta gogo aundiagoa zekarren. Bertaratu ta
gelditu zan. «Dana-dalarentzat au egitera berariz etorri da norbait. Egillearen oñatzak andik
etorri ta bide berbera egin dute arakoan. Iñork
ikustekotan egin ba-du, ez zan ni baño askoz
lenago emendik ibilliko, urez estalia egon bai-da
au. Ezta askoz geroago ikusteko egiña, aurki

urak ezereztuko bai-du, itsasoa beerako azken
mallan bai-dago», alako bururaketan ari zan Txomin. Oñak etorritako irten-bidera begiratu zuan.
Ez zuan iñortxo ikusi. Urrena Andoain-dik Irunerako gañeko bideari ezker-eskubi begiratu zion
oartu aal zezakeaneraño. Azkenez Chomin irakurri zuan. Letrak ez zioten ezere geiago esaten.
Asi zan ibiltzen, baño ostera gelditu. An ibillitakoaren oñak txikiak bear zuten izan, atzak erakusten zutenez. Txomin arriturik gelditu. Eta
etxerako asi zan. Lengo itzaldi-gaia aztu
zitzaion. Urrena ez zion jaramonik egin nai izan
ikusitakoari. Berriz ere «nor etorri ote da eta
norentzat jarri ote du?». Burua atzera biurtu ta
begiratu zuan. Ainbestetan ibiltze ura bera egin
eta ez zuan beñere alakorik ikusi. Zer ote?
Dakianak esan dezala.
Orra goiz artako eguraztea nola bukatu zan:
antxetak, kabarrariak, oial-ontziak, itsas urdiña
eta, azkenez, «Chomin» ondarrean.
«Katia»-raño igota, Txomin-ek erriko bidea
artu zuan, zuzen Plaza Zarreraño. Lengo bururaketak baztertu zituan. Azkeneko baserritar merkatariak azkarrik zebiltzan «arre, mando» etxe-

rako. Goiztxo zala-ta, Eskotilla-kaletik artu bearrean Esnategi-kalera aldatu zan. «Judua»-eneko
parean neska pil bat ikusi zuan izketan. Aien
artean Kandi ezagutu atze-aldetik. Bat-batean
biotz pir-pira etorri zitzaion, baño oñetakoetan
ez zuan neskak ez busti, ez ondar aztarnik. Txomin lotsatu zan. Orrez gañera Kandi-k ez zuan
Txomin-en aldera begiratu. Beintzat Txomin kardaba arekin joan zan bazkaritara.

IX
Txomin-en itzaldia
Kartetan ari ziraneri jokoa utzierazi zieten;
amarrak aldean eta arrats artako itzaldia gertu
egin bear. Batzuek jokoa bat-batean utzi ta altxa
ziran; beste batzuek jokaldia bukatzen uzteko
arrenka eskatzen zuten. Azkenez, jokalarieri
altxatzeko garaian kontuak nastutzen zitzaizkiela-ta, kartak eta tantoak artu ta, izketari utzi
gabe, liburutegian sartu ziran, besteak gela
nagusian exeri-tokiak egokitzen ari bitartean.
Eskuak gauzez bete, ala zion batek: «Etortzen
zaio joko bat... gauza zarrari arra baño geiago».
«La Fraternal»-en, beraz, liburutegia ba’zuten. Gela artan liburu-apalak ezik bi mai ere ba’ziran; antxen irakurri ta idatzi zezatekean sozioak. Liburu-apaletan ez zan gauza aundirik. Orra,
bat-batean ikusteko, Mañé y Flaquer-en El OasisUn viaje al País de los fueros, Camino-ren Historia de San Sebastián, Brost-en La partida doble;
Cuentos tártaros, ia puskatuta, Manual de
Homeopatía, Elementos de Botánica, Medicina

popular eta abar. Apalategiaren azpian alasa
zuten; bertan zeuzkaten gordeak bandera bat,
musika-paperak eta iñauterietako kolore askodun zenbait gauza, soziedade-zaiaren arrantzarako kañabel bi puska ere tartean zeudelarik.
Baño jokalariek bakarrik egon nai dutenez
geroz, utzi ditzagun liburutegiaren barren artan
atea itxita. Pasadizu estu aietan jendea askotxo
ikusten zan, alkarri bultzatu gabe ezin ibiltzeko
eran. Lenengo aldiz etorritakoeri gogoz eta
legunkeriz erakusten zieten «La Fraternal»-eko
etxea bertako sozioek; batez ere arako gela ura,
sartu-aurreko orman itxurazko sukaldea pintatuta zeukana. Atea idiki-berrian edozeñek artuko
lukean egiazkotzat itxura utsa zana. Aien poza ta
atsegiña norbaiteri okerreko irudipena jartzen
zitzaionean!
Norbaitek dei-eginda pasadizuko jendea asi
zan gela nagusian sartzen eta exeri-tokiak betetzen. Gela nagusia ederki zegoan, bai jendez, bai
apainduz. Izlariak egon bear zuaneko tokian oial
gorri ederra jarri zuten eskudelatik beeraño. Iztokia lurra baño bi arrabete gorago. Argia ederra,
orduko «betrolio»-argia ba-zan ere. Erraz ikusi

zitezkean ormaetako irudiak: batean Pi y Margall, bestean Iparragirre ta urrenean Manterolatar Balendin. Ta tokirik agirienean auxe irakurri
zitekean: Menos política y más administración.
Amar-amarretan azaldu zan Don Jose-ren
semea soziedadeko lendakariarekin. Bere izenez
Domingo de Lasurtegi e Intziarte zan.
Atea idikita Txomin azaldu zanean, entzule
guztiak bere aldera jarri ziran. Baten-bat asi ta
bereala txaloka artu zuten, iztokira igo baño len.
Txomin, gaztea zalarik, lasai azaldu zan jendearen aurrean, irria ezpañetan.
Irakurleak gaur dan eguneko gazteen arpegiitxura ematen ba-dio Txomin-eri, oker dago.
Sasoi artan Donostia-n gizonezko guztiak bizardunak ziran, eta Txomin orobat. Gaztea zalarik,
bizar aundirik ez, ongi apaindua. Illeak eta bizarrak beltzak zeuzkan. Arpegia, aizetan eta eguzkitan ibillitakoa, iduri onekoa. Bekañetatik buruko illetaraño, kopeta zabala. Gizaseme mardula;
bizkarra zabala, burua neurri ederrean.
Txomin-eri itzaldia emateko eskatu ziotenean, Txomin-ek euskeraz emango zuala erantzun zien; baldin alakotan, bai; bestela, ez. Orra

ba’ donostiar jatorra. Don Jose-ren semeak
artzen ari zan izenagatik ezik, euskeraz zer nola
moldatuko zan kezkatuta zeuden entzuleak.
Orretxengatik, abots eder batez eta geldiro asi
zanean, lenbizikoz itzaldi ura euskeraz zergatik
egiten zuan azaldu zuan. Erdizkako euskaldunak
ez omen dira euskaldunak; osoak ala batez.
Geienek euskeraren aldetik galtzen omen dute
osotasuna. Euskera ba’dala gai edozein jakintzaarlotarako eta ez balitz ere gaitu egin bear genukeala. Antziñako Donostia-z itzegin eta erderaz
egitea, baserritar bateri aragondar baten espartziñak jartzea bezela litzakeala; txapela kendu ta
Soria-tarraren ginballa jartzea litzakeala. Orduan
entzun zituan lenengo txaloak.
Asi-itza esanda jarrai-bidea artu zuan. Donostia-ren izenik zarrena zein zan? Zarrenetakotzat
Hizurum ematen zuten; ordea, orrekin batean
Hirurzun ere ikusten zan aspaldiko paper zaarretan. Txomin-en iritziz «Hirurzun» eta oraingo
«Irutxulo», hirur-iru dute alkarrekikoa biek. Zun
eta txulo gauza berbera ote? Izlariak zionez ez
omen zan orren sakoneraño sartuko; txun lenbizi ta gero txulo izango zan.

Zun-ek mendia esan nai ote? Txubillo, Santa
Klara ta Gaztelumendia ote ziran? Txubillo, zunbillo ote zan, naiko «billoa» danez? Beste
batzuen iritziz «Irutxulo»-ko itsasoaren iru sarrera edo «txulo» adierazten omen du. Txomin-eri
ez zitzaion uste-erreza itsasoaren sartze oleri
txuloak deitzea. Txomin-entzat naikoa zan hirur
ta iru-en batasuna Hizurum baztertzeko. Ta
emen bukatu zuan berak izeneko arazo ori. Izenetik izanera aldatu zan.
«Donostia-ren aspaldiko aunditasunaz itzegitea —jarraitu zuan— ez da lan zalla, ain da ugaria egintza goragarri aien etorria. Antziñako
Donostia-ren istorioak aunditasunezko tanto
lodiak ixuri dario. Aspaldiko donostiarren baratzan ederretan ederrena zegoan; lorerik pinpiñena, muxikarik elduena. Alaxe nai genuke erriarentzat: leen-leen usoa zan eta gero Donostia!
»Bearrezkoa degu gure asabaen egintza ikaragarriak aldizka gogora ekartzea. Gurasoen egiteetan geren buruak ikusi genitzake; alakotu
gintzaizkiekela, alegia. Aspaldiko donostiarreri
begiratuta aien leia gureganatu liteke, beintzat
aien ondorengoak izan eta aien aalekoak izan

gindezkela erakutsiko liguteke; edo-ta, geren
aulkeriaren lotsa izango genuke bederik.
»Donostia-ren gizaldiz-gizaldiko aziera ta
zabaltzea —zion Txomin-ek— batez ere erbestekoekin artu-emanetan aritzeko bizkortasunari
zor zaizkio: balearen atzetik lurburuko jeletaraño
joan ziran, bakalluaren billa Terranova-ko ondarretara; Erdiko Gizaldian, La Rochelle-n eta Brujas-en azokak jarri zituzten eta Ipar-itsasoetan
ingeles saloskariekin ika aritu ziran; Donostia-ko
itsasontzi olaetan ontzi ederrak erruz egiten
zituzten eta Barren-itsaso urdiñaren zear joanda
Itsas-Beltzaren azken-baztarretaraño sartu
ziran; Mundu Berriaren idorokunde ta azitzean
aurrenekoen kideko izan ziran eta emezortzigarren mendean Caracas-eko Lagungo goragarria,
«Compañía de Caracas» zeritzatena, sortu ta
eutsi egin zioten: eta ez cacao-aren salerosketan
holandarreri nagusitasuna kendu bakarrik, baita
Venezuela-ren istorioan euskaldun-eragintasuna
geitu ta indartu...»
Izlaria gero ta gar biziagoa zekarrela, entzuleak berotu ta txaloka gogozkoa egin zioten.
Txomin abo ederreko iztuna zan. Manterola-k

berak ere txalo egin ez ote zuan, Iparragirre-ri ia
gitarra eskutatik erori ta Pi y Margall-ek, Manterola-ri igarrita, urbiltxoenari beatzarekin deitu ta
Txomin-ek esandakoak erderara biurtzeko eskatu ez ote zion.
Txomin, beraz, bere eginkizunean aurrera
zijoan; itzaldia, itsasontzia egiñik, bete-batean
artzen zuan aizea goiko ta beko oialetan. «La
Fraternal»-eko jendea ixilik zegoala, itsaso
barean zebillen aize-ontzia, ta itsas-erri batean
sartua zan.
Negargarria omen zan 1813g. urteko suteak
Erriko-etxean egin zuan paper zarren erretzea.
Antxen galdu ziran betiko Donostia-ren istorioko
ainbeste jakingarri. Eziñezkoa zala istorio ori
osorik azaltzea. Ta, berak eratutako itzaldiari
zegokion bezela, urrena bale-arrantzaren berri
asi zan ematen.
«Bale-arrantza —zion Txomin-ek— oso jaso
aundikoa izan zan aspaldiko urteetan. Sasoi
batean berrogei bale-ontzi ikusi izan zitezkean
Pasai-ko kaiean donostiarren ontziekin batean.
Nolanai jota, bi milla itsas-gizon izango ziran.
Arrantzak bi milla barrikaen irabazia ematen

zuan; edo-ta, seireun milla peso ordukoak eta
bale bizarrarekin beste irureun milla peso aiez
gañera».
Eta onela jarrai:
«Ipar-itsasora zijoan bale-ontziak, bear bezelako itsasgizon azartu ta gaituak zeramazkian
berekin, bale-arrantza arrisko aundikoa bai-zan.
Emendik ateratzean zezina, galleta ta sagardoa,
bide guztirako artzen zuan; auez gañera larruak
eta burni landua sartzen zituzten ontzian bideko
itsas-errietan saltzeko.
»Bale-koipez bete bear zituzten kupelak,
bata bestearen gañean jartzen zituzten tontorka.
Ontzi bakoitzean gaurko treñeruen antzeko txalupa bat izaten zan, amabost arraunlari ta txabolin-botatzallearen diñakoa. Txalupa au sendoa
izanez gañera, ariña ere ba’zan eta, arrantzan
ari zirala, onen atzetik beste txalupak joan oi
ziran burni-zorrotzekin bale zaurituak akabatzeko asmotan.
»Txabolin-botatzaleak beste egitekorik ez
zuan txaboliña baleari sartzea baizik. Txaboliñak
burnizkoa zuan balearen aragian sartzen zan
aurreko puska, ta kirtena, egurrezkoa.

»Bein balea begitaratuta txalupa aalik-eta
bertaen joaten zitzaion arrai-zarrari, ta botatzalea, zutik, balearen buruari burni kakotua botatzen zion. Baleak oñazea nabaritzean igesari
ematen zion, barren-barreneraño murgildu ta
berekin txaboliñari lotutako soka eramanik.
Azkarrik ez ibiltzekotan, txalupa ta gizonak ur
jelatu aren barruan sartu zitzakean.»
Oraingoan otzikara sartu zitzaien ain ixilik
zeuden «La Fraternal»-eko entzule aieri. Txominek zion:
«Txabolin-botatzaleak, naiko soka lagata
gero, busti egiten zuan berau, larraskatzearekin
txalupak alde artatik su artu ez zezan. Beste
mariñel batek, lema eskuan, arrai-zarra nora
zijoan, txalupa ere alde artatik jartzen zuan
arrastaka zijoala.
»Balea arnasa artzera ateratzen zanean, txabolindunak aalbait berriro zauritzen zuan odolustu naiean; beste txalupaetako arrantzaleak etorri ta aiek ere burni luzeekin egiñaalean aritzen
ziran. Arrantzako egiteko au arriskorik aundienetakoa zan, balearen astiñaldi batek guztiak
aidean bota zitzakean-eta. Bein balea ilda uraren

gañean gelditzen zan; orduan ontzira igo ala
atoez artzen zuten.
»Legorretik urrutitxo baldin ba-zeuden, balea
ontzi-gañean zabalik jarri ta antxen txikitu ta
urtu egiten zituzten puskak. Gizena urtutzeko
adrilluzko labe berarizkoa izaten zan; lenbizikoz
egurrakin su-egin eta gero balearen ondakin
berekin. Era au oso zan ona, baño baita arrisko
aundia ontziak berak su artzekoa.
»Euskaldun arrantzaleengandik ikasi zuten
holandarrak eta ingelesak bale-arrantzan.
»Baño batez ere Euskalerriaren aal eta indarrak Amerika-ko lurraldea arkitu zutenetik geitu
ziran. 1348g. urtean Groenland-eko bidea oker
artu ta bale-zale azkar batek Terranova-ko lurra
begiztatu zuan. Orduan, berriz, bakallu-arrantza
izugarria izan zan euskaldunentzat. Eta bai al
dakizute nor izan zan gizon ospetsu ori? —galdetu zuan Txomin-ek— Donostia-ko Juan Etxaidetarra!»
—Ederki! —oju egin zuan batek. Ta une berberan txalo ugariak sortu ziran gela zabalean;
uso-samaldaren egan-asitze bat-batekoa. Txaloka luzea izan zan. Txomin entzuleen jabe zan.

Guztiak donostiarrak izaki ta donostiar-biotza
ederki jo Txomin-ek. Gela nagusiko aizea berotzen asi zan. Atseden-aldi labur baten ondoren
Txomin gazteak jarraitu zuan.
Bakallu-arrantzaran berri astiro eman zuan.
Urrena Donostia-ko Urumea-ondoko itsasontzigintzak aipatu zituan; baita Injente-aurrekoa ere.
Toki onetan bertan, 1615g. urtean, bukatu zuten
Santa Ana-ontzia egitea ta 1857 garrenean Felipe IV-ren aurrean ontzi-nagusiaren uretaratzea
izan zan.
Ola aietan ontzi aundi ta txiki asko egiten
zituzten, bai bertarako ta bai atzerrirako. Felipe
II garrenak Ingalaterra-ra bidalitako ontzitaldean, «La Invencible» zeritzatena, amaika ontzi
aundi aietan zortzi ziran Donostia-n egiñak.
Len esandako ontzi-nagusia 1522 toneladakoa zan ta 90 kañoi aundienetakoak zituan.
Europa-n orduan zanik ontzi aundienetakotzat
zeukaten.
Santa Katalina-ko ondoan aingura-ola omen
zegoan. An egindako aingurak Prantzian eta
askori saltzen omen zizkieten. Toki ortan bertan,
izokiak Zurriola-tik sartzen ziran bitartean, kolo-

rezko oial-ola batean bandera polit’ederrak
zituzten, guda-ontzietarako ere.
Txakoliña, berriz, erruz etortzen zan. Uliaondoko ondar-añoetan zeuden azkeneko maastiak.
Sagarra ere asko biltzen zuten. 1625g.
urtean bale-ontziek 3680 barrikote artu zituzten.
Zer zan Karakas-eko Gipuzkoar Lagungoa
edo Compañía Guípuzcoana de Caracas zeritzaana?
Entzun dezagun gela nagusiko Txomin-en
abots bakarra:
«Venezuela-ko lur zabalak ia utsa ematen
zuan Lagungoa asi baño len. Geientsuena atzerritarren eta, batez ere, holandarren menpean
zegoan.
»Aurreragoko 28 urtean bost ontzi bakarrik
joan ziran Españatik alde artara. Bein Gobernuagandik baimena iritxita, andik onera kakaoa
ekartzeko Lagungoa sortu zan, 1728g. urtean.
»Bi urtez geroz itsasoratu ziran lenengo lau
ontziak, guztiak gudarako gaituak. Guztion
artean 561 itsasgizon.

»Ontzitaldea okerrik gabe iritxi zan bear zan
tokira; baño bertan bizi ziran atzerritarrekin
sortu zitekean leiaren bildurrez, arrera agitz
gogorra egin zieten eta ori ezik matxinada bizia
jarri ere bai. Ezin izan zuten kakaorik erosi naizeta eros-neurria oi baño goragokoa izan.
»Ori ala gertatu ta joandako ontziak ezin izan
zuten etxerakoa askoz geroago baizik artu. Ainbeste itsasgizon mantentzen diru asko gastatu
bear izan zuten.
»Lagungoa, beraz, nekazarieri dirua urtean
baitutzen asi zan, alegia dirua ordaintzekotan
eman korritu gabetanik;.kakaoa ondo baño
obeto pagatu, ta, orrez gañera, Europa-tik eramandako salgaiak iñork baño merkeago saldu.
»Kai batzuk ere egin zituzten, ontzigizonak
pixua bizkarrean eraman ez zezaten. Lagungoaren irabaziaz gañera Gobernuak ere diru asko
jasotzen zuan. Erritarrak lengo erdian pagatzen
zuten Karakas-etik ekarritako kakaoa.
»Lagungoa sortzearekin Venezuelas asko
aunditu zan eta iñoiz baño kakao geiago bildu.
»Karakas, batez ere, oso aunditu zan. Etxegintza azkartu zan, nolanaiko etxe ederrez.

Beste erri kozkor asko ere sortu ziran eta Venezuelas osoa aberastu zan Lagungoaren bidez
etorri zitzaion ondasunaz.
»Ingalaterra-kin orduan guda zala-ta, makiñabat erasoaldi izan zituzten; aien «aida»-eri
«ezti» gogor erantzuten.
»1740g. urtean Lagungoak irureun gudagizon bidali zituen Karakas-era Nuestra Señora
del Coro ta San Sebastián ontzietan.»
Jarraitu baño len utzi dezaiegun «La Fraternal»-eko sozioeri txalo jotzen, ontzien izenek
arras zorarazi zien-eta.
Txomin-ek zion:
«Geroxeago Lagungo berberak zortzi ontzi
bidali zituen Habana-ra.
»Ta geroago Lagungoa ogeitamar itsasontzien jabe zan. Zenbait urteetan irabazi-ta-irabazi zijoan, asierako dirutza alako iru egiteraño.
Baño noizbait beerakoa asi bear ta aren azkeneko egunak ez dira urruti pasa.
»Oroitza gozoak utzi dizkigu Lagungo goragarri arek: gure Santa María eliza ta Loyola-ko
Inazio donearen zillarrezko irudia, Erroma-n
egiña.»

Lengo txaloak aundituta berritu ziran. Beraz,
Txomin-ek erriko gauza gogoragarriak gogoratzen erritarreri. Ta naiz orietako batzuk jakin,
gutxik arek ainbeste. Txomin-ek donostiar pil
areri Donostia-ko gauza on asko erakusten zien,
arrotu zitezkean neurrian.
Urrena Txomin-ek XVIIg. mendean jarritako
Consuladoa aipatu zuan. Donostia-ko bankuetxeak jaso aundikoak zirala. Konsuladoak salerosketako artu-emanak legepean jarri zituala.
Oso on aundia etorri omen zitzaion Donostiari Konsulado orren izatearekin. Konsuladoak Txubillo-ko argi-etxea egin zuan; orduan ederrenetakoa, argia amalau leguako bidean bidaltzen
zuana.
Kaia ere edertu zuan, bear bezelako lanak
eginda. Santa Klara ta Txubillo-ko tartea itxitzeko asmoa erabilli zuan, ontzi-toki ona izatearren.
Konsuladoari eskerrak 1765g. urtean Escuela
de Náutica zana jarri zuten. Txomin oraingoan
itzaldia bukatzeko zorian zegoan, barren artako
aizea ere naiko beroa zegoan-eta. Egun aietan
Eco de San Sebastián berri-paperak sutsu itz
egin zuan Okendo-ri, Donostia-ko semeari, irudi

bat egin bear zitzaiola. Txomin-ek, asmoari aria
emanaz, ala zion:
«Ez da Euskalduna bezelako itsastarrik izan.
Bale-arrantza zala-ta, urrutiko itsasoetara joan
bear izaten zutela-ta, Euskaldunak ezkutueneko
bazter oiek ederki ezagutzen zituzten. Euskalduna itsaso zabalaren jaun eta jabe izan zan. Euskaldun itsastarrak ospetsuak ziran. Euskalerriak
ba’zituan erbesteko ordezkariak edo kontsulak
derizkiotenak, bai Prantzi-n, bai Ingalaterra-n,
bai Flandes-en eta bai Alemani-ko Hansen-Urietan.
»Itsastar gain-gañekoak ziralako guretako
asko joan oi zan eginkizun aundietara. Beste
aldez, norberaren jakiteak ematen zien uste-ona