Bizia garratza da - 1
Jon Andoni Irazusta
BIZIA GARRATZA DA...
Nere aita zanari
Amaika gauza zuzen erakusten zizkidatzunean,
etzendun asko uste ontaraño okertuko zirala.
Ondorengo itzak eskeintzen dizkitzut,
zureak beti gogoan goxatuz dauzkatala.
ITZ BI
Neronek dakit ongiena idazle kaxkarra naizela. Joañixio idatzi nunean, nere ustez naiko egin
nun: lezatekenai, ni baño askoz obeak diranai,
jarraitzeko bidea iriki. Ez nun beste bat egiteko
asmorik. Artan negola, ara zer gertatu zitzaidan:
Puerto Ricon bizi nitzan. Alakorik batean,
eskutitz bat iritxi zitzaidan ontara zuzendua:
«Exmo. Sr. Juan Antonio de Irazusta, Embajador
de Colombia, Puerto Rico». Parrari eman nion,
zeñena ote leikian itxuratu gabe, bañan nere
adixkide onenetako batek jolaserako gogoa zeukala ziur xinixtuz. Bai zera! Ezagutzen ez nun
euskaldun batena zan. Aidanean, Joañixio irakurri berria zun, eta berebiziko zigorkada ematen
zidan gramatika alde batera uzten nualako.
Amaika akats agertu zizkidan! Gogo onez. Argatik, esker milla berari.
Nere lagun ori oso jakintsua ote zan edo ez
jakiteko, kartestalkitik asita antz eman nezaiokean. Filolojia asko ote zekin sumatzea ez zan
zailla, Batezere fonetika ta linea de menor resis-
tentzia-ren ingurun. Obeki agertzen zan bere
zergati guztik euskera gaztelanizko erderaren
aurrean jarrita sortzen zituala. Esandako oieri,
eta noski, itzik tolosarrena, tolosar bati noiz erabilli lezakean erakusteari ez nion ajolarik eman.
Ezta ipitzik ere. Garrantzia or ez zegon. Garrantzia beia bañan lenago zintzarria erosten zegon.
Garrantzia eta kaltea.
Denok dakigu euskerak bizi bear ba du, orain
dagon eratikan, euskera jakintsura biurtu bear
dala. Gañera, euskeraren eriotza aberriaren elizkizunen bezpera litzakela. Garbi dago jakintsu
egiteko gizaldi bat eta bi naikoak ez dirala. Ikaskintza guztik euskeraz, eta ortarako akademia
jator bat egiterako urteak joango dirala. Bitartean eginkizun bat bakarrik dago: zabaldu, garai
ura irixterako al egiña euzkotarrak euskeldun
izan ditezen. Eta zabaltzeko, erreztu. Ori da une
ontako lana. Euskeraz idazten duanak, gogoan
gauza bat euki bear du: zenbat irakurle bilduko
ditun. Igarri bear dio, gramatika eskun duala
idazten ba du, konparazio batera, amar izan
lezazkikela, eta lasai, mordollo, idazten ba du,
eun izango dituala.
Lenengo, beia bear da, euskera zabaltzea,
eta orduan izango da apaintzeko garaia, ordun
zintzarria ipintzekoa.
Esan detan lagun orren eskutitza etorri zitzaidanean, oldozmen oiek guztik burrundaran bururatu zitzaizkidan. Ala erabaki nuan «Enbajador»eak erantzun bearrean, nik beste edesti onekin
erantzutea. Eta ala dator argitara Bizia garratza
da. Jainkoak lagundu dezaiola euskera zabaltzen. Eta irakurleak barka dezaiatela bearrean
azaltzen detan bigarren edesti au.
—I—
Jurado, Campardo, Coredo! Tropikoan bañan
lur aberatsagorik ez da iñun izango, belarra dala,
sasia dala, zugaitzak nunai, orlegi biziz dena
estalitzen dutela; gizona iritxi dan tokietan
berriz, lur asko urtean lau bider artoa ematen
dutenak; beste akatsak izango dituzte, bañan lur
aberatsak besterik ez bezelakoak. Lur aien tartean, esandako iru toki oiek beziñ ederrik ez. Bai
toki politak!
Itxasotik ikusten da itxasoa bera nola lurrean
sartzen dan zaldiperra balitz bezela, Donosti ta
Donibanekoen antzera, aurrekoaldean 38 kilometro bidean ondartza urre kolorea dula, eun
kana zabal bai itxasoa goien dagonean, eta
askoz geiago jexten danean, ez mariak gorabera
aundik izaten ditualako baizik aldi batean ur txikik diralako.
Ondartzaren atzean basamortu izugarria,
itxasoa ez sartzeko orma balitzake bezela, bere
kaobo, zedro, guaiakan eta beste zenbat zura
ederrenak ematen dituzten zugaitzak, sasi tar-
tean ezkutatu naiean bezela, beren eguneroko
lagun diranak, katamotz, suge ta eltxoak besterik sartzea nai ez dutelako. Eta gauza ikusgarri
ori oraindik geiago apaindu ta alaitzeko, Jainkoak dakin orkideak, mota guztitakoak, ludian
diran lili politenak, basamortutik atera naiean,
eziñean, zugaitzetatik bizi bear dutelako, untza
bizi dan bezelaxe. Zaldiperra orren erdin, zeiba
izena dun zugaitz zabala, gure intxaurrik aundienak bañan bost aldiz zabalagoa, gabez perikoz
betetzen dana, eta argitxintan, edozein otsekin
ikaratuta, batbatean ustutzen dana, lurito txaxtar aiek ego aizeak eramango balitu bezela, iñorkiña lez sakabanatzen dirala.
Zaldiperra orren ezkerreko ertzean, arkaitz
tartean, pulpo ikaragarri bat balitzake bezela,
Jurado, bere 300 biztanle beltzekin, berrogeinbat
etxe antzeko etxola edo zuloetan sartzen dirala.
Etxeak al dira gero? Lau kañabera sendoren
gañean zurezko solairua eta ortikan gorago
ormak, azpikoaldea belarrezkoa ta gorago
lurrezkoa, txapel antzera palmaren ostoak dituztela. Zulo batzuek leio ordekoak; ate antzera, ol
bat kaiman larruz bixagratua; barrenen, gela
bakarra. Beltz aiek ez dute geiago bear. Itxasoa
ziaro aserretuko ba litzake, denak Jesus batean
eramango lituzke, urtetan eta urtetan gañerako
gizoneri zantzurik iritxi gabe. Antxe itxasoratzen
da Jurado izen dun ibaia. Juradon gora errez joan
leike, gero ontzik bizkarrean dirala mendiaren
beste aldera irauli eta Tuira ta Balsa ontzitan
bertako indio paketsuk arkitu arte. Indio oiek
Panama eta Colombiako muga mugan bizi dira.
Zeiba dagon tokiak Jamparado izena du. Eta
zaldiperraren beste muturrak, Coredo. Onen
gañean orma antzeko arkaitzak igotzen dira
amar metro bidean, eta aietatik ederki ikusi leike
ezkerretik edo eskubitik eta naiz itxasotik arrotzen bat ote datorren. Antxen bait itxasoari begiratzeak aspertzen ez duala. Batezere illunabarrean, urdiñ illunak alde egiten duanean, eguzkiaren drizdrizarekin esango litzake arraitxoak
milloika burrukan dabiltzala illunak ezkutatu
arte. Coredon geienean ez da iñor bizi. Alaz guztiz, guretzat zerbait ikusgarria ba du: Tontorrean, zura ederrenez egindako etxe bat, ez ongi
zerratuk bañan bai zabal eta sendoak; ormak eta
gaiña ol txikixeagoakin bañan zura berdiña; eta
bere atzean sei etxeordeko morroiak larri sartzeko diñakoak. Orrera joaten zan noizean bein,
bere kontrabandoko ibilleretan, Luis Gomez
Lekube, «El cojo Gómez» esaten ziotena. Gure
ixtori ontan geroxeago agertu bat egingo du, ta
orrengatik aurreratu degu nolakoa dan bere jauregia. Orain, beste zer esanak, garrantzi aundigokoak ba ditugu, eta aiekin asi bearko degu.
—II—
Gutxi gorabera bi illez bein Bordeleko kaietara zijoanak, gizonek ainbeste aldetara zikindutako Garonne izena dun ibai artan, ikusi zezakean
ontzi zuri sabelaundi bat, bi tximinikoa, lozorroan uretan etzanda, sabela bete zai Ameriketara
joateko. «Cuba» zan. Arren mirabe aundia ume
bat balitz bezela zuriz jantzita ikusteak begiratu
batera nornai arritzen zun. Eta ez zan arrigarria:
urtean zazpi zortzi aldiz joan bear izaten zun
Bordeletik Puerto Limonera bereala itzultzekotan, eta bitartean, Guadalupetik Costa Ricarañoko tarte ortan, bero izugarritan iraun; eta, jakiña,
beroa uxatzeko zuriz jantzita zegon ongiena.
Kaiari eantsita zegon garaiean ango ardalla ez
zan nolanaikoa izaten, lenengo ustutzeko ta
ondorean betetzeko. Ameriketatik etorri zan eta
Ameriketara zijoan, jendea zala, andik ekarritako
algaroi pardoak zirala, bananak, ganau, kaiman
larruk eta abar kaian bere saitsean pillatuta, al
beziñ len Prantzin barrura eramatekotan; kajak
eta kajak, soñekoz, oñetakoz, makinaz eta gañe-
rakotzaz beteak Ameriketaratzeko; gizon muturbeltzak bata bestearen ondorean ontziaren labetarako ikatza sartzen; gruaren kirrikimarrakak
eta bapore ziztuk, edozein kai aunditan ikusten
dan antzera. Garai batean iñork ez zun asko
usteko aberastasun ura guztia doixtarrek torpedo batez ondatu bear zutela. Bañan ala gertatu
zan.
Udazkeneko illunabar otz batean, «Cuba»ren ingurun pakea besterik ez zegon. Lanari utzi
eta denak alde egin zuten. Kaian, ontziaren alboan, bi gizon bakarrik agiri ziran; bata algaroi
pardo baten gañean exerita, ixtarrak gainka,
ezkerreko eskua ixtarrean, eskubiko ukalondoa
esku orren gañean, eta kokotza beste esku zabalean; Rodinen oldozmen zalea zirudin. Gizon
arren pentsamentuk ez zuten nolanaikoak izan
bear: bere oñetakoen gañean zebillen xagua ez
zun ikusten; begik zabalik, itxuarenak bañan
geiago balio ez zutela; bestea, eskuk atzekoaldean tolostatuta, an zebillen saitsean lurreruntz
begira. Biek, itxuraz, ontziratzeko asmoan zeuden. Uriaurre’tar Andoni ta Zubiburu’tar Ander
ziran. Ez batak eta ez besteak ez zuen Amerike-
tara joan bearrik oparo bizitzeko. Oparo ta lasai
etxean bizi ziran. Zailla izango zan Ameriketan
ain ongi bizitzea. Bañan guda madarikatu baten
ostikadak biali zitun eta an zijoazen.
Noizbait Andonik eten zun:
—Utzi ditugun toki, mirabe ta gauzak aztutzerako aldi bat joango da. Ba dakigu goizeroko
ta gaberoko pentsamentuk nolakotsuk izango
diran. Lanak eta jendearekin itz egin bearrak
atzenduko al dizkigu zerbait...
—Orain beñepein aztutzeko gai ederra daukazu: goazen tokin zer ikusiko degun. Bai al dakizu zer gogoratzen zitzaidan?: Ibai zikiñ ori Avernoko putzu nazkagarria dala, Karonte ontziaren
gain gañean daukagula ta Kanzerberoren mendera goazela.
—To!; alaitzeko bide ona. Utzi ditzazu mitolojia, Virgilio, Dante ta gañerakoak alde batera ta
gauza alaiagoren bat esan zazu.
—Arrazoi dezu. Eta bururatu zait.
—Zer?
—Goazen Cafe de Bordeauxera eta antxen
Europari despeida on bat egin bear diogu. Gure
txanpon pixkentzat toki oberik ez: gilborrean
sartu.
—Goazen, erantzun zion Andonik.
Nabarmenkeri aundietan ibiltzeko ez zeuden,
ez. Kutxa ta arropa pixkak erosi ondorean, gelditu zitzaizkien txanponekin ez zuen mordo aundirik egingo. Bañan burua betiko lepotik, batetik,
eta oituera zarreri agur egin naia, bestetik, an
joan ziran. Apari-merienda goxoa: Marenneseko
lapa aunditakoak, Moulin de Soubeyrongo ardo
zuriarekin, ommelette aux fines herbes, kapea ta
fine de la maison. Bapo! Etsi etsi egin eta ontziruntz, gau artako amaiketan joatekoa zan da.
«Cuba»ren saitsean zai zeukaten Mr. Biela
gizajoa, paperak zuzendu zizkaten Konsularen
larogei urteko morroia. Berak zeramaizkien
burutazioak naiko ez balitue bezela, Mr. Bielaren
atsekabeak entzutea egokitu zitzaioten. Agure
errukarri ura, Bordeletik urruti gabe etxe txiki
batean bizi zan bere bi alabekin. Etzuten maite.
Urrengo argiskillan, noski, azokara joan bearko
zun sukalderako janarik erostera; ondorean bi
alaberi gosarik oiera eraman eta gero aien bi
txakurtxoekin ingurutan ibilli aldi bat egitera.
Azkenean lantegira. Malko sendoak ixuri zitzaizkan gizonari. Zenbaterañokoa ote zan bere samiña, bi arrotzeri bere atsekabeak ala agertzeak
erakusten du. Gure lagunak al egiñak egin zizkaten apaltzera «Cuba»n gelditzeko, bañan bere
gogo beroena alde batera utzirik etxera joan
zan, etxea zaintzera, bi alabak kabareten bateko
dantzatik edo beste erriko zuloren batetik zijoazen bitartean.
—Atoz gurekin, Mr. Biela, esan zion Uriaurrek. Biren tokin iru berdiñ bizitzen dira. Europa
ontan nazkagarrikeria besterik ez dago. Bere iru
milla urtetako krakak estalia daukate, eta erratzez goitik bera garbitzen ez dan bitartean emen
bizitzerik ez dago.
Mr. Biela gizajoak, negarrari ez, baizik arrantzari, eman zion, eta agurtzeko gauza ez zala,
alde egin zun.
—Bañan ikusi al dezu neska arraio oiek agure
gizajoa nola daukaten? Zuk esandako erratza
gutxitxo da orrenbeste zikinkeri garbitzeko, esan
zun Zubiburuk.
Bi lagunak itzik gabe gelditu ziran. Bai Ander
eta bai Andonik ez zituzten bere amak eta arre-
ba bana bakarrik utzi. Burun beste zerbait ba
zemaikien. Naiz gai ortan elkarren berri asko ez
jakin, bien pentsamentu antzekoa zeukaten:
Uriaurrek, Bixenta Ozama eta Zubiburuk Miren
Orreaga.
—III—
Ander eta Andonik bere gauzak goizetikan
ontziaren gelatan utzik zeuzkaten. Gelatan, bai,
bi zituzten da. Ander, atzekoaldeko gela batean
eta Andoni esker saitzeko beste batean egokitu
ziran. Asko gutxi biek zekiten ontzi baten barrunbea nolakoa izaten zan, eta ez ziran arritu
«Cuba»ko usaiarekin, eskallea piko estukin,
ango jende nastearekin. Anderren gela sei oiekoa zan; oiak edo alakoak, nolabait esan bear.
Bostetan, beste ainbeste Gobernu prantsesaren
morroi zijoazen Guyaneko espetxe zaindari. Aiek
alakoak: berak espetxean sartzeko obeak ziruditen. Andoniren gela lau oiekoa zan; bi eskubitan
eta bi ezkerretan, bata bestearen gañean, tartean oieratzeko toki estu bat zala. Eta tokitxo
orren burun, eskumusuk garbitzeko ontzi bat.
Andoniri lagun egokitu zitzaizkanak ura taldea!
Bere eskubiko oiean prantses bat, Martiniquera
alkandorak saltzera zijoana. Aren gañekoan
txeko bat, Caracasen dendari zana. Andoninaren
gañean berriz amasei urteko mutill koskor beltz
bat. Amaika bider, lurreratzeko Andonik oiaren
gañean ona ipintzen zunean, Andonik begiratzen
zion maindireari beztua gelditu ote zan. Prantsesa, gizon dotorea, iñorekin itz bat egiten ez
zuana, bere errin alkate ez zan izango bañan
txeiraren goiko zuloan an zeraman lokarri gorri
bat, ontziko nagusi izan balitz bezela. Ondorengo egunetan ondo erakutsi zun zertara zijoan:
goizero goizero oiaren gañean zabaltzen zitun
amar amabi ator, eta batean botoieri, bestean
lepoko zenbakiri, urrengoan beatzekin zapia
leun leun loxintxatuz erostuneri egin bear zizkaten itzaldik ongi ikasik zeuzkan. Txekoa paketsua zan. Leio zulotik argia sartzen zan beziñ len
burukopetik ateratzen zun argazki bat; ainbeste
musurekin naiko lirdinga eantsitakoa izan bear
zun. Bere emaztearena zan, eta gogo guztia
Caracasen zerbait irabaztea zun emazte ura
bereganatzeko. Ikusgarria beltxa zan. Jarduna.
Ortzak garbitzen zitunean bereala bere arrebaren gelara joaten zan ixipua eramatera. Oiera
igo ta jetxi egiterakoan armiarma zirudin. Irugarren mallako geletan zer geiago eskatu leike?
Jantokia okerragoa zuten. Iru mai luzetan, sei
errenkadetan exeri ziran malla artan zijoazen
guztik. An izan zuten lenengo estropozoa. Uriaurren aurrean exeri zanak, zopari dominixtiku
egin eta Andoniri soñekoa zipriztiñez bete zion.
Eskubitan zeukanak, ardoa edaten zun bakoitzean, gelditzen zitzaion pixka atzekoaldera iraulitzen zun. Oiek lenengo arratsean. Ainbeste
zikinkeri nork eraman! Nagusiarengana agertu
eta bigarren mallako jantokira aldatzen utziko
ote zioten galdera egin zuenean, zerbait ordaindu eta utzi zioten. Ura beste gauza bat zan. Eziñ
esango degu onetakoa zala, bañan Zubiburu ta
Uriaurrerentzat garai artan bai beñepein. Betikoa: eskuetan daukagun izaera bat aintzakotzaz
artzeko aurretik okerragoak ikusi izan bear; eta
eskuetan geneukagun gauza batek zenbat balio
zun jakiteko, aurrena galdu egin bear; galtzean
jakiten da.
Jantoki polita, lau lagunentzako maitxoekin,
morroiek ere obetogo ikasik eta obea zana, jantokitik kanpora an ezagututako lagunekin ibiltzeko eskubidea. Ezaguerak laixter egin zituzten:
ermutar eiztari purrukatu bat, Madrillen sendagi-
lletarako ikasten zegon PuertoRico’tar bat, sendagilletzan apika asko jakingo ez zuana, bañan
gazteak dantzatzeko piano jotzen iaioa, eta
beste bi mutill gazte kolonbiatarrak, Birminghametik zetozenak.
Lenengo goizean, udazkeneko otz arekin
estalpean egoteko obea eta geienak barrenen
gelditu ziran. Uriaurre ta Zubiburu bakarrik bi
alki artuta itxas ertzeko babes batean exeri
ziran. Oraindik an zetozen enarak ontziaren
atzetik, urrutira bultza nai balioteke bezela. Bi
mutillak zori antzekoan zijoazen. Anderrek esan
zion:
—Orain zuren errin eta nerean nola ote
daude?
—Elbarrituk, gizajoak. Jende arrotzak, beste
berak beziñ arrotzekin sortu dute guda zikiñ au,
eun urte bañan geiagorako isatsa utziko duana.
Ori ala da. Karlixten orain irurogei urteko gerrateak berrogeitamar urterako eziñ ikusik utzi ba
zitun, zuk esango dirazu oraingo odol ixurtze izugarri onek zer utzi lezakean. Senide arteko
gudak jolas txarrak dira.
—Jolasak?
—Bai, ori euskeraz esaera bat da, bañan Huizinga-k dionez gizonek egiten duten dena jolasa
besterik ez da, eta jolas oien tartean guda ere
bai.
—Neretzat jolasa laneko nekea kendu ta
aztutzeko egiten dana besterik ez da ba izango.
—Dana dala, naigo nuke oraintxe Bixenta
nitzaz gogoratzen dala jakitea.
—Gizona! Ori ere ba degu? Nor dan jakin
bearko degu ba.
—Bixenta, nere gaitzerako andregai izatera
iritxi ez zana. Beltxeran bat, nere antzeko ankaluze xamarra, biotz beroa, buru ona, emakume
jaio ez ba zan gizon aundia izango zana, kuttuna,
langillea. Elkar ongi ezagutzen gendun maitetasunik aitatu gabe. Bearrik ez zegon. Ez det uste
bere sendiak ezetzik esango zuanik. Itz erdi bat
esan banion, nerekin etorriko zan. Bañan, nola!,
nere buruarekin zer egingo deten ez dakit eta...
—Zergatik ezkondu ez ziñan?
—Ori da galdera. Errez al da esatea? Ongi bizi
nitzan. Ondogi. Aldaketa zaill xamarra da. Gero,
ni bezelako kopet illun dotore batentzat ezkondu
eta maillan bat jextea... bildurra... Ondorean
berriz etxeko eta aideeri ondo irudituko ez ote
zitzaien... Garai batean esateko ausardirik izan
ez nualako, emen noa orain uda azkeneko aize
bolarak iñorkiña daraman bezela. A, Bixenta,
Bixenta Ozama!
—Nik ere zerbait esango nuke.
—Gizona: ondo ixillik zeukazun.
—Zuk zurea bezela.
—Eta nor da ba?
—Miren Orreaga. Edozein gauza egingo nuke
orain emen nere Miren nere emazte bezela gurekin izateagatik. Gutxitan itz egin gendun, eta
ordun ezerezkerik esateko. Nunai elkarri zearka
begiratu bai, iñork ikusten ez giñuzela iruditzean. Biontzat garbi zegon maite giñala. Bañan
nik lantegi aundi bat jarri nai nuan, eta bitartean
ez nun burua beste toki batean euki nai. Ori bai;
lantegia ipintzean, bereala nere ille urreantzeko,
elbi batek gorritzen dun Miren’engana. Sudur
luzea ta ao zabala. Orrekin dana esana dago.
—Egia da. Sudur ori gure abendakoa dalako,
ta legatzarena bezelako ao batetik anima ikusten zaiola dirurilako. Gizonetan beñepein, anka-
motxa, atzealdea lurretik bertaratxo duana, ta
ao larrikoa nekez prestuk izan oi dira.
Biek ixilldu ziran ermutarra azaldu zanean.
—Kaxo, jaunak; ollagorretarako giro ederra.
—Bai, gizona, erantzun zion Uriaurrek. Gaitza, zuek Ermu inguruko torratxori guztik garbitu
ondorean gure baztarretara joaten zeratela.
—Orain beñepein bildurrik ez dago. Goazen
tokin denentzat da. Len Colombian izan nitzanean, goiz batean neonek bakarrik larogeitamabost ate ill nituan, Magdalena izena duan ibaiaren saitseko putzu zabal batean. Edozein igandetan, nere etxetik urrun gabe, basakerra.
—Zu lenago Colombian izana zera beaz?
—Bai; bederatzi urte bizitu nitzan Barrankillan eta toki otz eta beroetan zaldiz asko ibillia
naiz.
—Ederki; ortaraz zure bearra izango degu
irixten geranean.
—Bai, bai; ortarako gaude.
Bazkalaurrean irurak exeri ziran garardoa
edatera. Josephen barrean exeri ziranean, laixter
inguratu zitzaizkaten Alberto, Eduardo ta Rafael,
lenengoa PuertoRicotarra eta besteak Colombia-
koak. Esan bezela, Alberto piano jotzalle ona
zan. Bikaña. Irurak oso egokik eta jatorrak.
Rafael, mutill ederra; apika uste zun bera beziñ
ederrik besterik ez zala. Eduardok berriz, mundu
onetan izan leizken gaitz guztik berekin zitun,
bere ustez beñepein. Urdalla goxatu, gibela igurtzi, eztul bakoitzean sudurzapiari begiratu odolik
ote zegon... billera alaia zan. Aurretik pasa ziran
iru apaiz. Bat oso zarra; gotzaia bera. Los Llanosera zijoan Monforttarretakoa. Ondorean agertu
ziran illekizkur beltxeran batzuek, esan zutenez
Caribe aldekoak. Geroxeago emakume prantses
gazte bat, begi orlegi, liraña, bere senarrarengana Guyanera zijoana, gero esan zutenez. Uriaurrek erdipurdikon bat esan zun ura ikusitakoan
eta denak algarari eman zioten. Alberto pianora
joan zan txoria txirin erortzea nai balu bezela.
Rafael ontziaren gañero aska zabalera igari egitera. Eduardori bere gaitz guztik aztu zitzaizkan.
Ermutarra zintzo bere emaztetzaz gogoratuz.
Zubiburu par irudi bat gabe, apika emakume
arrek Miren gogoratu ziolako. Alaxe iritxi zitzaioten bazkaltzeko ordua. Arratsaldean, kartetan,
igel jokun, eta kurpillatxo bat makillaz zenbaki
batzuetara bialtzen zana. Eta berriketa ugari.
Urrengo egunean gure bi mutillak bezperako
tokira bertara joan ziran.
—Eta Bixenta?
—Bai; zeñen ezaguera aundikoa dan esango
dizut. Azkenengo egunean ala esan zidan: «Aita
amak adixkide batzuetara joanak dira ta datozen
artean cocktail bat egingo dizut». Alaxe, ixillka,
cocktail tartean bizitzea pantesi gauza ez dalako. Ez dirazu esango gogoan eukitzeko gauza ez
dala, izparringitako argazkitan lauetatik iruetan
edaten agertzen diran garaiean, guztik whiskey
eskuetan dutela.
—Ala da. Oraingo aldiko argazkik alakoxeak
dira. Gizonek ixillka egin bear lituzkeen gauzak
agertzen.
—Bakoitzak gauza pantesigarrik erakustea,
ortxe nunbait, bañan lotsagarrikerik? Zer esango
ote lueke oiek berak bere etxetako ganbaretan
agertuko ba lirake bere amonen argazkik baso
bat sagardo eskuetan dutela?
—Ganbaretan ongi daudela.
—Gure agurra ez nuan uste ain gogorra izango zanik. «Agur, esan nion, egunen batean zu ta
ni gertugo egongo gera». Ez ziran erantzun. Ezin
zun. Orduraño bein bakarrik malkoak ikusi nizkan, eta orduan bigarren aldiz. Zerbait geiago
esan bear nion. Eta nolabait esan bear diot. Idatzita ez, zensura apaiñ orrek gorde egingo luke
par egin ondorean da. Jainkoa lagun.
—Orain aztu zazu. Emendik aurrera amaika
bider gogoratzeko egokiera izango degu. Zensura apaña beaz?
—Bai, gizona; eta bere gogoz lan ortara joaten diranak ere ba emen dira.
—Ez al dezu pentsatu Bogotan zer egin genezaguken?
—IV—
Egunero ordulaurden bat erlejuk atzeratuaz
iritxi ziran Cuba izena dun erkalaren parera.
Zemaizkin ontziaren izena. Cuba ez zan agiri.
Urrutitxo zegon. Bero aundia egiten zun, andik
aurrera itxaso guztin izango zuenan antzekoa.
Eta orduntxe lenengo azaldu zan bere gelatik kilkerra zulotik ateratzen dan bezela, emakume
gazte, mardul, sendo, erdibeltz bat. Rumbak,
guaratxak, kongak eta zambak dantzatzen eroa
zirudin, bera bezelako beste beltz antzeko batek
marakak jotzen zizkanean. Biek Cuba aldera
begiratuaz, «Vivan los cubiches» deadar egiten
zuten. Izardi patsetan, soñekoa blai, ler egiñ arte
ez zan gelditu. Umeek artza tximuiri begiratzen
dien bezela danborraren soñuarekin dantzatzen
diranean, alaxe zeuden danak ingurun emakume
ari begiratuaz. Alberto, Eduardo ta Rafael gogoz,
pozik, txikitandik ikusitako gauza zuelako.
—Arrateko ermita aurrean asiko balitzake
apaizak zer esana izango luke, esan zion Zubiburuk ermutarrari.
—Arrate ta Arrate ez diran tokitan ere, apaizak eta apaiz ez diranak zerbait esango lueke,
erantzun zion.
—Aizazu, Andoni; Bixenta ta Miren jarri ditzazu oituera oietara.
—Ez litzake erreza izango. Ikusi utsarekin
lotsatu egingo lirake eta berak nola dantzatu?
Erdi beltz oiek gu bezelakoak ez dira, ta ori da
dena. Guk eziñ ezagutu bere tokitakoentzat
onak ala gaiztoak diran.
Ondorean Haiti, Santo Domingo ta Puerto
Rico pasa zituzten, aiek ere ikusi gabe. Ordun
berriz PuertoRicotar neskatx dantzari bat agertu
zitzaioten txokolateak eskeñiz. Dantzaria izatea
ez zan arritzekoa toki bero oietan, geldirik egoteko obeak diranetan, denak dantzarik dira ta.
Boleroa ta hamacaren tartean bizi dira; batean
ez danean bestean; sendi onenetakoak ere sei
urtetik aurrera dantza ikastoletara bialtzen
dituzte. Arrigarria txokolateak zeukaten usaia,
sudurrentzat goxoa ta aosapaiarentzat nazkagarria. Neskatxaren poltsako usaia. Pasmorik sortuko ez zutela ta jan egin zituzten. Albertok bolero bi jo zituan pianoan eta txokolateak neska-
txak eta Rafaelek atorrak ongi busti zituzten
dantzan.
Ez Andoni ta ez Anderrek artean ez zuten
Amerika ikusi. Arazo ortan ixtoritan ikasitako
gauzak eta indianoren bat edo bestek esandakoak zekizkiten. Zebiltzan inguru aietara joan ziran
aidanean Colon eta bere lagunak, gizonen
artean lenengo aldiz. Apika goraxeago arrantzale euzkotarren batzuek izango ziran lenago iritxik, bai, bañan izena beñepein Colonek eta eraman zuten. Eta gañera lur aieri Colonen lagun
baten izena ipiñi zioten aurrenengo mapa berak
egin zualako; mapa ori Americo Vespucek egin
zualako gaur Amerikak Amerika izena du. Aurrena joan ziran ontzi txiki aietako ardalla gogoratzen zitzaioten, eta Batezere ondorean joandakoena. Colonek kutsu antzera indio batzuek, luriton bat, lumak eta abar ekarri zituanean bereala
agertu ziran mota guztitako jendeak joan
naiean: an lekaide bat edo beste gure dotriña
erakusteko asmoetan, an etxekalte guztik aberastutzeko gogoan, ez orain gureak lanera joaten diran bezela, baizik bestek, indio gizajoak
urtetan irabazitako urreak lapurtzera, an gudari
biotz gogorrak gero bere ondorengoari izen aundia utziko ziotenak Jainkoak daki zenbat indio ill
zituelako, an emakume lastaira zikiñak gero
etxekoandre aundik izango ziranak. Amerikan
konkixta orrek bere akatsak ba ditu. Bat baño
geiago eta aundik. Batezere Cuba ta Santo
Domingon gogor egin ziranean eta andik konkixta zaleak Panama, Peru, Colombia ta Mexikora
joaten asi ziranean. Euzkotarrak ez emen ziran
urrun, ez. Beste batzuen artean an agertu zan
Lope de Agirre, Perutikan, Amazonasen bera
joan, itxasoz Venezuelaraño iritxi, Jainkoak dakin
gaiztakerik egin, azkenean bereen eskuetan
eriotza gogorra izateko. Azkenengo eguneraño
bere alaba izan zuan aldamenean eta besteren
mendean ez uzteagatik bere eskuz ill zuan. Amerika, Amerika... Asierako gauza asko aztu eta
orain dagon lur ederra bakarrik erakutsi al baleike... Euzkotarrak urrun ez zirala jakiteko naikoa
da garai artan edo garai artatik berta-xamar
agertzen diran izenak ikustea: Ispizua, Arteaga,
Mendoza, Eskibel eta eunka geiago; bañan ori
beziñ egia da langilleak eta izen ona utzi zutenak
oiek ainbat dirala: or daude Garai eta Mendoza-
ren izenak betirako Arjentirari itxasik, or, gure
errien izenak berberak dituztenak gure aurrekoak ipiñik, or, gure aberrin galdutakoak Ameriketan onenen tartean irauten dutenak, Arziniegas
eta Marulanda bezela... Gauza oiek guztik bururatzen zitzaizkaten gure bi laguneri izurde ta
arraiegalarin laguntzarekin zijoazen bitartean.
Itxaso mardulean besterik ez zan agiri. Izurdeak
jolasean alboan eta arraiegalarik, txikik, zillarrezkoak ziruditela, ontzi ondotik atera, egoan
irurogei larogei metro joan eta an kaxpajo egiten
zutenak. Gizonak burutazio aundik dauzkanean
itz gutxi egiten du eta aiek biek ere ez zuten
asko egiteko gogorik. Ontzitik ura besterik ikusten ez zan eta egia da besteren bearrik ez zuekatela. Begiz ez zuten ezer ikusten, buruaz bai...
sendia... neskatxa... lagunak...
Urrengo goizean Guadalupe ikusi zuten.
Ameriketan lenengo lurra. Bi zelaien erditik sartzen zan itxasoaren beso bat, eta an bide luzean
joango ziran Point-a-Pitren sartzeraño. Aldamenetako bi zelai aiek bai gauza ikusgarrik: orlegi
bizia, lur leuna orlegia besterik ikusten ez zala,
palmerak uraren ertzean jaioak, uretara ixpillura
bezela begiratzen, Narciso Hipokreneko iturrin
bezela, bere liraintasunarekin zoratuta, ezagun
zuten aurrean Debako itxasoa ez zeukatela. Ortz
garbi garbirik ba da. Eguzkia itxutzeko diñakoa.
Uste gabean, Pointz-a-Pitre, Guadalupeko burua.
Ontziaren saits batean, neke asko gabe igari,
mutil koskor beltzak, txanpon eske. Ontzitik
botatakoak urean jasotzen zituzten bati bakarrik
ondora joaten utzi gabe. Siriako emakume gizen
bat, bere senar izandakoaren diruk jasotzera
zijoana, ari zan arreta izugarrin txanponak al
zuan indar guztiarekin botatzen.
—Zergatik indarrean botatzen dituzu?, galdetu zion Zubiburuk.
—Ara, emen tiboroi asko da agi danez; mutill
oiek axalean dabiltzan bitartean ez dira agiri;
ondorago izan bear dute; eta ia txanponak ondorago joanda tiburoien bat agertzen dan mutilla
muturrean duala.
—Bai, zera! Gixajo oiek kupigarrik dira. Oiek
ere anima ba dute.
—Txanpon bat ez dute balio. Oiek emen
gauza merkea dira.
Guyanera zijoan prantses liraña aserretu zan
eta Siriatar atso ura bera tiburoietara bota bear
litzakela esaten zuan.
Ontziaren beste saietsean kaia. Oraindik ez
zan oso gelditu bañan an agertzen zan jende
saill aundia. Denak elizan bañan geldigo gora
begiratuaz, ez ezagunen bat agertuko zan zalantzan, baizik onelako ontzik illean iru bider bakarrik irixten ziralako eta berarentzat gauza ikusgarria zalako. Jende mordo beltz aren aurrean