Burdinen Arteko Herria - 20

80.03.09: Iñaki Pikabea Oreretako euskal preso politikoa parlamentari aukeratu zuten
Gasteizko legebiltzarrean.
08.04.80: Istiluen kontrako polizia sartu zen Basauriko gartzelan eta metraileta tiro-sorta jaurtiki zuten espetxe barruan.
80.04.21: Basauriko hamar euskal preso politiko gose greban Amnistiaren alde.
80.05.15: Soriako kartzelan lur azpiko beste pasabide bat aurkitu zuten.
80.06.14: Izugarrizko sarraskia Soriako kartzelan. Espainiako poliziak 21 preso zauritu zituen,
haietako zortzi oso larri.
80.06.16: Euskal preso politikoen senide talde bat Gasteizko legebiltzarretik kanporatua.
80.06.19: Espainiako polizia Soriako kartzelatik irten arte bisitarik ez zutela egingo esan
zuten bertoko presoek.
80.08.06: Soriatik enegarren ihesaldi saiakera zapuztu zuten.
80.08.17: Herrera de la Mancha eta Burgosera sakabanatu zituzten hainbat euskal preso
politiko.
80.10.04: Soria, Burgos eta Carabanchelen zeuden euskal preso politikoak gose greban.
80.12.01: Terrorismoaren kontrako lege berria indarrean.
80.12.31: 220 euskal preso politiko, urteko azken zenbaketan.

1981
81.02.13: Joxe Arregi Carabancheleko eritegian hil zen, DGS-an basatiki torturatua izan
ondoren. Horren kariaz, gose greba egin zuten ehunda berrogeita hamar euskal preso politikok.

289
Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia

290

81.02.23: Estatu golpea zela eta,
Carabanchelgo euskal preso politikoak atera
eta afusilatzen ahalegindu zen Pardo
Zancada komandantea. Sarrerako guardia
zibilekin tira-birak izan ostean, bere helburua
bete gabe erretiratu egin ziren militarrak.
81.05.03: Euskal preso politikoak gose greban berriro ere.
81.05.12: Barne Ministraritzaren arabera,
Carabanchelgo espetxea asaltatu eta ehun
preso askatu nahi zituzten euskal erakunde
armatu batzuek. Hainbat atxilotu egon zen eta
preso "arriskutsuenak" (hamasei) Soriako kartzelera eraman zituzten.
81.05.27: Soilik delitu terroristak epaituko
zituen Auzitegi nazionaleko 3. saila eratu zen.
81.06.19: Juan Jose Crespo Galende,
PCR(r)-ko preso politikoa hil zen Madrilen, gose greban ehun egun inguru eman ostean.
81.07.22: Puerto de Santa Maria: 119 euskal preso politikoen destinu berria. Polimiliak, ordea,
Langraizera.
81.07.27: Puertoko euskal presoak gose greba mugagabean.
81.08.25: Puerton gose greban daudela,
Carabanchel eta Soriakoek ere protestaldiari
eutsi zioten, haiek ere janaria ez hartuz.
81.09.07: Yeseriaseko euskal preso politikoak gose greban.
81.10.08: Marsellako kartzelan diren lau
iheslari politikok gose grebari ekin zioten.

Juan Jose Crespo Galenderen oroigarria.

81.12.12: Dagoeneko 150 euskal preso
politiko dira gose greban daudenak. Bizi baldintzak eta Euskal Herriko egoera ziren protestaldiaren gakoak.

Burnien arteko herria

KRONOLOGIA 77/07

81.12.17: Gose greban ziren euskal preso politikoen kopurua handitu zen: 176 espetxe
ezberdinetan.
81.12.31: Urtea marka berri batekin amaitzen da: 435 euskal preso politiko itzalpean.

1982
82.01.18: Hogeita hamazazpi egun pasatu ondoren, amaitutzat jo zuten gose greba Puerton,
Carabanchelen, Sorian eta Yeseriasen.
82. 05.12: Hogei metroko luzaera zuen tunel bat aurkitu zuten Carabanchelgo estoldetan.
ETAko presoei leporatu zieten egiletza.
82.07.02: Lekualdatze batean balaz zauritu zituen lau euskal preso politiko Guardia Zibilak.
82.08.28: Hamabost egun lehenago irekitako Alcalá-ko espetxera 153 euskal preso politiko
eraman zituzten Soriatik.
82.09.27: KAS alternatibaren aldeko
gose greba bat abiatu zuten Puerto,
Alcalá, Yeserías eta Carabanchelgo
kideek.
82.09.29: Arantza eta Rosa
Amezaga, euskal preso politiko baten
arrebak kotxe istripuz hil ziren, neba
epaitu berri zuen Auzitegi Nazionaletik
zetozela.
82.10.24: Alcalán dauden ETA pm-ko
presoak gose greban, EEk hitzartutako
bide ustela salatzeko asmoz.
82.12.10: Kalefakzioa ez zebilela eta
protesta burutu ondoren, jipoituak izan
ziren Alcalá-ko euskal preso politikoak.
Puerto I-eko sarrera nagusia.

82.12.14: Puertoko kartzelara eraman
zituzten lehen euskal preso politikoak.

291
Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia

292

1983
83.01.06: Agiri baten bidez, beren bizmodu traketsa salatu zuten Yeseriaseko euskal preso
politikoek.
83.03.09: "Terrorista damutuen bergizarteratzeko" plangintza bat iragarri zuen espainiar
gobernuak; hala, epe baterako zigor murrizketak onartu ziren borroka armatuari bizkarra ematen zioten "terroristei". Lege aldaketa honek damutzea eta poliziarekin kolaborazio sarituko ditu.
83.05.12: Puertora 22 kide eraman behar zituztela eta, motina egin zen Carabanchelgo hirugarren galerian. Istiluen kontrako poliziak sartu eta kalte handiak eragin zituzten. Ondorioz,
hogeita hamar bat kide zigor zeldetara eraman zituzten.
83.08.24: Puerto de Santa Marian 51 preso politiko zigortuta kartzelarien tratua salatzearren.
83.06.18: ETAk bere gain hartu zuen Puertoko medikuaren exekuzioa. Agiri berean, euskal
preso politikoak dauden kartzela guztietako funtzionarioak helburu militar gisa hartu zituen.
83.10.25: Herrera de la Mancharako lehen trasladoak egin ziren.
83.11.01: Lekualdatze berriak egin aurretik, berrogeita hamar guardia zibil gehiago destinatu zituzten Herrerara.
83.11.15: Kunda bakar batean, Puerto hustu eta Herrerara eraman zituzten euskal presoak.
83.11.22: 132 euskal preso politiko jadanik Herreran.
83.12.31: Madrilen inguruan, identifikatu ezin daitezkeen pertsonek erasotu zuten Herrerara
zihoan senideen autobusa.

Burnien arteko herria

KRONOLOGIA 77/07

1984
84.01.07: Herrerako espetxearen aurrean presoen hirurehun senidek burutu zuten lehen kontzentrazioa.
84.16.01: Pau eta Baionako kartzelan ziren IKko kideak gose greban.
84.02.21: Herreran zeuden euskal preso politiko guztiak komunikazio grebari egin zioten. Izan
ere, eremu militarreko araudiari muzin egin eta kanpoko harreman guztiak eteteko erabakiarekin
hautsi nahi izan zuten bertoko erregimen gogorra.
84.03.31: Txapeoak aurrera egin ahala, senideak ere kontzentrazioak egiten hasi ziren
Herrerako kartzelan. Ekimen hau izan zen, beraz, Herrerarako Martxen aurrekaria.
84.06.09: Nazioarteko Gurutze Gorriko delegazio batek hitz egin zuen borrokan zeuden
Herrerako euskal preso politikoekin.
84.06.16: Kontrol ugari jarri arren, mila pertosna inguru hurbildu ziren Herreraraino Euskal
Herritik. HBko delegazio batek zuzuendariarekin hitz egin zuen.
84.07.03: Borroka bertan behera uzteko zuzuendaritzak egindako proposamena onartzea
baztertu zuten Herrerako presoek. Egoerari heldu eta gauzak errotik aldatzeko bermeak ematen ez zituelako.
84.09.02: Guardia Zibilaren etengabeko presentziak tenkatu zuen Herrerako egoera. Tentsio
handiak.
84.09.22: Amnistiaren aldeko Batzordeek deituta, 3.000 lagun manifestatu ziren Herreran.
Itzultzerakoan, manifestazioa egin zuten Madrilgo kaleetan.
84.12.13: Erresistentzia jarreragatik funtzionario askok arazo psikolojikoak jasan eta gero,
akordio bat lortu zen Herreran, eta zuzendariak bukatutzat eman zuen euskal presoen isolamendua, bizi baldintzak nabarmen txukunduz. Borrokaldiaren amaiera garaipen handitzat hartu
zuen EPPKk.
84.12.29: Beste 4.000 pertsona Herrerarako Martxan. Euskal preso politikoen kopurua
419koa da.

293
Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia

294

1985
85.03.09: Errepresioak jarraitu zuen Herreran. Ondorioz, hainbat preso gose greban jarri
ziren, eta protestaldia beste kartzeletara ere zabaldu zen. Egun gutxiren buruan, 180 kidek bat
egin zuten grebarekin. Elkartasunak agintzen zuen.
85.03.28: Gose greba amaitu zen espetxe orotan.
85.06.25: Jose Ramon Goikoetxea euskal preso politikoa, urkatuta agertu zen Alcalá-ko dutxetan.
85.07.07: Iñaki Pikabeak eta Joseba Sarrionandiak ihes egin zuten Martuteneko kartzelatik.
85.07.16: Espetxea iraki berria zegoela presoak torturatzeagatik hainbat funtzionario zigortu zuten.
85.07.23: Herrerako lehen moduloko preso guztiak hamalau egunez zigorturik.
85.11.25: Yeseríasen zeuden euskal preso politiko guztiak Carabanchelera eraman zituzten.
85.12.28: Lau mila pertsonak hartu zuten parte Herrera aurreko kontzentrazioan.
85.12.31: Urte amaieran 369 euskal preso politiko zeuden kartzelaturik.

1986
86.01.24: Carabanchelgo euskal preso politikoak gose greban.
86.06.04: Berriz ere, Kolektibo osoa gose greban.
86.06.08: Joseba Asensio Artaraz Indautxuko presoa hilik agertu zen bere ziegan. Herreran
hildako lehen euskal preso poltikoa izan zen.
86.07.02: Amnistiaren aldeko Batzordeek gogor salatu zituzten sarraski espetxe barruan
dauden baldintza sanitario penagarriak.
86.07.03: Espetxe zuzendari orokorrak salaketak ukatzen zituen bitartean, Herrerako presoak gose greban zeuden.
86.07.14: Laurogei kide Herrerako isolamenduko egoeran.

Burnien arteko herria

KRONOLOGIA 77/07

86.07.25: Euskal preso politikoek amaitutzat
jo zuten gose greba.
86.08.11: Txikierdiren kontrako hilketa saiakera Baionako kartzelan.
86.09.19: ETAren ekintza baten ondorioz,
Yoyes hilda.
86.10.05: Alcalá-ko preso guztiak beren
ziegetan isolaturik.
86.10.23: Herrerako laugarren moduloan
zulo bat aurkitu zuten kartzelariek.
86.12.14: Gabi Mouesca eta Maddi Heguy,
IKko militanteak, ospa egin zuten Pabeko kartzelatik, talde armatu baten laguntzarekin.
86.12.27: Ordura arteko Martxarik jendetsuena egin zen Herreraraino: sei mila pertsonak
hartu zuten parte.
86.12.29: Hilabete nahasi batzuk igaro ostean, istilu larriak Alcalá-ko kartzelan, bertoko bizi
baldinzak gogortzeko asmoari sendo erantzun baitzioten euskal preso politikoek.
86.12.31: Euskal preso politikoen kopuruari dagokionez, 477 zenbatu ziren urtearen hondarrean.

1987
87.01.23: Euskal preso politikoen kontrako sakabanaketa politikaren lehen urratsa eman zen:
Ocaña, Huesca eta Daroca dira Herreratik ateratako kide batzuen destinu berriak.
87.01.24: Kide berriak sakabanatuta, oraingo honetan Almeriako kartzelara. Aurrekoekin
batera, gose greba eginez erantzun zioten espetxe politika berriari.
87.02.10: Herrerako kideek planto egin zuten sakabanaketari aurre egiteko. Protestaldia
zapaltzeko Guardia Zibila sartu zen moduloetan. Ia Kolektibo osoa zigortu zuten, dispertsioaren
salaketa helburu zuen borrokan parte hartzegatik.
87.02.22: Carabancheleko emakume kideek gogor zigortuak sakabanaketaren kontrako

295
Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia

296

dinamika ahultzeko. Polizia Nazionala euren moduloan sartu eta ziegetan itxiarazi zituzten.
87.02.26: Karlos Ioldik hitz egin zuen Gasteizko parlamentuan.
87.02.28: Iparretarrak antolakundeak azaldu zituen prentsaurrean Hegi eta Mouescaren ihesaldiaren gora-beherak.
87.03.12: Astebeteko gose greba Alcalá-Mecon.
87.03.25: Herrerako presoak 42 egunez isolamenduan.
87.05.19: Josu Retolaza, gaixotasun sendaezin batek jota kaleratu berria, bere etxean zendu zen.

87.07.18: Istiluen kontrako poliziak sarraldi berria egin zuen Alcalán. Gose grebak eta txapeoak
orokortu ziren tokian toki, errepresio orokorrari erantzunez.
87.10.22: Sakabanaketaren mapa zabaldu zen: Murcia, Segovia Badajoz, Albacete, Huesca
eta Castelló.
87.11.16: Langraizeko presoak ere gose greban. Cordoba esukal preso politikoen destinu
berria.
87.12.10: Badajozen zeuden bi preso, Benantzio Sebastian Horcajo eta Joxean Kortadi
ospialera, 45 egun jan gabe eman ondoren. Kortadi 48. egunera arte iritsi zen.
87.12.26: Herreratik sei kilometrora geldiarazi zituen poliziak kartzelaraino iritsi nahi zuten
sei mila martxistak.
87.12.31: Guztira, 504 euskal preso politiko Kolektiboan, bi estatuetan. Espainian, hemezortzi
kartzelatan sakabanaturik.

Burnien arteko herria

KRONOLOGIA 77/07

1988
88.01.18: Karlos Ioldi, Herrera de la Manchan espetxeraturik zegoen Herri Batasunako parlamentariak, Gasteizko Legebiltzarrean ETAren aurkako hitzarmenaren onespenerako batzarraldian ezin izan zuen parte hartu, eta ezin izan zuen alderdi abertzalearen iritzia publikoki azaldu, Bilboko Lurralde Entzutegiak horretarako baimenik eman ez ziolako.
88.02.15: Cordobako kideak gose greban, bizi baldintzak jasangaitzak zirela eta. Horren
ondorioz, Etxaniz ospitalera eraman behar izan zuten.
88.03.02: Mikel Lopetegi kidea urkatuta agertu zen Herreran.

88.03.11: ETAk bonba-paketeak igorri zizkion hainbat kartzela arduraduneri.
88.06.15: Juan Karlos Alberdi Martiarena Herreran hil zen, medikuen utzikeria begi-bistan utziaz.
88.10.01: Iparretarrakeko kideak gose greban.
88.11.03: Istilu larriak Herrerako lehen moduloan, Guardia Zibila sartu eta jipoi kolektibo bat
eman eta gero. Lau preso ospitalera.
88.11.22: Carabancheleko neskek protestaldi berriak egin zituzten.

297
Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia

298

88.12.16: Inoiz egin den Herrerarako martxarik jendetsuena atera zen Euskal Herritik. EPPKk
564 kide zeuzkan urte bukaeran.

1989
89.02.13: Herrerako lehen moduloko kide guztiak auzipetuak.
89.02.27: Kolektiboaren kidegoari gradu ezartzea abiatu zen.
89.04.08: Justiziako ministroak, Alcalá eta Herrerako kartzelariek bonba paketeak jaso zituzten.
89.04.19: Hogeita hamar euskal preso politiko Sevilla 2 espetxera.
89.05.08: Alcalako inguruan egindako ekintza armatu batean, bi polizia hilda eta kartzelari
bat larriki zaurituta. ETAk helburtzat hartu zituen espetxe funtzionario guztiak.
89.05.15: Justizia ministerioak sakabanaketaren orokortzea iragarri zuen, euskal preso politikoak eta sozialak nahasteko borondatea defendatuz. Horrekin batera, kartzela berrietan dispertsatu ziren euskal presoak, kanariar uhartekoetan barne.
89.05.27: Alcalá-ko kartzelaren aurrean poliziek eta kartzelariek harrikatu zuten senideen
autobusa. Hurrengo egunetan heriotz mehatxuak luzatu zitzaizkien euskal preso politikoei.
89.07.03: Hasi zen emakume kideen sakabanaketa: 15 atera zituzten
Carabancheletik. Horietako hiru jipoitu
zituzten Valladolidera iritsi bezain laster.
89.07.12: Alcalá-Mecon gose eta
egarri greban zeuden hiru kide ospitalera.

Carabanchelgo Espetxe Ospitalean egindako argazki
honetan jadanik sakabanatuta zeuden hainbat kide
ikus daitezke: Bixente Nazbal, Goio Aldama, Xabier
Beloki, Pedrotxo Guridi, Xabier Ioldi eta Jose Mari
Sagardui Gatza, hain zuzen ere.

89.8.01: Hirurogeita zazpi espetxetan sakabanatuta ziren euskal preso
politikoek txapeo mugagabea hasi ziren.
Dispertsioaren kontrako lehen protestaldi orokor honetan, eskubideen defentsa
sutsua egin zen.

Burnien arteko herria

KRONOLOGIA 77/07

89.08.06: Barrutik EPPKren aldizkaria lehen aldiz eman zen argitara.
89.08.17: Herrerako presoak basatiki jipoituak.
89.08.23: Sakabanaketa 79 kartzeletara zabaldu zen. Bi astetan 130 preso gehiago dispertsaturik.
89.09.09: Guardia Zibilek hamalau kide jipoitu zituzten Herreran.
89.10.20: Euskal preso politikoen halabeharrezko sailkapena iragarri zuen Espetxe Zuzendaritza Orokorrak.
89.12.16: Beren eskubideen alde eta kartzeletako egoera salatzeko, Kolektiboa astebeteko
gose greban.
30.12.89: Hamabi mila pertsona inguru Herrerarako martxa nazionalean. Kolektiboak 541
kide zituen.

1990
90.02.25: Amnesty International erakundeak salatu zuenez, Philippe Bidart euskal
preso politikoak "tortura zuria" jasaten zuen
Pariseko La Santé kartzelan.
90.03.02: Sevillako kartzelatik ihesaldi
bat zapuztu zuela iragarri zuen Espainiako
barne ministroak.
90.03.13: Martuteneko karztelero bar
ekintza armatuan hilik. Estatu osoko kartzelariak greban. Senideak mehatxatuta nonahi,
presoak jipoituak espetxe askotan.
90.05.25: Sevillanoren heriotza zela eta,
protestaldi ugari kartzeletan.
90.07.01: Pilar Arsuaga eta Alfontso Isasi
senideak istripuz hil ziren.

299
Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia

300

90.12.01: Mikel Zalakain euskal preso politikoa Martutenen hil zen, bihotzekoak jota.
90.12.09: Antonio Guerrero Fontelvak, Ceutako zuzendariorde faxista, bonba-gutun
bat jaso zuen.

1991
91.01.27: Jean Groixek bere buruaz beste egin zuen kartzelan. Bretoia, iheslariei babesa
emateko akusaziopean espetxeratu zuten.
91.03.18: Yeserías-en zeuden euskal neska preso politiko guztiak Carabanchelera eraman
zituzten.
91.03.19: Espetxeko GALa sortzeko
saiakera salatu zuen preso sozial
batek.
91.06.28: Sevillako kartzelako
zuzendariari igorritako bonba pakete
baten eztandak hiru hildako eragin
zituen. Zoritxarreko gertakari horrek
euskal preso politikoen eta preso
sozialen arteko enfrentamenduak sortu
zituen. Horrez gain, kartzelariek jipoitu
zituzten gure kideak.
91.07.01: Justizia arloko goi mailako kargodun bati bidalitako bomba
paketeak hiru polizia-artezilari hil
zituen.
91.07.24: APREn bilduriko preso
sozialek espetxeko GALa existitzen
zela berretsi zuten.
91.12.08: Bi estatuan espetxeraturiko euskal preso politikoak gose greHerreran Zein Parisen, milaka herritarrek babestu
zuten EPPkren borroka.
ban. Aldi berean, milaka perstonak
eraman zuten elkartasunaren beroa Euskal Herriko presondegietera.

Burnien arteko herria

KRONOLOGIA 77/07

91.12.14: Gauerdian amaitu zen Kolektiboaren gose greba.
91.12.28: Presoekiko elkartasuna Herrerara eta Parisera eraman zituzten, Espainian 10.000
pertsoank gainditu zituzten polizia kontrolak Mantxaraino iristeko. Parisera ere makina bat jende
bertaratu zen.

1992
92.02.25: Salto del Negroko euskal preso politikoek 24 egun zeramatzaten gose greban.
92.03.07: Saltoko greba jarraitzen zuen. Senitartekoen SOSa lau haizetara zabaldu zen.
92.03.15: Akordio bati esker amaitu zen Saltoko gose greba.
92.03.17: Ceutan zeuden euskal preso politikoek lekukoa hartu eta gose grebari ekin zioten,
bakartzeari aurre egin eta oinarrizko eskubideen defentsan.

92.04.21: Hauetako batzuk larri zeudelarik, hitzezko akordio batek ahalbideratu zuen
Ceutako gose grebalariek bertan behera uztea beren protestaldia.
92.04.29: Akordioa errespetatu ez, eta Saltoko kideak berriz ere gose greban.
92.05.20: Salton egarri greban. Egoera oso larria. Etengabeko mobilizazioek Euskal Herrian.
Gasteizko parlamentuko giza eskubideen batzordeak, ordea, Saltora ez zela joango iragarri
zuen.

301
Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia

302

92.06.01: Beste akordio bat zela medio, Saltoko kideek utzi zuten gose greba beren indarren
mugan zeudenean.
92.06.04: Senideak-ek deituta, Arantzazuko monastegian gose greba bat burutu zuen jende
andanak.
92.07.01: Puerto 2ko presoek hilabete batez luzatu zen gose greba bat egin behar izan zuten
beren oinarrizko eskubideak errespeta zitezen.
92.09.03: Iñaki de Juana euskal preso politikoak gose grebari ekin zion Murtziako kartzelan
zeldan bakarturik ez zezatela eduki eskatuz. Beste kideek bat egin zuten ekimenarekin. Sei hilabetetan bost gose grebetan parte hartu zuen De Juanak eta bere egoera fisikoa larria zen.
92.10.06: Presoen senideek espetxe barruko jipoiak ugaldu zirela salatu zuten kezka handiz.
92.11.12: Saltoko presoak berriro gose greban zeudela eman zen jakitera. Urte berean gorputza horrenbeste zigortzea aski gogorra izateaz gain, bueltaezina ere izan daitekeela salatu
zuen euskal mediko talde batek
92.12.25: Presoekiko elkartasuna Herrerara eta Parisera eraman zituzten, egun berean, milaka euskal herritarrak. Herrerara iritsi zen azken martxa hartan 11.000 lagun bertaratu ziren 180
autobusetan. Bidenabar, beste ehunka batzuk hurbildu ziren Fresnes eta La Santé-ra.

1993
93.01.22: Martuteneko kartzelari bat tiroz hila.
93.01.24: Cacereseko presoak mehatxupean, gose grebari ekin zioten.
93.02.11: Juan Maria Atutxak euskal preso politikoen abokatuak jarri zituen jopuntuan.
93.02.22: Erreinsertzio neurriak bultzatuko zituela eman zuen jakitera eusko jaurlaritzak.
93.03.06: Jose Maria Sagardui Moja, Granadan zegoen euskal preso politikoa, larriki zauritu
zuten poliziek eta kartzelariek, ihes egiten ari zela harrapatu eta geroko erasoaldian.
93.03.10: Cacereseko kideek amaitu zuten gose greba, nahiz eta zuzendariak esakinitako hitzarmena nahikotzat ez zuten jo.
93.05.15: Parisen Pello Mariñelarena presoa hil zen, medikuen utzikeriak larriagotutako gaixotasun baten ondorioz.

Burnien arteko herria

KRONOLOGIA 77/07

93.09.08: Alberto Bellochek, Espainiako Justizia ministroak, euskal presoak
estatu afera direla adierazi zuen.
93.10.25: Uruguayen zeuden euskal
preso politikoak gose greban.
93.11.20: Elkartasunezko mobilizazio
erraldoien artean bertan behera utzi
zuten kideek Uruguayko kartzeletan
egindako borroka.
Gatza zauritu ondoren, poliziek anbulanzian sartu
zuten.

93.12.20: Ttotte Etxebeste kidearen
askatasuna eskatzeko, frantziar estatuko kartzeletan zeuden kide guztiak borrokan. Mitterrandek egun gutxi beranduago indultatu
zuen.
93.12.24: Presoen aldeko baraualdi masiboa hasi zen Arantzazu. Zazpirehun lagun gose greban.

1994
94.01.07: Manuel Gómez Avilések, gobernuko mezulariak, hainbat preso bisitatu zituen.
94.04.18: Valdemoroko presoak beren ziegetan txapatuta.
94.04.23: Anoetako estadioa lepo, sakabanaketaren amaiera exijitzeko.
94.05.27: Pariseko kartzeletan zeuden euskal preso politiko guztiak beren ziegetan itxi ziren,
isolamendua salatu eta bizi baldintzak hobetzeko.
94.06.16: Espetxeetako Nazioarteko Behatokiak euskal presoei emandako tratua txarretsi
zuen.
94.07.02: Mila pertsona Valdemoroko ingurumarietan, borrokan zeuden presoak babesteko.
94.08.11: Beren extradizioa ekiditeko, gose greban Uruguayko kartzeletan zauden euskal
preso politikoak.
94.08.25: Bortizkeria Montevideon euskal presoak babestera hurbildu zen jendetzaren kontra. Bi hildako (Fernando Morroni, Roberto Facal) eta hamarka zauritu errepresioaren eraginez.

303
Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia

304

94.09.03: Beren eskubideen ukazio sistematikoa salatzearren, espainiar estatuan preso ziren
kideak gose greba berri bat hasi ziren.
94.09.07: Frantziar estatuko kideek bat egin zuten borrokarekin, haiek ere jan egiteari uko
eginez.
94.09.18: Ia zortzirehun pertsona gose greban, 115 herrietan, presoen borrokari sostengua
eman eta elkartasuna adierazteko.
94.12.17: Martxa Parisera. Guztira, 554 preso EPPKan.

1995
95.03.06: Navalcarneroko euskal preso politikoak gose greban.
95.04.22: Fresenesen ere, gose greba bilakatzen da oinarrizko eskubideak defenditzeko bide
bakarra.
95.04.29: Frantziar estatu osoan ziren euskal preso politiko guztiek batera erantzun zioten
errepresioari, eta gose greba bat hasi ziren.
95.05.06: Pariseraino joan ziren ehunka euskal herritar, gose greban ziren presoen eskakizunekin bat eginez.

Burnien arteko herria

KRONOLOGIA 77/07

95.05.13: Fresneseko borroka bukatu zen.
95.06.17: Javi Gorostiza preso ohia hil egin zen.
95.06.22: Espetxeetarako Nazioarteko Behatokiko 94ko txostenak euskal preso politikoen
eskubideen kontrako urraketei tokia egin zion.
95.06.23: Tenerifen dispertsatuta zeuden kideek gose grebari ekin zioten, bizi baldintzen
endekapena zela kausa.
95.08.07: Udaberrian bezala, beste behin gose greban Navalcarneroko euskal presoak.
95.09.18: Jaengo kideak gose greban hasi ziren.
95.10.02: Txandaka ekin zioten gose grebari Sevilla eta Salto del Negroko euskal preso politikoek.
95.11.12: Parisera joateko zen elkartasunezko martxa itxita aurkitu zuen mugako langa,
beraz, Hego Euskal Herritik Sevillara joatea erabaki zen. Horrekin batera, mila pertsona inguru
lortu ziren Parisera iristea, eta bertan manifestatu ziren.
95.12.19: Euskal Presoak Euskal Herrian egon arteko txandakako gose greba mugagabea
hasi zen Donostiako Artzai Oneko katedralean.
95.12.31: Urteko azken egunean 547 kide zeuden munduko espetxeetan.

305
Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia

306

1996
96.01.06: Joan zen urtean seirehun lekualdatze baino gehiago egin ziren.
96.01.14: Euskal Herrian berbatzea helburu, ekinbide mugagabea iragarri zuen EPPKk.
96.01.19: Europar Parlamentua sakabanaketaren kontra.
96.02.01: ETAk bere gain hartu zuen Ortega Lara kartzelariearen arrestatzea, eta gogor
salatu zuen espetxeetako bizi baldintzak zein kartzela politika.
96.02.26: Euskal Herriko ehun udaletxe dispertsioaren kontra.
96.07.11: Espetxe agintariekin hitz egin ahal izateko bere mintzakideak kartzela bakar batean biltzea eskatu zuen euskal preso politikoen Kolektiboak.
96.07.18: Kartzelarien hanbat sindikatu ETArekin negoziatzearen alde mintzatu ziren.

A Coruñako espetxera egindako martxa. Herritarrek gainditu zuten sakabanaketaren eragina.

96.09.10: Borroka fase berri baten atarian, dispertsioari amaiera emateko gose grebak
burutu zituen EPPKk.
96.11.15: Gaixo zegoen Inaxio Mendiburu presoak Gasteizko bi parlamentarien bisita izan
zuen Langraizen, bat EAkoa, bestea IUkoa.

Burnien arteko herria

KRONOLOGIA 77/07

96.11.18: Agiri baten bitartez, euskal presoek gogoratu zuten beren borroka iraunkorra dela,
harik eta Euskal Herrira itzuli arte.
96.12.17: Artzai Oneko ekimena hasi zenetik urtebete igaro zelarik, eskuz esku jarraitzen
zuen astebeteko barauen txanda pasa.
96.12.31: 531 euskal preso politiko urteko azken gaua piztuz.

1997
97.02.07: Jose Mari Aranzamendi Katxue, eskuak eta oinak loturik urkatuta agertu zen bere
ziegan.
97.02.13: Legebiltzarreetako Giza Eskubideen Batzordeko Ponentziak euskal presoak hurbiltzeko proposamena onetsi zuen. Euskal Herritik 300 kilometroetako distantzian zeuden 14 espetxetan berbatzea proposatu zuen.
97.02.18: Juan Lorenzo Lasa Mitxelena Txikierdi, aipatu Batzordearekin elkarrizketa bat eskatu

Egun Granadan jarraitzen duen Txikierdik (argazkian, goiko ilaran bigarrena ezkerretik) Gasteizko
parlamentuarekin elkarrizketatu zen.

zuen. Honek onartu zuten berehala.
97.03.04: Alcalá Meco izan zen elkarrizketaren tokia. Txikierdik txosten bat eman zien
Gasteizko parlamentariei.

307
Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia

308

97.03.11: Francisco Javier Gomez Elosegi, Martuteneko psikologo eta ELAko kidea, tiroz hil
zuten Donostian.
97.03.13: Antxoni Fernandez istripuz zendu zen biloba bisitatzera zihoala.
97.04.05: Gose greban zeuden euskal preso politikoen kopurua ehundik gorakoa zen.
97.04.26: EPPKk hurrengo udazkena jarri zuen gehienezko epea sakabanaketari amaiera
emateko. Horren ezean bere protestaldiak gogortuko zituela esan zuen.
97.05.30: EPPKk bilera bat eskatu zuen Nafarroako Parlamentuko Giza Eskubideen batzordearekin.
97.07.01: Guardia Zibilak Ortega Lara askatu zuen Arrasaten.

El Duesoko kideak, besteak beste, aberriratzearen aldeko borrokari lotu zitzaizkion 1997ko udazken
hartan. Argazki honetan frontoiaren alboan daude.

97.7.10: ETAk PPko zinegotzi bat arrestatu zuen Ermuan, eta hogeita lau orduko epea eman
zion gobernuari euskal preso politiko guztiak Euskal Herrira eramateko.
97.07.12: ETAk Miguel Angel Blanco hil zuen. Jipoiak eta mehatxuak kartzeletan.
97.07.21: Juan Carlos Hernando Peli, Arrigorriagako euskal presoa, urkatuta agertu zen
Albaceteko kartzelan.
97.08.26: Ipar Euskal Herriko PSFk eskatu zuen euskal presoak aberriratzea.

Burnien arteko herria

KRONOLOGIA 77/07

97.10.27: Santi Diez Uriarte euskal preso politiko ohia hil zen Basurton. Martxoan askatu
zuten hilurren, berandu diagnostikatu zioten minbizia sendaezina zenean.
97.11.02: Bitartean, berbatzearen aldeko txandakako borroka aurrera zihoan. Soto del Real,
Jerez de la Frontera, Salto del Negro, Ocaña, Basauri, Cartagena, Topas eta Valdemoroko kideak batu ziren.
97.11.06: Ceuta eta Tenerifekoak ere borrokan.
97.11.8: Fresneseko euskal preso politikoek areagotu zituzten beren protestaldiak. Ondorioz,
mitardera eraman zituzten.
97.11.15: Puerto I eta El Duesoko kideek bat egin zuten borrokarekin.
97.11.17: Castellón-en gose greban, Jaen-en txapeoa egiten zuten bitartean.
97.11.23: Malagan eta A Coruñan borrokari lotu ziren kideak.
97.12.03: Mayor Orejak adierazi zuen penintsulatik kanpo zeuden euskal preso politikoak
hurbilduko zituztela oso epe laburrean.
97.12.31: 559 kide Kolektiboan.

1998
98.01.15: Aberriratzearen aldeko dinamikaren bigarren urteurrena zela eta, planto bat egin
zuten euskal preso politikoek kartzela guztietan.
98.05.18: Fresnesen zegoen kideak txandakako gose greba bat egiten hasi ziren.
98.09.16: Bilbora etorri zirela, euskal preso politikoen eskubideen defentsan hitz egin zuten