🕙 27-minute read
Burdinen Arteko Herria - 17
Total number of words is 3571
Total number of unique words is 1789
24.7 of words are in the 2000 most common words
36.0 of words are in the 5000 most common words
42.5 of words are in the 8000 most common words
direnik, baina 31 urteko donostiarra Euskal Herriko espetxeetan egon izan balitz, zaila litzateke
halako bukaerarik irudikatzea; edota, besterik gabe, presoek bizi dituzten baldintzak pertsonak
merezi dituenak balira.
Kotto Altzuguren kidea Soriako espetxean, ziegan, urkatuta topatu
zuten urtebete geroxeago, urriaren
31an. Depresioak jota zegoen Altzuguren espetxeratzerako, eta psikologoek eta psikiatrek artatzen zuten.
Ostiral batean eraman zuten Soriako espetxera, eta astelehenean
bere buruaz beste eginda aurkitu
zuten. Espetxe zuzendaria Altzugurenen egoeraren jakitun zen. Bazituen
Altzugurenen osasun egoeraren berri ematen zuten mediku txostenak.
Baina ez zuten artatu. Kotto atxilotu eta espetxeratu zuten 2001ean. Inkomunikazio aldian torturak
salatu zituen Altzugurenek. Hiru urte eta erdi preso egin ondoren aske geratu zen. Baina torturek
235
Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia
236
eta espetxealdiak ondorioak utzi zizkioten. Tratamendupean zegoela atxilotu zuten berriro, jarri
zioten bost urte erdiko espetxe zigorra osorik bete zezan. Hamaika egun baino ez zituen iraun
espetxean.
Gertakari hitsen katea luzatu zen, bestalde, 2006ko otsailaren amaieratik
martxoko lehen egunetara arte, bi
kideren heriotzak eta gupidarik gabeko errepresioak astindu baitzuten euskal jendartea. Gure Herria eszenatoki
demokratiko batera eraman zezakeen prozesu baten atarian geunden,
gainera, Igor Angulo, otsailaren 27an,
eta Roberto Sainz, martxoaren 3an, hil
zirenean.
Euskal Herritik 600 kilometro baino
gehiagotara zuten Igor Angulo santurtziarra, Cuencako espetxean. Bakarrik zegoen ziegan eta
azken hiru urteetan Cuencako kartzelan zegoen euskal preso politiko bakarra zen. Hilda aurkitu
zuten. Espetxeko iturriek zabaldu zutenez, urkatuta, bere buruaz beste eginda. Igor lurperatzen
ari zirela, Roberto Sainz del Olmo
euskal preso politikoa hil zen Aranjuezeko espetxean. Espainiako Espetxe Erakundeetako iturriek agertu
zutenez, bihotzekoak emanda zendu
zen Portugaleteko presoa. Otsailetik
probak egiten ari zitzaizkion bularraldean minak sentitzen zituela-eta.
Ziegakideak, beste euskal preso
politiko batek, ohartarazi zien kartzelako funtzionarioei Baru ondoezik
zegoela, eta espetxeko erizaindegian
hil zen.
Argi dugu erantzukizun handiena Rodriguez Zapateroren gobernuarena eta alderdi sozialistarena
dela. Baina sakabanaketarekiko eta sakabanaketaren ondorioekiko izugarrizko erantzukizuna
du PNVk. Igor eta Roberto omentzeko bildutako jendetza jipoitzeko agindua PNVk eman zuen,
eta Ertzaintzak exekutatu. Hori izan zen, finean, Ibarretxeren gobernuak eman zuen urrats bakarra.
Sakabanaketarekin amaitzeko ez du tutik ere egin, nahiz eta biolentzia mota hori une oro gertatzen den kartzeletan eta PNV egon zen bere ezartze eta zabaltze plangintzaren atzean.
Burnien arteko herria
IV. Euskal preso politikoen historia
Bederatzigarren epealdia 2004-2008
Leo Esteban, Karmele Solaguren eta Natividad Junko senideak.
Espetxe politikaren aurkian euskal preso politikoen kontrako indarkeria dago, baina ifrentzukoan
beren senideak daude, eta aipatu epealdi honetan hiruk galdu zuten bizitza sakabanaketaren
ondorioz.
1989ko apirilaren 9an, sakabanaketak eragindako istripua jasan zuen Leo Esteban Nietok. Anaia
Puerto de Santa Maria espetxean bisitatu eta Euskal Herrirako bidean zirela Andujar parean izan
zuten istripua. Istripuaren ondorioz, hanka moztu behar izan zioten tolosarrari. Orduz geroztik konplikazio ugari izan zituen istripuaren ondorioz, eta hamabost urtetan 21 aldiz pasa behar izan zuen
kirofanotik. Hankan hemeretzi ebakuntza egin zizkioten eta beste bi ebakuntza aldakan. Azken aldiz
ingresatu zuten aldakan oinaze handia eragiten zion eta nerbio ziatikoan presioa eragiten zion konkorra irten zitzaiolako. Azken ebakuntzaren ostean hiru hilabete eman zituen ingresatuta eta, azkenean, hil zen 2004ko ekainaren 3an, azken ebakuntzari ezin izan ziolako aurre egin.
Sei hilabete beranduago, abenduaren 6an Karmele Solaguren, Ekain Gerra preso barañaindarraren ama hil egin zen. Bere semea Alcalako espetxera bisitatzera zihoala Sorian auto istripua
izan zuten Karmelek eta bere senarrak Jose Luis Guerrak. Laguntza eske telefonoz deika ari
zela, autotik kanpo, beste batek bete-betean harrapatu zuen.
Orain arte gertatu den azken heriotza Natividad Junkorena izan da. Teruelgo espetxera zihoazen
bere senide presoa bisitatzera, eta auto istripu larria izan zuten Errioxako Alfaro pareko autobidean.
Aurretik zihoan kamioi bat errepide erdian gurutzatuta gelditu zen, eta atzetik zihoazen hainbat
autoren kontra talka egin zuen, tartean euskal presoaren senideak zihoazen autoaren kontra.
Kolpearen eraginez, autoa arroila batetik amildu zen, eta txiki-txiki eginda geratu zen. Istripu
berean, bi pertsona zendu ziren, eta makina bat lagun ospitalera eraman zuten. Euskal presoaren
gurasoak, emaztea eta amaginarreba autotik atera behar izan zituzten. Ostean, Txagorritxu
ospitalera eraman zituzten laurak, eta Natividadek ez zuen gainditu bere egoera larria. 2007ko
abenduaren 25an hil zen.
237

238
w
w
Pasadizo hauek guztiak aski gogorrak dira, jakina. Gogorrak bezain adierazgarriak, haatik,
PSOE eta PP enbor bereko ezpalak direla baieztatzeko. Eta PNVren hipokresia sufrimendu zirimola
horren sustatzailea ere badela berresteko. Nahiko genukeen azkenak izatea; zerrenda horretan
izen berririk, kaltetu gehiagorik ez agertzea, baina estatuen estrategiak zaurian piko egitea
bilatzen du hain zuzen ere. Gure Kolektiboa suntistu ez, geure senitartekoen unibertso amultsua
garaitu ere ez, baina min egiteko espetxe politikarekin ahalik eta samin handiena eragitea nahi
dute. Gorrotoa, abere gaiztoa.
Zapateroren espetxe politika
"Oso gutxitan ikusi dut horrenbeste hitz egin, horrenbeste planta egin eta hain gutxi mugitu den
mandataria", aitortzen zuen PSOEkin izkutuko hartu-emanetan jardun zuen militante abertzale
batek. Cellofan hutsa, hori besterik ez dago Rodríguez Zapatero presidentearen inguruan, ekintzei,
zifrei, errealitateari kasu eginez gero, espetxe politika eta beronen ondorioak zorroztu egin direla
ukatzerik ez baitago.
Diskrezio guztiarekin bilerak egin eta elkarrenganako konfidantza puntu bat lortzearren prozesu
baterako alegiazko gidoiak eta bermeak elkartrukatu ondoren, Ezker Abertzale osoak aurrerapausu ausarta eta historikoa eman zuen, demokrazia helburu zuen jardunbidea azken bururaino
eramate aldera.
"Orain Herria, Orain Bakea", ETAren
su-eten mugagabea eta, oro har, gatazka gainditzeko aukera berriari koltxoi sendo bat jartzeko Ezker Abertzaleak egindako esfortzua txalotua
izan zen nazioarteko estamentu garrantzitsu askotatik. Guztira ere, 2006.
urteko udaberrian aldi itxaropentsu
berri batek hartu zuen protagonismo
osoa.
Gauzak mugitzen hasiak zeuden,
jakina, baina kartzela politika lehengokoaren azala eta mamia baino ez
zen. Are nabarmenago Perez
Burnien arteko herria
IV. Euskal preso politikoen historia
Bederatzigarren epealdia 2004-2008
Rubalcaba ministroa eta GALa eratu zuen gabinete sozialistaren buru izandakoak bere kargu
hartu zuenetik. Azter ditzagun kartzela barruko egoera neurtzeko hainbat aldagai. Hasteko eta
bat, gaixotasun larriak zeuzkaten kideen egoera zein den jakiteko, Etxeratek egindako diagnostiko
orokorra baliatuko dugu.
Hamabi euskal preso politikori kartzelak eragindako ala okertutako gaixotasun fisiko edo sikiko
larriak detektatu zaizkie 2007. urtean. Guztien askatasuna eskatu da, beraien osasun egoerak
okerrera egin ez dezan. Bat bera ere ez askatzeaz gain, 12 euskal preso politiko horietatik 4
baino ez dituzte Euskal Herrian. Ondoko lerroetan 12 kasu horien berri ematen dugu, modu oso
laburrean.
Jon Agirre:
1942an jaioa. 1981ean atxilotua. Artrosi orokortua, hernia diskala, aldebiko miopia, hiperkolesterolemia,hiperglizeridemia, eskuineko eskuko Dupuytre gaixotasuna eta Miokardioko Bihotzeko
Larriaren arriskua ditu, besteak beste.
Bautista Barandalla:
1964ean jaioa. 1990ean atxilotua. Kolitis ultzerosoa, espondilitis ankilosantea, bi aldeko sakroileitisa eta ultzera peptikoa ditu.
Angel Figeroa:
1971ean jaioa. 1994ean atxilotua. Epilepsia tenporala, eskuineko eta ezkerreko lobuloetan eragiten dizkiolarik. Konbultsio bortitzak, portaera aldaketak, oroimenean akatsak eta delirioak izan
ohi ditu horren ondorioz.
Jose Ramon Foruria:
1949an jaioa. 2003an atxilotua. Maskuriko minbizia du.
Marilo Gorostiaga:
1956an jaioa. 1997an atxilotua. Eskuineko bularreko minbizia, linfedema, Diabetes Mellitusa, dislipemia mistoa eta hipertentsio arteriala ditu. Fisioterapiaren beharra du linfedema tratatzeko.
Arazo larriak izan ditu tratamendu hori gauzatzeko. Halaber, ospitalerako trasladoetan, behin
eta berriro, polizien probokazioak eta tratu txarrak jasan ditu.
Gotzone Lopez de Luzuriaga:
1959an jaioa. 1989an atxilotua. Bularreko minbizia du. Erradioterapia sesioak jasotzeko arazo
larriak izan ditu, ospitalera eraman behar duten polizien jarrerarengatik. Ondorioz, 2007an,
erradioterapia sesio batzuk galdu egin ditu, eta, etorkizunean, sesio horiek galdu izanaren ondorio
larriak jasan ditzake, bere medikuek azaldu dutenez.
239

240
Juan Jose Rego:
1939an jaioa. 1995ean atxilotua. Gaitz zerebrobaskularra, Diabetes Mellitusa, hipertentsioa,
retinopatia diabetikoa, kataratak eta ikusmenaren galera bi begietan, bi aldeko hipoakusia neurosensoriala, prostataren hipertrofia, B12 bitaminaren eskasia, zorabioak eta sudur odoljarioak
ditu, besteak beste. Halaber, 2005ean, tronbosia jasan zuen. 2007an askatasuna ukatzeaz
gain, diagnostikatua eta tratatua izateko Euskal Herriko kartzela batera ekartzea ere behin eta
berriz ukatu egin diote, nahiz eta bere egoera larria izan.
Josu Uribetxeberria:
1956an jaioa. 1997an atxilotua. Giltzurrineko minbizia du, eta, ondorioz, giltzurrin bat erauzi egin
diote. Kalean egongo balitz, bi urteko epean, gaitza birpizteko %51ko arriskua du. Espetxean
egonik arrisku handiagoa du.
Mikel Ibañez:
Elgoibarren jaio zen, eta 2007an atxilotuta izan zen. Barrabilean duen tumorea gorputz osoan
zabaltzeko arriskua duela aipatu du medikuak eta bere egoera oso larria dela adierazi dute.
Halere, aske ez dute utzi, etxean eta zaintzapean preso jarraitu beharko du-eta.
Gainera, frantziar Estatuak Domingo Aizpurua berriro espetxeratu egin zuen arrazoi politikoengatik. 2006ean askatu egin zuen minbizia zuelako. 2007an, berriro espetxeratu zuten. Beren
nahia errespetatuz, beraien izen-abizenak publiko egingo ez ditugun beste lau euskal preso politikok ondoko gaixotasun sikiko larriak dituzte: antsiazko depresioaren patologia eta oinarrizko
pertsonalitatearen desoreka; nahasmen obsesio-konpultsiboa; depresio koadro larria; eta, nahasmen
eskizofreniformea.
Kolektiboaren emakumezkoen egoeran ere ez da onerako aldaketarik antzeman, eta hori ere
datu adierazgarria da. Bizi baldintzen okerra, espetxe barruko kokapena, sakabanaketaren
gehienezko optimizazioa eta osasun eskubidearen bortxa misoginoa (ginekologia kontsultak
zapuztuak batik bat) jarraitzen dute izaten garizuma baino luzeagoa den zerrenda bateko salaketak. Kolektiboko nesken egoerari begiratu bat emanda, zaila da ez asaldatzea. Olatz
Caminos dugu solaskide:
Sakabanaketaren inguruan hitz egin izan denetan, gehienetan, senitartekoen ikuspegitik landu izan
da, itolarri ekonomikoa, bidaiak, nekeak, distantziaren ondorioak... Baina ezin dugu ahaztu
sakabanaketa, lehenik eta behin, presoak berak jasaten duela. Sakabanaketaren ondorio
nagusienak bakardadea eta isolamendua dira, eta EPPK-ak horiek jasan beharra, sakabanaketa
politika diseinatu zutenen erantzukizuna da. Sakabanaketaren ondorioz 700 preso bi estatutako
espetxeetatik sakabanatuak dira. Taldean egoteak indarra ematen du beti, espetxean zein edonon.
Gizakiak taldetan antolatzen gara, hori da gure ezaugarria, bakarrik esdeuzak gara. Euskal preso
politikoen kontrako jazarpena, bortxakeria eta inpunitatea areagotu egiten dira bakarrik aurkitzen
direnean. Horregatik bizi dira Soto bezalako prebentiboen kartzelak bestelako indar batekin,
Burnien arteko herria
IV. Euskal preso politikoen historia
Bederatzigarren epealdia 2004-2008
elkarren babesarekin eta elkarrengandik ikasten. Bakardadea oso gogorra da. Afektiboki suntsitu
egiten du, beste gizakiekin harreman naturalak edukitzeko erraztasuna galdu egiten da.
Isolamendua, gaur egun, kartzelako erregimen edo antolaketa modu gisa jasotzen da estatuetako
legeetan. Baina isolamendua ez da hori. Isolamendua tortura mota bat da. Isolamedua inoiz ez da
inuzentea eta beti aplikatzen da suntsitzeko asmoz. Isolamendurako, egunean 20, 22 edo 24 orduz
bakar-bakarrik egoteko, inor ez dago prestatuta. Zigor psikologiko etengabe bat da eta adaptazioa
oso gogorra da. Batzuek lortzen dute, baina bestetzuek inoiz ez. Gaixotasunak berehala azaltzen
dira, urduritasuna, jan ezina, lo egin ezina, antsietate arazoak... eta epe luzera, baita gaixotasun
larriagoak ere. Isolamendua euskal preso politikoak behin betiko gaixotzeko, suntsitzeko eta
psikologikoki ahultzeko estatuak baliatzen duen arma bat da. Zigor bat da, oso koste altuak
dakartzan zigorra. Sakabanaketa eta isolamendua sostengatzeko ez dago arrazoirik, ikuspuntu
guztietatik guztiz onartezina da. Mantentzen diren bitartean, ezin izango da inoiz normaltasunaz,
bakeaz eta biolentzia ezaz hitz egin.
Sotoko patioan egindako talde-argazkia. Masifikazioa da bertoko arazoa, baina ohikoena kide
emakumezkoen muturreko isolamendua eta bakardadea da.
Brievako kartzela ezagunaz gainera, espainiar estatuan emakumezkoentzat badago AlkalaEmakumeak espetxea ere, izan ere, zuzendari ezberdina eta guztiz aparteko funtzionamendua
baitu Alkala-ko gizonen espetxearekiko. Sevillan ere badago, Alcala de Guadairan, baina hara
ez dute euskal preso politiko emakumerik bidaltzen. Beraz, Brievan eta Alkala-Emakumeak dira
egungo espetxe politikaren laborategiak. Azken urteotako egoera baloratzeko, Olatzi emango
diogu, berriro ere, hitza:
Brievan urte eta erdi eman ondoren, ez dut ikusten ezberdintasunik emakumezkoen kartzela baten
eta kartzela mixto baten artean. Espetxearen funtzionamendua berdin-berdina da, lege berdinak
jarraitzen dira, normatiba berdinak, jarduera berdinak, zigor mota berdinak, eta jokamolde berdinak
funtzionarioen aldetik. Emakumezkoen espetxea izanik, gainera, bazeuden ezaugarri sintomatiko
241

242
batzuk: zuzendaria eta ardurazko funtzionario guztiak gizonezkoak ziren; ginekologoa lortzeko kexa
ugari sartu genituen epaitegian eta hala ere ez genuen lortu hilabetean behin etortzea eta ez dago
haurdunentzako edo haurrentzako modulo berezirik (haurdun geratzekotan espetxez aldatzen
dituzte). Alkala-ko espetxean, ere, ez dago ama direnentzako modulorik. Hauek badira Estatu
espainolean emakumezkoentzako dauden espetxe bakarrak, zergatik ez dituzte emakumeen
beharrizanak egoki betetzen?
Begoña Sagarzazu (Tenerife) 1989, edota Eva Forest (Yeserias) 1975an. Emakumezkoen
espetxe-indarkeria nolako den neurtzeko bi adibide.
Arazo nagusia da, estatu espainolean justizia bera, lege penala eta penitentziarioa bera dela
sexista. Eta lege horren pean funtzionatuko duten egitura, espetxe eta arau guztiak sexistak izango
dira, eta emakumearen baztertzea ekarriko dute ondorioz. Europako beste estatu batzuetan,
Britainia Handia kasu, delitu baten aurrean zigortzerako orduan, onartuta daude espetxeaz gain
beste neurri zigortzaile batzuk (gizarterako lanak, etab). Neurri zigortzaile horiek, kasu askotan,
emakumeen kasuan aplikatzen dira. Horrela, kontuan hartzen da delitua egin duen emakumeak
zenbat senitarteko dituen ardurapean, zenbat seme-alaba, diru-iturri bakarra den sendian, eta
gisa horretako hainbat baldintzapen. Horrela, deserrotze soziala ekiditen da eta marginazioari
bidea ixten zaio neurri batean. Espainiar estatuan ez dago halakorik, legea bera sexista delako.
Emakumeentzako espetxeak izan arren, gizonentzako pentsatu eta diseinatu ziren lege eta egitura penitentziarioen pean daude. Horren ondorio garbia da emakumea espetxean ikusezina
dela. Beti da azkena (espetxeko plangintza ekonomikoetan, inbertsioetan, kirol jarduera edo bestelakoetan).
Hala eta guztiz ere, kopuruan, gero eta handiagoa izan da emakumeen presentzia eta parte
hartzea bai EPPKan, bai barne eztabaidetan. Horrek, eman al dio EPPKri genero perspektiba
Burnien arteko herria
IV. Euskal preso politikoen historia
Bederatzigarren epealdia 2004-2008
osoago bat? Oztopoak oztopo, prozesu feminista bat garatu al da bere baitan? Galderak,
Kolektiboa azken urteotan ezagutu duen preso ohi bati zuzendu diogu, eta hauxe da erantzuna:
Kontuan izan behar da EPPK oso dinamikoa dela, zoritxarrez, euskal herritarrak etenik gabe dira
espetxeratuak, baina horren ondorioz, EPPK-ak haize berriak jasotzen ditu etengabe eta euskal
jendartearen abiada berean egiten du aurrera orokorrean. Horretarako, gainera, EPPK-ko kideek
esfortzu berezia egiten dute, batez ere barruan urte mordoa daramatenek. Hala ere, oraindik orain
emakumezkoek % 10-15 izaten jarraitzen dute EPPK-an, baina hori kaleko egoeraren isla baino ez
da. Gizarteak emakumeei egozten dien rola eta emakumeentzat gordetzen duen esparrua
pasiboagoa da, EPPK-ko kide batekin lotzen dena baino. Hori hala izanik ere, ezker abertzaleak
borroka feminista integraturik eta aktibaturik izateak ahalbidetzen du barne antolaketan, gutxienik,
berdintasuna beti ikurra izatea, bai jokaeretan zein moduetan. Eta espetxean ere hala gertatzen da.
Gainera, emakumeen kopuruak gora egiteak lagundu du emakumeenak soilik izan daitezkeen
problematikak EPPK osoaren erronka gisa onartzera (amatasuna, isolamenduaren eta
bakardadearen kontrako borroka -emakumeen kasuan gogorragoa dena-, etab.)
Eskubideen urraketari dagokionez, espainiar zein frantziar estatuko jokabidea antzekoa izan da:
Zapatero izan ala Sarkozy, prozesu demokratikoa garatzeko garaian, baina baita lehenago eta
geroxeago ere, eskubiderik gabeko eremu bihurtu zituzten kartzelak, eta horrek ondorio oso
larriak ekarri dizkio Kolektiboari.
Askatasun eskubidea bera ere legez ukatua zegoela ikusi berri dugu. Kode Penalaren aldaketa,
Parot doktrinaren ezartzea edo Preben legearen tresnatzea emaniko atzerapausuak izan dira,
baina eskubideen ukazioa ez da horretan geratu.
Besteak beste, Nanterreko presondegian gose greban egon ziren, frantziar estatu jakobinoaren
espetxe politika salatuz.
243

244
2004. urtetik aurrera ugari izan dira frantziar estatuan euskal preso politikoek beren eskubideak edo, sarriago, beren burua defendatzeko egin behar izan ditutzen gose grebak. Julen Atxurra
lekeitiarrak 46 egun egin zituen Rouen-go kartzelan, zigorra betetzen ari zen espetxetik maison
d'arret batera inolako arrazoi edo azalpenik gabe lekualdatu eta bakartu ondoren. Dirudienez,
Patrick Mollek, Frantziako Espetxe aferetarako zuzendaria, agindu zuen horrela jardutea
Atxurrarekin, halako gertaerak tokian tokiko kapritxoak ez direla frogatuz.
Garai berekoa da Anjel Pikabeari pasarazitako gurutze-bidea. Izan ere, Moulins-eko presondegian egonik, helikopteroz ihesaldia saiatu izana leporatuta, Marsellara lehenago, eta Lyon eta
Perpinyá-ra geroxeago eraman zuten. Bidean, gainera, jipoitu zuten. Honi guztiari erantzuteko,
42 egun eman zituen gose-greban hernaniarrak. Kasu gehiago egon dira, jakina, baina frantziar
estatuaren inplikazio errepresiboa gorantza joan zen aipatu epealdian, Daniel Dergik, EPPKren
mintzakideak, urte bereko abenduan salatzen zuen bezala:
Frantziar estatuan espetxe politika hain bortitza ez dela pentsa zitekeen, baina ez da egia. Jean
Yves Groix militante bretoiaren suidizioa, Pello Mariñelarena edota Juan Jose Etxabe eta Jean Louis
Maitiaren heriotzak gertatu eta gero, Oihane Errazkinen kasuarekin frantziarrak harro egon
daitezke: beste koska bat daukate beren arma-ipurdian. Euskal militanteentzako kartzela parkearen
zabaltzeak politika hiltzaile honen oinarriak uzten ditu begi-bistan, hau da, "euskaldun bat,
presondegi bat".
Espainiar estatuan, berriz, asko eta asko izan baziren ere eskubideen urraketak, Iñaki de Junaren
kontrako jardute lerroa izan zen, nolabait esateko, bazterreko hautsa gehien harrotu zuena.
Izan ere, euskal preso politiko honek 2006ko abuztuaren 7an ekin zion gose greba mugagabe
bati bere askatasun eskubidea exijitzeko. Iñaki de Juana 2004ko urriaren 25 ezkeroztik libre
beharko luke ezarritako 18 urteko zigorra bete ostean. Urte bereko urriaren 22an ordea
Auzitegi Nazionaleko lehen salako magistratua den Gomez Bermudez-ek auto bat ebatzi zuen
Iñakiren irteeraren kontra, urte hauetan bereganatu zituen erredentzio onurak ezeztatuz.
Justifikazio hau mantendu ezin zuenez, epaileak behin behineko kartzelaratzea agindu zuen
talde armatuko kide izateagatik eta ustezko mehatxu terroristengatik. Azken agindu hau Gara
egunkarira bidalitako bi iritzi artikulurekin lotu zuen. Azkenaldian, Gobernu espainarra eta salbuespen tribunal bat den Auzitegi Nazionalaren babespean, kanpaina bortitza abiatu zuten
zigorra beteta duten preso politikoen kaleratzea ekiditeko. Horretarako ez dute lotsarik izan
legeak sustengatzen diren oinarrizko printzipio guztiak urratzeko.
Lehen gose grebak 63 egun iraun zuen. Gose greba hau, De Juanak berak adierazi zuen familiak
eta lagunek egindako eskaerengatik bukatu zuela.
2006ko urriaren 27an, tartean kalera atera gabe eta ETAren su-etena indarrean zegoenean,
hasi zen Espainiako Auzitegi Nazionalak aipatutako mehatxuengatiko delituaren epaiketa.
Burnien arteko herria
IV. Euskal preso politikoen historia
Bederatzigarren epealdia 2004-2008
Azaroaren 7an, aipatutako 12 urteko eta 7 hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zioten. Aurreko
egunean berriro ekin zion gose grebari, espetxealdia betea zeukanez aska zezaten aldarrikatzeko.
Ondoren, Auzitegi Nazionalaren aginduz,
bere borondatearen aurka elikatu zuten De
Juana, hiltzeko arriskua zela eta. 2007ko urtarrilaren 25ean, presoaren osasun larria zela
medio, Auzitegi Nazionalak De Juanaren zigorraren egoera arintzea eztabaidatu zuen,
baina 12 epaileren aurkako botoarekin eta
soilik lauren aldekorekin, ez zen zigorra arindu. Auzitegi Nazionalak, AVTren eskaerari jarraituz, idatzitako liburuengatiko egile-eskubideak enbargatu zizkion. Bi egun geroago De
Juanaren ama hil zen, urte bat eta erdiz pairaturiko zuen gaixotasun larria zela eta.
Otsailaren 5ean, gose greban 91 egun betetzen zituenean, The Times egunkari ingelesak
elkarrizketa bat kaleratu zuen, ospitaleko
argazki batzuekin batera. Bertan, Espainiako
Gobernuari bake elkarrizketak berrabiatzeko
eskaera luzatu zuen. Elkarrizketa honek hedapen handia izan zuen, eta hurrengo egunean,
otsailaren 6an, The Timesek editoriala idatzi zuen gai honen inguruan. Otsailaren 8an Audientzia
Nazionalak berriro ukatu zion De Juana kalera ateratzea, presoaren abokatuak eginiko errekurtso bati erantzunez. Otsailaren 12an Espainiako Epaitegi Gorenak bere zigorra 3 urtera jaitsi
zuen, artikuluetan mehatxuak egiten zituela argudiatuz, baina ez mehatxu terroristak. Martxoaren 1ean, bere egoera larria zela eta, Espainiako Gobernuak bere Donostiako etxera bueltatzeko baimena eman zion azkenik. Egun horretan bertan, gose greba utziko zuela publikoki
azaldu zuen presoak. Ekainaren 6an, ETAk su-etena amaitutzat jo eta hurrengo egunera, Iñaki
de Juana Donostia Ospitaletik atera eta Madrilgo espetxe batera eraman zuten. Zapateroren
gobernuak emandako hitza jan egin zuen beste behin ere.
Nolanahi ere, presoak ez askatzeko legediaren bihurriketa kapitulu berriak izan ditu geroztik ere.
Sadismo hutsa batzuetan, soilik gorrototik uler daitekeen krudelkeriaz jokatu dute bestetan euskal preso politikoekin, eta oso bereziki hainbetekin. Hala, talde armatuko kide izatea egotzi zioten Unai Paroti 2007ko otsailean, delitua berriz egitea leporatuta. Sententziak frogatutzat eman
zuen espetxetik ETAko zuzendaritzari eskutitz bat helarazi ziola Unaik, atentatzeko proposamen
zehatzak egiteko. Horregatik 11 urteko zigor berria ezarri zioten. Parot 1990ean atxilotu zuten,
245

246
eta Auzitegi Gorenak euskal preso horrekin abiatu zuen gerora Parot doktrina gisa ezagutu
dena. Alegia, erredentzioak aintzat ez hartzea, eta espetxe zigorra oso osorik bete behar izatea
euskal presoek. Nahikoa ez, omen.
Frantziako epaitegiek, bere aldetik, presoak kaleratu bai, baina erabateko askatasuna eskuratzeko
arazo asko eta asko ezarri ohi ditu. Gabi Mouescarekin aspaldi irekitako prozedura horietan,
preso ohiak Euskal Herrian bizitzeko eskubidea ukatu eta Frantziako beste departamenduetan
bizitzeko agindua jasotzen dute. Guztiz libre izateko mugapenak pairatu dituzten azken presoak
Filipe Bidart eta Daniel Dergi izan dira. Lehenak, zazpi urte gehiago itxaron beharko du
Baigorrira itzultzeko, Okzitaniako Beziers herrian konfinatuta baitago 2007ko otsailetik aurrera.
Beste horrenbeste egin diote Daniel Dergi hazparnetarrari, hamabi urte preso eman ondoren
espetxe zigorra ezarri zion epaileak Frantziako Estatuko hainbat departamendutan bizitzea
galarazi dio-eta. Haute-Marne departamenduko Dizier herrian biziko da. Bergizarteratze zerbitzuek ezarriko dizkioten hitzorduetara joan beharko du, eta epaileari baimena eskatu beharko dio
etxez edo lanez aldatzeko. Frantziako Estatutik irteteko ere epailearen baimena beharko du.
Ttotte Etxebeste burkide eta Filiperen lagunak zera esan zuen Bidarten kaleratzearen berri izatean: "Historiaren orrialde hori pasatzeko borondate politikoa behar da alde guztietatik eta ez
naiz ziur benetan badagoen al ez. Gainera, borrokak hor jarraitzen du, hasi zeneko arrazoiak
hor segitzen dutelako, hain zuzen. Hortaz, poza bai, jakina, baina ez erabatekoa".
Burnien arteko herria
IV. Euskal preso politikoen historia
Bederatzigarren epealdia 2004-2008
Hegoafrika ez dago hain urrun
Nelson Mandela kartzelan zegoela, zuri-beltzeko argazkiak egin eta munduan barrena zabaldu
ziren. Erregimen arrazistaren basakeriaren irudi hedatuenak izan ziren, ordurako hogei bat urte
baitzeraman preso Mandelak. Geurean, dagoeneko, 28 urte preso daramatzan gizasemerik
badago: Jose Mari Sagardui Moja, Gatza goitizena duena. Zornotzako borrokalaria.
Hogeitasei eta hogeita zazpi urte kartzelan daramatzatenak ere EPPKko kideak dira, Jon Bilbao
Moro, Astrabuduakoa, eta Jon Agirre Agiriano, Aramaikoa, hurrenez hurren. Kartzelan urte
gehien daramaten preso politikoak, Bigarren Munduko Gerra osteko Europa zaharreko marka
guztiak apurtu dutenak, ez baitago beraiek beste urte jarraian kartzelan eman duenik.
Sagardui, Agirre eta Bilbao, hil arteko espetxe politikaren bahituak.
Jaenen giltzapetuta dute egun Gatza, baina preso daramatzan 28 urte luzeotan hamaika espetxetako errealitatea ezagutzeko parada izan du, gehienak ere Euskal Herritik kanpo. 1980an
atxilotu zuten eta 1995etik kalean behar luke zornotzarrak, baina Estatu espainolak "gai honekin
ere era arbitrario batean" betetzen dituela berak egindako legeak nabarmendu du. Aurtengo
udazkenean hamahiru urte beteko ditu jarraian bakartuta, eta bere ahotsan antzematen da
urteen joanak ez duela bere kemena ihartu:
Agerian dagoen lehen gauza da gure Herriak pairatzen duen errepresioaren ondorioz, Kolektiboak
700 preso baino gehiago dituela; ni atxilotu nindutenean, ez zen 130 kidera heltzen. Beste gauza
bat nabarmen aldatu dena zigorraren urte kopurua da: duela 25 urte espetxean eman ahal zen
gehienezko urte kopurua 30ekoa zen; egun 40ra heltzen
da. Errepresioa era batera edo bestera handitu egin da. Gure eskubideak duela 25 urte zein gaur
egun, berdin-berdin zapalduta daude: dispertsioa gero eta bortitzagoa da, preso gaixoak ez dituzte
kaleratzen, hiru laurdenak bete ditugunok kartzelan gaude oraindik. Gure eskubide guztiak ukatzeko
eta errepresioarekin jarraitzeko lehen Auzitegi Nazionala asmatu zuten bezala, gaur egun
247

248
Zaintzako Epaitegi bakarra asmatu dute, biak ere salbuespenerako entzutegiak. Espetxe barruko
bizi-baldintzen egoera okerrera joan da, baina Kolektiboa bizi-bizirik dago, gure Euskal Herria bezala, eta aurrera jarraitzeko indarrarekin. Hori, besteak beste, gure senitartekoek ematen digute eta
asko daukagu haiei eskertzeko. Eskertzekoa da gure alde hartu duten konpromisoa, gure itzala dira.

You have read 1 text from Basque literature.
Next - Burdinen Arteko Herria - 18
- Parts
- Burdinen Arteko Herria - 01
- Burdinen Arteko Herria - 02
- Burdinen Arteko Herria - 03
- Burdinen Arteko Herria - 04
- Burdinen Arteko Herria - 05
- Burdinen Arteko Herria - 06
- Burdinen Arteko Herria - 07
- Burdinen Arteko Herria - 08
- Burdinen Arteko Herria - 09
- Burdinen Arteko Herria - 10
- Burdinen Arteko Herria - 11
- Burdinen Arteko Herria - 12
- Burdinen Arteko Herria - 13
- Burdinen Arteko Herria - 14
- Burdinen Arteko Herria - 15
- Burdinen Arteko Herria - 16
- Burdinen Arteko Herria - 17
- Burdinen Arteko Herria - 18
- Burdinen Arteko Herria - 19
- Burdinen Arteko Herria - 20
- Burdinen Arteko Herria - 21
- Burdinen Arteko Herria - 22