Dirua galgarri - 2

–Ongi ziok –yardetsi zion Claudet'ek–. Gauzak
xuxendu arte emen egon bearko duk. Badakik ongi
mintzatzen, eta nabarmena i aiz gai auetan; bañan ire
itz onak eta auntzen gaberdiko eztule berdin dituk.
Gero Mirue eta Zapelatza deitu zituen, bañan
etzuen gauz garbirik atera, eta sartu zituzten berriz
baitegian.
Lan auek egin zituztenean, abiatu ziren Leblanc'en
ofizina aldera Claudet yauna eta bere ondoko Pontac
eta bertze lau polizi. Arat iritxi zirenean, zalaparta
aundia bazen. An ziren langile guziak beren kapatazekin, asteko soldata artzeko prest. Bazuten lanik aski
Leblanc, Jean Pier eta bertzeak.
Poliziek, langileek kobratzen zuten bezala, bat
banaka artzen ziozten izenak eta beatzen señaleak.

Ezuten bada aisa akitu lan ura. Zortziak baziren dena
egin orduko.
Atsegiña artu zuten! Leblanc yaunak eskertu
zituen poliziak denen izenean eta egun zorigaiztoko
ura, dena ez zedin izan oroitzapen txarrekoa, afaldu
zuten poliziak eta Soziedadeko agintariak Restaurant
famatu batean, Leblanc'en kontura. Yaun guziz ona
eta esku-zabala zen buruzagia. Beti egiñala egiten
zuen bere Lagunartearen alde.
Ongi merexia zuten denak ere afari eder ura, arras
aulduek baizauden eta bortizki nekatu baiziren. Erran
bearrik eztago ango solasak egun artako gertakizunen
gañean zirela.
–Yaunak; nik nai nuke yakin Mainker ori nor zen
eta zer bizi-modu zaraman –galdegin zuen Claudet
yaunak.
Jean Pierre zen obekien zakiena aren kontuetaz,
eta erantzun zion:
–Gizon ori gure kapataz bat zen. Goan den gerratean beso bat galdu zuen. Ortaz bada zatorkion «Maikerra» izengoitia. Berrogei ta bi urteko mutilla zen;
oraindik ezkongai, eta bakarrik bizi zen munduan.
Gurasoak illak zituen aspaldian eta senideak ezkonduta urrun bizi. Gobernu txarreko gizona zen, noiz-nai

mozkorra, yan ere gutti egiten baizuen. Eta ori mai
ona zuelarik gure lantegian, an egiten baizituen otorduek eta lo ere; gizajo arek ezpaitzuen etxerik.
–Eta zer moduko gizona zen?
–Gizon ona eta langilea, guretako beñipein. Gure
ofizinetara maiz etortzen zen. Bazazkien gure etxe
orren kontu guziak, eta gizon arengan uste osoa
ginuen. Arritzekoa da gertatu dena.
Bertze maikideak ere baieztu zuten Jean Pierren
errana. Gero Claudetek yarraitu zuen:
–Orain bear genduke Beltza delako ori arrapatu.
Biartik asiko gara lan ortan. Ikusiko ditugu Frantzia
guziko irietako komisariak, ia nonbaitetik agertzen
den. Beti ere asiera eman diogu. Geroikusi bear nola
izango den amaia.
Denak bazuten zerbait erran bearra, eta eztabaida
oietan bakotxak ematen zuen bere iritzia. Baziren
erraten zutenak Mainkerrak etzuela deus ikustekorik
ebaskoakin. Bear bada, mozkortu ta norbaitekin aserren bat izan eta artan zanpatuko zutela ez iltzeko
asmoakin. Bañan alako eguraldi gertatu baizen,
ormak il zuen.
Gero Claudetek zion:

–Gauz seguroena eta xuxenena da billete oiek
arrapatzea.or bai eztutela iges egiterik, or galduko
dira.
Afaldu zuten eta denen ustez gauzak ongi zoazin.
Etxeratzeko ordua zen ta ala egin ere, azken agurra
elkarri eman ondoren.
Jean Pierre eta Franzis elkarrekin atera ziren, eta
illobak bere osaba etxera lagundu zuen. Bidean solasean goan ziren, eta osabak ziotsan:
–Zer iduritu zaizu? Gauzak bide onetik doazi ala
ez?
Franzisek burua mugituz batera eta bertzera,
erran zuen:
–Mainker gizajoak eztu deus erranen, eta gauzak
len bezain illun dira; ezpaitituzte aisa arrapatuko lau
milloi oiek, lapurrak saretan erortzen badira ere.
–Ba... da... lapurrak erori ez-geroz, dirua ere gureganatuko dugu, bai. Yende tzar oiek kasatu bearrak
dire, madarikatuak.
–Trankildu zaite, osaba; ez orrengatik odol txarra
egin. orain goan gaitezen goatzera eta biar igandea,
egun guziko aufa!

–Zu beti ero... Ai, Yesus! –erran zuen osabak asperen aundi bat egiten zuela–. Ler egiña nago. Jainkoak
gau on bat igarotzeko grazia eman dezaigula.
Elizabet eta Mayi etxean ziren beren senarren zai
eta ikusi zituztenean atsegiña artu zuten. Ikusi orduko
besarkatu zituzten. Emazteki gizajoei oraiñik etzitzaien izialdure suntsitu.
–Berri onak al dire? –galdegin zuten.
–Bai, itxaropen pixka bat badgu –erantzun zuten–.
Zuek etzaiteztela izitu; gauzak antolatuko dira.
–Mainkerra lapurren artean ote zen? –zioten emaztekiek.
–Oraiñokoan gauza ezkutuan dago; deus eztakigu,
ura mututu baizen betiko eta aren agotik itz bat bakarrik entzun baiginuen «Beltza», eta itz orrekin batean
itzali baizen. Biartik asiko dira poliziak batera eta bertzera, ia nonbaitetik agertzen den zerbait.Bizkitertian
gu egoten aal gara trankil.
–Ni beñipein –zion Mayik–, oraiñik izitue nago.
Egun guzia igaro dut burutik ezin kenduz atzoko gertakizuna.
–Ez bildurrik izan, Mayi, –erantzun zion bere senarrak irriparrez–. Gu emen gara eta aienatu ditezela
oldozkun bildurgarriek zure burutik.

jean Pierre eta Elizabet oso logaleturik zauden eta
goatzera goateko gogoakin. Izebak zion:
–Orain goan gaitezen denak goatzera; denak ere
badugu lo egiteko bearra. Biar igandea. Egoten aal
gara bederatziek artio yaiki gabe eta gero ameketan
Meza Nagusira.
–Orixe eginen dugu, izeba, –erran zuen Mayik–.
Goazen, goazen, Franzis, etxe aldera...
Azken agur bat egin ondoren bere osaba izebari,
atera zirn etxeruntz senar-emazte gazteak. Gau artan
ere etzen yende aunitzik karriketan; otzak ederki lekutu zituen denak beren etxetara.

–V–
Biaramun goizean orma ederra bazen. Etzegon
denbora loreak kanpoan uzteko, ez eta larrugorrian
mendi kasko batean egoteko ere koka-kola bat edaten.
Naiz igandea izan, Claudet yauna beti bezala
xuxen xuxen goan zenbere ofizinara; eta bere
morroiak ere agertu ziren bear zen tenorean.
–Nola doaie gauza? –galdegin zuen nagusiak–.
Bada zerbait berri? Ibilli zerate zokoz zoko ia billete
oiek agertzen diren?
–Bai, jauna; ibilli gara –erantzun zioten. Bañan
oraiñokoan ezta garnorik ageri. Gaur ibilliko gara bertze leku batetik.
–Nik, –erran zuen bertze batek–, ekarri dut gizon
beltz bat. Or arrapatu ginuen bart-arratsean ostatu
tzar oietako batean, mozkor arraildue, denekin kuterman eta mokokan. Gañera diru aunitz gastatzen zuela
oartu ginen. Ala bear zuen, bada wisky'kin mozkortzeko diru auserki bear da sakelean gaurko egunean.
Begiratu dizkiogu diruak, bañan numero oiek ebatsi
dituzten billeteenak eztira.

–Ekar zazue, nik ikusi dezadan.
Ekarri zuten gizona. Gazte beltz zimel bat zen eta
bart-arratseko mozkorren ondorioa bazuela ezagun
zuen.
Claudeten aitzinera eraman zuten ta bazirudien
lotsatua zagola, burua makurtua eta lurrera begira.
Komisario yaunak begiraldi on bat eman ta ondoan
galdegin zion:
–Nongoa zara?
–Ni Kongokoa naiz –erantzun zion.
–Zertara etorri zara Frantzira? Zer egiten duzu
emen, ta zer lanetan aritzen zara?
–Ni orai dela bi urte etorri nintzen bertze aunitzekin minetako lanetara. Nere lagunak goan ziren berriz
sorlekura; bañan ni emen gelditu nintzen.
–Atzo zer ari zinen ostatu oietan mozkortu ta
denekin aserre?
–Barkatu, yauna. Lenbizien ni asi nintzen edaten
otza kentzeko eta azkenean, batere uste ez nuenean,
mozkortu nitzen. Nik eztut iñorreri kalterik egin. Aserre nagon, an ziren yendeak beltzen kontra asi zirelakotz zernai erranka, batez ere Kongotarrendako. Nik
ere sorlekua eta nere anaiak maite baititut. Nere
errian kontra asi zirenian, sutu nitzen eta prest nagon

edozeñekin borrokan asitzeko. Gero poliziek artu ninduten.
Claudet yaunak eskatu zaben poliziei beltzari
kendu ziozten paperak. Bazituen onek bear ziren
guziak, eta ongi begiratu ondoan, ontzat eman zituen.
Gero erran zion:
–Ikusten dutanez, paper guziak ongi dituzu. Lanerako baimena, karneta eta bertze gañerakoak. Erenegun non zinen?
–Erenegun... –erantzun zion– nere lanetan beti
bezela. Galdetu iozu, nai baduzu, nere nagusiari. Atzo
larunbata baizen, etorri nitzen irira besta piska bat
egiteko naikeriekin.
–Ongi dago. Gero mintzatuko naiz zure nagusiakin. Orain bertze gauza bat galdegin bear datzut. Zuk
ainbertze maite bauduz zure sorlekua, zergatik etzara
beingoan Kongora goaten? An izanen dituzu yosteta
eta zalaparta franko zure anaien artean.
–Bai, yauna. Datorren asteangoan bearra naiz.
Yende zurien artean eztut geiago egon nai. Oraintxen
aspertu naiz.
–Goaten aal zara lenbailen; bañan betiko. Emen
eztugu beltz bearrik. Orai egon bearko duzu emen

biar arte zure gauzek xuxendu arte. Eraman zazue
–agindu zuen bere morroiei.
Claudet eta Pontac asi ziren orduentxe iri guzietako komisarietara galdezka «Beltza» izengoitiko baten
bat agertzen zen. Eta lan ortan igaro zuten goiz guzia.
Bazkaltzeko ordua zen, eta ia etxera abian zirenean
Claudetek erran zaben bere mendekoai:
Atsaldean yarraiki lan berari; bañan etzazutela
onera beltz geiago ekarri. Guk bear duguna, billatu.
Atsalde arte!
Egin zuten bazkari neguko igandetan egiten zuten
bezala.
Bildu ziren Claudet eta bere lagunek kafe batean.
Kafeak artuz, kopak edanez, partiden bat eginez,
egon ziren seiak arte. Ordu artan komisario yauna
abiatu zen bere ofizina aldera. Arat iritxi zenean, Pontac, bere morroi zintzoa, nagusien zai zagon.
–Atsalde on! Bai al da deus berririk? –agurtu zuen
Claudetek.
–Ez, yauna. Orain arte eztute deus gaztigatu.
–Ongi dago, oraino ezta berant.
–Gaur epeltxeago dago eguraldia. Eztu ainbertze
otzik egiten –zion Pontacek.

–Bai, denbora eztiago dago, bai; bañan goibeldu
du eta erasaten badu, elurre eginen du. Eztugu ba,
maindire xuri orren bearrik.
Zazpiek aldera telefonoen tirrintek yo zuen.
–Zer ote da? Badugu zerbait berri –erran zuten
biek.
Uste gabeko berrie artu zuten Marsellatik. Andik
erantzun zuten Claudetek egin deiari, eta erran zuten
«Belza» izengoitiz zeritzan gizona iri artakoa zela,
Yendaje txarrenetakoa zela. Lenago Catcheko borrokari oietakoa izana eta orai «golfokerian» zabillela
aspaldian. Baita andik gaztigetu zuten ere Beltz ori
eta bertze gaizkilea, Pizti zeritzana, alde eginak zirela
iri artatik eta zortzi egun auetan etzutela bi yende txar
oien berririk. Gero eman zituzten beren izen eta deiturak, gañera kartzelan egon berriak zirela biak ere.
Claudet yaunak poz aundia artu zuen berri ura artu
zuenean, eta eskuek igurtzi-ta pozkarioz zion:
–Ongi doaie gure afera. Ezta, bada, urrun ibilliko
ohoin nardagarri ori...
Orduen etorri ziren beren ibillaldia eginik bi polizi.
–Atsalde on, yaunak! –agurtu zuten.
–Bai zueri ere –erantzun zioten.
–Zer berri da? –galdetu zaben nagusiak.

–Eztugu bada, deus erdietsi –erantzun zioten.
–Guk artu ditugu berriak masellatik. Beltza delako
ori angoa omen da; oso ezaguna iri artan eta ba omen
du zortzi egun andik alde egin zuela,eta uste dute bertze laguntxar batekin batean dabillela. Emen ditut bi
oien izenak.Gogoan artzizue... Batena, Jean Frantz,
izengoitiz «Beltza». Eta bertzearena Georges Leclerc,
Pizti izengoitiz. Oraintxen eman bear dabet Parisko
komisari guziei oken izenak,yakinen gañean egon daitzin. Orai erne egon bear dugu, eta gaur ezpada, biar
etorriko dire zakur oiek, zeren dirurik gastatu gabe
eztire egoten aal, eta, nai ta nai ez, agertu bear nonbaitetik diru ebatsiak.
Igandetan beti izaten baizen zalaparten bat leku
illun oietan, poliziek bear zuten egon beti erne karteristen bat, mozkorren bat edo bertze yende zikiñen
batendako.
Beti bazuten norbait oietakoa komisariara eraman
bearra. Orduentxen ere ekarri zituzten bizpairu. Merexi zuten zanpaldi bat eman ondoren, sartu zituzten giltzapean. Zortziek aldera etorri ziren gauazko serbizioa
egin bearra zutenak.
–Gabon, yaunak! –agurtu zuten.

–Bai zuei ere... Badakarrazue berrin bat? –erran
zaben Claudetek.
–Ez; eztugu deus berririk –erantzun zioten.
Orduan eman zabezten, atsaldean artu zituzten
berri guziak, eta gero nagusiak erakutsi zaben gaur
artako egin-bearrak. Gauzak ongi antolatu zituztenean, atera ziren etxe aldera Pontac eta biek, denei
gau on bat opa ondoren. Bidean zoazilerik, sartu ziren
ostatu batean bermut bat artzera; an egonaldi labur
egin ta ondoren, goan ziren beren etxera.

–VI–
Zerue goibel eta ipar aize otzakin argitu zuen
asteleneko egun ura, elur maluta batzuk ere aizeakin
batean. Bear bada, epeltzen balu, xuriz jantziko lirezke Parisko karrikek. Abendua ere bazoaien eta Eguberriak urbiltzen, kristau onak egun oietarako elizkizun
pozgarriak prestatzen Jesus Aurraren ohoretako.
Leblanc'en ofizinan lanari lotu ziren bere ordurako
osaba-illobak. Gazteak, astelenero bezala, bestondo
pixka bat ere bazuen. Osaba berriz, erne eta gertu
lana egiteko.
–Atzo besta ederra egin zinuen... Ezagun duzu
–erran zion osabak illobari.
–Bai, nere lagunekin afaldu nuen ederki eta edan
ere egin ginuen auserki, an baiginuen edari mota
guzietatik.
–Zer zinuten bada, atzo?
–Lagun batek betetzen zituen urteak, eta aren
konture afaldu ginuen lagun guziek.
–Gero etorriko da zure aldie. Prestatzen aal duzu
boltsa...?

–Ba... Orduko, bear bada, aberastuko naiz loteriekin.
–Eta Mayi gaixoa utzi zinuen bakarrik etxean.
Eztuzu lotsik.
–Lenago ere oitue dago! ezta lenbiziko aldie...
–Bai, bañan gertatu diren gauzekin, badakizu gizajoa izitue dagola, eta eztago ongi emaztea etxean
bakarrik uztea.
Ortan etorri ziren Leblanc eta Etxemendi yaunak.
–Egun on. Egin duzue lo? –agurtu zuten.
–Bai. Zuek ere bai? –erantzun zioten.
–Atzo nola igaro zinuten igandea? –erran zuen
Leblancek.
–Ederki –erantzun zion Jean Pierrek. Gu Meza
nagusia entzun eta etorri ginen etxera, eta ez ginen
atera egun guzien. Neguko egun ok obeak dire etxean
egoteko.
Leblancek leiotik begiraldi bat eman zuen zerure
eta erran zuen:
–Goibel dago. iduri du erasan bear duela...
–Bai, bañan erasaten badu elurre eginen du segurik –zion Etxamendik.
–Ez dezala egin. Eztugu orren bearrik gure lantegian. Alderdi ederra orai elurrengantik egoten bagine-

ke egun saill bat lanik egin gabe... Irabazi ederra urtea
ongi akitzeko.
Gero laneko kontuek egiten aritu ziren denak.
Eskutitzak, idazkiak eta abar. Gizon batzuk ere etorri
ziren lan billa; bañan etzituzten artu. Bazuten yende
franko lantegian, geiago artu gabe.
Ameketan izan zuten uste gabeko bisita. Claudet
yauna agertu zitzaien Pontacekin.
–Agur, yaunak! Ari zerate lanean egin aal guzian?
–agurtu zuten.
–Agur. Ongi etorri! –erantzun zuten denak.
–Badakarregu berri on bat. Begira zazue...
Eta Claudetek erakutsi zaben larruzko kartera bat.
Denak batera egin zuten pozkariozko karraxi bat, boltsa ura ikusi zutenian; Jean Pierrek, batez ere.
–Au al da ebatsi zuten aietako bat?
Kartera artu eta begiratu zuten.
–Bai, yauna, bai. Auxe eta bera da lau milloiak
zituena.
Leblancek eskuetan artu eta begiratu zuen barnean.
–Utsik dago –erran zuen arrituta.
–Bai, utsik dago. Gure polizia batek arrapatu du
ugalde bazterrean gaur goizean, Mainkerra arkitu

zuten inguru artan. Dudik gabe lapurrek boltsa ustu ta
ondoan, bota izanen zuten ugaldera.
Denak sor ta lor gelditu ziren. A zer zoritxarra!
–Etzaiztela arritu. Gauzak ongi doazi. Erran dezakegu badakigula zein den lapurre, eta orrek eztu iges
biderik. Arrapatuko dugu.
–Bai; lapurre bear bada eroriko da; bañan lau
milloi oiek... Eztakit, eztakit. Eztut itxaropen aundirik
–zion Leblancek.
–Eta zer egin ote dute nere erlojuekin? –erran zuen
Franzisek.
Olako solasetan aritu ziran eguerdi artio. Orduko
pixka bat lasaitu ziren. Bazkaltzeko ordua ere urbil
zagon eta Leblancek aginduz goizeko lanari eman zioten amaia.
–Goazen, goazen –erran zuen Leblancek–. Konbidetzen zaiztet «aperitif» bat artzera.
Atera ziren denak etxe artatik eta sartu ziren bar
batean. Exeri ziren maian lasai lasai. «Cinzano»
batzuk edan eta solasaldi bat egin ondoren, abiatu
ziren denak beren etxetara; bazkaltzeko ordua ere
bazuten.

–VII–
Umore ederrakin puro bat erreaz, sartu zen bere
lantegian Claudet yauna. An, beti bezala, Pontac bere
zai.
–Atsalde on! Egin duzue bazkari? –agurtu zuen.
–Bai, zuk ere bai? –erantzun zion.
–Egin dugu guk ere –erran zuen nagusiak.
–Bere abrigoa kendu eta exeri zen yarleku goxo
guri batean puroa erretzen zuela atsegin aundiakin.
Gero izketan asi zen eta, bere agotik ateratzen zuen
ekeakin batean, ziotsan:
–Gaur badirudi bakezko eguna dugula. Eztugu lan
aundirik. Ikusiko dugu zer berri dakarraten goizean or
barna ibili direnak. Apostu eginen nuke ixtante ontan
Beltza ere puro bat erretzen ari dela, ni bezala.
Gero irriz ajataka, zion:
–A, Beltza, Beltza! Bear bada, aurten eztuk puro
geiago erreko...
Ortan sartu ziren goizeko eta eguerdiko lana egin
zuten ertzañak. Sartu orduko nabari zuten beren aurpegietan berri onen bat zekarratela.
–Egun on, yaunak! –agurtu zuten.

–Zer da berri, zer da berri? –galdegin zaben Claudetek.
–Berri onak, nagusi. Begira zazu...
Eta erakutsi zizkioten lau billete berri berriek 10
frankokoak.
–Eman zaizkidazue, ikusi ditzadan.
Begiratu zituen ongi numeroak eta alaiki erran
zuen:
–Arrigarria... Auexek dira, ba. Non arrapatu dituzue?
Iri bazterreko ostatu batean sartu gara eta egin
dugu iri guziko ostatuetan egin oi duguna: Kajao dirua
ikusi nagusiaren baimenarekin. Antxe arkitu ditugu
lau billete ok. Eta poztu zaite. Beltzak emanak omen
dira atzo arratsean.
–Ekarri al duzue ostatuen nagusie?
–Bai, yauna; ementxe dugu.
–Sartu dadiela.
Sartu zen gela artan gizon apal lodixka bat, eta
agurtu zituen denak.
–Exeri zaite nere ondoan –erran zion komisarioak–.
Galdera batzuk egin bear dazkizut.
–Bai, yauna, egin zazkidazu. Nik egia erranen diot.
–Leenik, zure izen eta deitura.

–Georges Leduc. Emen dituzu paperak.
Eman zion karneta eta Claudetek ontzat eman
zuen.
–Zu zara ostatuen nagusia?
–Bai, yauna, ni naiz; nerea da.
–Zer yende sartzen da zure etxean?
–Denetatik, yende arronta geiena.
–Gaizkileak ere, ikusten dutanez.Yakinen gañean
egonen zara nola zuk artutako billete oiek goan den
ortziralean ebatsiek zirela.
–Bai, yauna. Erran datate zure gizonak. Bañan
badakit nork emanak diren. Oroitzen naiz, ongi oartu
bainitzen billete berri berriek zirela. Gañera, erran
nion irriz emaileari: «Diru berriak dituzu ok. Zuk eginak al dira?» Oraindik ere irriz aritu ginen alfer solasetan gai orri buruz.
–Nola du izena gizon orrek?
–Izena eztakit, bañan izengoitiz «Beltza» deitzen
diote. lagun bat ere badu. Orreri «Pizti» erraten diote.
–Noiz ezagutu dituzu yende oiek?
–Egun auetan ezagutu ditut. Oiek etorri berriek
dire. Solasetik ego aldekoak dirudite.
–Ortziralean zure etxean izan ziren biek bertze
lagun batekin?

Pixka bat egon zen pentsatzen, eta gero erran
zuen:
–Bai, oroitzen naiz. Egun artan afaldu zuten bertze
gizon batekin. Gañera, au beso motxa zen. Oartu
nitzen ongi.
–Eta larunbatean etorri ziren iruek?
–Ez; erbal ura etzen etorri; bertzeak, bai; eta afaldu ere egin zuten biek. Atzo, berriz, lagun geiago ere
bazuten eta mozkortu ere egin ziren pixka bat.
–Gaur ere etorriko al dire?
–Bai, yauna; uste dut etorriko direla, egunero
bezala.
–Geroxeago goanen gara elkarrekin zure etxera
eta lagunduko gaituzu oiek arraptzen.
–Bai yauna; lagunduko zaituztet.
–Eztakigu zer kontzientziko gizona zaren. Zu beti
yendaje oien artean bizi baizara.
–Ez yauna, ez. Nik eztut beñere txarkeririk egin,
eta badakizu enaizela kartzelean egon oraindik.
–Ikusiko dugu bada, nola laguntzen gaituzun.
Bertze ordu bat egon ziren, ilunabartu arte. Bizkitertian, antolatu zituzten eginbear zenbaitzuk eta
prestatu ziren Georgesen etxera goateko. Illundu
zenean, abiatu ziren alderi artara Claudet, Pontac eta

lau ertzain Georgesekin batean. Bada-ezpada're,
armak eta izkilluak eraman zituzten.
Ertzaiñen beribillak zauli igaro zituen karrikek, eta
orduentxen zuriz yaunzten ari ziren. Elurre zanpazanpa ari zuen eta neguko zitu orrek ederki estaltzen
zituen zoko guziak. Sei t'erdietan iritxi ziren ostatu
artara. Komisario yaunak arreta aundiakin inguratu
zuen etxe ura lau gizonekin eta bera, Pontac eta ostatuko nagusiakin sartu ziren barnera. Ekeaz eta usain
txarraz betea zagon leku zikin ura. Yende pille bat ere
bazen elkarren artean eztabaida aserretan, kantuz
irriz eta edaten.
Ango morroiak bazuten lanik aski eki serbitzen. Poliki
poliki urbildu ziren edan lekura, eta bizkitertian nagusia alde guzietara begira. Etzuen, ba, aunitzik luzetu
bere begiraldia. Betiko zokoan zauden bi yendajeak
trankil aski zerbait edaten. Keñu bat egin zaben ostalariek polizieri.
–Zoko artan dauden gi gizon aiek dire, –erran
zaben ixilik.
–Ongi dago. Goazen, Pontac.
Urbildu ziren mai artara eta Claudetek lasai lasai
erran zion Beltzari denbora berean komisarioen
«txapa» erakusten ziola:

–Emango didazu zure karneta, faborez? Ikusi nai
nituzke zure paper oiek, eta zureak ere prestatzizu
–erran zion Piztiari ere.
Bi gaizkileak arriturik gelditu ziren areri begira,
gorrotozko aurpegiakin. Bizkitertian Pontac erne
zagon, izkillua eskuen eta sakel barnean, bada-ezpada're.
Bi yendajeak atera zituzten beren karnetak eta
eman zizkioten Claudet yaunari. Onek begiratu zituen
ongi eta an agertu ziren Marsellatik emanikako izen
ber-berak. Aurrez aurre zituen bi gaizkileak.
–Orduen, zu zara Beltza eta zu Pizti.
Au aditu zutenian, bi yendajeak oraiñik arrituago
gelditu ziren; bañan Beltzak burue altxatu ta erran
zion:
–Bai, ala gara. Eta zer?
Orduko, kanpoan zai gelditu zirenetako bat sartu
zen barnera, eta Pontac'en keñu batekin batera etorri
zen ekengana, eta asi zitzaizkion lapurrei soñekoak
begiratzen.
–Zer? Au ere badugu? –erran zuen Beltzak kolera
aundian–. Zer nai duzue gurekin?
Begiratu zabezten ongi, eta arrigarria! Etzuten
ezta naal ttipi bat ere sakelean...

–Eztute armarik –erran zuen polizi begiraleak.
–Zer uste zinuten, ba? –yardetsi zaben Beltzak–.
Guk eztugu iñorreri kalterik egin eta utzi gaitzazue
bakean.
–Emaidazue diruen boltsa –erran zion komisarioak.
–Nere boltsa zertako nai duzu? zu ertzañen aitzindaria izanagatik, eztuzu eskubiderik nere diruak ikusteko.
–Emaidazue biek ere onez onean; bertzenaz...
Beltza otsoa bezala zagon. Borrokarien antzera
yarri zen. Besoak zabal, denei iretsi naiez, begietatik
txispek ateratzen zituela. Orduan poliziek atera zituzten pistolak gaizkileei apuntetuz.
–Ba, ortaz balietzen zerate, bai –erran zaben Beltzak.
Azkenean boltsa atera zuen, eta billetez ongi aunpatua. Claudetek artu zuen eskuetan eta begiratu
zituen billeteak eta an ziren geienak, berri berriek eta
ebatsitakoak agertu ziren.
–Eztago dudik... Erori zerate. Artzizue! –agindu
zuen komisarioak bere menpeko ertzañeri.
Armak eskuetatik utzi gabe, lotu zituzten eskumuturretike ta abiatu ziren komisaria aldera.

«Taska» artako guziek ango zalapartari oartu zirenean, ixildu ziren, denak arriturik eki begira. An arkitzen ziren zenbaitzuk estali zituzten beren aurpegiak
bada-ezpada're, ezagutu etzazten. Lapur txiki eta
lapur aundi, ango yendajeen artean orotarik baziren.
Etzituzten aunitzik bortxatu bi lagun tzar oriek. Ixilik, itzik erran gabe, goan ziren bide guzian. Claudet
eta bere aldekoak,b erriz, nabari zuten alaitasuna.
Komisariara iritxi ziren eta denborik galdu gabe
asi ziren galde-erantzunetan. Leenik Beltzari egin zizkioten. Bizkitertean, Pizti berex iduki zuten, bertze
gela batean.
Claudet asi zen:
–Azkenean erori zara, Beltza, Nik etzindudan ezagutzen; bañan dudik gabe zure izena aipatua da ego
aldean. orai erradazu: non dituzu zuek ebatsitako lau
milloiak?
–Guk eztugu lau milloi oiek ebatsi. Ori zuek asmatutako gezur bat da.
–Nola gerzurra? Eztuzu ukatuko orai 500 franko
berri oiek artu zinutela, zure sakelean oraintxe guk
arrapatuak.
Beltzak galtze txarra zuen, iduri zuen denak iretsi
bear zituela eta erran zuen modu txarrean:

–Bai, oiek ebatsi gintuen; bañan ez ordea zuk erraten dituzuen lau milloiak.
–Bai Beltza, bai. Lau milloi eta erloju bat gañera,
artu zinuten. Ori guzie Mainkerrak aitortu zuen il aitzinean. Berak erran zakun nola zanpatu ziñuten eta
nola egin zinuten ebaskoa iruen artean. Gero iges egin
zinutela diru guziekin, areri erdi illa utzi ondoren.
–Ori gezurra da –zion Beltzak aserre–. Guk eztugu
deus ikustekorik Mainker delako orrekin.
–Zuek «gillotina» merexi duzue, lapurrek eta eraileak zeratelakotz. Mainker ori zuek il zinuten. Ori
segurki dakigu. Ortaz bada, eztuzue barkamenik.
–Ori ikusiko dugu. Nik aldeztuko dut nere burue.
Badugu guk ere geren abogadua.
–Gizon arroa zara. Ezagun duzu borrokaria izan
zarela; bañan emen zure indarrak eztute deus balio,
eta gizon maltzurreri eta gaiztoeri ematen zai merexi
dutena.
Gero erran zaben ertzañei:
–Eraman zazue zakur au emendik eta datorrela
bertzia.
–Kasu, gero, nere boltsa orrekin. Or baitut nik
zuzenbidean irabazitako dirua. Eztire denak Leblancenak.

–Ago ixilik, «Beltzarro» –erran zion ertzaiñ batek
besotik artzen ziola; bañan bazuten lanik aski iruen
artean ere gizon bizkor ura menperatzen.
Claudetek zion bere baitan:
–Pizti ori segur naiz aisa eskolatuko dugula.
Ekarri zuten Piztia Claudeten aitzinera. Bazirudin
lasai zagola eta naspil oietan oitue. Oraiñik ere irri
itxura batekin, batere bildurrik gabe, bere begi bixiekin alde guzietara begira.
Claudetek begiratu zion zorrotz eta erran zion:
–Aitor zazu egia, gertatu zen bezala.
–Bai yauna; nik 500 franko berri oiek ebatsi gintuena aitortzen dut. Eztugu ukatzerik. Bañan ez lau
milloiak «Journal'ak» zabaldu duten bezala. Guk boltsa bat bakarrik artu ginuen eta artan ziren diru pizer
oiek. Bertzelako lana!
–Zuek zerate erail nardagarri batzuk. Eztuzu ba,
orai Mainkerra il zinutela ukatuko. Badakigu ongi aski,
berak aitortu baizuen il aitzinean lau milloiakin iges
egin zinutela bera il urren utzi ondoren; eta oraindik
geiago: lau milloi oiek gordetzen zitun larruzko boltsa
ura ugaldera bota zinutela... Ona emen kartera, guk
biaramunean arkitua, berak erran zuen leku berean.
Piztiak azeria bezain bizi yardetsi zion:

–Guk eztugu beñere boltsa ori ikusi. Yoko zikinetan
ari zerate.
Gero ixtanpatez pensaketan egon eta oiuka erran
zuen:
–Urde madarikatua! Orai ikusten ditut gauzak
garbi. Guk iges egin ginuenean, bera barnean gelditu
zen oraindik eta orduan eginen zuen xikana ori.
–Bañan eztinuten burni-kutxan bi kartera ikusi?
–erran zion Claudetek.
–Burni-kutxa edeki ginuenean yendeen solasak
eta irriak nabaitu gintuen goitien. Orduan deus begiratu gabe artu ginuen boltsa bat eta ez ginen bertzerik bazenik oartu. Laisterka atera baiginen andik.
Mainkerra an gelditu zen eta ez ginuen ordu erdi
batean ikusi. Aren zai egon ginen lenago autatutako
biltokian.
–Eta zergatik yo zinuen lau milloiak kentzeko
ezpazen?
–Ni ortan errugabea naiz; nik ez nuen gizona ukitu.
Beltzak zanpatu zuen; bañan ez dirue kentzeagatik, ez
bait-zakarren deus, iruzur egin zakulakoz baizik.
Dudik gabe arek bazuen bertze lagun bat aren zai eta
areri eman zition diruak boltsa ugaldera bota ta ondoan.

–Ori eztut siñesten. Ergelkeri ori egiteko, etzuen
zuengana goan bearrik. Emen bada gauz zikinen bat
eta garbitu bear dugu. Beti ere, zuek gue eskuetan
zagozte eta zuen gain duzue eriotz bat ebaskoakin
batean... eta diru oiek agertu bearrak dire.
–Zu segur zaude, yauna, eta ni ere bai. Eztut uste
500 franko ebasteagatik burue kenduko digutenik.
Auzia ongi aterako dugu, geren aldezkariak ere baititugu.
–Zuek bezelako gaizkileak garbitu bearrak dire
lenbailen.
Gero azkenean koleratue erran zuen Claudet yaunak:
–Eraman zazue Pizti tzar au emendik.
Bi gaizkileak giltzapean sartu zituzten, leku berexietan, elkarrekin egon ez zitezen. Gauzak etziren
bada oraindik garbitu, bañan Claudetek uste osoa
zuen bere baitan.
Afaltzeko ordua ere bazen eta komisario yaunak
erabaki zuen Leblanc eta bertzei afalondoan gaztigatzea etorri zitezen. Gero, lenago artu zituzten iru gaizkile eken libertatean baiezkoa eman zuen. Bertze
gauz batzuk ere xuxendu zituzten eta goan ziren afaltzera.

Kanpora atera zirenean elurre ari zuen gogotik.
Leblanc eta bere lagunek berrie artu zutenian, pozez
erotu ziren. Afal ondoan goan ziren denak komisariara utsik egin gabe. Orduko prest beren lekuetan Claudet, Pontac eta bertze ertzañak.
–Gabon, yaunak! –agurtu zuten sartu zirenean.
–Bai zuei ere; ongi etorri, adiskideak. Gaur berri
onak ditugu. Poztu zaitezte.
Mai gañean zituzten lapurrei kendutako billete