Doktrina kristianeen explikazinoa - 2
P. Zer da obrien satisfazinoa?
R. Pagetea mundu onetan Konfesoreak emaiten daben penitenziagaz, pekatu parkatuen
pena zor dana bestean.
P. Nos egin bear da penitenzia?
R. Nos aginetan daben Konfesoreak, da ezpabere ainbat lasterren.
P. Da zer egin bear da Konfesinoko egunean?
R. Gauzaren batzuk, da guztiak errazak.
EXPLIKETAN DIRAZ
P. Leleengo zeintzuk?
R. Oneek Jauna: Janzirik garbitasun, da
dezenziagaz joan Elexara, da belauniko esan
orazinoan debozino andiagaz.— Jaun, da Jaungoiko guztiz poderosoa, da gura dozuna guztien
salbazinoa; erregututen deusut humildade
andiagaz, emon deidazula entendimentuko
argia, ezautu daidazan neure kulpa, da pekatu
andiak, konfesetako guztiak bat bere itxi baga
biozeko damuari andiagaz, da egiteko eurakgaiti zispuru, negar, da penitenzia. Alan itxaraiten
dot Aita miserikordiaz betea; da zeure Seme,
Jesu-Kristo, geure Jaunen merezimentu andiakgaiti, zein il zan Kuruzean guztiok salbetarren,
alkanzaduko dodala guztien parkazinoa.
P. Bigarrengo zeinzuk?
R. Oneek Jauna: Egin ezkero konzienziako
examinea, joan Konfesorien oñetara, da belauniko egin Kuruze Santeen señalea; esan Konfesinoa, Ni bekatariau, &c. konfesadu pekatu guztiak bat bere itxi baga, losarik, bildurrez, ez maliziaz, euren zirkunstanzia guztiakaz, da damuari,
da propositu firmeagaz, ez geiago ofendietako
Jaungoikoa; da gero artu borondate osoagaz,
Konfesoreak emaiten deusan penitenzia; da
absoluzinoa arzen daben artean, egin biozetik
Akto Kontrizinokoa. Neure Jesu-Kristo Jauna, &c.
P. Irugarrengo zeinzuk?
R. Oneek Jauna: Jaigirik Konfesorien oñetarik,
esan belauniko orazinoau debozino andiagaz.—
Neure Jaungoiko, Kriadore, da Erredenptorea,
bizien, da ilen Juez arteza, zeure merezimentu
andiakgaiti, erregututen deusut humildade
andiagaz, Konfesino egin dodanau, artu daizula
zeure grazian, da egin ezpadot bear dana legez,
neure memoria laburragaiti, edo biozeko damuari gitxiagaiti parkatu deidazula, bada gura neuke
izan baliz guztiz ona; da itxaraiten dut zeure
miserikordia andian, geratu nasala, neure pekatu guztien parkazinoagaz: Da emaiten deusudaz
grazia andiak, emon deustazulako denporea
konfesetako, da orain emon egidazu grazia, ez
geiago zaidazan ofenditu.
SAKRAMENDU SANTU
KOMUNINOKOEN GANEAN
Sakramentu Santu Altarakoan ifini zituzan
Jesu-Kristo geure Jaunak, bere amudioen ondasun guztiak; da beste Sakramentuetan emauten
baiaku bere grazia emen grazien jaubea bera,
Jesu-Kristo geure Jauna.
EXPLIKETAN DA
P. Zer dago Sakramentu Santu Eukaristiako-
an?
R. Jesu-Kristo Jaungoiko, da Gizon egiazkoa.
P. Nos ifinten da Jesu-Kristo, hostian, da kali-
zan?
R. Sazerdoteak berba konsagrazinokoak esan
daizanean.
P. Hostia konsagrauan bago Jesu-Kristoen
gorputza?
R. Bai; da dana legez gorpuz bizia, dago bere
odola, arimea, da Dibinidadea.
P. Kalizan bago Jesu-Kristoen odola?
R. Bai; da dagoana legez baturik gorpuzagaz,
dago bere gorputza, arimea, da Dibinidadea.
P. Hostian, edo Kalizan bago ogirik, edo
ardaurik?
R. Bapere ez, Sazerdoteak konsagrau ezkero.
P. Partietan danean Hostia, partietan da JesuKristo?
R. Ez; da ain osorik dago parterik txikarrenean, zein andienean.
P. Hostia andia, edo txikarra artuten dabenak, artuten dau grazia geiago?
R. Biak bardin; bada Hostia andian, zein txikarrean, dago Jesu-Kristo bera.
P. Zer bear da Komulgetako bear dana legez?
R. Arimako garbitasuna, da gorpuzeko dezenzia.
P. Komulgetan danak ondo, zer artuten dau?
R. Betiko bizizea.
P. Komulgetan danak deungaro, zer artuten
dau?
R. Betiko eriozea.
P. Da zer egin bear da komulgauko dan egunean?
R. Gauzaren batzuk, da guztiak errazak.
EXPLIKETAN DIRAZ
P. Leleengo zeinzuk?
R. Oneek Jauna; janzirik garbitasun, da
dezenziagaz, da baraurik joan Elexara, da belauniko esan orazinoau debozino andiagaz.— Neure
Jauna, da Jaungoikoa: Izan arren bere neure atrebimentua andia, elzen zeu errezibietan, izanik
zeu zareana, da neu nasana, eldutenas dakidalako gura dozula zeuk, da humildade, da bildur
santu bear dana ezpadaukat, asistidu egidazu
guztiagaz, bada gura neuke euki neure bioza,
ain garbi, zein Maria Santisimeak, zeu errezibietarako; Da alan, erreguten deusudana legez itxaraiten dot, artuko dodala Sakramentu onegaz
bere grazia, da birtutea, da ikusiko zaitudazala
Zeruan, adoretan zaituzala Kriatura guztiak.
P. Bigarrengo zeinzuk?
R. Oneek Jauna; Konzienzia garbiagaz, pekatu mortal baga joan komulgetan, errezibidu Jaun
Sakramentadua debozino, da bildut santuagaz,
gelditu emaiten grazia andiak Jaungoikoari egin
deusan mesede andiagaiti, da esan orazinoau
debozino andiagaz.— Grazia, da alabanza andiak
emaiten deusudaz neure Jesu-Kristo Jauna, bada
izan arren bere neu ain bekatari andia, euki dozu
onzat neuk errezikietea merezidu baga zeure
gorpuz santua: Supliketan deusut neure Jauna,
da Jaungoikoa, eztaiteala izan Komuninoau
neure erruz, neure kondemnazinorako, ezpada
zeure miserikordia andiagaiti, neure pekatu guztien parkazinorako, neure mantxak garbietako,
neure kulpen emiendarako, da neure kostunbre
deungak mudetarako: Alan itxaraiten dot Jaun
piedadez betea, da gaurrik ofrezietan dodaz
zeure serbizio santuan, neure bioza, arimea,
potenziak, da sentidu guztiak.
KONFESINOA
Ni bekatariau, konfesetan naiako Jaungoiko
guztiz poderosoari, Santa Maria beti Birjineari,
San Migel Arkanjeluari, San Juan Bauptisteari,
San Pedro, da San Pablo Aprostuai, Santu guztiai, da zeuri Aita espirituaorri, zegaiti egineban
pekatu grabemente pensamentuagaz, berbeagaz, da obreagaz, Jauna enea da errua, enea da
errua, enea da erru guztia; Da onegaiti erregututen deusat Santa Maria beti Birjineari, San Migel
Arkanjeluari, San Juan Bauptisteari, San Pedro,
da San Pablo Aprostuai, Santu guztiai, da zeuri
Aita espiritualorri erregutu deiozula neugaiti
Jaungoikoari. Amen Jesus.
AKTO KONTRIZINOKOA
Neure Jesu-Kristo Jauna, Jaungoiko, da Gizon
egiazkoa, neure Kriadore, da Erredenptorea, izanik zareana, da ametan zaitudazalako bioz guztirik, gauza guztien ganean; Damu dot Jauna,
zaitudazalako ofenditu, baia proponietan dot
onerik aurra, ez pekatu geiago egiteko, konfesetarako, da emon deiden penitenzia kunplietako,
da zeure ofensako okasino guztietarik apartetako: Ofrezietan deuzudaz Jauna, neure bizizea,
obrak, da trabajuak, neure pekatuen parkazinorako, da erregututen nagozuna legez, itxaraiten
dot zeure miserikordia andian parkatuko deustazuzala neure pekatuak, emongo deustazula
zeure grazia emendetako neure bizibidea. Amen
Jesus.
Ad maiorem Gloriam Dei