Credo edo Sinhesten dut esplikatua - 10
atxikiak zirenen heriotzeaz hiltzen! Jainko-Gizon
bat, guziez trufatua eta burlatua, odola, haren
zain guzietarik, kurutzea behera lurreraino joaiten! Eta hoikien guzien buruan, bera azken hatsa
emaiten, amodiozko eta barkamenduzko hitz
hau erraiten duelarik: Ene Aita! barka diozozute,
zeren ez dakiten, zer hari diren!
Jesus hiltzearekin, Tenploko beloa urratu zen
erdiz-erdi, gainetik eta behererat; lurra ikharatu
zen; harrokak arraildu; hobiak ideki eta hil saindu batzuen gorphutzak phiztu. Bada, kurutzearen inguruan zagozin soldaduen aintzindariak,
eta hekien soldaduak berak, gauza espantagarri
horiek guziak ikustearekin, ikharetan eman
ziren, erraiten zutelarik: «Egiazki hau Jainkoaren
semea zen» (Vere filius Dei erat iste. (Matth.
XXVII, 54).).
Jesus hil da kurutzearen gainean! Hil da
Berbo Inkarnatua, Jainko-Gizon egina, ez Jainko
bezala, bainan Gizon bezala. Bainan sofrikario
horiek guziak, heriotzeraino, baitezpada behar
othe ziren munduaren salbamenduarentzat? Ez,
mila aldiz, ez. Jainko-Gizon zenaz geroz Jesu-Kristo, haren othoitz, aphalze, obra guziek bazuten
neurririk gabeko balio bat. Oihu bat gure fagoretan, bere Aitaren urrikalmenduari, eta aski izanen zen gizonen salbatzeko.
Zertako beraz hoinbertze sofrikario? Zertako
azote kolpeak, elhorrizko koroa buru fuinetan
barna dohana, gorphutz guzia sarraskitan
emana, kurutzeko heriotze ahalkagarria? Zertako horiek guziak? Ah! galdegin zazue Jesusen
amodioari.
Jesusen Bihotzean behar ditugu bilhatu haren
sofrikarioen arrazoinak. Amodioak du hil-arazi.
Enetzat, ene gatik eman du bere burua, dio
Apostoluak (), enetzat nahi izan da eman bere
etsaien eskuetan. Ez bagintu maite izan, maite
gintuen bezala, ez zen hilen. Alferretan eta
debalde, gizonen errabia eta indar guziek bat
eginen zuten haren kontra; hitz bakar batez,
nahi izan balu, guziak sunsitzen ahal zituen. Aski
eman zuen ikustera, Olibetako baratzean, noiz
eta ere, bere etsai guziak lurrerat aurtiki baitzituen hitz hautaz: Ni naiz, zuek bilhatzen duzuen
Jesus Nazarethekoa.
Beraz, nahi izan badu Jesusek sofritu, nahi
izan badu hil, guri bere amodio handiaren erakusteko sofritu du, eta hil nahi izan da.
Bainan, amodio izari gabeko hori irakutsiz,
nahi zuen ere, ez da dudarik, gurea irabazi. Amodioa, amodioaz pagatzen da. Ez othe dugu,
gurea, Jesusi emanen? Harrokak arrailtzen direnean, iguzkia ilhuntzen, Jesusen heriotzeaz dolhua hartu nahi balute bezala; gu hotz, gogor eta
esker gabe egonen othe gare bada? Behar ginduke orduan, beldur izan, Jainkoaz madarikatuak
garela, Jesusen heriotzea guretzat alfer egon
litekenaz geroz, gure faltaz eta gure nahi eskasa
delakotz.
119 Nahi izan dauku ere Jesusek irakutsi zoin
gauza izigarria den bekatua. Kurutzean da ikusten, egiazki, bekatuaren itsuskeria. Bai; iduri du,
Jesusen gorphutz sakratua estaltzen duten mila
zaurietarik, oihu handi bat ilkitzen dela, erraiten
daukuna: Bekatorea! ez othe duk bada orai ikusiko zer den, hain arinki, hain errexki egiten
dukan bekatu hori? Hire gatik, hire hutsak direlakotz nagok, ene Aitaren madarizionearen pean
lehertua (Christus nos redemit de maledicto
legis, factus pro nobis maledictum. (Ad Gal. III,
13).). Zer da beraz bekatua!
Bainan, zer den ere gure arima! Zer den
haren balioa Jainkoaren begietan, prezio hortaz
erosia izaiteko!
Lur huntako gauza ez deusetan hondatuak
bizi gare, eta ez dakigu arimaren balioa prezatzen. Bainan, zer argia heldu zaikun kurutzearen
gainetik! Oi, ene arima! altxa zaite mundu huntako gauza, iduriz baliosenak direnak baino
gorago; igan zaite Kalbariorat; kontsidera zazu
Jainkoaren Semea, ikus haren odola kurutzea
behera jautsiz, Kalbarioko lurra gorritzen: horra,
horra zenbat balio duzun (Erige te anima... tanti
vales. (D. Aug. in Ps. 102, 6).). Gu erosteko,
gu beretzeko, ez du Jainko-Gizon batek uste izan
sobera egin, bere burua hartaraino sakrifikatuz.
Orhoit gaitezen beraz, ez garela gure buruen
nausiak. Bi aldiz Jainkoarenak gare: hartaz kreatuak eta eginak, hartaz ere erosiak (Non estis
vestri. (S. Paul Y, ad Corinth. VI, 19).). Prezio
handi bat pagatuak izan gare (Pretio empti estis.
(S. Paul Y, ad Cor. VII, 23).).
Beraz, Jesu-Kristoren gauzak, haren zerbitzariak gare, bere odolaz erosi gaituenaz geroztik.
Bainan Jesu-Kristoren zerbitzari izaitea ez da
dorphe, eta ez da aphaltzea; errege izaitea da,
partalier zeruko haren primantzan .
120 Bertze erakaspen bat oraino badakarkate Jesu-Kristoren kurutzeak eta heriotzeak, eta
hau da: pairatzean, penen jasaitean, bere buruaren bentzutzean direla, bertutea eta zeruko
bidea.
Ez dugu ahantzi behar Adameren bekatuaz
geroz, ez garela hastapenetik Jainkoak eman
gintuen estatu berean aurkitzen. Adameren
bekatuarekin, sarthu dire gure arrazan, arimako
eta gorphutzeko gaitz guziak; izpirituko ilhunbeak, pasionen gudu trixteak, eta askotan, ahalkagarriak, horra arimarentzat; gorphutzarentzat
aldiz, lan dorphe eta nekatua, pobrezia bere
segidekin, eritasunak, sofrikarioak eta guzien
gainetik, heriotzea.
Lurreko parabisuan, inozentzian, Jainkoaren
amodioan, bihotzeko bake osoan, behar ginduen
bilhatu eta ardietsi bethiereko zoriona. Bekatuaz
geroz, guduan, gerlan eta penetan behar dugu
nekerekin merezitu eta irabazi: Violenti rapiunt
illud. Jesusen amodioaren seinale handienetarik
bat izan da, berak nahi izan baidauku lehenik,
bidea erakutsi, kurutze dorphea garraiatuz eta
haren gainean hilez.
Gure naturaleza herbailak erraiten badauku,
guti onhesten duela Jesu-Kristoren hitz hau:
«Norbeit nahi bada niri jarraiki, ukho egin dezala
bere buruari, har dezala bere kurutzea, eta niri
segi dadiela» (Si quis vult post me venire, abneget semetipsum et tollat crucem suam, et
sequatur me. (S. Matth. XVI, 24). ) ez othe da,
hitz garratz hori erraiten daukuna bera, bere
kurutzearekin, bera gure aintzinean eta gure
gidari ibili izan nahi dena?
121 Sofritu gabe, ez daiteke bertuterik, ez
daiteke merezimendurik. Errex zena, Adamek
bekatu egin aintzinean, orai dorphe bilhakatu
zaiku. Gure jaidurak bekaturako itzuliak dire.
Hekien kontra bortxatu behar gare, urean, gaiaren kontra igeriz dohan gizon batek bezala.
Eta bertzalde, osoki alferrak litezke gure
entseiu eta harat hunatak, sofrikarioari ihes egin
nahi bagindu ere; nahi edo ez, behar dugu, eta
beharko dugu bethi sofritu. Gure biziaren legea
sofritzea eta guduan izaitea da (Militia est vita
hominis super terram. (Job. VII, 1).). Bizitzeko
ditugun beharrek; gorphutzeko errenkura eta
eritasunek; bihotzeko nahi gabeek; familietako
desgraziek; adixkideen traidorekeriek; etsaien
asperkundeek; hitz batez, mila eta mila gaitzek
hersten eta inguratzen gaituzte, burdinazko presondegi batek bezala. Ez dugu zer egin, presondegi hortarik ilkitzeko. Alferretan gure indarrak
higa gintzazke.
Zer egin beraz? Bihotz handi eta kuraiaz
bethe batekin, itzul begiak Kalbarioko bitima
handia ganat; ahuspez eman kurutzearen oinetan; ikus, Jesus gure Nausiak eta gidariak sofritu
nahi izan duela, zeruko erresuman sarthu baino
lehen.
Horrela eginez, eta bereziki Jesusen urratseri
jarraikiz, ez bada amodioz, bederen pazientziarekin, bozkario eta fidantzia handirekin orhoituko gare Apostoluaren hitz huntaz: Si compatimur
et conglorificabimur: Sofritzen badugu harekin,
harekin ere izanen gare glorian.
HEMERETZI-GARREN
KAPITULUA
Maria Kurutzearen oinetan. Eba
Berria, lehen Ebaren hutsa
erreparatzen duena
122 Jesusen pasioneaz, kurutzeaz eta heriotzeaz mintzatzean, nola ahantz dezakegu Maria,
haren Ama Saindua? Maria hain hertxiki Jesusen
pasionearekin bat egin duena, hain hertxiki ere
eta handizki partalier izan dena Jesusekin, munduaren salbamenduzko obra miresgarrian.
Lehen gizonak eta lehen emazteak, izan
zituzten bakotxak bere hobenak gizonaren galtzean. Jainkoaren xedetan sartzen zen, gizona
eta emaztea elgarrekin izan zitezen orobat, Salbamenduzko mixterioan. Noiz eta ere beraz
ethorriko baita urrikalmenduzko eta Salbamenduzko orena, Jainkoak nahiko du, izan ditezen,
Adame berri bat et Eba berri bat, gizonen salbatzeko eta lezetik kanporatzeko.
Zer egin duen hortarakotz, Jesu-Kristo,
Adame berri eta sainduak, goraxago ikusi dugu.
Dezagun orai erran, zer egin duen Eba berriak
edo Mariak, lehen Ebaren hutsa erreparatzea
gatik.
Mariaren partaliertasuna ez zen segurki baitezpada beharra, munduaren salbatzeko.
Bainan, nahi izan du Jainkoak, gizonaren erorikoan, bere parte deithoragarria emazteak izan
zuen bezala, izan zezan halaber, gizonaren erostean, bere parte salbamenduzkoa, eta horrela,
emaztea ere izan zadien Mariarekin altxatua, eta
bere ohorezko herrunkan berriz ezarria.
Zoin diren ederrak eta miresgarriak Jainkoaren xede eta egintza guziak!
Haste hastetik, eta lurreko parabisuan
berean, Jainkoak Maria agindu zaukun. Eta gero,
ilhunbe beltzen erdian, mendez-mende, Mariaren esperantza, izar ezti baten pare, distiarazi
izan du, Israelgo populuaren eta bertze jendetzen bereen artean.
Ungi agertzen zaiku hemen Jainkoaren urrikalmendua. Heriotzearen legea bezain zaharra
da salbamenduaren agintzazko hitza. Jainkoak
kondenatu gaitu, egia da, justiziak horrela galdegiten zuelakotz. Bainan, denbora berean ere,
sugeari erran zioen: Emazte batek lehertuko
dauk burua. Eta emazte edo Eba berri horren
orhoitzapena ez da behinere ezeztatu ez ilhundu. Ardura, hartaz Profetak mintzo zaizkigu.
Israelgo populuaren ixtorio guzia, Mariaren
orhoitzapenaz bethea da. Hemen, Debora eta
Judith Jainkoaren populuaren etsaien bentzutzaileak; hortxe, Esther bere anaiak salbatzen dituena. Eta, bertze zenbat itxura ezti eta kontsolagarri, Mariaren orhoitzapena eta esperantza bethi
bizirik atxikitzeko! Hura da, goizeko alba eztia,
iguzkiaren aintzinean heldu dena; lore edo lili
ederra, arantzen eta elhorrien artean distiatzen
duena; hura, Dabiden Dorrea, etsaien harmada
guzien kontrako ihets leku segura, eta bertze
hainitz holako, Testamentu Zaharreko liburuetan, klarki, agerian, Maria aintzinetik itxuratzen
eta agintzen dutenak!
123 Bainan, gohazen kurutzearen oinetarat.
Han zaiku egiazki eta bereziki agertuko Mariaren
biziko mixterio eder eta handi hori.
Lurreko lehen baratze dohatsuan, arbola bat
bazen, ekhartzen zuena mundua galdu duen frutua; bada ere Kalbarioko mendian, arbola saindu
bat, mundua salbatu behar duen frutua dakarkena: Jesu-Kristo kurutzeari itzatua. Lehen baratze
dohatsuan, Ebak hartu zuen eta jan frutu galkorra, eta eman Adameri; Kalbarioan, Mariak Jainko Aitari ofreitzen dio, eta munduari emaiten,
bere erraietan garraiatu duen frutu saindu eta
salbagarria. Ebaz erortzea, Mariaz altxatzea;
Ebaz bekatua, Mariaz eta haren Semeaz barkamendua; Adamez eta Ebaz Jainkoaren justizia
hasarretua, Jesusez eta Mariaz aphazegatua.
Zoin ederki mintzo zaizkigun Elizako Aitak,
Erospeneko mixterio handian Mariak izan duen
parteaz! Huna lehenik S. Krisostomo: «Ebak
galdu zuena, Mariaz kobratua izan da» (Restauratur per Mariam quod per Evam perierat. (S.
Chrys.).). S. Agustinek dio: «Bada hemen mixterio handi bat: hala nola, herioa sarthu baita munduan, emaztearen medioz, gisa berean ethorriko
zaiku bizia, emazte baten medioz». Eta dio oraino Elizako Aita berak: «Emazte batez heriotzea,
emazte batez bizia; Ebaz galduak, Mariaz salbatuak» (Per faeminam mors, per faeminam vita;
per Evam interitus, per Mariam salus. (S. Aug. De
symb. ad Catech. Serm. III, C. 4).). Entzun deza-
gun ere S. Anselmo: «Gizon baten obedientzia
eskasaz, heriotzea munduan sarthu zen bezala,
behar zen, gizon baten obedientziaz, bizia ere
sarthu; gure galtzearen lehen hastapena emazte
bat izan zen bezala, emazte batetik behar zen
ere sarthu salbamenduaren emailea» (Oportebat, ut quedmadmodum, quod fuit causa nostrae
damnationis, initium habuit a faemina, sic nostrae justitiae et salutis auctor nasceretur de faemina. (S. Ans. Cur Deus homo, C. III).).
124 Elizako Aiten erakaspen eder hori, Kalbarioko mendian zaiku bereziki bere egia osoan
agertzen.
Bainan, nork erran dezake, zoin garratza eta
doloragarria izan zen Mariarentzat, gure erospeneko obran, kurutzearen oinetan hartu zuen
karga! Ez dezake nihork, urrundik ere asma
Mariak zuen amodioa Jesusentzat. Maite zuen
Jesus bere Jainko eta bere Seme bezala, erran
nahi baita, bihotz osoki samur, garbi eta saindu
hartan, aurkitzen zirela, denbora berean, eta
elgar sustatzen zutelarik, izan ditezken bi amodio handienak: Ama hoberenaren amodioa Seme
perfetenarentzat, eta bihotz sainduenaren eta
perfetenaren amodioa bere Jainkoarentzat.
Bada, maite dena gatik jasaiten diren sofrikarioak, amodioaren izari eta neurri berean dire. Zerbeit hortik juiatzen ahal dugu Mariaren sofrikarioen gainean, Jesus kurutzean hiltzen zelarik.
Eta hemen gehienik miretsi behar duguna,
eta gure amodioa Mariaren alderat gehienik hazkartuko duena, hau da: Mariak ez duela martirio
izigarri hori jasaiten, bortxaz eta bere gogoaren
kontra, eta ezin bertzean. Ez, ez; gogo onez,
amodioz egiten du bere Seme Dibinoaren biziaren sakrifizioa: hainbertze gaitu maite, eta hain
ungi Jainkoak ikusterat emaiten dio, Jesusen
heriotzeaz behar garela izan erosiak. S. Anselmek erraiten du gauza espantagarri hau: Jainkoaren xedekin eta nahiarekin, eta denbora
berean, Semearen obedientzia osoarekin, hanbatetaraino bat egiten zuela Mariak, non, haren
eskuen laguntza behar izan bazen, gu salbatzea
gatik, Jesusen hiltzeko, laguntza hura emanen
baitzuen.
Santa Mextildek erraiten du, Mariak bere
Semearen sakrifizioa ofreitu duela ez xoilki
kuraiarekin, Abrahame bere semea ofreitzera
zohan bezala, bainan oraino bozkario batekin
bezala, gu salbatzea gatik (Gaudens Filium suum
pro mundi salute voluit immolari. (S. Mextild.).).
Oi! nola beraz maite izan gaituen Mariak
kurutzearen oinetan! Ama zen, Seme maitagarrienaren Ama, eta guretzat eman izan du.
Errana da ama bat ez zaitekela kontsola bere
semea galdurik. Haren penak eztitu nahiz, kondatu zion norbeitek, Abrahameri Jainkoak manatu ziola Isaak bere seme bakarra sakrifika zezon.
Ai! ihardetsi zuen ama harek, ez zuen sekulan
Jainkoak ama bati gauza hori galdeginen.
Bada, gauza hori, Jainkoak galdegin du Maria
Jesusen Amari, eta Mariak onhartu du.
HOGOI-GARREN KAPITULUA
Maria Kurutzearen oinetan. — Gure
Ama
125 Trinitate Sainduko bi-garren presuna
gizon egin zen, eta, gizon bezala, kurutzearen
gainean hil izan da, naturalezaz goragoko bizi
bat gizonari emaiteko.
Bada, izanen du Mariak, mixterio huntan ere,
bere obra ederra egiteko. Jesu-Kristo, Adame
berria denak emaiten dauku, zeruko primantza
berekin dakarken bizi berri hori, Adame lehenetik gorphutzeko bizia dugun bezala.
Kreazione eta sortze berri hortan, Maria gure
Ama izanen da, kurutzearen oinetan. Ikusi dugu
jadanik, zer bihotz on eta jenerosarekin partalier
izan den Jesusen martirioan. Bada, martirio bat
balinbada amatasuna, nor da, buru hortarik,
Maria bezinbat ama izan denik? Bere ariman,
bere bihotzean jasan izan ditu bere Seme Dibinoaren oinaze guziak; ez da Jesusen oinazetarik
bat, Mariaren bihotzean bere oiartzun doloragarria izan ez duenik.
Bai, Mariak sofritzen zuen guretzat Jesusekin;
eta, Jainkoaren begiez xoilki neurtua izan ahal
ziteken martirio hortan, Jesusekin bizi berri bat
eman zaukun (Erat magno dolore parturiens.).
Bazuen Adamek lagun bat, arimako heriotzea
eman daukun bekatuzko mixterioan; badu ere
Jesu-Kristok lagun bat, graziaren bizia emaiten
daukun mixterioan. Populu berri bat, populu
saindu bat sortzen da, ez xoilki Aitaren amodiotik eta Semearen sofrikarioetarik, bainan ere
Amaren amodiotik eta sofrikarioetarik. Populu
dohatsu horrek badu, Maria baitan, egiazko Ama
bat, bainan biziarentzat; aintzineko populuak,
Adameren obedientzia eskasetik eta Ebaren
urgulutik sorthu izan zenak, izan zuen bezala
Ama bat Eba baitan, bainan Ama bat heriotzearentzat (Ventura). Jesusen ondotik, Mariari esker
dugu beraz izaiten gure bizi berria, naturalezaz
goragoko bizia. Kalbarioko mendian, Jesusek
bere thonba aurkitzen duen tokian, guk aurkitu
dugu bizia; hura hiltzen da, gu egiazki sortzen
gare.
Zoin eztia eta kontsolagarria den gure arimentzat amodiozko mixterio hori! Zer fidantzia
behar daukun eman Maria baitan! Bainan ez da
aski. Dudarik gelditzen balitz oraino gure izpirituetan, gorago erakatsi dugun dotrinaren gainean, Jesusen hitzak osoki kenduko dauzkigu.
Jesus kurutzeari itzatua da. Egin dio bere
Aitari biziaren ofrenda, Adameren bekatuaren
erreparazionetan, eta munduaren salbamendukotzat.
Jesusen kurutzearen oinetan da Maria, haren
Ama osoki saindua, xutik, STABAT. Harek ere,
bere bihotz doloratuan, Semearen ofrenda bera
egiten du Jainkoaren justiziari. Han da ere Mariaren aldean, Jaun Doni Joanes Apostolua.
Azken hatsa aurtiki aintzinean, Mariaren
alderat itzultzen ditu Jesusek begiak, eta erraiten
dio Joanesez mintzo delarik: «Emaztea, horra
zure semea» (... Dicit matri suae: Mulier, ecce
filius tuus. (Joan. C. XIX, 26).). Erraiten du gero
dizipuluari: «Horra zure ama. Eta ordu beretik
hartu zuen dizipuluak Maria bere amatzat»
(Deinde dicit discipulo: Ecce mater tua. Et ex illa
hora accepit eam discipulus in sua. (Joan. C. XIX,
27).).
126 EMAZTEA, dio erraiten Jesusek Mariari;
ez du gehiago bere AMA deitzen. Iduri du itzaltzen den dela bera, oren hartan, Mariaren Seme
bezala; iduri du, nahi duela, ahantz dezan Mariak
haren Seme osoki maitea dela, eta garraia dezan
gu guzien gainerat, harentzat duen amodio
guzia. Erraiten balio bezala: Oi Emaztea! enetzat
duzun amodioak jasan-arazten dautzu ezin erranezko dolore bat; enetzat duzun amodio handi,
soberano hori, zure bihotz guzia, zure arima
guzia bethetzen duen amodio hori, nahi dut eta
galdegiten dautzut, garraia dezazun ene Elizaren
eta niri jarraikiko direnen gainerat. Hemen dire
guziak Joanesen presunan. Ene orde emaiten
dauzkitzut guziak; maita zatzu ni maite nauzun
amodio beraz.
Oi! hitz eztiak guretzat! Oi amodiozko testamentu adoragarria! Maria Amatzat emaiten zaukuten hitz horiek erraitearekin, ideki zuen Salbatzaileak bere Bihotz amodioz suhartua; handik
amodioaren su bat bezala ilki zen, eta jautsi
Mariaren gainerat; inguratu bezala zuen, eta
hobeki erraiteko, ezin erranezko indar batekin
sarthu zen Mariaren bihotzean, ariman eta izaite
guzian. Ordutik, bere amodioan, ez da gutaz
bezik ohartzen; berritz ere eta mila aldiz jeneroskiago, egiten du guretzat bere Seme Dibinoaren
biziaren ofrenda. Ikusiz, Jesusen heriotzeaz
behar garela izan salbatuak, bere dolorea zehatzen du, eta nahi luke hil Jesusekin, bere haurtzat onhartu dituenen Salbamenduarentzat (Flagrabat beata virgo charitate, ut cum prole pro
humani generis salute vitam profunderet.).
O Jesus! eskerrak dauzkitzugu dohain berezi
eta miresgarri horrentzat. Gure Ama zen jadanik
Maria, guretzat kurutzearen oinetan jasan zituen
sofrikarioez. Bainan oraitik doblezka da gure
ama, zure nahiaz eta zure manuz.
Hortan da, Maria baitan izan behar dugun
fidantzia handiaren zimendua.
Jesusen Ama delakotz, Mariak badu bere
Semearen bihotzean mugarririk gabeko bothere
bat. Ez daiteke bertzela. Mariaren nahi guziak
manuak dire Jesusentzat. Seme on batek entzuten eta ohartzen ditu bere amaren galde zuzen
guziak. Bada, ez dezake Mariak deus bilha, baizen Jainkoaren gloria eta gure arimen ona. Horra
zertako, Elizako Aitek erraiten duten, Mariak
egin dezakela bere othoitzaren bothereaz, Jainkoak bere Jainkozko bothereaz egiten ahal duen
guzia (Quod Deus imperio, tu, Virgo, prece
potes.).
127 Eta bothere izari gabeko hori, guretzat
eta gure onarentzat dagoka. Ezen gure Ama da,
eta ama guzietan hoberena eta amultsuena.
Aski garrazki erosi du kurutzearen oinetan gure
Ama izaitea.
Gure Ama da Maria! oi pentsamendu ezti eta
gure bihotza gozo eta bake handi batean eman
behar duena! Gure Ama da! Eta guretzat egin
duenaz geroz bere Seme bakarraren sakrifizioa,
zer ez du egin nahiko, hainbertze gosta zaizkon
haurren salbamenduarentzat ?
Eta orai, ez da gehiago kurutzearen oinetan.
Akabatuak dire haren penak. Ez zaio gelditzen
bere penetarik, gure alderat hartu duen amatasunaren orhoitzapena baizen.
Erran dezagun kapitulu hau akabatzean.
Jesus, gure Salbatzailea kurutzean hil da guretzat; Maria, kurutzearen oinetan egin da gure
ama eta gure arartekoa. Zer bozkario eta zer
fidantzia gure arimentzat!
«O gizona, dut erranen S. Bernatekin, beldur
hintzen Jainko Aita ganat hurbiltzeko? Haren
boza entzutearekin, ikharaz joa, oihanean estali
hintzen: Jesus eman dauk arartekotzat. Horrelako Aita baten aintzinean, zoin indartsua den
horrelako Seme bat! Beldur izanen othe haiz ere
haren ganat joaiteko? Hire anaia duk, hire idurikoa, hire flakeza guziak jasan nahi izan dituena,
salbo bekatua... Bainan menturaz, anaia horren
aintzinean ere beldurtzen haiz, zeren nahiz gizon
den, Jainko baita ere. Nahi duk ararteko bat
haren aintzinean? Hoa Mariaren ganat... Semeak
onhartuko dik Amaren othoitza, eta Aitak
Semearena» (S. Bern. in Nativ.
HOGOI ETA BAT-GARREN
KAPITULUA
Jesusen Phiztea
128 Jesu-Kristo, ez gizonen bothereaz, bainan
berak hala nahi zuelakotz, hil zen kurutzearen
gainean, erran nahi da, haren arima gorphutzetik berexi zela. Jainko bezala ez zaiteken hil; hil
zen xoilki gizon bezala. Jainkotasuna, hargatik,
heriotzea ondoan ere, bethi izan zen bai JesuKristoren arimarekin, bai haren gorphutzarekin.
Ebanjelio Sainduan irakurtzen dugu, Josepe
Arimathekoa, aberatsa eta aiphatua Juduen
artean, gizon zuzena eta justua, joan zela Pilatusen ganat; eta Pilatusen baiarekin, eman zuen
Jesusen gorphutza, baltsamatu ondoan, nihor
oraino ehortzia izan ez zen harrizko thonba
batean.
Jautsi zen haren arima Saindua ifernuetarat;
ez, aingeru gaixtoen eta arima damnatuen ifernurat, bainan linboetarat. Han ziren, Jesus lurrerat ethorri, eta kurutzearen gainean mundua salbatu aintzinean hil ziren justuen arimak. Adame-
ren bekatuaz geroz, ez ziteken nihor sar zeruan.
Salbatzaleari zitzaion, zeruko athearen idekitzea, eta bera han lehenik sartzea. Ethorri aintzinean Erospeneko orena, justuen arimek Jesusen
arima igurikitzen zuten linboetan; ez zeruan,
Jainkoa ikusiz eta hartaz gozatuz; bainan
bakean, oinazerik gabe, eta Salbatzailearen
esperantzak emaiten zioten gozo ezti batean.
Zer bozkarioa Adame eta Ebarentzat, eta
Abrahame, Isaak, Jakobe, Dabide, eta bertze
hainbertzeentzat Jesusen arima leku hetarat jautsi zenean! Ordutik, linboak, Parabisu bat bezala
bilhakatu ziren; ezen, dio S. Krisostomek, non
eta ere baita Jesu-Kristo, han da zerua (Nam ubi
Christus, ibi coelum. (D. Chrus. 2 n. 32).).
Eta, denbora hartan, zer hari ziren Jesusen
etsaiak? Dudarik gabe bere bitoria madarikatuaz
gozatzen? Ez; Jesusen orhoitzapenak berak ikharatzen zituen oraino. Badohazi Pilatusen ganat
eta erraiten diote: Jauna, orhoitzen gare, bizi
zelarik oraino, gizon gezurti horrek erran duela:
Phiztuko naiz, hil eta hirur garren egunean. Mana
zazu beraz haren thonba zaindua izan dadien
hirur-garren eguneraino, ez dezaten dizipuluek,
gorphutza handik altxa, eta gero erran populuari: Phiztu da hilen artetik. Erran zioten Pilatusek:
Baditutzue begiratzaileak; zohazte eta egin
zazue, zaitzuen bezala. Joan ziren beraz; thonba
estaltzen zuen harrian eman zuten zigilua, eta
soldadu begiratzaileak ezarri haren inguruan.
Bainan, bere herrak eta beldurrak egin arazten diozkaten urrats horiek guziak, alfer eta
debalde izanen dire. Hobeki erraiteko, argi handiagoan emanen dute, Jesusen phiztearen mirakuilu gloriosa eta Jainkozkoa.
129 Soldadu Erromanoak ezarriak izan ziren
beraz Jesusen thonbaren zaintzeko.
Bainan, huna non lur ikhara bat gertatzen
den hirur-garren egunean; Jainkoaren Aingeru
bat jausten da zerutik; bazterrerat emaiten du
thonba hesten duen harria, eta jartzen da haren
gainean. Haren arphegiak, dio Ebanjelistak,
ximistaren pare distiatzen du, eta haren jauntziak elhurra bezin xuri dire. Hura ikustearekin,
soldadu zaintzaileak hainbertzetarainoko ikharan eman ziren, non, hilak bezala erori baitziren
ahuspez lurrerat. Jesus phiztua zen.
Bere indar xoilez, Jesus hiletarik phiztea da,
gure sinhestearen eta Erlijionearen zimendu
hazkarrena. «Ez bada Jesu-Kristo phiztu, zioen
Jaun Doni Paulo Apostoluak Korinthianoeri, alferrak dire gure predikuak, eta ez deusa da zuen
fedea» (Si autem Christus non resurrexit, inanis
est ego praedicatio nostra, inanis est et fides
vestra. (Prima Paul. ad Corint., XV, 14).). Hortakotz erraiten zuen S. Agustinek: «Ez da gauza
handi bat, Jesu-Kristo hil izan dela sinhestea;
Juduek, Paganoek, bekatoreek, guziek orobat
sinhesten dute hil izan dela. Bainan, giristinoen
sinhestea da, Jesu-Kristo phiztu izan dela. Eta
hori da gauza handia, gure begietan» (S. August.
in Ps. CXX.).
Erlijione Sainduaren etsaiek nahi izan dute
mixterio espantagarri hori ukhatu; konprenitzen
dugu errexki.
Bere indar xoilez hiletarik phiztea, hori da,
dudarik gabe, Jainkozko obra bat: eta beraz,
Jesu-Kristo phiztu bada, egiazki Jainko da.
Jainko bada, harek establitu dituen Erlijionea
eta Eliza Jainkozkoak dire. Hor ez da duda biderik.
Froga dezagun beraz, egiazki Jesus phiztu
dela.
130 Hil baino hainitz egun aintzinetik, eta
behin baino gehiagotan, Jesus mintzatu izan zen
bere phizteaz, bai bere adixkideri, bai etsaieri.
Erran zioten bere dizipulueri: «Bagohaz Jerusalemerat, eta han izanen naiz azotatua eta
kurutzean emana, eta gero, hirur-garren egunean, phiztuko naiz » (Matth. XX; Marc; Luc.) .
Bertze egun batean, nola Eskribanoek eta
Farisauek mirakuilu bat galdegiten baitzioten,
ihardetsi zuen: Izanen duzue Jonasen mirakuilua;
hura bezala, Gizonaren Semea egonen da lurraren pean hirur egunez eta hirur gauez (Sicut
enim fuit Jonas in ventre ceti tribus diebus et tribus noctibus: sic erit Filius hominis in corde
terrae, tribus diebus et tribus noctibus. (Matth.
XII, 40).). Abisatuak ziren beraz aintzinetik, bai
adixkideak, bai eta ere etsaiak.
Jainko bada egiazki Jesu-Kristo, ez bada
enganatzaile bat, phiztu behar da. Hori zor dio
hoin klarki eman duen hitzari. Bainan hori izanen
da ere haren mirakuiluetarik handiena, eta
haren Jainkotasunari azken zigilua emanen dioena.
Dezagun beraz ikus. Juduek, erran dugun
bezala, eman zituzten artha handirekin soldaduak Jesu-Kristoren thonbaren inguruetan, haren
zaintzeko. Horiek guziak gatik, hirur-garren egunean, ez da gehiago Jesus thonban aurkitzen.
Eta harat joan zirenean emazte Sainduak, Aingeru batek erran zioten: «Ez zaiztela beldur izan,
Jesus Nazarethekoa bilhatzen duzue? Ez da
hemen... Phiztu da, berak erran zuen bezala.
Zohazte berri horren emaiterat Petriri eta dizipulueri».
Jesus thonban emana izan zela, ez da hortan
dudarik; guziek bazakiten. Soldadu Erromanoak
han ziren. Hirur-garren egunean, ez da gehiago
Jesus Thonban. Zer erran gauza ageri hoikieri
kontra egiteko?
Erranen daukute, Jesusen gorphutza, gauaz
Apostoluek ilki zutela thonbatik, eta berekin eraman, nihor ohartu izan gabe. Zer zorokeria! Zer!
Apostolu hek, hain beldurtiak non, Jesusen Pasioneko orenean, guziak ihesari eman baiziren;
Apostolu hek, zoinen artean iduriz guzietarik
kuraiosenak, Jaun Doni Petrik, Jesus arnegatu
baitzuen, aski kuraia izan dutela, soldaduen gathea zilhaturik, Jesusen gorphutza altxatzeko? Ez
zen hori lan ttipia; denbora hainitz galdeginen
zuen; ezen, thonba harri bizian egina zen; estaltzen zuen gaineko harria dorphea zen eta zigilatua. Apostoluek egin dutela lan hori, eta ez direla soldaduak batere ohartu eta ez nihorat mugitu? Nork hori sinhets dezake ?
131 Gehiago dena; irakurtzen dugu S. Mattheoren Ebanjelioan, Jesus thonbatik ilki zen
ondoan «han zagozin soldaduetarik zoinbeit joan
zirela hirirat, eta erran ziotela Aphezen Buruzagieri zer gertatu zen». Bildu ziren Aphezen Buruzagiak elgar ganat, populuko Zaharrekin, eta
kontseilu baltsan atxiki ondoan, soldadueri eman
zioten dirua ausarki emaiten ziotelarik: kondatuko duzue, Jesusen dizipuluak ethorri direla
gauaz, zuek lo zinetelarik, eta haren gorphutza
eraman dutela (Matth. XXVIII, 11-14.). Eta hola
hola egin zuten. Hartu zuten dirua soldaduek,
eta erran zuten irakutsia izan zitzaioten bezala.
Bainan gezurra, bere saretan hartua ardura gertatzen ohi da.
Soldaduak! lo bazinezten, nondik bada jakin

- Parts
- Credo edo Sinhesten dut esplikatua - 01
- Credo edo Sinhesten dut esplikatua - 02
- Credo edo Sinhesten dut esplikatua - 03
- Credo edo Sinhesten dut esplikatua - 04
- Credo edo Sinhesten dut esplikatua - 05
- Credo edo Sinhesten dut esplikatua - 06
- Credo edo Sinhesten dut esplikatua - 07
- Credo edo Sinhesten dut esplikatua - 08
- Credo edo Sinhesten dut esplikatua - 09
- Credo edo Sinhesten dut esplikatua - 10
- Credo edo Sinhesten dut esplikatua - 11
- Credo edo Sinhesten dut esplikatua - 12
- Credo edo Sinhesten dut esplikatua - 13
- Credo edo Sinhesten dut esplikatua - 14
- Credo edo Sinhesten dut esplikatua - 15