Debozino eskuarra - 1
Joanes Haranburu
DEBOZINO ESKUARRA
DEBOZINO ESKUARRA,
mirailla eta orazinotegia.
Birjinaren debozinoa, marinelena eta
san Franzesen heren ordena,
berze anhitz debozinozko othoitzekin
giristinoen probetxutan guzia trabaillatua.
Obra debozinozkoetarik trazatua,
egileak berak ere bere baitharik
debotki aberatstua eta pontualki egina.
Bordelen, P. de la Covre erregeren
ardurako inprimatzaille baithan.
1635
PROBINZIALAREN BOTHEREA
Nous, Frere François Bonal, Prouincial de l’estroicte obseruance de Sainct François, en la
Prouince ancienne d’Aquitaine, permettons au
Venerable Pere Iean Haramboure, Predicateur &
Confesseur de nostre Ordre, de faire imprimer
vn liure intitulé petit miroir de deuotion, contenant aussi la Regle du tiers Ordre de nostre Pere
S. François, auec Approbation des Docteurs, &
licence des ordinaires. Faict à nostre grand Connent Reformé de Tolose, le 28 de Iuin 1634.
Fr. Fr. Bonal
ministre proui
GURE PROBINZIAN
TARBEKO IAUN IPIZPIKU
ORDINARIOAREN
APROBAZINOA
Guk Saubat Iharzek, Iainkoaren miserikordiaz
Tarbeko ipizpikuak, ikhusirik san Franzesen
obserbanziako Aita probinzialak Aita Ioani
Haranburu fraideari eta ordenu bereko predikariari eman derokan botherea inprimiarazteko
euskaraz egin duen Orazino manuala gure konsentimenduaren azpian, emaiten diogu Aita
Haranburu erran den huni geure konsentimendu
errana Orazino manual erran den hunen inprimitzekotan. Tarben egina Marxo lehenbiziko egunean 1634.
S. D’Iharce. T. Ip.
TARBEKO IAUN IPIZPIKUAREN
ANAIA BIKARIO JENERALAREN
APROBAZINOA
Ikhusi dut eta irakurri, Tarbeko Iaun ipizpikuak manaturik, debozino eskuarra, mirailla eta
orazinotegia, Aita Haranburu San Franzesen
Ordenakoak egina, eta edireiten dut, eztuela
batere giristinotasuneko lege sainduaren kontrako gauzarik: baina dela guztia, izena duen bezala debozinozkoa, probetxu handitakoa eta merezi duena inprima dadin, jendetara ilkhi dadin eta
bat bederak bere eskuetan maiteki erabil dezan.
Tarben egina, aboztuaren hogoi eta seigarren
egunean. 1634.
A. D’Iharze. B. G.
BIGARREN
EXAMINATZAILLEAREN
APROBAZINOA
Ikhusi dut Aita Haranburu S. Fr. Ordenako
predikariak debozinozko egin duien mirailla,
eztut edireiten hartan gure fede sainduaren kontrako gauzarik: aitzitik da guziz ere debozino
handitakoa, eta hala iuiatzen dut digne dela
giristinoen probetxutan argira ilkhitzeko. Egina
Atardaxen burullaren hemeratzigarrenean.
1634.
Konget
Olorongo kalonge eta Atardaxeko errotora
ENE IAUN
TARBEKO IPIZPIKU
ILLUSTRISIMOARI,
ERREGEREN ESTATU
PRIBATUKO
KONSEILLUAN KONSEILLARARI
ETA ARTHUSKO ABADEARI
Iauna, nahi duenak nahi duen opione suertea
edukiko du, baina nik segur zure debozino sainduak debozinozko obra hunetan ni enplegatzeaz
ohore handi bat errezibitu dut, eta ni baino digneragok ere manamendu hunen azpian gerthatzea ohore handi leritzaio, nola hala baita, egiazki neure flakotasunak alde batetik hunelako trebanziarik ez harzea, aitzitik errespetu mutu
batez zure manamendua ahanztea konseillutan
emaiten zerautan, berze aldetik arrazoinak nik
nerorrek neure baithan baino bothere gehiago
izatu du, lan hau dakhusazun bezalako maneran
jendarteratzeagatik, ni obedient humilki atrebi-
tzera, baldin atrebimendua bada neure dudari
neure kontra garaiturik zure itzalaren eta faborearen azpian hunela zu obeditzea: ezen errespetu hunek berorrek gainerako berze konsiderazino guzitik osoki deskansatzen nau, eta hala
zure gauza bezala zure baithan hatsapena eta
akhabanza emaiteagatik zure izenaz patroiniatzen dut ahal bezanbateko humiltasunaren
errespeturekin iakinik ansiatuki arimen salbamendutan, eztut erranen gehienori, baina bai
guziori enplegatzen zarela, eta nola baitzara elizako pilarea, Iainkoaren mahastizaina, giristinoen kapitaina, konzienzien iugea, arimen midikua,
inoranten begia, itsuen gida eta zeruko arzain
arthatsua, hala plazer baduzu, ene borondate
ona oneko partera hartuko duzu, zeure bihotzean bezala agerian ere euskaldunen ganako
zeure orhoitzapena eta amorioa faboratuki testifikatzea gatik: ezen bethi hek gatik afizionatuki
aditzen zaitut minzo zarela, eta hau da naturalezak ez ukhatzea, hertarrak obligatzea, debotak
kuraiatzea, nagiak ernatzea, berthuteak irakhastea, eta zeure burua laudatzearekin berzeak ere
laudatzea, zeren-eta esperanza baitut obra
hunetarik jende xehea gozatuki probetxatuko
dela: baina nik gehiago aitzinatu gabe, zer eta
nola bide hunez aiphatuko aren esperienzia
derautzut iuje, zeinek orainokoan bezala aitzinara ere nik neure hegatsaren anzeaz baino hobeki laudoriatuko baititu zure merituak eta berthuteak egiteko biderik eman gabe.
Gainerakoan baldin trabailluak eskerrik
merezi badu, zuri dagotzu ezagutza guzia, halakotz ni ere handiro obligatua naiz zure alderat
eta zure zordun bezala Iainkoari othoitz egiten
diot, arren eman diazazun arimen gobernu sainduan hainitz urthez irauteko garazia eta azkeneko finean fin ona, hunen batenarekin orai eta
bethi nago.
Iauna,
Zure zerbitzari humilla eta manukoa
F. I. Haranburu, obserbanziakoa
IRAKURTZAILLEARI
OBRAREN IABEAK
Gizonak ahal dukeien ontasun handienetarik
bata (Adiskide debota) da Orazinoa, zein baita,
bere adimendua Iainkoagana alxatzea, hargatik
nik ere dotrina hau zure begien aitzinera athera
dut nihoren erranetara eta erran ahal ditzaketenetara batre behatu gabe. Egiazki enzun dut eta
badakit batzuek minzatze mueta hau arbuiatzen
dutela, berriz berzek bere herrietako hitzkuntzaz
nahi luketela: baina berzela eginik laudorioak
baino neure herriko minzaiaz eginik baiak gogotikago pairatuko ditut, halakotz eztezala nihork
mirets baldin nahastekatuki minzo ezpanaiz,
baina bat bederak debotki erabil beza bere probetxutan, eta horra ene intenzionea.
Finean H bestetan edireiten duzun lekhuan
geren ordenako besta date: F den lekhuan san
Franzesen Ordenakoa, berze besta eskasak nork
bere herrietan elizatik ikhasten ditu, Iainkoak
ungi gozatzeko garazia dizula eta ungi zadutzala. Amen.
C. HARIZMENDI APEZAK
EGILEARI
Badakhusat klarki, zuk egin liburuan,
Merezi hainitzak, ditutzula zeruan:
Nahiz inbidiak, erran dezan zer nahi,
Merezi hek berdin, eztakizketzu bahi.
Hirur partetara lana duzu partitu,
Hirurkatze hunez, misterioz handitu.
Numero hiruraz laudatzen da Iainkoa,
Hirurtasuna da, guzien gainekoa.
Anaiarik hirur, apez sakrifikari,
Fraide deskalsua, zenduten herenkari.
Lan hau noiz baituzu, hunla sakrifikatzen,
Pontu hauk guziok, ditutzu publikatzen.
Guzia den geroz, Iaunaren ohoreko,
Golardo sainduez, segur zaitu betheko.
URTHEAZ ETA
URTHEAREN PARTEZ
Urtheak hamabi ilhabete ditu; berrogoi eta
hamabi aste eta egun bat; Hirurehun, hirurhogoi eta borz egun, sei orenekin: ezen denbora
hunen barrenean Iguzkiak zodiaka inguratzen
du. Sei oren hek laur urthetarik laur urthetara
konplitzen dute egun oso bat eta da bisexte.
GARTHA DENBORAZ
Gartha denboretan aste-azkena orzilarea eta
larunbata barurtu behar dira. Abendoaren heren
igandearen ondoan; Garizumaren hurren astean,
Mendekoste bestaren ondoko astean eta burulleko gurutze sainduaren ondoan.
NOIZ NOR EZIN
ESPOSA DAITEN
Abendoaren lehen igandetik trofaniaraino eta
hauste egunetik bazko zaharreraino konzilioz
debeku dira ezteiketak.
IRAKURZAILLEARI
ABERTIMENDUA
Irakurzaille debota obra hunen inprimatzean
eginik zenbait falta liburu hunetan azkendu ahal
lizate; ordea badaritzat hitz gaizki eskiribaturik
edo berze gisazko faltarik edireiten duzunean,
falta haren aitzineko eta ondoko hitzetarik liburuaren egileak persu hartan zer erran nahi duen
errazki zure iuiamendu onak ezagutuko duela.
EGIAZKO GIRISTINOEN
EGUNOROZKO EXERZIZIOA
Zeinatzearen signifikanza
Kopetan eskua emaiteak diosku Aita eternala, hirur presunen ithurria. Kopetati eskua beheiti aldatzeaz adi daiteke Semea, bigarren presuna, bere Aita eternala ganik prozeditzen dena.
Soinburutik soin burura eskua erabilteak adiarazten deraku Espiritu saindua, bi presunen
amoriotikakoa prinzipio batetatik bezala. Edo
Kopetatik sabelera eskua emaiteak dio, Birjinaren sabel sakratuan Iainkoa haragiz beztitu
zela, eta berze esku aldatzeak, gurutezan hil
zela.
Iainkoak berak bere apostoluei
irakatsi zerauen othoitza
Gure Aita zeruetan zarena, erabil bedi sainduki zure izena. Ethor bedi zure erresuma. Egin
bedi zure borondatea, zeruan bezala lurrean ere.
Iguzu egun geure egunorozko egia. Eta barkha
diatzagutzu geure faltak guk gure gana falta
dutenei barkhatzen derauztegun bezala. Eta
ezkaitzatzula utz tentamendutan erortera, aitzitik begira gaitzatzu gaitzetik. Biz hala.
Aingeruaren salutanzia
Agur Maria garaziaz bethea, Iauna da zurekin, benedikatua zara emazten artean, eta benedikatua da zure sabeleko fruitua, Iesus. Maria
saindua Iainkoaren Ama egizu othoitz gu bekhatoreok gatik orain eta gure heriotzeko orenean.
Biz hala.
Artikulu fedezkoak
Sinhesten dut Iainko Aita bothere guztia
duena baithan, zeruaren eta lurraren egilean,
eta Iesu Kristo haren seme bakoitz gure Iauna
baithan: zein konzebitu baitzen Espiritu Sainduaren berthutez, sorthu zen Maria Birjina ganik:
pairatu zuen Ponzio Pilatusen manuaren azpian
gurutzean itzatu zuten; hil zen, eta ehorzi zuten:
iautsi zen ifernuetara iaiki zen hirurgarren egunean bizirik hilen artetik: igan zen zeruetara.
Iarririk dago Iainko Aita bothere guzia duenaren
eskuineko aldean: handik ethorriko da hilen eta
bizien iuiatzera. Sinhesten dut Espiritu Saindua
baithan. Eliza Katholika Saindua, sainduen partaletasuna, bekhatuen barkhamendua, haragiaren
pitztea, sekulako bizitzea. Biz hala.
Andre Birjinari othoitza
Agur erregina, miserikordearen Ama, bizitzea, eztitasuna, eta gure esperanza, Agur zure
gana gaude oihuz Ebaren seme desterratuok:
zure gana gaude hatsbeherapenez aiez eta nigarrez nigarrezko haran hunetan: ea bada gure
arartekoa, zeure begi miserikordiazko horiek
itzul itzatzu gure gana, eta Iesus benedikatua
zure sabeleko fruitua erakuts diazaguzu desterru
hunen ondoan. O bihotz bera! o urrikalmendutsua! o Maria Birjina eztia. Biz hala.
Hamar manamenduak
1. Iainkorik bat baizen, ez sekulan adora.
2. Behar gabe zinik, eztakizun ahora.
3. Igande eta bestak, beira zatzu debotki.
4. Burasoak ondra, bizi zaiten zuzeki.
5. Obraz ezpa gogoz, eztuzu nihor hilen.
6. Putaneriarik, ez sekulan eginen.
7. Ebats edo gora, nihork eztezan deusik.
8. Falseriaz nihon, eztagizula hutsik.
9. Eztezazun lohi lagunaren ohea.
10. Berzen gauzetarat ez utz aiherkundea.
Elizaren manamenduak
Igande-bestetan, enzunen duzu meza,
Zeure bekhatuak, urthe oroz kofesa,
Errezibi zazu, bazkoz gorputz saindua.
Bethi segituaz, elezaren manua.
Garizumak barur, Gartha eta Bijiliak,
Paga beitez xuxen hamarren primiziak.
Ez ian haragirik, sori ezten guziaz.
Ez ezteik egin, sasoin gabe lehiaz.
Kofesio jenerala
Ni bekhatoreor kofesatzen natzaika Iainko
bothere guzia duenari bethi Birjina Maria dohatsuari, iondone Mikele arkangeluari, iondone Ioanis Baptistari, iondone Petri eta Paulo apostoluei,
iondone N. gure patroinari, parabisuko berze
saindu guziei, eta zure Aita espiritualorri, eginez,
erranez, pensatuz, huts egin dudan guziez dut
damu eta urriki. Iauna, enea da falta, Iauna enea
da falta, Iauna enea da falta eta hoben handia.
Bada, Iauna, zuk othoi eduki ezazu ene fata eta
hoben handien gainean miserikordia eta pietate.
Errezibitzean
Iauna, ni ez naiz digne zu ene baithan sar zaitezin, ordea errazu hitz bat solamente ene faboretan, eta ene arima salbatua izanen da.
Meza hastean othoitza
O Iainko guziz ona, zinez erakusten deraukuzu gure ganako amorioz su eta khar ditxetzula,
halaz eta gurutzean zeure bizi garastia eta maitea gure salbamendutan emanaz ez kontentez,
oraino gure probetxua gatik gorputz eta arima
meza sainduan mirakuiluro emaiten zaizkigunaz
geroztik: baina zeren amorioaz pagatu behar
baitu, kontu hunetarakotz zure gana dudan
debozinoak erakharri nau hemen ahalaz neure
pobrezia guztia zuri gomendatzera, zuk gero
pietatez enzunik eman diazadazun zure begi
sainduen aitzinekoz gai eta propi errendatzeko
dohaina eta garazia. O Iainko amoriotsua! Iainko
urrikalmendutsua eta Iainko handia! barkha diatzadatzu neure bekhatuak, eta meza saindu
hunetako fruituetan othoi partale egin nazazu.
Biz hala.
Sakramendu saindua alxatzean
Adoratzen zaitut Iesu Kristo Iauna, munduaren salbatzillea.
Adoratzen zaitut Iainko eta gizon sakramendu sindu hunetan errealki eta dudarik gabe zarena.
Adoratzen zitut neure ahal guztiaz. O Iesus
bihotz bera! O Birjina sainduaren semea! O Iainko egiazkoa! Hel zakizkit othoi heriotzeko orenean. Biz hala.
Kalitza alxatzean
Agur pasione sinduaren memorio misteriotsua, agur gure salbamenduaren prezioa, ene
arima gomendiotan har ezazu eta salbatuko
naiz.
Goizeko othoitza
Esker eternalak har diatzadatzu, o Iainko pietatezua, zeren zeure liberaltasunari behaturik ni
eskarniatzera utzi gabe egun hunen ikhusteko
garazia eman derautazun. Badakit zor deratzudan bezanbeteko ezagutzarik ezin errenda nezakezula, baina aithorra hain eder zaitzunaz geroztik, aithortzen dut, o Iainko infinituki laudatzekoa, zu zarela handia, botheretsua, miserikordiazkoa, eternala, bozkarioz bethea eta alde
guziz bertutez konplitua. Ontasun infinitu haugatik othoizten zaitut, arren erakuts diazadazun
gauik gabeko eguna, erran nahi da, zeruko loria,
hunetarakotz zeure miserikordia sainduaz eduki
nazazu zeure esku saindutik orai eta bethiere.
Biz hala.
Arratseko otoitza
Mundura heldu den guziaren argitzaille mirakulluzkoa, baldin nik nerorrek neure faltez zure
garaziatik neure burua aparta ezpaneza, ez lizateke ilhuntasunik ene baithan argitasunik baizen: baina zeren dohakabeok flako eta erorkor
baitkara, hargatik bekhatutan erorzen gara eta
higuingarriki nothatzen gara. Ordean o ene arimaren Iainko salbatzaillea, urrikal bekizu zuk
zerorrek formatu duzun arima: zeren eta zuk
miserikordia eta pietate ene gatik izaitea gatik
barkhamendu eske bait nagotzu ahalik humilkiena. Badakit, Iauna, eguraldi guzion hainitz gisaz,
ofensatu zaitudala: ordea bekhatore penitentari
prometatu diozu bere barkhamendua, eta hala
nik ere esperanza hunekin othoitz egiten deratzut, arren barkha diazadazun, Ea bada ontasun
guziaren ithurburua, eman diazadazu zure garazian loak harzeko garazia, eta egun batez
mundu hunetarik zure loriora helzeko kontentamendua. Biz hala.
Etzitean eta iaikitzean kontrizinoa
Iesu Kristo ene Iauna, Iainko eta gizon egiazkoa, ene arimaren egilea eta salbatzaillea, zeren
gauza guzien gainetik paregabeki maitatzekoa
baitzara, damu dut zu horren ona ofensatuaz eta
oridanik deliberatzen dut bekhatutik apartatzera, zure zerbitzuan leialki bizitzera, orainoko
bekhatuak laburzki kofesatzera, emanen zaitan
penitenzia konplitzera, neure zorrak pagatzera,
eta ontasunetan enplegatzera. Hunetarakotz
zure gatik neure kontra guztiei barkhatzen
derautet gogotik eta borondate onez, eta zuk ere
othoi zeure odol preziatuaren merezimenduak
gatik barkha diazadazu, barkha diazadazu, o
Iauna, bihotzaren ondotik eskatzen natzaitzu;
urrikal bekizu bada ene estatu probea; urrikal
bekizu zu zeror laudatzea gatik, eta urrikal bekizu ni salbatzea gatik. Biz hala.
Lanari lotzean othoitza
O fidelen Iainko mansoa! Nola guzia guziz
iakinsuna eta guzia guziz probeditua baitzara,
hala gizonaren umeari bere bizitzeren atheratzedo añhitz bide utzi diozu, bain bide hei xixen
iarraikitzekotz, zu zerroren lagunzaren beharra
du, halakotz othoi neure lan guzietan sokorri
nazazu hastea eta akhabatzea zure ohoretan
izaitea gatik.
Lana uztean othoitza
Arren Iainko laudatzekoa eta Iaun espantuzkoa, ene trabaillu hau zure manuaren konplimendutan gertha bedi, bat bederak ezaguturik
zure maiestate saindua laudatzea gatik erraiten
dela: benedika bedi Iainko handia, lauda bedi eta
handizta: ezen hare egiten edo eragiten ditu
ontasun guztiaz, eta hala eskerrak derauskitzut
orai eta bethiera, Biz hala.
Orenak deraunsanean
Laudatu eta benedikatu dela Iesu Kristo gure
Iaunaren pasione sindua; gu iuiatzeko orena
hunela hurbilzen da: baina iuge iustua, eznazala
ustekabean edo prest ez naizen pontuan hemendik deit, aitzitik salbatzeko estatuan nizenean.
Biz hala. Gloria Patri, etc.
Hirur bertute theologalak
Fedea, esperanza, karitatea.
Laur bertute kardinalak
Prudenzia, iustizia, tenperanzia eta bortistasuna.
Gorputzeko borz sentimenduak
Bista, aditzea, usna, gustua, eta ukitzea.
Elizako zazpi sakramenduak
1. Bathaioa, 2. Konfirmazinoa, 3. Gorputz
saindua, 4. Penitenzia, 5. Oliadura edo anunzioa,
6. Ordena edo apeztasuna, 7. Ezkonza.
Espiritu sainduaren zazpi dohainak
1. Zuhurzia, 2. Adimendua, 3. Konseillua, 4.
Bortiztasuna, 5. Iakintasuna, 6. Pietatea, 7. Iainkoaren beldurtasuna.
Espiritu sainduaren hamabi
fruituak
1. Karitatea, 2. Allegeretasuna, 3. Bakea, 4.
Pazienzia, 5. Kuraiatasuna, 6. Ontasuna, 7. Emetasuna, 8. Mansotasuna, 9. Fedea, 10. Modestia,
11. Kontinenzia, 12. Kastitatea.
Zazpi bekhatu mortal buruzagiak
1. Urgultutasuna, 2. Abarizia, 3. Emakoitasuna, 4. Inbidia, 5. Gormandiza, 6. Kolera, 7. Nagitasuna.
Hauken kontrako zazpi berthuteak
1. Humiltasuna, 2. Liberaltasuna, 3. Kastitatea, 4. Onheriztea, 5. Sobretasuna, 6. Pazienzia,
7. Delienzia espirituala edo debozinoa.
Bekhatuez
Generalki bi bekhatu dira, bata da originala
edo ethorkizkoa, zeren Adamen ume baitzara
eta hau bathaioaz xahutzen da.
Berzea da aktuala edo obratuzkoa; eta zeren
arima Iainkoaren garaziarik khenzen duen deitzen da mortala. Khenzen eztuena bada, zein,
zuhurziak dionez, egunean iustuak ere zazpitan
egiten baitu eta berriz hainberzetan desegiten,
beniala daritza.
Gorputzeko zazpi obra
miserikordiazkoak
1. Gose dena bazkatzea, 2. Egarri denari edatera emaitea, 3. Erromerian dabilzanak eta
berze beharrak ostatatzea, 4. Billuzak beztitzea,
5. Eriak, karzelekoak eta berze beharrak hautemanik konsolatzea, 6. Gathibuak atheratzea, 7.
Hilak ehortztea.
Arimaren zazpi obra
miserikordiazkoak
1. Eztakienari irakhastea, 2. Hutsegileak
korregitzea, 3. Beharrei konseillu ona emaitea,
4. Tristeak konsolatzea, 5. Bidegabeak pazienki
pairatzea, 6. Ofensak barkhatzea, 7. Biziak gatik
hilak gatik eta gaizki egiten deraukutenak gatik
othoitz egitea.
Zorzi dohatsutasunak
1. Dohatsu dira gogoz eta borondatez pobre
direnak: ezen hekenzat da zeruetako erresuma.
2. Dohatsu dira emeak eta mansoak ezen
lurra beretuko dute.
3. Dohatsu dira nigarrez daudenak: ezen konsolatuak izanen dira.
4. Dohatsu dira gose eta egarri direnak: ezen
asesiatuak izanen dira:.
5. Dohatsu dira miserikordiazkoak: ezen
ardietsiko dute miserikordia.
6. Dohatsu dira bihotz garbiak dituztenak:
ezen ikusiko dute Iainkoa.
7. Dohatsu dira bakezkoak: ezen Iainkoaren
ume dituko dira.
8. Dohatsu dira ungi egitea gatik nekeak
daramatzitenak: ezen hedenzat da zeruetako
erresuma.
Espiritu sainduaren kontrako
sei bekhatuak
1. Obra onik egin gabe salbatuko dela ustatzea, edo penitenziarik egin gabe barkhamendu
izaitera presumitzea.
2. Iainkoaren miserikordiaz etsitzea eta
desesperatzea.
3. Hobeki bekhatu egitea gatik egia ezagutuaren kontra ioaitea.
4. Berzeren ontasun espiritualaz damu harzea.
5. Bekhatutan itsutukurik eta gogorturik
egoitea.
6. Bere bekhatuan eta penitenzia gabe hilzea.
Penitenziaren kofesioko
hirur pontuak
1. Apez aprobatuari edo kapableari kofesio
osoa egitea. 2. Bihotzezko urrikia. 3. Obrezko
satisfatzea.
Perfekt izaiteko hirur konseilluak
1. Borondatezko pobrezia. 2. Bethiereko kastitatea. 3. Gauza bidezko guzietan obedient izaitea.
Iainkoaren aitzinean mendeku eske
dauden laur bekhatuak
1. Borondatez egiten den heriotzea. 2. Natura kontrako bekhatua. 3. Alhargunen eta xurxen
azpiratzea. 4. Sehiei eta langilei bere mendekatua goratzea.
Berzeren bekhatuan partale
egiten garen bederatzi manerak
1. Konseilluz, 2. manamenduz, 3. konsentimenduz, 4. zagitamenduz, 5. lausenguz, 6. axola
behar gendukeien falta erran gabez, 7. falta disi-
mulatuz eta debekatzera obligatu bagara ez
debekatuz, 8. gaizkigilei lagunduz, 9. maleziaz
eta arrazoinaren kontra berzeren faltari iabetuz.
Arimaren hirur etsaiak
1. Mundua, 2. deabrua, 3. haragia eta gaitzena haragia.
Gizonaren laur azken finak
1. Heriotzea, 2. iudizioa, 3. ifernua, 4. parabisua.
Hirur gauza generalki
iakiteko ditu goristinoak
1. Zer sintsi behar duen. 2. Zer egin behar
duen. 3. Zer Iainkoari galdegin behar deraukan.
1. Sinhetsi behar dena kredoan datza hamebi apostoluek zeinek bere artikulua ezarririk.
2. Egin behar dena da Iainkoaren manamenduetan ta eliza ama sainduarenetan, eta obra
onak egitean.
3 Iainkoari galdetu behar zaikana da paterrean eta abean, Iainkoa ganik geure beharra
hobekiago ardiestea gatik Birjina andrea eta
berze sainduak aratzeko amaiten direla.
Arrosarioa erraitean
konsideratu behar diren
hamaborz misterioak eta
lehenik borz bozak
1. Iainkoaren semea Espiritu sainduaren
obraz konzebitu zela adiaraztea. Pater eta
hamar, Abe.
2. Santa Elizabet, Birjinak bera bereriaz ioanik ikhustea. Pater, hamar Abe.
3. Birjina andrea ganik Kristo Iauna sorzea.
Pater, hamar Abe.
4. Legearen konplimendutan Birjina elizan
sarzea. Pater, hamar Abe.
5. Tenpluan Iauna edireitea. Pater eta hamar
Abe.
Borz dolorezkoak
1. Olibeteko baratzean Iaunak othoitz egitea.
Pater eta hamar Abe.
2. Harroinarekin lothurik azotatzea. Pater,
hamar Abe.
3. Aranzezko khoroa ekhartea. Pater, hamer
Abe.
4. Kalbariako mendira gurutzea eramaitea.
Pater, hamar Abe.
5. Bi ohoinen erdian gurutzearekin itzatzea.
Pater eta hamar Abe.
Borz loriazkoak
1. Gure salbatzaillea hilez geroz pitzte Pater
eta hamar Abe.
2. Gure salbatzaillea zerura igaitea. Pater eta
hamar Abe.
3. Espiritu saindua ethorzea Pater eta hamar
Abe.
4. Birjina Maria zeruan sarzea. Pater eta
hamar Abe.
5. Birjina Maria aingeruak baino gorago abantaillatuki iartea.
Gaztei abisua
Beherago ikhusiko duzue nola hasi behar
duzuen khoroako arrosarioa: baina khoroaka
errepartitu dudan arrosario hau erraitean on da
goragoko misterio hauk konsideratzea, ordea
abisa zaitea gurutzearn aldeko bihi larrian Pater
erraitean Iainkozko izaite bat ezpa naturaleza
bat memorioan harzera. Ondoko hirur bihi xehetan erren itzatzu hirur Abe Maria, Trinitate sainduaren ohoretan. Aita, Semea eta Espiritua Saindua dira hirur presuna, hirur presuna hauk deitzen dira Trinitatea, eta Trinitatea hirur presunatan da Iainko bat. Arrosarioan eman ezazu edo
zeurekin erabil zenbait bihi benedikatu. Debotki
eta ahalik maizena arrosarioa erraitera kontu
eduk ezazu baldin zeure bureuaz kontu onik
eman nahi baduzu: hau da konseillu ona.
Franzes de Sales sainduak
khoroa debotki erraiteko
irakhasten duen
maneratik tiratu dudan manera
Hartuko duzu arrosarioa gurutzetik, zeinatuko zara, eta musu eginen diozu gurutzeari erranen duzu Kredo Iainkoa begietan ikhusten
bazendu bezala gogoratzen zaitzula, lehenbiziko
bihi larrian Iainkoa othoiztuko duzu zure zerbitzua errezibi dezala, eta ungi erraitera bere
garaziaz fabora zaitzala.
Hirur ondoko bihi xehetan ararteko emanen
duzu Birjina sakratua. salutatzen duzula lehenbiziko bihian. Aita Iainkoaren alabarik maitenena
bezala; bigarren gihian seme Iainkoaren ama
bezala; hirurgarren bihian Espiritu sainduaren
espos maitea bezala.
Arrosarioko hamarrak erraitean eginen duzu
gogoeta onik eta meditazino debotik zeure bek-
hatuak gatik, elizako aizinamendua gatik, baina
guziz Iesus eta Maria erraitean eginen duzu hauken bion gainean gogoeta onik.
Azkeneko hamarraren azkeneko bihi larrian
Iainkoari eskerrak emanen diotzatzu erraiteko
eman zaitzun garazia gatik. Ondoko hirur bihi
xehetan salutatuko duzu birgina sakratua eta
lehenbizikoan othoiztuko duzu. Arren Aita eternalari zure adimendua ofrezi diazon zuk bethiere
haren miserikordiak konsideratzea gatik.
Bigarren bihi xehean othoiztuko duzu zure
memorioa ofrezi diezon semeari zuk bethi haren
heriotzea eta haren Pasionea zeure gogoan eta
bihotzean izaitea gatik.
Hirugarren bihi xehean othoiztuko duzu ofrezi diazon zure borondatea Espiritu sainduari zu
haren su sakratuaz sekulakotz erretzea gatik.
Azkenean den bihi larrian othoiztuko duzu
Iainkoren maiestatea, arren agrada dakion zure
eginza hau guzia bere loriatan eta elizaren probetxutan. Othoiztuko duzu konserba zaitzan elizako ontasunean, eta elizatik kanpoan diren
guziak elizako federa ea partaletasunera erakhar ditzan, eta othoitz eginen duzu zeure adiski-
de guziak, eta obligazino duzunak gatik. Akhabatuko duzu hasi bezala Kredoaz fede sainduaren
aithormendutan lehen eta gero. Azkenean zienatuko zara hastean bezala.
IESU KRISTO IAAUNAREN
ETA HUNEN DIGNEAREN
BIZITZEAREN ETA
HERIOTZEAREN
MISTERIOEN SUMARIOA
misterio hauk seira emanak dira aste guzian
meditatzekotan egun guziaz hirurogoi eta hirur
Abe Mariatako arrosario bat erraiten duela eta
lehenik
Aste lehenean
1. Lehenbiziko hamarra erraitean meditatu
behar da Birjinaren konzebitze saindua. 2. Birjina
sorthu zeneko bozkarioa. 3. Hirur urthe zituenean tenpluan presentatzea. 4. Hameka urthez
edo inguruan eduki zuen bizitzearen saindutasuna. 5. Iosephekin ezkonzea, biok birginitatea
botuturik. 6. Inkarnazioneko misterio handia,
aingeru Gabrielek adiarazia.
Aste artean
1. Lehenbiziko hamarra erraitean medita
ezazu Santa Elizabet ikhustea. 2. Sei ilhabetez
hark erabili zuen bizia 3. Birjinaren eta San
Iosephen tristezia Iosephek Birjinaz zuen duda
gatik, eta hauken bion geroko bozkarioa, aingerua ganik Iosephek misterioa ikhasi zuen orduan.
Hauken Betleengo piaia, 4. hauken trabailluak
eta nekeak, nola nora erretira lekurik ezin izanez
arratsaldean ibili ziren. 5. Iesus sorzea, orduko
aingeruen musika soinua, eta arzainen bisita. 6.
Zirkunzisione dolorezkoaren misterioa.
Aste azkenean
1. Magoek ezpa hirur erregek bere presentekin adoratzea. 2. Birjinaren purifikatzea, eta tenpluan salbatzaillea presentatzea. 3. Hunen Egiptorako ihesa Herodezen beldurrez. 4. Tenpluan
Iesus hamabi urthetan galzea. 5. Iesus bere
amaren etxean egoitea, eta hunen obedienzia
hemozorzi urthez. 6. Iesus bathaiatzea, barurzea, tentatzea eta desertuan biktoria izaitea.
Orzegunean
1. Hirur urthez Predikatzen hartu zituen
nekeak. 2. Hunen mirakulluen botherea, guzion
salbamendutan. 3. Hunen transfiguratzeko loria.
4. Hunen Ierusalameen arramu egunean sarzea.
5. Pasionera ioaiteko ama ganik hartu zuen kongia eta azken adiua. 6. Apostoluei oinak garbitzea eta sakramendu saindua ezartea.
Orzillarean
1. Iesusen othoitza baratzean, nekea eta
atzemaitea. 2. Gau hartan Ierusalemera eramanik pairatu zituen penak eta ondikoak. 3. Pasione harzeko zegoen goizean iugen eta gortheen
aitziteean pairatu zuena. Iesus azotatzea. 4.
Iesus azotatzea. 5. Iesus elhorriz khoroatzea. 6.
Iainkoaren semea baino Barrabas ohoina gehiago jendeak eduitea, noiz-eta Pilatusek jendeari
erakhutsi baitzioen, erraiten zerauela: Ecce
homo.
Larunbatean
1. Gure salbatzaillearen kontra hilzeko eman
zen sentenzia. 2. Kalbariara gurutzea soinean
ioaitea. 3. Nola urkhabe batekin itzatu eta gurutzefikatu zuten. 4. Gurutzean hirur oren bizirik
egin baitzuen, zer orduan pairatu zuen. 5. Heriotzea eta saihetseko dardo kolpea. 6. Gurutzetik
eraustea eta ehorztea.
Igandean
1. Birjina hirur egunez bakharrik eta tristerik
egoitea. 2. Erresuszitatu zenenko misterioa
agermenduekin. 3. Igan zedeko mirakulluak. 4.
Espiritu Saindua Mendekoste egunean iautstea.
5. Birjinak gerostik hil artean eduki zuen bizitzea. 6. Birjina hilzea, zeruratzea, eta zeruan
khoroa bat aingeruez goragokoa izaitea.
Andre Birjinaren arrosarioa
Pater de caelis Deus. Miserere nobis.
Aita Iainkoaen ohoretan Pater
O Birjina loriazkoa! Santa Ana zeure amaren
sabelean bekhatu originalik gabe Iainkoaren
garaziaz konzebitua zarena: emanaraz diazaguzu arimen saindutaduna, zure othoitzen indarrez