🕙 10-minute read

Don Juan eta bere adixkidiak - 2

Total number of words is 1282
Total number of unique words is 811
27.0 of words are in the 2000 most common words
36.7 of words are in the 5000 most common words
40.5 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  obligazionia egun; dagun Bazkoz axuri bat ede-
  
  rra ekharriko deizut zuk eman erremediuak
  ondore hunik balin badu. Banuazu orai fite etxerat, enuzu segur heben trankil, halako trantsian
  familia han utzi beitut!
  Benterua:
  —Bai ageri diagozu etzirela trankil! etzu
  xinez geroztik kuna irur egun baizik xa pasatu
  fiestan, xatekan eta pintukan!
  Trinka:
  —Bardin balio dik! hik ukhen bahu jateko eta
  edateko guri emaiteko, eta don Juanek aldiz
  ukhen balu diharu hire phakatzeko, ez guntia
  aleta beste hirur egunez orano juanen etxerat,
  phorrot ezne blu eta zihainjatera!
  
  V
  Horik hola igaranik, laur gizonttuek egin ahal
  bat egiten die pataten urhentzeko; bena edaria
  eskaz beitzien, etzutien oro jan ahal izan. Xapalandak kuinta egitiaren bortxaz emanerazi zeitzon Benteruari bi botila ardu, barrikan baratzen
  ziren hiruetarik, eta haboro dena, dohainik elkhi
  zeitzon hitzamanez beste halako xanfart baten
  egitera jinen zirela ogi korreakako arduaren txerka utzuliko zirenian.
  Ezpeitxutien utzi nahi Bentan hain khario
  phakatu zutien patata soberatiak, don Juanek
  alforjetan ezari zian gaitzurutto baten heina.
  Bixarrek sakolan zutian sei sosen truk emanerazi zeitzon Mari-Paittari sei zigarro, bidian pipatzeko, Trinkak aldiz beste sei. Bentala heltzian
  bezala juaitian ere, bi xahakuak hutsik eraman
  behartzen zaitze Santa Graztarrer, beren makhilak harturik adio erraiten die Benteruari eta MariPaittari, eta Frantziari buru abiatzen, agoinu
  handirik gabe, goizanko hamar orener. Elhurra
  builta hartan ukhuraturik zen, bena anhartio ero-
  
  ria ezpeitzen net hurtu, franko nekez Trinkak
  xilatzen du bidia laguner.
  Bentatik hurruntuxe onduan, alde gaineko
  baguen pian Xapalanda etxiari buruz ukhuratzen
  da. Don Juanek hitzaman zeron hari eman hogeita bost liberakua phakatuko zerola hiriala heltu
  bezain sarri, bena Xapalandari min zeron bere
  sterling ederraren uztia Bentan. Fida beitzen
  Benteroak etziala entzunen, hasten du hari
  buruz elhe gaixto khordamusa izigarri bat:
  —Hirur ehun debru, Bentero phu, gose jankin, uhuin, aho gorri, zorro beltza, eztuk ez sekula bizian aserik eginen azken bi egun horietan
  bezala, ene sterling ejerraren khostuz.
  Bere ustez egotxi dianian bihotzeko phozua
  oro, ixiltzen da eta laur gizonak herrokan, bata
  bestiaren gibelian, petigorari lotzen dira. Artetarik, kurluek egiten dien ber gisala, aitzinian ebilten dena, gibelialat igaraiten da, neke beita
  elhurraren xilatzia eta zuzen baizik ezpeita bakhotxak bere aldian laguner bidia egin dezan.
  Aski neketto eta zer nahi ikhusirik, heltzen
  dira izerdi trenpan hameka orenetako UthurriHotxiala. Xahakuak ardu inhar bat ukhen balu
  
  esker zukian, bena ezpeitzian koterarik ere,
  behartzen zaie ur trago bedera edan egarriaren
  emaxetako. Hur toki bazterretan, Benteroak
  erran bezala, biltzen die zirin belharra, eta abiatzeko beste hur trago bat edaten.
  Bixar:
  —Bai, ttenttamentia, hunek zain emanen
  dikuk bai bortiaren igaraiteko enuk hatik egundano orai artio agitu España bidian ardurik gabe!
  Sekula elhe horik erran dutianeko hedatzen
  da, lanhu thian bat Lakhua ganetik Binbaletara
  artio, eta lantzer xehe xehe bat hasten. Lanhapiak hartzen dutu gure bidajantak.
  Xapalanda:
  —Hirur ehun kanua! ezkunian jente hunak,
  lanhuaren beharra baizik, aisago etxerat utzultzeko! Baliatuko zaiku belhi izatia, xuxen gidatzeko. Enintzateke orano hil nahi, ziek ere ez
  arauz. Gitian arren ebil untsa kasu eginez. Guatzan trebes exkerrialat; hobe dugu Urdaiteko
  portillotik igaraitia, eta uztia Ihikondizen gainti
  utzultzia, elhurrak, han zinez lodi izan behar
  beitu hebenko altiala!
  Trinka:
  
  —Ene gizonak, Xapalandak arrazu du; elhur
  lurten arriska gatik hobe dugu Urdaiterik Laphitzer behera Zardaiala eraitsirik.
  Don Juan :
  —Bai arrisk gutienik lekhutik phartetik den
  guatzen. Ni ene phartetik enintzate lotsa elhur
  lodian jalkhitera, beitazkizie lehen ere nula
  mando bat elhurrian ukhatu zena, bizkarrian
  elkhi nian Tximinia altian. Bena eztu balio laur
  gizonek ezur eta larru txarrak utz ditzagun elhur
  lurta baten pian zirin belhar ejer horregatik!
  Bixar:
  —Ttenttamentia! Agaramunt aho zabalaren
  abisa dela gatik gutuk heben; bera aldiz ari duk
  hoberenian karkazaz plazari so leihotik kanpo.
  Trinka:
  —Alo jaunak! Koraje har dezagun, gure
  bizian, halako bat ikhusi ahal dugu!
  Lanhape tinkian oren batez ebili ondoan, igaraiten die jakin gabe Urdaiteko portillua eta Binbaletakoala heltzen; ustez Laphitzen behera
  doatzala, edireiten dira Harluze gaineko olhan.
  Uduritzen zaie eztela ihulaz ere olha luze handi
  hura Zardaikua izaten ahal eta algarri erraiten
  
  die segur herratu direla, geroago eta treslata
  gaitzenago die.
  Trinkak muntrari so egiten du:
  —Ene gizonak, hirurak badire ulhune jiten da
  bostak gabe. Gaurko gaia segur kanpoan igaran
  beharko zaiku!
  Bixar:
  —Ttenttamentia! ni ja enaite haboro ebil,
  barne huntan eitz nezazie; bihar goizan arauz
  lanhagertuko beitu etxerako nitzaizte!
  Don Juan:
  —Bah! karakho amigo! eztiagu denbora galtzekorik, hots! eman dezagun behera buruz;
  nurapait heltuko gutuk bai!
  Erran bezala, laur gizonak berriz abiatzen
  dira eta ulhuneko doi doia heltzen Fonterrabiako
  olhala; eztie ezagutzen nun diren, bena gaiaren
  han igaraitia hobe zukiela sartzen dira olhan,
  suia phizten, berotzen, arropak idor eraztera eta
  goizan Bentan hartu patata soberatiak jaten
  gogo hunez. Etzuien hatik barniak aitzineko bi
  gaietan bezain untsa ezari, bena goizan beno
  bertanxiago khuntia egin zien eta aisago phaka-
  
  tu. Su handi bat phizturik utz eta, luak hartzen
  dutu.
  Biharamenian argi ubeltzian elkhiten dira
  olhatik lanhua sekula bezain tink zen; behera
  buruz ari dira. Ehun bat urhats egin onduan atzamaiten dutie gizonttuek jente herexa eli bat
  elhurrian harier jarraikiten dira botzik nurait
  gidatuko dielakoan. Pello Latsagabordaren eta
  Mari Urruxterin herexak ziren, bezperan ebilirik,
  Holtzarten, ezkurrian zutien bilha beltxen ikhusten. Herexek gidatzen dutie Latsaga bordala;
  bena etziren han mintzatu afruntu beitzeien
  erraitia zer bidajetarik horra ziren. Xuxenka heltzen dira Lexartzuko khurutxetara.
  Trinka:
  —Ui phupa! orai salbaturik gira jaunak.
  Lexartzuko hiru khurutxetan gira! artetarik
  debozione builta zonbait jiten beitzeien, gomendatzen dira khurutxetan Jinko hunari eta Ama
  Birjinari, othoitziak egiten dere Santa Graziari,
  San Jusefi, Maria Maidalenari eta San Antoniri,
  eta gero prosesione bidia behera etxerat buruz
  abiatzen zalhe zalhia.
  
  Xuburuko bordan baratu zutien bordazaliak,
  bena ez etxit erran, ez bidian ikhusi zutien beste
  jenter ere, nuntik horra ziren. Ezta erran beharrik
  Bethatian gora urhatsa xehe horra ziela, bezperan Bentako patata hotza janik. Espilagako errekala heltziareki ukhuratzen dira.
  Bixar:
  —Ttenttamentia! hots emazie Agna Xorho
  gana; behar dugu indar hartzeko phitxer bedera
  ardu edan eta axuritto bat jan, segur merexiturik
  dugu!
  Trinka:
  —Hala duk bai, bena afruntuz ere eztiagu
  harat agertu behar!
  Xapalanda:
  —Hirur ehun beltzen tripa! enintek mundu
  huntako huntarzun orogatik orai harat ager.
  Sterling bat igorri diat, bena laur ere lehen eman
  niok ezi ez holako bidajerik egin, nur nahi izan
  dadin unhurru arrautze edo zirin belhar beharrunian xixarietarik sendotzeko!
  Neskanegunian, laurgerren egunian, igaraiten dira buriak Dendariko phatarra gora, eta plazala heltzen. Han ziren alborotaturik joalteruak
  
  oro Bentalat juan gizonen arrankuran beren
  artian hitzartzen nurk juan behar zian galdien
  txerkhatzera. Orotan gainti ezagun ziren Sutibran de Kallinbre, Jean Purra, Agaramunt, Xerbiet, Barrabas, Cadet Gros, Santo, Txardina,
  Arhin, Beusa, Briket Tanbur, Pette Koxka eta
  Gaztanbide. Phentsatzen ahal da Españazalek
  baziela berri galthari franko, bena. Bentatik
  ezpeitzen xahakuetan ardurik jin, helgaraia
  hoxko izan zen. Halere gizon galdiak agertu beitziren, joalteruak eta bidajantak nur beren etxetarat kuntent juan ziren elhe zonbait igaran eta.
  Etxera heltu onduan don Juanek Mari Phuiltari berri franko eman zian; hanitx eskerniatu zirela laur gizonak, Bortuzkura ezin heltuz indar handirik egin ziela, gaiak eta egunak elhurrian nahasirik igaran zutiela hotzareki eta gosiareki eta
  halako gezur franko; bena etzeion etxit erran
  Bentan zer bestak egin zutien hirur egunez. Erakatsi zeron ere xixarien galerazteko ekharten
  zian zirin belharra eta manhatu berantu gabe
  egin lezan erremediua.
  Mari-Phuilta:
  
  —Ifernuko deblia! don Juan eztizugu ez zirin
  belhar beharrik, ziek phartitu zinden ber egunian
  Okheillak eman zitazun bi libera margot purga
  Bexkinaren baratzian bildurik; untsa herakerazi
  nitizun arduian, gero hartarik hanitx edan, haurrer ere bortxaz gaintierazi; oren bat gabe xixariek lekhu egin zizien. Xixariak ahatzetik aski
  arrankura eman deitazu hirur egunez, bizi ala hil
  zinen!
  Don Juani purgaren ber feita egin zeion Bentako asekak hanko anis, rom eta ardu nefarrak
  hilerazi zeitzon xixariak.
  Elire sinhets ahal ikhusi zianak baizik don Juanen eta Phuiltaren plazera zuin handi izan zen
  ikhus onduan familia oro sendotu zela. Erremediua etzen merke merke izan, bena ihurk eztu
  sendotzen denian despendioari kasurik egiten.
  Urthe zonbait orano bizi izan zen don Juan, bena
  sekula bizian etzian haboro zankhorik sarthu
  Bentan.
  
You have read 1 text from Basque literature.