馃暀 27-minute read

Burdinen Arteko Herria - 15

Total number of words is 3446
Total number of unique words is 1915
24.9 of words are in the 2000 most common words
35.8 of words are in the 5000 most common words
41.5 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
聽聽atzera. Burua instintiboki ingurune berrira egokitzen saiatzen da, eta presoak berebiziko ahaleginak
聽聽egiten ditu adaptazioa azkarra izan dadin, bere burua defendatzen ikasteko eta ingurune berrian
聽聽bolada luzea pasako duela ulertzeko. Berehalakoan ulertzen du kaltegarri zaiola kanpora
聽聽begiratzea eta kanpoaren esperoan bizitzea, ametsak mantentzen dituen arren, ez da bizi haien
聽聽esperoan. Baina hau horrela izanik ere, ezin da ukatu egoera politikoaren ezaugarriek eragin handia
聽聽dutela presoaren egoera animikoan. Ekidin ezina da ilusioz bizitzea eta alaitasunez, kalean negoziazio prozesu bat zabaldu bada eta giroa pil-pilean badago. Gure proiektuak garatzeko aukeraren
聽聽ilusioa galduko bagenu, gureak egingo luke. Hortaz, aro errepresiboen gordinean, atxiloketak daudenean, eta nola ez negoziazio prozesu bat zapuztean, egoera animikoan ere eragina izaten du. Hala
聽聽ere, presoak zerbait ezagutu baldin badu, eta batez ere urte luzeak preso daramatzatenek, egoera
聽聽politikoaren gora-beherak eta zikloen joan-etorriak dira. Baditu mekanismoak gauzak ulertzeko eta burua
聽聽kokatzeko, eta ororen gainetik, jarraitzen duen bidea egokia izatearen ziurtasunak ematen dio indarra.
聽聽
聽聽Burnien arteko herria
聽聽
聽聽IV. Euskal preso politikoen historia
聽聽Zazpigarren epealdia 1998-2001
聽聽
聽聽Ataka gogor eta zail hartatik aurrera begira atera ginela esatea ez da funtsa gabeko balentria.
聽聽PNVk eta PSOEk babestu zuten PPren ofentsiba orokorra muturrez aurrera jausi zen, eta beste
聽聽behin ere min izugarria egin ziguten arren, EPPKren lekukoak eskuz esku egin zuen basamortuaren
聽聽zeharkaldia. Euskal Herria genuen itzal bakarra, eta okerrenetan ere harro bizi eta harro borrokatu
聽聽genuen.
聽聽
聽聽SAMINAREN BALANTZE DOILORRA
聽聽
聽聽1998ko ekainaren 22an Jose Mari Maruri
聽聽Barakaldon hil zen auto istripuz, Basauriko
聽聽kartzelara zihoan, preso zegoen Lander semea
聽聽bisitatzera. Mari Karmen Salbide ugaotarra
聽聽hil egin zen auto istripuz, 1999ko apirilaren
聽聽3an, Txetxu Fernandez laguna Logro帽oko kartzelan bisitatu eta gero etxerako bueltan zetorrela. 2000ko otsailaren 2an Ruben Gara-
聽聽
聽聽te otxandiotarraren txanda izan zen, Alcala
聽聽Meco kartzelatik bueltan hil zelarik Jose
聽聽Antonio Hernandez Velasco presoari bisita
聽聽egin eta gero etxera zetorrela. 2001eko irailaren 8an I帽aki Saez eta Asier Heriz soraluzetarrak hil ziren Lurdes Txurruka presoa, Brieva,
聽聽Avilako kartzelara bisitatzera zihoazela. Hiru
聽聽urtetan bost aldiz jo zuen hil-kanpaiak.
聽聽
聽聽w
聽聽
聽聽w
聽聽
聽聽Jose Mari Maruri, Ruben Garate, Asier Heriz eta I帽aki Saez.
聽聽
聽聽Txapela buruan ibili munduan
聽聽Hogeibatgarren mende hasieran ezer gutxi aldatu zen estatuen espetxeetan. Nolanahi ere,
聽聽Espainiakoak edo Frantziakoak ez ziren bakarrak izan. Gero eta espetxe gehiagotara zabaldu
聽聽zen Kolektiboa. Gogoz kontra, jakina, baina aurreko mendeko azken txanpan nazioarteko
聽聽
聽聽201
聽聽Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia
聽聽
聽聽202
聽聽
聽聽harremanetan PSOEk zein PPk harilkatutako hitzarmen berezien ondorioz, hamarka euskaldunek
聽聽ezagutu zuten Europa eta Amerikako katzela sarea.
聽聽Mexiko, Alemania, AEB, Uruguay, Kanada, Britainia Handia, Portugal, Italia, Belgika, Herbeherak,
聽聽Costa Rica, Argentina eta Suitza izan dira gatibuen destinu berri-zaharrak, eta kartzelaratuen
聽聽bizi baldintzak kontinenteen araberako zertzeladak eduki zituzten: isolamendu gogorra pairatu
聽聽zuten "zibilizazioen seaska" omen den Europa zaharreko gotorlekuetan, eta tokian tokiko espetxe
聽聽sistema kaotikoaren daunbaden menpe bizi behar izan zuten Hegoamerikakoetan. AEBan eta
聽聽Kanadan, bestalde, bertoko sekuritate-doktrinaren neurriko zorrozkeriak agintzen du.
聽聽
聽聽Euskal preso politikoak, Mexiko D.F.ko presondegian.
聽聽
聽聽Uruguayen eta Argentinan espetxeak ezagutu dituen Josu Lariz altzolarrak Atlantiko ozeanoa
聽聽erdibitzen duen mugaz gaindiko espetxeratzeaz hitz egin zuen Berria egunkariarentzat:
聽聽Espetxe guztiak pertsonak ezabatzeko daude eginak, nahiz eta batzuen eta besteen artean alderik
聽聽badagoen. Uruguay-ko Libertad kartzelan, esaterako, inoiz ikusi dudan txarrena da. Ez zegoen
聽聽pertsonentzako egina. Argentinan tratua ezberdina izan da. Esan behar dut nire lurretik 15.000
聽聽kilometro baino gehiagora preso egon naizen denbora honetan guztian behin ere ez naizela
聽聽bakarrik sentitu. Lagun handiak egin ditut kartzelaren barruan, eta Uruguaiko eta Argentinako
聽聽herrien elkartasuna izan dut une oro nirekin. Behin ere ez naiz arrotz sentitu bi herrialde horietan.
聽聽
聽聽Izan ere, distantziaren kontrako txertoa elkartasuna dela frogatuta utzi dute euskal preso politikoek
聽聽ziren lekutan zeudela. Dela Holloway edo Libertad espetxeetan, dela Munich edo Vughteko kar-
聽聽
聽聽Burnien arteko herria
聽聽
聽聽IV. Euskal preso politikoen historia
聽聽Zazpigarren epealdia 1998-2001
聽聽
聽聽tzeleetako bakardadean, euskal preso politikoen soslaia eta Kolektiboarekiko lotura politikoafektiboa ez dira sekula akitu. Arlo honetan ere guztitz kamutsa izan da "terrorismoaren aurkako"
聽聽doktrina ofizialaren nazioarteko adarra.
聽聽
聽聽Josu Lariz, Hebe de Bonafinerekin batera.
聽聽
聽聽Aro zaila kartzeletan, baina indakeriazko ziklo
聽聽horrek jipoiek utzitako orbainak besterik ez zituen
聽聽utzi Kolektiboaren soinean. Jesus Mari Puy, Igor
聽聽Solana, I帽aki Herran, Jorge Garzia eta beste kide
聽聽askok larrutik ordaindu zuten estatuen plangintza
聽聽kriminalari aurre egin izana, eta jipoiak, bortxaketak edota hiltzeko saiakerak jasan behar izan
聽聽zituzten. Eskubideak direla ez direla, I帽aki Herrani
聽聽egin zizkiotenak adibide gisa ekarri nahi izan ditugu orriotara:
聽聽
聽聽w
聽聽
聽聽w
聽聽
聽聽1999ko urriaren 1ean geundela, Parisko epaitegi batera eraman behar zuten euskal preso hau, eta
聽聽kartzelan beti egin ohi dutenez, birritan miatu zuten. Lehendabiziko miaketa presondegiko zaindariek
聽聽(Fleury Merogis) egin zioten. Bigarrena, aldiz, epaitegira eraman behar zuten jendarmeek egin
聽聽zioten, eta miaketa honetan izan zen sexu erasoa. Herran biluzik zegoela, barrabilak altxatzeko
聽聽galdegin zion jendarme batek. Euskal presoak ez zuen agindua onartu, eta poliziak haserretu ziren
聽聽(...) Geroxeago, jendarmeen arduradunak lurrean etzateko agindu zion euskal presoari. Jarraian,
聽聽bospasei jendarmeren artean hartu, lurrera bota, eta batek eskua ahoan ipini zion bitartean, besoak
聽聽bizkarrean lotu zizkion beste batek. Denen artean eutsita, behatza sartu zioten ipurditik. Ondoren
聽聽polizien furgoian sartu eta epaitegira eraman zuten.
聽聽
聽聽203
聽聽Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia
聽聽
聽聽Zortzigarren epealdia
聽聽
聽聽1998-2001
聽聽
聽聽No es aceptable que un
聽聽terrorista salga despu茅s
聽聽de pasar un tiempo en
聽聽prisi贸n y pueda volver a
聽聽pasearse por su pueblo
聽聽Jose Maria Aznar,
聽聽
聽聽Espainiako presidentea
聽聽
聽聽IV. Euskal preso politikoen historia
聽聽Zortzigarren epealdia 2002-2004
聽聽
聽聽Aldaketa garaiak
聽聽Amnistiaren aldeko Mugimendua, alde batetik, eta EPPK bera ere, bestetik, sendotze eta argitze
聽聽prozesuan murgildu ziren, eta 2001ko amaieran ikusgai geratu ziren norabide horretan egindako
聽聽ahaleginak. Hasteko eta behin, preso eta iheslarien ahaideak biltzen zituzten Senideak eta
聽聽Gureak antolakundeak batu ziren, Etxerat izeneko elkarte berria sortuz. Gasteizen aurkeztu zen
聽聽Etxerat, 2001ko abenduaren 2an, eta Euskal Herriaren zatiketa politiko-administratiboa gainditzeko
聽聽probetxua eta egokitasuna azpimarratzeko ideia nagusia zera izan zen: "elkar gaitezen, indar
聽聽gaitezen". Elkartze hark indarra emango ziela jakitun, jendarteari argitasuna emateko bokazioarekin kriseilu bat aukeratu zuten ikur gisa.
聽聽
聽聽Bi aste beranduxeago, Amnistiaren aldeko eta errepresioaren aurkako Askatasuna antolakunde
聽聽nazionala abian jarri zuen Donostiako Kursaal aretoan bilduriko amnistiaren aldeko mugimenduaren nazio biltzarrak. Tresnen egokitzapena eta, bide batez, funtzionamoldeen hobetzea
聽聽"panorama gorri berriari" aurre egiteko ezinbesteko urratsak zirela-eta, estatu espainiar eta
聽聽frantziarraren jarduera errepresibo ororen ondorioak salatzeko eta herri mugimenduaren eragite esparruak zabaltzeko bideak irekitzeari ekin zion, lehen egunetik, Askatasuna-k.
聽聽Nahiz eta egun gutxi batzuk geroago Garzonek jadanik existitzen ez ziren Amnistiaren aldeko
聽聽Gestorak legez kanpo utzi zituen, errepresaliatuekiko elkartasuna eta eskubideen defentsan jardungo zuen jende-harresi sendoa altxatu zen Donostian. Aurrerantzean nazio ikuspegi bakar
聽聽batetik urte luzeetako euskal usadioari jarraipena emango zion antolakundeak lan eta xede
聽聽berrituak jarri zizkion bere buruari.
聽聽
聽聽207
聽聽Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia
聽聽
聽聽208
聽聽
聽聽Hausnarketa luze eta, batzutan, korapilatsu baten amaieran, Kolektiboak bere eztabaidaren
聽聽ondorioak aurkeztu zituen 2003ko ekainean. Sakabanaketak eztabaidari pipiak egurrari bezainbeste kalte egiten zion arren, zailtasunak gainditu ziren, eta konklusioak lau haizetara zabaldu
聽聽ziren. Besteak beste, Euskal Preso Politikoen Kolektiboak bere eragile papera aldarrikatu zuen.
聽聽Zertaz ari ziren galdetuta, Olatz Caminosek azaldu digu lehen ondorio horren esanahia:
聽聽EPPKan emandako eztabaidaren ondorioetako bat izan zen Kolektiboaren erreferentzialtasuna
聽聽berreskuratu behar zela, eta gatazkaren konponketan zuen papera jokatzeko Kolektiboaren ahotsa
聽聽indartzea beharrezkoa zela. Estatuek aurrera zeramaten ukazioaren estrategiaren ataletako bat
聽聽Kolektiboaren beraren esistentzia ukatzean zetzan (eta datza oraindik ere), preso politikoen
聽聽esistentzia bera ukatuz eta Kolektiboa kriminalizatuz. Ezker abertzalearen apartheid-aren beste
聽聽faktore bat zen, noski, Kolektiboaren apartheid-a, berau gatazkaren ondorio gisa bakarrik aurkeztuz.
聽聽Eztabaidaren ondorioz EPPK-ak bere burua subjektu politikotzat aurkeztu zuen.
聽聽
聽聽Ildo horri helduz eta borroka bateratuei ekinez,
聽聽urte bereko irailean Baldintzapeko Askatasuna
聽聽eskuratu beharko luketen burkideen aldeko baraua eta bi asteetako txapeo orokor bati ekingo
聽聽dio Kolektiboak, komunikazio greba burutuz.
聽聽Kolektiboaren antolaketa eta koordinazioan
聽聽pausu berriak ematea erabaki zen. Pausu
聽聽horiek Kolektiboaren izaera politikoa eta eragiletza artikulatzeko xedea zeukaten. Emeki gauzatu zen prozesu baten garapena jada ikusgai
聽聽zen. Gainera, geure burua identifikatzeko logo
聽聽bat aukeratu zen, espetxeetatik jasotako ekarpen guztien artean. Gauza txikietan ere, auzolana, elkarlana zen lan-filosofia.
聽聽Ondoko orrialdeetan ikus daitekeenez, ugari izan
聽聽ziren jasotako ekarpenak, nahiz eta, azkenean,
聽聽ezaguna egin den logoa aukeratu zen.
聽聽
聽聽Burnien arteko herria
聽聽
聽聽IV. Euskal preso politikoen historia
聽聽Zortzigarren epealdia 2002-2004
聽聽
聽聽209
聽聽Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia
聽聽
聽聽w
聽聽
聽聽w
聽聽
聽聽210
聽聽
聽聽Burnien arteko herria
聽聽
聽聽IV. Euskal preso politikoen historia
聽聽Zortzigarren epealdia 2002-2004
聽聽
聽聽Kolektiboaren noranzkoa
聽聽Eguneroko borroka dinamikaren zer-nolakoak ulertzeko klabe iraunkorrean jarri beharko genuke
聽聽geure burua, alegia, protestaldi kanpainetan baino erresistentzia iraunkorreko dinamikan baitago
聽聽murgilduta EPPK aspalditik. Desobedientzia jarraikorrak pisu handia hartu du euskal preso politikoen
聽聽egunerokotasunean, espetxe sistema pitzatzeko eta gure izaera politikoa une oro agertzeko ezin
聽聽aproposagoa da-eta. Nolanahi ere, ardatz gehiago dago egunean eguneango zereginetan.
聽聽Joseba Garmendia urretxuarrak azaltzen zuenez:
聽聽Hiru esparru ezberdinetan sailka ditzakegu. Alde batetik, eguneroko borroka txikiak funtzionarioekin.
聽聽Gimnasioa edo eskola zabaldu dezaten. Telefono deien bost minutuko bitartea errespetatu dezaten.
聽聽Ganadu edo ume bezala tratatu ez gaitzaten. Miaketetan biluztea eskatzen digutenean gure
聽聽intimitate fisikoa errespetatua izateko bata ez gardena ekar diezaguten. Ziegako miaketan present
聽聽egoteko eskubidea betearazten. Edozein arbitrarietateri aurre egiten. Bigarrenik, gure bizi-baldintzen
聽聽okertzeari aurre egiteko borrokak daude. Hauek denboran luzatzen dira eta sakrifizio pertsonalak
聽聽eskatzen dituzte: baraualdiak, ziegan egun osoa igarotzea suposatzen duten txapeoak,
聽聽desobedientzia ekimenak, etab. Alor honetan kokatzen dira isolamenduko zigor ziegetan zazpi
聽聽hilabete eman zuten lagunak bertatik ateratzeko borroka, edota ziegetan bakarka egoteko
聽聽eskubidea defendatzeko borroka. Azkenik, elkartasun ekimenak ditugu. Esaterako, senitartekoek eta
聽聽lagunek gu bisitatzerakoan izan ohi dituzten istripuak eta heriotzak salatzeko; gaixotasun larriak
聽聽dituzten presoei -Barandalla, Azkarate kasu- egindako bidegabekeriak salatzeko. Ekimen ia guztiek
聽聽bere zigorra izan ohi dute. Txapeo egun bakoitzak ordaina du: asteburu bat zigor ziegetan; eta
聽聽behin bost minutuko enkarteladarengatik bost eguneko isolatze zigorra ezartzera ere iritsi ziren. Esan
聽聽beharra dago lehen epaitegian zigor hauek leuntzen zirela zigorrak erabat desproportzionatuak
聽聽baitziren. Orain, aldiz, Auzitegi Nazionaleko epaitegi penitentziari berriarekin jai dugu. Epaile berria
聽聽Galindori askatasuna ematen saiatu saiatuko da, baina guri ezta egunon ere.
聽聽
聽聽Gudu domestikoak, desobedientzia dinamika eta, azkenik, elkartasun ekimenak. Ondo uztartu
聽聽beharreko ibilbideak, elkarren kontra jo ez eta jardunbide orekatua eta sostengarria ahalbidetzeko
聽聽modukoa. Askotan ez da zaila izaten, etsaiak gure itomena bilatzen baitu bere ildotik. Dena dela,
聽聽asko ikasi dugulakoan gaude, tokian tokiko borrokaldietan antzeman den zuhurtzia/irmotasun bektoreak erdi-erdian jo baitio xedeari.
聽聽Errepresioak, bestalde, nazioarte mailako jauzi erraldoia ezagutu zuen 2001ko irailaren 11an,
聽聽New Yorkeko Word Center-eko eta Pentagonoko eraikinen kontrako ekintza armatuen haritik.
聽聽Eratorritako giro antiterrorista zabaldu zen mundu osora, eta honek eragina izan zuen gurean,
聽聽baita Kolektiboaren gorabeheretan ere.
聽聽Abagune ezin egokiagoa baliatu zuen PPk, PSOE eta PNVren erabateko laguntzarekin, euskal
聽聽preso politiko eta, orobat, ezker abertzale osoaren kontrako neurri bereziak ezartzeko. Izan ere,
聽聽legedia beren eromen faxistaren zerbitzura jarri zuten, mundu zabalean pil-pilean zegoen doktrina
聽聽
聽聽211
聽聽Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia
聽聽
聽聽212
聽聽
聽聽Brievan 2003. urtean egindako argazkia. Ezkerreko abertzaletasunaren mosaiko koloretsua:
聽聽Euskal Herriaren alde borrokatzeagatik, denak gaizkile.
聽聽
聽聽antiterroristaren itzalean. Lehenagotik nazioarteko standarretatik urrun zeuden hainbat jardun errepresibo bazeuden ere (antolakundeen ilegalizazioa eta jazarpena, zigor eta espetxe politika
聽聽maneatuta), beste buelta bat eman zioten torlojuari, EPPK, senideak eta baita amnistiaren aldeko mugimendua ere estu hartuz.
聽聽Besteak beste, ardatz berri hauen inguruan harilkatu zen euskal preso politikoen kontrako
聽聽oldartzea:
聽聽路 Mendekuan oinarrituta, eskubide guztiak hankapean hartzen zuen errepresioa.
聽聽路 Errepresioaren esanetara moldaturiko legegintza-aldaketak. Indefentsioa.
聽聽路 Berrogei urteko zigorraldiaren ezartzea.
聽聽路 Espetxe barruko bizi baldintzen gogortze etengabea: komunikazioen murrizketak, EHUn
聽聽ikasketak burtzeko debekua, espetxez kanpoko medikuen bazterketa eta abar.
聽聽路 Baldintzapeko askatasuna eskuratzeko lege-ezintasuna
聽聽路 Tokian tokiko zaintza epaitegien desagerketa. Horien ordez, Zaintza Epaitegi Zentrala sortu
聽聽zen Auzitegi Nazionalean, euskal preso politikoen kontrol zuzena bere gain hartu zuena.
聽聽路 Euskal Herritik urrunen zeuden presondegietara lekualdatze masiboak eman ziren.
聽聽路 Isolamenduzko erregimenaren zabaltzea
聽聽路 Jadanik libre zeuden preso ohien atxilo eta espetxeratze agindu berriak (Manu Azkarate,
聽聽Enrike Letona)
聽聽路 Borroketan parte hartzeagatik, grado gibelamenduak.
聽聽
聽聽Burnien arteko herria
聽聽
聽聽IV. Euskal preso politikoen historia
聽聽Zortzigarren epealdia 2002-2004
聽聽
聽聽Hau guztia ez da ematen eszenatoki aseptiko batean, azken batean, euskal nazioa edota kutsu
聽聽independentista zuen edozer hondatu nahi zuen errepresioak, Udalbiltza, Egunkaria, ikastolak,
聽聽Elkar, AEK ere jopuntuan zeudelarik. Izua nonahi, gezurra ari zuen.
聽聽Une gogorrak eta, aldi berean, gogoangarriak, izan ere, Lizarra-Garazikoa bezalako aukera
聽聽historiko baten zapuzketatik irten berriak, egon zitezkeen sentimendu kontrajarrien edota etsipenaren txingar-hautsaren gainean erortzen baitzen egoeraren ankertzea. Halere, errotak
聽聽jarraitzen zuen gari-bihia xehakatzen.
聽聽"Atarami帽e", euskal errepresaliatu politikoen literatura koadernoak lehen aldiz agertu ziren
聽聽2002ko abenduan, Durangoko azokan. Bertan jasotzen ziren euskal preso zein iheslari politikoen
聽聽idazlanak, eta arrakasta lortu zuten. Orduz geroztik, neguro egon dira eskura erakustazokan, eta
聽聽presoen gogoetak, poesiak, narrazio labur zein luzeak, denek izan dute tartetxo bat gure literaturaren emarian.
聽聽Gezurra bazirudien ere, porlanezko hobietan itxitako pertsonek idazten zuten bere egoeraz,
聽聽bai, baina baita aspaldi ikusten edo sentitzen ez zituzten egoera eta gauzei buruz ere.
聽聽
聽聽Sartu berri,
聽聽bakardadea aurkitu nuen espetxean
聽聽eta izutu egin ninduen.
聽聽Txiki erraldoia, oso berea eta
聽聽zuriz jantzita zegoen.
聽聽Zaratatsua ni,
聽聽hain isila bera,
聽聽aldatuz joan ginen biok.
聽聽Berak dizkit orain istorioak kontatzen
聽聽adi entzuten diodalarik nik.
聽聽Belauniko begiratzen nion lehen
聽聽lepotik helduta goaz orain.
聽聽Eta behin baino gehiagotan,
聽聽elkarrekin dantzatu dugu
聽聽gau ilargitsuetan.
聽聽Enrike Letona Biteri, 2002
聽聽
聽聽213
聽聽Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia
聽聽
聽聽214
聽聽
聽聽Fleury Merogiseko balada
聽聽Apirilean izan zen, 2002ko udaberri hartan, Fleury Merogiseko kartzelan zeuden euskal preso
聽聽politikoen senideek Baionan prentsaurrekoa eman zutela. Aurreko hilabetetik aurrera haien ahaideak zigor zeldetan zeudela iragartzeko egin zuten agerpena, baina beste zerbait gehiago ere
聽聽esan zuten, oso garrantzitsua, indarraz ez ezik egundoko adimenez ere jarduten zutela erakusten
聽聽baitzuen: zigor moduan bururatu zuten mitard bera, borroka tresna bihurtu zuten Pariseko kartzela
聽聽destinu zuten euskal presoek.
聽聽Beste toki askotan, zuzendaritzaren asmoen zer-nolakoek eramaten gintuzten
聽聽erantzutera Fleuryn, Frantziako gobernuak
聽聽errepresio eskemak eta moldeak Espainiatik
聽聽ekarritako burni-bidean enkajatu zituenetik.
聽聽Izan ere, berezko interesa izanik ere,
聽聽frantziar espetxe administrazioak inportatu
聽聽zituen Espainiatik sakabanaketa, isolamendua eta bortizkeria fisikoa. Hiruoineko
聽聽horren gainean oinarritu zuten espetxe
聽聽politika. Gotzon Kortazar gasteiztarrak
聽聽lehen lerrotik bizi zuen Fleuryko liskar luzea;
聽聽memoriaren zirrikituak astinduz, lehen
聽聽hurbilketa hau egin digu egoera perspektibaz kokatzeko:
聽聽
聽聽Fleury Merogis-eko zaintza dorretxoa. Kartzela
聽聽honetako euskal preso politikoek lortu zuten
聽聽mende berriko lehen garaipen handia.
聽聽
聽聽Urte luzetan, espetxe bakoitzeko edota
聽聽egoera pertsonalen araberako dinamiketan ehuntzen ziren Frantziako borrokak.
聽聽Paris inguruko kartzeletan batik bat,
聽聽elkartasunak gidatzen gintuen, baina
聽聽nahasmendua nagusitzen zen. Nolabait
聽聽esateko, ez zegoen koordinazio edota
聽聽borroka estrategia jakin bat garatzeko
聽聽oinarririk. Fleury-ko borrokaldi entzutesua
聽聽zela medio (2002-2003) dinamika ordenatu, elkartasunaren irizpideak parametro
聽聽tasagarrietan neurtu eta, azken batean,
聽聽tokian tokiko markoak aintzat hartuta
聽聽ere, EPPKren interbentzio politikoaren
聽聽hiru mailak elkarren artean orekatzeko
聽聽orubea finkatu zen.
聽聽
聽聽Burnien arteko herria
聽聽
聽聽IV. Euskal preso politikoen historia
聽聽Zortzigarren epealdia 2002-2004
聽聽
聽聽Honek, jarraitzen du Kortazarrek, borroka parametro eraginkorrak finkatzeko balio izan zuen:
聽聽Geroztiko dinamikak erreibindikazio taulak eta plangintzak konbinatu zituen, tokian tokiko baldintzak
聽聽eta aukera errealak zeintzuk ziren ahaztu gabe. Itsumustuka aritu beharrean, indarrak neurtuta,
聽聽helburuak erdietsi genituen kartzela gehienetan, inprobisazioarengatik bi asteetan indarge edota
聽聽erre eginda bukatzeko arriskua alboratuz. Oso lan txukuna egin zen, eta gogoeta hark izugarri
聽聽lagundu gintuen. Osny, La Sant茅 edota Fleury-ko egoera objektiboa ezberdina zela jakinda, geure
聽聽estatus eta bizi-baldintzak kartzela bakoitzeko hobekuntza eta berme-marjinaren arabera doitu
聽聽genituen.
聽聽
聽聽Borrokaren zioak bi ziren. Lehena, D5 moduloan zeuden kideak bertatik ateratzea. Teorian,
聽聽behin-behineko egonaldi laburrak egitekoa zen modulo hartan egonaldi luzeak egin behar zituzten euskal preso politikoek (ordurako Jose Luis Turrillasek eta Didier Agerrek hilabete asko zeramaten), nahiz eta bizi baldintzak tamalgarriak ziren. Horrekin batera, gainerako kideak -hogeita
聽聽hiru guztira- bi moduotan elkartzea zen erreibindikazio nagusia. Bigarren zioa bisiten iraupena
聽聽zen, ordubetekoak izatea lortu nahi zen-eta.
聽聽Esan bezala, borrokaldi bateratua izan zen, eta kide askok hartu zuen parte. Ainhoa Mujika
聽聽egiatarrak antzerako klabetan hauteman zuen Fleuryko aurrez aurrea:
聽聽(Ainhoaren testigantza)
聽聽
聽聽215
聽聽Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia
聽聽
聽聽216
聽聽
聽聽w
聽聽
聽聽w
聽聽
聽聽Eta borrokaren mataza askatzeko modu ezberdinak daudela frogatzeko edo, La Sant茅-tik ihes
聽聽egin zuen Ismael Berasategi kideak 2002ko abuztuan. Sargoriak lagunduta edo, bere anaia
聽聽bikiak hartu zuen Ismaelen tokia parleur-eko bisita amaitzean, eta gisa hartan kaleraino joan
聽聽zen. Alain J茅go, espetxeko zuzendariak ahoa bete hortz geratu zen bi egun beranduago,
聽聽Joxean Berasategik idazki bat helarazi eta trukaketaren berri eman zionenan. Seguritate goreneko makinariak ezin du mugatu anaiartekotasuna.
聽聽
聽聽Gorrotoa lege, bat
聽聽Espainiar eta frantziar estatuek epaitegien zentralizatzeak eta lege aldaketak burutu dituzte
聽聽azken urteotan. Zehazkiago, 1996. urtean Espainian eta beranduago Frantzian egin ziren moldaketa legalek izugarri murriztu dute euskal preso politikoen eskubideen esparrua. Kode Penal
聽聽berriak onetsi zirenetik, apurka apurka sortu da zigor-doktrina berria, unean uneko alderdi-interesei lotutako gorrotobidea ireki eta janzkera legala erdietsi duena.
聽聽Lege aldaketei dagokienez, 1996. urtetik aurrera, espainiar poliziek atxilotutako euskaldunek
聽聽ordura artean indarrean zegoen 1973ko zigor kodearekin ezartzen zizkien zigorrak baino luzeagoak pairatzen hasi ziren. Halaber, espetxe zigorraldi gogorrena hogeita hamar urtetan mantentzen bada ere, kode berri honekin zigortuek erredentzioak lortzeko aukerak galdu zituzten.
聽聽
聽聽Burnien arteko herria
聽聽
聽聽IV. Euskal preso politikoen historia
聽聽Zortzigarren epealdia 2002-2004
聽聽
聽聽Itun antiterroristaren beroan, 1996an onartutako zigor kodeari erreforma berriak egin zizkioten
聽聽2003. urtean. Ondorioz, espetxeratutakoen gehienezko zigorraldia hogeita hamarretik berrogei
聽聽urtera igo zuten. Nahikorik ez, eta zigorren 3/4ak edo 2/3ak espetxe zigorraldi osotik, hau da,
聽聽ezarritako zigor guztietatik kalkulatzen hasten dira, eta, baldintzapean kaleratzeko ordurarteko
聽聽baldintzei, damutu eta salatzaile bilakatu behar izatearena gaineratu zioten.
聽聽Espetxe politikaren arloan, Espainian, esaterako, euskal preso politikoen Kolektiboaren aurkako
聽聽neurri guztien kontrol osoa gobernuen esku egoteko zentralizatu dituzte epaitegiak, eta gisa guztitako eskubide urraketa berriak burutu ahal izateko aldatu dituzte legeak. Xede horrekin,
聽聽Auzitegi Nazionalean zentralizatutako Espetxe Zaintza Epaitegia sortu zuten 2003an. Beraz,
聽聽euskal preso politikoen eskubideen inguruan erabakiak probintzietako zaintza epaitegiek hartu
聽聽beharrean, auzitegi berri horren esku geratu ziren. Esan beharrik ez dago, geroztik jarritako helegite eta salaketa guztiei entzungor egin dizkietela. Arta lodia jarri zioten eskubideen jarioari.
聽聽Hala ere, aldaketa hauek ezin zizkieten zigor kode zaharrekin kondenatutakoei aplikatu, eta,
聽聽kaleratzear ziren euskal preso politikoak ere bizi osorako zigortzeko neurri berriak hartu zituzten:
聽聽jarduerak bi denboraldi ezberdinetan banatzea zigorra bikoizteko, espetxe zigorra bete eta
聽聽kaleratu ondoren espetxeratu aurretiko sumario berriak irekitzea, aspaldiko ekintzak kode penal
聽聽berriarekin zigortu nahian hastea, erredentzioen aplikapenak onartzen zituzten behin behineko
聽聽ebazpen juridikoak indargabetzea, asmakizun juridiko berriak egitea...
聽聽
聽聽Goia inoiz jotzen ez duen erasoen zerrenda
聽聽Gobernuek espetxeetan etengabean egiten zuten oldarraldiei buruz galdetutua, argibide interesgarriak eman zituen Argi Perurenak, Berria egunkarian egindako elkarrizketa batean. Kolektiboaren mintzakideak alderatzen zituen errepresioaren helburuak eta euskal preso politikoen
聽聽erantzuna:
聽聽Gure dinamika apaldu nahi izan dute zigorrak aplikatuz, dela komunikazioak kenduz, dela diru jasoera ukatuz, dela mitarrekin zigortuz nola isolamenduarekin... Espetxeek, hots, gobernuek, amarru guztiak baliatu dituzte beti Kolektiboa zanpatzen saiatzeko. Ahalegin guztiak egin dituzte horretan eta
聽聽egingo ere, euskal preso politikook, borrokan, bizirik eta sendo jarraitzen dugun heinean. Zein baldintzatan egiten ari garen? Baldintzak ezberdinak dira estatu eta espetxe ezberdinetan. Alabaina,
聽聽txalotzekoa da zenbait kidek, bakartasun osoan egonik, urteetan isolamendua ezagutuz edota aitzineko borroketako ondorio eta zamarekin bizkarrean, daramatela borrokaldia aurrera.
聽聽
聽聽Frantziako eta Espainiako espetxeetako funtzionario eta arduradunen aldetik diferentziarik ba ote
聽聽
聽聽217
聽聽Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia
聽聽
聽聽218
聽聽
聽聽dagoen galdetuta, horren esanahia termino politikoetan zedarritzen zuen:
聽聽Ezberdintasunak egon badaude, espetxe sistema ezberdinak eta araudi ezberdinak dituzten aldetik.
聽聽Itxialdia adibidetzat hartuz, ziegatik ateratzea derrigorrezkoa da espainiar estatuko espetxeetan eta
聽聽ondorioz desobedientzia moduan kontsideratzen du espetxe administrazioak. Frantses estatuko
聽聽kartzeletan, aldiz, araudiak ziegan gelditzeko aukera baimentzen dio presoari. Hortaz,
聽聽borrokamolde berdina baliatuz, guztion esfortzu eta konpromisoa oinarrian berdintsua izanagatik ere,
聽聽ezberdin kontsideratua da estatu bietan, eta ezberdin zigortua ere. Hori da funtsezko
聽聽ezberdintasuna. Honez gain, eskutik ederki dabiltza gobernu lagun biak. Sakabanaketa,
聽聽komunikazioan murrizketak, bakartasuna, isolamendua, torturatuak izateko kideen entregak... dira,
聽聽batean zein bestean, guretzat egunero ogi, eta parekideak dira zanpaketan tematzen direnean,
聽聽bereziki, kartzeletan bakar-bakarrik dituzten burkideak zigortuz. Kartzelariaren jantzi koloreak
聽聽funtsean ez du axola, uniformedunak dira guztiak.
聽聽
聽聽Edozelan ere, ohiko jokamoldeetan badira nabarmendu daitezkeen paradoxak, Gotzon Kortazarrek gomutara ekartzen digunez:
聽聽Azpimarratzekoa delako, esango nuke geure erreibindikazioekiko Frantziako espetxeetako
聽聽zuzendari zein matoien aldetik badagoela Espainiako kartzeleroen artean antzematen ez den beste
聽聽begirune mota bat. Gure bozeramale eta ordezkariekin, behintzat, halaxe izan da. Adibidez,
聽聽Fleuryko borrokaldiari konponbidea ematerakoan, geure bozeramale orokorrak eta zuzendariak
聽聽batera, dibisio guztietatik bira bat eman zuten, eta banan banan dibisio-ordezkariekin elkarrizketatu
聽聽ziren. Gu harritu gintuen hala gertatzeak, baina matoiak zur eta lur zeuden. Geure izaera politikoa
聽聽ukatzerik ez zegoen. Dena dela, espetxe askotan erabiltzen zuten kontraoldarraldia oso sibilinoa
聽聽zen. Ez ikusi egiten ziguten. Gure eskakizunen aurrean, ez entzunarena. Geure plante eta
聽聽protestaldiei, entzungor. Existituko ez bagina bezala. Ez zelan ere, erantzunik ez. Hori ere gogorra
聽聽da. Dena dela, batzuk eta besteak bereizten dituen elementu nagusia gatazkaren parte sentitzea
聽聽edo ez sentitzea da, izan ere, guztiak jendaila arriskutsua izanda ere, daukaten pertzepzio
聽聽ezberdinak moldatzen du beren jardunbidea.
聽聽
聽聽Abagune hartan, muturreko egoeraraino eraman zituzten euskal preso politiko asko. Horren
聽聽muturreraino, non, hainbat kasutan, neurri bereko erantzun dinamikekin odola gatzatu zitzaion
聽聽Euskal Herriari. Geratera haietako bat Jesus Mari Etxeberria Oreretako euskal preso politikoak
聽聽2003ko apirilaren bukaeran hasi zuen gose greba luzea izan zen. Bera eta Bittor Go帽i kidea
聽聽jipoituak izan ziren Valdemoron, eta egoerari aurre egiteko zein isolamenduzko modulotik ateratzeko abiatu zuten protestaldia berrogeita hamargarren egunaz goiti eraman zuen
聽聽Etxeberriak.
聽聽Valdemoroko zigor moduloan egonik, apirilaren 7an Etxeberriak eta Go帽ik garbiketa protesta
聽聽bati ekin zioten beraien isolamendu egoera salatzeko. Baina probokazio eta jipoiak ez ziren
聽聽amaitu, eta horrela Go帽ik sufritutako jipoi bati erantzunez, apirilaren 23an garbiketa grebari
聽聽gose eta egarri greba gehitzea erabaki zuten bi kideek. Hurrengo egunean Valdemoroko
聽聽
聽聽Burnien arteko herria
聽聽
聽聽IV. Euskal preso politikoen historia
聽聽Zortzigarren epealdia 2002-2004
聽聽
聽聽Jesus Mari Etxeberria GOIERRI eta elkartasunezko mobilizazio bat.
聽聽
聽聽espetxean zeuden beste presoak ere borrokari lotu zitzaizkion. Elkartasunaren eztanda modulo
聽聽guztietara zabaldu zen:
聽聽Gose eta egarri greba:
聽聽Gotzon Aranburu (Hernani), Juani Lizaso (Donostia), Gorka Mart铆nez (Urduliz), Gotzon Beloki
聽聽(Durango), Mikel Jauregi (Deustua), Gorka Lupia帽ez (Durango), Jorge Olaitz (Iru帽ea), Mikel
聽聽Aiensa (Aitzoain), Patxi Ruiz (Burlata).
聽聽Gose greba:
聽聽
You have read 1 text from Basque literature.