Bi Saindu Hescualdunen Bizia - 5

Total number of words is 3771
Total number of unique words is 1721
31.7 of words are in the 2000 most common words
46.5 of words are in the 5000 most common words
54.2 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
Manatu bezala ilhabete oso batez egiten ditu,
bere baithan sartzen da, bertze bat bilhakatzen
da eta berthuterik ederrenez ohoratzen du bere
apheztasuna.
Gizon gazte bat, Iñaziok erroitzetik atheraia,
berriz erroitzerat eroria zagon. Handik haren
altxatzeko alfer ziren fedearen mehatxuak, alfer
adixkidetasunaren botza, alfer othoitzik kharsuenak. Sainduek, nahi duten grazia hura ardietsi
artio, ez diote zeruari bakerik emaiten. Hirur
egunetako barur bat hartu zuen Iñaziok; hirur
egun hek aldaren oinetan iragan zituen, jan ez
edan gabe, lo ihitzik egin gabe, othoitzez Jainkoari arima dohakabe hura bere graziaz hunki
zezan. Hainbertze auhener eta othoitzer saria
zor zioten Jainkoak. Onerat eman zuen gizon
gazteak eta zin zinez. Iñazioren goara bizi izan
zen, bide zuzenetik behin ere zeihartu gabe.

Arimaren kalte handitan, norbaitekilakoa
bazagokan gure sainduaren adixkide batek.
Saindua ez zen othoitzetik baratzen; othoitzak
adixkideari lokharri hura hauts zezan, othoitzak
zeruari arima itsutu hura argi zezan. Haren
othoitz guzier elkhorrarena egiten zuten, bai
adixkideak, bai zeruak. Arrats guziez hiritik bazohan hobenduna, bihotzak norat zeraman. Iñazio
Loiolakoaren karitateak sobera khar zuen adixkide baten hortan uzteko. Haren arimaren irabaztekotan guti lakioke bere odol guziaren ixurtzea.
Negua zen; hotza borthitza. Ur gehienak hormatuak ziren, hala nola Biebreko ura, zoina zubi
ttipi batean iragaiten baitzuen hobendunak, ohi
zuen tokirat juaiteko.
Arrats batez badoha gure saindua zubi hartarat; erdi buluzia jauzi egiten du urerat, horma
hausten du, eta han, lephoraino horman sarthua,
Jainkoa nigar auhenetan othoizten du pietate har
dezan haren adixkideaz. Bere tenorean jiten da
adixkidea. Zubi puntarat denean harritua baratzen du. Urean dakusa Iñazio, uretik entzuten du
haren botza:

«Zohazi, zohazi, arimaren galtzeko hirriskuan, zohazi Ifernuak zeramatzan tokirat! Ni
zure adixkidea, ni hemen egonen naiz zure atsegin lizunen auhendatzen. Zohazi bada! nik
hemen igurikatuko zaitut, hemen khausituko
nauzu gaur, bihar, etzi, egun guziez. Hemen egonen naiz Jainkoak zure arimari bizia, edo ene
gorphutzari heriotzea eman artio.»
«Ez, ez, dio nigarretan hobendunak, ez, ene
adixkide maitea, ez naiz urrunago juanen! ez
naiz juanen, ez orai, ez gero; akhabo da.»
Zinezkoa izan zen haren urrikia, utzi zituen
ezik ibilpide gaxto guziak.
Ospitalean ere bazuen Iñaziok zer egin. Eriak
arthatzen zituen, hilak ehorzten eta lanik aphalenetarat jautsiz naturaleza zehatzen. Nahiz
jarria zen ospitaleko lan gehiener, eritasun
batzuer ezin iarriz zagon oraino, eta hortan ere
nahi zuen garhaitu bere burua.
Jakiten du egun batez gizon khotsudun bat
ekharri dutela ospitalerat. Khotsudun horri emaiten diotza artharik amulsuenak. Eriak erraiten
dio baduela bertzalde zauri itsusi bat. Zauri hori
garbitzen eta lotzen dio gure sainduak, eta sol-

hasik gozoenez borthizten dio bihotza. Betbetan
bihotza eskasten zaio berari... laztura batek hartzen du Iruñeko eta Naierako gerlaria... khotsa
banindeza!... Hortarik gudu ikharagarri bat graziaren eta odolaren artean, gizonaren eta sainduaren artean... Graziak garhaitzen du odola,
sainduak gizona. Gurtzen da Iñazio eta khotsuduna maiteki besarkatzen du bere bihotzaren
kontra. Etsaia ez da lurreraia baizik, behar du
lehertu. Hortarakotz, egun guziez itzultzen da
ospitalerat, bihotz guzia ixurtzen du erien bihotzetarat, khotsudunen bihotzetarat bereziki, eta
emeki emeki, beldur guziez gorago jartzen da
haren berthutea.
Iñazio Loiolakoari ez zaio aski eskolari jarraikitzea, arimen irabaztea, erien arthatzea, barurean eta othoitzean bizitzea; bertze egiteko
handi bat badabila gogoan.
Jainkoaren borondatearen berri jakina da.
Badaki jo duela armada berriaren altxatzeko orenak, eta armada hortako lehen soldadoak ezagutu nahia da. Badaki armada hori elizaren jaioa
izan beharra dela eta armada horren etsaiekin

izartu nahia da, armada horren guduak eta bitoriak ikhusi nahia da.

IX.
Parisen, eskoletako nausi guzien artean
ethorkizunik ederrenekoa, Nafartar bat zen, filosofiaren erakutsle Bobeseko eskol-etxean. Haren
berri entzunik, ikhusterat juan zitzaion Iñazio.
Haren mintzaire garbiak, haren itxura begikoak,
haren jakitate hedatuak, ispirituko eta gorphutzeko haren dohain ederrek xoratua atxiki zuten,
eta behin baino gehiagotan erranarazi zioten:
«Zer apostoluaren geia!»
Handik harat, oren on baten beha zagon
Nafartarrekin solhasean sartzeko.
Franzizko Zabierekoa aitaren aldetik Garaztarra zen, amaren aldetik Baztandarra. Jatsuko
Jauna zuen aita, Azpilkuetako andrea ama.
Zabiereko jauregian sorthu zen, Aphirilaren 17an
1506an. Zabierekoa deitzen dugu, Zabiereko
jauregia bere erorkia zuelakotz; Jatsuarra deithuko ginuen bertzenaz.

Ttipi ttipitik ikhasteko gutizia handi bat erakutsi zuen Franzizkok, eta hemezortzi urthetarat
zenean, aita amek Pariserat igorri zuten eskola
handien egiterat. Jaun Peñaren eskolier sarthu
zen Santa Barbarako eskol-etxean, eta etxe
berean hatzeman zuen bera iduri lagun bat, adin
berekoa, thalendu berekoa, ez hatik sorterro
berekoa. Hura zen Piarres Lefebre, Geneba aldekoa, Billareteko laborari pobre baten semea.
Arzain ibilia zen haurrean. Haren pietatea eta
hartze ona miretsirik, burhasoek auzo herriko
eskola batean ezarri zuten. Ikhusi guziak ikhasi
zituen Piarresek. Orduan, latina hasarazi zion
oseba fraile batek, eta zonbait denboraren
buruan Pariserat igorri zuen, Santa Barbaran filosofiaren egiterat. Franzizkok eta Piarresek han
hatzeman zuten elgar eta ezagutzak berheala
egin elgarrekin. Etxe berean jarri ziren, mahain
berean, ganbara berean. Filosofia elgarrekin hasi
zuten, elgarrekin akhabatu; eta gero ere, Bobeseko nausigoa ardietsi zuenean Franzizkok, elgar
ezin utzi zuten, eta lehen bezala elgarrekin bizi
ziren batasunik handienean.

Iñazio Loiolakoak laster beretu zuen Piarres,
bainan Franzizko nihondik ez zezaken bil. Iñazio
zonbatenaz amultsuago, Franzizko hanbatenaz
bihurriago; Iñazio bethi Franzizkoren ondotik,
Franzizko bethi Iñazioren ihes; Iñazio bethi Jainkoaz Franzizkori, Franzizko bethi munduaz Iñaziori; Iñazioren errankizun sainduer Franzizkok
bethi irri eta trufa. Piarresi anhitz pena zitzaion
ikhustea alde batetik hainbertze karitate, bertzetik hainbertze hoztasun; alde batetik hainbertze
solhas gozo, bertzetik hainbertze atheraldi idor.
Saindua hurbilagodanik ikhusiz irriak sarthuko direlakoan, Franzizkori erraiten dio egun
batez:
«Ontsa nahi nuke Iñazio hirurgarren hartu
gure ganbararat.»
«Zuk hala nahi baduzu, ihardesten dio Franzizkok, hala nahi dut nik ere. Gauza bat behar
diogu hatik hitzemanarazi.»
«Zer bada, Franzizko?»
«Egunaz ez bada, gauaz bederen ixilik utziko
gaituela.»
«Ez dut uste, Franzizko, lo egitetik baratu
nahiko gaituen.»

«Baditeke; bainan on da jakin dezan ez dugula gauaz haren erasiaren beharrik.»
Irri bat egin zion Piarresek. Bere adixkide
maitearen saindu baten eskuetan ikhusteak handizki boztu zion barnea, eta bihotzaren zolan
eskerrik handienak eman ziotzan Jainkoari.
Hirurak batetarat zirenean, Iñazioren erranak
egundaino baino alferrago; Franzizko bethi bere
hartan. Mila aditzailen laudorioez lilluratua, nola
entzun zitzazken bertze munduko solhasak?
«Zer ari da gizona, erraiten zion Iñaziok,
mundu guzia irabazirik ere, arima galtzen
badu?»
«Zer ari da gizona, ihardesten zion Franzizkok, golz arrats predikaturik ere, ez badu nihor
konbertitzen?»
Etsiaraziko zion bertze bati, Iñaziori ez zion
etsiarazten. Franzizkoren elhe batzuetarik iduritu zitzaion Iñaziori, egun ez bazen bihar, bihar ez
bazen etzi, eskuratuko zuela. Hortakotz, eztiki
jokhatzen zitzaion, larderia gaxtorik gabe, ile
alde ahal bezenbat; Franzizkoren naturaleza
minberak hala behar bide zuen.

Juan de Madebarekin gerthatu zen batez,
Franzizkok aiphatu zion ganbarako hirurgarren
lagunaz, bertziak ez bezalakoa zela, bizitze
garratz bat zeramala eta ontsa jakin nahia zela
nor othe ziteken.
Juan de Madebak ihardetsi zion:
«Zer? Egun oroz ikhusten duzu eta ez dakizu
nor den?»
«Ez, ez dakit; egundaino ezin erranarazi
diot.»
«Loiolako seme gaztena da... erregeren gortheko lilia, Naierako hirian lehen sarthu dena, Iruñen hain lorioski erori dena... Bere jendek hainbertze egin diote eta egiten, ez dadin ibiltzen
den bezala ibil, eskale baten hatu guziekin,
mundu guziaren irriegingarri...»
Ganbarako laguna nor zuen entzutean, harritu zen Franzizko. Bere anaietarik jakina zen Iñazio Loiolakoaren berri; Iñaziorekin egonak ziren
gorthean, harekilakoa bazagokaten eta bertzalde Loiolako eta Zabiereko familiak bethidanik
elgarrekin bat ziren. Etxean sartzean, Iñaziori
galdatu zion Loiolatarra zenez. Iñaziok aithortu
zion hala zela. Oi! orduan Franzizkoren urrikia,

Iñaziori hala jazarririk! Iñazioz jostagailu bat eginik! Handik harat ez zuen aski laudorio Iñaziorentzat; haren eztitasuna, haren umiltasuna,
haren karitatea, mihian zituen bethi. Haren berthuteak goresten zituen arren, ez zuen oraino
imitatzeko gogorik. Jainkoaren graziaz higitua
zen Franzizko, inharrosia zen, herxatua zen, bainan ez zen garhaitua.
Erroak barna dituen arbola bat ez du edozoin
haize-kolpek lurreratzen. Bihotz suhar batean
munduko lokharrien hausteko, lan behar da eta
denbora. Iñaziok ez zuen Franzizko bere itzalak
baino gehiago uzten. Setiatua zagokan batean
behatze ezti batez, bertzean hitz sarkhor batez,
ardura hitz hautaz:
«Zer ari da gizona mundu guzia bereturik
ere, arima galtzen badu?»
Hitz horiek entzutean, frangotan bere lana
utziko zuen Franzizkok eta gogoetatua egonen
zen, hats beherapen batzu aurthikitzen zituela.
Liburu zabaldu batean bezala irakurtzen zuen
Iñaziok Zabieren bihotzean. Bazakien bihotz hartako guduen berri; ikhusten zuen graziak eta
munduak han zabilaten borroka, eta graziaren

dei amulsua laguntzen zuen bere othoitzen eta
obra onen indarraz.
Iduritu zaionean jo duela hanbat antsiarekin
igurikatu orenak, juaiten zaio eta ausartzia saindu batekin erraiten dio:
«Ene adixkidea! ona baita zure bihotza! aberatsa baita zure bihotza! Zure bihotza damu da
munduarentzat, soberakina da munduarentzat.
Zure bihotz zabala ezin ase dezake munduak.
Gauza horri uste dut zuhoni ere ohartua zaren,
ezik zonbait egun huntan zure begiak galdu du
bere arraitasuna, eta bereziki egun arras gogoetatua iduritu zaizkit. Ez zare, segur, arrangurarik
gabe.»
«Bai, Iñazio, baditut arrangurak, bainan
badakizu zertaz? Zu gaizki bilhatu izaiteaz.
Zuzen kontrako elhe eta obrak higuin ditut; bada
ni zuzen kontra jazarri nizaizu; hortaz dut urriki.
Ene ethorkizunaz den bezenbatean, ez dezoket
adiorik erran. Hunkitua naiz enetzat duzun amodioaz, handiesten dut zure saindutasuna; bainan
gogoak ez nau laguntzen zuri jarraikitzerat.»
«Franzizko maitea, lehen erranak behar
darozkitzut beraz berriz ere erran. Gizona zer ari

da mundua irabazirik ere, arima galtzen badu?
Zure anbizionea ederra da; bainan zerua bilhatzen duen anbizionea ez othe da ederrago? Bertze bizirik ez balitz oraikoa baizik, zuk zenduke
arrazoina. Bainan oraiko bizia ez balinbada khe
bat baizik, geroko bizia balinbada egiazko bizia,
ez othe da erhokeria oraikoaren ondotik ibiliz
gerokoaren galtzea? Mundurat agertu diren gizonik aiphatuenak, aberatsenak, munduaren arabera dohatsuenak, non dire orai, Franzizko?
Gozatu dire ontasunez, gozatu atseginez; hiltzean zer gelditu zaiote? Eternitatean sartzean
zer hatzeman dute? Zer ari da beraz gizona
mundu guzia bereturik ere, arima galtzen
badu?»
«Jakintsun bilhakatuz, jakintsunaren aiphamena kharreatuz, ez othe niteke salba?»
«Behar bada bai, behar bada ez. Zuk dakizuna da, Jainkoak nahi duela haren amoreagatik
mundua utz dezazun.»
«Mundua utz!!! Eta idea hertsi batzuetan
sar!!!»
«Hertsiak, Franzizko? Eternitatea hartzen
dute idea horiek, hartzen tuzte mende iraganak

eta iragaitekoak. Munduaren ideek hedadura
gehiago othe dute?
«Saindutasunaz zuk duzun idea ez da ene
goarako; ahalgegarri zait; ezik manatzen dautzu
eske ibiltzea, soineko txar baten ekhartzea, laido
guzien barkhatzea. Oh! ez, ez; ez naiz sekulan
idea hortako izanen.»
«Franzizko! ahalgegarri deitzen duzu arima
altxatzen duena? Arimari hegalak emaiten dituena? Salbatzaileak hitzez eta obraz gomendatu
darokuna? Salbatzaileari jarraikitzeak, arima
aphaltzetik urrun, arima edertzen du eta zeruraino altxatzen; zuzenegi da zure izpiritua gauza
horren ez ikhusteko. Zabier maitea, galdeitza
bat eginen dautzut; zure izpirituari nago, zure
bihotzari nago. Zer da hobe? Arimaren zorion
eternaletan maite denaz orai gabetzea, ala arimaren zorigaitz eternaletan maite denaz orai
gozatzea? Zer diozu? Zer da zuhurrago?»
Franzizkok ez du ihardesten; haren begithartea khanbiatua da, haren eskua ikharan dago
Iñazioren eskuan, gudukan ari da haren bihotza.
«Zure ixiltasunak ez du guti erran nahi; hortan gauden egun. Segur naiz bihar zuhaurek

erranen dautazula: Zer ari da gizona mundua
irabazirik ere, arima galtzen badu?»
«Ez dut biharrerat utzi nahi, garhaitua naiz,
aithortzen dut. Bainan ez ditzazket guziak utz...
ez ditzazket.»
«Gaur iduritzen zaizu ez dezakezula; bainan
zure naturalezako gizon bat ez da bide erditan
baratzen. Egia behin ezagutuz geroz, begirik ez
du haren ikhusteko baizik, mihirik hartaz mintzatzeko baizik, bihotzik haren maithatzeko baizik,
indarrik haren zerbitzatzeko baizik.»
Franzizkok ez dio ihardesten. Iñazio jeikitzen
da, ganbaran egiten ditu zonbait urhats; gero
behatzen dio bere adixkide maiteari, zoinak iduri
baitu harat edo hunat egiterat dohala. Heien
begiek noiz bait elgar hatzemaiten dute eta
behatze batez aski erraiten dute elgarri. Bat bertzearen besoetarat erortzen dire bi Heskualdunak, biak bozkariozko nigarretan, Jainkoari eskerrak bihurtzen dituztela, batek irabazi handi bat
eginik, bertzeak bere burua irabazterat utzirik.
Etserzizio izpiritualak bakantzen hastean
egin zituen Zabierek, Iñazio erakasle. Izpiritua
bilduago atxikitzeko, karrika ixil batean jarri zen,

arraots guzietarik urrun. Debruari sobera jasan
zitzaion Zabieren galtzea Iñaziori ez mendekatzeko.
Migel Nabarrok Zabier maite zuen, batetik
maithagarria zelakotz, bertzetik zorren estaltzen
laguntzen zuelakotz. Ohartu zenean Iñaziok
beretzen ari zuela, mila gezur ekharri ziotzan
Iñazioren kontra. Bainan haren gezur tzarrak
gaitzhartu zituen Zabierek eta ixilarazi ere zuen.
Bekhaizkoz eta mendekioz itsutua, xede izigarri
bat hartu zuen orduan Migelek.
Piarres etxerat juana izanez, eta Zabier
etserzizio izpirueletan sarthua, hiruren ganbara
bakharrik zagokan Iñaziok. Horri oharturik,
gauherditan juaiten da Migel santa Barbarako
eskol-etxerat, khordazko zurubi bat galtzarpean,
puñala papoan. Sainduaren leihorat aurthikitzen
du zurubia. Zurubiari gora igaiten da, leihoan da,
leihoaren hausterat doha, ihurtzuriaren pare
entzuten duenean botz hau:
«Norat hoa, dohakabea? Zeren egiterat
hoa?»
Harritua, zain guziak ikharan, hatsa doidoia
hartzen duela, aztaparka lotzen da leihoari, inha-

rrosten du, idekitzen du, erortzen da Iñazioren
oinetarat, aithortzen dio bere krima eta barkhatua zaio.
Nihorrekin ez zelakotz hitzartua, Migelek
errexki ezagutu zuen, Iñazioren eta haren artean
Jainkoa sarthu ahal izan zela bakharrik. Egiazkoa
zen beraz haren urrikia; ez hatik iraupen handikoa, gero ageriko den bezala. Etserziziotarik
atheratzean saindu bat zen jadanik Franzizko,
Iñazioren bozkarioa zen. Ordukotz Iñaziok
bazuen Piarresen hitza Lur Saindurat juanen
zela; urhats beraz aiphatu zion Franzizkori ere:
«Nausi maitea, ihardetsi zion Franzizkok,
besarkatzen zuelarik, ene arimaren aita zare,
norat nahi jarraikiko nitzaizu. Hilean eta bizian
zuri nago.»

X.
1533ko udan, eguerdi gain batez, bi zaldizko
gazte, bidez akhituak, bideko erhautsaz xurituak, Pariseko athetan trikatzen dire, san Migele-

ko karrika non den? San Migeleko karrikan harat
dohatzilarik, zaharrenak erraiten dio gaztenari:
«Horra! horra!»
Eta zalditik jautsirik, laster egiten du itxura
hitseko gizon baten ganat.
«Jauna, erraiten dio, zure ondotik nabila. Ez
zare zu Don Iñazio Loiolakoa?»
«Bai, Jauna, hura naiz.»
«Ezagutu zaitut, nahiz ez zintundan behin ere
ikhusi. Alkalan eta Salamankan hainbertze
entzun dugu zutaz, eta hain gare saindu bilhakatu nahiak, non zure othoitzterat ethorri baikare,
har gaitzazun zure dizipuluen nonbrean.»
Horrela mintzo zena Diego Lainez zen, Almazandarra, eta haren laguna Alfonzio Salmeron,
Toleda ondokoa. Lehenak hogoi eta bat urthe
zituen, bigarrenak hemeretzi; bata eta bertzea
kosko onekoak eta Alkalako eskoletan beren heineko guti hatzeman zutenak. Hetan bietan laster
ikhusi zuen Iñaziok bi apostoluren geia. Maiteki
besarkatu zituen, eta etserzizio izpiritualak eginarazi ziotzaten. Etserziziotarik athera ziren bere
xede onetan borthiztuak eta berthute berriz
bereginduak.

Filosofiako denboran, ezagutza hertsiak egin
zituen Iñaziok Simon Rodrigues Portugues batekin. Rodrigues, berthute eta jakitate handitakoa,
goizik ohartu zen Iñazioren izpirituko hedadurari,
eta fidantza oso batekin eman ziotzan, bai bere
bihotza, bai bere arimaren gidamendua. Aiphatu
ere zion behin baino gehiagotan Lur Sainduaz,
Lur Saindurat juaiteko eta paganoen argitzeko
zuen gutiziaz. Iñaziok ezaguturik Rodrigesen
bihotzeko kharra Jainkoak phiztu khar bat zela,
etserzizioak eginarazi ziotzan eta hartu zuen
bere banderaren pean.
Bandera beraren pean jarri zen Bobadilla deitzen zen bat. Bobadilla, Iñazioren karitateaz hunkitua, lehenik haren erraner behatzen hasi zen.
Etserzizioak geroxago egin zituen, eta hetarik
atheratzean maite zuen erraitea, bakerik gozoena zor zioela Iñaziori eta nahi zitzaiola heriotzeraino jarraiki.
Eskolan zabiltzanetan, bat bazen gure sainduak aspaldian begistatu zuena, eta nehola ere
bil ez zezakena. Hura zen Geronimo Natale,
Maiorkakoa. Natalek aphez egiteko gogoa
bazuen, bainan ez Iñazioren armadan sartzekoa.

Natale bildu nahiz ibili ziren Piarres eta Lainez
ere; Natalek etsiarazi zioten, harentzat xarma
guti baitzuen Iñazioren bizi modu garratzak. Iñazioren kofesora ere, Don Manuel, bethi eta bethi
ari zitzaion Iñaziori jarraikitzeaz. Ixilarazi nahi
zuenean, Natalek ihardesten zion:
«Zerurat juaiteko behar othe dut baitezpada
Iñaziori jarraiki? Abia zite zu lehenik, Don
Manuel. Harrazu Iñazio Loiolakoaren bandera;
jauntz zazu hark bezala soineko urratu bat; ibil
zite hura bezala athez athe, xakutto bat bizkarrian; zohazi harekin lepradunetarat: hitz batez
jarraik zazkio, eta orduan zerbait eginen dut
behar bada, nik ere.»
Ez du halere etsitzen Iñaziok. Egun batez,
eliza baterat eremaiten du Natale, eta han, Salbatzailearen aitzinean, othoizten du utz dezan
aldebat mundua, sar dadin bide hertsian eta
lotsarik gabe sar dadin. Iñazio bero bezain, Natale hotz. Othoitz bera kharsuago egiten du berriz
ere. Oraikoan Iñazioren hitz sarkhorrek Natale
hunki dute nigarretaraino. Bainan nigarrak sartzen ditu, borthitzarena egiten du, eta Iñaziori
Ebanjelioko liburua erakusten diola, erraiten dio:

«Liburu hau aski dut; hobeagorik ez baduzu,
ez naiz zure ondotik abiatuko. Bertzalde, nik
dakita zure eta zure lagunen berri? Nik dakita
zer egin gogo duzuen? norat juan gogo duzuen?
Nahiago dut beraz neure gisa bizi.»
Eta Iñazio uzten du orai eta sekulako.
Handik zonbait urtheren buruan, aphez bat
jin zitzaion Iñaziori, burua eta begiak aphal,
othoi, othoi, bere komenturat har dezan. Aphez
hura... Natale zen.
Iñazioren lagunek ez zakiten oraino batek
bertziaren berri. Bakhotxak uste zuen bakharra
zela, Iñaziorekin Lur Saindurat juan beharra.
Elgarren berri jakiteko eguna hurbildu zenean,
Iñaziok bakharzka othoiztu zituen sar ziten beren
baithan, eta, barurean eta othoitzean, Jainkoari
argi berriak galda zitzaten. Etserzizio hortarik
landa, holako eguna, holako orena eman zioten
haren etxean aurkhitzeko; egun bera, oren bera
guzier. Hitzartu bezala ethorri zitzaizkon, eta
elgar ikhusteaz handizki bozkariatu ziren. Zazpi
ziren, eta zazpiak zer gizonak! Jakitearekin bandera bereko soldado zirela, nigarrari eman ziren
bozkarioz.

Lur Sainduaz mintzatu zitzaioten Iñazio: Lur
Sainduaren ikhustea bihotz erdiragarri zela;
Paganoak zirela Lur Sainduaren jabe; Lur Saindurat nahi lituzkela bere indarrak erakharri; han
bere jasaitekoez Jainkoaren izena goretsi; han
bere nekhez, bere predikuez fedea hedatu, bere
odolaz fedea zigilatu.
Iñazioren hitzaz berotuak, guziek betan erran
zuten:
«Lur Saindurat! Lur Saindurat!»
Guziek hartu zuten xedea heriotzeraino
beren nausiari jarraikitzeko. Elgar besarkatu
zuten eta elgarri hitzeman anaiak bezala biziko
zirela elgarrekin.
Gero hitzartu zuten, eskolak akhabatu eta
Benizerat bilduko zirela, Benizetik Lur Saindurat
juaiteko, baldin urthe batik barnean juaiten ahal
baziren; urthe bateko ephea iraganez geroz, Lur
Saindurako urhatsa utziko zutela, eta ordainez
Errumarat juanen zirela, Aita Sainduari beren
buruen eskaintzerat. Xede kharsu horiek hotz ez
ziten, Andre dena Maria Agorrilakoa behexi
zuten biltzarre berri batentzat. Biltzarrea egin
zuten Monmartreko komentuan, martiren kape-

ran. Piarresek eman zuen meza; egun hetan
ukhana zen ordena saindua. Komuniatzerat
eman baino lehen, lagunetarat itzuli zen, ostia
saindua eskuetan zagokala, eta ostia saindua
lekhuko, guziek, bakhotxak bere aldian, egin
zituzten garbitasunezko eta pobreziazko botuak.
Hitzeman ere zuten Lur Saindurat juanen zirela,
eta juan ahal ez bazitazken, beren buruak Aita
Sainduari eskainiko ziotzatela; ez zutela Elizan
kargurik hartuko, eta lan guziak urririk eginen
zituztela.
Botu eta agintza horien ondotik, hain kharsuki komuniatu zuten non, denboraren buruan ere,
Rodrigesek baitzion ez zuela egundaino halako
zorionik jastatu.
Eskolak akhabatu artean, elgar behar zuten
ardura ikhusi; zeruko gauzez elgarrekin ihardoki;
igande eta phesta egunetan sakramenduetarat
hurbildu; urthe guziez beren botuak berritu,
anaiek bezala elgar maithatu; guziek ez egin
bihotz bat eta arima bat baizik.
Jesusen konpainia sorthua zen.
Aspaldian barneko min batek xahutzen ari
zuen Iñ ez zituen, ez laburtzen bere

othoitzak, ez ttipitzen eskolako lanak, ez gutiago
arthatzen eriak, ez gutiago larderiatzen bere
gorphutza.
Ez zen guti miresteko bere burua hainbertze
akhituz, bere buruaren hain etsai izanez, nola
irauten ahal zuen, nola ahal zagoken xutik. Noizbait hatik medikuetarat behar ukhan zuen, eta
medikuek herriko airea manatu zioten. Bere
lagun maiten uzteak erdiratzen zion bihotza; bainan ezaguturik hala zela Jainkoaren borondatea,
ez zen bihurtu medikuen erranari.
Bere laguner aita on baten solhasak atxiki
ondoan, eta Piarres, aphez zelakotz, buruzagitzat utzi ondoan, oinez abiatu zen Heskual herrirat. Lagunek, urrikaldurik, zaldi bat erosi zioten,
hexur eta larru, bazohakela bai haren gainean,
pobreziazko botuaren hausteko beldurrik gabe.

LAURGARREN PHARTEA
Jesusen konpainiaren
altxazaile
I.
1535an Aphirilaren ondarrean, iguzkia etzaterakoan, Jaun zaldizko bat, muthilak ondotik,
Andoaineko ostaturat jausten da. Bizkaiako hiri
ttipi bat da Andoaine. Ostalerra heldu zaio, diotsola:
«Ongi ethorri zarela Ekibarreko jauna! ostatua zurea da eta ostalerra zure manuko.»
Ostalerra harat hunat dabilalarik zaldien edanarazten eta phusken antholatzen, Ekibarreko
Jaunak erraiten dio:
«Denbora eder hunekin baduzu jende, Antonio?»
«Holaxe, Jauna, holaxe; ez nahi bezenbat.»
«Hanbat gaxtoago, Antonio, zure etxea bethi
jendez bethea nahi nuke ikhusi.»

«Oh! orduan sobera ontsa gintezke; egun ez
zait ethorri gizon gaixo bat baizik; urrundanik
heldu dela; philda txar batzu soinean; zaldi txar
bat azpian; heskuaraz mintzo, heskualdun garbiena bezala. Nago hatik, hatu horien pean, aitoren-seme bat othe den.»
«Zerk emaiten dauzu beldur hori, Antonio?»
«Zerk emaiten dautan? Nahiz eskale arropan
den, eta nahiz haren zaldia larreko hobea den
bideko baino, Jaun handi baten itxura khausitzen
diot. Ez othoi samur, Jauna; bainan haren begirantzak ez du batere zureari zorrik. Urrundanik
heldu omen da, nola deitzen den ez du erran...
Gizonak ikhusi ditut nik lehenere; jakizazu
hemen zerbait badela.»
«Gerthatzen ez denik ez da, Antonio; noiz
artio da zure etxean?»
«Bihar artio, Jauna.»
«Ikhusi nahi nuke.»
«Jauna, aski duzu igaitea. Gain gaineko ganbaran da, eta nor den, zer ari den, athe artetik
ikhusiko duzu.»

Igaiten da; arrotza ikhustearekin, bozkarioz
jauzi egiten du, eta, lasterka jautsirik, Antoniori
erraiten dio:
«Zure arrotza arras ongi ezagutu dut. Jaun
handi bat eta saindu bat; ez dut hatik nahi nihori salha dezazun, bertzenaz urrikituko zaizu.»
«Jauna, ez dut nihori salhatuko; bainan noiz
artio behar dut neuretzat atxiki?»
«Zure ostatua hustu duen artio.»
Eta Ekibarreko Jauna, zaldirat igainik, badoha
ximixtaren pare. Gaua da; Loiola inguruan tronpeta batek atzartzen ditu Oiharzun lokhartuak...
«Nor heldu othe zaiku tenore huntan?...»
Afariaren erdirat Ekibarreko Jauna erortzen
zaiote:
«Berri handia, adixkide maiteak, berri handia!! Guziak nahi zaituztet besarkatu, berri handia! Iñazio ikhusi berri dut.»
Izen horrek guziak mututzen bezala ditu;
nihork ez du haren bozkariozko oihuer ihardesten.
Berriz ere dio:
«Bai, ene adixkide maiteak, bai, Iñazio oraintxe ikhusi dut Andoainen!»

«Iñazio hoin hurbil! Iñazio Andoainen! Ba
othe ditake?»
Betan mintzo dire guziak eta anhitz dire; ezik
suerteak hala ekharririk, Iñazioren anaiek eta
bertze asko ahaidek egun hetan Loiolako aldi
dute.
Ekibarreko Jaunak khondatzen diotzate haren
eta ostalerraren arteko solhasak; goiti nola igain
den, athe xilotik nola behatu duen:
«Ene bozkarioa Iñazio ezagutzean! Belhauniko zagon saindu bat iduri, aingeru bat iduri;
mirakuluak egin ditzan batere ez dut arrotz
khausituko; saindu bat dela diotenek egia diote.
Ez darotzuet hatik gordeko arras khanbiatua
dela; mehe da arras eta desegina, eta Barzelonan zabilan soineko berarekin.»
Bozkalentzia handia da jauregian; elgarren
artean berheala ihardokitzen dute Sainduaren
alderat nola jokha. Hastean, hitzartzen bezala
dire, anaiak, ilobak, ahaideak, auzoko jaun gazteak, beren jauzturarik ederrenean biderat atherako zaizkola. Bainan Garziak gibelatzen ditu,
erranez:

«Ene anaiari, badakit, gaitzituko zaizko hoinbertze ohore. Phestamuak barnean egin ditzagun; hortaz ez du erraitekorik ukhanen; xoilki,
hemen dugun jaun apheza othoiztuko dut Andoainerat ager dadin, eta Iñaziori erran dezon
haren jiteak zonbatetaraino bozkariatzen gaituen.»
Anaietarik batek erraiten dio:
«Eta Iñazio mendiz heldu balitz, jaun aphezak
huts egin liro.»
«Arrazoin duzu, ene anaia; hortarakotz jaun
apheza berheala bidean jarriko da, Andoainen
berean etzanez, han hatzeman dezan Iñazio; eta
baldin anaia maite hark nahiago balinbadu mendiz ethorri, mendirat igorriko ditut muthilak,
etsai guzietarik begira dezaten. Azpeitiako jaun
aphezer eta jauner ere adiaraziko diotet hor
dela; berek ikhusiko dute zer egin.»
Hitzartu bezala egin zuten.
Biharamunean Iñazio meza entzun eta zaldirat igaiterat dohalarik, hor agertzen zaio Loiolako apheza:
«Iñazio jauna! zure ganat igorria naiz zure
mezutzerat, Loiolako Jaunak, haren semek,

haren anaiek, ahaide eta adixkidek, bozkariorekin egurikatzen zaituztela. Jauregian dire guziak;
haraino nahi zintuzket lagundu.»
«Mila esker, jaun apheza, zure eskaintza
onaz; ene zaldia zureari ezin jarraik bailiteke,
hobeko duzu jin bideaz juanik. Nik baitakit mendi
hautako berri, mendiz juanen naiz bakhar bakharra.»
Jaun apheza thematuxe zen bere eskaintzan,
bainan Iñazio ere gogortu zen bere erranean, eta
biak bi bidetarik juan ziren, jaun apheza bide
handiz zaldi ederrean, Iñazio mendiz zaldi txarrean.
Mendiz abiatu eta laster, harmetan athera
zitzaizkon gizon batzu. Iñaziok erran zioten:
«Nongoak zarete, gizon maiteak?»
«Jauna, Loiolako muthilak gare; nausiak igorri
gaitu bidearen zuri erakusterat eta gaixtaginetarik zure begiratzerat.»
«Ene anaiak sobera artha du nitaz; zuek
beraz, adixkide maiteak, bazohazkete aitzina;
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Bi Saindu Hescualdunen Bizia - 6
  • Parts
  • Bi Saindu Hescualdunen Bizia - 1
    Total number of words is 3812
    Total number of unique words is 1699
    33.8 of words are in the 2000 most common words
    47.9 of words are in the 5000 most common words
    55.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Bi Saindu Hescualdunen Bizia - 2
    Total number of words is 3836
    Total number of unique words is 1773
    31.7 of words are in the 2000 most common words
    47.6 of words are in the 5000 most common words
    55.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Bi Saindu Hescualdunen Bizia - 3
    Total number of words is 3840
    Total number of unique words is 1707
    30.8 of words are in the 2000 most common words
    46.8 of words are in the 5000 most common words
    54.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Bi Saindu Hescualdunen Bizia - 4
    Total number of words is 3796
    Total number of unique words is 1667
    31.8 of words are in the 2000 most common words
    45.7 of words are in the 5000 most common words
    52.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Bi Saindu Hescualdunen Bizia - 5
    Total number of words is 3771
    Total number of unique words is 1721
    31.7 of words are in the 2000 most common words
    46.5 of words are in the 5000 most common words
    54.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Bi Saindu Hescualdunen Bizia - 6
    Total number of words is 3786
    Total number of unique words is 1750
    30.8 of words are in the 2000 most common words
    45.5 of words are in the 5000 most common words
    51.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Bi Saindu Hescualdunen Bizia - 7
    Total number of words is 3777
    Total number of unique words is 1761
    31.7 of words are in the 2000 most common words
    47.4 of words are in the 5000 most common words
    54.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Bi Saindu Hescualdunen Bizia - 8
    Total number of words is 3742
    Total number of unique words is 1705
    31.0 of words are in the 2000 most common words
    45.1 of words are in the 5000 most common words
    52.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Bi Saindu Hescualdunen Bizia - 9
    Total number of words is 2262
    Total number of unique words is 1132
    36.6 of words are in the 2000 most common words
    51.2 of words are in the 5000 most common words
    58.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.