Bigarrengo abarrak - 2
andi bat dauko ta galdara andi bat. Zarata ikaragarriak eiten dauz, jentia bere ingurura batzeko,
kanpai anditxu bati erainda, baita iru edo lau
txakur zarri be ausi ta uluak erainda.
Jente pillo galanta batu yako aurrian. Berak
diñotse, auts batzuk dukozala saltzen , uretara
bota ezkero, berau gori-gori egonarren eta bertan eskua edo ankia sartu, ezta miñik bape
artzen.
Eta barriketiak eztaula balio, agitiak baño,
diñotse, eta bere galdaran ura irakiten ipiñi dau,
atara danak ikusteko lekura, bota dauz barrura
autsok, eta beriala anka bata barrura sartzen
dau.
—Ikustozue?... Eztot sentiduten bape miñik.
Onetakoxe auts apur batzuk bota ezkero, eztau
bildurrik.
Zaku bete auts-txorta eukazan, baña egunoko ariñen saldu eban. An izan zan artu biarra.
Alkarri bultzaka ebiltzan danak soldau-izanikuagana eltzeko.
***
Andik urrengo baserrira eldu da bertako bat,
autsak erosi dauzanetarikua, bai dua artez-artez
tabernara, ta an dagozanai diñotse zer ikusi
daun perian; ikaratzen dira; batebatek diño ori
batekuori amari sartu daiola; orduan autsdun
arek diño: —Barriketiek etxok balio. Orra or
suburuan galdara bat ur goriaz, ta pruebie eingu.
Kendu dabe galdaria laratzutik eta ipiñi dabe
suete-erdian, bota dautsoz autsak, eta ankia sartzen dau, baña bai egundoko ariñen atara be,
orroa ikaragarri bat einda... ankia bertan egosi
etxakonian!
Begira egon diranak barreka okertuta dabiz.
—Demoniñie! Gerra nausian alemanak ezebela garbitu? biar ara juateko moduan egoten
banaz egon, neuk garbituko yuat a lapurmosu
arraiua, esaten dau ankia erre yakon gixajuak.
—Baia, gixona, euk be ori einguan ba?
—Baia berak gure aurrian egin baiok?
—Eta ez dok erre?
—Ez, etxok ikararik ein.
—Orduen tranpie yaukek.
Geruago periatik etorri dan batek, jazo dana
jakin daunian, esan dau, auts-saltzallia tunante
bat dala, guda nausian anka bata belauna baño
beragotik ebai-eutsoela, ta anka ordez gomazko
guzur-anka eder bat ipiñi eutsoela, igarri be
etxakola egiten asko geiago errena danik, eta
axe gomazko ankia sartzen daula, ta jakiña etxakola erretan. Eta a prantzesa, peria guztietan
egun bat bakarrik egoten dala; bere zakukadia
saldu, ta ospa, bada-ezpadan.
ERREGENAK
Atzoko egunez oin urtebete, illuntzi-aldera,
Mallape etxian barriketa gozuan aurkitzen ziran
bertoko senar-emazte ta euren alabatxo Miren ta
Sorne, ta euren semetxo Kepander.
Jakiña, izketagaia zan gau aretan Erregiek
zeintzuk emoi ekarriko ete-eutsiezan iru nebaarrebatxuei. Batak au ta bestiak ori, gauza asko
aitatuten eben; gauza asko gura, baña bat baño
ezin eskatu ta ezin ziran lotu gauza baten.
Aitamak barre andijak egiten ebezan txikijen
barriketa zolijekaz.
Alako baten aitak itandu eutsen:
Ene txikitxuok eta Erregieri zelan eskatuko
dautsezue zelan idatzita itxiko dautsezue ingija,
euskeraz ala erderaz?
Neskato bijek esan eben erderaz idatziko
ebela, ba Erregiek ixan ezkero euskeraz ezin
legioela egin, ia euskeraz erregiek, ene!...
Mutikuak gogor esan eban berak euskeraz
ipiñiko eutsoela bere eskakixuna, bera euzkelduna zalako.
—Aitxe, erregiak euskeraz eztakije ala?
—Jakingo etxuek ba?...
Bijaramonian, oin urtebete goixian leiuak
zabaldu ebezanian barre algarak eta negarrak
batera ixan ziran etxe aretan.
Mutikuak, berak ingija itxi eban lekuan aurkitu eban iru txirringadun tramankulua, ganian
ibiltekua ta ganera ostiko-pelota andi eder bat,
eta zorrotxu bete galleta, eta azpi-azpijan ingi
bat, onantxe: «Etxe onetako mutiko euzkeldunentzat; olantxe ederto, bakotxak bere elez
eskatu. Agur mutiltxu, urrengo urtera arte».
Neskatuak... ezebez! Areik ebezan negarrak!
Aitak esan eutsen:
—Oixe daukozue ba, erderaz ipiñi dautzezuez
ingitxuak eskakixunaz, eta Erregiek aintzat artu
bez.
—Baña ori zelan? Erderaz eztakie ala?
Ara, Erregiek erri batetik bestera igaroten
diranian, euren elia aldatu egiten yake, lengua
aztu ta barrija jakin bakarrik, eurek dabiltzan
erriko elia bakarrik jakiten dabe. Burgos’tik datozanian españeraz bakarrik dakije; an euzkeldun
mutiltxu edo neskatxu batek euzkeraz ingija ipiñiko baleutse, eleuskijoe jaramonik egingo.
Baña eltzen dira Bizkai’ko euzkel-errira ta
beriala bapatera aztuten yake españera ta euzkeraz bakarrik dakije; ta orregatik erderazko
ingijak arentzan eztira ezebe... ipiñiko ezpa’lira
lez, bardin-bardin.
—Ai ori jakin bagendu, iñoen negarrez neskatxuak, euzkeraz ipiñiko geuntsen geuk be
Kepander’ak lez... Ai!...
—Tira etzaiteze estutu, esan eutsen aitak,
neuk erosiko dautzubedaz olgetaki polit batzuk,
eta urrengo urtian ez aztu.
***
Etxake aztu ez. Bart iru neba-arrebak, guztizko zintzo idatzi ebezan euzkeraz euren eskakixunak; eta neskatxuek, bildurrarren, aitari ta amari
erakutsi eutsiezan ingijak ia ondo ete egozan.
Mirentxu’k eskatu dau dantzan eiten daun
andrakilla bat dotore jantzita.
Sornetxu’k josteko-otzara bat bere artazi ta
aril ta titara ta orraztontzi ta enparau guztijakaz.
Kepander’ak... «autokamion» bat, baña
berez ibilten danetaikua, ez sokiaz lotute tarraz
eruan biar ixaten dana.
Bart amarrak jo orduko, an eukiezan euren
Erregiek... ogera goixetik juan gura-ta, arin ibilli
ziralako.
MATXIÑADEA MENDIAN
San Norberto ermite ingurua ondo leku polita
da; aurre-aldian zelaitxo bat, aretx ta pago tantaiz orniduta, eta beia oroldiz ta bedarrez bigunbigun; ermitiaren astian, egurretarako pago txikitxuak buru andi zabal keizpetsudunak, arri
mokil banatuekaz nastian; atzeratxuago asten
da mendiaren aldatza goruntz; ermita-aurreko
zelaiaren ertzetatik beruntz aldatz pikia dago
erriraino, zugatzez estaldurik.
Leku polita izan arren San Norbertoz urrengo
domekan bertan egiten dan erromerira jente
gitxi eltzen da, geruago gitxiago. Oztasun auxe
agotan erabillen bein erriko mutil gazte batzuk,
Bilbo’n lanian ebiltzanak, eta euretaiko batek
onan esan eban:
—Gurozue jentez bete daigun aurten San
Norberto zelaie?
—Eta, jentie ara nok karraiau?
—Karraiau?, itxi arduriari, zagi bategaz millagrue einde yauk.
San Norberto aurreko domekan mutillok errira yuan ziran, itz-egin eben alkatiaz ta sekretariuaz, baimena eskaturik erriko etxian iragarkia
ipinteko. Emon eutsien baimena, ta ipiñi be bai
iragarkia onan.
«Yakin eikezue: Datorren domeka arrasteian,
Bilbo’n dagozan erriko mutil batzuen kostuz, San
Norberto ermita-onduan zaragi bat ipiñiko da, ta
bertatik, duan emongo yako doian guztiari, errosariua errezau ezkero».
Izparra laster zabaldu zan erri guztian, eta
aste guztiko barriketa-geia izan zan. Yakin be
egin eben nortzuk ziran esku ain zabaleko mutillak, euroen goralben andiak egiñik.
Urrengo domekan, arratsalde erdirantza, jentia ugari agiri zan aldatza-gora San Norberto’runtz yoiala. Berarizko ontzijetan eroiezan
meriendetako: batek lebatz prijidua, bestiak
makallua saltsan, onek bildots erria, orrek tortillia, arek sardiña arrautzatu prijiduak, eta geienak arrosaz esnia. Baita danak pitxer edo bota
edo lapiko, zaragikua artzeko. Pozik yoiazan.
—Akordue euki dabe gero mutillok.
—Bai euki be! Mutil sueltuek dire eurok.
—Ortxe Bilbo’n soltau dire ba.
—Eta, egiye da Ankokerreneko Indalesio-ta
diela?
—Bai, ori bat, eta Solaburu’ko Errofail, eta
Jose Burduntzi’yen semia, Erruperto uste dot deitxola, ta...
—Arako Marikorotz zanaren llobie?
—Axe berbera.
—Ai bere amandre Marikorotz’ek burue yasoko baleu yaso!
Onakoxe barriketaz aldatza igaro eben, eta
eldu ziran San Norberto zelaira. An, ermitaostian, pago baten azpian zaragia mardo-mardorik ikusten zan, bere astotxuen polito ipiñita,
abarrez erdi estaldurik. Jente asko batu zan.
Sekule alako erromeriyaik etzan ezautu an,
aspaldiyetako urtietan beintzat.
Zaragiaren urtxo egozan Indalesio Ankokerreneko, Errofail Solaburu’ko, Burduntzi’yen
semia ta errosario aurretxuan berba batzuk euki
ebezan erriko errematak eukazanagaz, oni esaten eutsoela:
—Zaragi au geuk dakigun lekutik ekarri dogu
mendiz-mendi, emen daukozu erri guztien
aurrien au ezta ezkutuko gauzie, ezta kontrabandue, zor yatzune pagauko yatzu, gizona.
Begira egozanak, mutillen alde ta errematantien aurka egin eben, onen kaltez txakurrenak
esanik.
Errezau zan errosariyua guztizko ben eta
ondo. Zelai guztia eguan familiaz bete-beterik.
Urreratu ziran batzuen batzuk zaragira euren
ontziekaz, ta mutilletatik batak, Aitiaren eginda,
azkatu eutsan muzturra zaragiari, ta asi zan
ontziak betetan...
—Ene!... Zer dok au? —esan eban lenengokua artu ebanak—. Ure da bata!
—Ure!! —didar egin eban bigarrenak.
Ure! didar au, tximistia lez zabaldu zan zelai
guztian; mutil bergante arek ura euken zaragian.
—Errie onan engañau dozuenok zer merezidu
dozue, bergantiok alakuok?
—Guk eztogu iñor engañau.
—Bai!
—Ez!
—Bai!!
—Ez!!... Begitu bestela iragarkiari, an ezta
esaten zaragi bat ipiñiko dala baño, zerez beteta
egongo dan esan barik.
Errazoia zan au be, baña orduan ezeban baliyo. Jentia asarre zan, eta urreratu yakon mutillei,
itxura txarrian, onako esakunak eurrez entzuten
zirala:
—Tunante zarrok! Txarri arraiuok! Eztau erri
onetan alkaterik ala? Eurei edan-azo biutzau
zaragikue beste aldetik urten arte! Eldu, errekonde!...
Orduen «anka mutillak» esanda, mendian
gora ariñeketan abiau ziran, zaragia ta bertanbera itxita. Bizkor-bizkorrak ziran lez, ezin izan
eutsien eskurik ezarri. Mendi ganera, eldu ziran,
eta andik beste erri batera yatzi, an eztarriyak
busti, tranbi baten sartu ta Bilbo’ratu ziran mutillok, bidian amaika barre zoro egiñik San Norberto’kua gogoratuta.
Erritarrak arin yatzi ziran euren meriendakaz,
ta errian ardau ez duakuaz garbitu ebezanian,
asarria yuan yaken eta azkenerako danak barre
egiten eben, iragarriya irakurriyaz.
Mutillak, orraiti, bada-ezpadan, luzarotxo
erriratu barik egon ziran.
IPUIN ANTZEKO EDESTIA
Gabeko amabiak inguruan, «txin-txan... txintxan... txin-txan...» basatxonoko (ermitako) txilin-otsa entzuten da.
Auzoko basetxietakoak euren oietan itxartuten dira arrituta, batzuk jagi be egiten dira ta
leioetara urten, ia ezer sumatzen ete-daben;
baña ezebez, dana dago bake-bakian. Egun sentian jagi ta bai-duaz batzuk basatxonora, baña
eztabe ezer ikusten barririk; eta basatxonoko giltzak daukazanak diño eurok etxian egon dirala.
Urrengo gabian amabiak inguruan, barriro be
«txin-txan... txin-txan... txin-txan...» basatxonoko txiliña entzuten da; baita urrengo gabian be,
eta alantxe gau askotan.
Bai-ebillan izkilimiña auzuan. Atsuek esate
eben Purgatorioko arimen bat izango zala, ta txilin-jote aregaz zeozer eskatu gurako ebala, ta
ondo izango zala batebat edo batebatzuk bertaratzia txiliña entzuten zanian, jakiteko zer gura
eban, eta berari laguntzeko.
Gizon batek esan eutsen, eurek (atsuek) joateko ba; baña ezeuken alako adore andirik be, ta
erantzute eben erriko abadeari dei-egin biar
yakola, ta arexegaz batera juango litxakezala.
Gabean-gabean zan txilin-otsa; baña gau
baten, txilin-otsaren ordez, entzuten ziran ulu ta
karraixi ta didarrak.
Auzokuak eldu ziranian basatxonora, arrituta
ikusi eben gizon bat konorte barik, ormako zulo
batetik bere eskua sartuta eukona, ta erdi-dingilizka beso aretatik eskeita lez aurkitzen zana.
Ikusi eben eskua soka bategaz estuta eukola
basatxono barrurantz; ebagi eben soka ori, ta
eruan eben urrengo etxera, ta an emon eutsiezan ur-otzaz igurdiak eta bere senera ekarri
eben. Ijitano bat zan. Beronek, guzur ta abar,
edestu eutsen ezekiala berak be nok eta zelan
eruan eben leku aretara, ta bertan lotuta itxi,
baña bai ikusi ebazala alde txarreko tximelgorriak eta adar-buztandunak, eta onakoxe
batzukaz abua zabalik itxi ebazan entzuliok, eta
alde egin eban andik ijitano arek.
Atsuek esate-eben, a ijitano gixajua alde txarrekoak arrapau ebela, basatxonora urreratu
zanian txiliña nok joten eban ikustiarren; eta arexek, alde txarreko gorriak zirala txilinjotzalliak.
Beste enparauek esate-ebena zan, arazo aretan gauza ezkutukoa (misterioa) eguala eta
batebatek jakingo ebala, eta ijitanuak be bai;
baña onek guzur pillo bat esan eta arin alde egin
ebala.
Misteriyua, ezkutukia!
***
Ona emen ba zer zan misteriyuoi.
Basatxonoko giltzak eukite-ebezan basetxian
mutil gaztetxo eta azartue eta gaizto-zamarra
bizi zan, bertako morroi. Onek, gabetan txiliña
joten ebela jakin ebanian (berak ezeban entzuten, lo gogorrekua zan da), iñori ezer esan barik,
gau baten ezkutatu egin zan basatxonotik urtxuko mastei baten, eta andik zain-zain eguan ia
nor zan basatxonora joaten zana txiliña joten.
Ikusi eban, ba, gizon bat etorten, orman arri bat
(lendik lokatuta eguana) kendu ta eskua sartu ta
txiliñari ots-eraiten. Bai ba, zulo aretatik eskuaz
arrapetan eban txiliñaren sokia, ta andixek otseraiten eutson.
Mutillak, gero, atzian-atzian polito jarraitu
eutson gizon areri, ta andik urrintxo, zubipe
baten eguan ijitano-aldra batera juan zala ikusi
eban.
Orduan, ixik-ixillik iñori ezer esan barik,
urrengo gabian giltzak artuta, illunduta lastertxu, basatxonuan sartu zan, eta orma-zuloaren
onduan zain jarri zan ia ijitanua noz etorren,
barruko untze bati ondo loturiko soka baten bietziña eginda.
Sumau ebanian bai-etorrala ijitanoa, jarri zan
gertu, ta eskua sartu orduko arrapau eutson biatziñaz, lotu eban ondo, ta ixik-ixillik alde egin
eban andik bere etxera.
Ijitanuak, eskua lotu eutsoela sumau ebanian
buruko ule guztiak zutindu yakozan, eta onetariko gauzetan geienak bildurtiak izan oidiran lez,
ikaratu zan, usterik beste mundukuak-edo eldu
eutsoela, txiliña jotiaren zigorbidez. Asi zan ba
didarka, uluka, karraixika, eta eskuari tiraka, ta
azkenerako bildurren-bildurrez konortia begaldu
eban.
Mutillak, ostera, iñori ezeutson esan jazo
zana, ta an gelditu ziran auzune aretatuak eta ijitanua zelan izan zan jakin barik eta askok uste
ebela arazo aretan «alde txarreko tximel gorri
adardun-bustandunek» ibilli zirala.
***
Orain zuek esango dozue ia nik zelan jakin
dodan, a mutilla ixillik gelditu bazan iñori esan
barik orduan jazo zana.
Baña ak mutillak, urte asko igaro ta gero,
jazokuna izan zan erritik urrin neuri edestu eustan, eta nik zueri edesten dautzuet, nik zuentzako ixilleko gauzarik eztaukodalako.
DESTAÑA BATEGAITIK
ANKAK OSORIK
(Jazorikua)
1874’karren urteko lenengo lau illabetetan
karlistak Bilbo estu-estu inguratu, moltsotu
eben.
Artxanda-mendi errezkada guztia karlistena
zan. Begoña aldetik ia Bilbo bertoraño eltzen
ziran. Abando-aldetik be bardin.
Gabetan, ostera, karlista mutillak Bilbo barrura taka-taka sartzen ziran, eta emen ibilten ziran
azkatasun guztian eguna sumau artian. Ondo
ekiezan ardau ona saltzen-eben tabernak!
Bilbo’ko liberal andikiak dirutza andien yabe
ziran, eta, dirua azpitik erabillita, yadetsi eben
euren uria karlisten eskuetan ez yaustia. Azpitiko a dirua barik, txirikillan sartu izango ziran Bilbo’ra karlistak. Baña yuenak yuen... itxi daiogun
orri.
Aldi aretan, ba, Bilbo orretara moltsotuta
eguala-ta, barruko liberalak eta uri inguruko kar-
listak alkarregaz atakiak sarri ta gogor eukiteebezan, alde bietatik jente asko jausten zala.
Olakoxe atake garratz eta bixi-bixi baten,
karlistak mutil zauritu batzuk itxi biarra ixan
eben alde-egieran. Bilbo’kuak zaurituok yaso
zituezan eta Bilbo’ko gexotegira eruan.
Euretariko bat Abadiño’tarra zan. Iztar biak
batik-bestera balaz zulatuta eukazan. Osalariak
ikusi orduko iragarri eban a txarto eguala, oso
txarto. Anka biak ebai biarko yakozala, biziaz
atara al izateko, ta ebai ezik il biar ebala.
Mutilla adore barik aurkitzen zan, gustiz yausita, berbia be ost-osta eukala. Monjiak osalariaren aginduz, esautson ankak ebai biar yakozala,
ta triste-tristerik erantzun eban:
—Tire ba. Bierrekua izan ezkero...
Aitiaren baten ekarri ebezan ondora ebakuntzarako tresnak, eta osalariak, destañatia zanda, onan esautson orduantxe mutillari:
—Después vas a donde Don Carlos para que
te pongan otras piernas nuevas.
Au entzun ebaneko, erdi-ilda irudian mutilla
biziz bete zala esan eikian; begirada zorrotza ta
gogor esan-eutson osalariari:
—Ahora no cortar tú a mi las piernas; márchate pues.
Osalariak, bere destaña-esatia damututa,
esate-eutson ez txartzat artzeko bere esana;
olgetazko ezerez bat baño etzala izan, eta onan,
baña dana alperrik, mutilla gogor eguan.
—Pero hombre, sino te hacemos la operación
vas a morir, iñotson osalariyak.
—¿Y qué te importa aunque te vaiga yo al
impierno? ¡Tú no cortas a mi las piernas!, erantzute-eutson geruago gogorrago mutillak.
Osalariak monjai eskatu eutsen, euskeldunak
ziranez, mutillaren gogua baketu egiela, berari
euskeraz berba eginda. Ibilli ziran monjak alegiñetan, baña alper-alperrik; a gertu eguan ilteko
bere anka ta guzti.
Eta itxi egin biar izan eben.
***
Amaika urte geruago ezautu gendun Abadiño’ko axe mutilla Kortezubi’ko katian, eta berba
egin be bai beragaz. Bera zan ango katezaña.
Anka bien jabe zan ondiño. Erren egiten eban
naikua, baña naikua ondo ebillan. Anketako
arazu bakana aitatu geuntson eta barreka erantzun euskun:
—Mediku arraio arek yeurti eusten destañiek
neuken odol apurre irekiten ipiñi eusten, da uste
dot axek berotasunek osasune be ekarri eustela.
Destañie yaurti ezpaleust, ebaiko eustiezan
ankok eta azkenak egingo nituen segurutik; eta
ein ezpanitu be, ze bizimodu? Zorioneko destañie mediku arek yaurti eustena! Beragatik deukodaz ankak osorik. Añeketan ollarra irabazteko
moduan enago, baña, astiro bada be, ibilli nabil.
GEXUA TXARTO ZAINDU
TA OSATU
Emen esango doguna Seminario baten yazo
zan, ez Gazteiz’kuan, urriñago baten baño.
Mutil ikasle bat gexotu zan; geruago txartuago aurkitzen zan. Seminario’ko nagusiyak eta
bertako osalari arduratsuak asko alegindu arren,
mutilla bai yoian eriyotzaruntz arin baño ariñago.
Elexakuan emon eutsoezan gizajuari, ilteko
gertakizunak egin be bai, eta gero gelditu zan
konorte barik, eta alan iraun egiteban orraiti.
Osalariyak Seminario’ko nagusiyari esautson,
illuntzi baten mutil gexua ikusita gero, osaki bat
ekarri ebala gau aretan mutillari emoteko, ta
arexek eragiten ezpa-euston, galdutzat euki leikela.
Gexua zaintzen egoten ziran Seminario’ko
gexozaña ta beste «famulo» (ikasle-otseña) bat.
Onei deitu eutsien eta osalariyak gexozañari
botillatxu bat emon eutson esanaz:
—Or amar ta erdietan emongo dautsozue
gexuari kollarakada bat botilla onetan dagoanetik eta gero ordu-erdirik ordu-erdira beste kollarakada bat, danau amaitu arte. Edo hilgo da
biyarko, edo asiko da osatzen. Neu etorriko naz
biyar goizian goizetik, ia botika onek zelan eragin dautson ikusten.
Ganeratu zituan osalariyak beste uarpen
batzuk eta alde-egin eban.
Gexozaña ta beste lagun «famulua» nagusiyaz batera yuan ziran Seminario’ko gexo-gelara
eta gerotxuago nagusiyak «gabon» esanda alde
egin eban bere gelaruntz.
Gexozaña ta bere laguna bakarrik gelditu
ziranian, itxi eben osaki-botilla gexuaren oeondoko maitxuan, kollaria alboan-da: gela erdira
mai bat atara eben, yezarri ziran aurrez-aurre,
ipiñi eben mai-ganian zigarro pakete bat, bana
ezpanetan ipiñi ta ixitu, atara berrogeiko bat, eta
asi ziran tutian garratz.
Areek bai pozik! Euren gogo guztia jokuan
euken; aztu yaken arei dana; munduan eurek
bakar-bakarrik bizi izan balira lez egozan, etxaken bururatzen ez gexorik, ez osalaririk, ez boti-
karik, ez Seminario’rik; areek ezeben ikusten
besterik aurreko laguna eta kartak eta zigarropaketia mai-ganian baño.
Goizaldera-arte alan ekin eutsoen. Noz edo
noz konturatu ziran, eta gexozaña larritu zan
oso:
—Ai ene Jaingoikua! Gu gaiagozak onak a
mutil! Ondiño gexuari kollarakada bat be ezyautsaguk emon eta iya irurak dozak. Oin zer eingo
yuagu? Botillan dagoana gaurko gau onetan
emon biar geuntson, ordu-erdirik ordu-erdira
kollarakadia emonda. Oin ori ezin egin geinkek.
Oin dana emoten badautsogu biarbada il eingo
dogu, ta emoten ezpadautsogu, ostera... Ai ene!
Auxe dok larriya!...
«Famulua» be an eguan ixillik bildurtuta. Zati
baten egon ziran zer egin biar eben erabagi eziñik.
Errosario bat be errezau eben belauniko.
Azkenez erabagiya izan zan botikia komuneko
zulotik botatia ta alan egin eben.
Eguna zabaldu ta laster eldu zan osalariya
Seminario’ko nagusiyaz.
—Nik esan neutzuen moduan emoutsozue
bokitikia?, itandu eban osalariyak.
—Bai yauna, erantzun eban gexozañak.
Osalariyak gexua ondo-ondo ikusi eban eta
Seminario’ko nagusiyari esautson:
—Eragin dautso ba, atzoko aldian askoz
obeto aurkitzen dot, urtengo dala uste dot.
Gexozañak eta «famuluak» ori entzun ebenian arnasa andi zaratatsua artu eben; gogo
guztiya zabaldu yaken, euren ardurabakotasunak ezebala ondoren txarrik ekarri ikusirik.
Gexua guztiz osatu ei zan.
«Famulo» arek, gero abade eginda guk ezautu gendunian, edesten euskun yazokun au.
MISIOLARI BAT
Egurastuten giñuazala Txomin Sasi’ren etxe
ondora eldu giñanian, arriya letxe gelditu giñan,
bai gu ta bai andik ebiltzan beste iru edo lau
lagun be, etxe aretan zan astrapalots ikaragarriya entzunda.
Lurrikararik izango da zarata gitxiagoduna.
Ene mutillak! ango didar ta garraziyak, ango atedranbaladea, ango aienak, ango uluak, ango
egurrotsa, ango ankotzak olezko zalan... Beruntz
etorran gizon batek esan be ei-eban:
—Mutillak, demoniño guztiyek batuta be
orrenbeste zarata eingo ete leukie gero!...
An gengozan ixillik eta alkarri begira, zer egin
ezkenkiyala, iñoren etxian sartzen be asartu ez,
batez be, an ebillen abarrotsaz.
Alako baten entzun gendun eskillaratik bera
batebatek ekarren aiñeketia kanporantza; begitu gendun, adi-adi, ta mutil gaztetxu bat etxetik
urten zan. Txomin Sasi’yena bera.
Astirik galdu barik beraganatu nintzan arinarin da:
—A mutil itxaik, noruntz ua? —itandu neutson.
—Botikara nue ba, arnikie ta menda ta ubiyentu ta partxe batzuk ekarten.
—Eure burutatik ua, ala aginduta?
—Aitek agindute, ointxe arnasie artzen gelditu dan une baten.
—Orduan etxok ondiño amaitu?
—Ez itxuraz.
Orduantxe era polita neukala-ta, asmau
neban mutil arexegaz yuatia ta berari «interviw»
bat egin bide-batez, ta etxe aretako barri yakin,
izparringira bialtzeko, baldin iñorentzako kalte
barik onura apurren bat irakurlientzak ekarri leikena izan ezkero.
—Zer yabik zuen etxian? —itandu neutson.
—Aite asarratu yaku, artu dau adaki sendo
bat, atiek itxi ditu, asi da yoten, da... atan dabil.
—Nor yoten yok ba?
—Etxeko guztiyek.
—Zergaitik? Ez al yakok zoratu izango.
—Bai zer zoratu! Neuk esango dautzut dana.
Aspaldiyen ibilli da gure aita bekoki astunaz. Beti
be esateuskun alakobaten misiñuek etxien emon
biar zituela, baeguela biarrizana-ta.
—Misiñuek ostera?
—Etxakon atsegin izaten gure anaiak belu
etxeratzia, domeketan batez-be; suak artzeban
barrez gure neskak aspaldi onetan darabillezan
yantzikerak eta orrazkerak ikusita.
—Zelakuak dozak ba?
—Berna osua agiriyen, besuek be bai, ta
paparreko zati andi bat be bai, eta ganera, uliek
«alagarson» edo ebaite, kokote guztiye erakusten.
—Modok eldu dituk orraiti zuen etxera be.
—Bai eldu! Mutil onak die ba gure neskak
modak arrapetan!
—Eta zuen aitak, belu etxeratzia ta modazalekeriya kentzeko misiñuak emon gura yuazan
eztok?
—Bai ba; sarriten iragarri euskuzan etxien
misiñuek eta gaur esan dau asiyerie dala.
Egin dau lenengo sermoi luzie ta gogorra;
agindu dau emendik aurrera illunkeran mundu
guztiyek etxian egon bier dabela, bera aurrenengo dala; agindu dau amaitu diela gure etxien
yantzi lotsa gitxikuek eta nesken ule motzak;
berak aginduten dauena erdi-erditik beteko dala,
ta iñok ez betetako atxakirik ipiñi ba’dai, berak
atxakiyok egundoko ariñen kenduko dituala;
etxerako legie berak ipinten dauela, bera nausi
dalako ta bere lekue bere aginpidie bier dan lez
yagoteko edozetako gertu aurkitzen dala.
—Eta entzuliek sermoi ori, zelan artu yautsiek?
—Ama asi yako esaten gaur oiturie dan bidetik dabixela etxeko mutillek eta neskak; gaur
mundu guztiyek darabixen ekandu ta modetatik
urten gura izatie eztala burutasun ona ta...
—Tira, kontra egiten asi yakok.
—Gero, amen esanaz adoretuta-edo, mutillek
eta neskak asi dira esaten ia Peru ta Mariyen
aldiko erara yantzi biar ete-daben...
—Iya matxinada osua yagi yakok misiolariyari.
—Leku onera!... Misiolariyak egin dau orduan
salto andi bat, artu adakiye eskuetan eta amari
esautso: «Zeure estalpian dabiz oneek lotsabakotuten eta euroen aurrien zeuriek artu gure
ezpozuz ixi-ixillik alde eistazu begiyen aurretik.
Nik emen darabildan sermoe ta misiñuek eztauke erantzunik; eztao entzutia ta agintzen dana
egitia baño besterik».
—Da?... Ixildu ete yakozak?
—Eztire ixildu, ta orduen izen da atralakie.
Amai bultzekada bat emoutso eskerraz ta garrazi baten suete-bazterrera bota dau; anaia biyek
yo ditu adakiyaz burutik bera ta an dagoz aiena
baten, bata oge-ganian oker-oker einde, bestie
lurrien jagi be ezin dala; neskai, ostera, ostikada
ta belarrondoko galantak banandu dautsiez,
aurrien etxe guztitik erabillita.
—Eta euri ezebez?
—Ez, ni ixillik egon naz; ta ganera ni goizetik
etxeratzen naz beti, ta neuk al dodan bierra
etxien eiten dot.
—Azken zaratatsua euki yok zuen etxeko
misiñuek.
—Baña azkena eztozu ondiño entzun.
—Esaik ba.
—Gero aitek ardiyek moztuteko artazi barriyek artu ditu ta gure arrebai ule guztiye ebaita
buru-motz ipiñi ditu; ganera armaiotik atara ditu
euren yantzi panparroiek, eta trangabelien asko-
riaz txiki-txiki egin ditu. Areen txilliyuek! Azkoriaz narrue txikitu ba’leutsie bez ainbeste!
Orduentxe aitek esaust botikara yuateko, bitartian beste ekinaldi bat eukiteko asmotan, arnasa
puskat artu daienien.
***
Andik egun batzuetara Txomin Sasiyeneko a
mutil gaztetxua ikusteko erea izan neban, eta
itandu neutson ia bere aitaren misiñuak etxien
zelako ondorenguak euki dituen; eta barreka
erantzustan:
—Danok gabiz etxien bata baño bestie artezago; danok etxera goizetik eta neskak yantzi
barri lotsazkuekaz... an agiri die bat suete-bazterrien gure aiten misiñuen gomutakiyek: adaki
sendue, azkorie ta trangabela.
—Gomutaki bildurgarriyak.
—Ezta beingo-beinguen aztuko misiñue gure
etxian.
Orra ba esanda Txomin Sasi’k bere etxian
emondako misiño osasungarriya.
BIZIBIDE ONA
Orain berrogeta amasei urte inguru dirala,
Bilbaoko Erruki-Etxia (San Mameskua) iragiten
iñarduenian, egun baten, zoritxarrez, aldamiño
bat apurtu ta, bere ganeko gizon, arri, erreminta, ta guzti beera yuan zan.
Antxe, zauri ta mallatu andiyak artuta, argin
bat mankau zan. Jaso eben Gexotegira (Hospitalera), naikua txarto. Sasoikua zan ondiño, mutil
ona ta ixilla ta biargiña, euzkelduna, Bizkaiko
baserri txiki bateko semia.
Gexotegitik urten baño lenago, Erruki-Etxiaren iragintzea amaitu zan, eta bere lagun argiñak sakabanatu ziran andik, bakotxak al eben
lekura, etxera edo beste iragintza batera aldeeginda.
Urte batzuk geruago atariko argin bat Durangotik Bilborako kotxian etorrita, Udaletxe ta San
Anton-ostian, Erronda-kaleko musturrian kotxetik yatzi zan, eta Udaletxe-aurrera ta merkatulekura urten ebaneko, antxe bertan, ziarkaletxu
ta Goenkale ukonduan, gizonezko batek, eskeko
antzekua bera, irri barre egiñaz esautson:
—Emendik zabiz, aiskide?
—Baaai... erantzutson ezin ezauturik.
—Zuk enozu ezautzen, ezta?
—Ez ba...
—Etzara gomutetan San Mamesen argintzan
alkarregaz bierrien ibilli giñiela, ta bein, mankaute, Hospitalera yaso ninduela?
—Baita!... Ointxe gomutetan naz... da, zelan
zabiz gizajo ori? Eskien ala?...
—Bai olantxe da, eskien nabil. Priesaik ezpadaukozu, erdu ona Goenkalera ta bertoko ardanetxe baten amaiketakotxu bat biyon artian eingu
ardao zuri ta guzti, erdu, neuk konbidetan zaitut
oinguen beintzat. An kontaukotzut neure barri.
Yuan ziran ba bijak Goenkalera (Somera kalera), ardanetxe baten sartu ziran; yezarri ta txikerdi bana ardao zuri garbituta, eskekuak agindu eban ekarteko maira txorixo egosi bana,
ogiya ta kuartillo bat ardao zuri. Beriala gogorik
onenagaz biyak barriketan asi ziran.
—Zer yazo yatzun ba? —iñotson argiñak
eskekuari—. Etziñien osatu ala?
—Ara: ni Hospitaletik alta emonda bialdu ninduenien, eneukan indarrik lanerako; enintzan
gauza ordu laureneko bierrari eltzeko, asi orduko izerdi larriyak urteteustan bata.
—Makal egonak egiten dau ori.