Bokazionea - 03

Agian Jainkoak barkhatuko diote beren fede eskasa.
Estakuru horiez eta bertze askoz, sobra burasoek
damu handia egiten dute Elizari eta beren haurreri,
eta berek ere arima galtzen dute.
Jesus bazabilan hiri eta herri guzietan gaindi,
hekien bilkhuretan egia irakatsiz eta Jaunaren berri
ona ezagutaraziz, bai-eta gaitz ala eritasun guziak
sendotuz. Eta ikhustearekin gizon oste hek, urrikaldu
zen eta bihotzberatu, errebelatuak zirelakotz eta hanhemenka barheiatuak, artzainik ez duten ardiak iduri.
Bere laguneri erran zioten orduan: Ai! handia da uzta,
bainan ez da langile guti beizik! Othoitz zazue beraz
uztaren nausia, bere uztarat igor detzan langileak,
erran nahi haita aphezak.
Jainkoak haur bati emaiten dionean aphezteko
bokazionea, ez da Aitarik ez Amarik, ez-eta nihor bertzerik, gibela dezakeenik haur hori. Utzi behar da Jainkoak irakatsi bidean jarraikitzerat.
Eta nork ere aphez-gai bat bere urratsetan lagunduko baitu, harrek eginen du obra handia, harrek
emanen du ministro bat Jesu-Kristori eta salbatzaile
bat asko arimeri.

Bainan haur gaixo harrek zer eginen du, kontra
baditu bere Aita-Amak? Nola helduko da bere xederat,
traba horien artetik?
Helduko da othoitz eginez, Jainkoaren baithan bermatuz, eta zer-nahi izanik bere xedean hazkar egonez. Goiz edo berant Jainkoak lagunduko du.

III – KAPITULUA
Egia horien irakaspenak
Aita-amen estakurua balin bada eskasia eta ezinheldua, Jainkoaren laguntza helduko zaiote segur nonbaitik.
Edo arima on batek, edo herriko jaun erretorak,
edo diosesako jaun Aphezpikuak, zerbait eginen dute
haur horren altxatzeko.
Huntarik ageriko da.
Nork ez du Eskual-Herrian aiphatzen aditu Aita
Garikoitz? Jaun hori Ibarreko zen sortzez; laborariak
zituen Aita-Amak, eta ez aberatsak. Etxe ttipia, zor
puska bat, bortz haur arras gazteak, ai lanak ziren.
Eta horra non egun batez haur gehienak burasoeri erraiten dioten nahi dela apheztu!
Aitak berehala: Ez gaituk ez hein hortan; hi eta gu
lanetik behar gaituk bizi; utz beraz niri holako ametsak.
Migel zuen izena haur horrek, eta zen jite onekoa,
ordukotz Jainkoari osoki emana. Ez zen beraz lotsatu

gure Migel, bainan ixil-ixila, deusik ihardetsi gabe
Aitaren elhe biphil horri, othoitz egin zuen.
Eta azkenean hunkitu zuen Jainkoaren bihotza,
halako moldez non aphezteko bidea kolpez ideki baizitzaion haur gaixoari.
Donaphaleun bazen erretor saindu bat, morde
Borda. Jaun hori aspaldiko ezaguna zuten Ibarre Garakotxean, eta haurraren amaxori gogora jin zitzaion
Jaun Bordak menturaz zerbait egin zezakela harren
aphezteko.
Oilo pare bat zarean emanik badoha emazte hori
Donaphaleura. Bere oiloak eta bere agurrak Erretorari eman-eta, erraiten dio: Jauna, gure Migelek apheztu
nahi luke, bainan ez dakigu zer egin, ezen gure ahalak
ttipiak dire.
Ez lotza, ihardesten du Aphez sainduak, Jainko
onak lagunduko zaituzte. Igorrazue berehala Migel
eneganat. Ene etxeko lanttuak eginen ditu, eta denbora berean ibiliko da eskolan egun guziez.
Alegerarik itzultzen da amaxo etxeko alderat.
Aphaintzen dute aphur bat beren haur maitea eta
Donaphaleurat igortzen denborarik galdu gabe.
Beha zaitzu goiz batez, Larzaalen gaindi, Izuran
gaindi, Jutsi eta Uharten gaindi, beha bi lagun horiek,

bat gizon adinekoa, eta bertzea muthil gazte bat.
Garikoitz aita-semeak dire.
Bakhotxak derama makhila-puntan mokanes koripilatu bat. Aphez-gaiaren hatuak dire hor, amaxok eta
amak ongi antolaturik.
Horra beraz Migel Donaphaleuko erretoraren
etxean.
Egun guziez jarraikitzen da xuxen eskolari; eta
nola hartze ona baitu, hainitz ikhasten du arte gutiz.
Jaun erretora ohartzen da laster Migelek behar
duela bertze eskolarik, ezen Donaphaleun ikhas
dezazkenak oro badazki.
Denbora hetan Baionako erretora, garaztar aphez
bat zen, Jaun Eiherabide, Azkaraten sortua. Donaphaleuko erretorak adixkide handi zuen; galdegin zion ez
zukenez Baionan zerbait toki gisakorik Migelentzat;
behar zukela eskoletan aintzinatu eta denbora berean
bizitzekoa irabazi.
Morde Eiherabide entsegatzen da, tokietarik hoberena kausitzen du: Aphezpikutegian muthil bezala
hartu nahi dute Migel eta utziko diote behar den denbora guzia eskolari jarraikitzeko.
Eskola hura morde Dargañaratz, Urruñako aphez
aiphatu batek altxatua zen.

Asko lan izanagatik aphezpikutegian, Migel jarraiki zen berdin eskolako bere laguneri. Ez bazuen egunaz arterik aski bere liburuetako, loari ebasten ziozkan oren zonbait, eta nihor bezain jakintsun eta erne
zen bethi eskolako eginbidetan.
Holaxet denbora laburrez ikhasten ditu Migelek,
filosofian sartzeko jakin behar direnak.
Bainan nork lagunduko du handik goiti? Seminarioan ez duke bere biziaren irabazteko ahalik; han
beharko du bethi barnean egon.
Hemen ere Jainkoaren eskua agertuko da.
Aphezpikuaren segretario zen orduan aphez on
bat, morde Honert, eta hainitz estekatu zen Garikoitz
gazteari. Ikhusiz zoin prestua zen, zer hartze ona
zuen, nola jarraikia zen osoki aphez-gai baten urrats
eta eginbide guzietan, Jaun horrek bere gain hartu
zituen haren seminarioko gastuak.
Migel Garikoitz badoha beraz lehenik Aireko seminariorat, eta han egiten du bere filosofia; gero Akizeko seminariorat, eta han egiten du bere teologia; handik igortzen dute Larresoroko seminariorat, irakasle
bezala; eta azkenean aphezten da hogoi eta sei urthetan.

Horra Jainkoak nola laguntzen dituen aphez-gai
erromesak.
Holako haur gaixoek ez dute zeren lotsa ez gibela,
Probidentzia bethi nonbaitik helduko zaiote.

IV – XAPITULUA
Egia beraren bertze irakaspen eder bat
Maria Jan Batista Muard sorthu zen aphirilaren
hogoi eta lauean, hemezortzi ehun eta bederatzian,
Burgoñeko herri ttipi batean, Aita-Ama erromes
batzuetarik.
Ontasunez baino ere erreligionez erromesago
ziren Aita-Ama gaixo horiek. Sineste zerbait bazuten,
bainan jarraikitasunik ez.
Hargatik emazte Jainkotiar bat bazen etxe dohakabe hortan; hura zen gure haur ttipiaren amaxo; eta
abiaduratik eman ziozkan bere ilobasoari girixtinomolde hoberenak.
Berenaz ere haur hori, hain ezti eta maithagarria
zen, non amak baitzion: Ez dut uste ene haurrak badakien nigar egiten.
Handitzearekin hobeki agertu zituen oraino bere
jite onak. Eskolako lagunek zioten prestuegi zela.
Othoitzean zagon bazter eta zokho guzietan; eta juramenturik entzuten bazuen, bazohan ihesi.

Egun batez amak aditu zuen Jan Batistak bazuela
othoitzean aritzeko tresna zerbait. Larderiatzen du eta
mihatzen; eta horra non hatzemaiten dion xiri luxe
bat, burutik buru ozkatua. Haur gaixoak ez zuen arrosariorik; eta xiri horrekin berak moldatu zuen zerbait.
Zer duk hori, dio Amak?
Haurra ixilik dago eta burua aphal.
Errak bada zer dukan xiri txar hori, berzela joiten
haut.
Ama, dio orduan haurrak, arrosarioaren erraiteko
egina dut.
Ez zakien ama harrek zer ziteken arrosarioa.
Zafraldi bat emanik, erran zion haurrari: Asa gero, ez
niri sekulan ibil, bertzek ez bezalako sinorik.
Burhasoak ez ziren hortan gelditu. Baizik eta haur
hori norapait harrotu behar zutela, soinulari batenganat igorri zuten, xirriika joiten ikhasteko. Joan zen
haur gaixoa, bainan halako bihotzmina izan zuen, non
eritu baitzen berehala. Etxerat berriz ekharri behar
izan zuten.
Hargatik thematu zen ama.
Igandetan etxerat biltzen zituen herriko muthil eta
neskak, eta xirriika joarazten zion bere semeari.

Ez baitzen haur hori xoxoa, nahasten zituen aire
guziak, alegia ez jakin, eta gazteria erho harrek ez
zezaken niholere piko xuxenik athera. Bere gisa utzi
zuten soinulari herrebesa, eta ez goizegi, ezen haur
saindua ez zauken bilkhura zar hetan. Surat aurthiki
zuen orduan bere xirriika.
Lehen komunionea egiteko zuen oraino Jan Batistak, eta ordukotz bazituen hamabi urthe. Abiatu zen
beraz kateximan.
Jaun erretorak ikhusi zuen laster aphez on bat
athera zitekela haur hartarik, eta erran zion: Jan Batista, nahi baduk aphez egin, latina irakatsiko deiat.– Oi
Jauna, bai gogotik, aita-amek uzten banute.
Aita, gizon puska on bat zen eta bil errexa, bainan
amak bazuen borthitz aire bat, eta bestela ere aphezak ez maite. Jaun erretorak gogoari eman zuen behar
zuela emazte hori bildu, eta huna nola jokhatu zen.
Kateximaren ondotik bere etxean geldiarazten
zuen Jan Batista, bere mahainean bazkalarazten, baieta zonbait aldiz alderat atxikitzen bizpahirur egunetaraino.
Ba bainan ama gogor harrek ez baitzuen deusik
onesten! Egun batez, semea erretorarenganik ethorrieta, zer-nahi erran zion, jo zuen finki, eta ez eman

jateko ahamenik. Haur gaixoa nigarretan joan zen
bere amaxorengana. Amaxok jatera eman zion eta
nigarrak xukatu. Eta gero larderiatu zuen bere alaba,
eia bada ama batek hola behar zuenez bere semea
ibili!
Ama borthitz hori are gehiago sumindu zen, toleatu zuen bere haurra, urrundu beharrez erretorarenganik eta elizatik. Urrunago joan zen; manatu zion
lanean ar zadiela igandetan, asteleunetan bezain
ongi.
Bainan haurrak nahiago zuken hil ezenez bekhaturik egin; ez zen izitu amaren oihuez eta zafraldiez;
egon zen tieso eta sekulan lanik ez hunkitu igandearekin.
Azkenean haur saindu horrek bentzutu zuen bere
ama.
Goiz batez, semea zafratu ondoan, emazte hori
badoha urketa, bainan gibelerat itzultzen da biderditarik, ithurrirat heldu gabe; oskiak khentzen ditu eta
eskalerak ointuts iragaiten; eztiki eta erdizkaxe idekitzen du ganbarako athea, eta zer ikhusten du? bere
haurra belhauniko othoitzean ari!

Hitzik erran gabe jausten da sukhalderat, bihotz
guzia itzulikaturik. Ondoko gau guzian ez du lo xortik
egiten.
Biharamunean lanerat goizik igortzen du senharra, gelditzen da bakharrik bere semearekin eta erraiten dio: Zertako bada ez zare zu lagunekin ibiltzen?
Ai ama, zer-nahi juramentu egiten dute, eta ez
dezaket hori jasan.
Beraz, haurra, ni ere hastio nauzu, ezen juramentu frango egiten dut.
Ez, ez, ama, ez zaitut hastio; nahi nuke bai ez
dezazun juramenturik egin, bainan hargatik maite zaitut bethi.
Eta atzo, zertako zinauden ganbaran belhauniko?
Ama, zuretzat othoitz egiten nuen.
Aski zen hori; amak nigar egiten du, besarkatzen
bu bere haurra, hitzemaiten dio elgarrekin ibiliko direla elizan; eta bethikotz Jainkoarenganat itzultzen da.
Geroztik aita-amek utzi zuten Jan Batista jaun
erretoraren eskuetan. Jaun erretorak bere etxerat
hartu zuen, eta latinean abiatu zen bertze zonbait
lagunekin.
Ez diteke erran zoin handia zen haurraren atsegina; osoki eman zen lanari, gehiago berthuteari, eta

ordutik ageri zen nolako aphez khartsua atherako zen
geroxago.
Egun batez jaun erretorak galdegin zioten Jan
Batistari eta haren laguneri: Hea hunat, erradazuet
guziek zer gutiziatzen duzuen gehienik.
Batek hau eta bertzeak hura, bakhotxak agertu
zituen lañoki bere gutiziak. Batzu nahi ziren herri eder
batean erretor, bertzeak misionest eta predikari.
Gurea ixilik zagon.
Erretorak oihu egiten dio: Eta hik, Jan Batista, ez
duka deusik erraiten? Hea laster hunat, errak goraki
zer den hire gutizia.
Jauna, ihardesten du haurrak, nik nahi nuke paganoen konbertitzera joan eta ene odola martir ixuri.
Huna bertze treitu bat. Eskale bat eri zen herrian
eta ez zuen oherik. Jakin dueneko, Jan Batistak eremaiten dio bere oheko matalaza; eta urthe guzia handik goiti lastoaren gainean lo egiten du.
Bertze aldi batez haur horiek elgarren hatzemaka
jostetan ari ziren hatsanturik. Jan Batista hatzemaiten
du lagun batek, lotzen zaio lephotik eta oihuz hasten
da Ai! zer duk lephondoan, Jan Batista? eskua sistatu
derautak zerbaitek.

Jan Batista ahalgetzen da eta ihesi eskapatzen.
Haugi, haugi hunat, dio lagunak, hea zer dukan
lephondo hortan.
Bortxaz mihatzen du eta kausitzen dio soinean
zurdazko tresna latz dorpe bat. Jan Bastistak errekeritzen du othoi ez dezan deusik erran. Bainan haur hura
badoha bertan jaun erretorarengana eta zer ikusi
duen aiphatzen dio. Jaun erretorak larderiarekin: Hi
egon hadi ixilik eta izan Jan Batista bezain prestu.
Horra nola ttipitik emana zen penitentziari.
Hamahirur urthetan joan zen Auxerreko seminario
ttipirat. Jaun erretorak lagundu zuen eta huna zer
erran zion seminariko buruzagiari: Ekhartzen derauzut
haur bat ttipi dena gorphutzez, bainan handi dena
berthutez.
Seminario ttipian iragan zituen zazpi urthe. Arte
hortan agertu zen bethi berthutean khartsu, lanean
suhar eta erne, urrats guzietan seminarioko hoberenetarik bat.
Zazpi urthe horien buruan iragan zen seminario
ttipitik handirat eta hartu zuen sutana. Geroztik are
hobeki eman zen lanari, berthuteari, aphez on baten
egiteko gai diren bide guzieri. Nausiek ala lagunek

berdin maite zuten; ez xoilki maite, bainan oraino
miresten, ageri zelakotz ordutik zer lan handiak eginen zituen egun batez Jainkoarentzat eta arimentzat.
Saindu bat bezala ekharria zen hekien elhe eta bihotzetan; eta nahiz ez zioten berari holakorik aiphatzen,
jarraikiak ziren oro harren irakasbideri. Nola su handi
batetik hedatzen baita berotasuna, berdin gure jaun
khartsuaren bihotzetik seminario guzirat hedatzen ari
zen berthutezko kotsu on eta salbagarri dat.
Bakantzetan ahidek eman nahi zioten janari berezi eta hobexago zerbait, bainan ez zuen sekulan onetsi holako deus berexkunderik. Aita-Amen ogi eta jaki
beretik jaten zuen bethi.
Lau urthe eskas seminario handian zela aphez
ordenatu zutenean. Hemezortzi ehun eta hogoi eta
lauean, izan zuen aphezgoa, bere arxaphezpikuaren
eskuetarik.
Halako sinestea zuen arxaphezpikuak aphez gazte
horren baithan, non ordu beretik erretor izendatu baitzuen, ez edozoin herritarat, bainan bederatzi ehun
arimetako herri handi batetarat.
Gazte izanagatik, hain ederki atxiki zuen bere
herria non lau urthe gabe, gorago altxatu baitzuten

eta igorri Avaloneko hirira. Hiri hortan ere ongi handiak egin zituen. Etxeko andre batek zion: Sobra maite
dugu gure jaun Erretora; beldur naiz Jainkoa bera
ahantz dezaten Avalondarrek eta ez diten orhoit
beren erretoraz beizik.
Haur horrek iduriz bazuken estakururik aski
aphezgoatik gibelatzeko. Burhasoak erromes eta
lanetik doi-doia bizi; ama sordies batek ahalak oro egiten bere umearen urruntzeko elizatik eta aldaretarik;
ez utzi nahi sakramenduetarat ez-eta othoitz egiterat;
igande goizetan lanera manatzen, eta arratsaldetan
soinura eta dantzara; nik ez dut uste baditeken haur
batenzat aphezteko traba handiagorik.
Eta bizkitartean haur gaixo horrek behar othe
zuken lotsatu? behar othe zuken gibelatu bere bokazionetik?
Ez eiki, ezen aphez on eta khartsu atheratu izan
da, ongirik handienak egin ditu herrietan ala komentuetan. Oxala! harrek bezalako indar eta berthutea
balute apheztu nahi diren haur guziek!

V – KAPITULUA
Zoin handi eta eder den,
herri paganoetarat Misionest dohatzin
aphezen bokazionea
Jainkoak hain maite izan gaitu, non bere seme
bakharra eman baitu gizon guzien salbatzeko, ezen,
Jesu-Kristoren erresumak jo behar du munduaren buru
batetarik bertzera, eta menderen mende iraun behar
du.
Hortakotz erran zioten bere Apostolueri: Zoazte,
argi zatzue bazter guziak.
Eta beha zazu zer kharrak deramatzan Apostolu
horiek; ez dire gehiago nihon gelditzen ez ixiltzen.
Goraki eta beldurrik gabe mintzo dire non-nahi, ala
tenploetan, ala jende bilkhuretan, ala karriketan, ala
bide handietan; mintzo dire edozoin jenderi, aberatseri eta erromeseri, handieri eta ttipieri, jakintsuneri eta
ezjakineri. Mehatxatzen dituzte, preso hartzen, azotatzen. Berdin zaiote, eta aintzina dohazi alegerarik
errepikatuz: Ez dezaketela gorde Jainkoaren hitza, ezeta hauts beren Nausiaren manua.

Apostoluek utzi dituzte ondokoak. Ondoko horiek
fede bera hedatzen dute khar berarekin. Eta fede
hura, goraki ahoz irakatsi ondoan, hekiek bezala
beren odolaz finkatzen dute.
Orai berean, Frantziako lurretik badoazi misionest
gazteak osteka. Izenez ere ezagutzen ez dituzten jendaia basa batzuetarat laster egiten dute.
Eta bizkitartean gizonak badire milaka eta milaka
ilhunbetan galduak! Jesu-Kristo lurrerat ethorri ez
balitz bezain urrun direnak zeruko bidetik!
Oi beraz, misionest joaiteko gogoa duzuen Jaun
gazteak, zoin handia den, zoin ederra den, zuen bibotzeko lehia hori! Ez beha haragiari eta odolari, ez beha
lur huntako gozo iragankorreri, bainan orhoit bakharrik Jainkoaz eta arimez. Hemengo ontasunak eta
atseginak itzaliko dire laster; ordean Jainkoak eta arimek iraunen dute bethi. Eta nahiz denborak bertze
gauza guziak deramatzan, deusik ez dezake arimen
gainean; arimeri egiten den ongia, bethiereko ongia
da.
Huna zer dion aphezpiku handi batek: Menderen
mendeak iragan-eta, zeruko iguzki eta izarrak itzalieta, mundu huntako azken orenak jo-eta; ez denean
gehiago lur huntan gizonik izanen; goizik ez arratsik,

gauik ez egunik, ez ditekenean; orduan oraino, zuek
batheiatu salbaia gaixo harren arima zeruetan izanen
da bethikotz dohatsu, Jainkoaren maithatzen eta
goresten, hari eta zueri eskerren bethi bihurtzen.
Misionest-bokazione hori zoin den premiatsu,
ageri da beraz berekin dakharzkan ongietarik eta
ondorio aberatsetarik. Harren xedea da Jesu-Kristoren
ezagutaraztea, Eliza katolikoaren bethi eta gehiago
hedatzea, arima hainitzen salbatzea. Nork erran dezake zer zoriona den arima paganoentzat, izpirituko
ilhunbetarik betarik eta aztura gaxtoen lohitik atheratu-eta, azkenean zeruko dohatsutasunerat nerat bethikotz heltzea? Jainkoak bakharrik erran dezake hori.
Guk dakiguna hau da: Jesu-Kristok bere Eliza egin
duela mundu guzirat hedatzeko; eta nahiz Ispiritu
Sainduarenganik heldu zaion Elizari bere indarra, bizkitartean gizonentzat egina delakotz, gizonez lagundua dela bere entseguetan; eta Elizaren laguntzaile
horietarik baliosenak duela misionestak. Hek dute
lanik dorpheena; zuzen da hek izan dezaten ohore eta
sari handiena: ohorea gu-guzien estimuan, saria zeruko lorian.

VI – KAPITULUA
Eder bezain hunkigarri dela bokazione hori
Orai duela sei-zazpi urthe huna zer zion Nanteseko jaun Aphezpikuak: Zonbat aldiz ez ditugu ikhusi
aita-amak, fedearen hedatzeko emaiten, ez beren
izerdiaz irabazi diru puxka bat, bainan lurreko guziak
eta beren bizia baino ere maiteago zuten seme bat.
Aphez gazte hori urruneko misionetarat joaiten
ikhustearekin, ez zauku gogora jiten zer bihotzminak
jasan dituen berak, ez-eta zer nigarrak ixuri dituzten
harren aita-amek.
Ezagutu dut ama horietarik bat; bere seme bakharrari erran zion egun batez:
– Haur maitea, zer othe dabilak gogoan? Ez duk
aspaldian elherik, ez duk gehiago irririk egiten, ilhun
eta ixil hago!
– Gogoeta handi bat badabilat gogoan, Ama.
– Zer duk gogoeta hori?
– Ezin erranez nago. Bainan gaindi egiten daut
bihotzak; oi Ama, othoi barkha zazu zure semeari,
Jainkoak nahi du egin nadien Misionest.

– Hi Misionest? eta zertako?
– Arimen salbatzera joaiteko, Ama.
– Zer aldetarat, haurra? Frantzia barnerat?
– Ez dezaket erran. Bainan ene ustez Frantziatik
urrun, salbaien eta paganoen arterat.
– Oi haurra, jende suerte horiek hainitz urrun
omen dituk; aditu diat erraiten, itsaso zabala iragan
hehar dela eskualde hetarat heltzeko.
– Bai, Ama, urrun dire eskualde hek, hain urrun
non, behin harat joanez geroztik, ez baita nihor gibelerat itzultzen.
– Eta zer irabaziko duk, hain urrun joanez?
– Irabaziko? Deusik ez, ez-eta arditik. Gehiago
dena, asko nahigabe bai jasanen. Ibili beharko dut
eskaleak bezala, erdi buluzirik, eta ardura gosearekin
eta egarriarekin. Bainan horrela fedeaz argituko eta
zerurat igorriko ditut arimak milaka, eta arima hek
othoitz eginen dute zuretzat, oi ene ama ptaitea, baieta enetzat. Zeruan, ama, zeruan elgar ikhusiko dugu!
Orduan amak nigarrez:
– Zer diok, ene haurra? Badakik erromesa naizela
eta alharguna; badakik hi baizik ez dudala lur huntan!... Zer-nahi izanik, Jainkoak nahi duenaz geroz,
habil, ene haurra, habil harrek irakatsi bazterretarat.

Bainan othoi, ene haur maitea, ez ahantz hire ama
gaixoa; orhoit, Jainkoaren aintzinean, orhoit usu hire
amaren nigarrez eta bihotzminaz.
Zer ikhusgarri ederra, zeruko aingeruek berek
miresten dutena, eta gure artean, ez aldi bat, bainan
noiz-nahi gerthatzen dena! Ama batek, Jainkoaren eta
arimen amodioz, emaiten bere semea, hanbat izerdinekeen bidez apheztasunerat helarazi duena, bere
azken egunetako bizipide eta gozo guzia! ai othe diteke egitate hunkigarriagorik eta ederragorik?
Amaren bihotzmina, bat da; eta zer erran semearen bihotzeko zauriaz?
Semearen emaitza, amarena baino ere handiago
eta dorpheago da, ezen Jainkoari emaiten ditu, ez xoilki bere burua, bainan oraino lur huntan maite dituen
guziak.
Bere aita-ama gaithoak, bere haurrideak, bere
adixkideak, bere etxea, bere Eskual-Herri maitea, oro
bethikotz uzten ditu.
Itsasoari barna deraman untziaren gainetik ikhusten ditu bethikotz itzaltzen bere sor-lekhuko bazterrak
eta jendeak.

Eta orai beha zakozu, hemendik urrun, itsaso
zabalaz harateko bazterretan. Nor da gizon gazte
arrotz hori? Bazter hek ez ditu ezagutzen, eta bizkitartean ez da lotsa. Kurutze bat eskuan, aintzina doha
beldurrik gabe, arimen ondotik.
Eta azkenean, oi zer atsegina bere odola emaiten
ahal badu Jainkoarentzat eta arimentzat!
Beha zakozu.
Soldado higuingarri batzuen erdian doha, burua
gorarik eta begitartea arraiik. Bertze orduz Jondoni
Extebek bezala, harrek ere orai erran dezake: Ikhusten ditut zeruak zabal-zabala neretzat idekiak, ikhusten dut Jesus-Jauna ene martirioaren saristatzerat
jadanik abiatua! Harren ezpainak, harren begiak, irriz
daude. Ezin-egona lothua du, bere odola lehenbaitlehen ixuri beharrez; eta hil-tokirat heldu deneko, belhaunikatzen da, azken othoitz bat egiten du, bere
odola Jainkoari eskeintzen dio, aphaltzen du burua,
ezpata kolpe batek lephoa trenkatzen dio; eta horra
non den zeruan, Martir bezala bethikotz khoroaturik.

VII – KAPITULUA
Pagano herrietan ere
misionestak baditu bere atseginak
eta Jainkoaren laguntza bereziak
Askok uste dute Misionestak ez duela deus atseginik eskualde pagano hetan.
Egia da bai behar dela hainitz akhitu; eta bestalde
zonbat eskasia, janaren aldetik, beztiaren aldetik, eta
bertze asko behar-orduen aldetik!
Bainan ordainez Jainkoak nasaiki sariztatzen ditu
bere Misionest khartsuaren lanak.
Zer zoriona Misionest saindu horrentzat, eguna
eta maiz gau osoa leherturik lanean ari ondoan, ikhustea salbaia gaixo horiek mahain sainduetara hurbiltzen! Zer atsegin gozoarekin ez ditu ikhusten Jesusekin komunioneaz bat eginak, berriki pagano eta,
debruaren eskuko ziren jende gaixo horiek! Berak
argitu izan ditu, berak athera ditu debruaren haztaparretarik, berak batheiatu ditu eta sarrarazi zeruko
bidean.

Zer zoriona ikhusten dituenean salbaia horiek
bere inguruan jarriak, oro begi eta oro beharri Jainkoaren hitz sainduaren aditzeko. Gehienak oraino gure
egiazko fedetik urrun dire; ez dute oraino deusik ezagutzen beren paganokeria tzarrak beizik. Eta horra
non Misionest khartsu horrek emeki emeki kateximarat bildu dituen. Eta jadanik egia sainduak ari ditu
hekien ilhunbeak barheiatzen; argi eder bat, sineste
katolikoaren argia distiratzen hasi da hekien arimetan. Eta laster Jaun Misionestak ehunka eta milaka
batheiatuko ditu.
Ez zaio ez orduan sobera misionestari sor-lekua
utzirik eta hain urrun joanik. Trenkatu bai lokharri eta
esteka maite frango; jasan ere bai geroztik asko min
eta nahigabe; bainan zer dire horiek, arimen aldean
eta Jesu-Kristok hekientzat ixuri duen odolaren
aldean? eta ba othe diteke lurrean halako zorionik,
nola baita Misionestarentzat, arima gaixo hek ifernutik atheratzea eta Jainkoari emaitea?
Eta horra Misionestari usu gerthatzen zaion bozkarioa. Gorago aiphatu urratsetan, eta bertze hainitz
horrelako gerthakarietan, hihotza atseginez gainditzen zaio. Eta eskerrak diotza Jainkoari, zeren-eta orai

beretik ehunka saristatzen dituen bere mahastiko langileak.
Egun batez, dio Misionest batek, ikhusi nuen
bidean haur ttipi bat. Haur hori izan-ahala maithagarria zen. Eta bertze asko aldiz bezala, nere baithan
egiten nuen: Oi bada, zoin damu den holako haur bat
debruaren eskuetan!
Handik laster banoha eri multxo baten ikhustera.
Eta horra non haur gaixo hura aurkhitzen dutan erien
artean; bere aitak ekharria zuen midikuari irakasteko.
Ohartu nintzen berehala haur horrek ez zuela eskapurik, sobra zela eri.
Bihotzetik othoitz egiten diot Ama-Birjinari, eman
dezadan haur horren batheiatzeko bidea. Eta denborarik galdu gabe, entsegatzen naiz.
Toki hura guzia paganoz bethea zen eta haurra
bere aitak zaukan besoetan. Hurbiltzen nitzaio aldera;
galdegiten diotzat haurraren berriak: zer duen gaitza,
noiz eritua den.
Hain xar da haur gaixo hori, non doi-doia hartzen
baitu hatsa.
Othoizten dut aita, utz nezan egitera, girixtino
haurreri egiten ohi dutan bezala, erranez haurrak ez
duela onik beizik izanen.

Aitak emaiten daut baimena; laster sakelatik atheratzen dut ur benedikatu untzi bat, bethi nerekin ibiltzen dutana; eta haur gaixoa batheiatzen dut. Bi egun
gabe zeruan zen ene aingerua.
Bai, zerurat igorri dut haur hori; ez zait sekulan
ahantziko, eta ene zoriona ez nezake sal munduko
ontasun guzietan truk.
Morde Iribarne, misionest eskualdunak, izkribatzen zuen bere adixkide bati:
«Aspaldian misionest, bezala bizitzen hasi nahia
nindagon; orai badut orduan nahi nuena. Ongi bakharrik niz, mendien artean oihan beltzez inguratua, zoinetan basa ihizi gaitz asko baitabila. Bainan etzazko
misionestari aiher.
»Badut zoin aldetra jo; nahigabe asko gerthatzen
zaut bidean, bainan bethi han da Jainkoa, zoinak
harentzat zerbaiten egiteko gogoa dutener nasaiki
emaiten ohi baitiotzate zorionak eta gozoak.
»Eta laster erran behar dauzut deusik ez direla
nahigabeak atseginen aldean. Gehienik pairatu dutan
orenetan etzaut gogoratu ere gibelerat behatzea. Ene
urriki bakharra da zeren ez nizan lehenago ethorri.
Eskerrak diotzat Jainkoari ez dautalakotz epherik

eman, hunat ethortzeko xedea hartu-eta, bururatu ez
nueno.»
Ez xoilki, erran dugun bezala, Misionestek badituzte atsegin egiazkoak, bainan oraino Jainkoak laguntzen eta zaintzen ditu eskualde arrotz hetako gerthakunde gaxtoetan.
Huna zer dion Asiako misionest batek.
Basabereak usu dire eskualde hotan, eta guxiz
tigreak, orotarik borthitzenak. Ez banute jadanik miletan iretsi, zor diot Jainkoari bakharrik; harrek du bere
Misionesta bethi zaindu eta hiltzetik begiratu.
Gau batez huna zer gerthatu zautan. Gau hura zen
hain beroa, non ene etxolako athe leihoak idekirik utzi
bainituen.
Lo nindagolarik, harrabots batek kolpez ihazartzen
nu. Zer ikhusten dut?
Oi jauna, tigre handi hat!
Leihotik barnera jauzi egin du, harren begiek bi
ikhatz gorriek bezala argitzen dute, inguruka dabila
marrumaz, ene ohantzetik hurbil asmuka ari da...
Jesus eta Maria, othoi hel zaizkitet!
Hori zen ene othoitza, bainan xoilki bihotzetik,
ezen ixilik nindagon, ikharan, higitu gabe.

Tigre ikharagarriak azkenean kanporat berriz egin
zuen jauzi. Ez ninduen hunkitu; ez bide nintzen harren
gogorako poxia; eta zinez aithortzen dut ez zautala
batere gaitzitu.
Bainan ez banu ihizi horrek ederki klaskatu, zor
diot, ez harren bihotz onari, bainan ene Jainko handiaren laguntzari.
Huna zer dion oraino bertze Misionest batek.
Egun batez, goizean goizik, aldarean nintzen, ene
meza sainduaren erraiten ari. Ez bide zaion debruari
eder, ezen huna zer gerthatu zen.
Bi gizon aldarera beldu zaizkit mehatxuka, baizik
eta toki hek behar ditudala berehala hustu, edo berzeinez hek jakinen dutela zer egin.
Uzten ditut erraitera, eta ene mezari aintzina
jarraikitzen naiz.
Biharamunean abiatzen naiz bertze herri batetara;
hango girixtinuak kofesatzen ditut, pagano zonbait
batheiatzen, eta guzieri luzaz katexima egiten.
Lanak akhabatu-eta, solasean pharatzen naiz
herriko buruzagiekin. Mintzo gare gehienik eliza berri
baten egiteaz. Eta horra non bezperako gizon tzar hek
heldu zaizkidan, zaldiz, harmak eskuan, bira pixtolet
gerrian, eta oihuka:

Zer! hemen haiz oraino? Hea jeik hortik, har hire
zaldia eta joan hementik urrun!
Hitz horietan khexatzen dire ene Indianoak, oldartzen zaizkote jende arrotz gazto horieri. Ikhusten dut
kalapita zerbait izanen dela, eta orduan, ez nahiz odolik ixur dadien nigatik, zaldirat iragaiten naiz eta joaiten ihesi.
Urruntzen ikhusi nuteneko, gizon tzar hek ere
abiatzen dire eta niri jarraikitzen.
Irriz eta laidoz hasten zaizkit. Zer-nahi zarkeria,