Bein da betiko - 2
beti Txili. Ardao barria edan eragiteko atxakia
edo estakuruaz, alkarregaz ioan zirean bata ta
bestea, mandazaiña egoan ostatura.
Ezekian Txantonek euren artu-emonen barririk, eta iakin-guratsua zana ez ukatutearren,
Errokeri ta Leberin zaarrari itandu eutsen zegaitik eteebilzan arek orratza ta aria, edo argia ta
gerizea legez. Edozein albistak, entzun-barrian,
arritu ta konkortuten eban Txanton, da etzan
asko Leberiñen berbaak entzuten aoa zabalik
gelditutea.
—«Txilik txokoa egingo dau, Erroke; esan
eban Leberiñek.
—Bai zera!
—Ez zera! eztitan da adurretan dabil beragaz
beiñik bein.
—Nire alabea balitz, iakingo neuke zer egin.
—Aberatsa dala diñoe bada.
—Urreneko intxaurrak beti ots andia. Balitz
bere, zer?
—Emendixek urte betera gaur baizen adiskide izan daitezala.
III
Maripa ta Katalin
«—Berandutxu etegoazan nago, Katalin.
—Ez, Maripa: txiliñak badiardue, ta isilduarte
ezta Elizkizuna asiko.
—Gure Txanton lango gizonik! Ordurik ezin
izenta lekio. Esan neutsan orduan etorri balitz,
onezkero Elizan gengozan. Nire agindu guztiai
baietz erantzuten dautse aoz, egimenez ezetz.
Katalin: ire senargei dontsu ori nire senarra
baiño esangiñagoa izan dailla.
—Perrandes, errian edozer esanarren, iaseko
mutilla da.
—Zer diñon, Katalin? Iasekoa ori? Ta ganera
mutilla? Iasa zer dan bere eztaki orrek; mutilla
dana badantzugu. Batek badaki ezkonduta
dagoan ala ez!! Urruneko arraiñagaz kontuan ibilli, Katalin.
—Ik beti orrelangoxe detua ta ekiña.
—Gaztetasuna zoroa da: gero egunen baten
alperrik negar egiteak eztau balio izango. Txantongaitik nik edozer esan daroat; baiña erbeste-
ko gizon guztiakaz bat egin al balitz bere, naiago
izango neuke ene senarra.
—Erbestean ezin egon leike gizon onik?
—Gitxitan ikusi dot neuk berori Elizan, da
orduan bere… izan leike, baiña… nire surrak
gero… Ona Katalin: ezaut alabea, alaba bat legetez nik i maite izanarren. Iaunak nai izan da nire
erraietan sorturikoa baendut…
—Bada ni, edo orretxegaz edo beste bat ez
bategaz enaz ezkonduko.
—Eztagoz berton mutil morrosko eder on
bana-banakoak? Kose Kulian bat aor eztago,
gitxi gitxi langoxea? Leberin bat? Peillo gorraren
seme biak, eta beste amaika? Gazteria ederra
eztogu beti Ondarroan ezautu? Eta itxas-gizonik
senartzat artu nai izan ezik, nora iges egin dabe
Izpasterko mutilko arpegi-ederrak?
—Baiña orrek…
—Zer orrek, orrek zer? Ondasun billa abil
Katalin? Orretara-ezkero ez beste baten zain
egon: geure auzoan bizi da Ameriketatik oraintsu erriraturiko mutil zaar bat, orrazi zaarren
aginduna. Iñoiz ondasunik pillotu bada, baeidauko orrek urre gorria ta urre zuria baiño eztana.
—Orregaz ezkondu? Gizonak salduaz da lapurretan aberasturiko aker zaar, koipedun, arlote
orregaz? Neu? Satz sortuko al-iakoz berorren
urre-pillook!
—Ori larregi esatea da. Ziur iakinarte, etxako
gizoni orrelango iraiñik ezarri bear; ziur iakin da
bere, kontuz kontuz, ezin bestez da miiña labanegitu barik.
—Perrandes ezta orren erikoa, izango bere
ez. Esatea bere! Perrandes lango mutillak eztira
orma-bedarra legez nungura ta lekuan lekuan
ikusten.
—Ez e? Erruki aut Katalin: erbien begiak dirudie ireak; edegirik dagoz, baiña lo; eta (auxe
dogu damugarriena) iratzartueran negar egingo
dabe. Gure auzoko dirudun ori, zelan alangoa ta
bada-ezpadakotxua ta ortik emendikoa ta guztia
bearrekoa dala batzuk esanarren, euskaldun
garbia ta euskaldun garbien semea dozu; onez
ganera kristiñaua, Eliza onetantxe bateaturikoa.
—Eta zer?
—Ondasun-billa abiatera-ezkero, ez kanpora
ioan, aaaor berton senargei ona. Iaunaren lege-
ko bizi-lagun on bat gura badon barriz, ez katalin erdal-erriko mandazaiñi begiratu.
—Batek esan bear leuke gauzea! Nora begira
egon intzan eu, Maripa, Txantonen gura izateko?
—Neure Txanton?
—Begiak itxi ta bere naiago dot…
—Bai, Katalin; begiak arras zarraturik artuteko obea don ori, kirten ori. Ezakit, baiña, asarratu, ez sumindu, ez goragoraka ta purrustadaka
asi. Perrandes eztakigu ez aberatsa danik, ez
mutilla danik, ez ain gitxi kristiñau ona danik;
kristiñau zintsua ta mutil ondo eukia balitz, elitzake ori ire atzean ibilliko. Ezaldago beren iaioterrian neskatilla on-zalerik?
-Perrandes nor dan ondo dakit nik.
-Nok esan-da? Perrandesek berak esan-da, e?
Aaai, Katalin, ene alabea!! Damu izango euke
eure bizi guztian.
—Elitzake nire damu ori iñoren lepora iausiko. Emakume onen eramena ta ekiña!
—Eutsi, Katalin, ur bedeinkatua. Gogoz arren
egin gero, gogoz.»
Txantonen emaztea ta Txiliren alabea Elizaratu zireanean, mutil koipeztotxu batek Antigua-
ko altaran argiak isioten iarduan. Altara-ganean
kandela bi baiño ezebazan ipiñi, alderdi banatan
bat; argi irukotx bi isio ta iza ebazan gero zokondoko txikotakaz, atzenez erdiko estalki zurizkatxua amarra edo txikot intziriti batek goratu ebaneko, Elizako gizon da andrazko guztiak buru
makur makurraz da bat batera agur egin eutsen
Antiguako Andra Mariari.
Gizonen gorputza aztertu ta ezautu daroagun
antzera, erri bat, aztertu ta ezautu gura izanezkero, kaleak zantzat euki bear izango gendukez, etxeak azurtzat, odoltzat erritarrak eurak,
besotzat bideak, burutzat auzi-etxea edo urikoetxea: Elizea izaten da errien biotza.
Gizona zelangoa dan iakiteko, eztogu burutik
beatzetara neurtuten, gizon andiak sarri asto
andiak izan doazalako. Erriak ezaututeko bere,
kaleetako txikota ezta neurririk onena izaten.
Lekeitioko uria ondoen da zeatzen illuntzetan
ezautu eikean: Elizaraturik. A da Elizea! An Ama
Mariak biotzeratuten daben atsegiña da atsegiña!
Gure kondairatxu au baiño askozaz oraintsuago, zapatari barregarri bat bizi izan zan
Lekeition bertan. Eriotzako ordua eldu zanean,
abade txikitxu batek, gau ta egun beragandik
aldendu edo alderatu baga, ondo ilten lagundu
eutsan. Beste gauza on askoren artean «Urlia,
esan eutsan zapatari erdi-illari, poztu ai. Nok leuken ire zori ona! Gure Eliza ederra laster barriraztuko dauskue, ta ik zerutik polito polito ikusi
al izango dok.
—Iauna, erantzun eutsan oekoak; nik neure
aukeran itxi-ezkero, lurretik ikustea naiago izango neuke».
Zapatari orrek, beetik ikusi ta bere, ona eritxon; da ziurtzat euki leikenez, zeruan baldin
badago, amaika bidar beren erritarrakaz batu ta
guri begira dagoanean pozezko adurretan esan
izango dau ak ederra da gero Lekeitioko uriaren
biotza!
Lurreko gei guztiak alde bi daukez: aurrea ta
atzea, kanpoa ta barrua, ganea ta azpia, agiria
ta estaria. Gure begiak alde bat baiño eztabe
begirakune baten ikusi al izaten; Iaunaren begietarako barriz eztago atzerik, azpirik bere ez, ain
gitxi estaririk: gauza guztiak, gizonen gogamen
da asmoak, uste ta gurariak, begirakune bat
bakarraz alde guztietatik dakusaz goiko Ikusleak.
Beetik ikusiriko ezgauzatxu onei goitik begiratu al bageutse, zeinbat egi elitzakiguz guzurtuko? Amaika bidar lotsatuko gendukez geure
burua ikusiak!
Gau atan Txiliren alabea Elizan ikusi-ezkero,
betuleai zirkin eragin baga altarara begira ta
beren ezpanak motzaillen artazi edo guraizak
legez gelditu baga alkar ioten, zein gurasok
ezeutsan Iaungoikoari bera langoxe alaba elizarakoi bat eskatuko? Baiña alde bat baiño ezekusen: agiria, barrukorik ez. Maripak besoan atztximurkada bi egin ezpaleutsaz, antxe geratuko
zan Katalin altara illundura begira ta mandazaiñaren irudia begitasunez ikusten.
Bata bestearen ondoren kaleratu zireaneko
ta Maripak eskiñitako ur bedeinkatuaz zer egin
ezekiala, «Bai, esan eutsan Kataliñek: erdalduna
ta erbestekoa dot, baiña bera langoxe beste bat
ezaututearren, diruak emon leikez. Nire lepotik
aspaldion barriketan da zurrumurru diarduenak,
badakin, Maripa, zer dauken? Guraria, beren
esteriako baten guraria, ta neu ikusi eziña.
—Uuuujui: ire kontuak ezin esan daikez
mutuak, nik egingo neukean barrea! Guraria
neuk? Mandazain taket baten guraria? Ezkonduteko banengo (ondo entzun gero, ondo: ez albokera begiratu, kaltza nasaidunik ezton agiri-ta)
ezkonduteko banaiengon, berreun mandazain
euren antzeko bi milla mando ta guzti baiño
naiago izango naieuken Txanton bat soiñeko
utsakaz, goian zerua ta beean lurra daukazala.
—Eztot nik igaitik esan.
—Nigaitik ez, e? Gaisoa! Eztaukan ik erru
guztia, eure Aitako sur-andiak baiño.
—Gero… gure Aitari ez esatea.
—Ire Aitak eztakialakoan ago, arri-koskor
guztiak beste gauzarik eztakienean? Aur eztarabil bera Errokek, goiz da arratsalde, mandazaiña
gora ta mandazaiña beera, gortu-agiñik?
—Isiltxuago, Maripa; geuri begira dagoz guztiak eta isiltxuago.
—Iakingo dot nik oraindiño ori nor dan, txori
polit ori. Naiago enduket, Katalin, eskeko bategaz ezkondu-ta ikusi, orrelango…
—Eztaigun geiago iardu ta ekin. Eskeko bategaz neure burua? Beste batek gauza ori esan
baleust… Maripa, zeinbat eragiñago ziriñago;
alper da Maria makillatu, ezpada berez biurtu.
—Neskazaartuteko arrenkuratan ago? Neuk
erakutsiko daunat Mariñasi ezkontzalaria nun
bizi dan. Edozeiñen, edozeren da edonungo barri
eidaki.
—Alper dala Maria makillatu…
—Tira, bada, tira. Egiunea eginda badago, ez
atzeratu. Egun atan txilintxuen ordez arranak
Elizan gertu bear izango doguz; albotikotzat
mando andi bi, beralangoxe erraldoe bi, ipiñiko
dautsaguz Perrandesi; eztegu-etxean aulkirik
ezta bear izango, oriotako zaragi puztuetan iarri
ta iezarriko gara.
—Ezein iarraitu, Maripa; osterantzean eztaunat iñoiz agurrik egingo. Barre?
—Aide, aide; or konpon, ondo ibilli; gorantziak eta eskuetako munak eta oiñetako igortziak oriodunari».
Kalean eurakaz batera ioazanen ardureak
ezeutsan Kataliñi aldenduten larga edo laketu;
eta Burgosko astotxuarena ez egitearren, ezeban Mariparen albora edo aldamenera urreratu
gura izan. Alkarri loturiko txakur asarratu bi
legetxez, ibilliago ta ariñago ioazan biak: murmur bata, agiñak agirian bestea. Mariparen etxeingurura eldu zireanean, Katalin bekoki txordoaz
da zerbait atzeraturik, «iñok nai ezpadau
bere…» esaten abia ekion «ezaz ezkonduko»
erantzun eutsan Maripak. Ezeutsen alkarri besterik esan, aldendu zireanean.
Berantz begira ioan Maripa, kaleko sakonuneetan maskalez ez ondatutearren; ezeban
burua iasoko, Errokek eta Leberin zaarrak oles
egin ezpaleutse. Alkarri «gau on» esan da gero,
Txantoni burutik zorgiñak kendutearren okerreriaren bat egin bear ekiola esan eban Errokek.
Beren asmoa adierazo ebanean, barreka abia
zirean irurak; Maripak barrean barrez ezeutsan
ezer erantzun al izan.
IV
Txantonen barriraztasuna
Aparia aoan eukela sartu zirean Mariparen
txakolintegian Erroke, Leberin zaarra ta Santi
amugiña. Euren etorrereari luze eritxala egon
zan Txanton, apaldu ta gero semeari lo eragin
eutsanetik orduxerarte. Txili beste irurakaz ez
ikusirik, arratsaldeko eztabaidatxua gogoratu
iakon, da berak egiteko eukan itaunea Erroken
aotik entzun ebanean, asko geitu iakon beren
keizura ta arrenkurea.
—«Nun etedabil gaur Perrandesen aitagiñarreba izatekoa?
—Nor? Txili? Aotik kendu daustak, Erroke;
neu bere orixe itanduteko egon naz. Beste egunetan ordu onetako beti agertuten iaku. Ezer
egin eteiako, bada? Badakit urrean zek atzeratu
daben gaur. Astakeriak miiñean artuten dabezala esan dautsat arratsaldean, da nik barriz eztot
bera mindutearren esan. Astakeriak edo… neuk
badakit… arira eztatozan esakeraak lantzean
edo noizean bein aitatuten dabezana, ezta egia,
gizonak? Enaizu gero salatu.
—Ezai umea izan, Txanton; ori baiño gorabera ta lor geiago dauko ak biotzean. Eu gaur Elizara baga, e?
—Ez niri errurik ezarri, Erroke, an dagoanari
baiño.
—Maripa, enekian orrelangoa intzanik.
—Gogorik ezeukala igarriezkero, zer egingo
neban, bada? esan eutsan Errokeri Maripak.
Sutondotxuan bero berotan gelditu eragin.
—Guzurra bere, berbea da, esan eutsan
beren senarrak. Ez sinistu oni, gizonak: bazkalostean, goizetik etxeratuteko beronek agindu, ta
orain ori esan?
—Illuntzeko aize otzak ene senar epel oni
eztautso on andirik egiten; arratsaldea zer edo
zertxu artu baga igaroteak bere ez.
—Zori txarrean eskatu neutsazan bein txakolin-txiztil batzuk eta ogi-apur apur bi. Ni baiño
iatun da edari-zaleagorik ezpalego…
—Ezakit, senarra, gorritu; antxiñatik etxekotuta daukaguz entzule onek; adiskide ta bezero
zaarrak doguz, Erroke.
—Zer, Maripa?
—Txakolin-saltzaillea baintz, zer gurago izango euke? eure aurrean pitxerdi, ala atzetik eta
ezkutuan pitxarkada osoa edatea?
—Beste batek edateraezkero, zeinbat gitxiago naiago; baiña neuk edateraezkerokoan, betoz
pitxarkadok. Nora oa, Txanton? Umeagana onen
goiz? Itxi eiok orri lo egiten: bakean dagoanari…
—Bakean itxi. Ori iiñoat neuk bere bada; auri,
orixe, berori. Berak, Maridrogak, egia eztana
iakin da bere, esan! Bakarrik gagozanean, Kristorenak esan daidazala; leporatu beidaz, guzur
da bar, miiñak emonala ta geiago; baiña iñok
entzuteko moduan… Iatuna ta edalea neu?
edan-sarria batez bere? Nok ikusi etenau zabuka
ibilli eziñik, edo tirlitorlo miiña moteldu-ta?
—Olgetan aitaturiko destaiña mingarriak,
benetan esanikotzat artuten dozak ik.
—Olgetan-benetan esan beti, Erroke; olgeteak benetea ekarten dau gero.
—O neure senar morrosko, gizon bana banako, kokotgorri, Txanton sendoa! Bedeinkatua ta
onetsia izan dailla i onen ordu gitxitan luze ta
mardotu, sendo ta edertu auan txakolin miragarria!
—Ene San Antonio ta mutilla! Zek edo zek,
gatx andiren batek io bear gauz, Maripa. Iñoiz
ez, da gaur onelango zoraildia?
—Txanton: txiki txikitatik, umetatik, Aita ta
Ama esaten ikasi genduanetik, bata bestearen
lagun izanarren, aspaldiko urteotan alkarregaz
bizi izan da bere, ezetedogu, bada, alkar ezautu?
Makarra ta eragiña intzan arte guztian, abegi
ona egiten eustan; da orain, lodi ta galanta agoanean, abegi ta arrera txarra egingo daustak?
—Baiña andia ezta au, Erroke? Gaurrarte ni
txakilla izan nau ene emazte zoro onek, makala,
barritsua, epela, ezereza; gaur barriz morroskoa,
banabanako gizona, kokot-gorria, galanta, sendoa. Benetan diardun, Maripa?
Eztakutsu, gizonak, nire senar, txalen begidun au?
—Bai.»
Guztiak baitez esan ebenean, Txanton erdisiñistuten asi zan beren barriraztasuna; kokota
ta arpegia igortzi ebazan gero esku bategaz, da
beti langoxeak eukazala uste eban; gorputzari
bere ezeritxan len baiño andiagoa ta mardoagoa. Ezbai onetatik len bai len urtetearren, Errokeri isilleko mandatu bat emon eutsan Txantonek; eta biak, besteak barrea euki eziñik egozanartean, subil-ondora ioan zirean.
«Begiratu eik aurra, topiña-barrura, topiñeari
zirkiñik ez eragin gero, ura geldi geldi egon daitean; urreratu kurtzelu ori.
—Ta zer? esan eutsan Errokek.
—Begiratu ondo: nik arpegia len langoxe
makarra iruntzia ta azurtsua daukat; kokota, beti
betiko zantsua ta tximurduna.
—Ik eztaukazak, mutil, begi orrek zuur da
ondo: nik, bai uretan da bai aurrez aur edo arpegiz arpegi, arratsaldean baiño andiago, lodiago,
mardoago, guriago, ta galantagoa akust.
—Egia eteda kontu ori? Baiña luzatu ta zabaldu banintzok, kaltzak eta txartesa estuago ta
laburrago euki bear izango neukez nik.
—Eure soiñekoak bere, eugaz batera azi ta
nasaiturik iagozak.
—Zorginkeria da au orretaraezkero, zorginkeria.
—Ur bedeinkaturik ezetedago goian?
—Bai zera! Egon balitzok, etzoan iñor i olan
aldatutera etorriko.
—Zorgindurik etenago bada?
—Orretara zorgindutekoan, betorkidaz neuri
bere zorgiñok.
—Ezin izan leike au.
—Ezin izan leikeala? Eztakik zer igaro dan
amabost egun onen barruan, Gizaburuagako
baserri-etxe baten?
—Zer?
—Au baiño barriraztasun arrigarriagoa iazo
da an. Ago puskatxu baten, arei ots egin daioedan. Maripa, Leberin, Santi: zatorkiguz sutondora, or zagozanok.
V
Olgetan-benetan
Errokek dei egin eutseneko, beraganatu
zirean Maripa ta beste biak. Maripak kontuz ibilteko esan eutsan Errokeri, umea iratzartu
ezeian. Errokek baietz erantzun da gero, modu
onetan iarraitu eban bere berbaldia edo iarduna:
«Besarkada edo laztan bat emon daiogun Txanton ederrari, ezer adierazoten asi baiño lenago.
Txanton, dart dart ago i; nik barriz ziur dakit,
Txantonek ukabilkada bategaz Leberin zaarra
Santi ta neu, irurok, lurrera eratsiko gendukezana. Entzun ondo guztiok.
Pilipe Muitizko deritxan gizon gazte bati,
oraindiño urte bi eztireala, sein edo aur makar
makartxu bat iaio iakon. Urte ta erdi-inguruan,
makal da erkin bai, baiña beste gora-bera baga
bizi izan iako sein ori. Oraintxe amabost egun,
egubakoitz edo bariaku-arratsalde baten, Piliperen emazteak, seiña lo itxita, Laizoletako errotara edo bolura iru zorrokada gari eiotera eroan
ebazan.»
Errokek iarduan artean, Txantonek Leberin
zaarrari isil isillik «I, belarrira itandu eutsan, ni
orretara nagoana egia da?» Leberin zaarrak
barrea euki ezinik «baietz, gizona», erantzun
eutsan.
Errokek, Txantonen barruan zer ebillen igarrita, aunetara iarraitu eban. «Errotatik urten da
etxean sartu zireanean, umea ondo-ezik eta
artegaturik topa eban Piliperen emazteak; mosu
bat emon eutsan bekokian, baiña ingiraz; beren
besoetan artu nai izan eban gero, ta kaltz erpetik oratuaz geiagoko baga, garraisika ta alarauka
asi zan umearen Ama. Beren alarauetara ainbeste auzoko batu edo batzandu iakozan: Ama errukarria ikara gorrian da izerdilarritan ikusi ebenean, zeri oratu ezekiela geratu zirean. Mari
Andres, Maari Andres, deiadar egin eutsen; Mari
Andresek (au eban Piliperen emazteak beren
izena), begiak zabalik eukiarren, ezeutsen ezer
erantzun al izan: adore bagakoa irudian. Nok
esan, baiña, an gerta zan guztia? Emakumeak
bildurraren oetik aldendu bai, baiña kanporatu
nai ezik egozan; gizonezkoak, bata batera ta
bestea bestera zabaldu zirean: Piliperen billa
batzuk, beste batzuk osagillearen eske, ta enparauak Abadetan. Abadea iagi al izan balitz orduerdi baiño lenago guztia amaitu ta leneratuko
zan: zorginkeriak ezeban geiago iraungo.
—Erroke, arin amaitu eik; nik len bai len oeratu gura neuke.
—Egon ai puskatxu baten, Txanton; laster
atzena emongo dautsat asiriko arlo oni. Aurrenean edo lenengotan esan dot eta egia da: gaur
emen Txantoni iazo iakona, angoaren aldean
ezta ezer. Pilipe ta osagilleak, eskaratzean sartu
ta gero, igarorikoa iakin ebenean, osagilleak sastada bat beren puntzetaz egin eutsan Mari
Andresi; Pilipek barriz umea Amaren odolaz ez
loitutearren besoetan artu gura izan eban. —Zer
dabil emen? esan eban Pilipek arpegia zurbildurik, berunezkoa ala aragizkoa dot ene seme au?
—Mari Andres ozta ta nekez beren senera etorri
zan. Guztiak iarduen izketan, guztiak alkar aditu
eziñik. Noizbait agertu eban beren burua sakristauak, eta guztiai isillik egon eragin da geldi
geldi ta estulartean beren eretxia erakutsi eban:
«Abadea ondo-eztxuaz oeraturik dagonezkero,
Done Eufemiako eliz-zaiñagana umea eroatea
izango da, ene ustez, osabiderik egokiena ta ironena.
—Baiña ara-orduko gautuko balitzakigu? iragarri eban batek.
—Eta zer?, erantzun eban sakristauak.
—Zelan eroan umea? Astuna dago ori, araiño
eroan al izateko.
—Astorik ezaldako kortan?
—Iru dagoz, esan eban Pilipek.
—Goazan bada, erabagi eban sakristauak:
alkarri begira egoteak eztakar atze onik. Andrazkoak begoz berton, Mari Andres zainduten; goazan gizonok.
Euretariko bati entzun dautsat, Txanton, ekin
eban Errokek; zazpi gizonek Done Eufemiako
mendira-bidea artu eben, eurakaz iru asto ioazan, irurak bein banan da lepo-azurra arras minberaturik eroan eben ume astuna. Alango arratsik eta gaurik ezeidabe egundo igaro. Arratsaldeko bostak inguruan eldu zirean mendi-barrenera, etxean geldi geldi egon balitzaz!! Errukarriak! Eurai entzutea da bat, beste bat nik azaldutea. Uleak zutiñik edo zutunik eta gorputza
ikarapean eukiten dauz Gizaburuagako gizonak,
au gomuta izaten daben bakotxean.
—Txanton: ezai larritu. Naikoa ezta izango,
Erroke?
—Ez, Maripa: egon bein. Ezeizan arratsalde
atan eguna bestetan legez gautu. Norbaitek zartada baten odei-ganean estalki baltz da izugarri
bat zabaldu-ta legetxez, etorri ei-iaken gaba
euren begietara: bat batera, itsu-mustuan, iñok
uste izan baga, siñistu ezindako moduan. Eta
gero, ai gero! Ujuiak emendik, barre-santzoak
ortik; argi bat emen, beste bat arantzago; ioan
alde batera ta argia illundu, ioan bestera ta
sasiartean arpegia urratu; alkarren barri ezekien; gorputza, berreun gizonek makillaturik
legetxez euken. Gau guztian ibilten, nundik nora
ezekiela: bilin balaunka, musturrez aurrera,
buruz beera… ta zelan ez? Gau guzti guztian ibilli ta ibilli, Txanton, da auxe da arrigarriena ta
beste iazoera guztien azkarrekoa!! eguna argitu
iakenean (bat batera ta goizabar baga argitu zan
orduan) zirririk edo zirkiñik egin ezpaleben
antzera, zazpi gizonak, iru astoak eta zori txarre-
ko umeak alkarren kontran euren buruak ikusi
ebezan.
Egon ai, Txanton; txarrena agertu dot eta
egon ai; besteok bere ementxe gaiagozak eta
ezai lokatu. Alkarri eskuak emonaz iagi bear izan
eben, ain egozan eiota!! Astiro astiro, gora ta
gora igon eben gero mendi-burura elduarte. Elizondoan oles egin ebeneko, pekatu baga sortua
esanaz, irurogei urte-inguruko gizon gordin andi
bat aurkeztu iaken.
—Zer dakazu edo zek zakaz, gizonak, onen
goiz?, onetxek izan zirean eliz-zaiñagandik
entzuniko berbaak.
—Garatz arduratsu batek gakaz adiskidea;
erantzun eutsan sakristauak.
Onek, igaroriko guztia iragarritakoan, astoganeko umea erakutsi eutsan eliz-zaiñari. Ona
emen onek emoniko epaia:
—Zelango begiak daukazuz, gizonak? Umetzako au ezta umea, larogei urteko atsoa baiño:
Sorgiña. Iaurti ta amildu eizu guztion artean ortik
beera.»
***
Ezeban geiago entzun al izan Txantonek: aldi
gaizto batek adore baga itxi eban.
Maripak, estu ta larri, olgetan asiaz damuturik, amantalaz beren senarra aizetu eban. Arik
gerotxuago, guztien artean goiko gela batera
eroan eben Mariparen senar eder galant kokotgorria.
Goian ebilzanartean, Txilik iru edo lau bidar
ots egin eban bean; da iñok ezer erantzun ezeutsanean, sueteraiño ioan zan.
Maripa geroago ta keizuago ebillen; ezeban
iñok uste senarraren ondo-eztxuak alango zauskadea egin bear eutsanik. «Bein asi ta bertan au
iazo bear, esan eban. Ordu txarrean ikusi aut,
Erroke, etxerantz nentorrela. I ezaz Erroke, okerra baiño. Ai neure Txanton baketsua!! Kendu
zakidaz, gizonak, emendik; ken ken. Begiratu
eiozu bat edo batek umeari, ta ezer opa izanez
kero, badakizu gauzaak non dagozan, da artu.»
Au entzunaz, Erroke ta lagunak alik isillen
beerantz etozan; Txilik euren oiñ-otsa belarriratu
ebanean, bide-erdi urten da zer euken itaundu
eban. Beren guraria ase ta gero, Txantoni adarra
iotera igon nai izan eban, baiña besteak ezeutsen laketu.
—«Guztion artean txotxolotu dozu Txanton.
Nok gero tximista orri zorgiñik eztagoala siñistu
eragin?
—Gizona, erantzun eutsan Errokek Txili tximistadunari, nik uste izango naieuan au iazoko
zanik? Neu bere siniskorra nok eta bildurtia, edozein gizon gitxi edo asko izan doan antzera;
baiña orrenbestekoa…
—Erroke, geldi geldi: gatozan arira. Ni enok
gero Txanton. Bildur izan ai eu, gura badok:
ezkaizak besteok bildurtitzat edo Txantontzat
euki.
—Ezaz i, Txili, bein ez bein da baten ez baten
bildur izan?
—Txili ez.
—Gabaz bakarrik eta bakartasunean abillenean bere ez?
—Ezta munduan neu bakar bakarrik bizi
banintzok bere.
—Izan leike… edo eztakit nik zer esan: orrelango epairik etxoat benetan diardun gizonengandik entzun. Neuk bere gizaseme indartsu ta
barru sendodunak ezautu dodaz; arako neure
aitaita, indar-arazoetan entzute andikoa. Berari
ta beste askori (onek bere etzirean ustelak) bein
baiño geiagotan entzun dautset…
—Zer?
—Gauaz bein edo bein Damuturen bat aurkituezkero, biotza taupadaka eukiten ebela.
—Zer, Erroke?
—Esan dodana, Txili.
—Sinistu bere ezin dot ire aitaita sendoa,
damutuak direala ta eztireala, ikaratu izatea.
Damutuak!! Erdi billoizik, txikotaz edo idi-zillaz
gorputza odolduten iarduten daben ero batzukaitik taupadaka biotza asi? Biotz txatxarra da,
gizonak ezgauzakaitik taup egiten daben biotza.
—Txili: eztau balio izango gero gauza bat
esan da beste bat egiteak. Or gau-erdi-inguruan
norberen gerizarik bere ikusten eztan gau illun
baten, buru-utsik, ortozik edo orpo-utsik eta
erdi-billoizik, erraldoia lango Damutu andi bat
begien aurrera, eu bakarrik agoala, aurkeztuko
balitzakik, ezintzake, Txili, bildur izango?
—Ona, Erroke (ukabillaz maiari ots eragiñaz
esan eutsan Txilik): ire aitaita baizen sendoa
enok; onelan da guzti bere inpernuko deabrua
bera Damutu-iantziaz agertuko balitzakit, eta
iarraituteko esango baleust bere, enintzake bildur izango, eneuke atzera egingo. Zelango biotza da taupadaka dabillen biotza? Zanen batetik
dingilizka edo esegita daukagula uste aldok?
—Naiago neuan, Txili, aitatu dauan ori aitatu
ezpaeu.
—Ezai txakilla izan i bere, Leberin. Ekarri eik
txakoliña, ta gaioazan gero geure Txantontxu
ikustera.
VI
Aupada bidebagako
baten atzea
Markiñarako urteeran, Atea deritxon urimugan eukan Perrandes mandazaiñak ostatua.
Berarizko apaingarririk ezeukan etxe onek;
beren ormetan ezeben iaubeak iñoiz ezetariko
zuzenbiderik edo igargarririk ezarri; au gorabera,
Lekeitiar guztiak antxiñatxutik Mandazaiñentzako Ostatua esaten eutsen etxe oni. Iru ate andi
eukazan etxeak: bi kortarakoak, goiko bizi-toki
ta ganbararakoa irugarrena.
Lekeitioko uriak, bai orduan da bai arrezkero,
kale luze luze bat dauko, bertako zurkulu ia guztiak erakusten dauzana. Beste kaleak (onen
aldean txikiak) erdi-konturatu baga bertara eroaten dabe bat, zein da errekatxuak ibai andira
daroezan urak legetxez.
Iru mako edo arri-uztai egozan kalean bertan:
kai-ondoan bata, gaurko uri-etxeari dautsala
bigarrena, bestea Ate aldean; eta iruretan zerutarren irudiak lurtarren atsegiñerako eregi eba-
zan iaiereak edo onerazpenak. Kale onetantxe
egoan Txiliren etxea, kale onetantxe Mandazaiñentzako Ostatua, ta kaleon berton igaro zirean
esateko daukaguzan gertaera gomutagarriak.
Gau atan ezekian mandazaiñak zer erabillen
esku-artean. Txiliri erraiak ardaoz berotuezkero,
beren alabea emaztetzat eskatu ta baietz entzutea, atzerapen bagako gauzea izan bear ebela
uste izan eban: ezeutsan ezetz erantzun, baiña
baietz bere ez; eta gizonak, beren ustez, zerbait
eskatu dakionean bai edo ez, garbi garbi, zeatz
zeatz, soil soil da luzapen baga erantzun bear
dau. Berari iñok (Kataliñek izan ezik) beren iru
mandoak eskatu izan baleutsaz, etzan atzera
begira ta burua austen egon izango: ez esan da
kitu.
Mandoai askan garagarraren ordez lepoko
estalkiak edo berogarriak ipiñi eutsezan iakitzat;
mando errukarriak bein baiño ezeben burua
makurtu, agiñak erakutsi barriz bein bere ez.
Ikustekoa zan orduan Perrandes, argimutilla
eskerrean da gorostizko makilla eze bat eskuman eukazala, aiñenka ta biraoka, bein banaan
Tordillori, Carbonerori ta Platerari bizkarazurra
neurtuten.
Zori onean da adiunez iatzi zan goiko atsoa
(Madalen eulea) aparia maian eukala Perrandesi
esatera.
—Zer nai, patrona?
—Apaldu nai izanezkero…
—Apaldu eu.
—Mando gaisoak! ezeizak orrenbeste64 io.
—Isillik i, arraioa.
—Zer egin etedaue bada, gaisook?
—Garagarra neu emon ta ez ian. Tordillo,
come, rre… diez.
—Olan ioezkero, eu il ezaien kontuan ibilli
ai… Baiña Perrandes, zelan iango dabe zer-ian
eztagoan lekuan?
«Mandazaiñak, beren uts-egiña ezautu ebanean, Ama batek seiñari langoxe ereguak eta
palaguak mandoai egin eutsezan. Iñoiz baiño
garragar geiago iruntzi eben oneek egun atan.
Euren iaubea, kortako egikizuna amaitu ebanean, Madalen aurretik argi-mutillaz ebala, gora
ioan zan.
Apari ugaria ta onuratsua gertu eutsan Madalenek, baiña alperrik: ezeban ezer ian al izan.
Arrautzatan, berak ianala ta geiago egozala esan
eutsan, da alperrik; alperrik iardu eben Madalenek eta beren seme zaarrenak errian urte atan
gertariko guztia adierazoten; alperrik osagilleari
ots egiteko igitu gura izan eben. Ez, esan eutsen
Perrandesek: berba auxe ta gau on baiño besterik ezeben beronen aotik entzun.
Oi ebanez, kortara etzatera iatzi zanean,
ezeutsen Kataliñen senargeiak mandoai bestetan legez beren asmorik erakutsi; ez, Erriojara
noiz ioan bear euen esan; ez lepoa, Kataliñen
izena ta edertasuna aitatuaz, igortzi ta palagatu.
Argiari putz egin da gero, soiñeko ta guzti
etzan zan lasto-zorro ganean. Lau ordu baiño