Burdinen Arteko Herria - 10

Badirudi kartzeleroak gero eta harroago dabiltzala Gobernuak eta Estatuak ematen dieten babespean,
prepotentzi eternal eta apurtezin baten jabeak bailiran.
Batzarra bukatu baino lehen, gure laguna den Fermin Anzizarri bihar goizean Alacanteko espetxera
doala esan diote. Hau guztiau arratsaldean gertatu da. Eguna horrelaxe bukatu behar zela ematen
zuen, baina eguneko "gertakizuna" gaueko hamar t'erdietan suertatu da, inork espero ez zuen toki eta
momentuan: ordu horretan, bakoitza bere zeldan txapatuta zegoenean, izugarrizko eztanda entzun da.
"Hori ekintza bat izan da", oihukatu dute. Benetan hunkigarria izan da Organizazioaren ahotsa horren
hurbiletik aditzea, sistemaren egitura errepresibo barne barnetik. Horrek morala ematen du.
Bi ordu pasatu behar izan dira jazotarikoaz jabetzeko: bi txakur hilik eta kartzelero bat grabeki zaurituta
suertatu dira. Zer ondorio ekar dezakeen ekintzak ondo dakigu, zeren, izan ere, larrutik ezagutzen
baitugu errehenaren paperak zer suposatzen duen. Aldi berean beldur eta pozaren sentimenduak ageri
dira, pozarena nagusitu delarik azkenez."

123
Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia

124

w

w

Ekinbide selektiboaren garaia amaituta, jomugan jarri zituen ETAk Kolektiboaren aurka gero eta
oldarkor ziharduten espetxe funtzionario guztiak.

Burnien arteko herria

Bostgarren epealdia

1989-1995

Ez dut inolako
lege-hausterik ikusten
sakabanaketan, ezta
zuzenbide konparatuaren
argitan ere
Xabier Arzallus,

1989ko abuztuaren 16an.

IV. Euskal preso politikoen historia
Bostgarren epealdia 1989-1995

Larrutik ordainduko duzue!
Gurpil zoroan jira-biraka, PNVk eta PSOEk bat-eginik diseinatu zuten politika azken bururaino
eramateko urratsak ematen hasi zuen Mugica-Asunción tandemak. Azken honek, kartzela guztiak
bisitatu zituen oso epe laburrean. Kartzela-zuzendari, kartzelari eta berauen sindikatuburuekin
bilera ugari izan zituen, espetxe politikaren fase berriaren zertzeladak jakinarazteko asmoz.
Koartelik gabeko gerra zen mezua, eta tokian tokiko bereizgarria eta suntsitze taktika egite-protokoloa.
Dena dela, zetorren ekaitzaren lehen jasaleak euskal preso politikoen senideak izan ziren.
Alcalako ekintza arbuiatzeko deituriko elkarreratze bat burutzen ari zirela, hamarka kartzelarik
oldartu zitzaizkien autobusez iritsitako senide zein lagunei, eta erasoaldi koldarra eta bortitza
burutu zuten.
Uniformez zein kalez jantzitako guardia zibil,
polizia eta espetxe funtzionarioek erabateko
inpunitatez harrikatu zuten berrogeita hamabost
senide eta lagun zeramatzan autobusa. Zaurituak
hamar inguru izan ziren, harrien edota puskaturiko beiren eraginez. Umeak tartean zeuden
arren, zakurrek eta beren ahaideek zoraldi
batean ihardun zuten, "hil itzazue, hil itzazue"
orro eginez.
Jipoi modura hasi eta, hurrengo urteetan, bidaia
amaigabeak ordainsari bihurtuta, akaberarik
Erasoan erabilitako harrietako bat
izan ez duen senideentzako zigor-katea izan
erakusten du senide batek. Zaurituak,
da, edozeren gainetik, sakabanaketa politika.
hamarretik gora.
Badira hogei urtez bi estatuen bideak goitik
behera korritu dituzten euskal familiak, irainak eta mespretxuak pairatuz. Halaber, kartzelan dituzten
seme-alabak, neska edo mutil-laguna, gurasoak ikusteko parada izango ote dituzten jakiteko
dudak barruak janda bidaiatzera kondenturik daude. Inoiz egin den zeharkaldirik luzeena egina
dute euskal preso politikoen senide eta lagunek, Marco Polok berak ere amestuko ez zuen tamainakoa.
Izan ere, 1271. urteko Venezian koskortu zen Marco Polok 17 urte besterik ez zituen bere aita eta
osabarekin itsasoratu zenean. Veneziako portutik Palestinako Acrera jo zuten aurrena eta handik
lurrez Asia aldera abiatu ziren. Afganistango mendikateak, Gobiko basamortua eta, hiru urteren
buruan, Cambaluc-era iritsi ziren, egungo Pekin ingurua dena, 12.000 kilometrotako bidea egin

129
Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia

130

ondoren. Jakin eta ikusmina ase nahirik Polotarrak batera eta bestera ibili ziren jarraian, 1291n
Sumatran itsasoratu ziren arte. Etxera itzultzerakoan Marcok 41 urte zituen. Bidaiak beraz, guztira
24 urte iraun zuen. Bolondreski eginak, nahiak bultzatuta.

Senideen sofrikarioa izan da dispertsio politikaren fruitu urrietan doilorrena.

Sakabanaketa hasi zenetik, Euskal Herritik bataz besteko 759 kilometroetara sakabanatuta egon
dira euskal preso politikoak. Eta zenbaki hutsak diren arren, kalkulu xume batek lagunduko gaitu
aritmetika laiotz honetan. Edozein preso ikusteko joan-etorriko distantzia 1.518 kilometroetakoa
baldin bada, urtebeteko bisita guztiak egingo dituela bermatzeak ia laurogei mila kilometro egitera behartzen du. Bider 700
preso? Eta oraindik, bider
hogei urte? Mila ehun eta
hogei miloi kilometro orotara.
Martitz planeta 150 miloi
kilometroetara dago, baina
dispertsioaren
hasieratik
gaur arte euskal presoen
senideek planeta gorrira ia
lau aldiz joan eta itzultzeko
adina distantzia egina daukate. Gure ahaideek, ordea,
ez zuten Marco Poloren
patua konpartitzea aukeratu.
Martitz planetara lau aldiz joan eta itzultzeko distantzia egin
behar izaten dute gure senideek bi estatuen espetxe politikaren
erruz.

Burnien arteko herria

IV. Euskal preso politikoen historia
Bostgarren epealdia 1989-1995

Kartzelariak. Izu-laborriaren bisaia
Urte bereko bigarren aldian ordura arte puntualak izan ziren jipioiak orokortu ziren. Izan ere,
berezko protagonismoa hartu baitzuten kartzelariek, Asunción-ek banaturiko partiturak ongi
asko irakurri eta errealitate berrira egokitzen bazekitela frogatzeko irrika bizian ziur aski. Horren
ondorioz, erasoen ugaltzeak antzutu zuen denbora luzean txutxumutxuka erabiltzen zuten
sasiargudioa: "guk ere bizimodua atera behar dugu, zerbaitetan egin behar da lan, guk ez dugu
iskanbilarik nahi", eta antzerako desenkusak. Froga gisa abuztua-abendua bitarteko indarkeriaren
zerrenda dugu:

Abuztuak 3: Estanis Etxaburu kolpatu zuten guardia zibilek Herrerako laugarren moduloan.
Abuztuak 4: espetxe bereko laugarren moduloan kolpeka hustu zuen Guardia Zibilak, euskal
preso politiko gutziak lehen modulora eramateko. Hurrengo egunetan ere, jipoi ugari eman zen.

Abutzuak 7: José Miguel Latasa gasaz erasotua Herreran.
Abuztuak 15: Koldo Domínguez presoa jipoitua izan zen Malagako kartzelan. CSIF sindikatuak
zabaldutako bertsioan, ordea, Koldo agertzen da erasotzailetzat.

Abuztuak 17: Juan Karlos Lezertua eta Daniel Vidal erasotuak Herreran.
Abuztuak 19: Josu Alberdi zortzi kartzelarien artean jipotu zuten Darocako bere ziega
barruan, bezperatik isolamendu moduloan zegoela.

Abuztuak 20: hamasei preso guardia zibilek makilduta Herreran. Jipoitutako batzuk hauexek
131
Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia

132

izan ziren: Kepa Suarez, Etxebarria Garcia, López de Bergara, Cuadrado Torres, Joseba
Artola, Donato González Merino eta Koldo Hermosa Urra.

Abuztuak 24: Juan Karlos Lezertua Rubixo lekeitiarra berriro jipotu zuten Herreran. Astebetean
bigarren aldiz.

Abuztuak 27: Herrerako sarraskiak ez zuen etenik, eta egun horretan Enrike Agirre Etxeita izan
zen jipoitua.

Irailak 7: Herreran biluzteari uko egiteagatik, hamalau euskal preso politikoek hartu zuten
egundoko jipoia guardia zibilen eskutik. Gasen jaurtiketa eta borrakadak jasan zituzten
lehendabiziko moduloan: Antxon López Ruiz, Donato González Merino, Patxi González, Juan
Carlos Lezertua, Angel Alcalde Linares, Kepa Suarez Ugarte, Joseba Oleaga, José Ramón
Gauna, Eduardo Sanz Lobato, Iñaki Lopez de Bergara, Kepa Reizabal, Elías Fernandez
Castañares, Ander Uriabarrena eta Olario Zapatari.

Irailak 10: Bisitara joateko biluztu nahi ez izateagatik, beste bederatzi preso egurtu zituen
Guardia Zibilak Herreran. Beren senideek salaketa jarri zuten.

Irailak 17: Cartagenatik zetorrela Josu Ormaetxea presoa biluztarazi nahi izan zuten Alcalako
espetxeko funtzionarioek. Horrek uko egitean, jipoitu egin zuten.

Irailak 23: Alcalako presondegian jipoi kolektibo galanta pairatu zuten euskal preso politikoek.
Ziegaz ziega, kartzelariak izan ziren erasotzaileak.

Urriak 2: Auzitegira eramateko zain egonik, Alcalako zerbituzuburu batek Daniel Vidali eraso
egin zion. Arropa urratu eta ordularia puskatu zion.

Urriak 4: Beste bost preso jipotuak Herreran. Patio ordua amaitu ostean, biluzik miatu nahi eta,
berez ezetzari erantzunez, guradi zibilek kolpatu zituzten Mitxel Turrientes, Angel Gauna, Felix
Santamaria, Enrike Letona eta Jose Maria Rezabal.

Urriak 5: Luis Maria Alkorta jipoitu zuten Carabanchelgo kartzelariek Tenerifeko espetxera
joateko zain zegoela. Egun berean, zelular kotxe baten barruan egonda, Luis Maria
Azkargorta jipoitu eta mehatxatu zuten.

Urriak 7: Huescako presondegiko zuzendariak, Emilio Navas, Benjamín Cabrera eibartarra
eraso egin zuen.

Urriak 10: Josu Ormaetxea, Urbinako euskal preso politikoa, gasez erasotu zuten Alcalan.
Urriak 24: Iñaki de Juana Chaos erasoturik Alcalá-Mecon.
Azaroak 9: Josu Ziganda Oreretako euskal preso politikoa larriki jipoitua Jaengo kartzelan.
Azaroak 14: Pontevedrako espetxean zegoen euskal preso politiko bakarra zen Pasai
Donibaneko Begoña Sagarzazu Legorbururi, gartzelan bizi zuen egoera tamalgarria salatu

Burnien arteko herria

IV. Euskal preso politikoen historia
Bostgarren epealdia 1989-1995

zuelako, bere zeldan sartu eta zortzi funtzionariok izugarrizko jipoia eman zioten.

Azaroak 15: Herreran beste lau preso jipoituta.
Abenduak 17: Manu Azkarate tolosarra gogor kolpaturik Sevilla 2-ko kartzelan.
Ehundik gora jipoi sei hilabetetan izan zen Argeleko ajea kentzeko gobernuak kartzeletan ezarri
zuen botika. Hilabete gutxitan, euskal preso politiko gehienak sakabanatuak izan ziren. Guztiz
kemenduta, espainiar geografian zehar kokaturiko hirurogeita hamar kartzeletan banandu zuen
Kolektiboa PSOEk. Horrez gain, Afrikako menpelurrak eta Mediterraneo itsasoko irlak ere baliatu zituen barreiatze lanari ikutu koloniala emateko. Kanariar eta Balear uharteak, Ceuta eta
Melilla,…, "eskerrak Kuba eta Filipinak aspaldi
galdu zituztela!" iruzkina ahotik ahora zebilen
ibili kideen artean.
Sakabanaketa nahikoa ez, eta espetxe bakoitzaren barruan hara eramandako kideak isolatzeari
ekin zioten. Beren arteko harremana eta komunikazioa moztea helburu zuen araudi zorrotzak
ez zeukan zirrikiturik. Alegia, espainiar gobernuak sinetsitasun osoa baitzuen zatitze fisikoari
isolamendua erantsiz gero, fruitu heldu gisara
eroriko zela EPPKren batasuna. Nork bere zilborrari begira ipinita, banakako salbazioa bihurtuko
zela ehunka militante haien eginkizun bakarra.
Jokabide hori bultzatze aldera, kartzelariek eta zakurrek agindu zorrotzak jaso zituzten: gogor
ekitea. Gobernuak erabatekoa izan zen bere esanetan, eta horren ondorio lazgarriak eraso eta
astindu modura pairatu zituen Kolektiboak.
PSOEk oso berme zabala zuen espetxe politika aurrera eramateko. Talde parlamentari guztiek
eta, batez ere, PNVk babestu ez ezik, kementsu ere lagundu zuen suntsitze estrategia hura zilegiztatze lanean. Justifikazio "ad hoc" eraikita (ETAren tirania pean zeuden preso koskorrak lagundu
eta askabidean jartzeko behar beharrezkoa zen "gogorrak" eta "bigunak" bereiztea), xede
humanitarioaren izaraz estali nahi izan zuten maniobra, eta ziur zeuden oso epe laburrean
Kolektiboaren baitan beldurra inkatu eta erreintsertzio masiboa emango zela. Inteligentzia zerbitzuek hala zioten, eta PNVk aholkulari zerabilen hainbat damutu edota isilmandatarien aburua
ere berdina zen. Buruargiak egoteko ergelak ere egon behar.

133
Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia

134
Galder Bilbao Txapi

Txopano edo mittard-a:
ez da esan beharrik
aislamenduan daudela
hainbat kontu barrik
duina izan eta
ez bota negarrik
ziega baten naukate
erabat bakarrik.

Bakarturik nahi dute
euskalduna eduki
ez dugu guk bilatzen
ez dolu ez erruki
iraultzaile arrastorik
ezin daiteke aurki
nesken ahots goxoak
baina oso urruti.

Dispertsioa eta isolamenduarekin batera, gradu eta espetxe-onuren mekanismoa jarri zuten
martxan. Zigorra eta saria bateratzen dituen kontrol sistema honen bitartez, bizi-baldintzetan
atzera edota aurrera egiteko aukera eskaintzen zaio presoari. Izan ere, zenbat eta otzanago
onartu kartzela barruko aginte-katea eta asimilazio sistema, orduan eta hobeto bizitzeko aukera
kausituko da. EPPKri eskaintzen zitzaion aldaerak bi ardatz zituen: Kolektiboarekin loturak haustea
eta, unean uneko beharren arabera, borroka armatua gaitzetsi edo Ezker Abertzalearen ildo
politikoa kritikatzeko estatuaren estoldetan egosi eta idatziriko agiria izenpetzea. Bizimodua
zeharo okertu ondoren, euskal presoak eskema horretara euliak eztira bezala hurbilduko zirela
pentsatzen zuena bazegoen egon.
Kolektiboak, aitzitik, beste banda-espektroan iharduten zuen. Uhin-luzera berezia, eskuzabala,
korritzen zuen, hitzez zein ekintzez, Albacetetik idatziz utzitako gogoeta honetan antzeman daitekeenez:

w

w

Ez ahaztu Euskal Herriko egoera politikoa dela gu atxilotuak izatearen kausa, gu espetxetan
arrazoirik gabe eta politika arazoak tartekari erabiliz erasotzearen kausa, eta beraz, gatazka honi
konponbide politikoa ematen ez zaion bitartean jarraituko dugu borrokan. Ez gaude prest, ez dugu
onetsiko eta bidenabar salatzen dugu, beste alderdi askok hartzen duten jarrera lotsagarria eta
ankerra, etsaiari errepresioa areagotzeko esku emanez, herriko eritzi nagusia destainduz. Inoiz ez
dugu herriaren aburu erraldoi baten aurrean saldukeriarik onartuko, espero dugu herria izango dela
jarrera ororen epailerik itzalena.

Duintasunaren zaparrada
Jauzi errepresiboa horren handia izanik, Kolektiboak ekin zion bere berrantolaketari, eta, aldi berean, oldartzeari aurre egiteko borrokaldi berri bat abiatu zuen. Kikildu beharrean, dispertsioak bere

Burnien arteko herria

IV. Euskal preso politikoen historia
Bostgarren epealdia 1989-1995

baitan zeraman zama erasokorrak ez zuen lortu euskal preso politikoen kolektiboa saminan murgilduaraztea. Duintasunaren alde matxinatu denak badaki-eta duin bizitzen eta duin borrokatzen.
Txapeo mugagabe bat izan zen erantzuna. Udaran hasi eta urte bukaera arte luzatu zuen EPPKk
aipatu txapeoa. Borrokaldi honetan 77 epetxetan sakabanaturiko presoek hartu zuten parte, eta
gaixo ziren kide gutxi batzuk salbu, guztiek erantzun zioten sakabanaketa politikari klabe ofentsiboan. Amaitzeko, astebeteko gose-greba egin zuten abenduan, gerora preso ohien eskutik luzapena eta proiekzioa izan zuen. Izan ere, herri mugimenduak mugarri berriak finkatu zituen dispertsioak errepresaliatutako pertsonen defentsan, historikoki Euskal Herriak borroka-usadio bilakatu
zuen legez.
Lehen lezioa agudo ikasi zuen gobernuak: ankerkeria eta mendekua azken bururaino eramanda
ere, Kolektiboak bizkor erantzuten jarraitzen zuen. Eta bigarren bat ere, bestearen ondorioa:
EPPKren duintasun kolektiboa
mila puskatan zatituta, duin
izateari ez zion utzi, beraz,
estatuko presondegi orotara
zabaldu zen birusa. Mugica
Herzog haserre zegoen, sionismoaren oinarri ideolojikoei
erreparatuz gero, irakaspen
garrantzitsuak atera zitzakeelako. Sionismoaren aitalehena, Theodor Herzl kazetari
eta idazle judu austriarrak
"Estatu Judua" bere lanean
adierazi zuenez, juduak
herri "asimila ezina" dira, eta
hau dela eta bere estatua
eduki behar dute, bi mila urtetako erbestealdiari amaiera
emanez. Ura gure errekarara
eramanez, asimila ezineko eta
menderegaitz agertzen ziren
euskal preso politikoak, eta
denbora kontua zen -Euskal
Herri osoaren metafora perfektoa tartean- geure helburuak lortzea.

Halako barne araudiak zirela medio gogortu zuten
aren bizimodua.

kolektibo-

135
Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia

136

Horratik, hain zuzen, txapeoan zehar mila bider agertu zen Mugica komunikabideen aurrean,
protestaldiaren oinarriak gutxietsi eta nardatu nahian. Baina, halere, bere planta harroaren atzetik
atsekabea zegoen. Izkutuezina eta suminkorra, borrokaldia bere politikaren flotazio-lerroan
kanoikada bat baitzen

Euskal Herri osoan halako horma-irudiz ikus zitekeen.

Presoen artean ematen ez zen
etsipen zantzuak eraiki eta,
komunikabide lagunen bitartez,
argitaratu zituzten lehen hilabeteetan, baina isolatuta egon
arren, ez presoei, ez beren
senideei, eta are gutxiago
Ezker Abertzaleari ez zieten
ziria sartu. Borrokaldia gogo
biziz ari zen burutzen, eta dispertsioaren abiada baldintzatu zuen.

Borrokaren testuinguruan, erreibindikazio taula bat osatu eta euskal jendarteari eman zion ezagutzera EPPKk. Eskabideak hiru atal zituen. Euskal preso politiko guztien berbatzea, sen eta errealitate ezberdinak izatearren, eta arazo zein dinamika bereziak zituztelako, preso sozialengandiko
bereizketa, eta beren eskubideen errespetaraztea. Arlo horretan, hainbat eskakizun zehatz luzatu
zituzten, hala nola, osasun eskubidearena, ikasketak egin ahal izateko baldintzak, kontaketak
amaitu, miaketetan biluztu behar ez izatea, euskaraz libre eta mugarik gabe hitz egin eta idatzi
ahal izatea, bisiten eta idatzizko komunikazioak mugatuak eta grabatuak ez izatea edota defentsa
juridikorako oztoporik ez izatea. Halaber, amnistiaren bidean "Euskal Presoak Euskal Herrira"
xede gisan lehen aldiz formulatu zen, hurrengo bi hamarkadetan horren indartsu errotu zen lanildoaren aurrekari.
Presoek beraiek agiri historiko batean eman zuten jakitera beren erreibindikazioen zer-nolakoa.
Golpe bakar batez erakutsi zuten Kolektibo gisa bizitzen eta borrokatzen jarraitzeko deliberamendua eta, ezina ekinez egina, erabakimen horrekin kontsekuente iharduteko gaitasuna, bai
politikoa, bai humanoa. 1989ko abuztuaren 1eko agirian txukun eta ozenki aldarrikatu zuten
beren egitasmo integrala:
Erratu egin dira, erabat, euskal preso politikook erabiliak izan eta gure Herriaren aurkako instrumentu
bihurtzea onartuko dugula pentsatzen baldin badute. Ez dugu onartuko gure senideen aurkako,
ENAMeko egituren kontrako eta gure Herri eta abertzalekideen aurkako txantaiarik. Fronte honetatik
eutsi egingo diogu Estatuak luzatutako enbidoari bere kontra bilaka dadin: hori da gure betebeharra,
eta horretan gaude.
Euskal preso politikook beharturik gaude gure aitzi jaurtitako eraso honi erantzutera, gure egoeraren

Burnien arteko herria

IV. Euskal preso politikoen historia
Bostgarren epealdia 1989-1995

arduradun bakarrak nortzuk diren jakin araztera, eta heurek hartutako ardurak salatzera. Gure
existentzia baldintzen mugen gainetik, gutako askok bizkarrean daramatzagun gartzela zigor urteen
gainetik, eta geure burua defendatzeko behartu diguten egoera honen gainetik, gurekin gauzatu nahi
den exterminio eta akabera politika salatuko dugu Herriarekin baterako borroka politiko-erreibindikatibo
bati ekingo diogu abuztuaren lehen egunetik aurrera, mugagabeko txapeo eran.

Hau irakurrita, Mugica, Gonzalez, Arzalluz, Ardanza eta, oro har, sakabanaketa politikaren aitaponte edo akolito izan ziren guztiak urtikariak jota sentituko zirela sinisteko ez da fededun amorratua izan behar. Indultoa eta geroko gerra-estrategiak ez zuen pitzadurarik topatuko euskal
preso politikoen harresi sendoan.
Aurrerapausu ohargarrien artean, adierazpen,
komunikazo eta barne iritzien bitarteko berri bat
sortu zuen Kolektiboak urte bereko azken arnasarekin: Barrutik aldizkaria. Lehen alea, 0 zenbakia, 1988ko abuztuaren 6an agertu zen, eta
Euskal Herriko txoko guztietara iritsi ere. Zeregin
garrantzitsua izan zuen hasieratik, Kolektiboaren
kohesioa sendotze aldera zein euskal preso
politikoen egoera jendarte zabalera helarazteko.
Guztira, sei ale idatzi ziren, hasierako 0 zenbakia
eta bost gehiago, azkena 1993ko maiatzan zabalduta. Bertan, hausnarketa, gogoeta, eta agiriekin batera, presoen bizipenek eta idazlanek
aurkitu zuten ubide eta adierazpide.
Nolanahi ere, gobernuak ez zuen erraz amore
emango, eta sakabanaketaren diseinua baliatzeko urratsak ematen jarraitu zuen. Artifizialki
sailkatua, Kolektiboan liskarrak eta tirabirak induzitu nahi izan zituzten. Ordura arte preso guztiak
lehen graduan eta bizimodu bertsua izan zuten; erregimen gogorra ezarri eta onurak jasotzea
galaratzen zuena, hain zuzen ere. Mugimenduak zetozen, ordea.
Espainiako kartzeletan sakabanatu ondoren, berriz, norbanako bidea eta graduen azenarioa
zirela medio zatikatu nahi izan zuten EPPK. Bizi-baldintza hobeak lortzearen truke euskal presoek espetxe baloreetan oinarritutako sistema onetsi eta beren beharretara jarriko zirela uste zuten
PNVk eta PSOEk, beraz, bi motako espetxealdia zegoen katalogoan: arbitrarioki aukeratutako
hainbat espetxetan, araubide malgua. Besteetan, gehienak nolabait, eskubideak urratu eta exterminiorako logika besterik ez zuen funtzionatzen. Azken batean, triskantza politika alboratu
gabe, Kolektiboa politikoki erabiltzeko taktika aukeratu zuten. Damuketa politika indartu eta,

137
Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia

138

w

w

kideak damutu ala ez, damutze eta zatikatze eszenatoki orokorra irudikatzea. Hura zen, ñabardurak ñabardura, betiko asmoa zelofan berritan bilduta.

Hamarkada berri baten atarian
Kolektiboko kide izandako Josu Muguruza Madrilen hil eta gero, Angel Alcalde Portugaleteko
presoak hartu zuen bere karguaren agiria.

Josu Muguruza eta Angel Alcalde. Herriak aukeratu, eta
hautetsi lanean errepresioaren jomugan jarritako bi euskaldun.

Izan ere, itxaropenez gainezka
hasi zen 1989. urtea doluak eta
amorruak zartatua amaitu zen.
Hala eta guztiz ere, Herrerako
harresietaraino iristerik ez zuen
neguko martxa inoiz egin zen
handiena izan zen. Kartzelatik
zazpi kilometroetara ehunka
poliziak altxatu zuten mugakontrolak ez zituen itzali euskal
preso politikoeekiko maitasuna
eta elkartasuna. Beharbada
horratik, hainbat autobus harrikatu zuten itzulerako bidaian.
Zaurituak berriro ere.

Abiaturiko hamarkadak aldiro errepikatzen ziren zenbait ikuspegi eta, gehienbat, hainbat uste
zein hautemate aldatu zituen ekinaren ekinaz. Esan nahi dugu, gobernuaren zein ETAren aldetik
gatazkaren betikotzea ahalezko aldagai gisa gogoetatu zen estreinakoz. Estatuen nahia eta
hautua hura zelako, alde batetik, eta antolakunde armatua etsitzeko prest ez zegoelako, jakina.
Ajuria-Eneako hitzarmena sinatu zuten alderdiek sakondu zuten etengabeko enfrentamenduaren
lubaki soziala, eta edozein negoziazio politikoren lurperatzaile lanetan ihardun zuten, ETAri suetenak galdatuz, eta gobernuaren bidegabekeriak errelatibizatuz. Horren guztiaren ondorioz,
zigorrak burutik burua bete beharko zituztela barneratu zuten euskal preso politikoek piskanaka
Urte olinpikoa hodeiertzean marraztuta bazegoen ere, sakabanaketaren erronka politikoak ez
zion kreditu askorik utzi Pierre de Coubertinen ametsari. Izan ere, antzinako Joko Olinpikoetan,

Burnien arteko herria

IV. Euskal preso politikoen historia
Bostgarren epealdia 1989-1995

jokoak hasi baino lehenagoko zazpi egunetan, horiek irauten zuten bitartean eta ondorengo
astean Grezian egon zitezkeen borroka guztiak gelditu egiten ziren, atletek eta ikusleek
Olinpiarako joan-etorria bakean egiteko modua izan zezaten. Gonzalez, Mugica, Barrionuevo
eta Vera beste zerbaitetara zeuden.

Herrerako martxan bildu zen jendetza eta, Euskal Herrira zihoaztela, bueltan ezezagunek
autobusei eraso egitean zauritua suertatu zen lagunetako bat.

EPPKren heldutasunak fase honetan jo zuen goia, dudarik gabe. Dispertsio politikari itsumustuan
aurre egin beharrean, klabe politikoan hausnartu zuen koiuntura hartan zegokion ardura kolektiboaren garrantzia, eta txikitze zein damutze saiakaera berriari, sekulako iniziatibarekin erantzun
zion. Estatuaren estrategiari jarri beharreko branka okertu gabe, gakoa zen nolatan berregituratu
Kolektiboa, nola bermatu eztabaidarako tresnak, nazio askapenerako mugimendurako ekarpenak
zein parametrotan egin, eta hau guztia borrokaren fruitua ziren bizi-baldintza eta eskubideen defentsan edota kideen arteko barne elkartasun arloan milimetro bakar bat ere atzera egin gabe.
Ahalegin handiak egin eta egoera sumingarriak gainditzea ekarri zuen erronkak. Baldintzapeko
askatasuna, nahierako gradu sailkapena edota ahulago zeuden kideen babesa kudeatzea ez
ziren gai errazak izan, erabilpen politikoak eta maltzurkeriak den-dena kutsatzen zuten-eta.
Beste era batera esanda, eskubideak norbanako portaeraren arabera hasi ziren dosifikatzen,
beraz, eskubideen errespetatzeari uko egiten zitzaion, arlo horretan zatikako begirunea ez
baita existitzen.
Hori zela eta, oinarri politikoak erabili zituen EPPKk sakabanaketari aurre egiteko 90ko hamarkadaren hasieratik. Askotan lortu ez bazen ere, higadura itzelekoa zekarren etengabeko enfrentamenduetan ez erortzea erabaki zuen Kolektiboak. Borrokaren gakoa konbentzimendu politikoen

139
Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia

140

alorrean egonik, indargune horretan behar zuen egon EPPKk. Hori zen koska, eta ez zuzeneko
jarkieraren jokalekua.
Besteen eskarmentutik ere bazuten-eta zer ikasia. Izan ere,
sakabanaketari aurre egiteko
GRAPOko kideek hautatu zuten borroka moldearen ondorioak azal bizian uzten ari
baitziren jendartearen izudura.
Kide guztien berbatzea helburu, berrogei preso inguruk
azken muturrerainoko gose
greba egin zuten urte hasieratik, eta hilabeteak joan hilabeteak etorri beren ohatiletara
Josu Muguruza eta Angel Alcalde. Herriak aukeratu, eta hautetsi
lanean errepresioaren jomugan jarritako bi euskaldun.
lotutako irudien gordintasunak
mundu osoan izan zuen oihartzuna. Azal eta hezur, PSOEko gobernukideen taxua salatzen zuten isilka-misilka.
Azkenean, 1990ko maiatzaren 25an Jose Manuel Sevillano GRAPOko kidea Gregorio Marañón hospitalean hil zen, jan gabe 177 egun eman eta gero. Marchenan (Sevilla) jaioa, bere
zuzenbide ikasketak bazterrean utzi eta jornalari lana hobetsi zuen borrokolari xumea, halabeharrez emandako elikapenaren biktima izan zen. Orduko justizia ministroak, Múgica ahaztezina,
ardura kendu zuen bere bizkarretik berehala:
Beste behin ere, heriotz honen arduradunak dira antolakunde terroristaren kideak, haiek eta
kanpoan dituzten konplizeak, haiek baitira kontsignak kartzelaz kartzela daramatzatenak. Nolanahi
ere, ona da sakabanaketa politika eta eutsi egingo diogu.

Eztabaida luzea eta sakona burutu zen ondorengo hilabeteetan euskal preso politikoen artean,
adimenak eta tinkotasunak pisu berbera izan zuten hausnarketa, non erresistentzia baldintzak
bermatzea izan zen lehentasuna, bategite politikoa eta elkartasunari eutsiz eta denon eskura
egongo ziren abantailak eta onurak onartu beharko liratekeela ondorioztatzen. Elkartasuna eta
eskubideen defentsa izan zen ekinbiderako ardatz bikoitza; ziklo gogor baten borroka lekuko
eta, aldi berean, aurrerabide politikoaren funtsa. Honenebestean zegoen zabalduta
Kolektiboaren ebatzia, bai Espainiako kartzeleetan, baita Frantziakoetan ere. Kartzela aferak
eta abarrekoak espetxe fronte-ko atal gisara ukitu eta barneratu izanak argi askotxo erakusten
du Kolektiboran barne osasuna eta koordinazio gaitasuna nolakoak ziren. Harri batek ez du
pareta egiten, baina hamarka kartzelatan ereindako haziak hesi abartsua sortu zuen azkenik.

Burnien arteko herria

IV. Euskal preso politikoen historia
Bostgarren epealdia 1989-1995

Anartean, espetxe politikaren zamak
beste kide bat ebatsi zigun: Mikel
Zalakain Odriozola. Bizimodua ateratzeko kamioilari izatea aspaldi
erabakita, 1987. urtean atxilotu eta
espetxeratu zuten garraio lan "ez
ohikoak" leporatuta. Jada berrogeita
hamabost urte zituela espetxeratu
zutenez, espetxeetako ibilerak ez
ziren nolanahikoak izan, nahiko gaiztoak baizik.

w

w

Lagun alaia zen, baina pronto bizikoa.
Egundoko baikortasuna zuen gauza
zailei erreparatzerakoan, eta farias-a ezpainetan gustuko esaldia zuen: "Hau eginda zegok;
datorren urtean denok etxean".
Espetxeratu bezain laster ohikoa zuen bizioa, tabakoa,
joritu zuen. Puroak eta zigarretak, irrati aurikularduna eta bizarra ziren bera identifikatzeko lorratzak.
Ourensen egonik jo zion lehen bihotzekoak; hala edo nola atera bazen ere, osasuna aski ikutua
geratu zitzaion, eta Martutenera ekartzea onartu zuten. 1990ko azaroaren azken egunean,
bihotzekoak jota berriro ere, ospitaleko bidean zendu zen.