🕙 27-minute read
Burdinen Arteko Herria - 16
Total number of words is 3486
Total number of unique words is 1685
25.8 of words are in the 2000 most common words
39.0 of words are in the 5000 most common words
45.6 of words are in the 8000 most common words
Asier Urretabizkaia (Orereta), Iñaki Ramos (Zalla), Xabier Aiestaran (Donostia), Sebas Etxaniz
(Elgoibar), Karlos Almortza (Andoain), Iñaki Bilbao (Lezama), Jon Crespo (Galdakao), Alberto
Viedma (Iruñea).
Txapeoan:
Gorka Zulaika (Pasai Antxo), Iker Zubia (Gasteiz), Ismael Arrieta (Gasteiz).
Beste kartzeletara ere iritsi zen elkartasunaren olatuak topatu zuen atseden, azkenean, eta bai
Etxeberriak, bai gainerako kideek, berreskuratu zuten bizimodu lasaia. "Halako erabakiak ez dira
hartzen zirriki-marraka", kontatzen zuen gose greba luzeak egin dituen kide batek. Are, "egundoko
sufrimendua da, eta herioari aurre egingo diozula onartu beharra dago ezer baino lehenago".
Eskubideen defentsa eta isolamenduaren kontrako borroka mugagabea ari ziren burutzen, garai
bertsuan, Turkiako ezkerreko antolakundeetako preso politikoak. Ankarako gobernuak banakako ziegetan sakabantu nahi izan zituen eta, ondorioz, gose greban hasi ziren ehunka militante.
Ehundik gora hil ziren 2002. eta 2003. urteetan, tartean euren senitartekoak ere bazeudelarik.
Haatik, ez ziren modu horretan protesta burutu zuten azken preso politikoak. Behin baino gehiagotan
sentitu dugu gure azalean besteei egindako mina, Olatz Caminosek azpimarratzen duen bezala:
Preso zaudenean, sentimendu bereziarekin bizi duzu beste zapalduen egoera, hurbiltasun berezi batekin, haiei soka batekin loturik izango bazina bezala. Preso izan nintzen sei urteetan, bizi
izan nituen egoerak non benetako barne mina izan nuen gertaera batzuen aurrean. Horietako
219
Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia
220
Gose greban egonda, poliziak kartzela barruko oldarraldi batean hildako militante turkiar
baten gorpua ezkerrean. Ondoan, gose grebalari bat. Zein baino zein irudi hunkigarriagoa.
w
w
bat izan zen Turkiako kartzeletako lege berrien eta egoeraren kontrako protestak izan zirenean.
Ni orduan sartu berri nengoen Soton, eta moduloan GRAPOko bi kidek gose greba amaigabea
hasi zuten Turkiako presoekin elkartasunean. Horietako batek 20 urte zermatzan espetxean eta
goizetan, moduloko komunean, botaka egiten zuen ezinean, hainbeste gose grebaren ondorioz
gorputzak ez baitzion onartzen ura. Nik izuturik begiratzen nion niretzat beste dimentsio batekoa
zen egoera bati. Baina ez zen izan bakarrik Turkiarren borroka hura. Oroitzen dut ere zer sentitu
nuen maputxeen egoerarekin eta espetxeraturik zeuden maputxeen borrokak oihartzuna izan
zuenean. Preso egote soilarekin haien alde zerbait egiten ari nintzela sentitu nuen.
Espetxe politika madarikatua
Alderdi Popularren azken hatsari
erreparatuta, euskal preso politiko zein
beraien senitartekoen oroimenean
orbain sakonak uzti zituela onartu
beharrean gaude. Bi urtetan, bost hildako.
Ramon Gil Ostoaga izan zen, 2002ko
urriaren 23an bere buruaz beste
egin zuen Legazpiko preso ohia. Aste
batzuk lehenago aske utzita, amarru
juridikoak asmatu zituzten, berriro
Burnien arteko herria
IV. Euskal preso politikoen historia
Zortzigarren epealdia 2002-2004
espetxeratzeko asmoarekin. Zurrunbilo
mediatikoaren erdian, Ramonek eskopeta hartu eta sorterriko ingurumarietan tiro egin zion bere buruari. Borrero
lanak era askotara neurtu daiteke,
egia esanda, eta kasu hartan legez
kalean egon behar zuen preso baten
kontrako enbata kriminalak berriro
espetxeratzea edo desagertaratzea
zuen helburu.
Osasun eskubidearekin beti borrokan,
Kepa Minerren kasuak ezerk baino
hobeto erakutsi zigun gobernuaren eta epaileen jokamoldea. Aspalditik zuen arnas ahalmena
ehuneko hirurogeita hamarrean murrizten zion birika gaixotasuna, baina bere egoera bueltaezina
izan zen arte ez zuten askatu. Hernanira itzuli zenerako, berandu zen Txalaka kidearentzat, eta
ospitaletik ospitalera ibili ostean, urtetan dendari izan eta Herreran ere lehen moduloko ekonomatoa txintxo demonio eramaten zekien laguna galdu genuen betiko, 2004ko apirilak 26 zituela.
Dena delarik ere, dispertsioaren erruletan herioaren bolatxoak egindako ibilbideak markatu
zuen Aznar presidentearen hondarreko zerbitzu-orria: bederatzi hilabatetan hiru senide hil zireneta Espainiako errepideetan.
2003ko otsailaren 28an, Argi Iturralde eta Iñaki Balerdi, Juankar Balerdi preso lasartearraren
ama eta anaia hil egin ziren Albaceten izandako auto istripuan, Almeriako kartzelara zihoazen
senitartekoa bisitatzera. Autoan zihoan presoaren aita Joxe Balerdi, ospitalera eraman zuten,
egoera larrian.
Argi Iturralde, Iñaki Balerdi eta Sara Fernandez.
221

222
Urtea amaitu aitzin, azaroaren 29an hain zuzen, Sara Fernandez, Iruñeako Donibane auzoko
hogeieta hamalau urteko emakumezkoa eta Iñaki Etxeberria euskal presoaren laguna hil egin zen
Aranda de Dueron izandako auto istripuan. Valdemorora zihoan bisita egitera. Berekin autoan
zen Izaskun Urkijo, berriz, Iker Zubia bere mutil laguna bisitatzera zihoala, larriki zaurituta ingresatu zuten Valladolideko ospital batean.
Eser zaitezte ezagutzen duzuen familiar horren aldamenean, jolas ezazue preso horren seme edo
alabarekin eta konparti itzazue euren bizipenak. Era horretan ulertuko baituzue benetan, dispertsioa
ez dela soilik kilometroetara mugatzen.
w
w
Hitz hauekin gonbidatzen gintuen Amaia Sarrionaindiak "Lunaren gozitiri" liburuko atariko tartetxoan,
sakabanaketaren errealitatera hurbildu nahi izatekoan, beronen dimentsio itzel eta krudelaren
alboan, milaka pertsonen bizipenak -gozoak zein mingotsak- ezagutu genitzan. Ikuspegi horretatik
urratzen dizkigu barrenak estatuen espetxe politikak. Sufrimenduaren irrazionaltasuna aspaldi
oinperatu genuen arren, zaila da hotz jokatzea gehien maite dituzunak ur-zurrunbilo horretan
kiribilka ikustean. Eta halere, guk eta gure senideek jakin izan dugu minari aurrea hartzen.
Minaren minez, mende sekula har ez gaitzaten. Eta hala izango da aurrerantzean ere.
Gazteentzako espetxeak
2002ko urtarrilean adin txikikoen lege berria onartu zuten Espainian. Aldaketa honetan onurak
ikusten zituztenak aurki geratu ziren aho bete hortz onartutako aldaketekin. Nagusiki, hiru aldaketa mota bereizi daitezke. Lehena, legeari "azpi-lege" moduko bat erantsi ziotela. Bertan, haiek
terrorismo deitzen duten delituak egitearen ordaina, gogo eta modu biziz lantzea eta zigortzea
erabaki zuten.
Bigarrenik, delitu hauek Espainiako Auzitegi Nazionalean horretarako apropos sortutako epaitegiak
bere gain hartzea erabaki zuten. Hirugarrenik, 18-21 urte bitartekoak legedi horretatik kanpo
uztea adostu zuten. Horrek guztiak, "terrorismo delituak" epaitzeko helduen Zigor Kodea oinarritzat
hartzea ekarri zuen.
Euskal Herrian badaude eskema juridiko horren baitan diseinatutako bi gazte kartzela.
Zumarragakoa ireki zuten lehenbizi (Ibaiondo deitutakoa), eta ETAk leherrarazi zuen 2001. urtean.
Berriro inauguratuta, Hendaiako espetxe berriarekin batera osatzen dute gazteak espetxeratzeko
euskal azpiegitura. Gazte kartzelak dira.
Beste kasu askotan legez, Aznar presidente ohiak hitz gutxitan azaldu zuen zentro hauen hel-
Burnien arteko herria
IV. Euskal preso politikoen historia
Zortzigarren epealdia 2002-2004
Zumarragako espetxea. ETAk zartaratu eta geroko irudia.
burua: "Terrorista beti da terrorista, adin txikikoa izan arren". Irizpide hau oinarri, Espainiako legedia
eskuan, larriagotzat har liteke "helburu terroristekin" kristal bat haustea, emakume bat bortxatzea
baino. Legedi orok ezinbesteko duen berdintasun eta proportzio printzipioak hausten ditu lege
honek.
Izen eufemistiko ugari bilatu bazaien ere, kartzela hauek eredu zuzentzaile klasikoari jarraitzen
diote, hau da, zigorraren absolutizazioa egiten dute. Helduentzako kartzeletan bezala, ordainsari
eta zigor bidezko sari sistema daukate. Integrazioa eta kolaborazioa dira, finean, bergizarteratzerako kredentzialak. Bertatik pasatu den euskal gazte batek halaxe deskribatzen zuen ohiko
bizimodua:
Kartzela honetako biziaren gidari dira faxismoa eta autoritarismoa. Gehien erabiltzen duten esaldia:
'porque me sale de los cojones'. Eguna hastearekin bat, kartzeleroek euren legea inposatzen dute
mehatxupean. Eurak esandakoa jan behar duzu, eurak esaten dutenean, eta eurak esandako
neurrian. Aisialdirik ez da, gauean ziegetan sartu orduko argia emendatzen dute. Patiora bi egunez
behin irten gaitezke eta ordu eta erdi soilik (bi ordu da gutxieneko legala). Behin patioan, ezin dugu
paseatu, ezin dugu irakurri,… eurek esandakoa soilik egin dezakegu. Euren esana bete ezean,
bakartzea da zigorra eta gurea den guztia kentzen digute: arropa, liburuak, koltxoia. Hala igarotzen
da gure denbora, euren esklabu izanez.
Delitu terroristak burutzeagatik euskal gazteak espetxeratzen ohi dituzte Madrilen dagoen Los
Rosaleseko kartzelan. Bertan, gertakari sekuentzia amaigabea nozitzen dute, den-denak kutsu
berekoak. Gaztesarea-n aletuak azaldu zizkiguten berriki:
Zigor etengabeak jasaten dituzte: ohe gainean kantzontzilotan irakurtzen egoteagatik, kartzelariei
gustatzen zaien moduan ez orrazteagatik, kartzelariek nahi duten guztia ez jateagatik, kartzelariei
223

224
gustatzen zaien bezala ez janzteagatik (debekatuak dituzte Euskal Herriarekin zerikusia duten
kamisetak) kartzelariak nahi dituzten aktibitateetan ez aritzeagatik, edo kartzelariek eskatzen dieten
gogoa ez adierazteagatik, beste kideekin gauzak elkartrukatzeagatik edo beste edozeini gauzak
eskaintzeagatik eta abar luze bat. Kartzelariek nahi dutena egiten badute finalistak bihurtzen dituzte,
ohera beranduago joaten uzten diete, erlojua, lepokoa, belarritakoak eta horrelakoak eramaten
uzten diete, eta berez eskubideak diren beste zenbait gauza ere onartzen dizkiete. Beraz, denbora
zati gehiena zigortuta pasatzen dute.
w
w
Zigor gogorrak jasoz gero, isolamendura bidaltzen dituzte, jakina. Daukaten guztia kentzen
diete eta soilik liburu bat, boligrafo bat, eta zenbait folio uzten dizkiete, koltxoia ere kentzen diete
egunean zehar, komisaldegian edota Francoren isolamendu moduluetan bezala. Miaketa ugari
jasaten dituzte, gauerditan ere bai, ziega hankaz gora uzten dietelarik. 45 minutuko bisita bakarra
dute astero, eta hamar minutuko bi telefono dei dituzte astero soilik. Horrez gainera, beren gurasoen
egoera ere aipatzekoa da, zeren adin txikikoen legeak hauek ere kondenatzen baititu.
Ordaindu beharreko kalte-ordain izugarriak nahiko ez balira, astebururo joan behar dute bisitan.
Derrigorrez aitak edo amak egon behar du bisitan, bestela gainontzekoak ezin dira sartu.
Duintasun testigantzak eta Hausnarketa Nazionala
Donostiako belodromoan burututako "Duintasun
testigantzak" ekitaldia 2003ko ekainean egin
zen. Bere lehen helburua azken barne eztabaidaren berri ematea izan zen. Areago,
Kolektiboak berak deituriko ekitaldia isolamendu politikoa apurtzeko saiakera ere bazen.
Presoen Kolektiboak beste eragile politiko bat
izan nahi du euskal jendartearen baitan.
Gainontzeko eragile sozio-politikoekin harremanak lantzeko mintzakidetza izendatu zuela
aditzera eman eta gogora ekartzeko milaka
pertsona bildu zituen Donostian.
Kursaal aretoan AAMko kideek egin zuten
batzar nazionalaren une bat.
Horrekin batera, "Duintasunezko testigantzak"
ekitaldia presoak isolamendu egoeratik ateratzeko beste urrats bat izan zen. Liburu honetan
zehar askotan errepikatu dugun bezala, garai
gogorrenean ere klabe ofentsiboan erantzu-
Burnien arteko herria
IV. Euskal preso politikoen historia
Zortzigarren epealdia 2002-2004
ten asmatu behar izan dugu, eta ziklo politiko berri baten atarian genunden hartan, lehengo
lepotik burua ginela ikustarazi genien, bai gobernuei, bai giza eskubideen aldeko gidoi zimurtu
eta mugatuan eroso sentitzen diren eragileei.
w
w
2003. urteko amaieran Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Hausnarketa Nazionala burutu zuen,
Euskal Herriko beste eragile askorekin batera Euskal Preso Politikoen Kolektiboak azken eztabaidan
ondorioztatutako puntuekin bat eginez. Horren ondorioz, Amnistiaren Aldeko Mugimendua osatzen
duten elkarte eta antolakundeek zein beste eragileek bat egin zuten Euskal Preso Politikoen eskubide politikoen aldeko borrokan.
Herri batzarrak izan ziren hausnarketaren oinarriak. Aldi berean eragile sozial eta politikoekin
harremanak egon ziren, interpelazio zabal bat eginez, nazio eta herrialde mailan batez ere, 60
eragile ezberdinekin. Gogoetaren abiapuntua, Euskal Preso Politikoen Kolektiboa beraren eztabaida izan zen alde batetik eta Euskal Herriak bizi duen egoera politikoa bestetik. Beraz,
Anoetako Belodromoa eta Kursaaleko batzarra EPPKren aurrerepausu berri baten irteera pistak
izan ziren. Izan ere, Kolektiboaren antolaketa eta koordinazioan pausu berriak ematea erabaki
zen, eta urrats horiek Kolektiboaren izaera politikoa eta eragiletza artikulatzeko xedea eduki
zuten. Emeki gauzatuko den prozesu baten garapena ikusgai zegoen jadanik
225

Bederatzigarren
epealdia
2004-2008
Inputazio berriak
eraikitzea beharrezkoa
bada, inputazio berriak
eraikitzen dituzte
Juan Fernando Lopez Aguilar,
PSOEko justizia ministroa
IV. Euskal preso politikoen historia
Bederatzigarren epealdia 2004-2008
w
w
Inork gutxik espero zuena gertatu zen 2004ko espainiar hauteskunde legislatiboetan, izan ere,
M-11ko atentatuek, kalteturiko pertsonez gainera, PPko gobernua ere aurretik eraman zuten,
Aznarren ordezkoa zen Rajoyren itxaropenak kolpe bakar batez zapuztuz. ETAri egotzi eta,
ekintza haien aitzakitan, ezker abertzalea suntsitu nahi izate hark gezur galantak asmatu eta
denboran eustera eraman zuen PP. Egia jakitean, sinesgarritasun guztia galdu zuten eskuin muturreko politikariek, eta PSOEko hautagaia zen Rodriguez Zapaterok presidentziaren oparia espero gabe jaso zuen, gobernatzeko prest ez zegoela. Beste behin ere, Euskal Herriaren kontrako
gerraren eszenatokian gure etsaien gorpuak pasatzen ikusi genituen, eta Espainiako presidente
batek gatazka demokratikoki gainditzeko aukera historikoa xahutu zuen. Borrokaren beharra
inoiz baino beharrezkoa zen une hartan, Kolektiboak egin zuen bere ekarpena.
M.11: zakur amorratuen aitzakia
Martxoaren 11ko goizeko lehen orduan talde islamista batek egindako ekintza armatu entzutetsuak
Madrilgo zibilak hartu zituen jomugan, eta tren geltoki zein bagoietan eztandarazitako lehergailuek
ia berrehun pertsona hil zituzten. Egundoko sarraski horren ondorioak, ordea, euskal preso politikoengana iritsi ziren zuzen-zuzenean lehen ordu zein egunetan politikariek eta kazetariak xaxaturiko giroa zela medio. Hamarka lirateke kontatzeko moduko pasadizoak, baina gertakarien
ondorioz Alcala-Emakumeak espetxean emandako bizipenak ekarri nahi izan ditugu lerrootara,
aski argigarriak direlako:
Eztanden berri zabaldu zen une beretik,
modulu guztietako burnizko barrotedun
ateak zabalik mantendu zituen
kartzelak, honela modulu guztietako
jendea (sei modulu daude guztira
espetxean) euskal preso politikoak
gauden bi modulutara etor zitezkeen
gurekin sartzera.
Enkartelada antzeko bat egin zuten gu
geunden bi modulutan. Irainak,
mehatxuak…, bertan parte hartu zuten
kartzelako "edukadora" eta
argazkilaritzako monitoreak. Jendeak
erratza makilak zituen eta kartzelako
"langileriaren" babes guztia zutela
ikusirik, enkartelada oso gogorra burutu
zuten gugandik bost metrotara.
229

230
Bazkal orduan arazoak gehitu ziren. Ez ziguten janaria zerbitzatu nahi, janaria bota ziguten preso
sozialek. Hau guztia bospasei kartzelero, zerbitzuburua eta segurtasuneko zuzendariordearen
aurrean gertatu zen. Arratsaldean modulu bateko kide guztiek kiroldegira joan ziren. Bertan bi kide
eta grapokide bat jipoitu zituzten. Bidenabar, polarrak, riñonerak, walkmana…,lapurtu zizkiguten.
Erasoaldia kartzeleroen begien aurrean gertatu zen. Ondoren, arrunt batzuk kontatu zigutenez,
kartzelero batzuk lasai ibiltzeko esan omen zieten, edozer gertatuta ere ez zietela kartzela zigorrik
jarriko eta.
Isolamenduko modulura eraman gintuzten kartzelan geunden hamasei euskal preso politikoak eta bi
grapokideak. Teorian gu babesteko erabili zuten neurri hau. Bertan, medikuaren jarrera guztiz
salagarria iruditu zitzaigun. Jipoi osteko kolpe, zauri, zein burusoildurei kasu eskasa egin zien.
Astelehen goizalderarte egon ginen isolamendu moduluan, 75.2 artikuluarekin. Asteburuan preso
sozial batzuk etorri ziren isolamenduko atera mehatxatzera. Gure senideen datu guztiak zituztela
eta hilko zituztela esanez.
w
w
Halako gertakizunak nonhai eman ziren. Ibarretxek aurreratu zuenak ondorio praktikoak izan
zituen, piztiak bagina bezala tratatu gintuzten-eta. Bestela, kartzela arduradunek bultzatu zuen
kideak jipoituak, mehatxatuak eta irainduak izatea. Eta hau gutxi balitz, aitzakia berekin eskubide
murrizketa eta trasladoak burutu zituzten. Azken batean, urteak beratzen zeraman egoera
baten isla baino ez zen izan hura. Euskal preso politikoak kartzelatik inoiz irten ez zitezen erabaki
berriak iristear baitzeuden.
Gorrotoa lege, bi
Parot doktrina izenaz ezagutzen da Espainiako Auzitegi Gorenak 2006ko otsailaren 28an ebatzitako sententzia. Haren aplikazioaren ondorioz, presoen kartzela-zigorrak batu egin daitezke,
inolako murrizketarik gabe, legeak ezartzen duen gehienezko kartzelaldia 30 urtekoa (2003ko
Zigor Kodearen erreforma baino lehen gertatutako karguak epaitzen badira) edo 40 urtekoartekoa dela kontutan izanik.
Baina lege-moldaketa honek bazuen aurrekaririk. 2003an, 1996ko zigor kodeari erreformak
egin zizkioten. Batetik, euskal preso politikoentzat, espetxe zigor topea 30 urtekoa izatetik 40
urtekoa izatera pasa zen. Halaber, espetxe zigorraren 3/4ak edo 2/3ak espetxe zigor topetik
baino kondena osoetatik kalkulatzen hasi ziren, hau da, lehen bezala espetxean igaro beharreko
denboratik kalkulatu beharrean, jasotako kondena guztietatik kalkulatzen hasi ziren. Praktikan,
beraz, euskal preso politikoei 3/4ak edo 2/3ak beteak izan ostean kaleratzeko aukera ukatzen
jarraitu zuten.
Burnien arteko herria
IV. Euskal preso politikoen historia
Bederatzigarren epealdia 2004-2008
Frantziar estatuari dagokionez, bizi
osorako zigorraldia legeztatua dagoela gogoratu nahi dugu. Bizi arterainoko espetxe zigorra jasotakoek,
lehen, 15 urte espetxeraturik igaro
ostean, eta, lanpostua eta etxebizitza
ziurtatua izanez gero, kalera irteteko
aukera zuten. Gerora, ordea, askatasun eskaera egiteko epea 15 urtetakoa izatetik, 18 urtetakoa izatera pasa
zen. Egun, Frederic Haranburu, Jakes
Esnal eta Jon Parot ditugu bizi osorako
zigortuta. 17 urte espetxeraturik daramatzan Jon Paroti ukatu egin diote
askatasuna. Jakes Esnal eta Frederic
Haranbuk, berriz, espetxeraturik 18
Unai Parot, familiarekin.
urte bete arte ezin dute askatasun
eskaerarik egin. 2008. urtean beteko
dituzte 18 urte espetxeraturik. Azkenik,
atxilotu zutenetik hemeretzi urte igaro ondoren espetxetik irten zen Filipe Bidart 2007ko otsailean.
Alta, Okzitanian bizi behar du halabeharrez, zazpi urte pasatu arte ezin baitu Euskal Herrira itzuli.
Halaber, frantziar Estatuan ere euskal preso politikoak ahalik eta denbora luzeenez espetxeraturik
mantentzeko kondenak gogortzen ari dira. 10 eta 30 urte arteko espetxe zigorrak ezartzeko
aukera ezarri dute. Salbuespeneko legediaren azken jauzia Preben Legearekin gauzatu zen,
2004. urtean indarrean sartu zen lege-tresna berri honi esker, euskaldunen kontrako prozeduren
kalifikazioetan larrigarritzat jotzen da "erakunde armatuko" kide izatea. Ondorioz, espetxe zigorrak
gogortu ziren eta kartzela zaintzarako JAP sortu zen, ezarritako zigorrak oso-osorik bete daitezen
ahalegintzen den egitura berria.
Hogeita lau euskal preso politikori jada Auzitegi Gorenaren 197/2006 sententzia aplikatu diete
eta, ondorioz, espetxe zigorra oso-osorik bete arren, bahiturik mantentzen dituzte. Halaber,
beste hainbat presori, kondena oso-osoa betetzean aipatu sententzia aplikatuko dietela jakinarazi diete. Ondoko 24 euskal preso politikoak preso mantentzen dituzte, 197/2006 sententzia
aplikatu ostean, espetxe zigorra oso-osorik beteta izan arren.
231

232
BAHITU POLITIKOEN ZERRENDA
1) JOSE IGNACIO GAZTAÑAGA
BIDAURRETA:
Auzitegi Gorenako 197/2006 sententziaren
irizpidea aplikatuz, Iñaki Gaztañaga 2018rarte
ez askatzea erabaki du Espainiako Auzitegi
Nazionalak. Inposatutako espetxe zigorra osorik
beteta, 2006ko martxoaren 29an askatu behar
zuten Gaztañaga baina kaleratze data 2018ko
martxoaren 21era atzeratu diote, 30 urteko
zigorra osorik bete arte.
7) TXERRA MARTINEZ GARCIA:
2006ko abuztuaren 24n kaleratu behar zuten,
eta kaleratze data 2011ko urriaren 19ra
atzeratu diote, 20 urteko zigorra osorik bete arte.
8) KOLDO HERMOSA URRA:
2006ko irailaren 8an askatu behar zuten Koldo
baina kaleratze data 2017ko irailaren 8ra
atzeratu diote, 30 urteko zigorra osorik bete arte.
9) PEIO ETXEBERRIA LETE:
2) TXOMIN TROITIÑO ARRANZ:
Inposatutako espetxe zigorra osorik beteta,
2006ko maiatzaren 5ean askatu behar zuten
Troitiño baina kaleratze data 2017ra atzeratu
diote, 30 urteko zigorra osorik bete arte.
3) JOSEBA ARTOLA IBARRETXE:

2006ko maiatzaren 18an askatu behar zuten
Artola, baina kaleratze data 2016ko urriaren
10era atzeratu diote, 30 urteko zigorra osorik
bete arte.
4) JESUS BOLLADA ALVAREZ:
2006ko maiatzaren 20an askatu behar zuten
Bollada, baina kaleratze data 2017ko urriaren
3ra atzeratu diote, 30 urteko zigorra osorik bete
arte.
5) PATXI GOMEZ LOPEZ:
2006ko ekainaren 14ean askatu behar zuten
Patxi, baina, kaleratze data 2018ko irailaren
19ra atzeratu diote, 30 urteko zigorra osorik
bete arte.
6) ANTXON LOPEZ RUIZ:
2006ko uztailaren 24ean askatu behar zuten
Antxon baina kaleratze data 2017ko urtarrilera

2006ko irailaren 10ean askatu behar zuten Peio
baina kaleratze data 2019ko apirilaren 8ra

10) KANDIDO ZUBIKARAI BADIOLA:
2006ko urriaren 26an askatu behar zuten
Kandido baina kaleratze data 2011ko urriaren
25era atzeratu diote, 30 urteko zigorra osorik
bete arte.
11) JON AGIRRE AGIRIANO:
2006ko urriaren 28an askatu behar zuten Jon
baina kaleratze data 2011ko maitzaren 3ra

12) JON ANDER URKIZU ORMAZABAL:
2007ko uztailaren 22an askatu behar zuten
Ander baina kaleratze data 2016ko irailaren

13) LUIS MARI AZKARGORTA
BELATEGI:
2007ko urriaren 8an askatu behar zuten
Azkargorta baina kaleratze data 2018ko apirilaren 8ra atzeratu diote, 30 urteko zigorra osorik
bete arte.
Burnien arteko herria
IV. Euskal preso politikoen historia
Bederatzigarren epealdia 2004-2008
BAHITU POLITIKOEN ZERRENDA
14) KEPA REZABAL ZURUTUZA:
2006ko abenduaren 30ean askatu behar zuten
Rezabal baina kaleratze data 2016ko abenduaren 19ra atzeratu diote, 30 urteko zigorra osorik
bete arte.
15) FERNANDO DE LUIS ASTARLOA:
2007ko martxoaren 24ean askatu behar zuten
Fernando baina kaleratze data 2017ko martxoren 16ra atzeratu diote, 30 urteko zigorra osorik
bete arte.
16) ANDONI ALZA HERNANDEZ:
2006ko azaroaren 9an askatu behar zuten
Andoni baina kaleratze data 2018ko irailaren
30era atzeratu diote, 30 urteko zigorra osorik
bete arte.
17) JUAN MARI GABIRONDO AGOTE:
2007-12-01ean bete zuen, baina 2016-11-08
arte atzeratu diote irteera data.
18) PAKITO LUJANBIO GALDEANO:
2007-12-30ean bete zuen. Baina, Entzutegi
Goreneko 197/2006 sententzia aplikatuta,
irteera data 2014 arte atzeratu diote.
19) JOSE FELIX ZABARTE JAINAGA:
2008-04-11n bete du, baina, Entzutegi

irteera data 2015-06-24 arte atzeratu diote.
20) IMMA PACHO MARTIN:
2008-03-11n bete du zigorra, baina,
Entzutegi Goreneko 197/2006 sententzia
aplikatuta, irteera data 2021era atzeratu
diote.
21) JUAN KARLOS PEREZ OJUEL:
2008-04-16an bete du, baina, Entzutegi

irteera data 2009-08-19 arte atzeratu
diote.
22) ANDER MITXELENA:
2001etik baldintzapeko askatasunean
aurkitzen da Martutenetik atera ondoren,
Bilboko Zaintza epaitegiak baldintzapeko
askatasuna eman zion. Ondoren baldintzapeko askatasunean kondena betetzen joan
da eta aurtengo otsailaren 25ean lizentziatu
behar zuen Kode Penal Zaharraren arabera.
Kalean dagoelarik kondena luzatu diote
2014rarte, hau da197/2006 doktrina
aplikatu diote. Oraingoz kalean da.
23) PELLO ODRIOZOLA:
Tolosarra, 1988ko urtarrilaren 28an atxilotu
zuen polizia nazionalak. 30 urteko espetxe
zigorra ezarri zioten eta erredentzioak
kontuan izanik 2008ko uztailaren 2an aske
gelditu behar zuen. 197 / 06 doktrina aplikatu
diote eta irteera data berria ezarri diote,
2018ko urtarrilak 19rako hain zuzen ere.
24) INES DEL RIO:
Tafallarra, 1987ko uztailaren 5ean atxilotu
zuen espainiar poliziak. 30 urteko espetxe
zigorra ezarri zioten, eta erredentzioak
kontuan izanik 2008ko uztaileko 2an zen
kalera ateratzekoa.Auzitegi Nazionalak
bere zigorraren likidazio berria eskatu zuen,
197/06 doktrina ezartzeko.
233

234
Legez ez lukete oraindik kalean egon beharko, baina, unea iritsita, ez dituzte askatuko ondoko
kideak, haiei ere ezarri baitiete legedi berria:
1) UNAI PAROT:
Inposatutako espetxe zigorra osotasunean 2011n beteko du. Entzutegi Goreneko 197/2006
sententzia aplikatuta, ordea, irteera data 2020 urte arte atzeratu diote.
2) JABIER ZABALETA ELOSEGI:
Jabier Zabaletak irteera data hurbil eduki ez arren, Auzitegi Gorenako 197/2006
sententziaren irizpidea aplikatu dio Espainiako Auzitegi Nazionalak. Kaleratze data atzeratu

3) JOSE MARI BERISTAIN URBIETA:
Beristaini ere Auzitegi Gorenako 197/2006 sententziaren irizpidea aplikatu dio Espainiako
Auzitegi Nazionalak. Kaleratze data 2019ko apirilaren 12ra atzeratu diote, 30 urteko
zigorra osorik bete arte.
4) SANTI ARROZPIDE SARASOLA:
Santi Arrozpideri, zigorren akumulazio bat egitean Auzitegi Gorenako 197/2006

Gure Kolektiboak askotan gogoratu duen bezala, askapen prozesua baldintzatu nahi dute
espetxe politikaren bidez, eta ahalegin horretan ez dago atsedenik. Presook espetxean bertan
usteldu behar dugula esan zuen Aznar faxistak, eta Paris zein Madrilgo gobernuek urrats eragingarriak eman dituzte norabide horretan. Etengabe gainera. Hortaz, Euskal Herriaren alde jarduten dugun guztientzako mezu argia da: estatu biek preso gaituztela betiko. Logika horretan,
bizi arteko espetxealdiak indarra hartu du. Dispertsiotik harago joan nahi duen espetxe politika
honek areagotu zituen bere ondorioak PSOE La Moncloara itzuli zenetik. Balantzea hagitz
gogorra izan da.
Burnien arteko herria
IV. Euskal preso politikoen historia
Bederatzigarren epealdia 2004-2008
Odoluste amaigabea
Zapateroren egitasmoen nondik norakoak luze gabe izan ziren bistakoak. Izan ere, espetxe politikari eutsi ez ezik, gogortzea eta euskal herritarren borondatetik are gehiago aldentzea ere
izan baitzen bere lehen erabakien gakoetako bat. Talante berriaz bolo-bolo hitz egiten zen
garai bertsuan, lau kide eta hiru senitarteko geratu ziren bidean. Oihane Errazkin, Jose Anjel
Altzuguren, Igor Angulo, Roberto Sainz, Leo Esteban, Karmele Solaguren eta Natividad Junko.
Fleury Merogiseko espetxean,
Frantzian hil zen 2004ko uztailaren
8an Oihane Errazkin euskal preso
donostiarra. Bere buruaz beste egin
zuela zioen autopsiak. Beste kontua
da zerk bultzatu zuen itzulera gabeko halako erabakia hartzera, eta hor
agertzen da euskal preso politikoak
eta beren senideen aurka indarrean
dagoen sakabanaketa politikaren
aurpegirik krudelena. Espetxea suizidioz jositako eremua da, eta ezin
esan halakoak guztiz saihestezinak

You have read 1 text from Basque literature.
Next - Burdinen Arteko Herria - 17
- Parts
- Burdinen Arteko Herria - 01
- Burdinen Arteko Herria - 02
- Burdinen Arteko Herria - 03
- Burdinen Arteko Herria - 04
- Burdinen Arteko Herria - 05
- Burdinen Arteko Herria - 06
- Burdinen Arteko Herria - 07
- Burdinen Arteko Herria - 08
- Burdinen Arteko Herria - 09
- Burdinen Arteko Herria - 10
- Burdinen Arteko Herria - 11
- Burdinen Arteko Herria - 12
- Burdinen Arteko Herria - 13
- Burdinen Arteko Herria - 14
- Burdinen Arteko Herria - 15
- Burdinen Arteko Herria - 16
- Burdinen Arteko Herria - 17
- Burdinen Arteko Herria - 18
- Burdinen Arteko Herria - 19
- Burdinen Arteko Herria - 20
- Burdinen Arteko Herria - 21
- Burdinen Arteko Herria - 22