Credo edo Sinhesten dut esplikatua - 04

izan ez daitekela Jainko bat baizen. Bere itsumenduan, Jainkotzat atxiki dituzte iguzkia, izarrak, bestiak, lurreko landareak: hitz batez, zerbeit on egiten edo zerbeit beldur emaiten ziozkatenak. Bossuet handiak, denbora ilhun hetaz
mintzo zelarik, erran ahal izan du, guziak, erran
behar bada, Jainkotzat atxikiak zirela, salbo
egiazko Jainko bakarra. Badire oraino holakoak
pagano jendeen artean.
Gehiago oraino, gorago aditzera eman dugun
bezala, Erlijionearen beharraz mintzo ginelarik.
Populu argituenetan beretan, pasione tzarren
amodioak berekin dakarken itsumendua hain
handia izan da, non krima itsusienak eta ahalkagarrienak ohoratu eta Jainkoztatu bezala izan
baitituzte. Mintzo naiz hemen Grekoez, Erromanoez, erran nahi da denbora zaharretan, izan
diren jende argituenez. Tzarkeria guzien berme
eta kontsekratzeko bezala, buru emaiten zuten,
bere pasione galduetan asmatu zuten Jainko fal-

tso bat. Gauza bera orai ere ikus daiteke, JesuKristoren Ebanjelio Sainduak eta egiazko Erlijioneak argitu ez dituen lekuetan.
Izan dire ere aski zoroak erraiteko, guziak
Jainko direla; Jainko, gizon guziak, Jainko, munduan diren izaite guziak. Hori da erraitea, ez dela
Jainkorik. Non laiteke orduan ongia, non gaizkia,
ongi egilea eta gaizki egilea higual Jainko balire?
Bainan, gu irakurtzen gaituztenak arima zuzen
eta izpiritu erneak dire. Ez diotegu eginen laidoa
uste izaiteko, den gutiena ere errokeria eta zorokeria horietan bara ditezkela.
43 Ilhunbe hoikien guzien erdian, ez da deus
bertzerik, baizen debrua, Egiazko Jainkoaren
orde, bere burua adorarazi nahi duena, eta gizonak bere segidan herrestatu.
Luzifer eta haren lagun izan diren aingeru
erreboltatuek ez dute zeruan erreginatu ahal
izan. Jainkoak, bere justizian, pulunpatu izan ditu
bethikotz, ifernuko lezetan. Orduan, bere herran,
gaztigatzen zituen Jainkoaren kontrako errabian,
lurrean nahi izan dute jarri, zeruan galdu zuten
gloriazko eta ohorezko tronua. Hortakotz, laguntza galdegin dute gizonen pasione eta jaidura

tzarreri. Oihuz erran dute: Gu gare aberastasunak, gu atseginak, gu lohikeria; eta, gauza horietan, bere azken zoriona emaiten dutenak jarraiki
izan zaizkote eta jainkotzat adoratu dituzte.
Horiek guziak jasan ditu Jainkoak, ikus ginezan zenbat dugun haren beharra. Bainan erran
dezagun ere laster, Jainkoari ohore eta gloria
bihurtzeko: ez da sekulan, Jainko egiazko eta
bakarraren ezagutza galdu, lurraren gainean.
Adan gure lehen aitatik hasirik, Patriarkek, Profetek, Israelgo populuak, eta hor hemenka bertze
hainitzek begiratu izan dute artha handirekin.
Ethorri da gero, Jainkoak eman orenean, JesuKristo, egiazki Jainko eta egiazki Gizon dena, eta
Jainkotasunaren gainean egia garbia erakutsi
dauku.
Eta orai, Jesu-Kristoren Ebanjelioa lurraren
bazter guzietan predikatua da. Leku guzietan
distiatzen du Kurutze Salbagarriak. Egiazko Jainko bakarra ezagutua eta adoratua da. Eta Eliza
eder eta handietan bezala, salbaia gaixoen
zurezko et lastozko eliza erromesetan, ber-ehun
milliun baino gehiago bihotzek kantatzen dute:

Credo in unum Deum: Sinhesten dut Jainko
bakar bat baitan!

SEI-GARREN KAPITULUA
Trinitate Saindua
44 Trinitate Sainduaz mintzatzen hastearekin, umilia gaitezen, aphal gure adimendu ez
deusa eta adora dezagun.
Zer diren mixterioak, badirela gure Erlijione
Sainduan, jadan gorago erran dugu luzeki, kapitulu berezi batean.
Erraiten ginduen: Mixterioez, erran nahi da,
gure adimenduak konpreni ahal ez detzazken
gauzez inguratuak bizi gare lur huntan berean.
Ez detzazkegu bertzela erran gure begieri eta
adimenduari uko egin gabe. Nola beraz ez dire
izanen Jainko guziz handia baitan, hainitz gauza,
harek bere argi izari gabekoekin konprenitzen
dituenak, bainan gure argi flakoez gorago direnak? Horra zer den mixterioa.
Hemen aiphatu behar duguna, eta esplikatu,
gai garen bezain batean, mixterioen mixterioa
da, guzietan handiena, guzien artean errespetagarriena.

Trinitate Saindua! Jainko bakar bat; eta bizkitartean hirur presuna Jainkoa baitan; bat bertzea
bezain handi, hirurak perfetak, eternalak, erran
nahi du hirurak Jainko, eta hargatik bere batasun
perfetean, Jainko bakar bat baizik ez egiten:
«Aita Jainko da, dio S. Athanasiok, Semea
Jainko da, Izpiritu Saindua Jainko da; eta hargatik ez dire hirur Jainko, bainan Jainko bakar bat.»
(Ita Deus Pater, Deus Filius, Deus Spiritus Sanctus. Et tamen non tres dii, sed unus est Deus.
(Symb. S. Athan.).)
Errokeria laiteke, mixterio hartan sarthu nahi
izaitea, gure izpirituaren argi xoilekin. Jainkoaren
hitzari behar gare beraz jarraiki; eta gero, Jainkoaren hitzaren ondotik, Eliza katolikoari, eta
mende guzietan eman duen erakaspenari behar
ditugu argiak galdegin.
Entzun dezagun lehenik Jesu-Kristoren beraren erakaspena. Huna zer erran zioten bere
Apostolueri: «Zohazte eta argi zatzue, lurreko
jende guziak, bathaiatzen ditutzuelarik Aitaren
eta Semearen eta Izpiritu Sainduaren izenean.»
(Euntes ergo docete omnes gentes, baptizantes
eos in nomine Patris et Filii et Spiritus Sancti

(Math. XXVIII, 19).) Ez du erraiten Aitaren eta
Semearen eta Izpiritu Sainduaren izenetan, bainan bai izenean, erakustera emaiteko, badirela
egiazki hirur presuna Jainkoa baitan, bainan izaite, naturaleza, eta Jainkotasun bakar bat xoilki.
Jesus bathaiatua izan zenean, eta bathaiako
uretik ilkitzen zelarik, dio Ebanjelio Sainduak,
zeruak ideki ziren, eta ikusi izan zen Izpiritu Saindua jausten uso baten itxuran, Jesusen buruaren
gainerat. Denbora berean, entzuna izan zen
boza bat, zeru goratik heldu zena eta boza harek
zion: Hau da ene Seme maitea, zointan eman
baititut ene bozkario guziak ( Spiritum Dei
descendentem sicut columbam, et venientem
super se. Et ecce vox de coelis dicens: Hic est
filius meus dilectus, in quo mihi complacui.
(Math. III, 16-17).).
Ebanjelioko hitz labur horietan, ikusten ditugu Trinitate Sainduko hirur presunak: Aita, mintzo dena, SEMEA zoinaren baitan Aitak eman
baitu bere bozkarioa, eta IZPIRITU SAINDUA,
Jainkoaren Izpiritua, uso baten itxuran zerutik
jausten dena.

Huna zer dion oraino Jesu-Kristo, Berbo Dibino, gizoneri zeruko mixterioen erakustera ethorria zenak: «Noiz eta ere ethorriko baitzatzue nik
ene Aitaren ganik egorriko dautzuetan Parakleta
(edo Izpiritu Saindua) zoina baita egiaren Izpiritua Aitaganik ilkitzen dena, harek enetzat lekukotasun emanen du.» (Cum venerit Paraclitus,
quem ego mittam vobis a Patre; Spiritus veritatis qui a Patre procedit, ille testimonium perhibebit de me. (Joan. XV, 26).) Horra ongi klarki, Trinitate Sainduko hirur presunak. Nahi duzu oraino
entzun Jesu-Kristoren bertze hitz bat? Huna zer
dion: «Nik othoitz eginen dut ene Aitari, eta bertze IZPIRITU bat egorriko dautzue. «Et ego rogabo Patrem, et alium Paraclitum dabit vobis (Joan.
XIV, 16) Hemen ere hirur presuna: EGO, Ni, edo
Jesu-Kristo Semea mintzo dena; PATREM ene
AITA; PARACLITUM, IZPIRITU SAINDUA.
Zer daiteke klaroagorik?
Berbera izan da Apostoluen erakaspena, eta
ez zaiteken bertzela.
45 Korinthiako dizipulueri izkribatzen zuen
Jaun Doni Paulo Apostoluak: «Jesu-Kristo gure
Jaunaren grazia, Jainkoaren amodioa, eta Izpiritu

Sainduaren dohainak izan daitezela zuekin.»
(Gratia Domini nostri Jesu-Christi et caritas Dei
et communicatio Sancti Spiritus sit cum omnibus
vobis. (II ad Corinth. XIII, 13).) Ederragoa da
menturaz oraino Jaun Doni Joanesen hitz hau,
osoki agerian emaiten duena Trinitate Sainduko
mixterioa: «Hirur dire lekukotasun emaiten dutenak zeruan: Aita, BERBOA, eta IZPIRITU SAINDUA, eta hirurek bat egiten dute.» (Quoniam
tres sunt qui testimonium dant in coelo: Pater,
Verbum et Spiritus Sanctus; et hi tres unum
sunt. (1 Joan. V, 7).)
Hitz hautaz, mixterio miragarria agertzen
zaiku bere egia eta edertasun guzian. Ez daiteke
deus gehiago erran: Aita, Berboa eta Izpiritu
Saindua, eta hirur presunak Jainko bakar bat,
izaite bakar bat: et hi tres unum sunt.
Nola daiteke hori? Ez dezagun bilha. Mixterio
bat da, eta guzietan lehena eta handiena. JesuKristo, Jainko Egia bera dena mintzatu zaiku bere
ahoz, eta ere bere Apostoluen medioz; aski da;
sinhets dezagun eta adora, eta aphal gaitezen
Jainkoaren Izaite osoki handiaren aintzinean!

Erraiten badaut norbeitek, Jesu-Kristoren eta
Apostoluen hitzak ez ditudala behar den bezala
hartu, ihardetsiko diot, katoliko guzien Fedearen
bermea eta argia denak, Elizak, bethi gisa hartan entzun dituela behar den bezala hartu, ihardetsiko diot, katoliko guzien Fedearen bermea
eta argia denak, Elizak, bethi gisa hortaz entzun
dituela hitz horiek. Memento guziz, bere othoitz
eta ofizio guzietan, Trinitate Sainduaren orhoitzapena gogoan emaiten dauku.
Kurutzearen seinalea da, giristinoaren seinalea: hortan behar da beraz aurkitu, giristino erakaspen guzia, labur-laburzki. Hortarik ilkiko dire
bertze guziak, erroetarik landariak eta landaretarik, loreak eta frutuak bezala. Bada huna Kurutzearen seinalearen hitzak: AITAREN ETA SEMEAREN ETA IZPIRITU SAINDUAREN IZENEAN. Sakramenduak ere, Jainkozko hirur izen horiekin emaiten dire. Elizaren othoitz gehienak hitz hautaz
zerratzen eta akabatzen dire: GLORIA AITARI,
GLORIA SEMEARI, GLORIA IZPIRITU SAINDUARI.
Theologo handi eta argituek esplikatu izan
dute, nola, eternitate guzitik Trinitate Sainduko
hirur presunak bat bertzearen ganik heldu diren,

argiaren ithurriak argia emaiten duen bezala,
amodioak amodiozko sentimenduak; hirurak
eternalak, hirurak Jainkozko Izaite berekoak,
hirur presuna hargatik berex bethi gelditzen
direnak. Bainan ez dut nik liburu hau Theologo
handi, jakintsun eta izpiritu zorrotzentzat izkribatzen. Izkribatzen dut ene herritar Eskualdun
maite, ximenki Fedean argituak izan nahi dutenentzat.
46 Itxura edo iduri batzuek badire bizkitartean argi poxi bat bederen gure izpirituetan
emaiten ahal dutenak, ezin konprenituzko mixterio horren gainean.
Hala nola. Iguzkian badire hirur gauza: iguzkia bera, argia, eta berotasuna. Gisa berean
erranen dugu, badirela Jainko baitan: lehenik
Jainko Aita, ithurria eta prinzipioa, iguzkia den
bezala; Semea, aitaren ganik heldu dena, hala
nola argia iguzkitik; eta azkenean, Izpiritu Saindua, Aitaren eta Semearen ganik amodioaz
heldu dena, berotasuna, iguzkitik eta iguzkiaren
arraioetarik heldu den bezala. Hirur gauza
horiek, iguzkian, bat bertzea bezain zahar dire
eta ez dute iguzki bat baizen egiten.

Ederragoa da oraino Trinitate Sainduak gizona baitan eman duen itxura eta iduria. Gizona
egitera zohalarik, Jainkoak erran zuen: «Egin
dezagun (eta ez egin dezadan), gizona gure idurirat (eta ez, ene idurirat). Bada, badire gizona
baitan hirur puxantzia edo bothere, izaite
berean: lehenik, arima bera; bi-garrenekorik, arimak bere izaiteaz duen ezagutza; eta hirurgarrenekorik beretzat duen amodioa. Beraz, arimaren izaitea bera, ezagutza eta amodioa:
horiek hirurak arima berean, eta hargatik arima
bakar bat.
Iduri eta itxura horiek argi flako bat emaiten
daukute Trinitate Sainduaren gainean, bainan ez
mixterio hori osoki konpreniarazten. Hori da ez
daiteken gauza, gure izpiritu flakoentzat. Jainkoa
da xoilki, osoki eta den bezala konpreni dezakena.
S. Agustin izan da Elizako Dotor aiphatuenetarik eta mende guzietako handi eta jakintsunetarik bat. Itsaso hegian zabilan egun batez, buru
guzia unatua eta deboilatua, Trinitate Saindua
nahiz konprenitu. Betbetan haur ttipi bat ikusten
du, maxkur batekin, itsasoko ura hartzen zuela

eta ixurtzen, ariñan egin zuen putxu xume batetarat. Erraiten dio: Zer egin gogo duzu, haurra?
Putxu huntan nahi dut eman itsasoko ur
guzia. —Gizon handi eta jakintsunak hirri egin
zuen haurkeria hortaz. —Bainan hori ez daitekena da; ez duzu bada ikusten itsasoa handiegia
dela, eta zure putxua ttipiegia? —Ez duzu beraz
uste, dio haurrak, eginen dudala egin nahi nukena? Bada, nik erraiten dautzut, errexkiago gauza
hau eginen dudala, zuk konprenituko duzun
baino, Trinitate Sainduko mixterioa. Hitz horiek
erraitearekin, haurra suntsitzen da. Aingeru bat
zen, haur ttipi haren itxura hartu zuena, S. Agustinori erakusteko mixterio horren konprenitzeko
asmurik ere ez zuela izan behar gizonaren izpirituak.

ZAZPI-GARREN KAPITULUA
Jainko kreatzailea
47 Orai arte kontsideratu dugu Jainkoa bere
izaitean eta bere baitako perfezionetan. Badakigu klarki badela Jainko bat osoki perfeta, bere
baitarik, bethi danik eta bethi izanen dena, nihor
bera baino lehen eta gorago ezagutzen eta ikusten ez duena.
Bainan, ez da Jainkoa bere baitan egon. Nahi
izan ditu bere amodioa eta botherea argitarat
eman; eta horra nola, ez deusetarik egin dituen
mundua eta munduan diren izaite guziak.
«Hastapenean, diote Liburu Sainduek, Jainkoak egin zituen zerua eta lurra.» Ez da beraz
mundu hau Jainkoaren zathi bat, asko zoroek
erran duten bezala. Jainkoa eternala eta bethi
danik da; ez du hastapenik; mundu hunek badu
hastapen bat. Jainkoa bere baitarik da, ez du egilerik, ez eta nihor bera baino lehen; mundu
hunek badu egile bat: Jainkoak egin du. In principio Deus creavit coelum et terram.

Eta ikusiz egiazki mundu huntako izaiteen
mudantzak eta baiak errokeria handia laiteke
erraitea, bethi danik dela eta Jainko dela.
Erran dezagun beraz, Liburu Sainduekin, Elizarekin eta ere gure adimendu zuzenarekin, Jainkoak ez deusetarik egin dituela zerua eta lurra.
Kreatzea: Hitz horrek erran nahi du ez deusetarik egitea. S. Justinek erraiten du, Kreatzailea
eta lan-egilea, huntan direla desbardin: lehenak
bere bothere xoilaz izaitea eman dezake ez duenari: bi-garrenak, aldiz, gaia behar du bere obraren egiteko (D. Justin. Exhortatio ad Graecos, II,
n. XXII .)
Gizonek egiten dituzte, erran behar ginduke
hobeki, moldatzen, erran nahi da, arrimutan eta
ordenan emaiten, asko gauza: nahi dut; ez da
hori, hekien ahalaz gorago. Bai; bainan gaiak ez
dire hek eginak; gaiak badire aintzinean. Hek
egin dutena izan da, gai hekien antolatzea, ordenan emaitea. Harginak behar du harria; zur lan
egileari behat zaio zura.
Jainkoa da bakarra, kreatu ahal izan duena,
erran nahi da, ez deusetarik, edo gaik gabe mundua egin duena.

Ez ditugu hemen erranen kreazioneko xehetasun guziak Liburu Sainduetan irakurtzen ditugun bezala.
Bainan kreatura guzien artean, badire bia,
guzietarik berex eta gorago eman behar ditugunak: dire Aingerua eta gizona.
48 Gaitezen lehenik mintza Aingeruez.
Jainkoaren obra guziek badute bere perfezione eta edertasuna. Bainan guzietan perfetenak
eta ederrenak, Jainkoaren perfezioneari gehienik
hurbiltzen direnak dire Aingeruak, Izpiritu hutsak
direlakotz, gorphutzak berekin dakarzken flakezak gabe (Erran gabe doha, ez garela hemen
mintzo ez Jesu-Kristoren Gizontasun Sainduaz,
ez Andredena Mariaz. Mintzo gare Aingeru izpiritu hutsez eta gizonaz jeneralean.).
Gehienez onhetsia da, Aingeruak kreatuak
izan direla, hastapenean, mundu hau orai ikusten dugun ordenan, Jainkoaz emana izan baino
lehenago.
Badirela Aingeruak, dudarik ez dezakegu
izan. Bai lege Zaharrean, bai Berrian, eta ere Elizako aiten eta Elizako erakaspen guzietan nonai,
Aingeruez aiphu egina zaiku.

Zer dire Aingeruak? Izpiritu huts batzuek,
Jainkoak egin zituenak, justiziazko eta saindutasunezko estatu batean. Dohain ederrenak
hekien baitan ziren. Ikusten eta ezagutzen zuten
ongia; maite zuten bere kreatzailea eta bere
Jainkoa. Deus ez zen, iduriz, eskas hekien zorionean.
Bainan Aingerueri utzi zioten Jainkoak bere
libertatea. Nahi izan du, adimenduaz eta ezagutzaz dohatu dituen kreatura guziek, Aingeruek
gizonak bezala, bere hautuz egin zezaten bere
zorte bethi-erekoa. Aingeruak egin zituen saindu, bainan heki zagon, bethi estatu hortan egoitea.
Bai, handiak, distiantak, ederrak, izpirituko
dohain berezienez aberats ziren; bainan hetarik
hainitz urguluak galdu zituen. Luzifer, guzietarik
ederrena, eta bere perfezionez, gehienik Jainkoari hurbiltzen zena, bere edertasunaren konplasentzian eta urguluan sarthu zen. Bere zorokerian erran zuen: Altxatuko naiz oraino gorago,
eta Jainkoaren iduriko izanen naiz» (Similis ero
Altissimo (Isaie, XIV, 14).).

Nonbre gabe izan ziren Aingeruetan, Luziferrekin Jainkoaren kontra altxatu zirenak. Izan zen
orduan, diote Liburu Sainduek, gudu handi bat
zeruan (Factum est praelium magnum in coelo.
(Apoc. XII, 7).). Eta gudu horren erdian, entzun
izan zen, Mikael Arkanjeluaren oihu hau, geroztik, Jainkoaren zerbitzari eta soldado leial eta
jenerosen gerlako oihua bilhakatu izan dena:
Quis ut Deus? Nor da Jainkoa bezalakorik? Aingeru erreboltatuak bentzutuak izan ziren, eta ez
zen gehiago lekurik izan zeruan hekientzat
(Neque locus inventus est eorum amplius in
coelo. Apoc. XII, 8).). Jaun Doni Joanes Apostoluak dio oraino Apokalipzeko Liburu berean, boza
bat entzun zela ziona:
«...Bozkaria zaizte, zeruak eta zeruetan zaretenak; bainan zorigaitz zueri, lurrean eta itsasoan zaretenak, zeren debrua jautsi baita Zuen
ganat, errabia handirekin.» (... Laetamini coeli et
qui habitatis in eis. Voe terrae et mari, quia descendit diabolus ad vos, habens iram magnam.
(Apoc. XII, 12).)
Badire beraz Aingeru onak, Jainkoaren zerbitzari leial egon direnak, Mikael Arkanjeluarekin.

Badire Aingeru tzarrak, Jainkoaren kontra bere
urguluan altxatu izan direnak, eta gaztigu justu
batez, aurtikiak ifernuko lezetarat. Hek deitzen
ditugu Debruak.
49 Gauza trixte eta bihotz-min emaiten
duena da, aingeru tzarrez edo debruez mintzatzea. Eta bizkitartean, gure etsai gaxtoak direnaz geroz; gure galtzeko, Jainkoaren zerbitzutik
urrunduz, bere ahal guziak egiten dituztenak,
nola egon naiteke, hekien malezien eta amarruen kontra, arimak argitu eta hazkartu gabe?
Aingeru gaxto edo debruak, Jainkoaren kontra erreboltatu ziren mementotik, ifernurat kondenatuak izan ziren, barkamenduaren esperantzarik gabe. Hekien hutsa, dio S. Agustinek, hanbatenaz handiagoa zen, zenbatenaz naturaleza
perfetagoa baitzuten.
Jainkoaren kontra, herran, gerlan, errabian
dire. Ordutik hekien gutizia bakarra da, Jainkoak
beretzat egin dituen gizonak eror-araztea bere
saretarat, gero hertestatzeko ifernuko lezetarat.
Berak zerutik kasatuak, errabiatzen dire pentsatuz, izan gaitezkela, gu, deithuak, hekientzat

eginak ziren tronuen gainean jartzera, egun
batez, zeruan.
Jakin dezagun beraz ongi, Debrua gure etsaia
da; etsai bat, sekulan deusek eztituko edo ematuko ez duena. Indar handiak ditu, bainan ez
dezake deus gure galtzeko, baldin Jainkoaren
baitan finkatzen bagare.
Izpiritu huts bat delakotz, naturalezaz, gu
baino botheretsuagoa da: bainan Jainkoa gurekin denean, nor daiteke aski botheretsu gure
garaitzeko?
Ez dugu, hargatik loharkatu behar, ez; handiak eta hainitz gisetakoak dire debruaren amarruak gure galtzeko; bertzalde, gure jaidura tzarrak, mundua eta munduan ikusten ditugunak,
horiek guziak debruaren lagun dire gure kontra.
Bainan, Jainkoak permetitzen badu tentatuak
izan gaitezen, ez du sekulan nahiko, tentatuak
izan gaitezen, gure indarrez gehiago, haren graziaz laguntzen eta hazkartzen bagare. Eta graziak ez du sekulan eskas egiten, bihotz kharsu
batekin galdegiten duenari.
Berme ditugu eta laguntzaile, gutarik bat
bederak nahi duelarik, Jesu-Kristoren kurutzea,

odola, heriotzea. Eta beraz, nahi bezain indartsu
izan dadien debrua, garaitiaren segurantza osoarekin erraiten ahalko dugu: Si Deus pro nobis,
quis contra nos? Jainkoa gure alde bada, nor izan
daiteke gure kontra?

ZORTZI-GARREN KAPITULUA
Aingeru onak
50 Jainkoaren kontra altxatuz bekatu egin
zuten pondutik, Aingeru tzarrak ifernuko lezetan
pulunpatuak izan ziren, eta dio Liburu Sainduak,
ez zen gehiago lekurik izan hekientzat zeruan
(Neque locus inventus est eorum amplius in
coelo. (Apoc. XII, 8).).
Bainan nonbre gabe ere izan ziren Aingeruak
Jainkoari leial egonez, justizian eta saindutasunean iraun zutenak. Hek, Jainkoak bethikotz finkatu ditu bere amodioan; eman diote saritzat
bethi-ereko zoriona.
Zer hari dire Aingeru on eta saindu horiek? Ez
da dudarik; kreatura guziek egin behar duten
bezala, hekien lehen egitekoa, eta, erranen dut,
ofizioa da, Jainkoaren laudatzea eta adoratzea,
Apokalipzeko Liburuak dion bezala. «Saindua,
Saindua, Saindua da Jainko Jaun osoki botheretsua, bethitik izan dena, orai dena, eta bethi izanen dena.» (Apoc. IV, 8) Horra zer duten, baratu
gabe, errepikatzen.

Hekien bertze ofizio bat da, Aingeruen izenak
berak erraiten duen bezala, Jainkoaren mandatariak izaitea, mundu hunen gobernuan, eta bereziki, gizonen Salbamenduari behatzen zaizkoten
gauzetan.
Eta beraz, erresuma, leku zathi handi, hiri eta
herri bakotxak badu bere Aingerua, hartaz Jainkoaren aintzinean, artha berezi bat hartzen
duena. Apokalipzeko Liburuak erraiten dauku,
Aingeruak bethi zerutik lurreat eta lurretik zerurat dabiltzala, Jainkoaren manuen gizonari
ekhartzeko, eta manu hekien egiteko.
Hainitz ederki mintzatu izan dire Elizako Aitak
gauza horren gainean. Bainan sobera luze joan
laiteke kapitulu hau hekien hitzak erran nahi
banitu.
Gauza kontsolagarriagoa, eta hurbildik unkitzen gaituena, hau da: gutarik bakotxak badu
bere Aingerua, Jainkoaren manuz, gutaz artha
duena (Angelis suis Deus mandavit de te, ut custodiant te in omnibus viis tuis. (Ps. XC, 11).). Nor
ez da orroitzen, Ebanjelio Sainduko hitz hautaz,
zoinetan, Jesu-Kristok bere Apostolueri erraiten
baitzioten, ez zetzaztela bere baitan mezpreza

haur ttipiak, ezen, zion «hoikien Aingeruak bethi
ene Aitaren aintzinean eta presentzian dire»
(Angeli eorum in coelis semper vident faciem
Patris mei, qui in coelis est. (Math. XVIII, 10).).
Elizako aitek finkatzen dute erakaspen hori.
Origene, S. Basilio, S. Ambrosio, S. Agustin, eta
bertze guziak gisa berean mintzo zaizkigu. Aipha
detzagun xoilki S. Anselmo eta S. Jerome. Huna
zer dion S. Anselmok: «Arima bakotxa, gorphutzean ezarria denean, Aingeru baten komendioan emana da.» (D. Ansel. Hom. 34. in Evang.))
Eta S. Jeromek: «Ohore handia da gure arimentzat, bakotxak baitu, lehen mementotik, Aingeru
bat, haren gainean atzarria egoiteko egorria
dena» (D. Hieron. Com. in Math. XVIII.).
Gauza kontsolagatria! Zer amodioa Jainkoarena, gutarik bakotxari, zeruko bere gortheko
Printze bat emaitea, gure zaintzaile eta begiratzaile! Jainkoaren manuz gutaz artha duten Aingeru horiek, deitzen ditugu Aingeru Begiraleak.
51 Nola erran, zer laguntza emaiten daukuten gorphutzeko behar eta lanjeretan beretan?
Nor da gutartean, noiz edo noiz, bere buruari
galdegin ahal izan ez diona: nola bada holako

hirrisku edo lanjeretarik begiratuak izan garen?
Ikus detzagun bereziki, bere buruez oraino artha
hartzen ahal ez duten haur ttipi, gaixo eta maite
horiek: nork begiratzen ditu, asmatzen ahal ez
dituzten hoinbertze errekontru tzarretarik? Ez
dezagun bertzerik bilha, baizen Aingeru Begiralea, zoinari eman baitio Jainkoak gure zaintzeko
kargua: Angelis suis Deus mandavit de te, ut
custodiant te in omnibus viis tuis (Ps. XC, 11).
Artha balinbadute gure gorphutzaren onaz,
zenbat gehiago, gure arimaren salbamenduaz
eta zorion eternalaz? Aingeru on eta tzarren
artean, zeruan izan den gudua, ez da akabo ez
akabaturen munduak iraunen dueño. Gure sahetsean ikusten duenean aingeru gaiztoa edo
debrua, gure arimak iretsi nahiz, Aingeru Begiralea han da hura ere, gure argitzeko, hazkartzeko
izpiritu tzarraren amarruen kontra. Gordetzen
gaitu amultsuki bere hegalen pean, laguntzen
Jainkoaren indarraz gure etsaiaren bentzutzen.
Zenbat giristino tentazione handi batean aurkitzen zirelarik, menturaz lezearen hegian, bekaturat lerratzeko doidoiezko memento hartan,
Jainkoaren graziaz eta indarraz, eskutik bezala

atxikiak izan direnak; Aingeru Begiralea zen,
zerutik jautsia hekien laguntzera. Zenbat aldiz
entzuten dugun gure ariman boza ezti bat, zeruko haize ezti baten pare, bakean mintzo zaikuna
ongiaz, bertuteaz eta zeruaz! Bertze aldi batzuetan, Jainkoaren ganik urruntzeko eta bekatuan
erortzeko zorigaitza izan badugu, oihu samin eta
garratz bat entzun izan dugu, gure arima atzarri
duena, eta, bekatuaren ilhunbetarik deithu Jainkoaren amodiorat.
Gure Aingeru ona zen: Aingeru Begiralea,
debrua gure etsaiarekin, bethi guduan dena; soldadu bethi atzarria; gauaz eta egunaz gure zaintzaile eta, behar orduan, abisatzaile; adixkide
jenerosa eta amodio handikoa, gure gaizki eta
esker gabetasunek unhatzen ez dutena.
Zer dire, gure aldetik, gure eginbideak, Aingeru Begiraleari buruz? S. Bernatek erakusten
dauzkigu. Behar dugu Aingeruaren presentzia
errespetatu; behar dugu maitatu; eta behar
dugu haren baitan fidantzia izan (Reverentiam
pro proesentiâ, devotionem pro benevolentiâ,
fiduciam pro custodiâ. (D. Bern. Serm. XI et XII.
in Ps. 90).).

1ik Munduko handi guziak baino gorago da
Aingerua, bete naturalezaz eta saindutasunaz.
52 Ez dezagun beraz deus egin haren presentzian, munduan estimatzen eta errespetatzen
dugun baten presentzian egin ez ginezakenik.
«Orhoit zaizte, erraiten dauku S. Bernatek, zer
errespetu eta modestiarekin behar zaizten egon
Aingeruen aintzinean, hekien begien garbitasuna ez kolpatzeko. Non nahi izan gaitezen beraz,
gauaz eta egunaz, argitan edo ilhunbetan, gure
Aingerua han da, ikusten gaitu, errespeta dezagun » (In quovis diversorio, in quovis angulo,
Angelo tuo reverentiam habe. (D. Bern. in Ps.
XC).) .
2ik Maita dezagun gure Aingeru Begiralea.
Gure adixkidea da, adixkide hoberena eta segurena. Nahiz, bere naturalezaz, gutaz gorago den,
amodioz bethea da guretzat.
Gure biziaren lagun egiten da. Rafael Arkanjeluak, Tobias gaztea gidatu, lagundu eta lanjer
guzietarik begiratu zuen bezala, igual, gure Aingeruak laguntzen, gidatzen eta argitzen gaitu.
Urruntzen ditu gu ganik lanjer eta hirrisku tzarrak; gure sustengatzaile egiten da, gure lan eta

gudu guzietan; gure beharren oihuak eta gure
othoitzak eramaten ditu Jainkoaren tronuaren
aintzinerat, eta handik, aldiz, ekartzen dauzkigu
behar ditugun laguntzak eta graziak. Adixkide
leial eta amultsu hori, nola ez dugu maitatuko?
3ik Izan dezagun fidantzia gure Aingeru Begiralean, eta har dezagun arartekotzat Jainkoaren
aintzinean. Botheretsuak badire debruak gaizkiarentzat, botheretsuagoak dire oraino Aingeruak ongiarentzat, zeren ez baita hekien naturaleza flakatua izan bekatuaz; Jainkoaren adixkide
gelditu dire eta Jainkoaren amodioaren eta urrikalmenduaren mandatari. «Zerbeit pena handiz
edo tentazione borthitzez bortxatuak zaretenean, dio S. Bernatek, galdegin zazue, zuen Aingeru Begiralearen laguntza» (D. Bern. in Ps. XC.)
.
Bainan gure Aingeruaren laguntza merezitzeko eta izaiteko, hastia dezagun bekatua, ihes
egin dezagun bekatuari. Bekatua zikin bat, usteldura bat da, haren garbitasuna kolpatuz, gure
ganik urruntaraz lezakena.

BEDERATZI-GARREN
KAPITULUA
Gizonaz
53 Jainkoak egin duen kreatura perfetena eta
ederrena Aingeruen ondotik, da gizona.
Mirestekoa da lur hau, bere landare, lore,
frutu eta bertze edergailu guziekin. Zeruko izar
distiantak, iguzkia, ilhargia, mintzo zaizkigu Jainkoaren bothere eta handitasun mugarri gabekoez. Bai, horiek guziak eder dire.
Bainan, zer dire Jainkoaren begietan, baizen
egoitza, palazio bat munduaren erregearentzat
paratu izan duena?
Errege hura, gizona da.
Gizona, izpiritu eta gorphutz, bainan biak juntatuak, presuna bakar bat egiteko gisan. Ez da
gizona izpiritu huts bat Aingeruak diren bezala;
ez da ere xoilki gorphutz, mundu huntan gure
begiek ikusten dituzten asko kreatura bezala.
Izpirituaz Aingeruen idurikoa eta hekien haurridea bezala; gorphutzaz aldiz, lur huntako bizian
partalier.

S. Athanasek hitz hau erraiten dauku, bere
Sinhesten dut ederrean: Arima, adimenduaz
dohatua, eta gorphutza, gizon bakar bat dire
(Anima rationalis et caro unus homo. (Sym.
Ath.)).
Erran baino lehen, zer den gizona, eta zer
dohain osoki ederrak diren hura baitan, erran
dezagun nola Jainkoak egin zuen; aurkituko dugu
hortan, Jainkoaren beraren lekukotasun bat
bezala, gizonaren handitasuna frogatuko daukuna.
Jainkoak egin zituenean, hastapenean, argia,
zeruak eta lurra, iguzkia, lur hunen gainean
diren landareak eta bizi diren bestiak, hitz bat
xoilki erran zuen: Izan daitezela: «Fiat lux!... Producat terra animam viventem in genere suo... »
Eta berehala eginak izan ziren Jainkoaren hitzaren arabera: «Et facta est lux... Factumque est
ita.»
Bainan, gizona egin behar du bai? Iduri du,
Jainkoa bere baitan sartzen dela. Ez du hemen
hitz xoil batez manatzen.