Batxi Guzur - 3

iñori kenduak dirudiyenak, begiyak barriz txalena bata, katuak egunez eukitten dabezan lakoxe
txiki betule bakue bestia. Arpegiya da a?
—Egon adi, neurea esan daidan. Iretargien
atzea ikusi etedodan? Nik ikusi eztodan gauzarik
eztago.
—Neuk be bakit ori.

—Banaioak bein (Inglaterrako Upland-en zan
au: gero esango deuat Upland zer zan) banaioak,
ioan, da ioan, da ioan, eurrera beti, ta beti iretargieri begire: amakak (gaubekoak) io ta Batxi ibilten, io amabiek eta Batxi eurrera, io ordu batak
eta ordu biek eta irurek… eta Batxi Amaren atzeti akitika dabilen txaala baino bizkorrago. Bildur
nintzen albizarra amata edo itzali ta bera ostenduko eteiaten; baie Batxik bereagaz orduen bere
urten euen. Urabila, badakik zelan egoten dan
laratzuti beera dingilizka, esnea egosteko maskilotxue, barruti garbi garbie ta kanpoti kez da
kedarrez edo i-iutukoz baltziturikoa? Alangoxea
da iretargie: aurreti argie, atzeti gabaren Ama.
—Iparragirrera yuanezkeko, ikusiko litzakiyo
atzia?
—Eztot uste; baie euk gura dok eta eurrera.»
Eta gure biotz andikoa ta biotz bagakoa Iparragirrera ioan zirean: bata iretargiari garondoa
ikusteko leian, bestea Iparragirreko neskatilleari
arpegia ikusteko gogotan.