Bertolda eta Bertoldin - 4
—Arren, ezegidazu kendu esku arterik alako
zorijonik. Ukarra bai’litzan eskatuten dautsut;
ezegidazu ukarrik ukatu.
—Ukar egitterik ezin negixu ukatu; ez orixe!
Azkenian be neuk amore emon biar; baña setatsu egon zareana ta gogait eragin daustazuna
zeuk be ba-dozu igarten! Sartu zattez barrura ta
berbarik ez geiago! Zagoz zu emen lasai berez
etorri biar dauanaren adi, ta bijar goxian zeuk
ikusiko dozu gaur nik zugaz egin dodan egiñena.
—Gixon zinddotzat eta tolesbakotzat ezpa’zeunkadaz, ez uste orren errez itziko neutsanik
neure burubari zorro onetan sartzen; baña badakust zu on utsa zareana.
—Zerubak berba eragin dautsu orain! Tira;
sartu ondo beste beso au ta makurtu buruba
pizka bat: ni baño garaiago zara-ta, ezin-ixango
neunskijo osterantzian zorruari ebua lotu.
—Oi ene, nire samea! Okertu yat sekulako!
Lotu al-dozu ondo? Amattu bein edo bein, ba!
Zuk esan dozunez, laster dira etorri guraso ta
enparadubak, ezta?
—Bai, gexu baten. Ordu bi edo iru barru egin
dozu zuk zure egingua. Ara: amattu dodaz lotu-
kixunok eta zagoz orain geldi-geldi. Txistik be ez
atara ortik barrutik —entzun dozu?— biar dan
letxe urten dagijan ondo arazo onek —entzun?
——Ba-nago ni ixillik. Baña zu; imiñi nagixu
ormeari deutsodala, osterantzian onen luzaro
zutunik egon ezkero nekatu egingo naz-eta.
—Orra or, ba, orman irozota. Auntxe zagoz
ondo baño obeto!
BERTOLDA AZKE
Bertoldak, amabi kaikutzarra zorro barruban
imiñi ebanian, berpertatik iges egittia erabagi
eban, urrengo goxian lepo ganera etorri biar ekijon ekatxari itxaron barik; eta bakanderearen
gelatik barruna igaro biar ixanik, ate zirrikittuban
belarrija ezarrita zeletan egon zan zati baten
ezer entzun edo iñor nabattu ete-eukian. Ezeban
barru aldetik zarata txikarrena be asmaten eta,
antza, lenengo lotaldijan egozan guztijak. Bera
aguan gelako atia geldiro-geldiro idegirik, aretuan sartu zan, eta aretotik bakandereak lo egitten aban gelan. Ixil-ixillik aren oera urreratuta,
lo-zorruan aurkittu eban bakanderea. Beriala otu
yakon ixeka barri bat egittia, ta bakanderearen
soñekuak osturik, aldian imiñi zittuzan eta, onetara, andrazko jantzitta igaro zittuzan bakanderearen otseintzako andrandijen lo-gela guztijak.
Ain zuzen be, iñudiaren oe-adarretik eskegitta
idoro zittuzan jauregiko giltzak, eta ate ta urteiera guztijak bata bestiaren urrengo trebetasun
andiz idegirik, begi-itxi-edegi baten aurkittu
eban bere buruba jauregittik lekore. Orrattiño,
edurra ixan zan gaba atan, eta kalia zurittuta
eguanez, bilddur zan oñatzetatik aztarrena artu
ez egijoen eta ezkutau al ettekian gorde-lekuba
errezalaurik barriro oratu ez egijen. Galtzori au
urruntzeko, oñetakuak erantzi eta atzekozaurrera jantzi zittuzan ostera be, onetara oskijen
oñatzak arantz juan joian norbattenak barik,
onantz etorri etorren bat-edo-batenak irudittu
egijen, eta taiu onetan, nora jo ezekijala, batera
ta bestera ibilli zan kalerik-kale zati baten. Azkenian, uriko orma-esi barru-aldian laba bat aurkittu eban, eta laba aretan sartu zan.
Eguna etorritta, sartu ziran andrandi gastiak
bakanderea janzten, eta zurtzauta geldittu ziran
bakandereari gabez erantzi eutsezan soñekuak
idoro ezittian. Begiratu emen, arakatu an, zokondo ta bazter guztijak ondo-ondo ikustatu, ta
soñekorik agertu ez! Guenian, gogattu yakon
bakandereari ta, beste soñeko batzuk erakarritta, asarre baño asarriago jagi zan oetik eta trumoia lez juan zan Bertolda zorro barruban itzi
eban gelara. Eta —a zan ixatekua!—: len soñekuak itzaldu eta orain Bertolda jagoten imiñi
eban amabija aienatu! Jagolea bera ixan ete-zan,
ba, soñekuak ostu eutsazana, ta lapurretea egiñik alde egin ete-eutsan kalera? Auxe susmo au
sartu yakon bakandereari buru-buruban, eta
buruban sartunaz batera zin egin eban jagolea
topau al ba-egijan topau, beingo-beinguan urkatuteko egingo ebala aginddu. Urreratu zan gero
orman irozota eguan zorruagana ta ba-dittauntso:
—Da? Ene gixontxu enia: bart ixan zenduban
gogaro galantaz al-zagoz oindiño be?
—Ez, andrea, ez —erantzun eutsan emabijak
zorro barrutik—. Albait ariñen artzeko gerturik
nago orain.
—Zer da artzeko gertu zagozana; osakaia.
oiez?
—Eztozube oindiño gertu, ala?
—Ointxe berton gertu eragingo dogu.
—Albait ariñen amaitzen ba’dozube, niretzat
oba.
—Atsegin ori ixateko eztozu luzaro itxaron
biar ixango.
—Orduban bai nire poza! Luze eretxitta be
ba-nago daguaneko. Tira, ekarri dagijela nigana
ointxe-ointxe.
—Gexu baten eruango zattugula diñotsut,
gixona; egon lasa.
—Nora, baña, ni eruan? Gure egijunea ezta
ixan olan, bera gela onetara etorteko baño, ta ni
ez-ezagun naiokolarik, a ta ni alkarregaz ezkondu eta beriala nik bi milla amaseikuak urregorrittan jasotia. Ekarri egidazube, beraz, ona, neugana, eta egingo dot nik neuk egin biar dodana.
—Zer ezkontza eta nongo amaseikuak diñostaz txatxal onek? Atera egidazube pizka baten
zorro barrutik, arpegija ikusi dagijodan, ia. —Nok
imiñi zattuz zu zorro orretan? —ittaundu eutsan
bakandereak, Bertoldak barik amabijak zorro
barrutik urten ebanian.
—Senarra ixan biar ebanak berak; eta eginegiñian be, zubek emaztetzat emon gura dautsozuben neskatillea berak gura eztaualako, neuretzat itzi daust zorijon andi ori.
—Zer emazte ta emazte-ondo! Argi egidazu
berba ulertu dagitsudan.
—Ba-diñotsut, ba: areri itxurabako baserrittarrari emon gura ixan dautsozuben emaztia, ta
aren ganerako bi milla amaseikuak.
—Ori ipuin ori adierazo al-dautsu arek?
—Ipuña, ostera? Bene-benetan esan daust
niri arek; emaztia ta amaseikuak.
—Orrezkero, ointxe-ointxe aginduko dot
amaseikuok ekarteko. Artiatan gertu zattez zu
artzeko eta egijuneak diñon lez, zeure lepo
ganian eruango dozuz. Ixango dozuz, bai, amaseikuak eta zortzikuak, eta batta zaragi-dantzea
be!
—Orretarako baño enago emen iragoko ordubetan, eta ordu bakotxari milla urte baxen luze
eretxitta, egon be! Amaseikuak, gero, pixo onekuak ixan biar dabe, ta zarata onekuak, entzun?
—Zeuk egingo dozu amaseikuen kopuruba,
ta aztunian edo zaratean onak ezpa’litzaz,
ordiazkuak emongo dautsuguz. Artiatan, ointxerik asi zenbatuten, eta arintxuegijak ba’zeneritxoz, esan ardura barik.
Eta bakandereak au esanaz batera, lau
morrosko eskubetan makilla eder banagaz ekarri
eragin eta amabi gaxua oraturik, makillaka emo-
nalak emoten asi yakazan bat-batian. Aren
arrantzak; aren alarauak; aren diadarrak, amaseikuak emon biarrian lepua makillaka birrinddu
biar eutsela ikusiyeran! Ezeutsen garraxijok ezetarako balijo ixan gixagaxuari, eta makilladunak
etziran lotu jorraketan amabija ildda lez beianganian itzi ez artian. Baña au be etzan bakanderearentzat naikorik ixan, eta zorro aretan bertan
barriro sartu eragiñik, ibaira eruateko aginddu
eta uretara jaurti eben zorro barruban. Onetara
amattu zittuzan bere egunak amabi gaxuak!
Amaseikuak jaso gura, ta makilladak josa biar!
Emaztia betiko artzeko ames egin, eta betebeteko mustadea artu eragin! Adige-ibaiko
ondarrak ba-daki ondo gaxo aren barri!
Amabi gaxua urez asetzen bialdu ostian, alegin andijak egin zittubezen Bertolda idoroteko;
baña edur ganeko oñatzak atzekoz-aurrera egonik, begittandu be etxakan iñori egitten Bertoldak jauregitik urten ixan leukianik. Bakandereak,
ala-ta-be, bere soñekuakaz eta amabijagaz egiñiko ixekeari ordurarteko guztijai baño lotsagarrijagua eretxirik, Bertolda urkamendira bialtzeko baño beste gogorik ezeukan, eta ainbat lagun
bialdu zittuzan ara ta ona, bazter eta zokondo
guztijetan gure gixona billatu egijen.
Bertolda laba barruban ezkutauta eguan,
beraz, eta billa ebilkijozanen berbarua noxianbein entzun egitten ebanez, illteko bilddura
sartu yakon eta milla bidar damututa eguan
bakaldun-jauregira etorri biar ebala beñola otu
ixatiaz. Bakandereak eukotsan kurrukea gogoraturik eta amabijaren eta soñekuen ixeka negargarrijaz amurruba gettu egin ixan eikijola zuzen
oldozturik, azartu be etzan egitten laba barrutik
urteten atxillo artu egijen bilddurrez, ba-ekijalako berpertatik ezpai barik urkatuten eruango
ebena. Baña, zoritxarrez, aldian eukan soñekua
beretzat luziegija ixanik, etzan uartu labako atia
barru aldetik itxikeran, gona mendel zati bat
atako aldetik ondo sartu barik itzi ebanik; eta
olako jazoeretan iñoiz utsik egitten eztaben aretariko atso batek, laba ondora uste-uste barik
urreratuta, ikusi egin eban laba artetik dindilizka
eguan gona mendela, eta ikusijez ganera, ezagutu be bai a gonea bakanderearen soñeko
bateri egokijona zala. Atso arek bajanderea laba
barruban egotiari arrigarri eritxon, eta kolkuan
sartu yakon susmua edo egiztau edo guzurtauteko ustez, labara juan eta zulo batetik barrurantza begiratu eban. Bene-benetan, bakanderearen jantzija zan, berak ondo be ondo ezagututen
eban bakanderearen jantzija ta, beraz, laba
barruban eguana ezin ettekian bakanderea baño
beste iñor ixan. Arik gitxigarrenian atso arek
beste atso bateri esan eutsan bere idorokuntzea,
ta beste atso arek beste bateri; eta onetara, aborik-abo eta miñik-min, eguberdartia orduko uri
osuan zabal ebillen albistea: bakanderea uriko
orma-esijetako laba baten barruban eguala.
Attearen; an sartzerik otu be egittia bakandereari!
Bakaldunaren belarrijetara be eldu zan albista barregarri au, ta Bertoldaren malmuzkerija ta
azarkuntzea ezaguturik, lenagotik be gauza
gatxagorik asko ikusitta eukotsazan-da, ezeritxon ez gaitz ez zail Bertoldak bakanderea laba
aretara eruan al ixatiari. Astirik galdu barik,
bakanderearen gelara zuzendu zan. Asazkaldi
andi bat ixan eban, orrattiño, bakanderea jauregijan aurkittutiaz, baña amurru-aldi andi batek
jota idoro eban, eta zer jazo ixan ete-ekijon
ittaundurik, soñekuakaz Bertoldak egiñiko ixeka
erakusmenekua edestu eutsan bakandereak.
Bakaldunak, alameneko laba aretara lagundu
egijoela eskatu eban, eta ara eldurik eta labako
atia zabaldurik, ara non aurkitzen daben barruban gure Bertolda, kokil-kokil egindda, bakanderearen soñekuakaz jantzirik.
—Azkenian be arrapau zattut, maltzur, zittal,
arrano ori! —egin eban oiu bakaldunak—. Baña
oraingotan ezatxataz esku arterik juango edo
diabrua bera zara!
—Barruban eztagona ezpedi sartu, ta sartu
danari ezpekijo damutu, —esan eban Bertoldak.
—Etzakidaz niri eztabaidaka asi, alperrik
dozu-ta. Ia, zubek nire zaldunok eta nire epaia
bete biar dozubenok; artu gixon au eta eruan
ointxe berton zugatz batetik eskegitten. Baña,
uartu ondo: ezegattik be ez jaramonik egin beronen berbai; ezer esan ba’daitsube sor-ta-gor
egin zakijoze, azeri zantar billau bat baño eztalako gixon au. Diabrua bera ariman sartuta etedaukan nago, ta egunen baten, geure artetik
kendu ezik, ondatu egingo ginddukez guztijok.
Ia, ba; igittu. Eruan egidazube ointxe-ointxe ta
aginddu yatzubena bete egixube ziatz eta alik
lasterren.
—Iradu egiñiko gauzea ezta iñoiz ona ixaten
—iñotsan Bertoldak.
—Bakandereari egin dautsazun iraña andijegija da nik parkatu al ixateko.
—Izpiderik gitxien daukonak, iñok baño
garraxi geiago. Itzi egidazu niri neure buruba
zurittuten, besterik ezian.
—Lenengotan parkatu, urrenguan sakatu ta
irugarrenian urkatu, esan darue. Eta zuk, irubidar ezeze, lautan eta geiagotan be irainddu dozu
nire emaztia, ta aldi bakotxian baño urrenguan
samiñago irainddu be. Tira; alde emetik.
—Egija esatiarren erijotzea jasan biar dot,
beraz? Arren; etzakidaz orren bijotz-gogorra
ixan.
—Ondo dakixu zuk esakuneak zer diñon:
«entzun ikusi ta ixi, baketan nai ba’dozu bixi»,
eta «ugazabandreari lotsea dautsonak, ugazaba
matte». Beraz, ez ekin geiago nire belarrijak gortuten zure eskarijakaz, alper-alperrik ixango
dozulako arrenka eragotia; almaixian ura jo ta
austu gura ixatia baño be alperrago.
Au entzueran ba-iñotsan Bertoldak bere burbari:
—Estura larri onetan, ene Bertolda enia, leoia
bera baxen kementsu agertu biar dozu zeure
buruba, ta onei ergel guztijoi norartegiñoko zinddua ta bijotz-zabala zarean erakutsi. Oñaziak
eztirau norberen bizijak dirauanarte baño, eta
saldu ezindana emon egin biar da.
Eta bakaldunagana zuzendurik, ba-diñotso:
—Emen naukozu, ene bakaldun enia, zeuk
agindu dozun guztija beteteko gertu. Orratiño, il
orduko mesede bat eskatu gura neusketzu; egin
ziñeistazan mesedietarik azkenekua ixango da.
—Emen naiagotzu neu be gertu eskatu daistazuna emoteko.
—Zugatz baten urkatuta il biar dodan ezkero,
aginddu egijezu, arren, zure menpekuoi, enagijela eskegi neure gogoko zugatz bat aurkittu ez
artian. Onetara ixanezkero, pozik naiagotzu iltteko.
—Mesede ori emona yatzu. Ia; eruan egixube
gixon au urkatuten, eta neure asarretan sartu
gura ezpa’dozube, ezegixube eskegi beronen
gogoko zugatz batetik ixan ezik. Ezer besterik
nai al-dozu?
—Besterik eztautsut eskatuten, eta milla
esker jauna.
Ezeban bakaldunak Bertoldaren itzixuna
ondo ulertu; ta aren zaldunak, aginddu eutsena
beteteko, artu Bertolda gudarijen artian eta txikotez besubetatik lotuta baso andi batera eruan
eben. Baña baso aretan zugatzik asko ta mueta
guztijetarikuak egon arren, ezeban Bertoldak
bere gogo-betekorik batxu bat be idoro. Beste
baso batera eruan biar ixan eben, beraz, ta gero
beste batera, ta geruago aragoko batera, baña
alperrik; Italija’ko baso ta oian guztijetan ibilli
arren, ezin ixan eban Bertoldak bere gogoko
zugatzik, ez landararik,ez aberik, ez enborrik
idoro. Batzuk lodijegijak ziralako, bestetzuk txikijegijak; aren adarrak okerrak ziralako, bestiarenak, barriz, meiak, guztijak eukotsen akatsen
bat. Azkenian zaldunak, basorik-baso ibillijaren
andiz gogait egiñik eta Bertoldaren maltzukerijaren aurka iñok ezin leukiala ezer egin ezaguturik,
txikotak kendu ta azke itzi eben. Bigurtu ziran
zaldunak jauregira ta jazorikua edesturik, zur-
tzauta. arrittuta geldittu zan bakalduna Bertoldaren zurtasunaz eta aren adimen zolijaz, eta
munduban zanik zururik argijena zala ezagutu ta
autortu biar ixan eban.
Bakaldunari asarre aldija igarorik, Bertoldaren billa bialdu zittuzan lagun batzuk. Topau be
egin eben azkenian, baña Bertoldak, bakaldunak
atzera jauregira juateko iñuala ta ordurarteko
guztijak parkatuta egozala entzun arren, ezetz
erantzun autsen: esateko bakaldunari barriro
beroturiko lapikokorik ez bigarren lorako mattasunik etzirala bape on, eta etzeguala munduban
norberen azkatasuna ordaintzeko urre naikorik.
Bakaldunak berberak juan biar ixan eban Bertoldaren billa, ta otoi ta arren, eta aginddu ta
abinddu, azkenian lortu eban bere gurarija, ta
naiz-ta Bertoldak ezetzian eragon, eruan egin
eban jauregira ta bakandereari be parkatu eragin eutsan. Arrezkero Bertolda beti bixi ixan zan
bakaldunaren onduan eta ezeban bakaldunak
ezer egitten ez erabagirik artzen Bertoldari lenago eretxija eskatu barik; eta arazo ta garatz guztijak ebiltzezan bata baño bestia obeto. Baña
Bertolda, baserriko gauza aztunak jaten ottuta
egonik, jauregiko mizkerijak jaten asi zaneko
urdalletik gexotu zan beriala, ta egunak juan ta
egunak etorri, gatxa obarantz juan biarrian, txarrerantz egin eutsan eta il-agiñian jarri zan.
Bakaldunak eta bakandereak atsekabe andija ixan eben Bertoldaren gexo onegaz ta osagillai ekiñalak egitteko aginddu eutsen gexua osatuteko. Baña osagillak, alegiñik asko egin arren,
ezeben ezagututen Bertoldaren ixakerea ta andikijai ta zaldunai emoten yakezan osakaiak agindduten eutsezan gure gixonari be. Bertoldak, bere
buruba iñok baño obeto ezagututen eban-da,
esan eta esan eragoioen berari lapiko bete baba
emoteko, kipula andi bategaz barruban, eta
batta errauts azpijan egosiriko arbijak, eta beinguan osatuko zala; baña osagillak ezeben olakorik entzun be egin gura eta ezeutsen iñoiz atsegiñik egin.
Onetara il zan, bere gurarija lortu barik, Esoporen idekotzat eukija ixan zana ta azturuba
bai’litzan andikijak eta ainbakuak entzun egitten
eutsena. Jauregijan negar egin eben guztijak
aren erijotzea zala-ta, ta bakaldunak deduzko
illetak egin eutsazan. Arako osagillak be damu-
damu egindda ebiltzezan, azkeneko egunetan
ezeutselako emon jaten Bertoldari berak gura
ixan ebana, ta ezagutu eben, baña zoritxarrez
berandu, bere oldea ez egin gura ixattiarren il
ixan yakela.
Bakaldunak, Bertoldaren gomutakiz, arlanduzko illobi eder bat eregi eban eta urrezko izkijakaz urrengo duazen itz-neurtubok ezarriazo
zittuzan illartitzat, eta jauregiko guztijai be baltzez jantzi erazo eutsen, andikijenik andikijena il
ixan bai’litzan:
«Baserrittar lander bat, apal eta itzalik
Datza illobi onetan betiko eortzirik.
Matxarra zan; ezeukan gixon itxurarik;
Baña, adimenez, argi-zoli-zinddua ixanik,
Mundu osua itzi eban txit arritturik.
Bertolda eban ixena, ta bixi zalarik
Bakaldunaren kutun ixatera eldurik,
Jauregijan il zan oñazez beterik
Ezeutselako jaten emon ez baba ez arbirik».
BERTOLDAREN
AZKEN-NAIA
Bertoldaren gelako ardurea euken otseñak,
arek lo egitten eban oia taiatuten iñardubela, pildriskiz eta ingiz beteriko lotura bat aurkittu eben
otoz-otuan lastarramagearen barruban, be
aldian. Geiagoko barik, artu lastamarragea edo
zalakua, ta barruban eukozanakaz eta guztijakaz
bakaldunari eruan eutsen. Eta bakaldunak dandana azkatu ta zabalduteko aginddurik, ara non
idoroten daben ingi ta idazki arein tartian Bertoldak il baño egun asko aurrerago amoniko azkennaia. Ezer baño len, bakaldunak, azken-nai au
egin eban baratarijari beingo-beinguan etorteko
aginddu eutsan, bere aurrian irakurri egijan. Bai
arin etorri be baratarija, ta bakaldunari oi yakon
gurkerea egiñez, ba-diñotso:
—Emen naukazu, ene jaun altsu orrek, aginddu daistazun edozer egitteko gertu.
—Esan; egin al-dozu zuk iñoiz Bertoldaren
azkez-nairik?
—Bai, jaunaltsu ori; bein egin ixan dot.
—Luzaro al da egin zendubala?
—Ba-dira ixango urrian iru illabete.
—Ia au danentz? Eutsi ba, ta irakurri zeuk, ni
neuk ezin ixango neukelako. Zubek baratarijok
egin oi dozubezan zirriborruak eztodaz nik errez
ulertzen, izkijen ordez kako-makuak baño eztozubez egitten-da.
—Egin-egiñian be, jauna, ba, nik, ogetabi urte
ikastolara ibillirikua ixan arren, ezin ixan dot
iñoiz irakaslego mallea igaro, ta eztakit idazten
errijak egitten dauan eraz baño; eta, egija esan,
biar be eztot geiago, ozte laubagaz atondu biar
ixaten dot-eta.
—Zelan dozu zeuk ixena?
—Ordollo Dollorretxeko derist, jauna.
—Ixen egokija, benetan; abixena be eztago
orren txarto, baña oba zeunke, nire ustez, Ordollo barik Mordollo ixena euki, zubek, inpernuko
lumadunok, mundu osua mordollotu ta nastau
egitten dozube-ta. Ia, ba, Ordollo jauna; irakurri
gogo onez, eta ondo ulertu dagitsudan ogutzi
egidazu argi, zoli ta baratxe.
Ordollo jaunak, azken-naia irakurriz, ba-diño:
«Asikera onaren ixenian ixan dedilla, ta onerako bedike. Nik, Bertolda deristen onek, Bertolot zanaren seme, ta arako Bertuz Bertingo ta
Bertolin Bertañakoren illoba ta birloba onek, ikusirik gu gixasemiok, puxika andittuben antzantzera, edozein zistadak ustu ta autsez-iperdi
botaten gattuzala; ta ezaguturik, batta, ni lez
bein irurogetamar urtera ezkeroko gixona ogetairu ordubak jota dagola esan dattekela, edo
ba-lettekela beñipein ogetalaurak jo ezin al ixatia eta gero guztijoi gabon: gatz apur bat neure
trentin onetan daukodan artian beintzat, neure
arazo-marazuak atondu egin gura dodaz azkennai pizka bat emonez, bai neure atsegiñerako ta
bai neure aide ta beste enparadubak be lasattu
dedixan, esker-oneko ixan gura naiakoe-ta. Eta,
beraz, arren egitten dautsat une onetan neure
onduan dagon Ordollo jaun oneri, azken-naitzat
emoten dodan liburuko au aldatu dagijala ingittara; eta len-lenik:
Izten dautsodaz Bertola jaun zirolari, neure
lau soroko oski lodijak; eta ganera zortzi zuriko
oraingo dirutan, nigaz beti ixan dalako mazal,
eta bein baño sarrijago itzi ixan daustalako
beren estena zurrumai emendijo batzuk egitteko
eta beste zer batzubetan be lagundu ixan daustalako; ta abar eta abar.
Bardin Mamukijo jaun baratzañari, neure lastozko kapelea, beñola baten, goxian-goiz, eskubete porru emon ixan eustazalako urdalla garbi
euki ta jateko gogua biztuteko.
Bardin Txolin jaun ardotegizañari, neure ugal
luzia ta narruzko zizkuba, biar ixan dodan bakotxian pitxarra betetu ixan daustalako ta beste
zeregin batzuk be egin ixan daustazalako.
Bardin Zukulin jaun sukaldarijari, neure aiztua bere magijagaz ta guztijagaz, noxipein
errauts azpijan neure gogoko diran arbijak egosi
ixan daustazalako, eta batta be iñoiz lapikotxu
bete baba kipuleaz imiñi ixan daustalako, ixanbe
janari au nire ixakereari eratara yatorkana dalako ixan, eta opillak eta eperrak eta osterantzeko
mizkerijak baño on geiago daustana egitten.
Bardin autortu biar dot, ni ona bera etorri nintzanian (an goian baraurik ez gelditziarren, egija
esan), ba-nebala mendijan beste iñor itzi: Markolbe neure emaztia, Bertoldin deritxon amar
urte agiñeko seme bategaz. Baña, atzetik jarrai
ezekidezan, olako lekubetan agertzeko lango
piztijak eztira-ta, eneutsen adietan emon nora
nentorren bixi ixaten, tentel antzekuak bait-dira.
Eta ixanik ni etxaguntzatxu baten jaube ta abere
batzuben ugazaba, batzubon eta bestiaren eta
dodan guztijaren ugazabandratzat izten dot
neure emazte Markolbe, semiak ogetabost urte
gin dagikijozan artian; eta urtiok betetzian, guztijoen jaun eta jaube semia dedilla gura dot,
baña baldintza oneikaz:
Iñoiz emazterik artuko ba’leu, bera baño
geiago dan andrarik artu eztagikiala.
Adittu ezin leikezan gauzakaz eztattekela
salerosketan asi.
Bera baño nagosijuagakaz eztattekela nabasi
ixan.
Bere auzokuai eztagikioela kalterik egin.
Daukakian lain jan dagijala, ta al dagikian
giñuan lan egin.
Gixagalduen eta bada-ezpadakuen aolkurik
eztagikiala artu.
Gexorik dagon osagilliagandik eztagikiala
osakairik artu.
Eskubak ikara egitten dautsen bixargiñari,
eztagikiola odola atarateko besorik emon.
Bakotxari beria emon dagikiola, zorrik ez ixateko.
Bere arazo ta garatzetan zur eta adi dagokela.
Ardurarik eztautsoen gauzetan eztattekela
sartu.
Eta, batez be, bere egokereaz poztu dattekiala beti, ta obagorik gura ixanaz eztattekiala iñoiz
irrikatu, ta begiratu dagikiala bilddotsa askotan
ardijaren aurretik juan duala, au da, erijotzeak,
eskubetan beti oi daukan gezijaz, zar naiz gazte
bardin aparaten dittuzala. Eta emen diñotsadazan guztijak sarri oldoztu ta auznartu ba’daiz,
kalte egin dagikion ezegaz eztauala iñoiz oztoporik egingo, ta azken zorijontsu ta ona baño obia
dauala ixango.
Era berian autortu biar dot, enazala ezer
geiagoren jaube, iñoiz eztautsadalako bakaldunari ezer artu gura ixan. Eta naiz-ta ak alegiñik
asko sarri egin, emon gura ixan daustazan ereztun, bitxi, diru, janzki, zaldi ta beste bezuza ederrik asko nik artzeko, beti uste ixan dot aberaz-
tasunokaz eneukiala ezer oldoztuko eta, biarba,
milla lotsagabekeri egindda, guztijentzat gorrotogarri ixango nintzakiala, ba-dazaudazalako nik
batzuren-batzuk sortzetik ezerez eta billauak
ixanik eta euren aduak gura ixanda gixona igon
datteken gorengo malletara eldurik, alan be, igoera garbirik ixan eztabelako, jaiotzatik aldian
dakarren lupetzea ezin dabela ganetik kendu.
Baño, ni, txiro iltteaz pozik nago; eta ekixube
eztodala iñoiz neure bakaldunagaz ezetariko
zurikeririk erabilli, bai ostera dettu ixan nauan
bakotxian neure eretxija ta aolkuba emon, argi
ta garbi berba egiñez eta ez bestetara. Eta
bakaldunak berak ikusi dagijan nik neure azkenerarte dautsadan on-eretxija, idazki-agiri puzkok izten dautsadaz. Ba-dakit eztautsela ingijoi
muker egingo; bai ostera eureango esanak ziatz
bete, naiz-ta baserrittar lander baten abotik
urtenak ixan. Ona emen zertzutan ardura ixan
biar dauan:
Aztakiña beti dendunian eukittian, naiz landerrentzat dala naiz aberatsentzat ixan.
Auzijetan epaia jaurti ordduko epaibidiak
ondo ta ziatz arakatutian.
Amurrutan dalarik iñor ez ebaztian.
Bere errijagaz mattekorra ixatian.
Zurikatzalliai ta bigurrijai alde eragittian, eta
batta min labanak uxatutian, eurok ixan oi diralako jauregijetan su ezarten dabenak.
Zerga larregi menpekuai ez ezartian.
Alargun eta umezurtzen babesa ixatian eta
euren aldez garbi jokatzian.
Auzi arazuak igittu erazotian eta auzillari
gaxuai batera ta bestera; gora ta bera, egun eta
egunetan auzitegijan ibilliazuaz ez gogait eragittian.
Gomutagaitzat emoten dautsadazan aolkubok ziatz jabon ba’daiz, pozik eta alai ixango da
bixi eta menpekuak jaun on eta zuzentzat ixango dabe euki.
Eta onenbestegaz, ba-damait».
Bakaldunak, azken-nai au entzunik, eta
berentzat itziriko gomutagaiak ikusirik, negarrari eutsin ezinda malko bete-betiak ixuri zittuzan,
eta etzan aspertzen edonori esaten gixon aren
zurtasuna ta berari euki ixan eutsan zintzotasuna, bai bixi zala eta batta ildda gero be. Eta Ber-
toldaren azken-naia, bakalduntzako bitxi ta
marrik ederrenen tartian gordeteko aginddu
eban.
BERTOLDIN,
BERTOLDAREN SEMIA
ERMINI BIDEZ-BIDE
Bertoldaren erijotza ostian ezin eban etsi
Alboin bakaldunak gixon ain zurra galdu ixatiaz.
Ixan be, aren abotik urteniko berba bakotxa
epairatzat artu ixan lettekian, ain zentzun andiz
itz egitten eban zendubak; eta aren zurtasunari
eskerrak, ainbat eta ainbatt zoritxar eta galtzori
uxatu ta urrundu al ixan zittuzan bakaldunak
jauregittik eta bakalderrittik. Ba-eritxon bakaldunari ezin zettekiala bera bixi Bertoldaren antzerako besteren bat bere albuan euki ezik, arek,
ba, bakalduntzako gora-beretan eta arazo urteneziñetan aolkuba emon eta galtzorijak uarterazuez ganera, atsekabe ta ittunaldijetan be baekitson gogua argittu ta biztuten, edo zala berba
leunez edo-ta esakera ta ipuin barregarrijen
bidez. Eta oldoztu ta oldoztu eragoion Bertoldaren ondorenguen arterik iñor ixan ez ete-lettekianentz, aren zurtasun eta maltzurtasunekorik
ixan ezarren be, besterik ezian, aren adimen
pizka bat eta aren antz apur bat ixan leukianik,
beren albuan eukijaz Bertoldaren gomuta
goguangarrija sarri-sarri burura erakarri egijon.
Eta oldozkunotan iñardubalarik, Bertoldak, bere
azken-naian, emaztia ta Bertoldin ixeneko seme
bat ixentetan zittuzala oñordekotzat gomuta
yakon. Azken-naiak, orrattiño, eziñuan ez non ez
zein lekutan bixi ziran oñordekuok, eta ixanik,
antza, urittarrak barik, baserrittarrak edo beñipein mendi aldekuak eta, beraz, larra-gixakumiak eta urijetati, aurki, urrun bixi ziranak, lagun
batzuk bialdu biar zittuzala arein billa otu yakon,
munduban bixi ba’ziran beintzat, mendirikmendi ta baserririk-baserri ekiñalak egindda,
ama-semiak idoro ta jauregira ekarteko. Eta
asmo onetan ekin eta eragon, Ermini eritxon jauregi-gixon bateri dettu eutsan, otseñeterik zindduetanarikua bera, eta geiagoko barik zaldi
ganera igon eta lagun batzuk arturik bidian asteko aginddu eutsan Bertolda zanaren emaztia ta
semia idoroteko eta idorotakuan jauregira ekarteko. Eta isituki eta joran andiz eskatu eutsan,
berak Bertoldari ixan eutsan mattasuna-arren,
alegiñak alegin egijazala bere gurarija ziaro
beteteko.
Bakaldunaren agindduba entzueran, egokijon
gurkerea egin eta astirik galdu barik zenbait
lagun artu zittuzan Erminik, eta zaldi ganietara
igonik, bidez-bide asi ziran guztijak. Mendirikmendi, ibilli ta ibilli, baserri guztijetan ixan ziran,
eta bidian aurkittuten zittubezan lagun guztijai
ittanduten eutsen ia eurak billa ebiltzezanen
barri zerbait emon ete-legikioenentz. Baña
eguno ezeben iñor idoroten arein barri ekijanik
eta ija gogait eginda, uste guztijak galduta ebiltzezan bakaldunaren aginddu estuba ezin bete
ixango ebelakuan, antza zanez, ama-semiak
barik jauregira ez bigurtzeko aginddu eutsen
bakaldunak-eta.
Azkenian, bidiak eta bidiak ibilli ostian, basapiztijak baño bixi ezin lettekezala zirudijan
mendi latz eta oiantsu batera eldu ziran, eta alde
aretan basua ta larra ta aldatz pikak eta arkaitz
izugarrijak baño besterik ez ikusirik, damututa
be ba-egozan ara juan ixanaz, eta zaldijai atzera
eragiñez, aldatza bera asi ziran. Be-aldetxuko
zabale batera eldueran, basuari inguru egitten
eutsan bide zior bat aurkittu eben; arek bidiak,
beñipein, nora edo ara eruango zittuzalakuan,
gixonen eta aberien oñatzak be ugari agiri ziranda, axe bidia artu eben, eta juan eta ibilli, baso
itzaltsu arek barru aldian eukan zabaluna andi
batera jo eben. A zabalunea, iparraldetik, arte
tantai itzaltsuz inguraturik eguan, eta egoaldetik, barriz, argijagua ixan arren, atxez eta arkaitzez moltzaturikua zan, eta ba-zirudijan ixadijak
berakotan egiñiko erakusmeneko gotorleku bat