🕙 27-minute read

Burdinen Arteko Herria - 13

Total number of words is 3539
Total number of unique words is 1953
24.6 of words are in the 2000 most common words
36.2 of words are in the 5000 most common words
42.8 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  Mahai politiko baten inguruan bildu eta oinarrizko
  diren eskubideak nori errespetatu eta nori ukatu erabaki
  dezaketeela uste badute, tamainako erantzunak
  sortzen ari direla ere jakin behar dute (...) Euskal preso
  politikoen Kolektiboari dagozkion eskubideak kudeatzea
  soilik guri dagokigun zerbait da eta ez beste inori, are
  gutxiago Ajuria Eneako mahaia edo Sabin Etxeari.
  Guztiz komenigarria da honetan inor ez erratzea.
  
  Eskubideen inguruko eztabaida piztuta zegoen Ortega kartzelariaren arrestatzearen markoan,
  eta legalitatea gora legalitatea behera, zer den bahiketa eta zer den legeriaren kontra inor kartzelan mantentzea, eztabaida oparoak gauzatu ziren nonahi. Bahitu edo atxiki? Kideen artean
  ere zeresan handia eman zuen gaiak, ondoko hausnarketa anonimoan ikus daitekeenez:
  Ortega Lararen arrestoak eta presoek bizi dugun egoerak zerikusi zuzena dute. Euskal Herriak preso
  politikorik ez balu, Ortega Lara ez litzateke dagoen lekuan eta egoeran egongo. Nahiz eta ETAk
  zeresan handia duen, presoak Euskal Herriratu eta presoei zor zaizkien giza eskubideak errespetatuz
  gero, Ortega Lararen egoeraren konponbidea etor daiteke. Bitartean; inork ez dela enbutuaren
  legea inposatu, ez bere gogoetan ezta bere jardunean ere, eskubideekiko begiruneak langa guztiak
  -guztiak diot- altxako bailituzke bapatean. Lazo urdinzaleen arazoa nagusia begibakar modura
  jokatzea da, kartzeleroarentzat eskubide direnak ez omen dira betebeharrekoak gurekin.
  Hau kuxidadea!
  
  Paradoxez eta, batez ere, zurikeriaz beteriko eztabaida haietan datu ukaezina agertu zen:
  1996ko abuztuan baziren 125 euskal preso politiko beren zigorraren hiru laurdenak beteak izanda,
  kalean egon beharko luketeenak. Praktika judizial ohikoaren kontra zihoan eta erabaki politiko
  baten ondorio zen trataera zela medio, baldintzapeko askatasuna ez zitzaien aplikatzen
  EPPKko kideei. Oinarrizko eskubideen defentsan hitz eta pitz askok bai, baina euskal preso poli-
  
  171
  Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia
  
  172
  
  tikoek eta ezker abertzaleak bakarrik bultzatu zuten praxi koherente bat. Salbuespenezko egoera
  hartan borroka zen giltza, eta eskubideen ate-orpoak kirrinka ari ziren hartan, sarraila zuloa non
  zegoen agerikoa zen.
  
  Goizean patioko putzu isiletan elkartzen dira usoak
  Izenik gabeko egun grisetan
  Eta kale bustietako putzuetan irudikatzen ditut
  Zure oinetako beltzak bustirik
  Iragan galduetako aldirietan arrotz
  Baina gaur izenik gabe agertu dira hezurrezko zuhaitz bustiak
  Izenik gabe isurtzen dira estratetako erosta-zotinak
  Eta begi tristeak dituzte usoek
  Izenik gabe dira zure ferekak ene gorputzean
  Eta ezabatuz doaz
  Izenik gabe datoz oroitzapenak nonbaitetik
  Gabon gaua da arkatzik gabe gelditu den presoarentzat
  Gabon gaua gutunik gabeko postontzietan
  Eta kartoizko kaxa bustiak dirudite etxe bustiek euripean
  
  Mikel Ibarguren
  
  Mikel Ibarguren zestoarrak Fresnesen idatzitako olerki min hauetan sahiestezinak dira abagunearen
  zertzeladak. Izan ere, irailetik aurrera beste gose greba berri bat egin zuen EPPKk. Euskal
  Herrian berbatzea, beren eskubideen defentsan, eta estatus politikoa erreibindikatuz, mugagabeki
  ekin zioten gose grebari.
  Ordezkari talde batek eman zion hasiera protestaldiari, geroztik, taldeka, preso gehiago batu
  zirelarik. Txandaka parte hartuz, Kolektibo osoak utzi zuen bistan espetxe politikaren alferrikako
  tema, eta, bestetik, euskal preso politikoen determinazioa. Gose grebak 1997ko apirilaren
  bukaera arte iraun zuen, Donostiako Artzai Oneko katedralean presoen aldeko borrokak jendarte mailan zuen babesaren oihartzuna biderkatzen. Ahazteko zailak dira 1996. urtetik aurrera burutu ziren mobilizazio erraldoiak. Bai eta herriz herri eta auzoz auzo ere sortu ziren plataformen dinamikak. Labur beharrez, Jokin Urain Kixkur mendarotarrak duela gutxi ARGIAn utzitako hitzetan laburbiltzen diren ideiak daude:
  
  Burnien arteko herria
  
  IV. Euskal preso politikoen historia
  Seigarren epealdia 1995-1997
  
  w
  
  w
  
  Jendearen ahalegina eta borroka, senide eta lagunen elkartasuna, jazarpen guztien gainetik
  askatasun bila jarraitzen duen eta bizi nahia erakusten duen herriarenganako konfiantza, bihar
  jarraitzekotan uzten duzun egitekoa… Beti daude heldulekuak, itxaropena eta bizipoza ematen
  dizuten argitxoak, estropezuaren eta erorikoaren ondoren enegarren aldiz jarraitzera zaramatzaten
  indarguneak.
  
  Uda hartako eguzkitzapena
  1997ko uztailaren 1eko egunsentiak bi albistek gainezkatu zituzten teletipoak: Cosme Delclaux
  enpresaria aske utzi zuen ETAk, eta Jose Antonio Ortega Lara kartzeleroa Guardia Zibilak askatu
  zuen. Jadanik ia bi urte ETAren esku zegoen Ortega, Arrasateko lonja batean topatu zuten. Gisa
  guztitako erreakzioak antzeman ziren. Dena dela, zetorren ekaitzaren lehen trumoiak baino ez
  ziren bi albisteok artega handia eragin zuten.
  
  Nork bere ikuspegitik, Ortegaren askatzea garretan jaso zen, bai Euskal Herrian, bai Espainian.
  
  173
  Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia
  
  174
  
  Ortega arrestaturik egon bitartean instituzio eta instantzia askoren ahotik entzun ziren adierazpen zuhurrek inmobilismoari eman zioten bide berehala, eta laster batean ikusi genuen kartzeleroa aske zela, presoen eskubideak zapalduak izaten jarraituko zutela. Hura egiaztatzeko
  Aznarren hitzak: "Gobernuak tinko eta ausardia osoz jarraituko du terrorismoaren aurkako politikarekin". Amildegirako pasaia poltsikoan zeraman.
  Kartzelako lapikoan, bestalde, egoerak borborrean jarraitzen zuen. Datu batzuk ematea nahikoa da horretaz jabetzeko.
  1997ko otsailaren 7an Jose Maria
  Aranzamendi Arburu Katxue, Alcalá
  Meco espetxe espainolean hilik agertu
  zen, aireztapen hodietara lotutako
  lepoko zapi batekin urkatu balitz
  bezala. Baina Katxuek ahoa zinta
  batekin estalia zuen eta eskuak eta
  oinak kiroletako oinetako batzuen
  lokarriekin loturik zituen. Hil eta gero,
  egundoko arrangura eragin ziguten
  EGIN egunkarian argitara eman
  ziren bere gogoeten hainbat pasartek:
  Nik ondo asko dakit zer sentitzen den alboko kidea jipoitu dutela entzuterakoan. Kartzeleron
  probokazioak jasan behar izatea zer den ere ondotxo dakidan bezala. Ezina eta amorru bilakatzen
  den sentipen hori ezagutzen dut. Baita dakit nolatan sentitzen garen exterminatutako kide bat gorpu
  ikusterakoan, ikurriñak estalita, zortzi metro karratu betetzen dituen bakardade horren erdian negar
  eginez (...) Ongarririk onena dugu guk: Euskal Herria horrenbeste maitatzea, non, bere defentsan,
  bizitza bera ere emateko prest gauden.
  
  Elorrioko borrokalari nekagaitzak izkutuko bizimodua zeraman Frantzian, harik eta 1987an entregatu zuten arte. Aske utzi eta gerora, 1991. urtean atxilotu zuen Guardia Zibilak. Oso bortizki
  torturatu zuten. 1995an, berriro ere atxilotua, ondorioz espetxeratu zuten. Bertan, bi hilabete
  jarraian eduki zuten erabat isolatuta, eta senetik aterata itzuli zen modulo arruntara. Inoiz ez zen
  betikoa izatera itzuli, tragedia gauzatu zen arte. Exterminio estrategiak beste marka bat grabatu
  zuen zenbakailuan.
  Martxoaren 14an, Antxoni Fernandez, Angel Figueroa presoaren amona hil egin zen Getxotik
  Alcala Meco kartzelara bere biloba bisitatzera zihoala, Aranda de Duero herrian jasan zuen
  istripuaren ondorioz. Ostera eta ostera gertatzen ziren istripuen artean beste bat zen. Aurreko
  larrienean, Matilde Arribillagak galdu zuen bizitza, 1994ko otsailaren 18an. Xabier Jauregi
  Andoaingo euskal presoaren ama, Senideak elkarteak Gasteizen egin behar zuen ekitaldi bate-
  
  Burnien arteko herria
  
  IV. Euskal preso politikoen historia
  Seigarren epealdia 1995-1997
  
  Matilde Arribillaga eta Antxoni Fernandez.
  
  ra joateko autobusa hartzera zihoala kamioi batek harrapatu zuen bere sorterrian, Andoainen.
  Osasun arazoek ere burrunba atera zuten, ekainaren 6an konorterik gabe aurkitu baitzuten
  Mitxel Sarasketa, presorik beteranoenetako bat, Almeriako bere ziega barruan. Gaitza burmuinean zuen, odolbildu batek eragindakoa, eta hospitalera eraman behar izan zuten. Egun batzuk
  lehenago, gertakari larri bat jazo zen espetxe berean, Koro Egibar euskal preso politikoa
  patioan zebilela, zaintza garitatik lehergailu txiki bat bota eta alboan eztandarazi baitzioten.
  Indar txikikoa izan arren, zetorren aldaizearen aurrekaria zirudien.
  Izan ere, uztailaren 10an Miguel Angel Blanco atxiki zuen ETAk. Madrilgo gobernuari berrogeita
  zortzi orduko epea eman zion euskal preso politikoak Euskal Herriko espetxeetara eramateko.
  Horren ezean, PPko zinegotzia hil egingo zuen. Sakabanaketa politika betiko birrintzeko ardura
  soinera hartu zuen ETAk, eta gobernuaren itxikeriari erantzunez, gobernuko politika berretsi eta
  "xantaiaren aurrean amore ez emateko" erabakia lau haizetara zabaldu ostean, erakunde armatuak
  exekutatu zuen Ermuko hautetsia.
  Ondorengo orduetan, aldez aurretik prestaturiko biolentzia uholde batek berotu zuen Ezker
  Abertzale osoaren arnasa. Mediatikoki diseinatu zuten eskemak funtzionatu zuen, eta jendarteak
  urak eta suak hartuta, faxisten ordua iritsi zen, hala Euskal Herriko kaleetan, nola espainiar estatuko
  kartzeletan. Presoen hilketa estrategiari harresi sendo bat jartzeko burututako ekintza armatu hark
  EPPKren kontrako hamaikagarren ofentsiba garatzeko aitzakia gisara erabili zen, hurrengo egunetan jipoiak, jazarpena eta lintxamendu saiakera han hemenka nozitu zituzten euskal preso politikoek.
  Erasoek, tokian-tokian jatorri ezberdinak izan zituzten, kartzelero, polizia edo preso sozialek egin
  baitzuten euskal preso eta beraien senideen kontra. Caceres 2an, Alcalá Mecon eta beste tokitan
  
  175
  Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia
  
  176
  
  jipoitu zituzten euskal presoak. Bidenabar, ia kartzela guztietan egon ziren saiakerak, irainak, probokazioetan edota senideen kontrako mehatxuak edo jazarpenak. Ez ziren, beraz, txikitik ari. Politikari
  profesionalek gezurrezko lantua zabaltzen zuten bitartean, erronka jo zuten: gu akabatzea.
  Erantzuna erronkaren maila berean egon zen, izan ere, lehen olatuak mantsotu ahala, kontraerasoan jardun zuten euskal preso politikoek: kartzeleroen jokamoldea salatu, inposaturiko isolamendua (gu babesteko ezarritakoa!) bertan behera utz zedin borrokaldiak, hainbat erasotzaileri muturra berotu eta, orobat, hari batetik zintzilikatu nahi gintuztenak arrastoan sartzea. Gorriak
  ikustarazi gintuzten beste behin ere, eta doluzko uzta ekarri zuen gorrotoaren ereiteak.
  Juan Carlos Hernando Peli-k, Arakaldon jaioa eta Arrigorriagako bizilaguna, uztailaren 20an
  eman zuen azken hatsa Albaceteko presondegian. Kartzelaldi gogorra izan zuen, batez ere,
  familiarengandik hain urrun egotea jasangaitza egiten zitzaiolako. Halere, inoiz ez zuen damutze
  seinalerik egin. "Lagunak ezin ditut traizionatu ezta nire burua ere" azpimarratzen zuen.
  
  w
  
  w
  
  Ermuko izpirituaren adarrak kartzeletaraino iritsi zirenean, bereak eta
  bost esan eta entzun behar izan
  zituen Albaceteko espetxean, preso
  sozialen artean oso gisa ezberdineko
  erreakzioak gertatu baitziren Blancoren heriotzaren kariaz. Ataka hartan
  jarrita, lepotik zintzilikatzea izan zen
  ondorioa, zergatiak eta erabaki
  horren azken arrazoia jakin gaberik
  ere, espetxe politikaren eta muturreko
  tentsioaren fruitu mingarria izan zelarik. Aintzanek eta Oroitzek, neska laguna eta semea, bere familia osoak,
  Arrigorriagako udal aretoan hartu zuten bere gorpua, eta dispertsioaren kontra korporazioak
  erakutsi zuen jarrerak Ajuria Eneako itunaren sinatzaileen esparrua inarrosi zuen. Ahoa neurri
  eraiki zuten eszenatoki birtualak pitzadurak zeuzkan, eta Ermuako mamua hustu zen.
  Errealitateak eraman zuen herrestean.
  
  Burnien arteko herria
  
  IV. Euskal preso politikoen historia
  Seigarren epealdia 1995-1997
  
  Kolektiboaren soslaia, inoiz baino politikoagoa
  ETAk, Miguel Angel Blancoren kontrako ekintza politikoki kokatzeko plazaratu zuen agirian euskal
  preso politikoen Kolektiboaren begirunerako pista batzuk antzeman zitezkeen:
  (...) PPko zinegotziaren kontrako ekintza ETAren presio kanpainaren baitakoa da. Kanpaina horren
  bidez, presioa egin nahi zaio gobernuari, dagozkion erantzukizunak bere gain hartuz, euskal preso
  politikoen kolektiboak izendatu zituen hizketakideekin elkarrizketa bideei ekin diezaien.
  
  Beste era batera esanda, PPko gobernuak EPPKrekin mintzatuz aldatu beharko lukeela espetxe
  politika, zapaltze elementuen ordez, Kolektiboren izaerarekiko zein bizi baldintzen duintasunarekiko
  begirune osoa adieraziz. Interlokutore politiko garbia zen EPPK. Sahiestezina.
  Publikoki errefusatzen bazitzaion ere, EPPkren mintzakideek harreman politiko garrantzitsuak
  lotu zituzten, alderdi zein instituzioekin, agerikoak zein erreserbatuak. Adibidez, Gasteizko legebiltzarreko Giza Eskubideen batzordeko lau kidek bost orduko lan-bilera izan zuten Alcalá
  Mecon Juna Lorenzo Lasa Txikierdi euskal preso politikoarekin. 1997ko martxoaren 4an egindako
  elkarrizketa hartan espetxe politikaren muinean zeuden aferak hizketagai egon ziren bost orduz
  jarraian: presoen hurbilketaren aldeko legebiltzarraren akordioa, Kolektiboaren erreibindikazio
  taula, Ortega Lara,... EAEko parlamentariei ahoan bilorik gabe jakinarazi zitzaien zeintzuk ziren
  Kolektiboaren irizpideak; halaber, zeintzuk ziren mintzakideekin tratatu beharrekoak, eta zeintzuk,
  ordea, ETAren teilatuan zeudenak. Baina interlokuzioaren maila guztiz politikoa izan zen, eta
  sona handikoa.
  Ez zen lehen aldia izan, ezta azkena izango ere, izendatuta zeuden kideengana hala-nolako
  mezu, mezulari, ordezkari ofizial edota berripurdiak hurbiltzen zirela. Hauexek ziren, garai hartan, EPPKren mintzakidetza osatzen zuten euskal preso politikoak: Juan Lorenzo Lasa Mitxelena,
  Mertxe Galdos Arsuaga, Jesus Mari Zabarte Arregi, Gloria Rekarte Gutierrez, Jon Enbeita
  Ortuondo, Jon Gaztelumendi Uribarren, Unai Parot, Alberto Lopez de Lacalle, Idoia Martinez
  Garcia, Iñaki Bilbao Beaskoetxea, Gabi Mouesca, Frederik Aramburu, Daniel Dergi, Jose Mari
  Dorronsoro.
  Kolektiboaren eta, bidenabar, mintzakidetzaren helburuak zeintzuk ziren jakiteko, Jon
  Gaztelumendik EGIN egunkarian aletzen zituen argudioak berrirakurtzea lagungarri zaigulakoan
  gaude:
  Kolektiboaren helburu nagusia ez existitzearena da. Baina gaurko egoeran hau pentsaezina denez
  gero, helburu politikoak, helburu penitenziarioak eta bizibaldintzazkoak ditugu. Kolektiboaren
  antolaketa bizi den koiuntura politikoaren menpe dago, segun zein den bata, horrela izaten da
  bestea.
  
  177
  Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia
  
  178
  
  Mintzakidetzak gaurko koiuntura politiko errepresiboari erantzuten dio eta Kolektiboa ordezkatzen
  du. Koiuntura hau gaindituz gero, Kolektiboaren helburu politiko orokorra hurbilago egongo da. Eta
  bihar berbatuz gero, agian beste batzuk izango dira Kolektiboaren helburuak ordezkatu behar
  dituztenak.
  
  Ohi den legez, Kolektiboaren kidegoak aukeratu egiten zituen bere ordezkariak, baina ordezkapen hori aldi baterako zen, ardurak konpartitu eta zabaltzea osasungarria dela betidanik
  zabal-zabal aitortu baitu gure Kolektiboak.
  Esan bezala, Beltran kartzelero nagusia, Egibar eta Urbiola jelkideak, PNV-EA-IU ko parlamentariak pasatu ziren mintzakideen lehiatilatik. Kasu gehiago egon ziren. Esate baterako, Willy
  Meyer, Izquierda Unidako nazioarteko politika arduradun izandakoak Puerto de Santa Marian
  bilera bat izan zuen Jon Gaztelumendi mintzakidearekin.
  
  Willy Meyer, Joseba Egibar eta Antonio Rubalkaba.
  
  Baina ez ziren espainiar politikari profesionala soilik, nazioarteko antolakundeek ere berbiziko
  interesa zuten Kolektiboaren egoera neurtzeko. Hala, Gurutze Gorriko Nazioarteko Batzordeak
  eskaera ofiziala bideratu zion espainiar gobernuari 1997ko urrian. Lekuko eta mugarik gabe
  egon nahi zuten euskal preso politikoekin. 1986an azken aldiz egin zuten bezala, ospe handiko
  batzorde horrek kontrastatu nahi zituen in situ euskal preso politikoek eta instantzia ofizialek
  espetxeratuen inguruan helarazten zieten informazioen arteko aldea.
  Cornelio Sommarugak, batzordearen presidentea, kudeatu zituen kontaktuak gobernuarekin,
  urgazpen neutrala bermatzeko behar beste garantia emate aldera, baina PPren erantzuna
  ezezkoa izan zen. Erantzuna zazpi hilabetez atzeratu bazuten ere, borreroek ez zuten lekukorik
  nahi. PSOEk 1987an moztu zuen haria etena mantentzea berretsi zuen Aznarrek.
  
  Burnien arteko herria
  
  IV. Euskal preso politikoen historia
  Seigarren epealdia 1995-1997
  
  Cornelio Sommaruga, Gurutze Gorriko Nazioarteko batzordeburua.
  
  w
  
  w
  
  Nazioarteko politikari eta arlo humanitarioan diharduten beste antolakunde asko ere, sakabanaketaren amaieraren alde agertu ziren, hala nola, Tortura Prebenitzeko Taldea (APT), Espetxeen
  Nazioarteko Behatokia ((OIP), Tortura Prebenitzeko Europako Batzordea (CPT). Soka luzea, izan
  ere, Gasteizko legebiltzarrak presoen eskubideak errespeta zitezen eta guztiak beren bizilekuetatik
  hurbil zeuden espetxeetara eramateko espainiar gobernuari luzatutako eskabideak ez baitzuen
  erantzun positiborik jaso. Aitzitik, Mayor Orejak ministroak aintzat hartuko ez zuela ihardetsi
  zion, harro eta gor. Halere, mugaz gaindiko antolakundeek Gasteizko poltroizale gehienek
  baino indar handiagoa jarri zuten dispertsioa buka zedin ahalegintzen. Txor-txor jardun etengabea
  da euskal politikari gehienen grazia bakarra.
  
  Gudu ondorengo bilana
  Xantaia egiteko tresna den espetxe politikak zigortu ditu euskal preso politikoak eta beren senideak. Euskal Nazio Askapenerako Mugimendua ahuldu ez, eta, bere ezinean, EPPK kolpatu dute
  behin eta berriro bi gobernuek. Ikusi berri dugun legez, gainera, gupidarik gabe eta oso gogor
  kolpatu ere 96-97 urteetan, Ezker Abertzale osoa suntsitzeko plangintzaren hasierako biurtekoa, alegia.
  Ortegaren arrastatzea edota Blancoren kontrako ekintzaren haritik entzundako hainbat hausnarketaren arabera, gatazka liskar bortitzezko parametroetatik ateratzea eta demokrazia osoa
  erdiestea lehentasunak dira, eta hori lortu bitartean, presoak egon egongo dira. Dena dela,
  horrek ez du esan nahi ehunka preso politikoen eta beren senitartekoen duintasun politiko zein
  
  179
  Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia
  
  180
  
  pertsonala bigarren mailako helburuak direnik. Hori dela eta, haiek guztiak lehenbailehen Euskal
  Herriratzea erdiespen garrantzitsutzat jo zuen Kolektiboak.
  Dispertsioak hamar urte indarrean eman ostean, legearen beraren zaurtzapena eta ankerkeria
  barra-barra zabaltzea ziren fruitu bakarrak. Bidean, ordea, hamabi euskal preso politikok eta sei
  ahaidek galdu zuten bizitza aipatu epealdian.
  Eta presoen erronkak berehala
  aurkitu zuen oihartzun zabala euskal jendartean. Donostiako Artzai
  Ona katedralean gose greba mugagabea eta etengabea abiatu
  zenetik, mota guztitako ia sei mila
  mobilizazio egin ziren 1997ko
  amaiera arte. Horrekin batera,
  ehunka sabotaiak salatu zuten
  espetxe politika kriminala. Hau guztia gutxi balitz, munta handiko
  beste nazio ekimen batzuk burutu
  ziren, zeinen artean aipatzekoak
  diren 1996an Gasteizen zein Bilbon deitutako manifestazio erraldoiak, Europako zazpi hiritan bostehun euskaldunek egin zuten
  baraua edota Iruñeko seminarioan
  zortzi lagunek egin zuten itzeleko
  gose greba. Elkartasunaren irrintzia
  Euskal Herriko bailara guztiak
  zeharkatu zituen.
  
  w
  
  w
  
  Elkar loturik, Kolektiboak ere taula
  erreibindikatiboaren aldeko borroka
  andana piztu zuen, aurreko orriotan
  zehaztu duguna, hain zuzen ere.
  Baldintza eta koiuntura kaskarrenetan ere, Herria eta EPPKren arteko zilbor-hestea hausterik ez
  zegoela egiaztatu zen. Horri esker lurperatu zen Ermuan altxarazitako mendebal-haizea, horri
  esker hizketakideen profil politikoak eta zereginek inoiz ez bezalako zentralidadea lortu zuten,
  eta, finean, elkartasunaren kriseilua sekulako bidaia egin zuen. Balantze ikaragarria.
  
  Burnien arteko herria
  
  Zazpigarren epealdia
  
  1998-2001
  
  Aznarrek ni baino preso
  terrorista gehiago hurbildu
  nahi izan zituen. Nire
  agintaldiko unerik
  gogorrena izan zen.
  Niretzat onartezina zen
  presoak hurbiltzea, hura
  nazionalismoari arnasa
  ematea zen
  Jaime Mayor Oreja,
  PPko barne Ministroa
  
  IV. Euskal preso politikoen historia
  Zazpigarren epealdia 1998-2001
  
  Estatuak tai gabe
  Kartzelak leporaino betetzea. Hura zen amankomunean Frantziak eta Espainiak adostutako
  bidatz-orria. Ausardia kontua ere bazen, antza, inoiz urratu ez ziren errepresio bideak korritzeari
  ekin zitzaion-eta Bidasoaren bi aldeetan. Zain eta muin jardun zuen Aznar eta Chirac bikoteak
  arrainari ura kendu nahian. 1997ko otsailean HBko mahai nazionala espetxeratu zuen Garzonek
  Alternatiba Demokratikoa sozializatzeagatik, eta 1998ko udaran EGIN itxi zuen. Bi oldarraldi hauen
  atzean, Moncloako maizterraren ausardia omen zegoen: "Norbaitek uste al zuen ez ginatekeela
  ausartuko?", pontifikatu zuen Aznar presidenteak.
  Ez zen nahikoa, eta den-dena ETA dela frogatu
  behar zela, euskal gazteria ere izugarri astindu
  zuten, horretarako Atutxa eta PNVren ezinbesteko
  laguntza izan zutelarik. Ondorioz, ETAren beso politikoa izategatik, ETAren kale indarkeria burutzeko
  Y taldeetako kide izateagatik edo dena delako
  akusazio xelebrea medio, terrorismo delitu-tipoa
  mugagabe zabaldu zen, eta hamarka pertsona
  espetxeratu zituzten. 1998ko lehen goizalban 559
  kidek osatzen zuten Koletiboa.
  Frantzia eta Espainia, beraz, ore bateko opilak. Izan
  ere, Frantziako gobernuak legeria gogortu, sakabanaketa politika beren doktrina antiterrorista txertatu eta kartzeletako bizi baldintzak okerragotu
  baitzituen oso denbora motzean. Beheak eta goiak
  tragatu behar zituztela zirudien, eta ezkerreko
  abertzaleak menu-aren zizka-mizkak ginela.
  
  w
  
  w
  
  Fleury Frantzian, Soto del Real Espainian,
  disidentzia politikorako gotorlekuak.
  
  Zer da mitard-a?
  Leihorik gabeko ziega bat, soilik sabaia aldean argizulo bat duena. Porlanezko mahaia eta ohea
  dauzka, lurrari irmoki atxikituak. Mitard-aren barruan karramarroa dago, jakina, eta argi artifiziala eguneko hogeita lau orduz dago piztuta. Matoia-k ez beste inork ezin baitu piztu edo itzali, beraz, euskal preso politikook ez dugu iluntasunaren pribilejiorik lo egiteko. Beti bistan egotea
  
  185
  Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia
  
  186
  
  da geure nortasunaren ondorioa, baina baita bertoko kartzeleroen ganoraren apeta, haiek izaten baitira presondegian dauden higuingarrienak. Kaka egiteko makurtu beharra dago, kokoriko jarri, lurrean zulo bat besterik ez dago-eta.
  
  w
  
  w
  
  Eta gainera, mitard-ean egon bitartean, ez duzu bisita eskubiderik, ezta kideekin egotekoa ere.
  Sarebegiz estaltzen dute patioa. Patio nimiñoa. Dutxatu gaitezke bi aldiz asteko, iturri bat duen
  horma-hilobi moduko batean. Hau ere burdin hesiz estalpeturik. Janaria hotza, plastifikatua.
  Hogei minutu inguru dauzkagu dena jateko; geroztik, janari-azpila erretiratzen dute, amaituta
  egonda ala ez. Hau da bertan egoteko zure tresneria: jantzita daramazun arropa, tapakia eta
  izarak, jaboi pusketa, hiru liburu, papera, axota eta seiluak. Liberté, egalité eta fraternité, hiru gezur
  horiek egia balite!
  
  Erantzunak ere atsedenik ez: Kolektibo bakarra
  Ez soilik Frantzian, bazihoan Espainian ere errepresioa goraka. Horren nabarmen non, 1997ko
  azaroan, hogeita zazpi kartzeletako euskal preso politikoak borrokan zeuden. Aberriratzea, isolamendua amaitzea, bizi baldintzak bermatzea eta, oro har, gaixotasun larriren batek jota edota
  zigorraren hiru laurdena beteta zeukaten kideen askatasuna ziren eskabiderik ohikoenak. Baina
  
  Burnien arteko herria
  
  IV. Euskal preso politikoen historia
  Zazpigarren epealdia 1998-2001
  
  borrokan jardutea zen estatuari branka jartzeko aukeratu zen jarrera, beraz, otzanik ez zuen
  kidegoak estrategia hura onartuko. Jesus Mari Zabarte Garratz-ek oso adibide egokia aukeratu zuen hura adieratzeko EGIN egunkarian egin zioten elkarrizketa batean:
  Espetxeak betidanik helburu bakarra izan du, presoak suntsitzea. Adibidez, baserritarrak mendian
  aske den behor edo zaldi bat harrapatzen duenean, zer egiten du? Emeki-emeki suntsitzen joan,
  ezta? Eta azkenean baserriko arto sailetan artajorran jartzen du. Honi hezkuntza deitzen diote.
  Geureari berriz "reinserción, reeducación". Bergizarteratu, non? Berezitu, non? Beren sistema
  español kapitalistan! Español baskongado nahi gaituzte! Urteak eta urteak daramatzate presoak
  suntsitzen, ea honekin herria suntsitzen duten. Ez dute lortu! Ez dute lortuko! Preso bakan batzuk
  suntsitzea lortu dute eta lortuko dute, baina ez dute lortuko Herria suntsitzea.
  
  Eskema xume honetan, taxu ofentsiboa hartu zuen Kolektiboaren ekinbideak, eta berriz ere lehen
  lerroan ipini zuen bere eskubide politikoen erreibindikazioa. Ez zen eskabide berria, historikoa
  baizik, baina koiuntura berrira egokitua. Mintzakidetzatik holaxe laburbiltzen zen:
  Funtsean eskatzen duguna zera da, dagozkigun eskubideak aplikatzea. Eta aplikatzen diguten
  politika penitentziarioa guztiz desegokia eta maltzurra denez, eskatzen duguna da marko berri bat
  non preso politikoei gure berezitasuna onartuko litzaigukeen. Kolektiboak paper politikoa jokatu
  behar du. Euskal Herriko eraikuntza nazionalaren prozesuan presook gure papera izan behar dugu,
  honen ondorio zuzena baikara.
  
  Izan ere, nazio eraikuntza oinarri zuen baina ibilbide demokratikoa eskrupulosoki bermatzen
  zuen Lizarra-Garaziko Akordioaren zimentarriak finkatzen ari ziren. 1997. urtearen bukaeran
  Herri Batasuneko Mahai Nazionalak EAJ, EA, Ezker Batua, sindikatuetako eta jendarte zein
  herri taldeetako ordezkariekin bilatutako hitzarmena iristear zen.
  Kolektiboaren kontrako gerra estrategiaren galeren inbentarioak ez zuen
  amaierarik, eta urriak 27an Santi Diez
  kide ohia hil zen. Hogeita hamalau
  urterekin minbiziaren ondorioz hil egin
  zen. Asistentzia ezagatik areagotutako masailezurpeko minbizia larriagotu
  ondoren ospitaleratu zuten. Zazpi hilabete lehenago kaleratua izan zen
  gaixotasuna atzeraezina zelako eta
  ezinezkoa zelako ebakuntza kirurgikorik egitea. Kartzelatik atera zutenerako beranduegi zen, baina inortxok
  ere ez zituen kontuak eman.
  
  187
  Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia
  
  188
  
  Biolentoak eta odolzaleak gu ginen-eta.
  Garai berean, Ajuria-Eneako ituna hilzorian zegoela, ETAk espetxe frontean ekintzen etenaldia
  aldarrikatu zuen. 1997ko azaroaren 19an zabalduriko agiri baten bitartez, iragarri zuen "bertan
  behera utzi" zituela espetxeetako frontean egitekotan zituen ekintza guztiak, eta dei egin zion
  euskal jendarteari eta euskal erakunde eta alderdiei "sakabanaketaren aurkako ahaleginak"
  sendo zitzaten.
  Ekintza armatuen etenaldi honek ez zuen islarik izan Kolektiboaren egoeran. Aitzitik, 1998ko
  martxoan gogor txarretsi zuen Senideak elkarteak orduz geroztik euskal preso politikoek pairatzen zuten presioa: jipoiak, desasistentzia medikua, isolamendu egoerak,... Ez zen inondik inora
  ikusten halako egoera batean gobernukideen aldeetik egon zitekeen adimen politikoa. Begoña
  Sagarzazu mintzakide izandakoak egongaitz bizitzen jarraitzeko arrazoiei buruz itauntzen zuen:
  Une honetan elementu berri batekin aurkitzen gara: espetxe frontean azaroaz geroztik mantentzen
  den su-etena. Honek erantzukizun handia eskatzen du eta EPPKk ardura osoz heldu dio erronkari
  dituen tresnak baliatuz: espetxeetan gauzatzen ari den burruka, eta Mintzakidetza gatazkan
  zerikusia duen gizarte-eragile guztiei zabalik dago eta arazoa bideratzeko prest.
  
  PNVk eta bere akolitoek ere, gauzak alda ez zitezen eskura zuten guztia jartzen zuten etengabe:
  Inaxi Zeberio hil zuen Ertzaintzak Gernikan, Ynestrillasi alfonbra gorria jarri zioten Oreretan,... Ez
  zuten eskrupulo handirik izan dispertsio politikaren babes lana utzi eta espetxeratuen giza eskubideen defentsazko diskurtso farfailtsu baina praxi gabekora pasatzeko.
  Giro politiko berria, 1998an ETAk emandako su-etena eta, batik bat, aurreko urteetan metatu
  ziren indarrek eta borondateek bide eman zioten eszenatoki berri bati, non gutxi batzuk bakarrik
  sentitzen ziren deseroso. Horien artean, José Antonio Ardanzak hartu zuen berbiziko pisua, eta
  Ibaetako plataformatik sakabanaketaren aurka manifestazio bat deitu zuten herritarrak eta eragileak "zinikoak" deitu zituen lotsagabeki. Hala eta guztiz ere, hamarka mila pertsonak lepo bete
  zituzten Bilboko kaleak apirilaren 5ean. Hartaz gero, erretiroa hartu zuen lehendakari ohiak,
  politikoki onenak emanda.
  Bitartean, euskal preso politikoen aldeko dinamika zabalak sortu ziren nonahi, eta Batera plataforma dinamika horren motoretako bat izan zen. Horren lekuko, 1999ko urtarrilean presoen alde
  
You have read 1 text from Basque literature.