🕙 21-minute read

Batetik bestera - 11

Total number of words is 2775
Total number of unique words is 1568
29.4 of words are in the 2000 most common words
41.5 of words are in the 5000 most common words
48.4 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  utzi, langilleen aldez neurritsuago, zuurrago ta burutsuago jarduten eban sozialista alderdia, ta buru-belarri jarraitu asmo barriai; agintaritzarik nai ez dauan
  talde ausartari.
  –Zer dala-ta, jarri ete dot nik neure burua lazka
  onetan?
  Gorputz et arima, ondatuta dago. Gorputza, makal
  ta indarbage, geisorik. Gogoa abailduta, adorea galduta.
  Lurraren ganean lo, ainbat gizonezko. Guztiak,
  aurki ez ezagunak. Bear bada, anarkistaren bat. Adiadi dago inguruko gorabeerai. Iru bazter dira munduan Nikanor-eri barru-barruan kirrisk-eragiten deutsenak, entzunaz bakarrik: soldau-etxeak, geisotegiak
  eta kartzelak. Lenengotik, askatu zala uste dau. Bigarrenik ikusi bear izango ete dauan zalantzaz dago.
  Baiña irugarrena, aborik eskura ezagutzeko zoritxarra
  izan dau; eta espetxean dago, barruan, morroillope
  atxilloturik.
  
  Soiñean soiñekoak, ez burusi bat gorputzaren
  berogarri, ez tabakurik erreteko. Edaria nun eta zelan
  izango ete dan, arean ez daki.
  Agintarien aurrean egin ditu autorpen bi. Eta
  orain, kideko dituan gizarajoentzat bere, egin bearko
  dau azalpen luzea. Zegaitik eta zelan eldu dan egoera
  lotu orretataiño. Nungoa dan, zenbat bidar egon dan
  «gerizpetan». Barreak egin deutsez an dagozan
  batzuk. Oraindiño presokume bat baiño ez dala, dirautse; atxillotu kakanarru bat; narru-gorrian dagoan txoria, artean lumatu bakoa. Nikanor-en entzun-bearrak!
  Zaarrenak, ostera –burugiña berau, gorputzeko medikua, alper zuria!– ara eldu barri dan gazte oneri geisokia deritxa, eta leen esana diño barriren barri, zera, an
  dagozanak Nikanor-engandik izango dabela laster
  arin, erikutsua sortuteko txertua, onen eztul eta
  gorroen bidez.
  Orduak aurrera doaz, ta lagun barrien artean, zoritxar bardintsuaren erkide ta tarteko dirala igarririk,
  zertxubait azkortu da Nikanor-en adorea. Tabaku erreten dakusaz an bertan bere, norbaitzuk. Nundik nora
  lortu ori?
  
  Betiko leloa. Morroillopean egonik bere, dirua euki
  ezkero eskuratu leiteke tabaku-bedarra. Ta, edaria ta
  ardaua edan bere bai.
  Kanpoko aizetara doaz geroago, erreskada luzeetan. Bide estuetan geldi daukez, ta gero, barla zabalean, orma luze luzeak esi dituelarik, an dabiltz zerualdearen urdiña ikusi nairik, eguzkiaren epeltasun
  gozoa gorputzera erakarri guraz. Kaiolan dagoan txoriaren antzeko bizimodua. Barruan ostera, gizona; eta
  kanpoan, aren zain, gizona ortxe bere. Artegian
  dagoz, ta artzaiñak oi dauan lez, banan banan zuur
  zenbatuak, bada ezpadan bat edo bat faltau ez daiten.
  Ainbat gizon batu dira barlan, egutera. Bere gelan
  ikusi dituanan ez dira ezer, oneen ikusian. Ikusgarrizko taldea, gizon mordo ikaragarria. Egundo olakorik ez
  dau jakin mutillak. Zaar eta gazte, luze ta txapar.
  Emakumeak beste alderdi baten ei dagoz. Espetxeratuok, batzuk ba dauke nok lagundu, diruz, jantziz,
  janariz eta abar. Beste asko, deslai dagoz, okerreria
  lagun eta besterik ez...
  Bakotxak dauka bere istoria. Bakotxa berak daki
  jazoera muturra eta asierako sustarra. Askok, amaika
  bidar egin dabe egotaldi ederrik morroillopean. Lenen-
  
  goz eldu barriak ba dau zer ikasi bizimodu makur ta
  errukarri onezaz. Kirten asko, ementxe zuurtu izan da,
  eta zintzoak bere, mordoka usteldu ta alperrik galdu.
  Biurri diran askok, antxe egiten ditue ezagupide sakonak, eta alkarrengandik amarrukeri ta txarkeri barriak
  ikasi.
  Gertakizun baltz eta itzalak. Odolez zikinduriko
  esku ta barr4u zital asko dago. Gorrotoak eta ikusi-eziñak ara eroandakoak bere, ba dira. Baiña, lapurrak
  dira geienbat, ara eroanak. Baita laterriak dituan milla
  legeen artekoren batean, uts egindakoak. Iñoiz, errubakoak bere bai, zuurtasunaren ta zuzentasunaren
  kontra, antxe dagokez.
  Epai onaren itxaropenak, biziteko adorea anditzen
  deutse batzuei. Astun ariñean ez dira bardiñak angoen erruak. Ezta urrik emon bere. Baiña jagolen kontrako sentimentua bakarra da guztiengan, gizonaren
  askatasun-egarria, bardinkoia dan lez.
  Batzuk ba doaz gela berezietarantz, burdiña ta
  sare bitarteetan, kale-jentea ikusteko eretia ta baimena daukelako. Batzuk berogarri ta janaria ta eskuartea
  bere lortuko dabe, kanpokoengandik. Doakabe izanaz
  batean, ba dabe gizon askatuekin artu-emon bizigarria. Eta asmo ta itxaropen barria, igurtzi gozoz dabil
  
  edonoiz gizonaren biotzean, laguntasun apurtxua izan
  ezkero. Baiña bakartadea ez da iñoiz guragarri, edu
  onetan egonik...
  Nikanor-en soin eta barrua makalaldiak jota
  dagoz. Geiso dagola siñisturik bizi da. Nekea nekearen
  ondorik, bearrizana, ezune zitala. Bazter batean lenbailen ilgo balitz, ezer galduko ete leuke berak, eta
  munduak, arean?
  Espetxe-jagola batek aren izena aitatu dau. Nikanor-ek zigor barriaren ordua dala uste izan dau, eta
  urrengo itzak entzun baiño ez entzun naiago dau.Jagolearen aurrean, atxillotu langille batek burusi bat
  emon deutsa, kaletik bialdurikoa. Eta baita diru apur
  bat bere.
  –Nok emon deutsula uste dozu?
  –Ez dakit.
  –Emakume bat izan da.
  –Beronike Fontanet, ala?
  –Berbera.
  Egun illuna. Euria da barlara aizetara joateko.
  Baiña gaur Nikanor-ek ibituta, arinduta daukala uste
  izan dau bere zorigatxa ta gorputzaldi txarra. Beronike berazaz gomutau da, eta alegin egin dau nun eta
  
  zelan dagoan jakiteko. Presondegian dagona ba daki,
  eta edozeren men izango dana, edozeren bearrizana
  izango dauana, ta manta lodia ta txanponak eskeiñi
  deutsa!... Emakumearen arima eder ta errukitsua.
  Diru apur orregaz tabaku-orria erosi dau ainbat
  egunen ondoren. Eta edari pitiña bere urdailleratuaz,
  jaso ta erneragin deutsa adorea ezagunean; arturiko
  laukotxuak dirala bide.
  Beronike maitagarria! Zoritxarreko una gaiztoan
  ez dau bertan beera laga mutil gizaisoa emakume
  onek.
  Akerraren adarrak okerrak dira. Eta epaillearen
  bizarra ez izan ortik emendikoa. Onegaz izan dau
  Nikanor-ek, bere azbegiak, azi-orraziak, joan-etorri ta
  okerreriak esan bearra. Ainbeste itz eta pitz, sariaren
  antzekoa barik, zigorraren erakutsia iabazteko! Beti
  da gorrotagarri, iñoren itaunei erantzun bearra. Berba
  bakotxean aringarri dan lumea, ala ondoragarri dan
  berun astuna ezarri oi dau epaipetuak. Bai dala bestelakoa, arimeari buruz, errudunak autor-entzuleari egiten deutsan agerpen sakona, zikin, oben, utsegite ta
  ugarrak guztiak zintzo zintzo azalduaz...
  
  Bildurrarren esan ditu Nikanor-ek, esan dituanak.
  Zer dauka zer esan aundirik, erri txiki bateko mutiko
  sostorrak, uri aundi batekomutil bizar urten-barriak
  eta uri zabal edatsuan sei illabete eskas besterik egin
  ez baldin baditu?
  Lapurreta ez larregia, eta gero ameslarien artean
  buztarturik, iñoiz ikusi ez dan agintaririk bageko erritaldeen egoera ta ibilpidea. Ameskeri orrek, dagoaneko, zer bat izan dau txarra. Iñor ilteko gei diran iskillu
  bitartez, lagun urkoaren bizia arriskuan ipintea. Arako
  soldautzatiko igespidea, norbaiten saldukeria diru
  ugerraren bidez, ori ez dau beintzat kontauko Nikanor-ek, iñok zirikatu ta eraso eragin ezpa legio! Noren
  kaltegarri al da ba, norbera soldau ez joana?
  «Andutz Mendi» sartu da kai ederrean. Laster
  dabil Matxin, untzitik legorreratuta, ango maletaria ta
  antziñako adiskidea idoro nairik. Alperrik. Ezin aurkitu
  dau Nikanor. Joan da arako «Montseny» edangurantz.
  Ez dago an, ez aren antzeko tokietan. Kaleak kale
  ikusi ditu, aztarren billa. Saltzaille ibiltaun bakotxa,
  axe bera dala uste izaten dau. Bertara, eta, ez, ez da
  agiri txikitako lagunik.
  Gero, bere ontzi aundian dagoala, Matxineri zerbait adierazo deutse. Zera, nonor dabillela onen gal-
  
  dez, an kai-ganean, legorrean. Emakume bat ain
  zuzen bere.
  –Emakume bat nire galdez, emen?
  Zalantza orrek, ostera, arnasa laburra izan dau.
  Antxe dagoan emakumea da, jakiñerazo deutsenez.
  –Ene! Beronike, izan bere.
  Aren arpegi itun eta itzalean igarri dagike Matxinek, ezbearren bat izan dana. Orra, zeatz eta labur,
  jazorikoa: Nikanor giltzapean dago, poliki poliki...
  Bular-baruan sua eta daukan uste dau Nikanor-ek.
  Txiñurritegia bere, ba dala deritxa. Berotasuna, errea,
  sukarra, garraztasun nai minberaa antza dauka. Larri
  dago. Eztul erasoak ez dau amairik ezagutzen, bare
  samar baiña ekin sarrian, neguko eurite isituaren
  araura.
  Egun sentia eldu da, nekez eldu bere. Ez darabil
  oraingoan mutillak, bere askatunazko buru-austerik.
  Gorputza dauka jausia. Ta adorea, galdu. Itobearraren
  seta ertsian loturik dago. Zerbait datorkio samara;
  eztarria orrikak estutuko ba leuskioe lez. Arnas estua,
  izerdi larria, bero ta otzikarea, dana batean.
  Gorazkoa yatorko, ezin egon geiago. Eriotza lupua
  ete da? Ene, ene! Aokadea irauli dau. Lurrean dago
  
  etzanda, ta lurrera botau dau aokada nardagarria. Zer
  da, afaritako jatekoa? Ez. Odola da. Odola jaurti dau
  aotik. Istil iguingarria dakus begien bistan, eta beste
  aldera bira egin dau.
  Zaparrada izugarria sortu da gelatzar illunean.
  Beste presoak, goragoraka asi dira. Ba diño, esan
  bere, arako zaar arek, lotsabaga ta erruki pitiñenik
  barik:
  –Gazte au bularretik dago. Bularretik! Ez dago
  onetarako eskubiderik. Ortxe dagoz lurrean pisti ta
  zomorroak. Ortxe ditugu gatxaren koko guztiak.
  An dabiltz atxillotuak zarataka eta zemaika. Kartzela jagola bi agertu dira, ta ateko burdiñetaz zear,
  itandu dabe.
  –Emen dagoan gazte au, idorberi dago; bularretik.
  Aspaldi esan neban, baiña iñork jaramonik ez egin.
  Odolez ondatu dau beia. Kutsutuko gaitu, eta galduko
  gaitu guztiok! Lotsagarria da au!...
  Alan bere, ordu batzuetan bardin iraun dau ango
  egoereak. Guenean, nagosiaren baidura zeatza lortu
  ondoren, bere lagunak uzteko unea eldu yaka, geisotegira daroelako. Burusiaz estaldu, ta ba doa, oiñean
  gain, erdi zanbuluka. Beronikek bialduriko burusi
  barria!...
  
  Eguerdi alderantz ikusi dau osatzailleak. Entzun
  deutsa birien zurruka naastaua.
  Bazter batean ezarri dabe, oe estu baten neurripe.
  Beste iru dagoz gelatxuan bertan, maskar ta oriak
  oneek bere.
  Etxe orma andi ingururantz, lagun bi datoz. Gazteak dira biok; bata, gizonezkoa; emakumea, bestea.
  Eldu dira ate nagusiraiño. Etxe aundi au, kartzelea da.
  Ez da agiri an inguruan iñor, soldau jagolak izan ezik.
  Artezkaritzan itz egin nai leukee. Zerzelada batzuk
  jakin ditue, eta taxi batean sartu, ta an doaz Epaitegira, 3garrenekora. Epaikaria ez dago bere tegian. Menpeko arduradunaz berba egin dabe. Aldeztzaillerik
  ordaintzeko iñor gertu ezik, legezkoa izango da laguntzaille ori. Auzi-eguna noiz? Jaungoikoak daki! Naaste
  orretan sarturik asko ta asko dagoz. Ortik ganera,
  salakuntza berezia dauka Nikanor-ek, diru-etxean
  egindako sasi-firma onuratsua... Leengo bizierako
  zeaztasunak? Onak baldin balira, beti litzakez utsegiñaren aringarri. Nundik asi billa? Norengana jo agiri
  onak lortuteko?
  –Noren galde asi? –diño Berok–. Zera, ba eukan
  onek nagusia, «Gabontza» ez-izenekoa, txatarraduna
  
  bera, ona etorri baiño leenago bizi izan zan urian.
  Baiña, ain zuzen...
  –Bai, eta ori orrenbestean utzi bearrez, an, gure
  erritxuan, badaukagu gizon aundia, almen zabalekoa,
  jaun garai ta jasoa, Olarratz jauna. Onen txakurra,
  Nikanor-ek erabilten eban txikitan. Onen eragiña egokian izan leiteke, jadetsi ezkeroan, jakiña.
  Matxinen arpegiak bizitasun joria erakutsi dau,
  asmo au agertzean. Baiña Beronikek ez dau orrelako
  poz-antzik. Bizialdian, nekea ta gorrotoa ta ondore urri
  ta muritzeko ezagupidean, besterik izan ez ditualako
  kaiolan dagoan txoriak; Beronike berberaren taiuan.
  Kartzelako bere gelan baiño geisoen lekuan obeto
  dagoana, zer esan bakoa da. Alan bere, makal eta
  jausi-egoeran dagola dirautsa Nikanor-ek bere buruar.
  –Nireak egin dau, dirudianez. Sukarrak erre-bearrean nauka sarri. Ta gorputzean neukan gizen apurra, koipe gazea lez urtuten yoiat. Egunean eguneango izerdi likin onek, azur eta azal biurturik utziko nau,
  agiri danez.
  Orraitio, an jagola dituan lekaimetxuak ondo baiño
  obeto zainduten dabena, egi biribilla, nunbait bere.
  Amagandik alde egin ebanik ona, ez dau mutillak orre-
  
  lako txera ta jagolatza gozo samurrik izan. Ba dau alakogomutatxua, ostera, arako «Mautsa» andra totolo
  arentzat; ez eukan, baiña, emakume mokor zabal
  arek, monjatxu oneen jas eta eragiñik.
  Eztabaidan ibilten da, alan bere, goizean eta
  arrastian. Sukarra ibituta gogozago dagoanean. Munduko lipizta eta arloetan ez dabe lekaimeak, aurki,
  larregi jakingo, baiña arimearen biziaz berezko ta landuzko ezaguera ta doaia dabenak, ba dira izan.
  Nikanor-en barruan alako sentimentu samurra
  sortu-erazoteko alegiñak alegin egiten ditue, zori
  eskasez nai itxaropen obez, batzuetan.
  Gai eder oneri buruz, egundoko jardunak izaten
  ditue. Gorputzeko makaltasunaz batean, arimako
  gabezia ta ezunea, esker-igurtziz aberastu ta joritu
  naian lez.
  –Nikanor, kristau umetxu aldendua: epailleak
  esku-artean zaukaze. Badakizu gizonen zuzentasuna
  ez dana beti orixe; zuzena, arteza, tamalaren aundiz.
  Akatsak ditu; oker-ikusteak, eriste argalak, gogorkeria
  ta biurri-sundea sarri askotan.
  –Zertzuk diraustazuz, Arrebatxu?
  –Ba dakit nik, ondo jakin bere, Epaille arteza nor
  izango litzakean. Aren eskuan bai ez dagoala larregi-
  
  keririk ez izterbegirik. Zuzena da izan baiña, zelan
  esan negi, Aren artez-bearrak beti erabilli oi dau, buztarturik lez, maitetasuna, parkatu-naia.
  –Monjen kontuak dira orreek. Zu zeu, Arreba, egon
  al zara iñoiz onelan, auzipean, epaille ta polizi ankerren eskuetan? Zerbait egin dodalako, zigor biurria
  jasan bearrean! Azkatasuna galduta, oinperatuta
  gizon gaztea. Zuk olakorik ezer iragan? Bai zera...!
  Monjak beti dabiltz libre.
  –Bai, e? Emen berton, ez al dakizu lekaimeen kaltez ezkerraldeko gizonak egin dituen geiegikeriak?
  Lekaime guztiak ama, aragizko semeen ama biurtu
  bear giñala-ta, gure kaltean egin dituen bidebakokeriak?
  –Ez nik.
  –Ez ba, jakin nai ez danik ez da jakiten.
  Onetan, beste lekaimetxua dator gela zurira. Zerbait dakar eskuetan, eta berealakoan goira jaso, ta
  erakusten deutsa mutillari.
  –Ona emen zuretzat, Nikanor. Karta bat da. Igarriko al zenduke nok idatzia?
  –...?
  
  –Ez al dozu munduan iñor? Orren umezurtza al
  zara alde guztietatik? Emakumearen letrea dirudi. Ba
  dozu oraindiño, zera.
  –Emon egidazue aguro.
  –Orain arte gugaz naikoan egon zara, baiña kanpokoren bat naiago zenduke.
  –Jakiña.
  Artu dau gutun-azala eskuetan ta urratu dau,
  urduri, gogatsu, azal ori. Ganean ez dauka bialtzaillearen izenik. Edegi dau beingoan. Eta goitik beera arrapaladan ikertu ostean, amaian aurkitu dauan izenak,
  poz-antzean jarri dau.
  –Beronikerena da.
  –Bai izen polita bere! Orretxek garbitu eutsan
  arpegi zikindua, bere zapi zuriaz, Kristori. Odolez ta
  izerdi ta lurreko autsez loturik yoianean, kale medar
  latzean, gurutza aztuna bizkar sorbaldan.
  Lekaimeak itz beratz amultsoak esan bitartean,
  Nikanor-ek itzok entzunaz batean, irakurten diardu.
  Onen begitarteak bareago dirudi.
  –Zera... emakume au, emengoa da. Aspaldion ezaguna dot.
  –Ezaguna bakarrik?
  –Ez. Ori ostera, neuk aiña jakitea da, Arreba.
  
  –Ondo da. Zeuk esan gura zendukeana esan ziñegi, soil soillik. Ez gara asarratuko.
  Munduan bakar, zabar ta deslai ez dagola jakin
  barri dago Nikanor. Berok leen eta orain barriro, agertuten deutsa maitasarrea, biotz-eragiña, samurtasuna.
  Amets-utsezko maita-ikutua, bear bada. Lillura
  gurizko zertxubait, aurki. Egia ta benetan ezin izan leitekean gurari gordiña. Joandako unea, barriro biurtu
  eziña. Biotzaren amesak osoroan betetea gatx
  danean, betor, orraitiño mundu lakarreko buruauste
  ta eguneroko kezkak legundutea ta biribiltzea.
  –Nire alde jardungo dabela eurek, diñost.
  –Nortzuk dira?
  –Beronike ta Matxin. Au, txikitako neure laguna
  da. Ementxe ikusi neban azkenengo. Itxasgizona da.
  Gure errian ba da aberats bat, gobernuko kargu aundia daukana.
  Monjak alkarreri begiratu deutse.
  Epaikariak burutu dabe azterren-lana, eta goiz
  illun samar batean, auzitegira daroe Nikanor, atxillotu
  talde bategaz naastean. Neke aundia izan yaka ordu
  sail auxe. Oetik jagi ta oztan lez dabil, kartzelako mai-
  
  lletan gora ta beera, ta beste orrenbeste epaitetxekoetan zear. Apurtxu bat lodiago emoten dau itxura
  batean, baiña bear ba da, andituta ala puztuta ez ete
  dagoan, esan leiteke.
  Azalez zurbil ta kolorga, buruko uleak bere, meatzago ta makalago daukaz, geisokiaren eredu berbera
  izanaz. Ezta ez zio bakoa, ain zuzen, taiu ori.
  Bere okerrak ekarri deutse zigorra, monjatxuen
  esatez. Jaungoikoaren aginduen aurka, egun ta eguzki jardun legi gizonak, sarri askotan, ezetariko kalterik
  leporatu bage, agirian beintzat. Gizasemeen erabagiai
  irri ta barre egitea, orraitio, ez da txantxetako zera.
  Gizasemeak eskua gogorrago dauka, Egille altsuak
  baiño. Eta izaki txatxarren setakeria ta zital-ikutua
  beti da doillorrago, gizakumeetan.
  Alan bere, lege egoki ta zuzenak, beitez edonun ta
  edonoiz betegarri, iñoiz edo bein samurtasuna ta
  beratz-zirkiña ondorengo guri izanik.
  Lau urte ta egun bat izan da Nikanor-entzako zigorra. Lau urte ta egun bat, morroillopean egon bearreko. Txori okertua kaiola barruan, jagolen begi zuurra,
  ta iñpoiz gogorkeria ta esku zolia zigortzaille dituala.
  Kartzelako eritegira danean, bai Nikanor-ek esan
  bere, lekaime jasankorrai:
  
  –Lau urte egingo ei ditut emen. Ene azurrok ainbeste iraungo ete dabe, ba?
  –Siñismena galdu zenduan antzera, itxaropena
  bere, galdu egingo ete dozu, Nikanor?
  –Ez jakin ba.
  –Toki bakar bakarra dago, gizonak itxaropena
  galdu legiana.
  –Zein toki?
  –Inpernua. Atea, barrurantz joateko soil-soillik
  edegiten dana.
  
  –XIV–
  Egunak egunakaz, gauak gauakaz bardiñak yakaz
  Nikanor-eri. Eztul sekera zitala, izerdi likiña, sukarra,
  iñoiz arnas-estua ta itobearra. Goizeko argi-erraiñua
  maite dau, egunsenti barriak edonori bere, poz-atximurkadea egiten deutsalako biozpean. Arratsa elduala, ba dau arako guraria, argialdi osteko berotasuna
  ta nekea ibitu ta gozatuko yakazalakoan. Oean gurago dau, jagita baiño.
  Bai egoera narrasa! Geiso ta bakar, ezezagun
  inguruan, lege-jagolen menpean, burdiñaz beteriko
  leio zeken otzen artean. Atxillotuaren egoerea...
  Zetarako izan ditu gaztetasun gordiña, askatasun
  ederra, dirua ta laket-auzkera zabala? Txakur-ames
  berealakoan etena, aurki.
  Seniderik bako umezurtza; emazterik artu ez
  dauan gizaseme gazte lorrindua; erbestean ortozik
  arrapau daben txakur gosekilla...
  Nun ziran adiskide apurrak? Nun Beronike? Aaztu
  egin al da, aldegin eta dau, ala a bere, geisorik ete
  dago?... Itxaropenez bizi izan da Nikanor. Emakume
  
  orren itxaropenez. Alan bere, gomuta gozoak, leenaren ots eta usaiña lez dakartsa. Errimiña ausnarrean
  darabil; etxekomiña guraso ta anai-arrebarik bage.
  Gaurko egunak, albista zelakoa edo alakoa, damotsa. Matxinen gutuna dakartse; erritiko kartatxua.
  «Egundoko ara-ona ta joan-etorriak egin ditugu,
  laguntzarra –dirautsa lerro zabaletan itxasgizon azkarrak– eta Olarratz jauna zuritu dogu zure alde zerbait
  egin dagian. Baiezkoan dago, ta orra or zuretzako
  barri ona, oraingoz».
  «Ortik laster urtengo dozu, aurki. Ta beste zerualde bat eta beste aize osasuntsuagoa izango dituzu
  zure lagun, ta luzaro barik, ganera...».
  Negarrari emon deutsa mutil eriak. Barruan zarrada aundia egin deutse Matxinen letra kankailluak.
  Beste zeru bat, espetxe illuna utzirik; aize osasungarria, leio txiker ta gela sostorreko oe inguingarriari
  agur egiñik, ango aize kikilduaganik urrun.
  Gaztelako lur eremu lauetan dagoan kartzela-eritegirako gertuko deutsaz paperak Olarratz jaunak,
  orain beiñeon.
  –Arreba, ikusi egizuz lerro oneek...!
  
  Ta lekaimeetarik zaarrenak, irakurri ostean, irribarre samurra –amarena iduri– eskeiñiaz, ba dirautsa
  esan bere:
  –Nikanor!... Ba al dakizu ez dala ezer ederragorik
  eta bikaiñagorik, itxaropena galtzeke, maite gaituan
  norbaitengan uste sendoa, siñispen bizi bizia izatea
  baiño?
  –Olantxe da, Arreba.
  –Olarratz zaldunak zure alde zerbait egin baldin
  badau, a eta zu eta ni bizirik gaukazan Jaungoikoak,
  ez al ditu gauza guztiak bide oneratuko, zeu egingo
  zaituan lez?
  –Ba leiteke.
  Bapatean odol-gorazkoa datorkio. Izara ta oeestalkia gorribaltzez loitu ditu. Argizagiaren kolorez
  lotu dira aren arpegi ta eskuak. Ezpanak amusko,
  begiak its eta urtsu.
  Odol-okada itzalaren ostean, monjatxuak emonik,
  gurutze bat besarkatu ta itz makal baiña gozatsuz
  dirautsa Nikanor-ek:
  –Jesu...
  –Erruki nizaz! Maite zaitut! –geitu deutsa lekaimeak samur samur.
  –Maite...
  
  Ta irudi beso zabalduari mun egin naian gogortu
  da. Ortxe datza, epel otoz, irribarre antzez, Kristori
  azken-laztan egokia ostu urren.
  AMAIA
  
  
You have read 1 text from Basque literature.