Bi Saindu Hescualdunen Bizia - 4

Total number of words is 3796
Total number of unique words is 1667
31.8 of words are in the 2000 most common words
45.7 of words are in the 5000 most common words
52.5 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
soineko bera ekhar, behexak hartu ditugu; orai
bertze soineko bat manatzen darokuzu; hori ezin

egin dezakegu, ez baitugu zertaz eros eta karitatez bizi baigare.
«Zuk ezin egin badezakezu, ihardetsi zion
bikario jeneralak, nik eginaraziko dut zuretzat.»
Eta Luzena deitzen zen gizon gazte bat
othoiztu zuen, berekin Iñazio harturik, eske bat
egin zezan, Iñaziori soineko baten erosteko.
Beretzat edo bertzentzat eske zabilanean,
bere hauturat zabilen Iñazio; bainan bertzek
harentzat eske egitea, eta eske egileari karrikaz
karrika bera jarraikitzea, zer seindigarria haren
odolarentzat! Horra khurutzea bere dorphetasun
guzian. Ekharriko du Iñaziok arranguratu gabe.
Eske zabiltzalarik, Lopez de Mendoza pilotan
ari zela hatzeman zuten bere etxeko korroilan.
Luzena hurbildu zitzaion sainduarentzat zerbaitto eman zezon. Behatze bihurri batekin hartu
zuen Lopesek, nahi ez zuen zerbait entzuna baitzen sainduaren ahotik, eta erran zion:
«Zer! zu bezalako gizon batek holako gizon
batez urrikaldu behar duela! Erre nadila, ez badu
horrek erretzea merezi!...»

Jainkoaren tronuraino igain zen arnegu hori.
Lopezen adixkider handizki damutu zitzaioten.
Batetik bertzerat berheala barreatu zen, hiriaren
itzulia berheala egin zuen, guzier laztura bat
emaiten ziotela.
Zonbait orenen buruan hiriko muthil batek
Alkalako karriketan khantatzen du seme bat
sorthu zaiola erregeri. Arratsean, Lopez bi muthilekin badoha etxe goihenerat, sorthu berriaren
ohoretan tiroka aartzeko. Tiroka ari direlarik, bolbora meta baten gainerat erortzen da phindar
bat; jauzten da bolbora arraots ikharagarri batekin: malurtu othe da nihor? Lopezen arropak
sutan dire, Lopez bera sutan da, suia dariola
marraskaz jausten da, bere burua phutzu batera
aurthikitzen du eta han hiltzen da.
Iñazioren obrari traba sobera egiten zioten
Alkalan. Zer eskualde har Jainkoari galdatu zion,
eta zonbait egunen buruan, Balladolirat zohan,
han khausituko zuela don Alonzo de Fonseka,
Toledako Arxapezpikua, eta bere erran beharrak
hari erranen ziotzala.

IV.
Alkalatik athera baino lehen, gure sainduak
soineko berria utzi zuen eta xaharra jauntzi.
Traste hortan agertu zen Toledako arxapezpikuaren aitzinerat. Aita baten hihotza erakutsi
zion arxapezpikuak, laudorioak egin ziotzan bere
khar sainduaz; Alkalarat itzultzetik gibelatu
zuen, Salamankan hobeki izanen zela, bai bere
eskolari, bai bere obra oner jarraikitzeko; eta
bidearen egiten laguntzeko, amoina on bat eratxiki zioten bere hitz oner.
Salamankarat ethorri zenean, batere ez zuen
gogoak eskolarat laguntzen. Barnetik erraiten
zion botz batek, ez zuela Jainkoak harat deitzen,
bertze norapait deitzen zuela. Bainan norat? Ez
zakien. Jainkoaren borondatea ezagut artean,
aphez Dominikano bati eman zion bere arimaren
artha, eta gaizki bizi zirener hasi zen zeruko
bidearen erakusten. Ahal zuen guziez mintzo
zen, non nahi, nori nahiri, kanpoan, barnean,
agerian, bakhartasunean, eta hamabortz egunez
hainbertze herrebes xuxendu zuen, hainbertze

arima sendatu, hainbertze indar egin, non asaldatu baitzen jende guzia.
«Gisa dea, zioten askok, aphez ez den batek,
eskale batek, predika dezan? Jakintsun handi
balitz bezala, arimak argi ditzan? Horren erranetan ez othe da egiarik baizik? Elizako aintzindariek behar lukete gauza hori ikhusi, hetarat
behar liteke gauza hori heldu.»
Egun batez, bere kofesorrak komenturat
ekharrarazten du, dioelarik zer arrazoinez.
Komentuan entzunak dire haren hitza zoin den
botheretsua eta jakin nahi lukete hitz hark erraitekorik othe duen. Bazkal ondoan kaperarat
baderamate, zer sinhestetako den han erakuts
dezan. Bere kofesorra hasten zaio, eta guzien
izenean erraiten dio:
«Atsegin dut zure gainean holako gauzen
entzuteaz; zure predikuez laudorio handiak
dituzte jendek. Bainan entzuten ahal bazintugu,
handiago liteke oraino gure atsegina. Lehenik
galdatuko darotzut zer eskola egin duzun eta zer
ikhasi duzun.»
«Ene aita, eskolan arras guti ibili naiz, eta aithor dut deus ez dakidala.»

«Gehiagoko eskolarik gabe nola bada zure
predikuek holako indarra ukhan dezakete?»
«Ez dut nik predikurik egiten; Jainkoaz mintzatzen naiz bakharrik, Jainkoa zonbait arimer
maitharaz othe dezakedan.»
«Zeren gainean mintzo zare gehienik?»
«Berthutearen eta bekhatuaren gainean;
berthutea behar dela maithatu eta bekhatua
hastiatu.»
«Horiek dire gauza batzu, dio buruzagiaren
ondokoak, jakitatea galdatzen dutenak, eta jakitate eskasa denean lo utzi behar direnak. Diozu
eskolarik ez duzula. Izpiritu saindua mintzo zaizu
beraz? Hori hala balinbada, erran behar darokuzu, ez darokuzu gorde behar.»
Iñazio Loiolakoa durduratzen da. Haren zainetan lehengo odoletik bada oraino xorta bat,
eta odol hark noizetik noiz irekitzen baitio, aphur
bat ixilik egon ondoan galde egileari erraiten dio:
«Hobe dugu naski hortan baraturik.»
«Ez, ez; ez gare hortan baratuko; egiguzu
prediku bat, xuxen ala makhur mintzo zaren
jakin dezagun.»

«Ez dut gehiago hitzik atherako, elizako aintzindariek manaturik baizik.»
«Zer! heresiak horrenbertze herexa egiten
duen denboran, zuk ez darokuzula zure sinhestea agertuko? Zure sinhestea garbia balinbada,
zerentzat zaude ixilik? Garbia ez balinbada, nola
atrebitzen zare predikatzerat?»
Iñaziok ez du ihardesten.
«Eta bertzalde, nondik du zure lagunak planta gabeko arropa hori?»
Iñazioren laguna Kalisto da. Soineko labur bat
dakharre, hanbatenaz irriegingarriago zenbatenaz bera baita luzeago. Kalistok ihardesten du:
«Jauna, ene soinekoa irriegingarria da, badakit. Bainan gizon gaixo bat hatzeman dut erdi
estalia eta ene soinekoaren erdia hari eman
dut.»
Sinhesten ez balu bezala, gain beherako
behatze bat egiten dio Kalistori; gero Iñaziori
mintzo zaiola:
«Zure sinhestea, amodioz ez balinbada,
beharko duzu bortxaz agertu.»
Hitz horiek aire samur batekin erran ondoan
atheratzen da bere lagunekin, Iñazio eta Kalisto

kaperan utzirik. Komentuko athe guziak hesten
dituzte; heldu dire gero Iñazioren bilha eta ganbera bat emaiten diote. Hirur egun iragaiten ditu
komentuko frailekin, ganbera ikhuslez bethea,
Jainkoaren izen saindua bethi mihian, Jainkoaren
borondate saindua bethi bihotzean. Laugarren
egunean, fedearen tribunaleko muthil bat Iñazioz eta Kalistoz jabetzen da eta presondegirat
aurthikitzen ditu. Han dire gaxtagin handienekin
nahas mahas, usainez eta zikhinez nihor ezin
dagoken lekhu batean. Bata bertzeari estekatzen dituzte gathe labur batekin. Heien zangoek
elgar joiten dute, ez ditezke higi elgar zaurthu
gabe; baten oinhazea bien oinhazea da, baten
martirioa bien martirioa. Gau guzia Jainkoaren
laudoriotan iragaiten dute. Biharamunean alde
guzietarik heldu zaiote jendea, ohekin, jatekoekin, presondegian zilhegi diren eztitasun guziekin.
Egun batez don Franzizko de Mendozak erraiten dio: «Gathibotasun hau zoin garratz ahal zaizun eta burdina hauk zoin dorphe!
«Ez, Jauna; gathibotasun hau balitz ere garratzago, Jesu-Kristorentzat bihotz onez jasan neza-

ke; burdina hauk balire ere dorpheago, Jesu-Kristorentzat bihotz onez ekhar nitzazke.»
Emazteki saindu batek mezutzen dio haren
jasaitekoek zaurtzen diotela bihotza; Iñaziok berheala ihardesten dio:
«Andrea! ez dakizu beraz zer loria darraikon
khurutzeari. Ez ni urrikari izan, dohatsu dagokat
ene burua. Ene gutizia da gehiagoren eta gehiagoren pairatzea, hala ontsa bazaio ene nausi
soberanoari.»
Hogoi eta hirurgarren egunean athera zituzten presondegitik, eta tribunalerat ereman,
arrasta hunen entzuteko:
«Iñazioren bizitzea eta sinhestea erraitekorik
gabe dire. Iñazio eta haren lagunak populuari
mintza ditezke; hatik, teolojia non ez duten lau
urthez egiten, debekatua zaiote xehatzea zertan
datzan bekhatu mortala eta zertan beniala.»
«Arrasta hori on hartzen dutelarik, badohazke.»
Iñazio Loiolakoak ihardetsi zioten:
«Zuen peko izanen naizen denboran, ez dut
arrasta hori hautsiko.»

Bekhatuaren naturaz ez mintzatzea traba
handia zitzaion gure sainduari. Bertze nonbait
ongi gehiago eginen zuela, abiatu zen handik.
Lagunek mila othoitz egin zioten han geldiarazi
nahiz, bainan alferretan:
«Jainkoak bertze norapait deitzen nau, zuek
bazagozkete hemen. Elgarretarik berexia gatik,
izpirituz eta bihotzez gauden bethi elgarrekin,
eta Jainkoak lagunt gaitzala guziak, zoin gure
urhatsetan.»
Gaizkitu zuten adixkidek, hetarik urrunduz
gabetzen zituela bere berthutez, bere kontseilu
zuhurrez; ezin khordokatu zuten haren xedea.
Barzelonarat abiatu zen, bera oinez, liburuak
astotxo baten gainean.
Iñazio berriz ikhustean, alegrantzian sarthu
zen Barzelona; guti behar zuen iraun alegrantzia
hark, Iñazio lekhutzerat zohalakotz, ez xoilki Barzelonatik, bainan Espainiatik. Haren atxikitzeko
zer ez zuten egin Barzelondarrek? Bainan Jainkoak zeraman tokirat juan zen, behatu gabe
batzuen othoitzer, bertzen nigarrer.

V.
Parisen, latin karrikako etxe batean, anaiak
bezala bizi ziren gizon gazte arrotz batzu. Entzunik espantutan Pariseko eskolen berri, Pariserat
ethorriak ziren jakitatearen bilha, eta gastu
gutiago ukhaiteko, elgarrekin jarri ziren etxe eta
ganbara berean.
1528an Otsailaren azkentsuan, gizon gazte
hetarik bat, bertziak eskolan direlarik, sartzen da
ganbara hartan; presan egiten du paket ttipi bat,
diru untzi bat sartzen du paketaren barnean, eta
besapean gorderik badoha lasterka.
Haren lagunak etxerat direnean, miresten
dute haren ez han khausitzea.
«Horra zoinbait egun, dio batek, ez dela
Diego eskolarat ageri; beldur naiz ez othe den
makhur abiatu.
«Baditeke, dio bigarren batek; zonbait denbora huntan nekez emaiten du solhasa, eta
lehen zenetik khanbio da.
«Ene adixkideak, dio hirurgarren batek, ez
dezagun nihor juja, ez badugu guhaurek jujaturik
izan nahi.»

Gau hartan ez zuten Diegorik ikhusi, ez zuten
ikhusi biharamunean, eta biharamun agoan ere.
Laugarren egunean jakin zuten Parisetik athera
zela. Orduan Diegoren alde jarri zenak, bere
laguner erran zioten:
«Ezin nagoke gehiago zuekin, sosik gabe
naiz; ez dut ganbara saririk.»
«Eta Jauna, norat nahi zare juan?»
«Jondoni Jakiko ospitalerat; han urririk hartuko naute.»
«Eskola uzten duzu beraz?»
«Ez, ez nago eskola uztekotan; egun guziez
ethorriko naiz Monteguko eskol-etxerat.»
«Bainan, Jauna, iguzkia athera gabe ez zitezke ospitaletik athera, eta iguzkia sarthu gabe
behar zare ospitalean sarthu. Bertzalde, zure
juan jinetan ospitaletik eskolarat, eskolatik ospitalerat, zonbat denbora ez zindezake gal? Zaude
gurekin, antholatuko gare nolezpait; guk eginen
dugu zuk bezala eta zuk eginen duzu guk bezala.»
«Ez, adixkide maiteak, bertze Español bat
harturik hobeko duzue; hark bere emaitza ekha-

rriz, ttipiago izanen dire zuen gastuak; banoha
ospitalerat.»
«Iñazio jauna! zaurtzen darokuzu bihotza;
othoi zaude gurekin.»
Heien othoitz guziak alfer izan ziren.
Espainiatik atheratzean, adixkide batzuek
erran zioten Pariseko jendea arrotzentzat xuhur
zela, eta othoiztu zuten urthe batetako behar
zuen dirua heien eskutik har zezan. Iñaziok, bere
oren guzien eskolari emaitea gatik, ukhanak
hartu zituen. Bidea hatik oinez egin zuen denbora garratz batez, elhurrez elhur, mendiz mendi,
bide guzian amoina eskatuz, Barzelonatik Pariseraino.
Ikhusi dugun bezala, Espaiñol batzuekin gerthatu zen Parisen; bere dirua atxikitzerat eman
zion hautarik bati, eta hunek, diruaren erdia
erhokerietan xahatu ondoan, bertze erdia ebatsi
zion eta harekin ihes juan.
Bere laguner ez nahiz bizkarkin izan, eta
galdu zuen diruaz hitz bat aiphatu gabe, juan
zen Iñazio Jondoni Jakiko ospitalerat.
Handik egun guziez bazohan Monteguko
eskol-etxerat. Haratekoan eta hunatekoan, bide-

ko jender eskatzen zuen amoina, eta ordainez
amoina izpirituala emaiten zioten. Eske horrek
doidoia emaiten zion bizitzekoa eta galarazten
denbora handia.
Aphez saindu bati entzunik Flandresen bazirela Español anhitz, ahalgoz eta borondate onez
beteak, Flandreserat juan zen bere herritarretarik zerbait ahal zukenez. Anberzen, Pedro Quadrato tratulari gazte baten etxerat jautsi zen.
Pedroren eskutik amoina handi bat hartzean,
begirat behatu zion Iñaziok eta erran zion:
«Don Pedro, nitaz hoinbertze urrikaldu zarena, nik zer diotan orhoit zaite. Jainkoak ene bidez
ordre berri bat emanen du bere elizari eta zuk
egun batez ordre hartako etxe bat altxatuko
duzu zure sorth-herrian.»
Brugen, bere mahainean jarrarazi zuen jakitate eta berthute handitako gizon batek, Luis
Bibesek. Xoratua Iñazioren solhasez, Luis Bibesek bere adixkider erran zioten:
«Gizon hau egiazko saindu bat da, denborarekin ikhusiko duzue ordre berri baten buruzagi
jartzen.»

Flandreseko Espaiñoletarik ez zuen Iñaziok
eskaintza onik eta egitate onik baizik ukhan.
«Ez zaitela eske ibil, ziotsoten guziek, behar
duzun guzia helduko darozugu Pariserat.»
Pariserat itzuli zenean, berriz sarthu zen Jondoni Jakiko ospitalean eta Monteguko eskolarat
berriz abiatu. Bizitzekoa badu orai eta denbora
gehiago eman dezake eskolari eta karitatezko
obrer.
Jainkoak ezagutarazi zion ordre berriaren
zimenduak Parisen behar zituela aurthiki, konpainia berriaren lehenbiziko soldadoak Parisen
behar zituela hautatu.
Bere gogorako bi gizon gazter, Don Peraltori
eta Don Amatori, eginarazi ziotzaten etserzizio
izpiritualak. Bihotzez Jainkoaren maithatzea,
bihotzez munduaren hastiatzea, horra zer zakharreten bethi etserzizio izpiritualek.
Eskoletako nausi batek ere, Don Juan de Kastrok, etserzizioak egin zituen, Iñazio erakusle,
eta berthutean ez zen guti aitzinatu. Handik laster, Don Peraltok eta Don Amatorek, zituztenak
saldurik eta pobrer emanik, Iñazio hartu zuten

buruzagi, eta philda txar batzuez estaliak, Iñaziorekin jarri ziren Jondoni Jakiko ospitalean.
Adixkidek eta ahaidek ahal zituztenak eta
ahal ez zituztenak egin zituzten heien hotzarazteko; bainan bihotza hetsi zuten batzuen larderiari, bertzen enganiozko hitzer.

VI.
Aire handitako jaun gazte bat ethortzen da
arrastiri batez Jondoni Jakiko ospitalerat, diolarik:
«Doidoia hemen sarthu den gizon bati nahi
nituzke bi hitz erran. Ezagut errexa da; soineko
zuhail bat dakharre eta biloak dilindan.»
«Ah! zuk saindua galdatzen duzu; hemen
ezik hala deitzen dugu. Zato, Jauna, zato; non
den erakutsiko darozut.»
Sainduaren ganbararat denean, ez dio sainduak atze bati baino begitharte gehiago egiten.
«Don Iñazio, ez nauzu ezagutzen?»
«Zer? ez othe dut bada ezagutzen Juan de
Madeba?»

«Don Iñazio, nahigabe handirik emaiten duzu
zure jendekiari. Zure jendekia aphaldua dagokazu zure bizitzeko moldeaz eta eske ibiltzeko
duzun thema gaxtoaz. Ez da hori zure sortzeari
eman dena. Jendek zer nahi duzu erran dezaten
zure etxekoez? Erranen dute edo zure haztekorik
ez dutela, edo zure alderat bihotz gabe direla;
gezurra batean eta bertzean; ezik Español
guziek badakite ontasunez eta bihotzez zoin
diren aberats Loiolatarrak. Bertze gauza bat
oraino: zure ethorkiako jaun bat, zure ahalgoako
jaun bat, ez diteke amoinaz bizi, amoinaz gabetzen dituen pobren alderat hobendun bilhakatu
gabe.»
«Baditeke arrazoin duzun, Don Juan; jakinen
dut gauza hori, eta anartean eskerrak darozkitzut ene jendekiari dakharrezun amodioaz.»
Biharamunean, galdeitza hau egiten du Iñaziok Sorbonako eskolari:
«Munduari ukho egin duen jaun gazte bat
esketik bizi ditekhea, Jainkoa damustatu gabe?»
Guziek izkiribuz ihardesten dute:
«Ez da hortan bekhaturik, ez eta bekhatuaren itzalik ere.»

Juan de Madebari badakharro arrasta hori,
dioelarik:
«Argitu nahi izan zaitut, ez baitezpada ene
buruaren garbitzeko, bainan Jesu-Kristok goretsi
duen berthute bat ez dezazun zuk aphalets.»
Juan de Madebak, erraiteko hoberik ez ukhanez, bakean utzi zuen eta hitzeman zion ez zuela
nihorri haren izenik salhatuko.»
Iñazioren etsaiak ez zauden geldirik; ahal
guziak egin zituzten Iñaziori bere lagunen khentzeko. Ezin bertzez, azkenean huna zer buru jo
zuten. Goiz batez, hiriko muthilak harmetan sarthu ziren ospitalean, hirur gizon gazteak altxatu
zituzten eta zoin beren etxetarat ereman. Han,
enganioz eta mehatxuz herxatuak atxiki zituzten, Iñazioren kontra hitz bat edo bertze atherarazi nahiz. Enganioek eta mehatxuek nihor ez
zuten irabazi; hirur gizon gazteak ez ziren ixildu
Iñazioren berthuter lekhukotasunik laudagarrienaren bihurtzetik.
Gero ere etsai berak hautatuko ditu eta sutatuko ifernuak jenden omenean Iñazioren galarazteko.

Horien guzien artetik letra bat heldu zaio Iñaziori, Diegok igorririk. Letra hartan Diegok aithortzen diotza bere hutsak, bere ohointza, bere gastuak, bere tzarkeriak; mezutzen dio, Espainiarat
itzuli nahia, errumesiak eta eritasunak dagokatela Ruanen, eta othoizten du Espainiarat itzultzeko egin dezon zerbait laguntza.
Gure sainduak entzuten du hobendun urrikituaren oihua. Adixkide bati non zer den erraiten
dio, sar-athera bat egiten du Dominikanoen elizan eta Ruanerat oinez abiatzen da, Diego behar
duela ariman eta gorphutzean soleitu. Barurik
doha eta, zalhuago juaiteko, onthutsik khendurik
bere oinetako dorpheak, othoiztuz Jainkoa
onhets ditzan haren akhidurak eta izerdiak, eta
baliaraz Diego gaixoari. Bozten zaio bihotza,
agian aski amoina bilduko duela, Diegori esku
ukhaldi on baten emaiteko.
Lehenbiziko arratsean, ospitale batean galdatzen du arrats hartako atherbea. Ohe baten
erdia eskaintzen diote, eta Iñaziok batere mainarik gabe hartzen du, nahiz eskale zikhin bat den
bertze erdian.

Naturalezari zaphaldi baten emaitea phesta
zaio gure sainduari.
Bigarren arratsean, lastoan etzaten da; han
bederen ez du lagunik. Hirurgarren arratseko
Ruanerat heldua da, bere hura hatzemaiten du,
maiteki besarkatzen du, eta segurtatzen dio
aspaldian ahantzia duela haren hutsa. Biharamunean, argia gabe jeikirik, eske bat egiten du
Diegorentzat; urririk ardiesten dio Espainiarateko untzia, eta letra batzuetan beroki gomendatzen du Espainiako bere ahaide, adixkider.
Hola mendekatzen dire sainduak.
Arte hortan, bazter nahasten ari ziren Iñazioren etsaiak. Fedearen tribunalerat heldu zuten
beldurtu behar zela Iñazioz, eskoletako gazteria
galtzen ari zuela eta sorginkeria zerbaitez ilusitua zagokala.
Fedearen tribunaleko buruzagia Matiu Ori da.
Bere aitzinerat deitzen du Iñazio. Bainan Iñazio
nihon ez da ageri, nihork ez dezake hatzeman;
hortik mila elhepide.
Batzuek diote:
«Min zuen, min barnean; ihes egin du erre
zezaten beldurrez.»

Bertzek diote:
«Zer egin da saindutasunezko itxura hura?
Ikhusi duenean ez zezakela gehiago bere burua
gorde, itzali da urkha zezaten beldurrez.»
«Horrek erran nahi du, diote bertze batzuek,
soberakinak sobera direla eta Jainkozko gauzetan ez lukela gizonak barnegi sarthu behar.»
Parisen utzi duen adixkideak mezutzen dio
haren gainean zer derasaten. Mezu hori ukhan
bezain sarri husten du Ruane, Pariserat itzultzen
da nihon baratu gabe. Bideko izerdiarekin eta
erhautsarekin agertzen da Matiu Oriren aitzinerat, eta erraiten dio non eta nola jakin duen
haren kontra derasatenen berri. «Jauna, hemen
naiz orai; ene burua nahi nuke garbitu, zuk nahi
baninduzu entzun.»
Matiu Orik laster ezagutzen du nor diren
hobendunak eta nor ez. Bere estimuarekin Iñaziori emaiten dio bere amodioa, eta haren
etsaiak igortzen ditu zinezko airaldi bat emanik.
Iñaziori ez ziotzaten hatik bere lagunak itzuli;
mila asmu tzarrez atxiki zituzten beren nausi
maitearen ganik urrun. Geroago, Juan de Kastro
San Brunoren komentuan sarthu zen. Don Peral-

to Lur Saindurat juan nahiz ibili zen; bainan Aita
Sainduaren ganik baimenik ezin ukhanez, Espainiarat itzuli zen. Don Amatoreren berririk ez
dakigu.
Eskola bidean denbora handia galtzen zuelakotz, athera zen Iñazio ospitaletik, eta Santa Barbarako ondoan jarri. Santa Barbarako eskoletxean filosofia has orduko, hogoi eta hemezortzi urthe bazituen gure sainduak.

VII.
Santa Barbarako filosofak igande egunetan
elgarretarat biltzen ziren, arrazoinka arrazoinamenduan trebatzeko. Biltzarre hetan, nausiak
lekhuko eta khitzikatzaile, elgar berotzen zuten
eta laneko gostu handia hartzen. Biltzarre hek
huts egiten zituen Iñaziok, igande zelakotz. Asteko sei egun emaiten zituen filosofiari; ez zitzaion
sobera igandearen Jainkoari emaitea. Egun hartan eskolako lagun zonbaiti Jainkoaz mintzatzen
zitzaioten, Jainkoa maitharazten zioten, bekhatu

bidetik urruntzen zituen eta sakramenduetarat
hurbilarazten.
Anhitz denbora gabe, filosofiako nausi batek,
Jaun Peñak, khanbio handi bat khausitzen du
bere eskolieretan. Non zer den jakin duenean,
Iñazio deitzen du, eta aire samur batekin erraiten dio:
«Bi hutsez hobendun zare. Lehen hutsa da
gure biltzarretarat ez ethortzea; bigarren hutsa
da zure lagunak ethortzetik gibelatzea. Bertze
arrangura bat ere badut: ez baduzu nahi, nahi ez
duzuna ikhusi, zure egitekoak eginzkitzu eta bertzerenak utz.»
«Jaun Peña, zure biltzarretarat ethor ninteke,
bainan elizaren manua da igande egunak sainduki iragan ditzadan; ene lagunek ere uste dut
arrazoin bera duten.»
«Gauza hori zuk eman diozute burutarat;
zure lagunak ez ziren gauza horri berak ohartuko. Xuhurra balinbaduzu, nik erranaz orhoit
zite.»
Jaun Peñak bietan, hiruretan, egin ziotzan
arrangura berak, bainan alferretan. Arima baten

irabaz-bidea zakusanean, ez zuten Iñazio nihoren erranek izitzen.
Iñaziorekin burutziarik ezin eginez, eta hatik
bere parra nahiz iragan, Jaun Peña badoha eskoletxeko aintzindariaren ganat eta samurraren
samurrez gorri-belztua:
«Jauna, erraiten dio, igandetako gure biltzarreak erortzerat dohatzi; atzar ordu dugu. Partida Iñazio dugu, eskale arrotz hori; bertze lanik ez
baitu gizon gazten ilusitzea baizik.»
«Arrazoin duzu, dio koleran eskol-etxeko
aitzindariak, . Lehen ere Amatore eta Peralto
galdu darozkigu. Matiu Oriri hainbertze erran
nion errumes txar hori preso ezar zezan; bainan
Matiu Ori gezurrez hantu zuen eta saindu bat
zela sinhetsarazi zion.»
«Zonbait ilhabete huntan, dio berriz ere Jaun
Peñak, ene eskola husten ari da. Zonbatek ez
dute mundua bethikotz utzi? Bertze zonbat,
igandetan gureak zirenak, ez dabiltza orai Iñazioren ondotik, elizaz eliza, predikuz prediku,
buru guzia ilusionez zoratua. Ez da bada deithoragarri bazterrak hola nahas ditzan tresna txar
horrek?»

Aitzindaria gogoetetan egoiten da aphur bat;
gero Jaun Peñari erraiten dio:
«Jaun Peña, egia diozu; ez dugu gehiago
holakorik jasan behar. Zuri nago, bihar eskolan
sartzen denean, salako gaztigua emana izan
dakion.»
Egun hartan Jaun Peña eta haren eskualdeko
batzu ikhusi zituzten elgarri beharrirat mintzatzen. Nausiak berak mezuka baizik ez ziren elgarrekin mintzo; seinhale nonbait zerbait bazela.
Eskolatik elkhitzean, adixkide min bat heldu
zaio Iñaziori:
«Iñazio Jauna, erraiten dio, solhas bat entzun
dut laztu nauena. Ez othoi gehiago Santa Barbarako eskolarat juan.»
«Zerentzat ez, ene adixkidea?»
«Zeren salako gaztigua baitagokate zuretzat.»
«Zer da salako gaztigua?»
«Zer den? ahalge ere banaiz erraiteko. Sekulako desohorea eratxikia zaio gaztigu horri.»
«Adixkide maitea, othoi hobeki argi nezazu.
Gaztigu hori zertan datza?»

«Jauna, ez dautzut gordeko. Hobenduna
salan sarthu denean, eskol-etxeko athe guziak
hesten dituzte, eskolierak ezkilen errepikan biltzen dire eta salaren inguruan jartzen. Nausiak
ethortzen dire azote bedera eskuan, hobenduna
batek bertzearen ondotik joiten dute, eta izengoithi bat hain itsusia emaiten diote, non ezin
agert baititeke gehiago jenden arterat.»
«Eta gaztigu hortaz zerentzat naiz mehatxatua?»
«Guri egin darokuzun ongiarentzat.»
«Ah! beraz Jainkoaren loriakotzat da. Eginen
ditut horren gainean neure phentsaketak.»
«Othoi! othoi! Jauna, ez gehiago harat itzul.
Ordainez bazohazke Bobeseko eskol-etxerat;
Franzizko Zabierekoa entzunen duzu han; ez
duzu harekin deus galduko, jakitate handiko
gizona egiten dute.»
«Adixkide maitea, Jainkoarekin ihardokiko
dut zer egin.»
Bi adixkideak hartan behexi ziren, eskuak
elgarri emanik.
Gure sainduak eskerrak bihurtu ziotzan Jainkoari jasaiterat zohan laidoaz, eta kharsuki

othoiztu zuen ez zezan laido horrek, ez haren
loriari, ez arimen Salbamenduari, kalterik ekhar.
Biharamunean, Jainkoaren amoreagatik ahalge
guzien jasaiterat ekharria, badoha Santa Barbarako eskol-etxerat. Athea idekitzean farrasta bat
egiten dio bihotzak, desegiten zaio begithartea;
gaztigu horren kontra oldartzen da haren izpiritua, jauzten haren odola. Hatik, begiak eta bihotza berheala altxatzen ditu zerurat, eta zaphatzen du, garhaitzen eta ithotzen odolaren mintzoa. Gudu horren ondotik botz bat entzuten du
dioena, Jainkoak onhetsi duela haren sakrifizioa;
laidostatua izaiteko orde, izanen dela goraltxatua; Jainkoaren loria eta arimen ona goraltxatze
horrek behar dituela ekharri.
Orai badaki zer egin. Sartzen da; atheak hesten dituzte haren gibelean. Deuseren beldurrik
gabe, badoha eskol-etxeko buruzagiaren ganbararat, bi hitz behar diotzola erran.
«Buruzagia, erraiten dio, gaztigurik borthitzena enetzat dagokazu, Jainkoak zeren lagundu
dituen ene ahal ttipiak. Ez balu gaztigu horrek
Jainkoaren loria mendratu behar, ez nuke
horrentzat Salamankako burdinentzat baino bel-

dur gehiago. Jakina naiz zer dagokazuen enetzat, eta aitzina ethorri naizenaz geroz, ikhusten
duzu ez nabilala gaztigu horren ihes. Bainan hori
da gauza bat niri bezala bertze anhitzer behatzen zaiotena; horri eratxia zaio anhitz arimen
salbamendua. Hortarakotz, zuri nago, Jauna,
zuzen othe den gehiagoko arrazoinik gabe gaztigu horren emaitea? Zuri nago, Jesu-Kristoren
ezagutarazteak eta maitharazteak gastigu hori
merezi othe duten? Zuri nago, zilegi othe zaizuen ene horrela aphaltzea eta beltzea bekhatoros zonbaiten ene ganik urruntzekotan?
Buruzagiak ez du hitzik ihardesten; nigarrez
dago. Aphur baten buruan, eskutik hartzen du
Iñazio eta salarat eremaiten du. Han daude nausiak azoteak eskuan, han eskolierak nausien
inguruan. Nausiek azotea altxatzerakoan, buruzagia nigarrez erortzen da Iñazioren oinetarat,
dioelarik:
«Jauna! barkha, othoi, zure kontra hoin arhinki ekharri dudan arrasta. Barkha, othoi, zuri eta
zutaz Jainkoari egiterat nindohan damu izigarria.
Urriki dut, urriki bihotzaren erditik!»

Xutitzen da gero, Iñaziok eskua emanik, eta
han diren guzier erraiten diote:
«Hemendik aitzina saindu bat bezala ekharria izan bedi Iñazio gut’artean. Nik hala dagokat
eta nahiz ez duen berak holakorik entzun nahi,
diot saindu bat dela.»
Orduan ixildu ziren Iñazioren kontrako
elheak. Jaun Peña bera barkhamenduskatu
zitzaion. Moseralo eta Balho, eskolako bi nausi,
Iñaziorekin adixkide handi jarri ziren. Eskol-etxe
guzian ez zen aiphu Iñazioren saindutasunaz baizik, eta Iñazioren jakitateaz ez zuen laudorio txarra egiten doktor Marzialek, zionean:
«Jainkozko gauzetan, Pariseko doktor guziak
baino jakintsunago da Iñazio.»

VIII.
Iñazio Loiolakoa Frantsesari ohartua zen, eta
Frantsesean aski trebe ere bai, Frantsesen arterat agertzeko. Ez zuen guti erran nahi gure sainduarentzat, zoinak amodio berean sartzen baitzituen Frantsesak eta Españolak, eta batzuer eta

bertzer Jainkoa nahi baitzioten ezagutarazi eta
maitharazi.
Egun batez, Elizako kargudun baten etxerat
behartzen da. Kargudun hau bere eginbidetan
lazoskoa, billartean ari dela khausitzen du. Partida akhabatu denean, kargudunak makhila bat
eskaintzen dio Iñaziori, jokha dadin haren kontra.
«Jauna, ez dut joko hori ezagutzen, phondu
baten egiten ez nakike.
«Has zaite, has, nik erakutsiko dautzut; gero
erranen duket saindua ere jokoan artzen dela.»
Garaitiko phentsamendu batez argitua, Iñaziok erraiten dio:
«Ariko naiz, Jauna, ez hâtik zerbait hirriskatu
gabe. Galtzen badut, ilhabete batez zure muthil
jarriko naiz. Irabazten badut, gauza bat manatuko dautzut on handia eginen dautzuna.»
Ixpixo hori irriz hartzen du kargudunak eta
hasten dire, edo hobeki erraiteko hasten da gure
saindua. Begia, eskua, makhila hain dabiltza
xuxen, non partida guzia aralde batez baiterama.
Karguduna, Iñaziori so, harritua:

«Lehenbiziko jokhaldian nola egin ahal du
joko hori?... Ah! Jainkoa dabila, Jainkoa, ene
ondotik, ni bizitzez khanbia nadin.»
Iñaziori galdatzen dio zer den haren irabazia.
Iñaziok manatzen diotza etserzizio izpiritualak.
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Bi Saindu Hescualdunen Bizia - 5
  • Parts
  • Bi Saindu Hescualdunen Bizia - 1
    Total number of words is 3812
    Total number of unique words is 1699
    33.8 of words are in the 2000 most common words
    47.9 of words are in the 5000 most common words
    55.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Bi Saindu Hescualdunen Bizia - 2
    Total number of words is 3836
    Total number of unique words is 1773
    31.7 of words are in the 2000 most common words
    47.6 of words are in the 5000 most common words
    55.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Bi Saindu Hescualdunen Bizia - 3
    Total number of words is 3840
    Total number of unique words is 1707
    30.8 of words are in the 2000 most common words
    46.8 of words are in the 5000 most common words
    54.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Bi Saindu Hescualdunen Bizia - 4
    Total number of words is 3796
    Total number of unique words is 1667
    31.8 of words are in the 2000 most common words
    45.7 of words are in the 5000 most common words
    52.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Bi Saindu Hescualdunen Bizia - 5
    Total number of words is 3771
    Total number of unique words is 1721
    31.7 of words are in the 2000 most common words
    46.5 of words are in the 5000 most common words
    54.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Bi Saindu Hescualdunen Bizia - 6
    Total number of words is 3786
    Total number of unique words is 1750
    30.8 of words are in the 2000 most common words
    45.5 of words are in the 5000 most common words
    51.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Bi Saindu Hescualdunen Bizia - 7
    Total number of words is 3777
    Total number of unique words is 1761
    31.7 of words are in the 2000 most common words
    47.4 of words are in the 5000 most common words
    54.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Bi Saindu Hescualdunen Bizia - 8
    Total number of words is 3742
    Total number of unique words is 1705
    31.0 of words are in the 2000 most common words
    45.1 of words are in the 5000 most common words
    52.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Bi Saindu Hescualdunen Bizia - 9
    Total number of words is 2262
    Total number of unique words is 1132
    36.6 of words are in the 2000 most common words
    51.2 of words are in the 5000 most common words
    58.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.