🕙 27-minute read
Burdinen Arteko Herria - 08
Total number of words is 3564
Total number of unique words is 1953
25.0 of words are in the 2000 most common words
37.4 of words are in the 5000 most common words
44.1 of words are in the 8000 most common words
horman kontra ginen bitartean, zuzen zuzenean tinbrea joka aritu zen funtzionarioarengana jo, eta
baldeko ura bere gainean hustu zuen. Funtzionarioak korrika ihes egin zuen. Zerbitzuburua etorri,
eta, ura bota zuen kidea ziegan itxita izan zuten hainbat egunetan. Besteok ere hura ikustean
gustora aski esnatu ginen.
Yeseríaseko patioan egindako azken argazkietako bat. Besteen artean, Koro Egibar, Mertxe
Gonzalez, Rosa Jimeno, Arantza Karrera, Paula Oteiza eta Itziar Galardi ikus daitezke 1984ko
irudi honetan.
93
Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia
94
Carabancheleko kartzelan ospitaleko hegal bat indartu eta egokitu zuten euskal preso politiko
emakumezkoak bertan ixteko. Kakabantxel goitizenez ezagun bihurtu zen kartela zahar-berri
honetan jorratu zuen gobernu sozialistak emakume militante presoak suntsitzeko bere enegarren
taktika. Gaitzetik gaitzera, txarrera jo zuen errealitateak, orduko lekukoak izan ziren presoek
oroitarazten duten bezala:
Hilabeteak generamatzan kartzelarien ahotik entzuten Carabanchelgo espetxe eremuan emakume
preso politikoentzat modulu bat egokitzen ari zirela. Halaxe izan zen, 1985ko azaroan izugarrizko
polizi pilokin helikopteroa ere goitik kontrolatzen zigularik, trasladatuak izan ginen guztiak.
Momentu hartan berrogei bat emakume, bakoitza bere ekipaje eta espetxean eduki genezakeen
ondasun apalekin: liburuak, diskoak, irratiak, horniloak, …baita gurekin bizi zen katua ere. Gauza txikia bada ere, bereziki gogoratzen dut katua zaintzen zuen kideak nolako mimoarekin prestatu zuen
kartoizko kutxa, katua bertan sartu eta ezkutuan eraman ahal izateko, animaliak espetxean edukitzea debekatua baitzegoen.
Trasladatuak izango gineneko zurrumurrua zabaltzen hasi zenean, nolabaiteko ezin egona, jakin
nahia, kezka sortu zen gugan, aldaketa horrek zer suposa zezakeen hausnartzen hasi ginen.
Azpiegiturari zegokienez, kontuan izanik obrak eta txukuntzen ari zirela Yeseriaseko espetxea baino
askoz ere baldintza egokiagoak beteko zituela pentsatu genuen, aldiz barneko erregimenari zegokionez arau zorrotzak, gogorragoak izango zirelakoaren susmoak genituen, ordurako trasladatuak
izan baitziren beste espetxetan zeuden kideak.
Carabanchelgo patioan euskal preso politikoek egindako talde argazki bikaina.
Argazkia, 1986ko udarakoa da.
Heldu ginen ba Carabanchelera. Binaka sartu gintuzten harrerako gelara, ekipajea eta tramankulu
guztiak alde batera utzi (oinarrizko gauzak bakarrik har genezakeen) eta gutako bakoitza derrigorrezko kontrolpetik pasa ondoren, binakako ziren ziegetan banaka sartu gintuzten. Lehenengo egun
Burnien arteko herria
IV. Euskal preso politikoen historia
Hirugarren epealdia 1984-1986
hura ziegan pasa genuen, bertan bazkaldu, afaldu, eta leihotik leihora oihuka, aldamenean
geneukan kideekin espetxeak sortu zizkigun lehengo inpresioak, sentsazioak konpartitzen pasa
genuen. Barne erregimena zorrotzagoa izango zelaren lehenengo susmoa hurrengo goizean
baieztatu genuen. Ziegatik banaka eta bi kartzelero atzean genituela jaitsi arazi gintuzten
gosaltzera, jan gelara, han giltzapean uzten gintuztelarik. Ikustekoa zen zer harridura eta osti
txarreko aurpegiekin heltzen ginen. Iruzkin guztiak ildo berdinekoak ziren: "horrelako jarrera
militarizatuak onartu ezinak dira, errotik moztu behar ditugu, zer edozer egin behar dugu..."
Bero-bero geunden. Poliki-poliki euskal preso politiko guztiak elkartu ginen zegokigun jan gelan,
GRAPOkoak beste batean.
Bertara iritsita, bizi balidintzen okertze nabarmenaren aurrean zer egin eta nola erantzun burubelarri hausnartu zuten kideek:
w
w
Gosaltzeko unetxo hura, bat bateko batzar bilakatu zen, isildu gabe aritu ginen baina ez genuen
ezer zehatzik erabaki , finean ailegatu berriak ginen eta ze erregimena ezarri nahi ziguten ikusteko,
egun batzuk itxarotea egokia zela iruditu zitzaigun. Hiru egun pasa genituen ziegatik atera gabe,
eta ziklo gogor berri bati aurre egiteko prestatu ginen. Denborarekin oker ez ginela deskubritu
genuen.
Joseba Asensio Artaraz
Indautxukoa zen Kirruli, bilbotar petoa, eta Herrerako 3. moduloan zegoen preso. Igande goiz
batean Joseba Asensio Artaraz, Kirruli, ez zen ohetik jaiki. Zerraldo aurkitu zuten polizien aurrean
ziztu bizian korritzeagatik olinpiko ezizena merezi izan zuen burkidea.
Joseba hil zuen gaitza lehen munduan ia erradikatua
dagoen tuberkosia izan zen.
Erdi Aroko presondegietan legez,
utzikeriak eta sarraski gogoak hil zuten
Kirruli. Herrerako x-izpien makina matxuratuta zegoen beti, eta oinazea
zuela esanez berarengana joan
zenean, xarabe bat errezetatu zion
espetxeko medikuak, nahiz eta denbora luzea zeraman bularreko minarekin.
Bronkitisa diagnostikatu zitzaion,
baina autopsia egiterakoan birika bat
guztiz atrofikoa zegoela ikusi zuten.
Beste era batean esanda, Nuria
95

96
Castro de Pedro sendagileak ez zuen ezer susmagarririk antzeman, Josebaren koadro medikoa
tuberkolosiak eragindako infekzio septiko larria izan arren.
Egun bereko arratsaldean kartzela hartako lagun guztiak, taldeka, azken agurra egitera joan
ziren haren gorpua jarri zuten korridorera. Olinpiko hankaluzea biriketako gutxiegitasunez hil zen
azkenik, sei urte bakardadez, gosez eta xarabez hiltzen eman ondoren. Josef Mengele bezalaxe,
Nuria Castro eta bere lankide medikuak ez ziren beren kasa ziharduten sendagile autistak eta
sakailatzaileak. Erantzukizunak estatuaren ingurumenetik bilatu behar da, bi estatuen espetxe
politika kriminalak heriotza baitu helburu. Damutu ala heriotza esan da askotan. Eta ez da kontsigna hutsa.
Abokatuen ahaleginari esker, auzipetua suertatu zen Herrerako medikua, eta hiru urte beranduago
Ciudad Realeko auzitegian absolbitu zuten Nuria Castro. Ebazpenak zirrikitu bat utzi zuen
demanda zibilerako, lotsagarritzat jo baitzuen horrenbeste presoentzako x-izpien aparaturik ez
egotea Herreran, baina ardura kontuetan Estatua ente abstraktua da, eta erantzule gisako zigorrik
ez da ezartzen kaltetuak euskal preso politikoak direnetan.
Askatasuna ukatzen duen eremua nekez
izan daiteke osasungarri edonorentzat.
Horratik, kartzelak bere baitan dauka
gaixotasuna: bai askatasun eza berez
delako gaitza eta baita espetxearen
bizi baldintzek luzarora gaitz zehatzak
eragiten dituztelako ere. Hori espetxeak
presoari eskaini diezaiokeen arretarik
txukunena eskainita ere. Gurean, hori ere
ez. Espainiar eta Frantziar estatuko espetxeetako egoera arreta egoki horreKartzelak bere baitan dauka gaixotasuna:
tatik oso urruti dago. Espainiako espetxe
erreintsrtzioa aldarrikatuz, hil egiten du.
askok ez du presoari beharrezko aditasuna eskaintzeko bitartekorik, ez humanorik ezta materialik ere. Areago, arreta ez jartzeko erabakia,
erabaki politikoa, espetxe politika ankerraren atala baino ez da. Hurrengo urteak trajikoak izan ziren
EPPKrentzat, eta larrutik ordaindu zuen bere koherentzia.
w
w
Damutze politikaren hanka laburrek, bestalde, eszenatoki trakets eta karkaila ahalbideratu zuten.
Milaka preso zein iheslarirentzat burnizko uztarriari distira atera bitartean, beren burua erreintsertatuta agertzen nahi zuten gutxiei, ordea, alfonbra gorria luzatu zieten. Estatuaren eskuzabaltasuna, ohi bezala, konturako dibidendua zen.
Burnien arteko herria
IV. Euskal preso politikoen historia
Hirugarren epealdia 1984-1986
Damuketaren labirintoa inguratzen
Dolores Gonzalez Katarain, Yoyes, handitasun politiko larria izan zuen damutze estrategiaren
peoia izan zen. Berariaz edo, agian, gobernuak zein bere inguruak ibilkatua, ezker abertzalea,
euskal preso eta iheslarien kolektiboak edo ETA bera ahultzeko eskaini zuen bere burua, inoiz
izan zuen itzalak bere jardunbidea justifikatu eta, bide batez, hauspotuko zuelakoan. Poli-milien
baratza laiaturik, milien eremura ekarri nahi izan zuten damuketaren filosofia. Arbuio orokorra
jaso zuten arren, xake-taula hartan Yoyes alfil koalifikatu gisara jokatzeari ekin zion osterantzean,
Mexikotik etorri eta, barne ministerioarekin negoziatuta, Hego Euskal Herrira itzuli zenean.
ETAk hil zuen Ordizian, 1986ko irailaren 10ean. Agiri batean "espainiar sozialdemokraziaren
estrategia errepresiboaren kolaboratzaile politikotzat" jo zuen bere kide ohia. Askapen prozesuari
bizkarra eman eta traizio egitea egotzita, mingarria bezain beharrezkotzat eman zuen haren
kontrako ekintza burutzea. Nolanahi ere, oihartzun eta inarrospen handia eragin zuen ekintza
hura medio, damutze estrategiaren bigarren fasea etena geratu zen. Errotik etena. Joku zikin hartan sartu ez zen EPPKk ere bere iritzia plazaratu zuen ondorengo asteetan, Zutabe agerkariaren
44. zenbakian:
Gure borrokak norberaren bolondrezko nahian dauka oinarri, jakina, bakoitzak duen aukera, gogoa
edota indarraren arabera. Halaber, nahi dugunean aldentzen gara, baina bazterrean geratzeak ez
du esan nahi bandoz aldatu, salatari gisa jardun edo etsaiarekin kolaboratzea zilegia denik. Albo
batera geratzeak borrokan jarraitu nahi duenari bide ematea esan nahi du, besterik ez.
Zentzu honetan, Yoyesen kasua nahiko adierazgarria da. Iparraldeko egoera eta iheslarien
bizimodua inoiz ezagutu den gogorrena den honetan, atxiloketak, deportazioak, entregak,
extradizioak eta GALen jazarpena pairatzen dituzten garai berean, kritikak eta gaizkiak entzun
gabe Mexikon nahiko lasai bizitzen zen Yoyes Barrionuevok eskainitako kolaborazio markoa onetsi
zuen. Beraren eta haren kide ohien egoeraren arteko kontrasteak ezin argiago frogatzen du hartu
zuen erabakiaren larritasuna eta espainiar gobernuaren jokabide errepresioboarekin lerrokatzea. Ez
da bakarrik konponbide orokorra ahaztuta bere irtenbide pertsonala bilatu zuela; inoiz baino
larriagoa den iheslarien egoerarekiko mespretxua ere bada.
w
w
Yoyesen heriotza izan zen, nolabait esateko, 1983an PSOEk eta PNVk hitzartu zuten damutze
estrategia hondoratu zuen gertakaria. Zen Plana-k eta Adituen Txostena-k aholkatzen zuten bideak
ez zuen jadanik inora eramaten.
97

98
Herrerarako martxak
"Urte osorako animo-biltegia betetzeko adina indarra ematen zigun ekimena izaten zen
Herreraraino joatearena". Holaxe definitzen zuten martxa urtero bertaratzen ohi ziren amnistiaren
aldeko mugimenduaren bi kidek.
1984ko txapeo luzearen amaierarekin batera antolatu zen estreinakoz, eta orduz geroztik, gero eta
parte hartze handiagoarekin, urtero urtero egin zen ekimen politiko hura euskal preso politikoen
Kolektiboarekiko elkartasuna bideratzeko modu ikusgarriena izan zen dudarik gabe.
1986 martxan Herrerako euskal preso politikoek erakutsitako pankarta.
Luze eta zabal, asko eta oro har oso ondo idatzi eta hitz egin da Herrerako Martxari buruz.
Azken batean, herri mugimenduak sustatutako mobilizazio erraldoi eta parte hartzailea izanik,
sektore ezberdinetako subjektu ugari hurbildu ziren: musikariak, idazleak, sindikalistak, elkartasun
komiteak, nazioarteko delegazioak,... Makina bat artikulu idatzi dira, ehunka minutu grabatu dira,
emozio neurrigabeak isuri dira espetxe ondoan edo guardia zibiliek kordoia ezarri eta pasatzen
ez uzteko aukeratutako soro eta zelaietan.
Presoon sentipenak, ordea, ez dira horren zabalduak izan. Horien tamaina hartzeko, arrapaldan
eta elkarren segidan batzuk idazteak ez du, ziurrenik, Kolektibo osoarenak laburbilduko, baina
prisma koloretsua osatuko dugulakoan gaude.
Burnien arteko herria
IV. Euskal preso politikoen historia
Hirugarren epealdia 1984-1986
Sentipen bereziak sortarazten zigun. Egun berezia izaten zen. Bezperan nekez egingo genuen
lo eta urduritasuna somatzen zen. Zenbat autobus, herri bakoitzetatik zenbat; ea Herrerako
aurreko aldea irixtea lortuko ote zuten galderak eta zalantzak borborka pilatzen zitzaizkigun.
Egun horretan, lagun gutxi batzuk beraien ziegan geratzen ziren. Izan ere, gutxi batzuk soilik
zuten pribilejioa beraien lehiotik kanpora begira edukitzearena. Gainontzeko ziegako lehiotik,
soilik edo barneko patiora begira zeuden edo eta, aurrez aurreko horma izango zuten ikusmiran.
Ikurrinak jartzen genituen leihoetan.
Goiz partea oso zirraragarria izaten zen. Egun osoa irratia entzuten pasatzen genuen eta irrikitan
egoten ginen egun osoan zehar. Egun horretarako hamaikatako berezia prestatzeaz gain mahai
gehienetan aste osoko garagardoak gordeta izango genuen. Egunak merezi zuen moduan ospatu
ahal izateko.
Mahai bakoitza izango zuen beren erara prestatutako menu berezia. Ziurrenik, gehienak bakailaoa
izango genuen. Izan ere, etxekoak sartzen zizkiguten janarien artean bakailaoa zelako sartzea
baimentzen ziguten janari bakarrenetakoa.
Komuna moduan funzionatzen genuen eta kanpotik sartzen zizkiguten paketeak denontzakoak ziren.
Urte batean kanpoan jarri zuten irrati bat entzutera iritsi ginen eta hunkigarria izan zen kanpoan
zegoen jendearen animoak eta entzutea.
Egoera benetan berezia sortzen zen. Urteak pasa badira ere orduz geroztik, bertan egondakoari
99

100
nekez ahaztuko zaizkio honelako egun gogoangarriak. Preso dagoenak babes politikoa behar
badu ere, are eta gehiago behar izaten du babes afektiboa. Eta honelako egun batekin, bi behar
horiek batu egiten zirela esango nuke.
Hiru alditan lortu zuten gure herritik joandako milaka pertsonak gure ingurura iristea. Gaztela
Mantxako mutur koxkor batean geunden eta gezurra badirudi ere, Bonoren lurraldean, bera ere
ohartu gabe erabat irabazia genuen lur mutur hura. Oso txikia eta presondegi barruan, baina
zenbat indarra zegoen hormaz barru aldeko lau modulo haietan!
Karlos Ioldi
Oso era hunkigarrian; festa gisa. Belarriak erne egoten ginen denak, etxafuegoen zaratak entzuteko zain, eta behin martxalarien presentzia ziurtatuz gero, patioan edo ziegako leihoetan egoten
ginen, kanpoko kanta, oihu eta zalaparta entzuten. Hunkigarria zen oso jakitea hainbeste jende hurbildua zela Herreraraino elkartasuna adierazteko...
Fernando Arburua
Orduan sinestezina iruditzen zitzaigun senide eta lagunak, bisitarik egiterik ez zutela izango jakinda
ere, asteburuetan kartzela aurrean egiten zituzten elkarretaratzeek hartu zuten tamaina. Niri oraindik
sinestezina iruditzen zait Euskal Herritik ehunka kilometrotara hamar mila lagun biltzea, elkartasunak
har dezakeen tamainaren erakusgarri.
Xabier Izaga
Burnien arteko herria
IV. Euskal preso politikoen historia
Hirugarren epealdia 1984-1986
Herrerako martxak "komunikazio" borrokaldi horretan hasi ziren, bertara bisita egin ezinik ere joaten
ziren familiarrak, eta han ibiltzen ziren batzuk leihotik oihuka... gero martxak antolatzen joan ziren, eta
amnistiaren aldeko mugimenduaren mugarri ere bilakatu ziren.
Kartzelan borrokan zaudenean, eta batez ere txarto bazagoz, edo bakarrik, horrelako gauzak oso
hunkigarriak dira. Pentsatzen jarrita Herrerako martxak barruan egunero genuen giroan bizitzen
genituela esan dezaket. Hasiera etxekoak hara kanpora han gurekin zeudela esatera joaten
zirenean, bere neurria zeukan burruka hartan, hau etorri da, besteak hori esan du eta horrelako
zerbait zen. Gero martxak antolatu eta gure burrukari laguntzeko autobusak antolatzen hasi
zirenean, ba, aurrera ari ginela eta buelta emango geniola espetxeko araudiari. Eta martxa handiak
egin zirenean, han, emozio uholdea zen, denetan parte hartzeko gogoa, eta aurrean edozer izanda
ere aurrera egingo genuelako euforia bat. Kartzela horrela bizitzen da, taldean, kolektibo baten
barruan. Gero ziegara joan eta zeure baitan bildurik nik sentimendu uholde modura bizitzen nituela
esan dezaket, haraino joaten zen jende hura guztiak dena merezi zuela pentsatzeak, kartzelako
ziega baten iluntasunean...
Mitxel Sarasketa
EPPKren meritua da, eta ez makala, oso urte gutxitan kartzela barruko estatuaren estrategia kareletik bota izana. Izan ere, Herrerara eramaterakoan, kartzela frontean borroka erreferentzialtasuna
itzaltzeko behin-betiko txertoa topatu zuela uste osoa baitzuen Felipe Gonzalezen gobernuak.
Arlo instituzionalean PNVkin elkar ulerturik, tortura, gerra zikina eta hiltzera tiro egiteko kontsignak
eta estalpen ofiziala bermatzean, jadanik preso ziren militanteen soslai politiko eta kolektiboa
suntsitzeko plangintzak osatzen zuen izuikararen mosaikoa.
101

102
Alta, errepresio gordina pairatuta ere, Kolektiboak kolpea enkajatu eta mila bider gogorrago
itzuli zuela esan daiteke, damuketaren eskaintzari egindako arbuio sendoa barne. "Ezin genuen
imajinatu -hausnartzen du borroka hartan protagonsita izan zen preso politiko ohi batek-, txapeoa
amaiturik berriro patiora jaitsi ginen goiz hartan, zer nolako zaplastekoa ematen ari gintzaizkion
estatuari. Ikuspegi laburrez antzeman genuen garaipena, baina, denborak erakutsi duen legez,
Herrerako gudua irabazteak lurperatu zuen betiko gure borondatea asimilatzeko eta gure izaera
politikoa urtzeko nahikeria".
w
w
Fase hartan, borrokamolde berriak, besteak beste, txapeo mugagabea eta gerra psikolojikoa,
ohiko erresistentzia dinamikarekin uztartu ziren, beti ere sen kolektiboa eta parte hartze politikoa
jardunbidearen ardatz egikarituta. Gobernuak ikasgai garrantzitsu bat barneratu behar izan
zuen: EPPK suntsituezina zela, eta handik aurrera zolitasun bereziaz estutu beharko lukeela etekinik
atera nahiz izanez gero. Etorriko ziren azti berriak, jakina.
Burnien arteko herria
IV. Euskal preso politikoen historia
Hirugarren epealdia 1984-1986
103

Laugarren epealdia
1986-1989
Sakabanaketa
ala
heriotza
Enrique Mújica Herzog,
Justizia ministroa 1988tik 1991ra.
IV. Euskal preso politikoen historia
Laugarren epealdia 1986-1989
Galtzaile txarraren jitea
Egun sailburu autonomikoa dugun Azkarraga eta Ardanza lehendakari ohia bezalakoak sakabanaketa eta isolamendu politikaren asmatzaileak eta babesle sutsuak izan ziren: "Mantener a
los presos de ETA lejos del entorno y presión etarra para contribuir a su reinserción" errepikatzen
zuten behin eta berriz. Hortxe daude hemerotekak. Hitz ponpoxo eta "humanista" horien atzean,
gordeka, hizpide eta asmo zeken bakarra zegoen: "Damuketa ala hil", espainiar agintariek sustatu
duten espetxe politikaren zuntza eta lelo-arima, hain zuzen ere.
Gainera, harroxkoen adierazpeneetatik beti zer edo zer azpimagarri dagoenez, Ardanza jelkide
emeritoak ezin ozenago esan zuen duela hiru urte, "PSOEk guk animatuta jarri zuen indarrean
sakabanaketa politika". Ajuria-Eneako itunean egosturiko beste hitzarmen mota izanik, PNVk
kolaboratzaile ez ezik, bultzagile porrokatu gisa ere jardun zuen EPPKren kontrako lan eta afanetan,
Múgicak berak publikoki onartu zuen bezala. Irakur dezagun 1992ko martxoan ARGIA aldizkarian
egin zioten frogagiri gisako elkarrizketa hau:
Enrique Mujika Herzogek bultzatu zituen transizio garaian PSOEren eta EAJren arteko
harremanak. Zer dira hainbat gairen inguruan gaur egun dauden borrokaldiak?
Galdera:
Erantzuna: Borrokaldi horiek kezkatzekoak diren arren hoztasunez eta urruntasunez erreparatu
behar zaie, bestela ezin dira gauzak hehar bezala baloratu. Oinarria jarria dago: sozialisten eta
jelkideen arteko kooperazioa. Hori da, hain zuzen ere, urruntasunez begiratzeko aukera ematen
duen ardatza. Behin oinarria finkatuta. gainerako guztia logikoa da. Gobernu koalizioetan normala
da alderdi bakoitzak bere ikuspegia izatea. Baina ulerkera pluralek ez dute koalizioaren
plateamendua baldintzatzen. Sozioek ondo dakite elkarri laguntzea beharrezkoa dela.
Eta lankidetza horretan elkar babestea garrantzitsua denez, ministro sozialistak ez zuen zalantzarik
utzi nahi presoen kontra jelkideen aldetik izan zuten laguntzari dagokionez.
Justizia ministroa zinenekoa da euskal preso politikoen sakabanaketa. Ez al du politika
honek amaierarik izango?, koste humano haundiak ditu.
Galdera:
Oso elementu inportantea izan da terrorismoaren kontrako borrokan. Kontuan izan
sakabanaketa indarrean jarri genuenean, gehienak kontra jarri zitzaizkizula. Gaur egun ez du inork
kritikatzen. Ardanza lehendakariak berak ere esana du Gobernu espainiarrak erabateko
legitimitatea duela horretarako. Presoak bi zentrotan bilduta zeuden bitartean, elementurik
gogorrenek zuzentzen zuten kolektibo osoaren norabidea. Sakabanaketaren ondoren, egoera
horretatik irten eta gizartean integratu nahiaren aldeko bozak agertu dira, irtenbiderik ez dutela ikusi
dutelako, delitoetara bultzatu zituen ametsa betezina dela konturatu direlako.
Erantzuna:
107

108
1986. urtean, bestaldetik, Kolektiboko kideak oso konszienteak ziren gero hurbilaz. Sarraskirako
diseinaturiko espetxeak eta kartzela politikaren porrotak saikera berriak iragartzen zituen-eta.
Aspalditik komentatzen zuten hurrengo urratsa Kolektiboa barreiatzearena izango litzatekeela,
egunetik egunera hartzen zuen pisu eta eragin politikoak estura handitan jartzen baitzuen
gobernuaren asmoa. Errepresioaren efektuak, ezker abertzalea pitzatu beharrean, biderkatzen
zuen euskal preso politikoen errerefentzialtasuna eta bistan uzten zuen eskubideen ukazioa.
Gaitza baino, erremedioa txarragoa.
Izan ere, morroilopean mantentzen zituzten 447
euskaldun horien eragite ahalmena gorantza
zihoan nabarmen. Sei urte lehenago Iñaki Pikabearekin gertatu bezala, Karlos Ioldi preso ataundarra
Gasteizko legebiltzarrerako parlamentaria izan zen
hautatua azaroko bozketan, eta 1987ko hasieran
lehendakarigai aurkeztu zuen Herri Batasunak.
Atril hartatik Ioldik egin zuen diskurtsoak aho zabalik utzi zuen Euskal Herria, sarri entzuten ziren beste
diskurtso nahasi eta iluna egin beharrean, gardentasunez aletu baitzituen abagunearen gakoak.
Berba erraza eta argia, beraz, Kolektibo- aren nortasun politikoa sendotzeko eta estatu kartzelaria
bere tokian uzteko. Pasarte batzuk, zinez ahaztu
ezinezkoak izan ziren kartzela barrutik entzun
zutenentzat:
Ni neroni, Herrerako kartzelatik nator, eta han hainbat lagunek sufritzen dugun zapalkuntza
etengabea da, eta hauxe du helburua: damutze bidea onartzera bultzatzea, edota errepresioa eta
isolamendua bitarteko, pertsona ezereztatzea, desueztea.
Demokrazia delako honen kontraesanik nagusiena pertsoan birrintzeko eraiki diren kartzela hauen
harresiez barrundik dago. Itxitura horietan, izan ere, preso euskaldunok ez dugu etsitzen eta burrukan
aurrera segitzen dugu, gero eta indar handiagoz laguntzen diguten herri sektoreen bultzadarekin.
Damuketa eta Espainiaren batasuna aldarrikatzen eta defendatzen duten apostoluek ez daukate zer
eginik, porrot eginda dabiltza eta.
Ukazezina zen: euskal preso politikoak ahuldu eta damutze bidetik eramatea helburu izanik,
indartuta eta inoiz baino batuagoa agertzen zen behin eta berriro baldintzarik kaskarrenetan
preso zeukaten gizon-emakumezkoen jendetalde hura.
Mendekuaren hozkadek, berriz, ez zuten etenik izan, eta presoen haragitan modu lazgarrian
zuten isla. Hala, Josu Retolaza Loidi eibartarra izan zen heriotz zerrendan tokia hartu zuen hiru-
Burnien arteko herria
IV. Euskal preso politikoen historia
Laugarren epealdia 1986-1989
garren euskal preso politikoa. Dena hasi zen pinporta batekin; pinporta txoro batekin. Kolorez
eta tamainaz aldatu eta aldatu, medikuarenera joatea erabaki zuen. Ohiko axolagabekeriaz
artatua, garrantzirik gabeko kontua zela esan eta, hala!, patiora bueltan. Onera egin ez eta,
gogo barik, biposia bat egiteko bidali zuten ospitalera, baina emaitzak galdu egin zituzten.
Hilabeteak joan hilbeteak etorri, azkenean azaleko minbizia zuela esan zioten 1985eko irailean.
Minbizia, horren aurreratua, non edozein tratamenduk ezer gutxirako balioko zuen.
Urtebete beranduago askatu zuten,
1986ko urrian, baina sendatzeko ahaleginek ez zuten fruituik izan, garatxo
izanik hasi zuen gaixotasunak ez baitzuen itzulbiderik. Azkenik, Deban hil
zen, itsaso ondoan, maiatzako eguzki
izpi epelei diosala eginez. Rosa Luxemburgek, kartzelatik idatzitako gutun
batean herioarekin hitzordua finkatzeko tokiaz mintzo egin zuenean, Josuren
azken burrukaz ari zela zirudien.
Josu Retolaza minbiziak jota eta, batez ere, medikuen
utzikeriagatik hil zen.
". .azken finean askoz hobeto aurkitzen naiz jardin baten txokoan, Alderdiko kongresu batean baino,
hau zuri esan diezazuket zuk sentimendu hauek ez bait dituzu sozialismoaren saltze bat bezala
hartuko, hala ere nik nere tokian hiltzea espero dut, karriketako burruketan edo espetxean".
Borrokan bizi, borrokan hil. Eta halere, Herrera, Meco eta Carabanchego eztabaidak ez ziren
ezinegonaren zordunak. Aitzitik, Kolektiboa eraiki, aberastu, sendotu eta politikoki aktibo bilakatzeko eginahalak ardazten zuten euskal preso politikoen eginkizuna.
GALen garaia atzean uzti eta gero, bata bestearen segidan etorri ziren ihesaldien kontrako sarekadak. Frantziar gobernuak onartu zuen PSOEk jarritako salneurria, eta gerra zikina lozorroan
uztearen truke, kanporaketak eta urgentziazko prozeduraz egindako entregak ugaldu ziren.
Hamarka militantea atxilo hartu, entregatu eta espainiar poliziak torturatu ondoren, banan banan
kartzelaratzen hasi ziren. Modu horretan, iheslarien artean jada nahiko asumituta zegoen miliki-ekin
bategitea zabaldu zen EPPKren baitara.
Urte luzetan beren gutunak, bisitak eta, ziurrenik, patioko elkarrizketak ere arreta handiz entzuten
emanda, Madrilgo espetxe agintariek ondo asko ezagutzen zuten presoen unibertso hertsia.
Nor zen nor, nolatan pentsatzen zuen bakoitzak eta zeintzuk ziren norberaren indar eta ahulguneak. Zeregin horretan, berriz ere, jelkideen laguntza izan zuen PSOEk, Torrontegi jauna eta
109

110
Gorka Agirreren kontaktuak zirela medio, pertsonalizatu zuten-eta espetxe errepresioaren objektua.
Izan ere, hainbat preso eta beren senideengana jo zuten, banakako egoerak konpontzeko, edo
samurtzeko bederen, prest zeudela esanez. Aldi berean, Espetxeetako Zuzendaritzarekin elkarlanean, ustez gogorrak edota bigunak zirenen arteko sailkapen bereizgarriak eginez hartu
zuten denbora, epe ertainean errepresiorako argudioak izango liratekeela jakinda. Koiuntura
hagitz garrantzitsua zetorrelakoan, gobernuak eta bere aliatuak oinak bermatu nahi zituzten,
espetxe frontean kolpatzen jarraitu ahal izateko.
1987an, Paueko ihes entzutetsua antolatu zuen IK-ek, eta Gabi Mouesca eta Maddi Hegi
askatu zituen. IKko kideek lan handia egin zuten ekintza hura prestatzeko. "Didier
Komandoak" poliziaz mozorroturik presondegian sartu eta Gabi zein Maddi kartzelaz aldatzera zetozela sinestarazi zituen zaindariak, beraiekin espetxeko zuzendaria atxemanda
zeramatelarik. Ihesaldia arrakastatsua izan zen oso, baina urte bereko ekainaren 21an Maddi
hil zen Miarritzen. Poliziak berriro atxilotu ondoren, kotxe batean zegoela burnibidearen gainean, eta trenak harrapatu zuen.
Gabi Mouesca, oraingo argazki batean, eta Maddi Hegi
Urte askotxo joanda, holaxe gogoratzen du Gabik ihesaldiaren pasadizo hura:
w
w
Kartzelan zarelarik, ihes egin nahi izatea askatasun aztarna bat da, eta ene barnean beti egon da nahi
hori. Presoak askatasunaren desio hori galtzen duelarik funtsezko zerbait galdu du. Preso batek egun
batean bizi dezakeen esperientziarik eta urratsik ederrena da ihes egitea. Arazoa da zailena ez dela
ihes egitea, baizik eta gero kanpoan egotea. Berriz ere zure bizia jokoan ezartzen baituzu.
Burnien arteko herria
IV. Euskal preso politikoen historia
Laugarren epealdia 1986-1989
Laboratorioko dispertsioa
Ajuria Eneako hitzarmena sinatu baino sei hilabete lehenago sakabanatu zituzten EPPKko lehen
kideak. 1987ko udatik aurrera, Murcia, Segovia, Albacete, Castellón, Cáceres, Lugo , Córdoba,
Daroca, Badajoz, Ocaña, Huesca eta Almeriako kartzeletara hamarka militante eraman zituzten.
Penintsulako mapa osoa ezagutzen hasteko parada izan zuten presoek eta beren ahaideek.
Hasiera-hasieratik, oso baldintza ezberdinak ezarri zitzaizkien. Errejimen lasaia baztuetan, eta
muturreko estutasuna besteetan. Nolabait, erreakzio kolektiboak baino, banakakoak edota multzokakoak nolakoak izan zitezkeen ikertu nahi zuten, sakabanaketa politika orokortu aintzin bere
erdiespen maila, eta batik bat, tokian tokiko eragina neurtu nahian. Preso sozialen eta kartzelarien erreakzioak ziren, besteak beste, oso ondo baloratu beharreko gakoak, dispertsioaren

You have read 1 text from Basque literature.
Next - Burdinen Arteko Herria - 09
- Parts
- Burdinen Arteko Herria - 01
- Burdinen Arteko Herria - 02
- Burdinen Arteko Herria - 03
- Burdinen Arteko Herria - 04
- Burdinen Arteko Herria - 05
- Burdinen Arteko Herria - 06
- Burdinen Arteko Herria - 07
- Burdinen Arteko Herria - 08
- Burdinen Arteko Herria - 09
- Burdinen Arteko Herria - 10
- Burdinen Arteko Herria - 11
- Burdinen Arteko Herria - 12
- Burdinen Arteko Herria - 13
- Burdinen Arteko Herria - 14
- Burdinen Arteko Herria - 15
- Burdinen Arteko Herria - 16
- Burdinen Arteko Herria - 17
- Burdinen Arteko Herria - 18
- Burdinen Arteko Herria - 19
- Burdinen Arteko Herria - 20
- Burdinen Arteko Herria - 21
- Burdinen Arteko Herria - 22