Bokazionea - 07
eta guritasun guzieri! Zertako bada? Haragiaren jaidura gaxto demendrenak zehatzeko; osoki khentzeko
lehia zar eta lohitsu guziak.
Eta hargatik phizten oraino su gaxtoa! tentazione
borthitzak altxatzen oraino eta bihotz guzia nahasirik
ezartzen! Hainbestetaraino non ez baitezake hirritsa
zikhin hori garhait, larrutuz baizik bere gorphutza
elhorri sasi baten barnean.
Hortik ageri da hazkarrenak ere tentatuak ditezkela; bihotz garbiena bera egon behar dela ikharan,
atzartasun zuhurrenak hartuz.
Huna bigarren irakaspena.
Uztailaren erditsutan, hamabi ehun eta hogoi eta
hiruan, negu bihotzean eta gau batez, San Frantses
Asiesekoa othoitzean zagon.
Othoitzari oro emana dagolarik, agertzen zaio ifernuko etsai gaxtoa. Etsai gezurti hori gizon-gazte baten
itxura ederrarekin heldu zaio. Lausenguz, aire ezti
batekin erraiten dio:
Zertako bada holako othoitz luzetan akhitzen
zare? Osagarri ttipia duzu, ez bortxa zure burua. Berzela erituren zare eta denbora gabe hilen. Ez othe
dakizu gaua lo egiteko emana zeraukula? Ba, sinets
nezazu, ez duzu gorphutza higatu behar, indar gehiago izanen duzu arimen konbertitzeko eta salbatzeko.
San Frantsesek berehala ezagutu zuen etsai lohiaren maltzurkeria; eta deusik ihardetsi gabe harren
elhe xurieri, athera zen kuxian ganbaratik, joan zen
ointhuts elhorri sasi baten ondora, eta han buluzirik
jauzi egin zuen sasiaren barnera. Gorphutz guzia odoletan sarraskiturik ezarri zuen.
Hola garhaitu zuen San Frantsesek etsai lohiaren
guritasunezko tentazionea. Eta ordu berean sasi guzia
bethe zen arrosa ederrez. Elhorri ondo bakhotxa lorez
aphaindurik ageri zen elhurraren artetik.
Handik zonbait urtheren buruan, San Frantses
joan zen Zubiako mendira. San Benuaten harpean
othoitz egin zuen lehenik, eta luzaz belhauniko egon
zen hango elhorri-sasiaren ondoan, orhoituz zer tentazione borthitza garhaitu zuen San Benuatek sasi hortan.
Ordu berean, othoitzean zagolarik san Frantses,
Jainkoak egin zuen mirakulu handi bat. Sasi hortako
elhorri ondo guziak arrosa ederrez bethe ziren, eta
geroztik, uda ala negu, loratua dago San Benuaten
elhorri-sasia.
Urthe guziez Benedikanoek atheratzen dute arrosa horietarik usain-onezko ur balioz bat eta igortzen
dute edo errege zonbaiti edo sortze handitako burdies
batzueri.
X – KAPITULUA
Obedientzia edo Jauspena
Obedientziak nahi du: 1° Jainkoari buruz egin
detzagun aintzindariek manatu guziak; 2° Edozoin
urratsetan, ala orrox ala nekeetan, bethi berdin lehia
gaiten, deusetan eskasik egin gabe; 3° Ala kanpoz ala
barnez, gorphutzez ala bihotzez, berehala eror gaiten
buruzagien hitzera.
Jainkoari buruz egin detzagun aintzindariek
manatu guziak.
Aintzindarieri obeditu behar dugu, ez beldurrez, ez
indarra dutelakoan, bainan Jainkoaren ordainak direlakotz.
Jainkoak huna zer dion:
Ene bidez eta ene ordainez dire nausi zuen buruzagiak; eta hek eman legeak, ene nahikundeak dire.
Jondoni Paulok ere dio:
Nausitasunik ez da baizik ere Jainkoarenganik;
ditugun aintzindariak, harrek emanak ditugu.
Hortik ageri da gure buruzagieri jarraikiz, Jainkoari berari jarraikitzen garela, hekien manuak onets
detzagun, ez gizonen araberako gogoz, bainan xede
gora eta Jainkozkoz.
Bertzela Jesusek erraiten ahal luke:
Zuek, beheretikakoak zarete; ez zarete ni bezala
gainetikakoak, zeren eta aintzindarietan behatzen
baituzue xoilki gizonari. Beha zazue bada oroz gainetik Jainkoari, ezen zuen buruzagiak ene ordainak dire.
Hemen san Thomas teologo handiak irakaspen
eder bat emaiten derauku.
Saindu hori Boloñeko hirian zagon, Dominikanoen
komentuan. Eta handik bere hitzez eta bere izkribuez,
mundu guzia argitzen zuen. Ez da sekulan agertu
theologo hori bezain jakintsunik.
Beraz theologo handi hori Boloñeko komentuan
zen. Eroriko bat eginik min-hartu zuen zango batean.
Nekez zabilan xutik. Goiz batez fraide kozinera heldu
zaio:
Aita, enekin hirira ethorri behar zare; lagunduko
nauzu jatekoen erosten eta garreiatzen.
Fraide gaizoak ez zakien mintzo zela Thomas teologoari. Eta nola Komentuetan kozinerak ere baitu
bere bothere poxia; nola har baitezake bere lanetako
behar duen laguntza; san Thomasek Jainkoaren
manua ikhusi zuen hor. Ez zen demendrenik arranguratu. Hitzik erran gabe, kozineraren eskutik alphortxak hartu zituen, lephoan sarthu eta mainkhuka
jarraiki.
Abiatu ziren Boloñeko karriketan behera. Fraide
kozinera lasterxko zabilan. Jadanik eltzea suan eta
bazkaiteko tenora hurbiltzen ari, khexu zen. Zer erranen zuten komentuko jendek, ez bazuen bazkaria
tenoreko mahian ezarria?
Ba bainan teologo mainkhua ezin jarraik kozinerari! Zangotik min eta alphortxak bethetzen ari, zer nahi
ikhusten zuen ezin ibiliz.
Azkenean hiriko jendeak ohartzen dire. Ikhusten
dute Dominikano hori oro akhitua, bizkarra kargaturik
eta zangoa herrestan.
Bebatzen diote hobeki eta horra non ezagutzen
duten Thomas teologo handia. Oihuz hasten zaizkote
fraide kozinerari, zer ari den bada, heia behar duenez
hola ibilarazi teologoetarik aiphatuena, Italiako ospe
eta argia?
Ai orduan koziner gaizoa izitzen da. Bi belhaunez
erortzen da bere lagunaren oinetara eta barkhamendu galdegiten dio.
Teologo sainduak irriz xutiarazten du, erraiten diolarik:
Zaude deskantsu, Jainkoari nago zuri jarraikiz,
ezen bethi harren ordaina dut ikhusten ene buruzagi
guzietan. Xoilki, ahal baduzu, ibil zaite eztikixago.
Horra obedientziazko irakaspen eder bat. Ez da
bakharra; saindu gehienek hein berekoak emaiten
derauzkute.
San Frantses gure herritarra, belhauniko zagon
San Inazioren gutunak irakurtzen zituenean. Eta irakurtzen hasi baino lehen, othoitz egiten zuen obedientzia oso baten galdatzeko. Nolaz bada hori? Zeren eta
bere buruzagiaren baithan ikhusten baitzuen Jainkoaren egiazko ordaina.
Izkribatzaile balios batek erraiten du: Ikhusi ditut
komentuetan aita eta fraide frango, argituak eta khartsuak, agur egiten zutela ukhurturik Superioraren
gela-athean iragaiten ziren aldi guziez, Jainkoa bera
han izan balitz bezala.
Trapistetan izan da fraide saindu bat erraiten
zuena:
Ene Abadearekin buru egitera heltzen naizen aldi
guziez, baztertzen naiz eta ukhurtzen, aldareko sakramendua ene aldetik iragaiten balitz bezala.
Bai-eta askotan Jainkoak mirakulu handiak egin
ditu obedientziaren goresteko. Huna bat.
San Benuaten komentutik beheraxago bazen aintzira edo ur-zipu handi bat, itsasoa iduri.
Saindua bere gelan zelarik, horra non Plazide
urketa dohan aintzira horren hegira. Ohar gabean
ausarkiegi ukhurtzen da pearraren bethetzeko eta
bere bueltak urari behera aurthikitzen du.
Uhinek laster hegitik urrun eremaiten dute. Akhabo da haur gaixoa, ez bazaio berehala norbait heltzen.
Jainkoak argitzen du San Benuat, irakasten dio zer
hersturetan den Plazide bere haur maitea.
Aita on hori gelatik abiatzen da oihuz:
Mauro, Mauro, egizu laster, Plazide ithotzen ari da,
uretik athera zazu!
Mauro jauzi batez jausten da San Benuaten benedizionearekin, uren gainean xutik laster egiten du,
hartzen du Plazide buruko iletarik eta leihorrerat
ekhartzen.
Hegirat heldu deneko ohartzen da nola xutik ibili
den uraren gainean. Harritzen da.
Doha kuxian San Benuatengana eta zer gerthatu
den erraiten dio.
Ihardesten dio Saindu handiak ez duela harrek
deusik egin mirakulu hortan; bere obedientzia zalhuak
eman diola uren gainean xutik ibiltzeko indarra.
Eta dizipuluak bere aldetik: ezetz, ezetz, mirakulu
guzia aita Benuaten othoitzek egin dutela.
Orduan mintzatu zen Plazide eta erran zioten
bieri: uren barnetik atheratzearekin, ikhusten nuen
aita Benuaten soina eta iduri zautan harrek ninduela
osinetik kanporatzen, obedientzia sainduaren izenean.
XI – KAPITULUA
Edozoin urratsetan ala errex
ala nekeetan bethi berdin obedi dezagun
Gure izaitez ekharriak gare goxoki eta guriki bizitzera. Eta nola asko baitire bertzeak baino ere alfer
eta nagiago direnak beren jitez, hek are gehiago
asmatzen dute bizi laño eta eztia.
Gutixago ala gehixago, jauspena guzientzat bortxazko urratsa da beraz. Eta oraino ez naiz hemen
mintzo uzkurtasunaz beizik.
Badugu bihotzean bertze jaidura gaxto bat, jauzkorra eta bihurria, uztarri guzien etsaia dena.
Zoin othe da jaidura hori? Hori da urgulua.
Urguluak berenaz ez dezake jasan deus manurik,
deus estekari! Oro trenkatu eta hautsi nahi ditu. Bortxaz beizik ez da etortzen obeditzera.
Gurikeria alde batetik, urgulua bertze aldetik,
horra bi traba bethi trebeska daudenak.
Hortik ageri da ez gaitezkela eror buruzagien nahira, baizik ere gure jaidurak garhaituz.
Zuzenez diote bai teologoek obedientzia dela
egun orotako martirioa. Bainan zer probetxuak
lurrean eta zer sariak zeruan!
Aski dugu so egitea: Phausatu nahi nuke, eta horra
non obedientziak lanera manatzen nauen; ene lehenbiziko lo-khuman oro lokhartua nago, eta horra non,
gauerdiko irian, izkilak elizara jautsarazten nauen; nik
dakitan holako eginbidean zuhurki eta gurbilki jokhatu naiz, ene ustez egin dut egiten ahal zen bezain
ongi, eta horra non ene aintzindariak ez derautan
onesten: eginak oro desegin-eta, manatzen deraut
berriz hastea eta bertzela jokhatzea!
Ez othe dire horiek gaitz eta neke?
Bai hala dire. Bainan hori da zeruko bide egiazkoa,
Jesu-Kristok aiphatzen duen bide hertsia. Bide hortaz
gare hurbildanik eta zinez jarraikitzen Jesu Kristori.
Berak erraiten derauku bere buruaz: Ez naiz ez
zerutik ethorri neure nahiaren egiteko, bainan bai ene
Aitak manatu derauzkitan guziak bethetzeko.
Jesu-Kristok egin du bere Aitaren nahia, ez xoilki
errex eta goxo zitzaion denboran, bainan gehienik
noiz-eta gaitz eta samin baizitzaion.
Hiltzeko bezperan, azken hersturetan oro lehertua, bere atsekaben erditik oihu egin zuen: Oi ene
Aita, ez bedi ene nahia egin, bainan bai zurea.
Urrunago ere joan izan da. Ezen Jesu-Kristok obeditu izan du hiltzeraino. Kurutzeko sarraski ikharagarriak jasan ditu, nahiz eta osoki bethe bere Aitaren
nahikunde guziak.
Sainduek hemen emaiten derauzkute irakaspen
ederra frango.
San Bernatek dio: Oi zuek, herrauts beizik ez zareten kreatura ezdeusak, ikhas zazue bada aphaltzen
eta obeditzen, Jainko handia bera aphaldu denaz
geroztik eta gizonen azpiko jarri.
Imitazioneak ere dio: Gauza handia da biziaren
iragaitea buruzagi baten eskupean, ukho eginik gure
nahiari.
Eta Santa Teresak: Hobe da lasto izpi bat lurretik
obedientziaz altxatzea, ezenez martir hiltzea gure
hautuz.
Zertako Sainduek daukate obedientzia hoin premia handitan? Zeren bide hortaz baikare gehienik
deslotzen mundutik; bide hortaz baikare osoki hiltzen
gure buruari; bide hortaz baikare Jainkoari net emaiten, Jesusen baithan galdurik jartzen.
Hortakotz zion San Bernatek: Nola itzek baitzaukaten Jesus estekaturik kurutzeari, hala-hala obedientziak gauzka kurutze berari itzaturik. Kurutze horren
gainean pairatzen da bai eta unatzen; ordean kurutzeak ere du bentzutu infernua eta ideki zerua; eta
kurutzeak gaitu Kristorekin bat eginik ezartzen.
Arima khartsuak galdegiten du Imitazionean; Oi
Jesus, noiz bada hain barna sarthuko naiz zure baithan, eta sustatuko zure amodioaz, non ere burua
arnegaturik, ez baitut deus zu beizik ezagutuko! Eta
Kristok ihardesten du: Orduan xoilki, noiz ere zure
burua utziko baituzu osoki obedientziaren eskutara;
eta hori urrats guzietan, ala errexetan ala nekeetan.
XII – KAPITULUA
Ala kanpoz ala barnez
erori behar garela buruzagien nahirat
Ez da aski kanpoz eta itxuraz obeditzea. Gehiengehienik bihotzez behar da obeditu. Eta gaitzenik hori
da.
Jite bizia duenari erakitzen zaio barnea, baldin zerbait desgogorako manatzen badiote. Jite biziez bestalde, nork ez daki badirela sordiesago ere direnak?
Jende khexu bihurri batzu, nihork ez bezala nahi baitituzte gauza guziak? Bertzek bai eta hek ez, bertzek ez
eta hek bai, deusik ez zaiote ados heltzen. Hekientzat
behar litezke ikhazkinak xuriz bezti, eta eihera-zainak,
beltxez bezti.
Bestalde oraino badire jende minberak, jende gaitzikorrak. Horiek ixil eta maltso daude, ez baditugu
kontralde hartzen. Ba bainan ez badituzu pherekatzen
ilealdetik, gerla bizia dukezu. Zer-nahi erranen derauzute; eta ixildu ondoan ere, geldituko zaitzu beltzuri
ilhun batekin.
Holakeentzat da gaitz eta neke bihotzetik obeditzea. Kanpoz hobeki agertzen dire, zeren-eta aintzindarien beldurrak eta lagunen irakhas-bidek emaiten
baitiote larderia puska bat. Bihotzean dute beren khexua, ez baitute han nihor ikhus dezazkenik.
Zer diot? Ai Jainkoak ikhusten ditu bai! Eta Jainko
horrek berak erraiten derauku:
Zuen obedientzia bihotzetik ethor bedi. Xuxen,
lañoki, deus itzulika gaxtorik gabe, lehia zaitezte
manatu guzien egitera. Eta hori, ez bakharrik zuen
gogora manatzen derautzuetenean, bainan oraino,
eta guziz, khexu bizi batek phizten zaitueztenean,
zuen barnea erakitzera eta jauztera dohanean.
Ez ditugu beraz gure aintzindariak zethabean ibili
behar, ikhusteko xuxen ala makhur dohatzinez.
Ez da guri behatzea zer duten balio; heia diren
jakitate handi ala ttipikoak; heia zuhurtasun hedatua
ala laburra duten.
Huna zer ikhusi behar dugun bakharrik:
Aintzindarien nahiak Jainkoaren nahiak direla, eta
guk abiaduran onetsi behar ditugula.
Barzelonen, orai duela bi mende, hamasei ehun
eta lauetan hogoi eta hamarrean, bizi zen aphez sain-
du bat. Izeza zuen Oriol. Ez diteke erran zer gauza
espantagarriak egiten zituen.
Jesu-kristoren hitza da: Ene baithan sinesten duenak eginen ditu nik baino ere ikhusgarri handiagoak.
Eriak sendotzen zituen, etsai herratsuenak elgarretara biltzen, aspaldiko bekhatore gogortuenak hunkitzen eta phizten; hitz batez, eginkari aiphagarrienak
egiten.
Huna zer gerthatu zitzaion aphez saindu horri.
Elizan egiten zituen bere mirakuluak. Eta nola,
jende oste handiak biltzen baitziren, bazen usu kalapita puska bat.
Eliza hartako jaun erretora arranguratu zitzaion:
sobra arrabots zabilala bere mirakuluekin, ez zaitekela gehiago, ez mezarik erran, ez kofesiorik entzun, ez
othoitzik egin.
Eta debekatu zion deus mirakulurik egitea.
Oriol, aphez saindua zen, bainan buru española.
Barnetik bihurdura gaxto bat erakitzen hasi zitzaion.
Gogoak erraiten zion: erretor hura gaizki ari zela, ez
zezakela harrek deus trabarik eman Jainkoaren bothereari.
Bainan hori etsaiaren tentazionea zen. Oriolek
zaphatu zuen gogorki, eta demendren hitzik erran
gabe obeditu zuen. Ez zuen mirakulurik egin handik
goiti.
Eriak eta jende behartuak heldu zitzaizkon multzoka, bainan alferretan; oro hala-hala gibelerat igortzen
zituen.
Jainkoak ordean saristatu zuen laster obedientzia
eder hori.
Erretor khexua, zerbait behaztopaz erori zen eta
zango bat hautsi zuen.
Ai orduan berehala galdegiten du Oriol saindua,
othoi ethor dakion eta senda dezan. Saindua agertu
deneko, erraiten dio:
Behar gabe debekatu dauzut mirakulurik egitea;
Jainkoak berak gaztigatzen nu; egin zaitzu egin aintzina mirakuluak, eta niganik abia zaite, senda nezaza!
Deus arrangurarik egin gabe, Aphez sainduak galdegin zion Jainkoari erretoraren sendotzea. Eta ordu
berean sendotu zuen.
Kapitutu hau Imitazionearen hitz eder hotaz hetsi
nahi dut.
«Obedientziatik aldaratzen dena, hastantzen da
graziatik. Bere aintzindariak, gogotik eta bihotz onez
obeditzen ez dituenak, irakusten du ez duela haragia
ongi hezia; bainan muthiria eta maiz izpirituaren kontra altxatzen dena.
»Ikhas zazu beraz berehala obeditzen zure gidariai, baldin nahi baduzu zure haragiak obedi zaitzan.
Kanpoko etsaia laster da garhaitua, barneko gerla
iraungitu denean. Ez duzu zure arimaren etsai handiagorik eta gaxtoagorik zeroni baino, baldin, zure izpirituarekin bakean ez bazare. Behar duzu zure burua
zin-zinez mesprezatu, nahi baduzu zure haragia eta
zure odola osoki garhaitu. Herabe duzu berzeren
borondateari osoki arrimatzea; zeren sobra maite baituzu oraino zure burua.
»Zer da miresteko, zuk, Jainkoagatik obeditzea
gizon bati, ez zarenaz geroztik herrauts eta ezdeus
baizen? Ni, zure Jainkoa, egin naiz bada zuregatik
gizonen obedient, naizelarik guziz gora eta guziz
podorosa.
»Guzietako humilen eta azken egin naiz, ene
humiltasuna balia dakizuntzat zure urguluaren garhaitzeko. Herrautsa, ikas zazu beraz obeditzen; lurra,
humilia zaite; ongarria, utz zazu zure burua ostikatzerat. Ikhaszazu zure nahi guziei ukho egiten, eta obedientzia guzietarat arrimatzen.»
Hortik ageri da Jainkoaren zerbitzari leialak, nola
dakien gauza guzietan bere buruari ukho egiten eta
bere pasionen garhaitzen. Bainan beha zazu nolakoa
izanen den nekhe horien ondorioa, zoin guti iraunen
duten, eta zoin sari handia darraioten; eta ez zaituzte
lotsatuko, aitzitik hazkartuko eta alegeratuko. Ezen,
zure nahieri zeren zerbait bortxa hemen egin diozuten, zure nahi guziak betheko dire zeruan.
XIII – KAPITULUA
Nola hirur botu horien bidez,
jarraik diteken Jesus kurutzefikatuari.–
Hortan dela komentuetako
probetxu handienetarik bat
San Jeromek erraiten du:
Martirioa ez dago bakharrik odolaren ixurtzean;
ezen martirioa da oraino komentuan bizitzea hirur
botueri jarraikiz.
Izkribatzaile jakintsun batek ere dio:
Odolaren ixurtzea, gure biziaren emaitea, Jainkoari bihur diteken amodiozko eginkari handiena da; bizkitartean, ez da gutiago egia, komentuko bizi-moldeak
ere hein bereko merezimenduak dituela; bai eta gorago altxa ditekela, eta huna zer bidez:
Komentuko bizi-moldeak nahi baititu egun guzietako sakrifizioak; eta odolezko martirioak ez baitu galdegiten, denbora labur baten indar eta bihotza beizik.
Ikhus dezagun: 1° Eliza katolikoan izan dela bethi
lehia handi bat Jesusen kurutze eta atsekabeentzat;
2° Komentuetan dela gehienik agertzen Jesus kurutzefikatuaren alderako amodio hori.
Eliza katolikoak lehia handi bat agertu izan
du bethi Jesusen kurutze eta atsekabeentzat.
Ortzairaile sainduz, Jesusek bere eskuez hartu
zuen kurutzea eta bere sorbaldetara altxatu. Hortakotz erraiten du San Thomas Balenziako arxaphezpikuak: Jesus bera bozkarioz lothu zen kurutzeari, beha
egon gabe soldadoek eman zezoten.
Berzela ere, aspaldian errana zioten Apostolueri:
Odolezko ibaia batean behar naiz sarthu, eta arte
huntan, ai zer lehia eta hersturetan nagon!
Eta hitz horiek xehatzearekin, huna zer dion Aita
Korneliok:
Lehiarik borthitzenaz oro errea zagon Jesus, nahizeta kurutzearen gainean bere odola eskeini. Jainkoaren loriarentzat eta gizonen salbamenduarentzat.
Geroztik, lehia beraz sustatuak izan dire hainitz
eta hainitz arima. Apostoluak lehenik; eta gero JesuKristori zinez jarraiki diren girixtino bihotzdun gehienak.
Jerusalemeko aintzindariek azotatu zituztenean,
Apostoluak bozkariatu ziren. Eta zertako ziren bozkariatu? Izan zutelakotz Jesusentzat pairatzeko zoriona?
Jondoni Paulok, bere oinaze eta hanbat nahigaben
artetik, erraiten zuen:
Ez nagoke gozoz, gaindi egiten deraut nere bozkarioak; eta zertako? oi! huna: Hainitz atsekabek zafratzen baineraute, eta bide hortaz Jesus maiteari jarraikitzen bainaiz.
Eta bertze aldi batez, oro sutan jarria, amodioz oro
xoratua, oihu egiten zuen: Oi Jesus, ez dut deus nahi
zure kurutzea beizik; ukho egiten diotet munduko
ospe eta atsegin guzieri, egoiteko zurekin itzaturik
kurutzearen gainean.
San Andres apostolua, bere martirioko kurutzea
ikhusi bezain laster, bozkariotan sarthu zen. Ez zauken atseginez. Errepikatzen zioskan kurutzeari amodiozko hitz amultsuenak. Erraiten zion:
Oi nere kurutze maitea, aspaldian gutiziatua, eta
orai bederen gozatzen ahal zaitudana, heldu nauzu
bozkarioz; bai, bai, bozkarioz, ezen Jesusekin kurutzefikaturik hiltzera noha!
Jondoni Laurendik ihardesten zion bere hiltzaileari, Baleriano enperadoreari:
Zure borthitzkeria guziek ez naute demendrenik
izitzen. Jo nezazu, xeha nezazu. Hots, erna, eta laster
entsega. Guti naiz khexu, ala zure burdin zorrotzez,
ala zure basaberen hortz-ausikiez, ala zure edozoin
hil-indarrez. Horiek oro ezti zaizkit, ezen sutan nago
nahiz-eta bihurtu nere amodioa Jesusen amodioari,
nere oinazeak Jesusen oinazeri, nere heriotzea Jesusen heriotzeari.
Jondoni Bixintxok ere erraiten zioten bere hiltzaileri:
Ai zuek zaretela herbailak eta ez-deusak! Uste
nuen ni baino hazkarrago zinetela. Bainan ez. Zuen
borthizkeriak oro garhaitzen ditut errexki ene Jesusen
amodioaz. Eta Jesusentzat, oi nahi nuke jasan, zuek
asma dezakezuen baino miletan gehiago.
Neskatxa gazte batek, Santa Agatak, desafioka
ihardesten zion bere jujeari.
Huna zer erraiten zion: Ba, egizu ahal duzun guzia,
ene gorphutza zeha zazu, bai-eta itsasoari behera
aurthik zazu; hola nerauzu atsegin handienetan emanen, zeren-eta hanbatenaz bainu Jesusek zeruan
saristatuko.
Santa Teresak halako khar handia zuen jasaiteko
oinazeak eta nahigabeak Jesus kurutzefikatuarekin,
non erraiten ohi baitzuen ez zuela balio bizitzea ez
pairatzekotz.
Urrunago zohan oraino Santa Madalena Paziekoa.
Nahi zuken sekulan ez hil, eta bethi pairatu.
Horra nola Eliza katolikoan, izan den bethi lehia
handi bat, sartzeko phartedun Jesus kurutzefikaturen
oinazetan.
Orai diot, komentuetan agertzen dela ardurenik
eta gehienik lehia eder hori.
XIV – KAPITULUA
Komentuak dire hobekienik
jarraikitzen Jesus kurutzefikatuari
Komentuko bizia, kurutzeko bizia. Pobreziak, Birjinitateak eta obedientziak, hedatzen dute kurutzearen
gainean komentuar dohatsua. Ez xoilki hedatzen, bainan oraino itzaturik emaiten. Ezen hirur botuak hirur
itze dire: komentuarra itzaturik ezartzen dute JesuKristorekin.
Eta baldin bertze girixtinoek, noiz edo noiz egiten
badituzte sakrifizioak, erran diteke komentuarrek egiten dituztela egun guziez, bai-eta egunean frango
aldiz. Noiz-nahi, goiz arrats, borxatzen dute beren
burua jarraikitzeko hirur botueri.
Nolaz bada? Zeren-eta hirur botuek zapatzen baituzte gizonaren jaidurak. Oren guzietako borroka da.
Botuak Jainkoaren eta arimaren alde: jaidura gaxtoak
debruaren eta gorphutzaren alde hortik bethi gudua,
hortik asko min eta zauri.
Bai hola da. Komentuan, hirur botuek dute gizona
itzaturik atxikitzen kurutzearen gainean. Eta berriz
ere, zer bidez? Ai! ez lausengatuz ez; ez pherekatuz
ez. Bainan, gu-baithako jaidurak bortxatuz, ukhaldika
zafratuz, bentzutuz eta garhaituz.
Hortakotz, komentuar khartsuak erraiten ahal du,
Apostoluak ziona: Kristorekin josia naiz kurutzeari.
Egia hori Jainkoak berak irakatsi zion San Frantses
Asiesekoari. Eta huna zer bidez.
Ordukotz saindu hori, hogoi eta hirur urthetarat
heldua zen, eta oraino munduan zagon.
Bainan azkenekotz Jainkoak argitu zuen; irakatsi
zion ez zaitekela hola bizi; mundua harrentzat desherri zela; bertzelako bizitze batean behar zela sarthu.
Gau batez lotarik amets egin zuen. Ikhusi zuen
jauregi bat, eta jauregi hartan asko harma eta gerlako
tresna. Harma bakhotxak bazuen kurutze distirant
eder bat. Iduri zitzaion gure Sainduari, kurutze bezenbat iguzki bazirela jauregian. Eta oihu egin zuen:
Oi Jauna, norentzat othe dire harma kurustatu
eder horiek?
Hiretzat dituk eta hirekin bilduko diren gudularientzat.
Zer nahi duzu bada nik egin dezadan, Jauna?
Norat joanen naiz gudukatzera?
Huna zer dutan nahi: utz dezakan mundua, egin
hirur botuak, eta hekien bidez ibil debruaren kontra
gudu hazkarrak, eta eman hire burua holaxet itzaturik
eta sakrifikaturik ene kurutzearen gainean. Ikhusten
dukan jauregi hori duk komentua, ene arima hautatuen egoitza dohatsua; harma horiek dituk komentuko
hirur botuak, Pobrezia, Garbitasuna, eta Obedientzia;
eta kurutze distirant horiek dituk komentuan egiten
diren mortifikazione eta bortxamen khartsuak.
Jesu-Kristok bi sakrifizio eskeini ziozkan bere Aitari. Lehenik eskeini zion bere gorphutzaren eta bere
odolaren sakrifizioa, ortziraile sainduz, kalbarioko
mendian. Bigarrenekorik eskeini zion bere bihotzaren
eta bere arima guziaren sakrifizioa, jasanez zer-nahi
laido, zernahi herstura eta atsekabe.
Bi sakrifizio horiek oraino erreberritzen ditu JesuKristok. Eta menderen mende erreberrituren ditu.
Huna nola. Bere gorphutzaren eta odolaren sakrifizioa
erreberritzen du gure aldaretan, meza sainduan. Bere
bihotzaren eta arimaren sakrifizioa erreberritzen du,
girixtino khartsuen mortifikazionetan.
Apostoluek, martirek, bertze asko Jainkotiar suharrek, zonbat eta zonbat oinaze ez dituzte jasan! Eta
zertako jasan dituzte? Jarraikitzeko Jesu-Kristori,
harren atsekabetan phartedun jartzeko, harren hersturak eta sakrifizioak imitatzeko, harrek bezala egiteko. Hola zuten Jesu-Kristoren kurutzeko sakrifizioa
erreberritzen eta kontinatzen.
Bainan Jesu-Kristori ez zaio hori aski iduritu. Berhexten ditu mundutik arima hautatuak eta komentuetarat biltzen.
Han derauzka, kalbario gainean bezala, bere kurutzeari josirik. Botuen bidez eta erreglamenduen bidez,
eginarazten diozkote hanbat eta hanbat inmolazione.
Eta hori egun guziez. Halako moldez non erran baititeke, Jesu-Kristok mendetik mendera kontinatzen dituela kalbarioko bere oinazeak, bai aldare-gainetan
mezako sakrifizioaz, bai komentuetan arima kontsekratuen sakrifizioaz.
Arima bihotzdunak, girixtino egiazki handiak, Jesusekin pairatzeko lehiaz dire mundutik urruntzen eta
komentuetarat ihesi juaiten. Jarraikiz Pobreziari,
jarraikiz Garbitasunari, jarraikiz Obedientziari, berek
dute Jesusekin kurutzefikatzen beren burua. Eta hori
Amodioz eta beren hautuz. Hek diote Jesusi:
Ikhusiz zure burua
Arantzez bethea,
Niholere ez dut nahi
Lore-pean neurea.
Kurutzea dakharkezu
Zure bihotz garbian;
Nik ere dut ekharriren
Neurearen erdian.
Izanen naiz kolpatua,
Jesus zutaz bakharrik;
Ez beza ene bihotzak
Senti bertze kolperik.
Kurutzean tut orai
Ene atseginak
Jaunak hartuz geroztik
Han nigatik penak.
Oi! dohatsu holako arimak! Hekieri ditu Jainkoak
hedatzen bere dohain eta sari aberatsenak, ala bizi
huntan ala zeruan.
Jesu-Kristoren imitazioneak dio:
Zoaz norat-nahi, bazter guzietarat ibil eta entsega
zaite; ez duzu nihon kausituko bide hain segurrik, nola
baita kurutzebidea.
Eta noiz-ere kurutzea ezti eta gozo idurituren baitzauzu, a! orduan dohatsu izanen zare, ezen ez zaio
Jainkoari deus hain ongi heltzen, eta bat bederari deus
hala probetxatzen, nola Jesusentzat amodioz pairatzea.
Bide segur hori dute komentuarrek hautatu; kurutze-pean dire amodioz jarri. Hek dute oraidanik gozatzen egiazko bakea, eta geroxago ardietsiren sari handiena.
Ezen errana da: Hiltzen bagare Jesusekin, Jesusekin ere phiztuko gare; eta harrekilako oinazek emanen
deraukute zeruan harrekilako ospea eta zoriona.
XV – KAPITULUA
Jesus kurutzefikaturi
jarraikitzen dire komentuak,
etsaien aldetik dituzten nahigabez
Komentuarrak phartedun sartzen dire Jesu-Kristoren kurutzean, ez xoilki komentuko bizitze mortifikatuaz, bainan oraino beren etsaien aldetik jasaiteko
dituzten atsekabez.
Berzela ere, hori da Eliza katoliko guziaren bizia;
bethi etsai bat edo bertze nonbaitik jazartzen zaio;
mende guzietan martirak izan ditu, eta odola dariola,
oro sarraskiturik, doha lurretik zerurat, hala-nola Jesus
joan baitzen ortziraile saindutik Phazkorat. Eta nola
etsaiak bihotzean jo nahi baitu bere etsaia, berdin
ifernuak ere Eliza joiten du bihotzean, erran nahi baita
komentuetan.
Egia da denbora onak ere badirela komentuentzat; ez ordean luzerik. Egun eder bat hasten denean,
guk uste bai iraunen duela bethi, bainan ondikotz laster heldu hedoiak eta galernak!
Orai duela hogoi bat urthe, nork asmatuko zuen
komentuek izanen zutela, izan duten bezalako zorigaitzik? Eta guziek badakigu zer izigarrikeriak gerthatu
diren geroztik eta oraino ere zer nahigabeak jasaiten
dituzten komentuek.
Alemaniatik komentuar guziak kasatuak izan dire;
berdin Italiatik eta Frantziatik. Egia da bai bakhanazka ibiltzerat uzten dituztela, bainan ez dire elgarrenganat biltzen ahal, eta hortik ezin bizi ditezke beren
komentuetan.
Iduri luke Jainkoak ez lukela holako nahigaberik
igorri behar bere adiskideri, eta guziz adiskiderik
mineneri. Jainkoak ordean ez du gure begiez ikhusten.
Guk behatzen dugu xoilki oraiko atsekabeari, eta
damustatzen gare, samintzen gare. Jainkoak berzelako gogoak ditu. Badaki bethiereko atseginak irabazten
ditugula gure nakigaben bidez. Hortakotz borthizki joiten ditu lehenik bere Sainduak eta gero handizki saristatzen: lurrean kurutzea dorpheago, zeruan khoroa
ederrago.
Bainan, egia bada Jainkoak zonbait aldiz uzten