🕥 30-minute read

Desobedientzia zibila - 3

Total number of words is 3843
Total number of unique words is 1901
30.5 of words are in the 2000 most common words
43.4 of words are in the 5000 most common words
51.8 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  gobernu baten joera eta neurriak gaitzesten dituzten bitartean, sostengu eta leialtasuna eskaintzen dizkioten horiek dira, dudarik gabe,
  haren sostengatzailerik kontzienteenak eta, sarritan ere, aldaketaren
  oztoporik handienak. Batzuek Batasuna desegiteko eskatzen diote Estatuari, presidentearen deialdiei muzin egiteko13. Zer dela eta ez dute
  beraiek desegiten Estatuarekin duten lotura eta haren ogasunari zerga
  ordaintzeari uko egiten? Estatuarekiko duten harremana, ez al da Estatuak berak Batasunarekiko duen berbera? Estatuak Batasunaren aurka
  ez jotzeko izan dituen arrazoiak, ez al dira beraiek Estatuaren kontra
  ez aritzeko izan dituzten berberak?
  Nolatan ase daiteke gizon bat jakite hutsarekin eta, gainera, lasai
  ibili? Lasaituko al du bada bera kaltetzen ari direla jakite hutsak? Auzoak txanpon bakar bat bera ere lapurtzen badizu, ez zaitu asetzen
  jakiteak iruzur egin dizula, ezta dagokizuna ordaintzeko eskatzeak
  ere; haatik, berehala hartzen dituzu neurri eraginkorrak diru guztia
  berreskuratzeko eta ziurtatzeko berriz iruzur egiten ez dizutela. Printzipioetatik sorturiko ekintzak –justizia hautemateak eta gauzatzeak–
  egoerak eta harremanak aldatzen ditu; iraultzailea da mamian eta ez
  dator guztiz bat iraganeko ezerekin. Ez ditu soilik estatuak eta elizak
  banantzen, senitartekoak banantzen ditu, ai ene! gizabanakoa banantzen du, eta haren baitan deabruarena eta jainkoarena bereizten du.
  Zuzengabeko legeak egon, badaude: obeditu besterik ez al dugu
  egin behar, ala zuzentzen saiatu? Zuzentzen lortzen dugun arte obeditu behar ditugu, ala besterik gabe hautsi? Hau bezalako gobernu
  baten agintepean, gizonek uste izaten dute itxaron egin behar dutela gehiengoa legea aldatzearen alde konbentzitu arte. Kontra eginez
  gero, konponbidea gaitza baino okerragoa izango litzatekeela uste
  dute. Haatik, Gobernuaren errua da konponbidea gaitza baino okerragoa bada. Hark bihurtzen du okerrago. Zer dela eta ez da Gobernua
  prestuago aldaketa igarri eta laguntzeko? Zer dela eta ez du gutxiengo
  13 Esklabotza debekatzearen aldeko mugimenduko muturrekoenek Estatu esklabistekiko lotura
  deuseztatzeko eskatzen zuten. William Lloyd Garrison (1805-1879) zen American Anti-Slavery
  Society elkarteko burua. AEBetako konstituzioak esklabotza legeztatzen zuela-eta, hura erretzera
  deitu zuen. Hala egin zuen berak jendaurrean.
  
  Bozkatzea joko
  mota bat da
  
  jakintsua estimatzen? Zer dela eta egiten du negar eta borroka zauria
  jaso aurretik? Zer dela eta ez ditu herritarrak adi egotera bultzatzen,
  bere akatsez ohartarazteko, hobe beharrez? Zer dela eta iltzatzen du
  beti Kristo gurutzean, eta Lutero zein Koperniko eskomikatzen, eta
  Washington zein Franklin matxinotzat jotzen?
  Pentsa dezake batek gobernuak kontuan hartu ez duen lege-hauste bakarra dela bere aginteari uko egitea apropos eta praktikan. Zer
  dela eta ez du, bestela, horretarako zigor irmo, egoki eta neurrikorik
  arautu? Ondasunik gabeko gizon batek, behin bada ere, uko egiten
  badio berak irabazitako bederatzi txelin Estatuari emateari, kartzelan sartzen dute, nik ezagututako inongo legek mugatzen ez duen
  epe baterako, soilik giltzaperatu dutenen erabakiaren menpe. Haatik,
  laurogeita hamar bider bederatzi txelin lapurtu badizkio Estatuari, berehala uzten dute libre.
  Bidegabekeria gobernuaren makinak ezinbestean duen frikzioaren
  atal bat bada, hala bedi, hala bedi. Beharbada gastatu eta leunduko
  da; ziur makina erabat higatuko dela. Bidegabekeriak malguki, txirrika, soka edo eragingailu propioak baditu, pentsa dezakezu konponbidea gaitza baino okerragoa ez ote den izango. Baina, haren izaerak
  behartzen bazaitu beste baten kontrako bidegabekeriaren agentea
  izatera, orduan zera esango dizut: hauts ezazu legea. Zeure bizitza
  izan dadila makina gelditzeko kontra-frikzioa. Ziurtatu behar dut ez
  dudala edozein neurritan bultzatzen gaitzesten dudan okerra.
  Gaitza konpontzeko Estatuak eskura jartzen dituen bideak erabiltzeari buruz, nik ez dut halako bideen berririk. Luzeegi jotzen dute
  eta gizon baten bizitza joango da tartean. Baditut beste zereginak ere.
  Ez nintzen mundu honetara sortu, nagusiki, mundua bizileku ona
  bihurtzeko, baizik eta, bertan bizitzeko, ona ala txarra izanda. Gizon
  batek ez du zertan dena egin behar, zerbait baizik. Eta dena egiterik
  ez badu, horrek ez dakar ezinbestean, zerbait oker egin behar duenik. Ez dut zertan ibili behar eskariak aurkezten Gobernadore edo
  Legebiltzarrari, ez, behintzat, hauek niri eskariak aurkezteko beharrik
  ez duten bitartean. Nire eskaerei entzungor egiten badiete, zer egin
  dezaket orduan? Irtenbiderik ez du utzi Estatuak halakoetan: Konsti38
  
  tuzioa bera dugu gaitza. Esan dudanak eman dezake bortitz, kaskagogor eta liskarti; baina bihotz onez eta kontsiderazioz tratatzea da
  horrela merezi eta estimatzen duen izpiritu bakarra. Horrela gertatzen
  da onerako aldaketa guztietan: jaiotzak eta heriotzak legez, gorputza
  astindu egiten dute.
  Ez dut zalantzarik honako hau esaterakoan: euren buruak abolizionista izendatzen dituzten horiek berehala eta eraginkortasunez
  kendu behar liokete sostengua Massachusettsko Gobernuari, pertsonez zein ondasunez, itxaron gabe gehiengo sinplea osatu eta nagusitzeko eskubidea eskuratu arte. Jainkoa euren alde badute, nahikoa
  dutela deritzot, beste inoren zain egoteko beharrik gabe. Are gehiago,
  aldamenekoa baino zuzenago dabilen edozein gizonak gehiengo sinplea osatzen du dagoeneko.
  Ameriketako Gobernu hau, edo haren ordezkari Estatuko
  Gobernua, urtean behin –ez gehiagotan– topatzen dut aurrez-aurre,
  haren zerga biltzailearen pertsonan. Hori da gizartean ni bezala
  kokaturiko gizon batentzat Gobernuarekin halabeharrez topo egiteko
  modu bakarra. Orduan zera esaten dit, argi eta garbi: nire agintea
  onar ezazu. Harekin tratatzeko modurik sinpleena, eraginkorrena eta,
  egungo egoera dela-eta, ezinbestekoena, harenganako zein poz gutxi
  eta maitasun urria dituzun adierazteko, hura une horretan ukatzea da.
  Nire auzoa, zerga biltzailea, da tratatu behar dudan laguna, ez bainabil
  paperezko agiriekin borrokan baizik eta pertsonekin, eta hark bere
  borondatez gobernuaren agentea izatea aukeratu du. Nola jakingo du
  hark gobernuaren oÄziale gisa, edo gizon legez, zer den eta zer egiten
  duen, ni, errespetatzen duen bizilaguna, auzokide eta izaera oneko
  pertsona legez ala ero eta bazter-nahasle gisa tratatu behar ote nauen
  erabaki beharrean aurkitzen den arte. Ikusi beharko du orduan, bere
  jatortasuna kolokan jartzen duen arazoa gaindi ote dezakeen bere
  ekintzari dagozkion gogoeta edo hitz zakarrik gabe. Ondo dakit nik
  mila, ehun, hamar gizonek –hamar gizon prestuk soilik–, zera! gizon
  ONDRATU bakar batek, Massachusettsko Estatu honetan, esklaboak
  edukitzeari utzi eta bere konplizitatea hautsiko balu eta, honen
  ondorioz, konderriko kartzelan giltzapetuko balute, esklabotzaren
  
  azkena litzatekeela Ameriketan. Hasierak zein xumea dirudien ez
  du axola, behin zuzen egiten dena, betiko dago egina. Baina nahiago
  izaten dugu hitz egiten ibiltzea gure misioa deitzen dugun horretaz.
  Erreformak hamaika kazeta ditu bere alde lanean, baina gizon bat bera
  ere ez. Nire lagun estimatua eta Estatuaren ordezkaria14, Kontseilu Ganbaran giza eskubideen arazoa konpondu nahian jo eta su dabilena,
  Karolinako espetxeekin mehatxatu beharrean, Massachusettsen preso
  balitz, hau da, bere senideari esklabotzaren bekatua leporatzeko horren
  prestu dabilen Estatu honetan bertan –nahiz eta egun abegikortasunaren
  aurkako ekintza bat baino ez duen ikusten haren kontra– Legebiltzarrak
  ez lioke gaiari erabat muzin egingo hurrengo neguan.
  Inor bidegabeki giltzapetzen duen gobernu baten menpean,
  gizon zintzo bati dagokion tokia kartzela da. Leku egokia egun, Massachusettsek bere izpiritu askeen eta kementsuenentzako egun
  egokitu duen leku bakarra, kartzelatan da, han Estatuarengandik
  eta Estatu beraren eskutik apartatuak eta giltzapetuak izan daitezen,
  euren buruak dagoeneko jarri baitituzte aparte, printzipioak direla
  eta. Hor aurkitu beharko lituzke esklabo iheslariak, baldintzapeko
  askatasunean dabilen gatibu mexikarrak eta bere herriari eginiko
  kaltea salatzera datorren indioak, toki baztertu baina libreago eta
  ohoretsuago horretan, non Estatuak, alde beharrean, kontra dituenak
  sartzen dituen: esklaboak dituen Estatu batean gizon libre batek ohorez
  erabil dezakeen etxe bakar horretan. Norbaitek uste badu hor barruan
  haien indarra galdua legokeela eta haien ahotsek Estatuaren belarria
  jadanik atsekabetzerik izango ez luketela, hau da, pareta horien
  artean jadanik etsai izango ez zirela, horrek ez daki noraino den egia
  okerra baino indartsuagoa, ezta ere zein eraginkorrago eta indartsuago
  borroka dezakeen zuzengabekeria bere soinean apur bat jasan
  duenak. Eman ezazu boto osoa, ez soilik paper puska bat, zeure eragin
  osoa. Gutxiengoa indarge da gehiengoari men egiten dion bitartean.
  14 Samuel Hoar (1778-1856) abokatuaz ari da Thoreau. Massachusettsko Estatuak Charlestonera
  bidali zuen (Hego Karolina, estatu esklabista) protesta egitera, 1844ean. Izan ere, hegoaldeko
  portu horretan Massachusettsko marinel beltzak atxilotzen zituzten, legez kanpokotzat zutelako
  beltz askeak Hego Karolinan sartzea. Isuna ordaindu ezean, esklabo gisa saltzen zituzten. Hoar
  Estatutik egotzi zuten.
  
  Gizon zintzo bati
  dagokion tokia
  kartzela da
  
  Gutxiengo bat ere ez da orduan. Geldiezina da, ordea, bere pisu
  guztiarekin traba egiten duenean. Aukera bada gizon zintzo guztiak
  kartzelan sartzea ala gerra eta esklabotza gelditzea, Estatuak ez du
  zalantzarik izango. Mila bat gizonek aurten zergak ez ordaintzea
  erabakiko balute, hori ez litzateke neurri bortitz eta odoltsua izango,
  bai, ordea, ordaintzea eta Estatua ahalbidetzea indarkeria erabiltzeko
  eta errugabeen odola isurtzeko. Hau da, izan ere, iraultza baketsuaren
  deÄnizioa, halakorik posible bada, behintzat. Zerga biltzaileak edo
  beste edozein funtzionariok “zer egingo dut bada?” galdetzen badit,
  eta hala egin dit dagoeneko batek, nire erantzuna honako hau izango
  da: “benetan zerbait egin nahi baduzu, utzi kargua”. Menekoak
  leialtasunari uko egin dionean eta funtzionarioak kargua utzi
  duenean, orduan egina dago iraultza. Suposa ezazue, halere, odola
  isuri behar dela; ez al da odolik isurtzen moduren batean kontzientzia
  zauritzen denean? Zauri horretatik isurtzen dira gizon baten benetako
  gizatasuna eta hilezkortasuna, eta betiko hiltzeraino odolusten da.
  Odol jario hori dakusat orain.
  Legea hautsi duenaren kartzelatzea ibili dut gogoan, haren ondasunen bahitzea barik, nahiz eta biek xede bera izan, zuzentasunik
  garbiena defendatzen dutenak, eta, beraz, Estatu ustel batentzat arriskutsuenak diren horiek ez direlako, normalean, asko ibili ondasunak
  biltzen. Horiei mesede gutxikoa zaie Estatua, besteekin alderatuta,
  eta zergarik txikiena ere neurrigabekoa iruditu behar zaie, batez ere
  eskuekin eginiko ezohiko lanaren bitartez ordaindu behar badute.
  Erabat dirurik gabe biziz gero, Estatuak berak ere zalantzan izango
  luke hari dirua eskatzea. Gizon aberatsa, berriz, konparazio bekaiztirik ez egitearren, bera aberasten duen erakundeari salduta dago beti.
  Absolutuki hitz eginez, zenbat eta diru gehiago, orduan eta bertute
  gutxiago. Dirua gizonaren eta haren gauzen artekaria baita, honek
  eskuratzen ditu gauzok harentzat; eta ez dago bertute handirik dirua
  eskuratzean. Diruak erantzun beharreko galdera asko isilarazten ditu,
  eta, aldiz, galdera bakarra sortzen du, erantzuten zaila baina azalekoa: zertan gastatu? Honen bidez, gizonak oinarri morala galtzen
  du. Bizitzeko aukerak murriztu egiten dira “erraztasunak” omen diren
  horiek handitzen diren heinean. Gizon batek, behin aberastutakoan,
  bere kulturaren alde egin dezakeen gauzarik hoberena da pobrea zenean zituen egitasmoak gauzatzen saiatzea. Jesu kristok Herodesen
  aldekoei haien izaeraren araberako erantzuna eman zien: “Erakuts
  iezadazue zerga-dirua”, esan zuen, eta batek, poltsikotik, txanpon
  bat atera zuen; erabiltzen baduzue Zesarren irudia daukan txanpona,
  hark balioztatu eta zirkulazioan jarritakoa, hau da, Estatuaren gizonak
  bazarete eta Zesarren gobernuaren abantailez pozik baliatzen bazarete, orduan, berea den horretatik zer edo zer itzultzeko eskatzen dizuenean: “Itzul iezaiozue, beraz, Zesarri Zesarrenak direnak eta Jainkoari Jainkoarenak direnak”. Nori zer zegokion jakin gabe utzi zituen,
  hasieran bezain ezjakin, haiek ez baitzuten jakin nahi.
  Nire auzokide libreenekin solasean aritzen naizenean, aferaren
  garrantziaz zein larritasunaz eta lasaitasun publikoari dioten begiruneaz diotena diotela, kontua da, azken batean, ezin dutela bizi egungo Gobernuaren babesik gabe, eta desobedituz gero, euren familiak
  zein ondasunek jasango lituzketen ondorioen beldur direla. Nik, neure aldetik, ez nuke pentsatu nahi inoiz Estatuaren babesa ezinbestekoa zaidala. Zerga ordaintzeko eskatzen didanean, berriz, Estatuaren autoritateari muzin egiten badiot, laster asko bahitu eta alferrik
  galduko ditu nire ondasunak eta ni zein nire seme-alabak etengabe
  zigortuko gaitu horrela. Gogorra da hori. Gizon bati zintzoki eta aldi
  berean eroso bizitzea ezinezkoa egiten dio honek. Ondasunak pilatzeak ez du, beraz, merezi izango, berriz ere, galduko baitira. Lekuren bat alokatu edo okupatu behar duzu eta uzta txiki bat besterik
  ez hazi, eta hura berandu gabe jan. Zure baitan bizi behar duzu, eta
  zeure ahalmenez, maukak beti jasota eta prest hasteko, eta zeregin
  askorik gabe. Turkia batean ere badu gizon batek aberasterik, Turkiako
  Gobernuaren meneko zintzoa bada beti. Konfuziok esan zuen: “Estatua arrazoiaren printzipioen arabera gobernatzen bada, miseria eta
  pobrezia lotsagarriak dira; estatua ez bada arrazoiaren printzipioen
  arabera gobernatzen, aberastasunak eta ohoreak dira lotsagarriak”15.
  Ez: nire askatasuna galzorian dagoen urruneko hegoaldeko porturen
  batetik Massachusettsen babesa eskatzen dudan arte edota sorlekuan,
  15 Konfuzio, ‘Analektak’, VIII. liburua, XIII. atala.
  
  etxaldea bakebidez eraikitzeari ekiten diodan bitartean, ordain dezaket Massachusettsi leialtasuna zein nire bizitza eta ondasunen gaineko eskubidea ukatzearen prezioa. Gutxiago kostatuko zait Estatuari
  desobeditzearen zigorra jasotzea, obeditzea baino, zentzu guztietan.
  Obeditzekotan, gutxiago balio dudala sentituko nuke.
  Orain dela zenbait urte, Estatua etorri zitzaidan Elizaren izenean
  eta apaiz bati laguntzeko diru kopuru bat ordaintzeko agindu zidan;
  nire aita joaten zen haren peredikua entzutera, baina sekula ere ez
  neu. “Ordain ezazu”, esan zidan Estatuak, “edo kartzelan giltzapetua
  izango zara”. Uko egin nion ordaintzeari, baina, zoritxarrez, beste
  norbait agertu zen nire ordez ordaintzeko prest. Ezin nuen ulertu zer
  dela eta ordainarazi behar zaion maisuari apaiza laguntzeko eta ez,
  berriz, apaizari maisua laguntzeko; ni ez bainintzen Estatuko maisua, haatik, borondateko harpidetzaz sostengatzen nuen neure burua.
  Ezin nuen ulertu zer dela eta Lizeoak ezin zituen bere zergak luzatu,
  eta Estatua eskaera babesteko izan, Elizak bezala. Dena den, eta zinegotziek eskatu zidatelako, baieztapen hau paperean jartzea onartu
  nuen: “Idazki honen bitartez jakin dezatela guztiek, nik, Henry Thoreauk, ez dudala nahi inongo elkarteko kidetzat hartua izan, horretan
  izena eman ez badut”. Udal idazkariari eman nion idazkia; eta hark
  dauka gordeta. Eliza horren kidetzat hartua izan nahi ez dudanaren
  jakinaren gainean jarririk, ez dit Estatuak, harez geroztik, halako eskaerarik egin, hartan, aurretik zuen ustea aintzat hartu behar zuela
  adierazi bazidan ere. Nola izendatu jakin izan banu, izenik eman ez
  nien elkarte guztietatik izena kendu beharko nukeen orduan, banan
  bana, baina ez nekien zerrenda osoa non aurkitu.
  Sei urteotan ez dut gizabanakoen gaineko zergarik16 ordaindu.
  Hori dela eta, kartzelan sartu ninduten, behin, gau baterako. Metro erdi eta metro bat arteko harrizko paretei zein 30 zentimetroko
  zur eta burdinazko ateari eta argia iragazten zuen burdinsareari so
  nengoela, harritu egin ninduen erakunde haren zentzugabekeriak,
  16 Poll Tax zergaz ari da egilea. XIX. mendera arte, herrialde askotan zerga zuzen mota arruntena
  zen. Hiritar bakoitzak kopuru finkoa ordaindu behar zion estatuari, zenbat diru irabazten zuen kontuan hartu gabe.
  
  zarratzeko haragi, odol eta hezurrak besterik ez banintz hartzen baininduen. Nire buruari galdetzen nion erabaki ote zuen hura zela ni
  enplegatzeko modurik hoberena eta ez ote zitzaion sekula bururatu
  nire zerbitzuez beste modu batean baliatzea. Ni eta nire hirikideen
  artean harresi bat baldin bazegoen, beste bat bazutela ikusi nuen, igo
  edota zeharkatzen zailagoa, haiek ni bezain libre izan aurretik. Ez
  nintzen inoiz preso sentitu eta paretak harrizko eta mortairuzko alferrikako gastu itzela iruditu zitzaizkidan. Zerga ordaindu zuen hiritar
  bakarra banintz legez sentitu nintzen. Ni nola tratatu ez zekiten, besterik gabe, eta heziketarik gabeko pertsonak bezala portatzen ziren.
  Mehatxu zein hitz gozo bakoitzarekin huts egiten zuten, nire desiorik
  handiena harresiaren bestaldean egotea zela uste baitzuten. Irribarrez
  ikusi nuen atea ixteko nolako lanak hartzen zituzten eta nire gogoetak inongo baimen eta oztoporik gabe irten zitezkeela haien atzetik;
  eta gogoetok ziren gauza arriskutsu bakarra. Ni heldu ezin nindutenez, nire gorputza zigortzea erabaki zuten; umeak bezalatsu, gorroto
  duten lagunari aurre egin ezin diotenean, haren txakurraren aurka
  jotzen dute. Estatua ergel xamarra zela ikusi nuen, bere zilarrezko
  koilaratxoekin arduratuta dabilen neskazaharra bezain izuti, lagunak
  eta etsaiak bereizi ezinik zebilela, eta gordetzen nion errespetu kondarra galdu nuen eta errukigarria egin zitzaidan.
  Bistan denez, Estatuak, ez dio sekula nahita aurre egiten gizon
  baten senari, intelektual zein moralari, baizik eta, soilik, haren gorputzari, haren zentzumenei. Estatua ez dago adimen edo zuzentasun
  handiagoz horniturik. Bai, aldiz, indar Äsiko handiagoz. Ez nintzen
  bortxatua izateko jaioa. Nire erara hartuko dut arnasa. Indartsuena
  zein den ikusiko dugu. Zer nolako indarra du jendetzak? Soilik behar
  nazakete nirea baino garaiago den lege baten esanetara daudenek.
  Haiek bezalakoa bihurtzera behartzen naute. Noiztik behartzen ditu
  jendetzak, bada, gizonak modu batean ala bestean bizitzera. Zer nolako bizimodua litzateke hori? “Dirua ala bizia” botatzen didan gobernu batekin topo egiterakoan, zer dela eta ibili beharko nintzateke
  dirua emateko irrikan? Estu eta larri dabil hura, beharbada, eta noraezean. Nik ez daukat laguntzerik. Berak lagundu beharko dio bere
  buruari, neuk egiten dudan bezala. Negarretan ibiltzeak ez du me45
  
  rezi. Ni ez naiz gizartearen makina ongi ibiltzearen arduraduna. Ez
  naiz ingeniariaren semea. Ezkurra eta gaztaina elkarren aldamenean
  erortzen direnean, ez da bata ernatu gabe gelditzen besteari lekua
  uztearren. Bakoitzak bere legeari jarraiki, ernatu, hazi eta ahal duen
  bezain eder loratzen dira, bestea, beharbada, itzalpetu eta suntsitzen
  duen arte. Landare batek ez badu bere izaeraren arabera bizitzerik,
  hil egiten da; baita gizona ere.
  Kartzelan igaro nuen gaua aski berria eta interesgarria izan zen. Sartu
  nintzenean, presoak jakak erantzirik solasean ari ziren atarian, ilunabarreko giroaz gozatzen. Baina kartzelariak orduan, “tira mutilok,
  ixteko ordua da”, esan zuen. Presoak sakabanatu ziren eta haien urratsen hotsa gela hutsetara itzultzen entzun nuen. Kartzelariak gelakidea aurkeztu zidan: “tipo jatorra eta azkarra” zela esan zuen. Atea itxi
  zuenean, kapela zintzilikatzeko tokia erakutsi zidan, baita han moldatzeko modua ere. Hilean behin gelak karez margotzen zituzten.
  Gurea, behintzat, ezin zuriagoa zen, altzariz apalena eta, ziurrenik,
  hiriko gelarik txukunena. Nongoa nintzen eta nolatan giltzapetu ninduten jakin nahi zuen hark, noski. Kontatu nion, eta, nire txanda heldu zenean, nolatan kartzelatu zuten galdetu nion, gizon zintzoa zela
  suposatzen bainuen eta, egun ere, hala zela uste dut. “Borda bat erretzea leporatu didate”, esan zidan, “baina nik ez dut halakorik egin”.
  Argitu ahal izan nuenez, ziurrenera mozkorturik sartuko zen bordan
  lotara, eta bertan pipa erretzen hasi..., eta horrela kiskaliko zen borda.
  Gizon argia zela zioen jendeak, epaiketaren zain hiru hilabete inguru
  pasata zituen han, eta beste horrenbeste itxaron beharko zuen. Eroso
  eta zoriontsu samar zegoen, ordea, ostatua doan zeukalako eta ongi
  artatzen zutela uste zuelako.
  Leiho batean jarri zen eta ni bestean, eta kartzelan luze egonez gero,
  zeregin nagusia leihotik begira egotea litzatekeela ikusi nuen. Berehala irakurri nituen han utzitako idazki guztiak, eta preso ohiek nondik
  egin izan zuten ihes aztertu zuen, eta barrote bat non zerratu zuten,
  eta gela hartan egondako hainbaten berri entzun nuen. Hemen ere,
  historia eta istorioak bazirela aurkitu nuen, espetxearen harresietatik
  at sekula igarotzen ez direnak. Hau da, ziurrenik, hiriko etxe bakaHonela zerbitzatzen du jende-multzoak estatua, ez gizonak legez, baizik
  eta makina legez armada, kartzelariak, poliziak eta gainontzekoak
  
  rra non bertsoak idazten diren, ondoren barnean ibiltzeko paperean,
  baina sekula ez argitaratzeko. Bertsopaper luze bat erakutsi zidaten,
  gazte batzuk jarritako koplak: ihesaldi batean harrapatu zituzten eta
  bertsook abestuta hartzen zuten mendekua.
  Ahal bezain beste kontakizun atera nizkion kartzela-kideari, berriz
  ikusiko ez nuelakoan, baina, azkenean, nire ohea zein zen erakutsi
  zidan, eta argia amatatzera joateko utzi ninduen.
  Gaua han etzanda igarotzea herri urrun baten barrena bidaiatzea bezalakoa izan zen, sekula ikustea espero ez nuen moduko herrian. Hiriko
  erlojuaren kanpaia ordura arte entzun gabe neukala iruditu zitzaidan,
  ez eta kaleko gaueko zaratak ere; leihoak irekirik egin genuen lo, burdinsarearen barnealdean baitzeuden. Nire jaioterria Erdi Aroaren argitan
  ikustea bezalakoa izan zen, gure Concord Rhin ibaia bihurtua, eta zaldun
  zein gazteluak irudikatu nituen. Betiko hiritarren ahotsak ziren, ordea,
  kaleetan aditzen nituenak. Aldameneko ostatuaren sukaldean egiten zein
  esaten zenaren ikus-entzule nintzen, nahigabe, bai bizipen berri eta bitxia niretzat. Nire jaioterriaren hurbilagoko ikuspegia zen. Haren barne-barnean nengoen. Hango erakundeak ikusi gabe nituen ordura arte. Herriko erakunde berezietako bat da kartzela, eskualde-burua baita. Hango
  biztanleak zertan ari ziren ulertzen hasi nintzen.
  Goizean, ateko zulotik sartu zizkiguten gosariak, neurrian eginiko latorrizko ontzi karratu luzanga txikietan: barruan litro erdi txokolate,
  ogi beltza eta burdinazko koilara bat. Ontziak bueltan eskatu zituztenean, sobratutako ogia itzultzekotan izan nintzen, inozo halako!
  Lagunak hartu eta hura bazkarirako edo afarirako gorde behar nuela
  esan zidan. Luze gabe, inguruko zelai batean segan aritzeko utzi zuten kanporatzen, egunero bezala, eguerdian itzultzeko. Agurra luzatu
  zidan, ni berriz ikusiko ote ninduen zalantza zuela esanez.
  Askatu nindutenean, norbait tartean sartu eta zerga ordaindu baitzuen, ez nuen egunerokoan aldaketa handirik sumatu, gazte sartu
  eta buruzuri eta agure ateratzen denak ez bezala. Eta hala ere, nire
  irudiko, aldaketa handia gertatua zen hirian, Estatuan eta herrialdean,
  denbora hutsak sor dezakeena baino handiagoa. Are argiago ikusten
  nuen bizilekutzat nuen Estatua. Inguratzen ninduen jendea, auzo on
  
  edota adiskidetzat noraino nuen hartzerik ikusi nuen; haien adiskidetasuna jaiegunetarakoa soilik zela, zuzen jokatzeko asmo handirik
  ez zutela; nigandik berezitutako arraza ziren, haien aurreiritziak eta
  sineskeriak direla-eta, txinatarrak edo malaysiarrak bezala. Gizateriari
  egiten dioten sakriÄziotan arriskurik ez dutela, ondasunentzat sikiera
  ere; azken Änean, horren noble ez zirela, lapurrak egindakoa lapurrari egiten baitzioten eta arimak salbatzea espero zuten kanpora begirako keinu batzuen eta otoitz bakan batzuen bidez zein noizean behin
  bide zuzen baina alferrikako batetik ibiltzearen bitartez. Auzoak gogor epaitzea izan daiteke hau, beharbada, uste baitut horietako asko
  ez direla jabetu ere egin euren herrian kartzela bezalako erakunde
  bat dutenaz.
  Ohitura zen antzina gure hirian, zordun gizagaixoren bat kartzelatik
  ateratzean, ezagunek hatzak gurutzatzea, espetxe leihoko burdinsarea
  irudikatzen, eta hatzetatik zeharka begiratuta agurtzea: “ze mouz?”.
  Nire herrikideek, ordea, ez ninduten horrela agurtu. Lehenbizi niri eta
  gero elkarri begiratzen zioten, bidaia luze batetik bueltan banentor
  bezala. Zapatariari konpontzeko utzitako oinetako baten bila nindoalarik atxilotu ninduten. Hurrengo goizean askatu nindutenean,
  mandatua bukatzera abiatu nintzen, eta, konponduriko zapata jantzita, ahabiak biltzera joatekoa zen talde batekin elkartu nintzen; nire
  gidaritzapean jartzeko irrikan ziren. Ordu erdi batean, zaldia azkar
  prestatu baitzuten, ahabi-soro baten erdian ginen, geure mendixka altuenetako batean, hiritik hiru kilometrora. Estatua ikusterik ez zegoen
  orduan inon.
  Hauek dira Nire kartzelak, kontakizun osoa17.
  Ez diot errepide-zerga ordaintzeari sekula uko egin, meneko txarra
  bezain auzo ona izan nahi baitut. Eskolak sostengatzeko eta aberkideak hezteko dagokidana egiten ari naiz. Ez diot uko egiten zerga
  ordaintzeari zerga-agiriko atal zehatz batengatik. Estatuari leialtasuna ukatu nahi diot, besterik gabe, eta harengandik aldendu eta zinez
  libre bizi. Ez da nire ardura nire dolarra nora doan jarraitzea, jarrai17‘Le mie prigioni’ (1832) Silvio Pellicoren lanaren aipamen ironikoa. Pellico nazionalista italiarra
  izan zen, Carbonari taldekoa, eta zortzi urte eman zituen espetxean. Haren kartzeletako memoriak
  asko irakurri ziren 1840ko hamarkadan
  
  tzerik ahal banu ere, harik eta inori tiro egiteko fusila edo gizona
  erosten duen arte. Dolarra errugabea da, baina nire leialtasunaren
  ondorioen jarraipena egitea bada nire ardura. Izan ere, lasai deklaratzen diot gerra Estatuari, nire erara, hura ahal dudan bezala erabiltzen
  eta harengandik ahal adina abantaila ateratzen jarraituko badut ere,
  halakoetan ohikoa denez.
  Beste batzuek niri eskaturiko zerga ordaintzen badute, Estatua
  maite dutelako, dagoeneko euren kasuan eginikoa berretsi besterik
  ez dute egingo, edo hobeto esateko, Estatuak eskatu baino harago
  lagunduko dute bidegabekeria. Zerga ordaintzen badute zergapeturiko gizabanakoarenganako kezka erratuak bultzatuta, haren ondasuna
  salbatzeko, edota kartzelatzea saihesteko, alegia, hala egingo dute
  ongi hausnartu ez dutelako sentimendu pribatuek ongizate publikoa
  noraino kaltetzen duten.
  Hona, beraz, nire jarrera gaur. Halakoetan ezin duzu erneegi ibili, ordea, nahikeriak edota jendearen iritziekiko begirune desegokiak
  zeure ekinbidea baldintza ez dezaten. Ziurta ezazu zure buruarekin
  eta unearekin bat datorrena egiten ari zarela soilik.
  Batzuetan pentsatzen dut, hara! jende horrek asmo zuzenak ditu,
  ezjakinak besterik ez dira; nola jokatu jakinez gero, zuzenago ibiliko
  ziren. Orduan, zer dela eta bultzatu behar ditut nire auzoak ni tratatzera berez egingo ez luketen bezala? Berriz pentsatuz gero, ordea,
  hori ez da arrazoia nik haiek bezala jokatzeko, ez eta bidea emateko
  beste inork beste motako kalte handiago bat paira dezan. Berriro, zera
  esaten diot, batzuetan, neure buruari: hainbat milioi gizonek, sutu
  gabe, gaizkinahirik gabe, inongo sentipen pertsonalik gabe, txelin bakan batzuk eskatzen dizkizutenean, aukera eman gabe, euren konstituzioa dela-eta, eskaera atzera botatzeko edo aldatzeko eta zeure
  aldetik aukerarik izan gabe beste milioika gizoni laguntza eskatzeko,
  zer dela eta jarri beharko zenuke zeure burua indar basati ikaragarri
  horren pean? Ez diezu horren setati kontra egiten hotzari eta goseari,
  haizeei eta uhinei. Halako mila halabehar lasai asko onartzen dituzu.
  Ez duzu zeure burua sutara botatzen. Beste indar hura, ordea, indar
  basatia izateaz gain giza indarra ere badela iruditzen zait, eta uste
  dut baditudala harremanak milioika gizon horiekin, eta beste milioi50
  
  Lehenbizi gizonak eta
  ondoren menekoak izan
  beharko ginatekela uste dut
  
  ka gizonekin ere, eta ez soilik piztiekin eta bizigabeko gauzekin eta,
  horrexegatik, erreklamatzerik badagoela iruditzen zait, lehen-lehenik
  eta berehala haiek euren Sortzaileari, eta bigarrenik euren buruei. Burua apropos botatzen badut sutara, ordea, suari edo suaren sortzaileari erreklamatzerik ez dudala iruditzen zait, eta neu naiz errudun
  bakarra. Nire burua konbentzitzerik banu eskubidea dudala gizonen
  egungo izaerarekin pozik izateko eta haiek horren arabera tratatzeko eta ez, hainbat alorretan, haiekiko eta neure buruarekiko ditudan
  nahia eta itxaropenen arabera, orduan, musulman eta fatalista prestuak legez, egoerarekin kontentatzen saiatu eta jainkoaren nahia dela
  esan beharko nuke. Beste ezeren gainetik, indarkeria horri edo indar
  
You have read 1 text from Basque literature.