🕙 29-minute read

Bokazionea - 10

Total number of words is 3740
Total number of unique words is 1648
31.1 of words are in the 2000 most common words
45.5 of words are in the 5000 most common words
52.4 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  suhar horietan! Batek erran eta berzeak entzun, iragan zen denbora, eta gauerditan oraino solasean zauden. Hargatik, noizbait behexi ziren eta lokhartu.
  San Benuatek dorre batean zuen bere gela. Dorre
  hortan baziren bi egontoki, bat beherean eta berzea
  gainean. Zerbando aphalenean gelditu zen eta San
  Benuat gorenerat igan. Lokhartu ziren laster; bainan
  Benuatek guritasun guti emaiten zion gorphutzari eta
  jeikia zen bi orenak gabe. Leihoak zabaldurik lothu
  zen othoitzari. Othoitzari oro emana, begiak landaturik zerauzkan izarrez gorago, Jainko maitea han ikhusten balu bezala.
  Eta horra non betbetan argi eder batek hartzen
  duen zeruko eremu guzia! Illhunbeak ezeztatzen dire;
  izarrak ihesi dohazi: iguzkiak tenore gabe altxatu dela
  iduri du. Zer othe da?
  Jainkoarenganikako ageraldi bat ethorri zaio San
  Benuati. Argi distirant xoragarri batean ikhusten ditu
  bildurik mende guzietako goiti-beherak. Eta mende
  guzietako goiti-behera horien artean, agertzen zaio
  bere Ordena sainduaren ospe handia: nola harren
  
  haur maiteak bethi eta gehiago emendatuz joanen
  diren; nola munduaren akhabantzaraino Benedikanoek emanen dituzten laguntza bereziak arimeri eta
  Eliza katolikoari; bainan guziz ikhusten du zer sari
  eder eta berezia gozatuko duten zeruan; eta hori, ez
  xoilki Benedikanoek, bainan berdin komentuar khartsu guziek.
  Zeruko sari hautatu hori; Jainko onak komentuarrentzat daukan sari handiago hori, hain da xoragarria, non san Benuat oro sustaturik baitago; bertze
  ametsik ez du zerukotzat beizik.
  San Frantses Asisakoak bazuen bere komentuan
  gizon gazte bat berriki ethorria. Lotsakorra eta beldurtia zen gizon gazte hori.
  Nahi zen Franzizkano egin eta jadanik nobizian
  sarthua zen, bainan joanago eta uzkurrago zohan,
  komentuko eginbidek lotsatzen ari zuten. Emekiemeki etsaia nausitzen zaio eta azkenean mundurat
  itzultzeko xedea hartzen du.
  Bainan urrikaltzen zaio Jainko maitea eta huna zer
  ikhusgarri ederra igortzen dion.
  Gau batez kontentu guziarekin jeikitzen da othoitzerat joaiteko. Ofizioa akhabatu ondoan, eliza trebes-
  
  katzen du eta aldare aintzinean ahuspez emaiten da
  Sakramendu Sainduaren adoratzeko.
  Lurrerat ukhurtua dagolarik, argi eder batek inguratzen du. Ikhusten du orduan zerutikako ageraldi
  miresgarri bat: hainitz gizon gazte lerro-lerro dohatzila, xuriz beztiturik, kantu erripiketan. Mendietako
  elhurra ez da hain garbi, ez-eta iguzkia hain distirant,
  nola baitire gizon gazte horien soinekoak. Norat othe
  dohazi? Gure fraide-gaiak behatzen diote. Eta horra
  non agertzen den Franzizkano bat, berriki hila; buru
  egiten du gizon xuriz bezti horiekin. Eta guziek inguratzen dute; egiten diozkote beren agurrak eta ongiethorriak; eta gero kanta errepiketan zeruari gora
  bidatzen dute.
  Fraide-gaiak galdegiten dio gizon horietarik bati,
  nondik heldu diren eta norat dohazin, eta zer den
  phesta hori.
  Gizon xuriz beztituak ihardesten dio: San Frantsesen haurrak gare guziak. Hil-eta zerurat sarthu ginen
  laster, eta orai gure anaia hunen bidera heldu gare;
  parabizurat eremaiten dugu gurekin, eta han gozatuko du gurekin komentuar saindueri bakharrik emana
  den sari berezia.
  
  Hitz horietan itzali zen ageraldi ederra, eta gure
  fraide-gaia xoraturik gelditu zen. Ordu beretik onerat
  itzuli zen osoki. Utzi zituen duda-muda guziak, zinez
  eman zen komentuko biziari eta egin zen Franzizkano
  khartsu.
  Orai dezagun erran Imitazionearekin:
  «Holako ontasunen orde zer bihurturen derautzut,
  ene Jainkoa? Ezen ez da guzieri egiten diozuten dohaina, munduari ukho egitea, eta guziak utzirik, komentuko bizitzean sartzea.
  »Oi bai, ohorerik eta loriarik handiena da zure zerbitzatzea, eta zure amoreagatik gauza guziak arbuiatzea. Zuregatik munduko atsegin ezdeusak uzten
  dituztenek izanen dituzte Espiritu-Sainduaren kontsolazione gozoak. Munduko arthak utzi-eta, zure loriagatik bizitze hertsiari lotzen zaizkonak, bihotzeko libertateaz gozatuko dire.
  »Oi komentuko gathibotasun ezti eta maithagarria, zeinak ardiesten baitio arimari libertatea eta saindutasuna!
  »Oi erreligioneko bizitze saindua, zeinak egiten
  baitu gizona aingeruen berdin, Jainkoarentzat maithagarri eta girixtino guzientzat ohoragarri!
  
  »Oi esklabotasun ezin aski desira eta bilha daitekena, harren bidez irabazten dugunaz geroztik ontasun guzien gaineko ontasuna, eta bethi iraunen duen
  bozkarioa!
  
  V – ZATHIA
  Komentuek zer ongi handiak egiten dituzten
  
  I – KAPITULUA
  Zer ongi handiak
  egiten dituzten komentuek
  Ikhusi dugu zer probetxuak diren komentuetan
  bat-bederarentzat.
  Orai ikhus dezagun komentuek nola laguntzen
  dituzten Eliza saindua, erresumak eta herriak.
  Zuzen da bakhotxak bere probetxua asma dezan
  komenturat joaitearekin, bainan ez dadiela hortan
  geldi, eta urrunago heda dezala bere bihotza.
  Egiazko apostolu bat izan behar da komentuar
  bakhotxa; behar ditu herri osoak argitu eta arima
  andanak salbatu.
  Hortakotz dituzte komentuek laguntza handiak
  emaiten populueri, ala eskoletan, ala ospitaletan, ala
  bertze asko behar-orduetan.
  Nahi duzu jakin komentuek zer egin duten Elizarentzat? Konparantza huntarik ikhusiko duzu.
  Jainkoak nahi duenean itsasoraino helarazi ibai
  eder eta aberats bat, nola jokhatzen da? Lehenik
  mendi gainetara igortzen ditu ihitzak, lanhoak, elhu-
  
  rrak, uharrak eta erauntsiak. Mendiek edaten eta iresten dituzte uri-elementa horiek. Emeki-emeki urak
  mendien erraietaraino jausten dire. Eta gero, metatzearen bortxaz, gainditzera dohazi, eta azkenean lurpetik jauzten dire eta lasterka badohazi erreketan
  behera.
  Itzuli handiak ibiltzen dituzte, herriz herri, ordokiak gizenduz eta bazter guziak aberastuz; eta noizbait itsasoraino heltzen dire.
  Hola-hola gerthatu zaiote San Benuati, San
  Domingori, San Frantses Asisakoari, San Iñaziori,
  Santa Teresari, de la Sala dohatsuari, eta bertze askori. Hekien bihotzetan Jainkoak bildu izan ditu dohainik
  aberatsenak eta nasaienak, hala-nola uri-elementak
  biltzen baititu mendi-gainetan.
  Dabitek dio: Jainkoaren mendia, mendi gizen eta
  goria: mons coagulatus, mons pinguis.
  Jainkoaren mendiak dire komentuen lehenbiziko
  egile eta asentazaile sainduak; mendi gizen eta
  goriak, zeruko dohain eta graziez oro betheak, oro
  gaindituak.
  Eta gaindidura hortarik atheratzen dire egiazko
  ibaiak, eta hek dute Eliza saindua bazter guzietan trebeskatzen arimen ontzeko eta salbatzeko?
  
  Hekien bidez jausten dire gutarterat Jainkoaren
  ontasun eta laguntza hoberenak: benedictio Illius
  quasi fluvius inundavit (Eccli. 33. 27).
  Bai hola gerthatzen da. Jainkoak hautatzen du
  Saindu bat eta bere dohainez aberasten; eta gero
  Saindu horren gaindidurarik ontzen du mundua.
  Eta nola Saindu hori ez baititeke lur huntan bizi
  zonbait urthez beizik, ondokoak uzten ditu. Ondoko
  horiek dire komentuetako Ordenak edo Elgartasunak.
  Eta mendez mende bazter guzietarat hedatzen
  dire; hek daukate Eliza katolikoa bozturik eta aberasturik.
  
  II – KAPITULUA
  Benedikanoek nola lagundu duten
  Eliza saindua
  Europako eskualdetan Eliza katolikoak asko nahigabe jasan ditu, bainan borthitzenak gerthatu dire seigarren mendean, hamabigarrenean, eta hamaseigarrenean.
  1° Seigarren mendean, jende basa eta pagano
  batzuek hondatu zituzten bazter guziak. San Benuatek konbertitu eta girixtinotu izan ditu jende pagano
  horiek.
  2° Hamabigarren mendean asko Errege bihurtu
  ziren Aita-Sainduaren kontra, eta bestalde Albigeois
  heretikoak nausitzen ari ziren Frantzian eta Italian.
  San Domingok eta San Frantses Asisakoak bide onerat
  bildu dituzte arima errebelatu horiek.
  3° Hamaseigarren mendean protestantek jendaia
  osoak galtzen ari zituzten. Hekien kontra altxatu ziren
  San Iñazio eta Santa Teresa; Jesuistek eta Karmelitek
  bentzutu izan dute protestanten errabia.
  
  Ikhus dezagun beraz zer egin duten Elizarentzat,
  lehenik Benedikanoek, gero Dominikanoek eta Franzizkanoek, eta azkenean Jesuistek eta Karmelitek.
  Huna zer egin duten Benedikanoek. Mende guzietan zarrenak eta borthitzenak izan dire bosgarren eta
  seigarren mendeak. Ezen herstura handian zen
  orduan Europa.
  Alde batetik Erroma zaharra erortzen ari. Lehenago hegalak hazkar zituen eta urrun hedatzen, nausi
  zen bazter guzietan. Bainan orai ez zen berdin, orai
  puskaka erortzen ari zen alde orotarik, orai leizerat
  uzkailirik zagon.
  Bertze aldetik, jende sineste-gabeak, nonbaitikako
  jende basa eta pagano batzu heldu dire osteka eta
  metaka. Ipharreko bazterretarik hedatzen dire, itsasoa iduri. Phorroskatzen eta ezeztatzen dituzte harmadak, hiriak, traba suerte guziak. Italia, Frantzia,
  Alemania, Espainia, bazterrak oro xahutzen ari dituzte.
  Jende basa hek dire Bisigotak, Suebeak, Bandaleak, Agotak, eta bertze asko.
  Europak ez zuen behinere holako desmasiarik
  ikhusi. Eta hori zen San Benuaten mendea! Orduan
  
  zituen altxatu bere komentuak, ala Zubiakon ala Kazine mendian!
  Huna zer dion Jainkoak denbora hetaz liburu
  sakratuetan:
  «Beha zazue eta harrituko zarete, ezik gerthatuko
  da gaitz bat ezin sinetsia. Horra non altxaraziko ditudan jendaki borthitz eta zalhuak. Bertzeren etxez eta
  ontasunez jabetuko dire. Hekien zaldiak, lehoinak
  baino ere hazkar eta arhin, jauzika dabiltza. Arranoek
  jatera laster egiten duten bezala, hek ere hegaldaka
  dohazi. Kolpe beraz heltzen dire bazter guzietara eta
  oro xahutzen dituzte. Trufaka kalitzen dituzte errege
  hazkarrenak, eta burdinez estekaturik multzoka eremaiten jende osteak».
  Eta buru egiteko ibaia borthitz horri, ez ageri
  nihun deus balio duen indarrik; guziak beldur; erresumako buruzagiak uzkur eta nagi; harmadak lotsa;
  nihork ez gogoeta zuzenik, nihork nahikunde hazkarrik, oro debalde eroriak! Bakharrik oraino xutik egoki
  Eliza katolikoa!
  Bainan Eliza katolikoan ere asko zauri eta makhur
  gizonen aldetik; hainbertzetaraino non Konztantinopoleko aldetan bortz ehun aphezpiku bihurturik baitaude
  Aita-Sainduaren kontra.
  
  Bai-eta Egiptoko bortuetan komentu gehienak galtzen ari! Hain luzaz eta khartsuki iraun ondoan, hanbat fraide, hanbat penitent espantagarri, osoki barheiatuak eta makhurtuak!
  Bainan holako denbora gaxto etsituetan, Jainkoak
  igortzen du bethi norbait saindu handi. Eta saindu hori
  aski da atheratzeko leizetik mende zarrenak eta jendaki galduenak.
  Hola zen gerthatu seigarren mendean. San Benuat
  handia igorri zuen Jainkoak, bai Erroma zaharreko
  ustelduren sendotzera, bai-eta jendakia basa hekien
  batheiatzera.
  Eta huna zer bidez. San Benuatek egiten du Ordena berri bat eta emaiten diozka lege edo erregela hazkarrak. Bazter guzietarik sartzen dire Ordena hortan
  hainitz jende. Komentuetarat holaxet dohatzin gehienak dire gizon aberats eta jakintsun baliosenetarik.
  Eta gero, gizon argitu Jainkotiar horietarik behexiko dire ala aphezak, ala aphezpikuak, ala Aita Sainduak.
  Bide hortaz, emeki-emeki, Jainkoak beretzen ditu
  bazterrak oro. Eliza Katolikoa jenden artean goratzen
  eta nausitzen da. Bai Erroma zaharreko paganoak, bai
  populu basa guziak, jartzen dire Elizaren altzoan,
  
  onesten dituzte harren irakaspenak. Eta horra non
  Europa burutik buru berritua den.
  Benedikanoek izan dituzte hogoi eta hamazazpi
  mila komentu, hogoi eta hamabortz aita-saindu,
  berrehun kardinale, hameka ehun eta hiruetan hogoi
  eta lau arxaphezpiku, bortz mila eta bortz ehun eta
  hamabi aphezpiku, berrogoi eta hamabortz mila Saindu aldaretarat altxatuak. (Darras, Hist. de l'Ég.)
  Bai, San Benuatek eta harren Ordena sainduak
  athera dute Europa errekatik. Hekieri esker daude
  oraino xutik gure sineste katolikoa, gure etxeak, gure
  herriak.
  Egia da Jesus-Kristo dela bakharrik gizonen salbatzaile; berdin egia da, Jesusen ondotik Eliza katolikoari erori direla gu salbatzeko ahalak; bainan ez da
  gutiago egia, Jesu-Kristoren eta Elizaren indarrak,
  denbora hetan agertu direla gehienik Benedikanoen
  bidez. Eta ez xoilki denbora hetan; geroztik ere Benedikanoek egin dituzte Elizari laguntzarik hoberenak.
  Berriki oraino, Aita Saindu Leo hamahirurgarrenak, erran diote Frantziako Abade Benedikanoeri:
  Hala-nola seigarren Mendean Benedikanoek athera
  baitzuten errekatik Europa guzia, berdin orai ere hek
  berrituko eta hazkartuko dute.
  
  III – KAPITULUA
  San Domingok eta San Frantsesek
  nola lagundu duten Eliza
  Goraxago erran dut nola hamabigarren mendean,
  asko errege bihurtu ziren Erromako Aita-Sainduaren
  kontra. Alemaniako enperadorea, Othone laugarrena;
  Frantziako erregea, Filipe-Auguzto; eta Angleterreko
  erregea, Henri bigarrena, eskomikatuak ziren; AitaSainduak elizatik khendu eta ideki zituen, zeren-eta
  asko zarkerietan gogortu eta thematu baitziren, eta
  hori, arbuiatuz eta ostikatuz Erromatik ethorri abisu
  on guziak.
  Erran dut oraino nola heretiko batzu nausitzen
  hasiak ziren Frantzian eta Italian, eta guziz Tolosako
  eskualdetan.
  Bainan Jainkoak ez du sekulan ahanzten bere Eliza
  saindua. Orduan ethorri zen mundurat San Frantses
  Asisakoa, eta harrek behar zituen sendotu gaitz horietatik gehienak.
  
  Egun batez othoitzean dagolarik, Jesu-Kristo berak
  erraiten dio: Zoaz eta altxa zazu ene etxea, ene Eliza
  maitea, ezen ikhusten duzu nola erortzera dohan.
  San Frantses berehala lotzen da lanari. Biltzen
  ditu lagunak eta erraiten diote: Jainkoak ez gaitu xoilki gure arimen salbatzeko deithu, bainan oraino bertze hainitz arimen salbatzeko.
  Goazin beraz herriz herri, eskale batzu bezala,
  oinekorik gabe eta piltzarrez beztiturik.
  Eta nola Jesu-Kristok mundua salbatu izan baitu
  kurutzeko bere oinazez, berdin guk ere arimak salbatuko ditugu gure bizitze aphal eta garratzaz.
  Ai beha zazue zer desmasiak dabiltzaten bazter
  guzietan urguluak eta lohikeriak. Ala erregek, ala aitoronsemek, ala jende arruntek ez dute bertze ametsik,
  baizik ere urgulua eta lohikeria.
  Hitz batez, oro galtzen ari dire, eta Elizak uzkailtzerat dohala iduri du.
  Guri da guri, gaitz horien sendotzea eta Elizaren
  laguntzea; eta hortarakotz jarraik gaitezen Jesu-Kristoren erranari: Ez dezazula izan ez urherik, ez zilharrik, ez dirurik. Bidean zabilzalarik ere, ez dezazula
  izan, ez soinekorik, ez oinetakorik, ez-eta makhilarik.
  
  Gau batez huna zer gerthatu zen Erromako elizanausian. San Domingo gau guzia egon zen Jondoni
  Petriren eliza hortan, eta Jainkoak igorri zion zerutikako ageraldi bat. Ikhusi zuen Jesu-Kristo, borthitz eta
  hasarre, gizonen gaztigatzerat abian zela.
  Harritzen da Domingo eta nigarrez hasten. Eta
  bertan agertzen da Andredena Maria; erraiten dio
  bere Seme-Jainkoari:
  Oi Jauna, othoi bekhatorez urrikail zaite; huna bi
  apostolu, Frantses eta Domingo, hok fedea phiztuko
  dute eta berriz ere hainitz arima salbatuko.
  San Domingok bere burua aise ezagutu zuen ageraldi hortan, bainan bere laguna ez zuen behinere
  ikhusi.
  Biharamun goizean atheratzen da elizatik, eskale
  bat ikhusten du; nor othe da? Da preseski San Frantses. Berehala elgar ezagutzen dute, besarka lotzen
  dire bata bertzeari, eta adiskide handi egiten. Luzaz
  badaude elgar besarkaturik eta hitzik erran gabe.
  Azkenean San Domingok emaiten diozka San
  Frantsesi bere ageraldiaren xehetasunak eta erraiten
  dio: Gauden biak adiskide eta elgar lagunt dezagun
  Jainkoaren maitatzen eta arimen salbatzen.
  
  San Frantses, gehienik jazarri zen munduko urguluari eta zarkerieri; eta San Domingo hala-hala heretikoeri eta hekien gezur gaxtoeri.
  Jainkoak berak irakatsi zion San Domingori bere
  bidea. Erran dut nola izan zuen Erroman zerutikako
  ageraldi bat; ez zen azkena, ezen handik laster bertze
  bat gerthatu zitzaion, berdin ederra eta aiphagarria.
  Orduan ere, lehenbiziko aldian bezala, othoitzean
  zagon Erromako eliza-nausian; Jondoni Petri eta Jondoni Paulo agertu zitzaizkon; Jondoni Petrik eman zion
  makhila bat, erraiten ziolarik: Habil bidez bide, herriz
  herri, eta bil Jainkoari arima errebelatuak; – Jondoni
  Paulok eman zion Ebanjelioko liburua, erranez: Mintza
  hadi, predika zak goraki Jainkoaren hitza, egiazko
  sinestea, sineste katolikoa.
  Tolosako eskualdetarat joan zen beraz San Domingo bere lagunekin.
  Lagun hetarik bat eskualduna zen eta garartarra,
  Doniane-Garazin berean sortua. Joanes nafartarra
  erraiten zioten. Dominikano sartu zen agorrilaren
  hogoi eta zortzian, hamabi ehun eta hamaseian.
  San Domingok eta harren lagunek egin-ahalak oro
  egin zituzten heretikoen argitzeko. Bazabiltzan herriz
  herri, bethi misione emaiten, bethi borrokan Eliza
  
  katolikoaren etsaiekin. Emeki-emeki gehienak bildu
  zituzten Elizaren galtzarrerat, eta azkenean erran ahal
  zuten Moisek lehenago erraiten zuena: Non dire Jainkoaren etsaiak? guziak itzali dire!
  
  IV – KAPITULUA
  San Iñaziok eta Santa Teresak
  nola lagundu duten Eliza
  Hamaseigarren mendean Eliza katolikoak jasan
  zituen, sekulan ez bezalako nahigabeak. Luther heretikoa agertu zen; Erromatik aldaratu eta deslothu
  zituen jendaia osoak, hala-nola Alemania, Suissa eta
  Angleterra. Eta itxura guzien arabera, izurrite gaitz
  horrek bertze kalterik egin behar zuen; hedatzerat eta
  nausitzerat ari zen eskualde gehienetan.
  Tinka gaxto hortan, Jainkoak bere Elizari laguntzaile igorri zion San Iñazio eskualduna. Harrek eta harren
  lagunek gibelaraziko dituzte heretiko protestantak.
  Iñazio gazterik gerla-gizon athera zen; gerlaren
  izenak berak phizten zion odola, eta Espainia guzian,
  nihor ez zen, ezpata harrek bezain ongi zabilanik.
  Oi saindu handia, oi eskualdun maitea, ezpataz ez
  bezalako harmarik ibili beharko duzu. Zure, eta zure
  lagunen harmak izanen dire kurutzeak eta atsekabeak. Eta huna zertako. Pairatuz beizik ez baititeke
  deus handirik egin Jainkoarentzat eta arimentzat.
  
  Nork ere nahi baitu berthutean ausarki goratu, berzeak ere saindutzen lagundu, eta Jesusen izena goretsi eta altxatu, harrek jakin dezala atsekabearen jasaiten. Horrelako hersturetan erraiten zuen Jondoni Paulok: Jesusekin itzatua nago kurutzeari.
  Bai hola da, eta bethi hola izanen da. Nola JesuKristok gizonen erospen egin baitu hainitz pairatuz,
  berdin Jesuisten ordenak ere, Eliza laguntzekotz,
  behar du hainitz pairatu.
  Hogoi eta hamar urthetan athera zen San Iñazio
  mundupetik eta osoki eman bere Jainkoari. Emekiemeki bildu zituen bederatzi lagun, oro gizon jakintsunak, bihotzdunak eta Jainkotiarrak.
  Hamabortz ehun eta berrogoi eta batean, guziek
  egin zituzten botuak; eta ordu beretik bazter guzietara hedatu ziren, Apostoluek lehenago egin zuten bezala, eta predikatzen abiatu Protestant heretikoen kontra.
  Berriki oraino protestant famatu batek erraiten
  zuen: Guziek dakitena da, Jesuistak jazarri direla
  gehienik hamaseigarren mendeko heretikoeri. (Guizot).
  Aita-Saindu Paulo hirurgarrenak Trenteko kontziliorat igorri zituen hirur Jesuista, Diego Lainez, Afonse
  
  Salmeron eta Klaude Lejai. Halako lan handiak egin
  zituzten kontziloan, non Modenako aphezpikuak izkribatu baitzuen bere lagun bati: Eskerrak diozkat Jainkoari zeren eta eman dautan Jesuista horien entzuteko zoriona; nik uste nihork behinere kolpe hoin borthizik ez dioten eman heretikoeri.
  Eliza katolikoaren etsai batek, Fra Paolo Sarpik,
  erraiten zioten Protestanteri: Nahi baduzue Erromako
  eliza khordokatu eta aphaldu, barheia zaitzue Jesuistak, ezen hek galduz geroztik, Eliza katotikoa laster
  ttipituko da.
  Handik hunateko denboretan Jesuistek entsegu
  eta lan berak ibili dituzte. Izan dire bethi Eliza sainduaren laguntzailerik hoberenak.
  Egia da bai hainitz nahigabe jasan dituztela, eta
  hori edozoin toki ala denboretan. Nihon eta sekulan
  Jesuistek ez dute izan bakerik ez sosegurik. Noiz-nahi
  eta bazter guzietan, gezurrik ikharagarrienez belztu
  dituzte; askotan beren etxeak eta ontasun guziak ebatsi diozkote; behin baino gehiagotan girixtino lurretarik khasatu dituzte.
  Eta bizkitartean ez dire behinere lotsatu. Zer diot?
  Nahigabe horietan hazkartu dire. Eta goraxago erran
  dutan bezala, zonbatenaz baitute gehiago pairatu,
  
  hanbatenaz egin dituzte ongi handiak eta iraupenezkoak.
  Hamaseigarren mendean oraino Karmelitek laguntza handia eman zuten Elizari.
  Santa Teresak erraiten dauku zer xedez egin zuen
  Karmeleko aldamena edo erreforma. Huna nola mintzo den:
  «Ikhusten ditut heretikoak alde orotarik emendatzen eta nausitzen ari; ez nauke alferrik, jazarri behar
  naiote. Bainan zer egin? nondik loth hekien gibelarazteko? Ez zait iduri deus hoberik asma dezakedala, baizik ere arima khartsu multxo baten biltzea, amoreagatik beren othoitzez lagunt detzaten Elizako aphezpiku,
  predikari eta gudulari saindu guziak»
  Erromako Aita-Saindu Gregorio hamabortzgarrenak erraiten du: Santa Teresak ez zuen egunik iragaiten, entsegu handiak egin gabe heretikoen konbertltzeko. Nigarretan zagon bethi kasik, ikhusiz zer ilhunbetan galdurik zauden. Ez xoilki othoitza frango, bainan oraino barurak, lizifrinak, eta bertze hainitz gorphutz-zehatze egiten ohi zituen. Eta harrek bezala, bertze karmelita lagunek ere berdin.
  
  Protestantek berek zioten: Karmelita horiek azkenean konbertituko gaituzte guziak.
  Geroztik ere laguntza berak eman dituzte bethi
  Karmelitek Eliza katolikoari. Europako erresuma
  guzietan ehunka hedatu dituzte beren komentuak.
  Zer diot? Protestant-lurretan ere, heretikoen
  erdian, badituzte asko komentu, hala-nola biga Londresen, bat 1866an altxatua, eta bertzea 1878an.
  Urrunago ere joan dire. Komentuak egin dituzte: Indietan, Mangaloreko hirian; Bethleemen eta Jerusalemen; Xinan, Koxinxinan, Kanadan, Afrikan; hitz batez,
  Misionestak heltzen ahal diren bazter eta eskualde
  guzietan.
  Eta bethi, erran dugun xedeaz: Elizako predikari
  eta langile khartsuen laguntzeko beren othoitzez eta
  mortifikazionez.
  Ezin erran diteke zonbat eta zonbat saindu eman
  dituzten Elizari. Ordena dohatsu hori izan da egiaz
  Jainkoaren baratze hautatua; hor ditu Jesusek bildu
  eta gozatu bere Bihotz sakratuaren espos khartsuenak, egiazko lore eder eta maitagarriak.
  
  V – KAPITULUA
  Komentuek eskoletan
  egiten dituzten laguntzak herrieri
  Orai duela ehun eta berrogoi eta hamar urthe iraganik, 1733, Baionako jaun Aphezpiku batek, Piarres
  de Lavieuvilek, manamendu bat igorri zuen bere Diosesari, suztatzeko aphezak eta eskola-emaileak haurren argitzera, ongi moldatzera, girixtino jakitate eta
  urratsetan arthoski altxatzera.
  Huna manamendu hartarik bi hitz: «Haurren instruitzen haritzen baldin bazarete, zebak salbatuko
  zarete, eta halaber salbatuko tutzue zuek entzuten
  zaituztenak.
  »Eta baldin zenbait aldiz lanaren difikultateak edo
  gaitztasunak gibelatzen edo geldiarazten bazaituzte
  zuen bidean, har zazue animo, orhoitzen zaretelarik
  nolako bozkarioa eta kontsolazionea izanen duzuen
  agertzeaz Jujamendu Jeneralean, mundu guziaren aintzinean, gure arimen Artzain soberanoaren aintzinean, zuek inozentziazko estatuan begiratu dituzketzuen hainbertze haur maitez lagunduak.
  
  »Nolako deskantsua izanen da zuentzat orduan,
  erran ahal izaitea Jainkoari:
  »Huna ni, eta Jaunak niri fidatu darozkidan haurrak.»
  Baionako jaun Aphezpiku harrek bazakien, alde
  batetik zoin den premiatsu haurreri eskola egitea, eta
  bertze aldetik zoin den gaitz eta akhitgarri. Eskola
  emailen suztatzeko, hitzemaiten diote zeruko sari
  ederra.
  Sari horren agintzak hazkartzen eta berotzen ditu
  homentuar eskola-emaileak.
  Bainan guziz Jesusen amodioak deramatza; eta
  harrek irakatsi urrats beretan nahi dire jarraiki.
  Egun batez, dio Ebanjelioak, haurtto batzu ekharri
  ziozkaten Jesus-Jaunari. Eta Jesus amultsu horrek
  benedikatzen zituen lehenik eta gero besarkatzen.
  Dizipuluak ohartu zirenean, abiatu zitzaizkoten larderiaka, urrunt zitetzela handik.
  Bainan Jesusek: Ez bada urrunt haur maite horiek,
  utz zaitzue hurbiltzera deskantsuan, ezen hunelakoena da Jainkoaren erresuma. Egiaz diotzuet: ez bazarete haurtto hok bezala aphal eta ttipi bihotzez egiten,
  ez zarete zerurat helduko.
  
  Jesusen izenean eta harren orde, Eliza katolikoak
  amodio berarekin hartzen eta altxatzen ditu haur gazteak.
  Eta Eliza katolikoan, komentuek dute gehiengehienik atxiki haurren alderateko jarraikitasuna. Bai
  eskolen nonbreaz, bai irakasteko jeinuaz eta trebetasunaz, komentuek bethi gaina atxiki dute. Nausi agertu dire denbora guzietan.
  Edozoin bazterretako jendakia gehienek, duten
  balio poxia, zor dute komentueri. Komentuek eman
  diozkote, beren eskoletan, bai sineste katolikoa, bai
  gainerateko bertze jakitateak.
  Orai duela abantzu ehun urthe, gaxtagin erho
  batzuek ezarri zuten gure Frantzia ederra itzulikaturik
  eta deseginik. Desmasia zar hori gerthatu aintzinean,
  bazterrak oro eskolez betheak ziren.
  Frantziak bazituen hogoi eta lau eskola-nausi (universités) bortz ehun eta hiruetan hogoi kolegio; eta
  herri guzietan baziren eskola xumeak. Eta guziak
  kasik komentuen eskuetan ziren.
  Gehiago dena, urririk zauzkaten, nihori kornadorik
  galdegin gabe.
  Ez orai bezala ez: Gobernamenduak dio urririk
  dauzkala eskolak; bainan hori gezurra da. Ezen zer
  
  bidez ditu haurrak eskoletan urririk hartzen? Gu
  guzien gastuz, gure moltsetarik asko zerga ebatsiz.
  Ai lehenago ez baitzen hola! Deus zergarik gabe
  komentuek urririk zauzkaten eskolak. Jende aberatsek
  karitatez emaiten zioten komentueri jende xumearen
  eskolatzeko sosa; erromesak kitorik eskolatuak ziren.
  Bainan orai zergak hurrupatzen du sosa sakela guzietan. Aitoronsemeak bezala, laborariak ere pagatu
  behar du.
  Bestalde, egungo egunean, girixtino ona ez diteke
  fida eskola guzietan. Asko badire zarrak eta gaxtoak.
  Aiphamenik ere ez da Jainkoaz, arimaz, othoitzaz, salbamenduaz. Holako eskoletan jendeak abere bilhakatzen dire, egiazki galtzen dire.
  Ez du hainitz urthe Tuloneko hirian, galeretako
  midiku-nausiak izkribatzen zituela hitz hok:
  Gizon hiltzaile gehienak, ohoin handi gehienak,
  burdinetarat kondenatuak diren gehienak, nondik
  uzte duzu heldu direla?
  Ez katexima irakasten den eskoletarik ez. Ez Fraiden eta Seroren eskoletarik ez.
  Bainan heldu dire eskola sineste gabetarik, Jainkoaren etsai diren eskoletarik.
  
  Ai dohatsu Fraidez eta Serorez eskolatuak diren
  herriak! Eskola girixtino horietan haurrek ikhasten
  dute gaizkiaren beldurra, ikhasten dute bekhatua dela
  gaitz guzietarik handiena. Eta mirakulu liteke, hola
  altxatu haur bat, sekulan galeretaraino erortzen
  balitz.
  Gizon jakintsun handi batek erran du:
  Komentuak aurthikitzen badituzue, hekien orde
  egin beharko dituzue presundegiak.
  Horiek oro hola, gorago erran dutana diot berriz
  ere: Populu girixtinoek duten balio poxia zor dute
  gehienik komentueri, zeren-eta komentuek eman baitiozkote eskoletan, bai sineste katolikoa, bai gainerateko bertze jakitate onak.
  
  VI – KAPITULUA
  Ahalaz, Fraiden eta Seroren eskoletarat
  igorri behar direla haurrrak
  Azken kapituluan erranetarik ageri da, EskualHerrian ez dela Buraso hain bihotzgaberik izan behar,
  non haurrak igorriko baitituzte Jainkorik gabeko eskoletarat.
  Diot holako Aita-Amak bihotzgabeak litezkela.
  Badakit bai gutiz-gehienek maite dituztela beren
  haurrak, ezen hori beren jiteak berak manatzen diote.
  Nor nahik, balitz ere basa herrietako zerbait jende
  borthitz lotsagarri, Aita edo Ama den ber, maite ditu
  bere haurrak. Eta hori ukhatzen duenak, zer daasan
  ez daki; harrek bere burua abereak baino sordiesago
  dauka, ezik nork sekulan ikhusi du bere sabeleko
  umeak maite ez dituen abererik?
  Beha zakozu gerezi-ondo bati, nola bere aroan
  ekhartzen dituen gereziak; berdin sagar-ondo bati,
  nola adar guzietarik sagarra darion uztailari buruz.
  Hola-hola eta hobeki, Aita baten eta Ama baten biho-
  
  tzetik jitez sortzen da haurren alderako estekamendua.
  Bainan huna zertan diren Burasoak bide onetik
  zeihartzen.
  Haurrak maite bai, ez ordean Jainkoari eta arimari
  buruz, iduri sinesterik ez dutela, iduri gorphutzeko eta
  lurreko harat-hunatak eginez geroz, oro untsa direla
  eta hortan akhabo. Ai bada gorago altxa detzatela
  beren gogoak eta xedeak; eta haurrak maita Jainkoarentzat, arimarentzat, zerukotzat!
  Aita-Amak atxikiak dire haurren salbamenduaz
  ahalik eta artha hoberenen hartzera; hortakotzat
  ordean zoin da egitekorik lehen-lehena? Hura da jakitate ona, hura da funtsezko argia Erreligioneko gauzetan.
  Argi eta jakitate hori gabe, nihork ez ditu bere
  eginbideak bethetzen ahal. Itsuak eginen du bethi itsu
  lan. Norat-nahi jo dezan, zeihartuko da bide onetik eta
  bere burua laster xahutuko du.
  Aita-Ama eskualdunak, ez baduzue nahi zuen haurrak bazter ditezen zeruko bidetik, igor zaitzue eskola
  girixtinoetarat, othoitzak eta katexima irakasten diren
  eskoletarat, erran nahi baita Fraidetarat eta Seroretarat. Ezen egungo egunean, gobernamenduko eskole-
  
  tan ez da othoitzik ez kateximarik zilegi; pagano eginak dire, eta Eliza kondenatu izan ditu.
  
You have read 1 text from Basque literature.