🕙 27-minute read

Burdinen Arteko Herria - 14

Total number of words is 3545
Total number of unique words is 1813
25.0 of words are in the 2000 most common words
38.1 of words are in the 5000 most common words
43.5 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  Bilbon burutu zen manifestazio erraldoia. Preso politikoen aldeko dinamika herrikoia eta zabala
  bazen ere, PNV, EA eta IUk aldarrikapen horrekiko konpromisoak alboratu egingo zituzten, presoen eskubideen aldeko konpromisoa baldintzapean eskainiz, eta ezker abertzalearen aurka
  txantajerako tresna gisa erabiliz.
  Aznarren gobernuak ez zuen fitxarik mugitu nahi izan, eta zerbait egin zuenean maniobra huts
  bat burutu zuen, euskal jendartearen demandatik lekutan geratzen zen sasimugimendua, alegia.
  
  Burnien arteko herria
  
  IV. Euskal preso politikoen historia
  Zazpigarren epealdia 1998-2001
  
  Izan ere, 1999ko irailaren hastapenetan 27
  euskal preso politiko lekualdatu zituzten Euskal
  Herriko presondegietara, eta beste 76 kartzelaz mugitu zituzten, batzuk etxera hurbiltzeko,
  bestetzuk, ordea, are urrunago giltzapetzeko.
  1998ko abenduaren 18an, bestalde, espainiar
  penintsulatik kanpo sakabanatuta zeuden 21
  kide barreiatu zituzten Andaluzia eta Levanteko
  kartzeletan, analista eta eragile guztiek laidogarritzat jo zuten azpijoko batean. Trukerako
  txanpon gisa erabili nahi zuten Kolektiboa, eta
  horren aurrean berriro hartu zuen mintzatzeko
  txanda EPPKk:
  Espainiako Gobernuak, Gerrarako Ministro
  duen Mayor Orejaren bidez, euskal preso
  politikookin burutu duen azken maniobraren
  aurrean honokoak jakinarazi nahi dizkiogu
  euskal gizarteari:
  1.- Gure indar guztiz salatzen dugu Espainiako Gobernuak preso politikook bere jostailu gisa
  erabiltzea. Sakabanaketa politika derrotatu duen Kolektiboa, orain txantajea, "constitucionalisten"
  barne-kohesio, salerosketa eta merkadeo politikorako erabili nahia porrot eginen duen beste
  azpikeria bat besterik ez da.
  2.- Hala ere, preso politikook panpin gisa Espainiako kartzeletan gora eta behera
  ibiltzearekin egin duen jokaldia Kolektiboak euskal gizartearen gehiengoaren babesarekin eskuratu
  duen garaipena dela: jasandako presioaren aurrean Espainiako Gobernuak "mugitzen" den itxura
  ematera behartu dugu.
  3.- Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren eskakizunak honokoak direla:
  · Gure senide eta lagunei jarritako zigorra arintzeko, sakabanaketarekin amaitu eta
  Euskal Herriko kartzeletara eraman gaitzatela.
  · Gure militantzia politikoak eskatzen duen heineko tratua eman diezagutela, preso
  politikoen estatusa aplikatuz.
  · Kartzelak edota bestelako arrazoiek eraginda gaixorik dauden burkideak kaleratuak
  izan daitezela.
  · Ezarri ziguten kondenaren hiru laurdenak beteta dituzten burkideak kaleratuak izan
  daitezela.
  · Euskal Herriko askapen prozesuan herritar eta militante politiko gisa parte hartzeko
  eskubidea dugulako eta horren alde borrokatu eta borrokatzen garelako preso politiko
  guztiak askatzea.
  4.- Euskal Preso Politikoen Kolektiboa osatzen dugunok Frantzia eta Espainiaren gerra-bahitutzat hartzen dugula geure burua.
  5.- Euskal preso politikoon eskubideen alde egunero-egunero lanean diharduten euskal
  
  189
  Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia
  
  190
  
  herritar orori gure eskerrik sentikorrenak luzatu nahi dizkiegu; eta, bide batez, dei egiten diegu
  euskal gizarteari oro har, eta bereziki alderdi politiko, sindikatu eta bestelako eragile sozialei euskal
  preso politikoen eskubideak defen-datzeko ekimenak biderkatu ditzaten.
  6.- Oroitarazi nahi dugu Euskal Preso Politikoen Kolektiboko partaideok, 1996ko otsailaz
  geroztik gure eskubideen aldeko etenik gabeko borrokan murgilduta jarraitzen dugula, unean uneko
  protesta eta borroka moldeak erabiliz.
  7.- Gogorazi nahi diogu Espainiako Gobernuari Euskal Preso Politikoen Kolektiboak bere
  mintzakidetza aspaldi izendatua duela presoen inguruko gaiak konpontzeko. Edozein elkarrizketarako
  mintzakide guztiak espetxe berean biltzea dela gure lehen eskakizuna. Bide batez, salatu gura
  ditugu gure mintzakideek alderdi politiko, sindikatu eta bestelako instituzioekin harremanak eduki
  ditzaten Yuste eta Mayor Orejak ipintzen dituzten oztopo eta debekuak.
  1999ko irailaren 8an
  
  Egun batzuk geroxeago Esteban Esteban Nieto euskal preso politiko izandakoa Tolosan, bere
  jaioterrian, hil zen.
  Kromak hamabi urte zeramatzan kartzelan, eta bereak eta bi pasarazi
  zizkion etsaiak denbora horretan.
  Azkenean, osasuna guztiz kaltetua,
  isolamenduaren, jipoien, bizi baldintza
  makurren eta desasistentziaren ordaina minbizi diagnostiko bezala agertu
  zen. Ez tratamendu, ez konponbiderik
  ez zuen gaixotasun heriogarria.
  Kromaren irmotasuna eta bere askatasunaren aldeko mobilizazioei esker,
  etxera itzultzea lortu zen, nahiz eta
  Eduardo Fungairiño Auzitegi Nazionaleko fiskalak eskura zuen guztia jarri zuen askatzea oztopatzeko. Honakoa idatzi zion
  Esteban Nietoren askatasunaz deliberatu zuen epaimahaiari:
  Mediku forenseak egindako txostenaren arabera, fiskalak ez du ikusten bateraezintasunik zigortuaren gaixotasuna eta espetxean egotearen artean. Aipatu zigortuaren esperantza bizitzaren berri
  besterik ez da ematen. Horrexegatik, eta fiskaltza honek jakin badakienez zigortuak beste bi epaiketa egin gabe dituela, lehergailuz eragindako erahilketa anitzei buruzko epaiketak alegia, fiskal
  honek uste du ez dela preso honek duen preso errematatuaren egoera aldatu behar.
  
  Presoak hil, eta ahal bada, presoak errematatzea, hori ez besterik bilatzen zuen estatuak espetxe
  politikarekin. Hori baino ez zuen nahi Euskal Herriarentzat. Abagune politikoa, hortaz, txarrantxa
  batez estu lotuta zegoen, gerra diseinua bere muinean. Kromak berak egoera politikoaz hitz
  
  Burnien arteko herria
  
  IV. Euskal preso politikoen historia
  Zazpigarren epealdia 1998-2001
  
  egin zuen GARAn, kaleratu berria egin zioten elkarrizketa batean:
  Madrilekin lotzen gaituzten amarrak moztu behar ditugu, kalean borrokatzen, barruan, toki
  guztietan, presioaren bidez. Adierazi behar diegu atera ditzaketen etekinak garesti aterako
  zaizkiela. Etekina ordainketa baino txikiagoa izango denean, orduan bukatuko da, horretarako
  borroka eta borroka da bidea: kaletik, udaletxetik, foru aldunditik, Lakuatik. Madrilekin harremanak
  eten behar ditugu eta esan behar diegu: bahituta gaituzue, zuek ikusi, baina zuekin ez dugu ezer
  jakin nahi eta kontuz gurekin. Gero egin dezatela nahi dutena, uste dut berehala askatuko gintuzketela, emango zizkiotela kartzeletako konpetentzia Eusko Jaurlaritzari eta presoak ekarriko zituztela.
  Hori da nire ikuspuntua, borrokaren bidez besterik ez dut ikusten. Hitz egiten hemen ez da sekula
  ezer lortuko eta borroka da geure irtenbide bakarra, askatasuna ez baita ematen, lortu egiten da.
  
  Zirimola haren testuinguruan, EPPKren barne trinkotasuna nabarmen gauzatu zen. Bada hau
  berresteko datu ugari, baina esanguratsuenetako bat dugu IKko eta ETAko presoak komunan ez
  ezik, Kolektibo berean ere egotea, EPPKren kide izatea, zalantzarik gabe.
  Luzaz zetozen ezin ikusiak eta harremanen etetea. 1989an, adibidez, hilabete bateko gose greba
  burutu zuten IKko presoek, Amnistia exijituz, eta ETAko presoek muzin egin zioten borrokaldiari.
  Berdin borroka dinamika ETAko presoen aldetik zetozenean, batzuk borrokan eta besteak ezinikusiarena eginez. Egoera tamalgarria gainditzeko faktore aunitzek eragin zuten, jakina denez: nazio ikuspegi bakar batetik aritzeko ezker abertzale osoak egindako ahalegina, antolakundeen bategite
  saiakera, koiuntura bera,.. Joxe Domingo Aizpurua usurbildarrak berezko hausnarketa eskaini digu:
  
  w
  
  w
  
  EPPKren baitan eman zen antolakunde ezberdinetako kideen arteko batzeak zerikusi zuzena izan
  zuen Kolektiboak abiatu zuen barne mailako egituratze eta garapen propioarekin. Izan ere, bi
  elementu dira aintzakotzat hartzeko modukoak: lehena, ETA eta IKren arteko harremanen aldaketa,
  ezberdintasun politikoak zirela medio tajutu zen aldea samurtze aldera buruturikoa; bigarrena,
  frantziar estatuan Kolektiboak eratu zuen antolatze eta eragite ildoaren sendotasuna. Bi-biak eman
  ziren 90ko hamarkadaren azken urteetan, eta ordukoa da, zinez, Kolektiboaren erabateko batasuna
  eta jardute bateratua. Nazio estrategiaren fruitu oparo aizan zen.
  
  Otsoa belarritik oratu
  Gobernu eta ETAren arteko elkarrizketen markoan, hiru preso politiko izendatu zituen erakunde
  armatuak hizketakide: Antton Lopez Ruiz Kubati, Josu Urrutikoetxea eta Josetxo Arizkuren. Eta prozesua zapuztu artean elkarrizketa mahaiara eraman ez bazituzten arren, inork ez zuen kolokan
  jarri proposamenaren egokitasuna. Isilik dagoenak bai esaten du.
  
  191
  Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia
  
  192
  
  Josu Urrutikoetxea, Josetxo Arizkuren eta Antton Lopez Kubati.
  
  1999an Euskal Preso Politikoek molde gogorrenarekin ekin zioten berriz beren eskubideen aldeko
  borrokari, Gose Greba Mugagabea. 2000. urteko apirilean amaituko den borrokaldia latza
  suertatu zen, burkide batzuengan ondorio fisiko larriak eraginez epe motz eta luzera. Borrokaldi
  honen bidez Estatus Politikoaren aitortza exijitu zen, gaixo dauden burkideen kaleratzea, presoen
  aberriratzea, eta euskal erabaki guneetan parte hartzeko eskubidea. Zehazkiago, hauxe da 1999ko
  urrian jakitera eman zen EPPKren agiriaren pasarte mamitsuena:
  Erabaki latz hau hartzera eraman gaituzten arrazoiak ugari dira, euskal herritarrok Frantziako eta
  Espainiako ziega ilunotan daramatzagun egun luzeak bezain ugariak. Oroitarazi nahi dugu Euskal
  Preso Politikoen Kolektiboko partaideok, 1996ko otsailaz geroztik, gure eskubideen aldeko etenik
  gabeko borrokan murgilduta jarraitzen dugula, unean uneko protesta eta borroka moldeak erabiliz.
  Molde ugari eta desberdinak saiatu ditugu: guztiak presoari kalte zuzena ekartzen diotenak,
  santzioa ez denean gorputzari eragindako kaltea.
  Arrazoiak ugariak izanik, azken muturreko borroka mota honi ekiten diogu beste biderik ez dugulako
  gure eskubideak behingoz eta betiko errespetatuak izan daitezen.
  Su-txikian akabatzen gaituzte kartzelotan. Ezintasunez ikusten dugu nola hil edota zauritzen diren gure
  lagun eta senitartekoak gu ikustera datozenean. Ezintasun eta amorruz ikusten ditugu gaixoaldi larrian
  asistentziarik gabe, Esteban Esteban Nieto bezala, hiltzeko baino askatzen ez dituzten burkideak.
  Borrokaldi honi hasiera ematera goazenean, gu guztion omenaldi sakon eta sentituena eskaini nahi diogu
  Estebani, irakatsi digun guztiagatik eta gudari baten duintasunaz borrokatu duelako bere bizitza osoan.
  Euskal Herri aske batean, eta are mundu aske batean ere, bizi nahi dugulako eta horren alde
  borrokatu dugulako espetxeratu gintuzten. Heriotza zigorrik gabeko 'demokrazia' franko-espainiarrean ezkutuko heriotzaren kondena gure buruen gainean dago. Gure kulpa: Euskal Herriak jasaten
  duen injustizia eta zanpaketaren aurrean burua ez makurtzea eta gure arerioei aurre egitea.
  Espainia eta Frantziako kartzelak euskal herritarrez betetzen dira etengabe. Eta Euskal Herriaren
  eskubideak errespetatzen ez direno, ez da etenik izango. Ez gara ez lehenak, baina zinez nahi genu-
  
  Burnien arteko herria
  
  IV. Euskal preso politikoen historia
  Zazpigarren epealdia 1998-2001
  
  ke azkenak izatea!
  Lehenik, Euskal Herriko kartzeletatik
  atera gintuzten. Gero urrundu.
  Azkenik sakabanatu. Gu
  zigortzearekin aski ez zutenez, gure
  senitarteko eta lagunak ere kondenatu dituzte. Mila aitzakia eta gezur
  erabili izan dute justifikaezina justifikatzeko: gogor eta bigun, borroka
  armatuaren 'menpekotasunetik'
  aldendu... Politika kriminal hori aurrera
  eramateko Euskal Herrian bertan
  konplizidade aitorrezinak izan dituzte
  Espainiako eta Frantziako agintariek.
  Eta konplizidadea ez zenean onespenezko isiltasuna.
  Garai horiek amaitu dira.
  Sakabanaketaren politika kriminala
  derrotatu dugu. Damutasun, erreinsertzio eta txantaje guztiei aurre egin diegu, eta garaile gara. Baina Frantzia eta Espainiako handikiei ez
  zaie aski nonbait. Zer gehiago behar dute?
  Euskal Herriak bere hitza emana du: euskal presoon eskubideak, gizabidezkoak zein politikoak, errespeta
  diezazkigutela. Guztioi. Eta lehen konplize edota isil zirenen babesa ere gustuz hartzen dugu. Eguneroegunero euskal preso politikoon alde lanean eta borrokan ari diren euskal herritarrak eskertu nahi ditugu,
  beraien ahalegin etengabea baita gure erresistentziarako arnasa. Espetxeko borroka erresistentzia baita.
  Minutu oro duintasuna mantentzearen aldeko borroka erresistentea.
  Gure helburua Euskal Herri libre batean libre bizitzea da. Esan dugun bezala, horren alde borrokatzeagatik espetxeratu gaituzte. Eta horren alde borrokatzen segitzen dugu ziega hauetatik ere. Aldaketa
  nabarmenak ezagutu ditu Euskal Herriak azken urteotan. Euskal Herriak bere buruaren jabe izateko
  aukera eskura ikusten dugu, Euskal Herri askearen oinarriak ezarriko dituen prozesua martxan dago.
  Euskal gizarteak egiten duen indarraren arabera egongo da helmuga hurbilago edo urrunago.
  
  w
  
  w
  
  Hain zuzen ere, euskal herritar eta militante politiko gisan nazio eraikuntza prozesuan parte hartzeko
  eskubidea dugulako eta horren alde borrokatu eta borrokatzen dugulako, preso guztiak askatzea da gure
  aldarrikapen nagusia eta lehenengoa. Gure indarra gainerako euskal herritar guztienari erantsi nahi diogulako. Gure jarduera historikoak aski legitimitate damaigu ahalegin horretan parte hartzeko.
  Hauxe da euskal preso politikoon borroka zuzenduko duen ardatza: euskal presook Euskal Herrian aske
  egotea, beste euskal herritar guztiekin batera, euskal nazio eraikuntza prozesuan parte hartuz. Ez
  Espainiak, ez Frantziak ez dute euskal herritar ezeini aukera hori galarazteko eskubiderik.
  
  193
  Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia
  
  194
  
  Betiraun goseak, min eta min
  Salbatore Mitxelenaren obra gerrak markatutako idazlanak dira, zinez. Euskal preso politikoek
  idatzitakoak eta, batik bat, bizi izandakoak ere gerraren arrastoa daramate atoian. Hala, 1999ko
  azaroaren lehenean EPPK-ko kideek mugagabeko gose grebari ekin zioten. Gose greba txandakatua izan zen: 302 presok hartu zuten parte, eta 7.694 egun iraun zuen guztira.
  Borroka ekimen honek euskal preso politiko guztien kaleratzea galdatzen zuen. Izan ere, eraikuntza prozesuan parte ahal izateko askatze prozesu graduala erdiestea helburu zuen gose
  greba mugagabeari ekin baitzion Kolektiboak. Halaber, eta helburua lortu bitartean, guztiak
  Euskal Herrian batzeak, gaixotasun larriek jota zeudenen eta zigorraren hiru laurdena beteta
  zeukatenen berehalako kaleratzeak, eta iheslari politikoen kontrako jazarpenaren amaierak
  ardazten zuten presoen borroka.
  Esan bezala, ehunka kidek parte hartu zuten muturreko protestaldi hartan, non gehienek hogeita
  bost eta hogeita hamabost egun bitartean luzatu zuten beren greba. Gosearen oihuak Euskal
  Herriko bailara guztiak zeharkatu zituen, eta presoak ospitaleratzen zituzten heinean jendartearen
  kezka eta mobilizazioa biderkatu zen progresio berean. Hainbat kasutan giza erresistentziaren
  muga guztiak hautsi egin ziren, eta kinka larrian egon ziren grebalariak.
  Josetxo Arizkuren iruindarra lehen txandako grebalaria izan zen. Eta 56 egunez uko egin zion jateari.
  Azken egunetan zuen pisua 42 kilokoa baino ez zen, eta bere gorputz-tenperaturak ozta-ozta
  gainditzen zituen 35ºak. Deshidratazioaren mugan, Pariseko Hôtel-de-Dieuko medikuek sueroa
  ezartzea erabaki zuten krisi orokor batek hil egingo zuela antzeman zutenean.
  
  Mikel Egibar, Josetxo Arizkuren eta Daniel Dergi. Ehunka grebalarien artean, hiru adibide.
  
  Burnien arteko herria
  
  IV. Euskal preso politikoen historia
  Zazpigarren epealdia 1998-2001
  
  Daniel Dergik 1999ko abenduaren 27an ekin zion gose grebari, 56 egun zeramatzan Josetxo
  Arizkurenen lekukoa hartuz. Frantziako Osny presondegian ekin zion, eta hasiera-hasieratik
  adierazi zien kartzela agintariei ez zuela mediku artatzerik onartuko Fresnes espetxeko erietxera
  eramaten bazuten. 40 egun greban zeramatzanean, Fresnesera bidali zuten eta, agindu bezala,
  artatzeari uko egin zion. Ziega arrunt batean sartu zuten. Egoeraren larriaz jabetuta, ziegatik
  ospitale zibilera eraman zuten. Azkenean, gorputzak urik onartzen ez ziola geratu zen, eta hilzorian utzi zuen gose greba 63. egunean.
  Preso lapurtarraren egitandiak jendartearen giharraren sasoia frogabidean jartzeko ere balio
  izan zuen, izan ere, heriotzaren mugaraino eramandako konpromezu froga hura abian zegoen
  prozesua laguntzeko, sendotzeko hasi baitzen. Borroka kolketiboa, herri-lan gisa ekin zitzaion
  euskal preso politikoen Kolektibotik. Dergik berak azpimarratu zuen bere esanahia gose greba
  amaitu eta gutxira:
  
  w
  
  w
  
  Kolektiboaren ekimena euskal jendarteari egin diogun maitasun adierazpen bat da. Gure
  borrokaren lehen harmailan euskal presoen aberriratzea kokatu bada ere, gure ikuspegitik
  garrantzitsuena nazio eraikitze prozesuan parte hartzeko erreibindikazioa da. Haratago, gainerako
  ajenteek ere modu berean parte har dezaten ahalegindu gara. Gure aldetik espero dugun gauza
  bakarra da maitasun adierazpen horrek gisa bereko erantzuna izatea. Elkarri erantzutea, alegia.
  
  Milurtekoaren abiapuntua
  Borrokaldi honek 2000. urteko maiatzara arte iraun zuen. Ordurako, 521 kidek osatzen zuten
  EPPK, eta gainditu gabeko gatazkaren isla zen gerra eremuan sahiestezinezko erreferentzia izaten
  jarraitzen zuten.
  Hirugarren milurtekoa hasterakoan, gatazkaren beroan handituriko arazoetako bat konpontzeke
  zegoen: euskal preso politikoak Euskal Herriratzea. Urte hartako gabonetan ehunka ekimen antolatu ziren herriz herri, laupabost eguneko barauak, gisa orotako mobilizazioak, kontzentrazioak,
  espetxeetarako martxak eta abar. Hauen aurretik nazio ekimen garrantzitsuak antolatu ziren
  "Euskal Herria Kalera, presoen eskubideen defentsan" lelopean, oihartzun eta inplikazio zabalekoak. Senideak elkartea eta herri plataformak izan ziren dinamika haren sustatzaile nagusiak.
  Erronkaren zioa pultsoa berreskuratzea zen. Komunikabideetan beharbada oihartzunik izango
  ez zuten baina herri dinamikari egundoko abiadura eta sakonera ematen zioten ekimenak ziren
  ardatzak. Izan ere, aurreko hilabeteetan hainbat alderdik zein sindikatuk bere gain hartu zituzten
  konpromisoei bizkarra eman zieten 2000. urtean. Herri borroka eta ekinbide armatua enegarren
  
  195
  Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia
  
  196
  
  aldiz bihurtu zen aitzakia perfektu, eta preso
  guztiei zegozkien eskubideen defentsa alboratu zuten. Okerrago, helburu horrekin sortutako
  Batera plataforma bai Kolektiboari bai ezker
  abertzaleari xantaia egiteko erabili nahi izan
  zuten, PNVk batez ere, presoen aldeko dinamika irteerarik gabeko kalezulo batetara eramanez. Hilabete gutxi lehenago izenpetu zuten
  dekalogoaren muinari ("edozein abagunetan
  edo inguruabarretan presoei dagozkien eskubide guztiak bermatu behar dira") atzea eman
  zioten lotsagabeki. Urteetan Amnistiaren
  aldeko Batzordeek egindako lan horizontala
  zapuztu nahian ahalegindu ziren arren, baziren hiru eskakizun euskal jendarteak aldarri
  modura biziki barneratuak zituenak: presoen
  aberriratzea, zigorraren hiru lardunea beteta
  zuenen askatzea eta gaixo zeuden presoen
  berehalako etxeratzea. Mugarri horiek tinko
  finkatuta zeuden eta, finean, Amnistiaren aldeko borrokaren kapital ukigarri eta begibistakoa ziren.
  Bestaldetik, 2000. urteak euskal preso politikoen bizi baldintzen hondamena ekarri zuen.
  Historian zehar etengabe errepikatu duten bezala, espainar gobernukideek orduan ere garbi
  kokatu zuten espetxe politika "terrorismoaren aurkako borrokaren" arloan, eta jakin badakigu
  halako adierazpenak nola itzuli bai gaztelaniaz bai frantseseraz: eskubiderik ez, errepresioaren
  zakua mukuru bete.
  Kolektiboaren osaketa aldatuz joan zen, apurka apurka. Ez filosofian, ez eta funtzionamolde
  aldetik, baina gero eta nabarmenagoak ziren presoen jatorria zela eta EPPKren ñabardura
  berriak. Euskal Herriari ezarri zioten salbuespen egoeraren eraginez, geroz eta gehiago izan
  dira euskal herritarren kartzelatzea eragin duten motiboak, Euskal Presoen Kolektiboa handituz,
  baita bere aniztasunean ere. Aspalditik, ez ziren soilik Euskadi Ta Askatasunako burkideak
  Kolektiboaren kide zirenak. Herri borrokan jardutegatik presoak, dinamika politiko zein sozialean
  ziharduten militanteak, IKko kideak,... Jatorri eta ezaugarri askotako militanteak zeuden kartzelan,
  eta EPPK guztien neurriko topalekua izateko asmoarekin zabaldu zen barne eztabaida euskal
  preso politikoen artean. Hilabete luze eta oparoak joan zitzaizkigun hasnarketa hura eginez,
  baina merezi zuelakoan gaude.
  
  Burnien arteko herria
  
  IV. Euskal preso politikoen historia
  Zazpigarren epealdia 1998-2001
  
  Hona hemen, adibide gisa, sabotaiak egitea egotzita urte batzuk kartzelan daramatzan euskal
  preso politiko baten gogoeta:
  Kolektiboaren baitan ez dut barne sailkapenarik antzeman, ez kategorizaziorik bederen. Hala ere,
  sailkapen moduko zerbait egiten den apurretan ere, maila ezberdinetan egiten da. Gauzak
  orokorrean hitz egiten direnetan, batzutan markatzen da sailkapen moduko bat: militarrak, politikoak,
  historikoak, kale borrokakoak, militante zaharrak, gaur egungo ETA,... baina gero, espetxe bakoitzeko
  giro hurbilean, beste motako sailkapen bat ematen da, nire ustez norberaren izaera eta nortasuna,
  norberak lantzen dituen harreman edota afinitateen araberakoa. Diskurtsotik praktikara antzematen
  da gure arteko berdintasuna, eta hori altxor deskribaezina da.
  
  Indultoa eta geroko lehen espetxeratzeak egin zirenetik hogeita bi urte igarota, une hartantxe
  handiak ziren ere adin mailako segmentoen arteko distantzia. Nolanahi ere, belaunaldien arteko
  uztardura etsaiak uste baino dezente errazago gauzatu zen Kolektiboaren baitan. Horretaz
  jabetzeko, hitza eman diezaiogun berriro aurreko gogoeta egiten zuen kide gazte berberari:
  Koskak egon badaude, azken finean, generazio ezberdinetakoak izateak, esperientzia eta bizipen
  mailan tartea egotea suposatzen baitu. Generazio nagusietako askotan lasaitasun beharra
  nabaritzen da, gazteagoen gogo eta zerbait gehiago egiteko premia edo sentimenduen aurrean.
  Nik izandako esperientzian, nahiz eta horrelako egoerak eman diren, inoiz ez du suposatu arazo
  bat, gehienetan kontrakoa. Adostasun batera iristeko beharra oso barneratuta ikusi dut beti kideen
  artean, beste ezeren gainetik eta koska horiek errespetuz eta malgutasunez landurik beti lortu izan
  ditugu adostasun puntu horiek.
  
  Kolektiboa anitza izanik, etengabeko errepresioak limatzen zituen pikorrak, eta gose greba eta
  bere ondorioez gain, orotarikoak izan ziren epealdi hartan kartzeletatik eman beharreko erantzunak. Esate baterako, osasun arrazoiak medio gose greban parte hartu ez zuten berrogeita
  hamalau kidek txapeoak egin zituzten.
  
  197
  Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia
  
  198
  
  Elkartasunaren soka ez zen sekula eten, ez eta tenkatze politikoarena ere, hainbat gertakariren
  kariz, ETAko militanteen heriotzak, entrega eta kanporatzeak, edota Gudari Eguna bezalako
  urtemuga gogoan, protestaldiak egon baitziren han-hemenka. Urritik aurrera ere isolamenduaren
  kontrako erantzun adar bat aktibatu zen, eta jardun hartan 142 kidek beren hartan zirauten.
  Bi estatuetan jasandako jipoien erantzutera halabehartuta sentitu zen Kolektiboa, urtean zehar
  hamar bat kidek hezurretan sentitu baitzuten zaindarien mendeku gogoa. Aipatzekoak dira,
  epaitegieterako trasladoetan gendarmeek emandako astinduak, larriak ez ezik oso bortitzak
  ere izaten zirelako.
  Lekualdaketak ere ugari, 125 kide presondegi berrietara eraman zituzten. Beste arrazoiak tartean, hirurogeita hamar kunda gehiago eman ziren jakitera. Euskal Herrian edo inguruko kartzeletan, ordea, ohiko kopuru txikia besterik ez zen geratu. Dena dela, egoera horrek ez zuen estatus mailako alderik sortu Kolektiboaren baitan. Sakabanaketarekin bilatzen baldin bazuten, nolabait, kideen arteko bekaizkeria edo mesfidantza eragitea, arroka jo zuten. Euskal Herriarekin
  muga duen espetxe batean dagoen kide batek hola ikusten du sakabanaketak, berez eta gure
  borondatearen aurka, sortzen duen ezberdintasunaren buruhaustea.
  Euskal Herritik kanpo daudenei nola helarazi elkartasuna? Gure erantzun lerroetako bat izanik,
  hortxe dago laburbilduta. Haratago joanda, ez dakit, baina suposatzen dut beraien inguru hurbilari
  arreta berezia emanez, dispertsio politika haiei suposatzen dien zama guztiak ahalik eta gehien
  arinduz; eta ez dut materialki bakarrik esaten, baizik eta emozionalki. Egunerokotasunean
  hurbilagoko horiek sentitu ahal duten hutsune hori normaltzat ez hartzea suposatu dezakeen
  edozer, kontuan hartuz dispertsioa "bakarrik" ez, baita bizi baldintza gogorragoak izaten direla kide
  horientzat eta kezkak ere handiagoak hurbilekontzat.
  
  Burnien arteko herria
  
  IV. Euskal preso politikoen historia
  Zazpigarren epealdia 1998-2001
  
  Isolamenduari dagokionez, besteengandik erabat bereizita zeuden 59 kasu zenbatu ziren milurte
  berriaren hastapenetan. Gogorrak eta zientifikoki kudeatuak, Puerto Ian zegoen Iñaki Rekarte
  irundarrak eskutitz batean salatu zuen bere isolamendu egoera. Ur tanta gazia ozeanoaren handian…, baina oso adierazgarria.
  
  2000. urtean Puerto Ian zeuden euskal preso politiko batzuk: goitik behera eta ezkerretik
  eskubira hasita, Jon Anza, Josu Ziganda, Jose Antonio Fernandez MAGILA, Fernando Arburua,
  Iñaki Rekarte, Joxean Agirre eta Juan Carlos Arruti PATERRA.
  
  Puertoko kartzela lau modulotan dago antolatua, baina badago beste modulo berezi bat,
  isolamendua azken muturreraino bideratzen duena. Guk, bunkerra deitzen diogu. Hamar ziega dituen
  galeria da, nahiz eta, aldi berean, nekez egoten diren bizpahiru preso baino gehiago. Kartzelarien
  ustez zerbait oso larria egiteagatik ekartzen gaituzte hona, edota lehen fasean sailkatutako presoak
  bi hilabateetarako, zeren legez kanpoko egoera eta bizimodua ezartzen baita bertan. Zonalde hau
  guztiz opakoa da eta erregimena ez legezkoa, presoak hona ekartzen baitituzte zehazgabeko
  zigor-denbora pasatzeko.
  Hemen dauden kartzelariak kartzelako basatienak izaten dira. Beste moduloetan bortitz
  jarduteagatik nabarmendu direnek, bunkerrean aurkitzen dute babesa. Eta ez da marka makala,
  zeren Puerton estatu osoko odolgaiztokoenak destinatzen baitituzte. Nolanbait esateko, okerren
  artean okerrenak egoten dira hemen, presoen borondatea oinperatzeko aginduekin. Beharbada
  hori da gotorzulo honetan dugun arazo larriena, berez gogorra den erregimenari ñabardura hau
  erantsiz gero, pairaezina baita egoera.
  Kartzelari bakoitzak bere keriak dauzka. Batzuek ate zartaka ematen dute eguna, ziegako edota
  galraiko atea ireki-itxi bakoitzean kolpe bortitzak emanez. Bestetzuen jokua argia itzali eta piztea
  
  199
  Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia
  
  200
  
  w
  
  w
  
  da, eta guztien zeregin gustukoena sartu eta nire puska urriak lurretik barreiatzea, miaketaren
  aitzakiaz. Irainak eta mehatxuak belarriak apaldu artekoak dira, eta deskuidatuz gero eraso fisiko
  bilakatuko dira.
  Zulo honetan ez da inor egoten, beraz, inpunitaterako paradisua da. Ekarri nindutenean zazpi
  deabruak ikusi behar izan nituen, eta ez zuten erritmoa baretu harik eta egoera honek kalean
  erantzuten ari zela ikusi zuten arte. Orduan lasaitu ziren apurtxo bat. Dena dela, kartzeleroen
  presioa arintzearekin betra presio elementu berri bat sartu zuten, departamentu honetara beren
  konfidantzazko bi preso sozial ekarri zituzten-eta, egun osoa putakumeka eta "zure familia osoa
  akabatuko dugu" bezalako irain-hitzak oihukatuz ematen dutenak. Bi bortxatzaile direla badakit, eta
  hitzetik haratago sekula joango ez direla badakidan ere, ondorioak erotzeko modukoak dira.
  Holakoxea da modulo hau: presoekin funtzionarioek nahi adina egiteko hilobi aproposa.
  
  Atakatik onez atera gineneko paisaia
  Urteen joan-etorriak orbainak uzten ohi ditu kartzela barruko emozioen orubean. Maizenik,
  zalantzak eta intseguritateak. Ez hainbeste klabe politikoan, eta bai, ordea, perspektiba mailakoak:
  denbora, krisi pertsonalak, soilik arlo afektiboan uler daitezkeenak,… Goitik behera hauetan eragiten du, jakina, abagune politikoak, eta oso bereziki negoziazio ekinaldiek. Izan ere, ETA eta
  estatuen arteko dialektikaren zertzeladek ukitzen dute euskal preso politiko bakoitzaren itxaropen-emendioa. Batzutan maldan gora, bestetan aldapan behera, haize-koiunturaren zordunak
  ere bagara, eta Lizarra-Garaziko esperientziaren haustura (Arjelekoa edota aurrekoekin gertatu
  legez) ez zen oharkabean igaro geure barne ubideetatik. Horretaz galdetuta, Olatz Caminos bilbotarrak argibide batzuk eman dizkigu jakiteko zapuzturiko aukera hark (Lizarra Garazi) nolako
  arraildura utzi zuen kartzela barruan. Garrantzitsua baita jakitea euforia edota etsipenak ehundura
  berezia izaten al duten harresien bestaldean.
  Presoak kartzelara sartzen duten une beretik, aurrera begiratzen du etengabe, eta inoiz ez
  
You have read 1 text from Basque literature.