🕙 28-minute read

Desobedientzia zibila - 2

Total number of words is 3703
Total number of unique words is 1935
26.6 of words are in the 2000 most common words
37.6 of words are in the 5000 most common words
44.8 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  Besteekiko harremanari dagokionez, izan ere, gizakioi trikuari neguan bezalaxe gertatzen baitzaigu: hurbilegi, elkarri eztena sartu, nahi gabe ere elkar zauritu;
  urrutiegi, berriz, erabateko bakardadean, inolako komunikaziorik gabe, hotzak hiltzen gaitu. Libertarioa distantzia egokia aurkitzen saiatzen da.
  Munduak, azkenik, ez dio ardura Thoreauri. Mundu osoaren deuseztea zuzenean ikusi ahal izateko ez luke alboko kale-kantoira joateko lanik ere hartuko. Are,
  munduaren suntsitzea eragoztea bere esku balego, ez omen luke egingo.
  Bestalde, Thoreau libertarioari pairagaitz zaio otzantasuna, domestikotasuna,
  bai abereengan eta bai gizakiengan, piztia basatiak basati behar du eta patetikoa
  da otsoa etxabere bilakaraztea. Hiriak patologia indibidual eta kolektiboak eragiten
  ditu; naturarekin harremanik ez izateak enkoniadura eta goibelaldia dakar. Aitzitik,
  naturak bakea eta sosegua pizten ditu. Naturaren baretasuna ezagutu dutenek
  sekula ez dute etsipena, tirania edo menpekotasun espiritual zein politikoa sorrarazi.
  Thoreauren gisako libertarioak bizimodu soila bilatzen du: ez lanik, ez sendirik,
  ez aberririk; ez inoren ez ezeren menpeko; joan, etorri, alde egin, gura legez: inori
  azalpenik eman behar ez; ez obeditu, baina ezta gidatu ere, dizipulurik eta eskolarik ez; dagokizun unean bizi eta zure denboraren jabe izan; harremanak, soilik
  nahi duzunarekin eta, nahi izatean, harremana eten; zure naturari entzun, zure
  joerak bete, zure baitako bizi indarrak nahi duena onartu; eta ametsak bizi, bizitza
  amestu, arte-lan bilakarazi.
  Edozein gisaz, Thoreauk bere buruari bezperako iritzien kontrakoei eusteko
  askatasuna ere ematen dio, libertateak zure atzoko usteen menpean ez bizitzea
  eskatzen baitu. Eta zenbait berezilariren ustez, Thoreauren azken urteetako jarrera politikoa filantropikotzat jo liteke, Walden-en nabari den misantropiaren aurkakotzat. Gogora dezagun konbertsio antzeko hori Anthony Burns eta John Brownen
  aferek erabaki zutela: gobernuak lege bat aldarrikatu zuen esklabo iheslariak salatzera behartuz eta Thoreauk hori Estatuaren gerra-aldarrikapen gisa hartu zuen
  beraren aurka (aurretik ere iheslariak lagunduak zituen eta bere etxean aboliziozaleen batzarrak eginak… “misantropo” deitu garaian!). Estatuaren erabaki doilor
  horrek bere onetik atera zuen, naturaren ikuskizunaz patxadaz gozatzea eragotzi,
  txangoak eta hausnarketak arranguratu…
  DESOBEDIENTZIA ZIBILAZ
  Michel Onfrayk dioenez libertario bat izan zen Thoreau, bai, baina ez anarkista.
  Ez zuen proiektu komunitario, komunista, berdinzale edota sozialistarik. Ez zuen
  iraultza politikoan sinesten, baizik iraultza espiritualean. Anarkistek eta liberalek ez
  bezala, ez zuen Estatua abolitzeko militatu. Zerga jakin batzuk ez zituen ordaintzen, baina ez zuen zergen sistema arbuiatu. Hiritar zintzotzat zuen bere burua,
  gustura ordaintzen zituen herri-bideak egin ahal izateko zergak. Esklabotza eta
  Mexikoren aurkako gerra sendotzeko zergak ordaindu beharra izan zen inolaz ere
  onartu ez zuena, eta horrexeri egin zion zehazki uko.
  Thoreau ez dator bat anarkisten baikortasun ireniko aingerutarrarekin, ez du
  uste Iraultza Handiaren ostean gizakia hobetuko denik, jabetza pribatua deusezteak jelosia ere desagerraraziko duenik; aldiz, libertario pragmatiko gisa dihardu.
  Estatuaren kontra borrokatuko da baina ez beti eta nonahi, Estatuaren ideia absolutuaren aurka, soilik Estatua gizabanakoaren bizimoduari poxelu zaion heinean.
  Libertarioak badaki Estatuak ez duela definizioz askatasuna trabatzen; zenbaitetan babestu eta bermatu ere, egin dezakeela. Anarkismoaren katekesian nekez
  kabitzen da halakorik.
  Sosegu filosofikoa aztoratu ziolako ekin zion beraz Thoreauk Estatuaren aurkako indarkeriarik gabeko borrokari. Gizabanako gisa galarazi zioten patxada berreskuratzeko asmoz murgildu zen politikan. Bere bizitzako azken urteak eman
  zizkion, batez ere azkeneko zortziak, turbekulosiak jo ostekoak.
  Desobedientzia zibila 1849an argitaratu zen. Oso laburra da, filosofia politikoko
  beste maisulan batzuk bezala (Borondatezko morrontzaren diskurtsoa, Printzea,
  Alderdi Komunistaren Manifestua). Onfrayk dioenez, Walden etikari zaiona zaio
  Desobedientzia zibila politikari.
  Liburuko lehenbiziko ideiaren arabera, gobernurik onena gutxien gobernatzen
  
  duena da; eta gobernu perfektua bat ere gobernatuko ez lukeena litzateke.
  Bestalde, gobernuek agintea ezartzen dute ez zilegizkoak direlako, baizik eta
  indarraren jabe direlako, Weber-ek “indarraren monopolio” deituko zuenaren jabe,
  armadaren, epaitegien, espetxeen eta polizien jabe. Thoreauri erantzun geniezaioke egoera demokratiko batean gobernuari hauteskunde garbiek zilegitasuna
  ematen diotela; Thoreauk ihardukiko zigukeen Estatuaren funtsa, edozein gisaz,
  ez dela zilegitasun hori, baizik indarra, polizia eta legea ezartzeko bide irmo eta
  bulartsuak.
  Printzea-n Machiavellik politikariari aholkatu zion helburu politikoa lortzeko
  lehoi bortitz zein azeri maltzur bilaka zedila, komenentziaren arabera; nolanahi
  ere, politika, proiektu politikoa, Italiaren batasuna, etikaren gainetik jarri zuen; Thoreauk, ostera, aurrena etika jarriko du, gero politika. Zuzentzat duzuna egizu; ez
  duzuna, aldiz, legala izan arren, ez egin. Legeren bat ez bazaizu morala iruditzen,
  ez ezazu bete, ez obeditu lege inmoralei, kontzientzia legearen gainetik baitago,
  eta lehenago gara gizaki hiritar baino.
  Jarrera honen aurka gure artean Arantxa Azurzak eta Joseba Arregik jo izan
  dute. Bi-biek aldarrikatzen dute legea edozein kasutan bete beharra, eta, bidegabetzat joz gero, adostasunean eta gehiengoetan oinarrituta aldatu beharra.
  Kristautasunari estu loturiko heziketa nozitu dute, eta baliteke horregatik agertzea
  beren ikuspuntuan legea aura sakratu antzeko batez apaindurik.
  Thoreau ez zegokeen ados. Eta, Thoreauren jarrerak, Azurza eta Arregirenak
  ez bezala, faxismoaren aurkako erresistentzia ahalbidetzen du: nazien eta Vichykoen lege antisemitak legezkoak ziren, baina erresistentziak zorionez ez zituen
  etikotzat onartu eta borrokatu egin zituen. Gaur egun Frantzian lege-agindu bat
  aldarrikatu nahi omen dute, hiritarra paperik gabeko etorkinak salatzera behartzeko; aise irudika liteke Thoreauri zer irudituko zitzaiokeen eta zer jarrera hartuko
  zukeen.
  Desobedientzia zibila-k dakarren beste ideia interesgarri bat: bidegabekeriaren
  eta injustiziaren laguntzaile bilakatzen zara, ez badituzu salatzen, ez bazara haiek
  abolitzeko borrokatzen. Maila berean jartzen ditu Thoreauk lege zitalen bultzatzaileak eta lege horien aurka ezer egiten ez duten hiritarrak, lege bidegabeak
  desaktibatzen edo oztopatzen ahalegintzen ez direnak: erantzule, kolaboratzaile
  eta errudun.
  Thoreauk gainera azpimarratzen du Estatuak automatikoki etsaitzat jotzen
  
  duela obeditu aurretik bere kabuz zalantzatzen eta hausnartzen duen edonor.
  Eta ez dago arrazoi egokirik esklabotza aldezten duen gobernu bat deusetan
  ere onartzeko. Errepideak eta eskolak xarmanki egin ditzake gobernu horrek, baina badira bete beharreko gutxienekoak. Ezin da inondik inora bat egin esklabismoa zilegitzen duen Estatuarekin. Kontzesiorik ez.
  Thoreaurentzat, ongi da esklabotza amai dadin eskatzea, manifestuak izenpetuz eta abar. Baina are zuzenagoa da intsumisioa, desobedientziazko ekintza;
  esaterako, zergak ez ordaintzea.
  Lege bidegabeak ez dira bete behar, bistan da; eta, gobernu bidegabearen
  aurkako kontrabotererik eragingarriena, gizabanakoen ekintza da. Estatuaren
  injustiziaren aurka borrokatzeko ez duzu Alderdiak zer egin erabaki arte itxaron
  behar, edo zure taldexkak. Ez duzu zertan Iraultza Handiaren zain egon, baizik
  eta zerorrek, gizabanako zehatz horrek, orain bertan egin beharko zenuke zerbait,
  albait arinen iharduki. Egia bada ere lan guztia ezin duzula zeuk bakarrik egin,
  zerbait egin beharko zenuke lehenbailehen.
  Gutxi garateke hasieran; baina, Thoreauren ustez, gutxiengoa garaitezina
  dateke, bidegabekeria eragoztera serioski deliberatzen txikiek ondorio handiak ekar ditzakete, blokeoa erabakimenez bilatzen dutelarik. Ez duzu
  gehiengorik behar erabakigarri bilakatu ahal izateko; gutxiengo batek Estatua
  eragotzi dezake: bidea Estatuari aurre egiteko elkartzea da, intsumisoen antzera
  sareak eratzea, Onfrayk “Lilliput-hastapen” deritzonaren arabera, Gulliver erraldoia sareztaduran harrapatu eta ibilgetzea lortu zuten txikerren omenez. Behin
  desobedientzia hedatuz gero, Estatuak ezingo dituenez desobedientzialari guztiak
  espetxeratu, bere burua amore ematera derrigortua ikusiko du, makurtu egingo
  da azkenean. Eta, Estatuak atzera egin eta borroka uzten duenean, iraultza egina
  dago, iraultza baketsua.
  Tolstoi, Luther King, Gandhi, Sabino Ormazabal eta Jose Bovék Thoreauren
  maisutza aitortu dute. Thoreauren pentsamenduek ondorio nabarmenak izan
  dituzte historian eta gizabanako askoren jokabidean. Maiz amaitzen du desobedientzialariak espetxean itxirik. Adibidez, militarren aurkako Bovéren ekintzek lau
  hilabete igaroarazi zizkioten presondegian; McDonald’sen aurkakoek, berriz, hiru
  hilabete. Azkenik, Bovérentzat, transgenikoak badira legalak, baina bere etikak ez
  dio bidezkotzat hartzea baimentzen, eta, horrenbestez, bere buruari transgeniko-plantazioak erretzea zilegitu zion, ondorioz presondegia pairatu beharko zuela jakin arren, zigor-kode frantziarrak ekintza kriminaltzat jotzen baitu. Oraingo honetan
  hamar hilabete barruan.
  Emerson espetxera joan omen zitzaion bisitan Thoreauri, eta galdetu zion:
  “Baina zer dela-eta zaude zu hemen?” eta Thoreauk erantzun: “Eta zer dela-eta ez
  zaude zu hemen?” Alegia, zinez harrigarria, bere burua zintzotzat duenak legedia
  injustuari beste barik men egitea da. Borrokak espetxeratzea badakar, espetxera.
  Norbera gainera, bizilaguna zertan ote dabilen jakin guran ibili gabe.
  Desobedientzia zibila eragingarria izaten da maiz, eta, besteak beste, Espainiak derrigorrezko soldadutzari dagokionez eta Frantziak transgenikoen aferan
  atzera egin eta jarrera aldatu behar izan dute. Luther King eta Gandhik ere arrakasta lortu zuten. Hori bai, asesinatu egin zituzten biak.
  
  Markos Zapiain
  
  Henry D. Thoreau
  
  DESOBEDIENTZIA ZIBILA
  Itzulpena: Edu Lartzanguren
  
  Henry David Thoreau.
  DESOBEDIENTZIA ZIBILA1.
  
  B
  
  at nator, bihotz bihotzez, honako leloarekin: “Gobernurik hoberena gutxien gobernatzen duena da”; eta nire pozerako litzateke hori ahalik eta azkarren eta sistematikoen gauzaturik
  ikustea. Gauzatzen bada, beste honen baliokidea bihurtzen da azken
  batean, hau ere nire iritziarekin bat: “Gobernurik hoberena, batere
  gobernatzen ez duena da”; eta gizonak horretarako prest direnean,
  hori izango dute gobernutzat. Kasurik hoberenean gobernua aurrerabide bat besterik ez da; baina gobernu gehienak normalean, eta
  gobernu guztiak batzuetan, atzerabide izan ohi dira. Armada iraunkor
  baten kontrako arrazoiak, asko, funtsezko eta konbentzigarriak izanik,
  berdin erabil daitezke, azken batean, gobernu egonkor baten kontra
  ere. Armada iraunkorra gobernu iraunkorraren beso bat besterik ez
  da. Herriak bere borondatea gauzatzeko aukeratu duen baliabidea
  1 Thoreauren lan hau 1849. urtean argitaratu zuten lehen aldiz, ‘Aesthetic Papers’ aldizkarian,
  eta izenburua honakoa zen: ‘Resistance to Civil Government’. Bigarren argitalpena 1866. urtekoa
  da (Thoreau hil eta lau urtera), liburu formatuan, Thoreauren beste lan batzuekin. Titulua: ‘Civil
  Disobedience’. Azken hau aukeratu dugu edizio honetarako, ohikoena delako gaur, eta sinpleena.
  (Itzultzailearen oharra)
  
  besterik ez bada ere, gobernua desbidera eta oker dezakete herriaren
  nahia bete baino lehen. Honen lekuko dugu, gaur, Mexikoren aurkako guda: gobernu iraunkorra bere tresna gisa erabiltzen ari diren
  gizabanako gutxi batzuen lana; izan ere, hasieran, herriak ez zuen
  halako neurririk onartuko2.
  Zer da, bada, Ameriketako gobernu hau, tradizio bat besterik ez
  bada, tradizio berri xamarra izan ere, bere burua osorik etorkizunera
  transmititu nahian dabilena baina uneoro osotasun eta zintzotasun
  pixka bat galtzen ari dena? Gizon bizidun bakar baten adinako indarrik eta sasoirik ez du; gizon bakar batek bere nahiaren arabera makurraraz baitezake. Herriarentzat ere, egurrezko fusil antzeko bat da
  Gobernua. Halere, ez du horregatik hura gutxiago behar; jendeak tramankulu handi bat behar du eduki, eta haren harrabotsa entzun, buruan duen gobernu ideia hori asetzeko. Honen bidez erakusten digute
  gobernuek zein erraza den gizonak menpean hartzea edota beraiek
  gizonen menpean jartzea, batzuen mesederako. Zoragarria da, onar
  dezagun. Baina gobernu honek ez du, bere kabuz, inongo ekimenik
  lagundu, ez bada bidetik azkar kendu denean. Gobernu honek ez du
  aberria aske gordetzen. Gobernu honek ez du mendebaldea kolonizatzen. Gobernu honek ez du hezkuntzarik ematen. Ameriketako
  jendearen prestutasunari esker lortu da egindako guztia; eta gehiago
  ere izango zuen egiterik, gobernua, hainbatetan, traban jarri ez balitzaio. Izan ere, gizonak elkarrekin bakean gogo onez uzten saiatzeko
  tresna da gobernua; eta, esan bezala, mesederik handiena egiten du,
  gobernupekoak bake santuan uzten dituenean. Gomazkoak ez balira, merkataritzak eta negozioek ezingo lituzkete gainditu legegileek
  etengabe bidean jartzen ohi dizkieten trabak. Eta gizon horiek, dituzten asmoengatik ez ezik, euren ekintzen ondorioengatik juzgatuz
  gero, trenbideetan trabak jartzen dituzten gaiztaginekin parekatzea
  eta zigortzea mereziko zuketen.
  2 Ameriketako Estatu Batuen eta Mexikoren arteko guda 1846. urtean hasi zen eta 1848an amaitu
  zen. Testu hau argitaratu aurretik Thoreauk hitzaldi gisa plazaratu zuen, 1848ko urtarrilaren 26an,
  hau da, gerra amaitu baino astebete inguru lehenago. Dena den, gerraren arrazoietako bat esklaboak izan zitzaketen lurraldeak zabaltzeko nahia izan zen.
  
  Baina zuhurki eta herritar legez mintzatzekotan, euren buruak gobernu gabeko gizontzat jotzen dituzten horiek ez bezala, zera eskatzen dut nik, ez berehala gobernu eza, baizik eta berehalaxe gobernu
  hobea. Utzi gizakume bakoitzari zer nolako gobernua errespetatuko
  lukeen adierazten eta horra hura lortzeko lehenengo urratsa.
  Azken batean, boterea herriaren eskuetara heltzen den orduan, uzten bazaio gehiengo bati agintera heltzen eta luzaroan agintzen jarraitzen, horren arrazoi praktikoa ez da gehiengo hori zuzenago ibiltzea
  litekeena dela edota gutxiengoaren oniritzia duela, baizik eta Äsikoki
  indartsuena dela. Kasu guztietan gehiengoaren arabera agintzen duen
  gobernuak ezin du justizia oinarri izan, sikiera ere gizonek justiziatzat
  duten horren arabera. Ez al da posible gobernu bat non gehiengoek
  ez duten birtualki erabakitzen zer den zuzena eta zer okerra, baizik
  eta kontzientziak? Non gehiengoek soilik kontzientziari eragiten ez
  dioten aferetan erabakiko duten? Utzi behar al du herritarrak, une
  batez eta neurririk txikienean bada ere, bere kontzientzia legegilearen
  eskuetan? Zertarako du orduan gizon bakoitzak kontzientzia bana?
  Lehenbizi gizonak eta ondoren menekoak izan beharko ginatekeela
  uste dut. Ez genuke legearekiko errespetua landu behar, zuzentasunarekikoa baizik. Soilik betebehar bat har dezaket nire gain zilegitasunez: beti neuk zuzentzat dudana egitea. Ongi esan ohi da talde batek
  ez duela kontzientziarik; baina kontzientzia duten gizonen elkartea,
  elkarte kontzientziatsua da. Legeak ez ditu sekula gizonak apurtxo bat
  ere zuzenagoak egin; eta, harenganako errespetua dela eta, zintzoak
  ere zuzengabekeriaren agente bihurtzen zaizkigu egunero. Legearekiko errespetu desegokiaren ondorio natural eta arruntaren adibidetzat, ikus dezakezu soldadu lerro bat, koronela, kapitaina, kaboa,
  kintoak, bolbora-mutil eta dena, mendian gora eta haranetan barrena, lerro-lerro, gerretara martxan, gogoz kontra eta, ai ene!, senaren
  eta kontzientziaren kontra, horrek, benetan, martxa oso aldapatsu
  egiten dielarik eta bihotza estutzen. Lantegi deitoragarrian dabiltzala
  badakite, zalantza izpirik gabe; baketsuak dira denak berez. Orain,
  berriz, zer dira? Gizonak akaso? ala bolborategi eta gotorleku mugikorrak, agintean diren gizon lotsagabe batzuen zerbitzuan? Bisita
  ezazue Itsas Armadaren basea eta marine bat behatu, Ameriketako
  gobernu batek sor dezakeen gizon mota, alegia, bere sorginkeriaren
  bitartez sortu ere: gizatasunaren itzal eta arrasto bat, bizirik eta zutik,
  eta dagoeneko, esan genezake, armen azpian lurperaturik, hileta doinuz lagundurik.
  Danbor hotsik ez zen entzun,
  ezta hileta doinurik ere,
  Haren hilotza harresira eraman genuenean;
  agur tirorik ez zuen egin soldadu batek ere
  Gure heroia lurperatu genuen hilobiaren
  Honela zerbitzatzen du jende-multzoak estatua, ez batez ere gizon legez, baizik eta makina gisa, gorputzekin. Horiek dira armada
  egonkorra eta miliziak, kartzelariak, poliziak, eta sheriff-aren laguntzaileak. Kasu gehienetan ez dago senaren edota zentzu moralaren
  ariketa librerik; egurraren, lurraren eta harrien pare jartzen dituzte
  euren buruak; eta, beharbada, badago egurrezko gizonak fabrikatzerik, helburua haiek bezain ongi beteko luketenak. Simaur pilo batek
  edota txorimalo batek baino errespetu handiagorik ez dute halakoek
  merezi; zaldien eta zakurren balio mota bera dute. Eta, halere, halakoak hartzen ohi dira herritar prestutzat. Beste batzuek, legegileek,
  politikariek, abokatuek, ministroek eta, oro har, kargudun gehienek,
  estatua zerbitzatzen dute batez ere buruekin; eta hausnarketa moralik gutxitan egiten dutenez, berdin ibil daitezke Deabruaren morrontzan, nahi gabe beti ere, zein Jainkoarenean. Bakan batzuek, heroiek,
  abertzaleek, martiriek, erreformatzaileek zentzu onean, eta gizonek, kontzientziekin ere zerbitzatzen dute estatua eta, halabeharrez,
  gehienetan kontra egin behar izaten diote; eta, normalean, estatuak
  etsaitzat hartzen ditu. Gizon zuhurrak soilik gizon den heinean egin
  dezake mesede, bere burua kondenatu gabe “buztina” izatera “zuloa
  estaltzeko, haizea sar ez dadin”4. Lan hori, gutxienez, bere errautsari
  utziko dio:
  3 Charles Wolf (1791-1823) poetaren ‘Burial of Sir John Moore at Corunna’ elegiako lehen
  bertsoak.
  4 Shakespeare, ‘Hamlet’, 5. aktoa, 2. eszena, 236-37. bertsoak.
  
  Goregi jaio nintzen ni,
  besteren jabetza eta esaneko izateko,
  munduko edozein estaturen
  morroi eta tresna
  Bere burua osorik hurkoei ematen diena, ezgauza eta berekoitzat
  jotzen dute; bere burua erdizka ematen diena, berriz, ongilea eta Älantropoa dela diote.
  Nola jokatu behar du gaur gizon batek Ameriketako gobernu honekiko? Erantzuten dut ezin duela harekin elkar hartuta ibili zorigaitzik
  gabe. Ezin dut nire gobernutzat hartu, inolaz ere, esklaboen gobernua
  ere baden erakunde politiko hori.
  Gizon guztiek onartzen dute iraultzarako eskubidea; hau da, gobernuari arbuio eta kontra egiteko eskubidea, haren tiranokeria edo
  ustelkeria handiak eta jasanezinak direnean. Gaur ez dela hori kasua
  diote ia denek. Baina hori bai zela kasua, uste dute, 75eko iraultzan6.
  Baten batek esango balit gobernu hura txarra zela atzerritik porturaturiko zenbait salgairi zergak ezartzen zizkielako, ez nioke kasurik egingo, ziurrenik, gai horiek gabe ere molda baininteke. Makina guztiek
  dute frikzioa; hala ere, sorturiko gaitza kitatzeko adina mesede egiten
  dute, ziurrenera. Frikzio hori dela eta protesta egitea oker handia litzateke, inolaz ere. Baina frikzioa makinaz jabetzen denean, eta zapalketa zein lapurreta antolatuak ditugunean, zera diot, ken dezagun
  makina hori aldamenetik. Bestela esateko, bere burua askatasunaren
  babeslekutzat duen nazioaren sei biztanletik bat esklabo denean, eta
  armada atzerritar batek herri oso bat bidegabe inbaditu eta menperatu
  eta lege militarpean jarri duenean, ez dut uste goizegi denik gizon
  zintzook matxinatzeko eta iraultza egiteko. Eta are premiazkoa da
  matxinatzeko betebeharra, ez delako geurea inbaditutako herria, bai,
  haatik, armada inbaditzailea.
  
  5 Shakespeare, ‘King John’, 5. aktoa, 2. eszena, 78-82 bertsoak.
  6 Ameriketako Iraultza, edo Independentzia Gerra, 1775. urtean hasi zen, Lexington eta Concordeko batailekin
  
  Kontu moraletan askoren artean itzal handia duen Paleyk7, Gobernu Zibilari Obeditzeko Obligazioa atalean, betebehar zibil guztiak
  batean biltzen ditu: onuragarritasuna; eta honela dio: “Gizarte osoaren interesak eskatzen duen heinean, hau da, dagoen gobernua onura
  publikoari kalte egin gabe aldatzerik edo ukatzerik ez dagoenean,
  Jainkoaren nahia da, orduan eta bakarrik orduan, dagoen gobernuari obeditzea...Printzipio hau onartuta, desobedientzia kasu bakoitza
  zuzena ote den erabakitzeko, nahikoa da kalkulatzea alde batean
  dagoen arrisku eta kalte kopurua eta bestaldean hura konpontzeko
  dagoen aukera eta kostua”. Honen inguruan, haren aburuz, norberak
  erabakiko du. Ez dirudi, ordea, Paleyk sekula kontuan izan duenik
  komenigarritasunaren legearen barruan jarri ezin diren kasuak, zeinetan herri batek zein gizabanakoak justizia egin behar duen kosta
  ahala kosta.
  Itolarrian dabilen bati, indarrez eta bidegabe ohola lapurtu badiot,
  itzuli egin beharko diot, neu itoko banaiz ere. Hori, Paleyren arabera,
  ez litzateke onuragarria. Bere bizitza horrela salbatzen duenak, galdu
  egingo du8. Jende horrek esklaboak edukitzeari utzi egin behar dio,
  bai eta Mexikori gerra egiteari ere, horren kostua herri gisa desagertzea bada ere.
  Praktikan nazioek Paleyren arabera jokatzen dute; baina, inork
  uste al du Massachusetts zuzen jokatzen ari denik egungo krisian?
  Estatu zikina, zilarrezko soinekoz jantziriko urdanga, dandarra altxatzen diote, eta arima lokatzetik arrastaka
  Egia esateko, Massachusetts honetan legea aldatzearen aurkakoak
  ez dira hegoaldeko ehun mila politikari, baizik eta bertoko ehun mila
  nekazari eta merkatari; merkataritzaz eta nekazaritzaz arduratuago
  daude, gizateriaz baino, eta ez dira prest esklaboari zein Mexikori
  7 William Paley (1743-1805). Filosofo ingelesa. Besteak beste, ‘The principles of Moral and Political
  Philosophy’ idatzi zuen. Lan hori aipatzen du Thoreauk.
  8 San Mateo, 10:39
  9 Cyril Tourneur (1975?-1626), ‘The revenger’s tragedy’.
  
  justizia egiteko kosta ahala kosta. Ez nabil urruneko etsaiekin ikamikatan, baizik eta etxe ondoan urruneko haiei laguntzen dieten
  morroiekin, hauek gabe haiek jai izango baitzuketen. Ohituta gaude
  esatera jendetza ez dagoela prestatuta; baina hobekuntza astiro dator,
  gutxiengoa ez baita gehiengoa baino hobea edo jakintsuagoa. Ez da
  horren garrantzitsua zu bezain on diren asko egotea, garrantzitsuagoa
  da nonbaiten ongi absolutu apur bat izatea; legamia horrek altxatuko
  baitu ore osoa10. Milaka dira esklabotza zein gerraren kontrako direnak, iritziz, eta, dena den, haiek amai daitezen ezertxo ere egiten ez
  dutenak; beraien buruak Washington eta Franklinen seme-alabatzat
  dituzte eta, eserita eskuak poltsikoetan, esaten dute ez dakitela zer
  egin, eta ez dute ezer egiten. Libertatea beharrean, librekanbioa lehenesten dute eta lasai irakurtzen dituzte afalostean prezio indizeak,
  Mexikotik datozen azkeneko albisteekin batera, eta, beharbada, bien
  gainean seko geratzen dira lo. Zein da gaur gizaseme zintzo eta abertzale baten prezio indizea? Duda-mudatan dabiltza, eta deitoratzen,
  eta batzuetan protesta agiriak sinatzen dituzte, baina ez dute egiten
  egiazko eta eraginkorrik ezer. Asmo onez itxarongo dute beste batzuek gaitza konpondu arte, geroan deitoratzeko arrazoirik ez izateko. Zuzentasunari, boto merke bat, sostengu ahula, eta ongi ibili! bat
  besterik ez diote emango haien aldamenean igarotzen denean. Gizon
  bertutetsu bakoitzeko bederatziehun eta berrogeita hemeretzi bertutezale dago. Hala ere, errazago da gauza baten benetako jabearekin
  tratutan ibiltzea haren behin-behineko zaintzailearekin baino.
  Bozkatzea joko mota bat da, dama-jokoa edo backgammon bezalakoa. Nola-halako ñabardura morala dauka, jokatzen baita ongia eta
  gaitzarekin, moral kontuekin; eta apustua du, halabeharrez, lagun.
  Boto-emaileen izen ona ez da arriskuan jartzen. Zuzen ustean ematen
  dut botoa, beharbada; baina zuzentasuna nagusitzea ez da niretzat
  hil ala biziko kontua. Hori gehiengoaren ardurapean uzteko irrikan
  nago. Haren betebeharra, hortaz, ez da gai praktikoetara baino harago heltzen. Zuzentasunaren alde bozkatzea ere, horren alde ezer ez
  egitea da. Zuzentasuna nagusitzea nahiko zenukeela gizonei ahapeka
  10 ‘Korintoarrei lehen Gutuna’, 5:6
  
  adieraztea da soilik. Gizon zuhur batek ez du utziko zuzentasuna
  zoriaren eskuetan, ezta hura gehiengoaren indarrez nagusitzea nahi
  izango ere. Bertute eskasa dago jende multzoen ekintzetan. Gehiengoak, egun batean, esklabotza deuseztatzearen alde bozkatzen badu,
  esklabotza bost axola zaiolako izango da edota haren botoaren bitartez deusezta daitekeen esklabotza gutxi geratzen delako. Beraiek
  izango dira orduan esklabo bakarrak. Bere askatasuna botoaren bidez
  baieztatzen duenak soilik azkar dezake esklabotzaren abolizioa.
  Baltimoren-edo ospatzekoa den kongresu baten berri entzun dut:
  egunkari zuzendariek eta politikari profesionalek, nagusiki, osatuko
  dute, presidentetzarako hautagai bat aukeratzeko. Baina neuk zera
  diot: zer axola zaio erabakia edozein gizon independente, argi eta
  errespetagarriri? Ezin al dugu horren zintzotasunaz eta jakinduriaz
  baliatu, dena dela? Boto independente batzuk ere ezin al ditugu bada
  izan? Ez al da bada herri honetan kongresuetara joaten ez den gizabanako asko? Ez nonbait: gizon errespetagarria deituriko horrek segituan utzi du bere postua eta aberriarekin etsita dabilela sumatzen dut,
  aberriak berarekin etsitzeko arrazoi handiagoak baditu ere. Berehala,
  horrela aukeratutako hautagaietako bat onartzen du, eskura dagoen
  bakarra delakoan, eta horrela frogatzen du bera ere eskura dagoela
  demagogoaren edozein asmotarako. Horren botoak ez du gehiago
  balio eros daitekeen printzipiorik gabeko atzerritarrarena edota bertako saripekoarena baino. Oi gizona den gizona, eta nire auzoak dioen
  bezala, bizkarrean hezur sendoa daukana! Gure estatistikak oker dira:
  populazio handiegia agertzen dute. Zenbat gizon dugu herri honetan
  hiru mila kilometro koadroko? Bat eskas. Ez al du bada Amerikak gizonak hemen bizitzen jartzeko nahia pizten? Amerikarra urritu egin
  da, Odd Fellow11 bat bilakatu arte: hura ezagutu daiteke taldean ibiltzeko joera asko garatu duelako eta bere buruarekiko konÄantza sendo zein adimen eza nabarmenagatik. Mundura sortzean haren kezka
  lehen eta nagusia zaharren egoitzak egoki paratuta daudela ikustea
  
  11 The Independent Order of the Odd Fellows, logia bat zen, XVII. mendean Ingalaterran sorturikoa. AEBetan zabaldu zen, 1819. urtetik. Karitate lanetan aritzen ziren.
  
  da eta gizonezkoen toga12 janzterik duen baino lehen, diru-eske ibiltzea inguruko alargun zein umezurtzak laguntzeko. Aseguru etxearen
  babesean baino ez da bizitzera ausartzen, zeinak behar bezala hilobiratuko duela agindu dion.
  Ez da gizon baten betebeharra, ez behintzat normalean, inongo
  okerrik zuzentzen ahalegintzera dedikatzea, okerrik handiena bada
  ere; bestelako kezkak izan ditzake gogoan arrazoi osoz, baina badu,
  bederen, oker horretatik eskuak ateratzeko betebeharra, eta, besterik
  ez badu egiten ere, ez emateko okerrari laguntzarik praktikan. Beste kontu eta hausnarketetara dedikatzen banaiz, lehenbizi behintzat,
  inoren lepotik ez nabilela ikusi beharko dut. Askatu beharko dut aurretik, beste horrek ere bere zereginetan ibiltzerik izan dezan. Ikusi,
  bada, zer nolako kontraesana onartzen den. Nire herrikide batzuei
  honela entzun izan diet: “Gustuko izango nuke haiek niri esklaboen
  matxinadaren bat zapaltzen laguntzera deitzea edota Mexikora gerrara joateko agintzea..., ikusiko zuten orduan joango ote nintzatekeen”.
  Haatik, gizon hauetako bakoitzak, euren leialtasunaren bidez zuzenean eta, azken Änean, euren diruaren bidez zeharka ere, ordezko bat
  bidali du. Bidegabeko gudan zerbitzatzeari uko egiten dion soldaduari txalo jotzen diote gerra eragiten duen gobernu bidegabea sostengatzeari uko egiten ez dioten horiek. Txalo-jotzaile horien jokabidea eta
  autoritatea arbuiatu eta gaitzesten du halako soldaduak. Emango luke
  estatua prest legokeela penitentzia egiteko, norbaiti ordaintzeko bera
  zigor dezan, bekatua egiten duen bitartean, ez ordea, une batez ere
  bekatu egiteari uzteko. Ordenuaren eta Gobernu Zibilaren izenpean,
  honela, behartzen gaituzte geure doilorkeria omentzera eta indartzera. Bekatuaren hasierako lotsa pasata, axolagabekeria dator. Morala
  ez zena amorala-edo bihurtzen da, nolabait esateko, ez oso alferrikakoa antolatu dugun bizimodurako.
  Okerrik zabalduenari eta iraunkorrenari eusteko, bertuterik desinteresatuena behar da. Gizonik zintzoenek dute joerarik handiena
  erortzeko abertzaletasunaren bertuteari ikus dakiokeen akats txikian:
  12 Erromako gazteek adinez nagusi bihurtzerakoan (14 eta 18 urte artean) janzten zuten soinekoa,
  toga virilis edo toga alba (toga zuria) deiturikoa.
  
  
You have read 1 text from Basque literature.