🕙 24-minute read

Basatza - 1

Total number of words is 3066
Total number of unique words is 1692
25.5 of words are in the 2000 most common words
37.0 of words are in the 5000 most common words
44.6 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  HODEI IJURKO IROTZ
  
  EUSKAL ERREPRESALIATU POLITIKOEN
  LITERATURA KOADERNOAK
  
  
  HODEI IJURKO IROTZ
  
  EUSKAL ERREPRESALIATU POLITIKOEN
  LITERATURA KOADERNOAK
  
  
  EGILEA
  Hodei Ijurko Irotz
  1986
  Iruñea
  2008ko martxoaren 9an atxilotua.
  Soto del Real (Madril), Teixeiro (A Coruña) eta A Lama
  (Pontevedra) espetxeetan giltzapetuta egon ondoren,
  2018ko irailaren 20an aske gelditu zen.
  
  COPYLEFT
  Publikazio hau copyleft erakoa da. Beraz, bere edukiak zabaldu, aipatu eta hitzez hitz kopiatu daitezke, osorik zein zatika, edozein medio erabiliz eta edozein
  helburu lortzeko, ohar hau mantentzen eta jatorria aipatzen den bitartean.
  LEGE GORDAILUA. DEPÓSITO LEGAL. DÉPOT LÉGAL
  
  HODEI IJURKO IROTZ
  
  EUSKAL ERREPRESALIATU POLITIKOEN
  LITERATURA KOADERNOAK
  
  
  EUSKAL ERREPRESALIATU POLITIKOEN
  LITERATURA KOADERNOAK
  
  
  Aurkibidea
  
  Hitzaurrea...8
  
  Amorrua okatzen...12
  
  Arnas hartze kaiera...42
  
  Bakardadearekin solasaldia...74
  
  Odola ez da arrazoi bakarra...106
  
  Kolore guztietako umorea...138
  
  Sexua, hitzetik haratago...170
  
  Esku artean daukazuen liburuan dauden olerkiei, nire kaieretan geratu direnak gehitu eta espetxean sortu nuen egunkari
  “olerkitu” baten poema kopurua aterako zaizue. “Egunkari
  olerkitua” nire zigorraren azken txanpan osatu nuen, zehazki 2016/07/21-tik 2018/09/20-ra eta azken bi urtetan burua
  lepo gainean mantentzen lagundu zidan, horretaz zalantzarik
  ez izan.
  Espetxean 10 urte 6 hilabete eta 20 egun igaro nituen
  (2008/03/11-2018/09/20), horietako gehienak Galiziako espetxe batean pasa nituen, Pontevedrako probintzian, A Lama
  Lama espetxean. Hortik liburu honen izena “BASATZA”, “A
  Lama” galegoz basatza esan nahi duelako. Azpi izenburuak
  ez du azalpen handiegirik behar testuingurua kontuan hartuta.
  Esan dizuet olerki liburu hau “egunkari olerkitu” batetatik
  ateratako poemekin idatzia dagoela. Hain zuzen, idatzitako
  orri kopurua ikusita erokeri hutsa iruditu zitzaidan den denak argitaratzea. Zuekin nire parean dudan beirazko edalontziak daukan ura bezain gardena izanez, dena era naturalago
  batean burutzea hautatu nuen. Azken finean sarrera labur
  baina intentsu honen ostean irakurriko dituzuen olerkiak ez
  dira batere bereziak, zuetako edozeinen garunetik denboraren poderioz pasa ziren, diren eta pasako diren pentsamendu
  ezberdinak izan daitezke, tankera guzietakoak, onak, txarrak,
  alaiak, baldarrak, bihurriak,... Ni, idazle izatera behartu ninduten eta pentsamendu sailkatu hauek nire modura, nire estiloarekin olerki bilakatu eta irudikatuak dira. Txantxetan esan
  dezaket esku artean duzuen liburua Espainiako gobernuaren
  opari bat dela - kar,kar,kar-. Bromak albo batera utziz, liburu
  
  10
  
  Basatza
  Hodei Ijurko Irotz
  
  Hitzaurrea
  
  hau askatasun garrasi bat da, niretzat ohore handia da berau
  zuen begien aurrean egotea eta baita ere nik sortu nuena bizirik dagoela jakitea.
  Liburua sei atal ezberdinetan eta aldi berean oso berdinetan
  banatzea erabaki dut, liburuaren hariak zentzu bat hartu dezan eta zuentzat, irakurleentzat, irakurtzeko errazago izateko.
  Esan dizuedan moduan olerki liburu honek ez du ospea helburu, bere jomuga zeharo ezberdina da, liburu honen funtsa,
  irakurleak momentu atsegin bat igarotzea da. Ohartzea gure
  kaskotik jaiotzen den edozein pentsamendu gauzatzeko gaitasuna dugun bitartean, gu geu garela geure buruen mugatzaile.
  Besterik gabe, bolaluma lurreratuko dut, nire kideez agurtuko
  naiz eta gaurko hegaldiari etenaldia emanen diot. Ez eten erabatekoa (ez okertu irakurle maiteok), gutxien espero duzuenean berriro ere nirekin hegaka egongo zaretenez.
  Hodei Ijurko Irotz
  
  11
  
  Agur
  Bala zorroan whiskia edaten...............................................mozkortua.
  Pistolan kalamua erretzen..........................................................itsutua.
  Herioarekin txorta jotzen.........................................................larrutua.
  Bizialdia burniz erailtzen,
  azken garraldia bizitzen,
  bizi fisikoa uzteko prestatzen,
  behingoz dena bolborategira bidaltzen.
  Nere gorpua huts geratzen,
  nire arima askatzen.
  
  14
  
  Basatza
  Hodei Ijurko Irotz
  
  Amorrua okatzen
  
  Aitortzen
  Angola
  odola
  dariola
  eta
  niri
  bost
  axola,
  Afrika
  urrun
  dago
  eta
  ni
  Europan
  eroso
  nago.
  
  15
  
  Aldakor
  kazetaritza:
  Albistea hartu ondoren
  kirurgia estetiko prozedura batetik pasarazi
  eta
  albistea berritu ostean
  gizartean utzi arazi.
  Kazetaritza armatua:
  Grafitozko baladun pistolak
  eta
  berunezko minadun arkatzak
  demokraziaren ispilu jokoaren ardatzak.
  
  16
  
  Basatza
  Hodei Ijurko Irotz
  
  Amorrua okatzen
  
  Amugizakia
  Gizaki
  zopa
  izateko
  jaioa.
  
  17
  
  Arazoa ekidin
  Ez amorratu
  arerioari aurpegira begiratu,
  giharrak lasaitu
  eta haserrea baretu.
  Arnasa espetxeratu
  pentsamendu atsegin bat aukeratu,
  indarkeria barneratu
  eta sentipenak orekatu.
  Arnasa kaleratu
  presioaz libratu,
  bide batez amorrua kaiolatu
  eta kontrarioari irribarre bat oparitu.
  
  18
  
  Basatza
  Hodei Ijurko Irotz
  
  Amorrua okatzen
  
  Arriskua
  Pistolak mekanismo konplexua dauka
  eta erabiltzea oso erraza da.
  Pistolak erabilpen erraza dauka
  eta bere mekanismoa oso konplexua da.
  Gizakiak zerebro konplexua dauka
  eta manipulatzea oso erraza da.
  Gizakiak manipulatzea azalpen erraza dauka
  eta bere zerebroa oso konplexua da.
  Konplexua erraza da
  eta
  erraza konplexua da.
  Eta hori arriskutsua da.
  
  19
  
  Auzitegi Nazionala
  Berdin dio, errugabea bazara
  erruduna izango zara.
  
  20
  
  Basatza
  Hodei Ijurko Irotz
  
  Amorrua okatzen
  
  Azken mehatxua
  Berari, zure bortxatzaileari
  begietara begiratu,
  eskuineko besoa altxatu,
  ongi luzatu.
  Eskua aldez ukabildu,
  hatz erakuslea zuzendu,
  aldi berean makurtu,
  bere kopetara zuzendu
  eta atzera
  eta aurrera
  mugitu
  eta hurrengoan badakizu...
  
  21
  
  Barkamena
  Kamustua
  zegoena
  zorroztua.
  
  22
  
  Basatza
  Hodei Ijurko Irotz
  
  Amorrua okatzen
  
  Begiak irekitzen
  Gudari gazteak zioen
  Euskal Herria,
  bere herria aske izan arte
  ez zuela bizarra moztuko
  eta atzo
  bere bizarrarekin
  estropezu egiten
  eta zoru horia
  odolez zikintzen
  ikusi nuen.
  
  23
  
  Beheraldia
  URTARRILA: Bizi berri baten hasiera.
  OTSAILA: Aldaketak bizian txertatzen.
  MARTXOA: Egoera berriaren kokapena.
  APIRILA: Begi berriekin bizitzen.
  MAIATZA: Emaitza berritzaileen itxaropena.
  EKAINA: Egoera berdinean mantentzen.
  UZTAILA: Iraganari aurre egiten aurrera begira.
  ABUZTUA: Ezinegona nire barnean metatzen.
  IRAILA: Konponbidea bilatzeaz aspertuta.
  URRIA: Arazoen mataza handitzen.
  AZAROA: Biziaren hozkeriaz nekatua.
  ABENDUA: Mamu zaharrak gerturatzen.
  D (enborak) E (ragindako) PRESIOA.
  
  24
  
  Basatza
  Hodei Ijurko Irotz
  
  Amorrua okatzen
  
  Berekoi
  Laguntza behar duenean
  esku zabalak leku guztietan
  laguntzeko antolatuak.
  Laguntza eskatzen diotenean
  bere eskuak patriketan
  zeharo babestuak.
  
  25
  
  Desorekan DESOREKA
  Tintan itotzen den idazlea.
  Boterean mozkortzen den lehendakaria.
  Amiantoz kutsatzen den langilea.
  Gatibuak zukutzen dituen espetxezaina.
  Gidoi artean erortzen den aktorea.
  Bere hodeitik herritarrak zanpatzen dituen politikaria.
  Telefono linean galtzen den bulegaria.
  Gela ilun batean torturatzen duen polizia.
  Adreilu artean harritzen den igeltseroa.
  Langileak larrutzen dituen nagusia.
  Bakoitzak berea,
  putakumeak ospea
  langileak ajea.
  Kate trofikoa
  hankaz gora,
  oreka kolokan
  desorekan edonola.
  
  26
  
  Basatza
  Hodei Ijurko Irotz
  
  Amorrua okatzen
  
  Erailketa
  Gorpu beroa
  pistola hotza,
  gorpua hotza
  pistola beroa.
  
  27
  
  Errealista
  Gaur bizarra uztea erabaki dut,
  baina gudari zaharrari gertatu zaiona ez gertatzeko
  askatasuna berreskuratzean
  utzitako bizar luzea moztuko dut.
  
  28
  
  Basatza
  Hodei Ijurko Irotz
  
  Amorrua okatzen
  
  GIZARTETIK AT!
  Sarrailean
  sartzen
  ez
  den
  bainan
  mekanismoa
  sakatzen
  ez
  duen
  giltz
  soltea,
  hori
  bai
  zortea,
  zer
  zaren
  onartzea
  eta
  ala
  ere
  zurea
  denarekin
  jarraitzea.
  
  29
  
  Gutxieneko soldata
  Gurasoen sakelak hutsik
  mahai gaina biluzik.
  Azietak hutsik.
  Ogi-ontzia hutsik.
  Edalontziak hutsik.
  Fruta-ontziak hutsik.
  Jateko ezer barik
  umeen sabelak hutsik.
  Gutxik asko
  Askok gutxi.
  Langabezia a ze bizia
  etxean gabezia.
  Pobrezia etxeko bizilagun berria,
  luzaro geratzeko etorria.
  
  30
  
  Basatza
  Hodei Ijurko Irotz
  
  Amorrua okatzen
  
  Huskeri bat da, utzi beharra daukat
  Damu
  hutsalak,
  hutsaldia
  hutsaldua.
  
  31
  
  Inkesta
  Datuak nahi ditudan moduan eskuratu,
  nire asmoa sukaldatu,
  nahi dudan menua prestatu,
  herritarrei plazaratu,
  eta barregura barneratu.
  
  32
  
  Basatza
  Hodei Ijurko Irotz
  
  Amorrua okatzen
  
  Itxi ahoa, zabaldu gogoa
  Porlana nola egin eztabaidatzen mendeak daramatzagu
  eta behingoz prozedura bat adostu arte
  ez dugu porlana lortuko
  eta ondorioz ez dugu ezer sortuko.
  
  33
  
  Komenientzia
  Kasu egin kasualitatea kasu gutxitan ematen dela,
  orduan kasu! Kasualitatearekin topa egiten duzunean,
  ez izan inuzentea
  eta jakin ezazu
  kasualitateak kasu honetan
  jatorri arrotza duela
  eta zure ardura horretaz konturatzea dela.
  
  34
  
  Basatza
  Hodei Ijurko Irotz
  
  Amorrua okatzen
  
  Kritikoei
  Atera zuen poemak belarrietatik
  eta entzun
  ongi entzun!
  Ama Santua bortxatu dut
  eta zuetaz barre egiteko
  olerki hau erraietatik okatu dut.
  
  35
  
  Metadona eta bere lagunak
  Espetxean
  kanpoko drogak
  ilegalak direnak
  debekatuak daude,
  ordea
  drogak ez daude
  debekatuak,
  espetxeak banatzen dituenak
  medikuarenak
  legalak direnak
  egunero
  gozokiak bezala,
  gutun-azal marroietan banatzen dituzte.
  Presoa bere menpekotasunaren jabe ez izateko,
  espetxea droga banatzailea da,
  horrela
  lasaitasuna nahi dutenean
  presoari bere droga ematen diote
  eta kontrakoa nahi dutenean,
  giroa berotu nahi dutenean
  gatibuari bere droga ukatzen diote.
  Presoa gehiago kontrolatzeko
  salaketa bultzatzen du,
  salatariak sarituz
  drogaz hornituz.
  
  36
  
  Basatza
  Hodei Ijurko Irotz
  
  Amorrua okatzen
  
  Ordain ezazu
  Negar malkoz
  betea dagoen
  edalontzia
  edan ezazu,
  behingoz
  berak pairatu duen
  psiko-biolentzia ezagutu ezazu
  eta zure
  errua irentsiz
  sortutako amorrua
  ordain ezazu.
  
  37
  
  Otsoz mozorrotutako ardia
  Jende aurrean ausart
  ukabila erakusten.
  Aurrez aurre koldar
  eskua ematen.
  
  38
  
  Basatza
  Hodei Ijurko Irotz
  
  Amorrua okatzen
  
  Pistola ukaldia
  Garunarekin
  ekin
  eta
  behatzarekin
  egin.
  
  39
  
  Sen primitiboa
  Zingira
  
  40
  
  begira
  
  odola
  
  desira.
  
  Basatza
  Hodei Ijurko Irotz
  
  Amorrua okatzen
  
  Ukakorra
  Nere izaera
  eta
  gaur egungo errealitatea
  fusio puntua
  eskuratzen dutenean
  nire edalontzia
  ezkortasun likido beltz batez
  betetzen da.
  
  41
  
  1+∞
  Nere armak bala amaigabeak ditu,
  ez da sekula trabatzen,
  AK-47 baino fidagarriagoa da,
  edozein lekutan gorde dezaket,
  ez du inongo mantentzerik behar,
  merkea da,
  galtzen badut edozein lekutan eros dezaket,
  ez du garrik ateratzen,
  ezta soinurik egiten,
  ez du zulatzen,
  baina min asko egin dezake,
  non-nahi
  nahi dudanean
  nor nahi
  isilpean lerrotzen.
  
  44
  
  Basatza
  Hodei Ijurko Irotz
  
  Arnas hartze kaiera
  
  2018-09-20
  Espetxea zuhaitz bihurtua,
  ni hosto bilakatua
  eta askatasuna udazkenaz mozorratua.
  
  45
  
  Aholku bat
  Aske geratzeko falta zaizkidan
  hogei egun amaigabeetan pentsatzen nabil,
  begirada kaier presoan zuzendua daukat
  eta eskuin eskua “dron” lanak egiten
  bolalumari beste erabilpen bat ematen dabil.
  Eskua indar gabe geratzean
  bateria birkargatzeko
  bolaluma orrira eraman dut
  eta instantean
  eskuan euli bat pausatu da
  larruazal eremu estuan mugituz,
  hanka txikiekin eskua bereganatuz,
  bere kabuz ezin duena egin eskuari aginduz,
  nire eskua mugituz,
  bere iritzia izkiriatuz:
  “Eulien bizialdia laburra denez
  mendeen poderioz
  gure genetikan
  aldaketa bat suertatu da
  eta arrautzatik
  ateratzen garen momentu berean
  badakigu gure bizia
  laburra izanen dela,
  baita opari itzela
  eta segundo guztiak
  eskuratu behar direla”.
  
  46
  
  Basatza
  Hodei Ijurko Irotz
  
  Arnas hartze kaiera
  
  Aldartea
  Zuloan
  sartu nintzen
  eta orain ezin atera
  ezin atea bilatu
  edo agian
  irtenbidea ezagun dut eta arazoa hurrengoa da,
  zulotik at egotea
  nahi ez izatea.
  
  47
  
  Amestu beharrean, olerkien herrialdean
  galtzen naizenean
  Lo sakonean nagoenean
  olerkiak sortzen ditut,
  gutxienez dozena erdi
  eta hurrengo egunean esnatzean
  olerki guztiak
  gau ilunean zehar
  nire oroimenetik desagertzen joan direnak
  ahanzturaren hutsunean galtzen dira,
  garunean dudan olerki kaiera
  berriz ere hutsean geratzen.
  
  48
  
  Basatza
  Hodei Ijurko Irotz
  
  Arnas hartze kaiera
  
  Atzeman
  Bizitzako
  une
  egoki
  bat
  atzeman
  dut
  eta
  poesia
  berri
  bat
  ezagutu
  dut
  eta
  garunak,
  nire
  lagunak,
  bere
  morroien
  laguntzaz
  topatutakoa
  askatasunaz
  jantzi
  dut.
  
  49
  
  Basoaren sinfonia
  Zerua oskarbi,
  bere zaindari
  txoriak kantari
  zuhaitzak sinfonia zuzendari,
  azeria argi
  zelai orlegian ehiztari.
  Erreka uraren gidaria,
  bertan bizia
  erritmoz josia
  sinfoniaren uhinen hilerria.
  Basoa girotua,
  sinkronian
  musikaren erritmoaz kutsatua,
  orekatua,
  moldatua,
  bere doinuetara
  behin-betiko kateatua.
  
  50
  
  Basatza
  Hodei Ijurko Irotz
  
  Arnas hartze kaiera
  
  Begira, hor dago!
  Egurrezko banku baten gainean
  eserita dago
  eta aldi berean
  bere ipurdi-kidean
  pentsatzen dago
  eta ausardiaren bidean
  hurrengo galdera
  egiten da;
  nola bihurtu da
  banku batean?
  Galdera horren aurrean
  pagotua geratu da
  eta tarte horretan
  bankutik adarrak
  ateratzen hasi dira
  eta bat-batean
  zuhaitz baten barnean,
  adar artean,
  pago batean?
  Bere munduan,
  bakarrik
  eta
  gustura.
  
  51
  
  Berpiztea
  Ezaguna dena berriz ezagutzea,
  berrezagutzea
  bizipen askea dela ohartzea
  eta horri esker
  aske zarela jakitea
  hori da bizitzea,
  berrezagutzea,
  maitatzea
  eta ez trabatzea
  oraintxe
  fisiko
  teoriko
  bat
  ez
  sentiaraztea.
  
  52
  
  Basatza
  Hodei Ijurko Irotz
  
  Arnas hartze kaiera
  
  Dikotomiko
  Sufritzea
  bizitzea,
  bizitzea
  sufritzea.
  Sufrimendua
  bizitzaren
  sostengua,
  gizakiaren
  ardura
  dikotomiaren
  onura.
  
  53
  
  Egunero
  Goizero kirola,
  nire nasai babesleak
  estresetik babesten nau,
  ni lasai geratuz.
  Arratsero Antropologia,
  nire jakintza irakasleak
  zientzia orgia luzeetan ezagutzaren argia nire garun ilunean pizten du,
  nigan ezagutza argituz.
  Gauero Thc-a,
  nire igarle erretzaileak
  nire geroari ke jantzi bat jartzen dio,
  nire etorkizunari ate asko zabalduz.
  
  54
  
  Basatza
  Hodei Ijurko Irotz
  
  Arnas hartze kaiera
  
  Esperoan
  Noiz
  eta
  arte
  denbora
  daramate
  elkar
  egon
  gabe,
  noiz
  arte
  ?
  ?
  ?
  ?
  ?
  ?
  ?
  ?
  ?
  ?
  
  55
  
  Euskal Herria
  Zazpi
  baladun
  errebolberra
  esku
  artean,
  jomuga
  bakarra
  begien
  artean.
  
  56
  
  Basatza
  Hodei Ijurko Irotz
  
  Arnas hartze kaiera
  
  Ezagutza
  Nire gelan
  lumarekin idazten
  leihotik hegaka atera naiz
  zeruko hodeietan
  nire lumekin
  hurrengo mezua idazten:
  NI
  NAIZ.
  
  57
  
  Froga hotz metalikoa
  Begirada urduriak,
  izerdi errekak,
  belaun dardaratiak,
  ezpain gosea non nahi,
  ahots autoritario bat,
  garun urdinak erne,
  etorkizun banaketa,
  geroaldi ametsak,
  gero gezurtiak,
  orainaldi geometrikoa,
  eskumutur mugituak,
  kezka uneak,
  azken ahaleginak,
  pozbide amaierak,
  atsekabe bukaerak,
  zelula desfilea,
  goitik beherako agurrak,
  metal soinua,
  kautxu erre usaina,
  lasaitasuna korridoretan aske.
  Heziketa prozesu sakona
  bala bakarreko errebolberra,
  punteria kontua
  bala nahi den
  tokian ezartzea,
  aztatzea,
  zortea izatea.
  
  58
  
  Basatza
  Hodei Ijurko Irotz
  
  Arnas hartze kaiera
  
  Galderak erantzuna aurkitu zuenekoa
  Galderak ez zuen
  bere etsaia aurkitzen.
  Erantzunak ez zeukan
  norekin haserretu.
  Egun batean
  beraien bizietan
  txirrika bat
  agertu zen.
  Geroztik egun oso
  gora eta behera dabiltza.
  
  59
  
  Herri kirolak
  Lanaren herentzia behartua kirolaren esentzia bihurtua.
  
  60
  
  Basatza
  Hodei Ijurko Irotz
  
  Arnas hartze kaiera
  
  Irudimen lasaigarria
  Uhin muxu hutsei esker
  ipotxen artean nire musa esnatzen da
  gauaren iluntasunaren babesean
  inguma sena lokartzen den heinean
  nire barnean
  odol asea giltzapean
  mantentzen den bitartean.
  
  61
  
  Koma ez, punto baizik
  Alaine Agirrek
  bere olerki liburuan dio
  berarentzat eroetxean erretzea
  pixkanakako suizidio bat izan zela.
  Niretzat basatzean erretzea
  pixkanakako eutanasia bat izan dela esango nuke
  askatasun koman nagoelako
  eta gutxika nikotina
  nire hiltzailea izatea nahi dudalako
  basatzako biziak ez duelako
  ezertarako balio,
  eguneroko egin beharra
  bizirik mantentzea delako.
  Horregatik egunez egun
  gehiago erreko dut
  nire birikak kutsatuko ditut,
  pixkanakako eutanasia gauzatuko dut
  eta amestutako
  askatasuna lortuko.
  
  62
  
  Basatza
  Hodei Ijurko Irotz
  
  Arnas hartze kaiera
  
  Kopetaraino
  Kopetan
  bederatzi
  zimur
  dauzkat
  eta
  hamargarrena
  agertzeko
  gogoa
  daukat.
  
  63
  
  Onartzen
  Ezaguna ezezagun bihurtzen denean
  eta ezezaguna ezagun
  ohartzen zara zahartzen hasi zarela
  urteak aurrera doazela,
  bukaera gero eta gertuago dagoela.
  
  64
  
  Basatza
  Hodei Ijurko Irotz
  
  Arnas hartze kaiera
  
  Orlegierre
  Orlegierre nire uztako nahitaezko sendagaia.
  Berari esker nire;
  Minak.
  Oinazeak.
  Buruhausteak.
  Arazoak.
  Harrikadak.
  Orokorrean biziaren kolpeak
  jasateko botika aparta.
  Ezkerreko eskua zabal,
  euri orlegia,
  batzuetan, ez beti, poluzio marroia....
  eskuin eskuko behatzak lanean
  nahasketa prest esku artean,
  eskuin eskuarekin arroz papera ezarri,
  bira...
  bildu...
  listu ilara...
  eta artistikoki bi eskuen laguntzaz itsatsi.
  Orlegierrea osatua.
  Orlegierrea ahoan ezartzean
  garunean kontrako prozesua
  ezpainek burmuinari amesteko agindua ematen diote.
  
  65
  
  Kea ohean sartu aurretik
  nire eskuek agindua jaso gabe
  lurreko uzta sutzen dute
  atxiki pausatuekin orlegierrea erretzen
  garuneko birziklatze prozesua martxan...
  Atxiki bakoitzarekin
  bizi kolpez iltzatutako iltze bakoitza
  ateratzen da
  iltzeek utzitako zuloetatik
  ke sendagarria sartzen,
  hutsuneak estaltzen
  eta sendatzen.
  Orlegierrea erretzez amaitzean
  berriz ere osatua nago,
  prest hurrengo kolpeak jasotzeko,
  berriz ere osatzeko
  laguna alboan dudalako.
  
  66
  
  Basatza
  Hodei Ijurko Irotz
  
  Arnas hartze kaiera
  
  Sormen gaua
  Atzo goizean balantzan pisatu nintzenean
  90 kilo pisatzen nituen,
  gaur ordu berdinean pisatu naizenean
  91 kilo pisatzen nituen.
  Atzo eta gaur artean
  kilo bat gehiago gainean,
  gauean buruari eragitean
  garunean kilo bat pentsamendu sortzearen eragina.
  
  67
  
  Thc-Express
  Hontza uluka hasten denean
  nahi dudan tokira joateko,
  nahi dudana egitekotan eta nahi dudanean
  loaren geltokira iristeko
  lokomotorez mozorrotzen naiz.
  
  68
  
  Basatza
  Hodei Ijurko Irotz
  
  Arnas hartze kaiera
  
  Volapük
  Goikoaren lagun batek
  sortu ninduenez
  oso harrotua nengoen
  eta denen ahotan egon nahi nuen
  eta harroputza izateagatik
  historiak irentsi ninduen
  eta historian zehar baztertuak
  izan diren ideiak
  ezagutu nituen
  eta beraiek bezala
  iraganeko komun zulo batean
  amaitu nuen,
  eta nire garaikide batek
  esan zuen moduan,
  “...beste moda bat;
  handitu eta indartu ondoren
  txikitzen eta ahultzen ikusi nuen.
  Ondua zegoena
  usteldua geratu zen...”.
  
  69
  
  Zaparrada eta uholdea
  “...leiho negartiaren bestaldean heriotzaren soinua indarrean...”
  eta
  “...lurrean etzanda
  zeru biluzia begira
  zigarroaren kearekin
  hodeiak sortzen nabil
  euria erori dadin
  bizia jaio dadin...”.
  
  70
  
  Basatza
  Hodei Ijurko Irotz
  
  Arnas hartze kaiera
  
  Zeozer landu nahian
  Guggenheim
  mordo
  bat
  zakarrontzian,
  kultura
  eza
  kaiera
  alferrontzian.
  
  71
  
  Ziztada
  Gau mutua,
  tigre hegalari harrotua,
  odolustea burutua,
  iluntasunean atseden hartzen duen azal gorritua.
  
  72
  
  Basatza
  Hodei Ijurko Irotz
  
  Arnas hartze kaiera
  
  73
  
  8 Egun falta dira
  Askatasuna
  aldakorra
  da
  eta
  gaur
  2018-09-12,
  niretzat
  askatasuna
  esnatzea
  eta
  arratsaldean
  zer
  egin
  ez
  jakitea.
  
  76
  
  Basatza
  Hodei Ijurko Irotz
  
  Bakardadearekin solasaldia
  
  Ama-gi
  Kartzela
  atzean
  uztean
  ama
  besarkatzean
  sortzen
  den
  lotura,
  ASKATASUNA.
  Ezin dudanez
  nire ama besarkatu,
  askatasuna eskuratu
  lo seko nagoenean
  askatasun ase naizela amesten dut
  ametsen eremuan ase nahia asetzen delako
  amets asearen erruz
  gatibu ase geratu ez gero.
  
  77
  
  Aspertua
  EGOERAZ ASPERTUA NAGO !
  Kirola egiteaz aspertua nago.
  Ikasketez aspertua nago.
  Olerkiez aspertua nago.
  Elikaduraz aspertua nago.
  Oheaz aspertua nago.
  Aulkiaz aspertua nago.
  Paisaiaz aspertua nago.
  Jendeaz aspertua nago.
  Espainiaz aspertua nago.
  Basatzaz aspertua nago.
  Galizaz aspertua nago.
  Gutunez aspertua nago.
  Egunkariez aspertua nago.
  Irakurtzeaz aspertua nago.
  Ibiltzeaz aspertua nago.
  Musikaz aspertua nago.
  Telebistaz aspertua nago.
  Irratiaz aspertua nago.
  Liburuez aspertua nago.
  Aldizkariez aspertua nago.
  Idazteaz aspertua nago.
  Kanpaia jotzeaz aspertua nago.
  Zerriaz aspertua nago.
  Oinetakoez aspertua nago.
  Arropaz aspertua nago.
  Pentsatzeaz aspertua nago.
  
  78
  
  Basatza
  Hodei Ijurko Irotz
  
  Bakardadearekin solasaldia
  
  Bizitzaz nekatua aspertua nago.
  Existentziaz aspertua nago.
  Kideez aspertua nago.
  Zutaz aspertua nago.
  Nitaz aspertua nago.
  Zuetaz aspertua nago.
  Familiaz aspertua nago.
  Beraietaz aspertua nago.
  Politikaz aspertua nago.
  Aurrez aurrekoez aspertua nago.
  Lagunez aspertua nago.
  Presoez nazkatua nago.
  Erlijioaz aspertua nago.
  Espetxezainez aspertua nago.
  Txaboloaz aspertua nago.
  Moduluaz aspertua nago.
  Iraganaz aspertua nago.
  Orainaz aspertua nago.
  Geroaz aspertua nago.
  Edateaz aspertua nago.
  Erretzeaz aspertua nago.
  Deiez nekatua nago.
  …..............................
  ASPERTZEAZ ASPERTUA NAGO !
  Gatibua,
  mugamugatubateanmugatua nago,
  hori argi dago.
  
  79
  
  Bakardadea
  Lerro
  hauek
  amaitzean
  olerki
  zentzugabe
  hau
  kritikatzeko
  ondoan
  inor
  ez
  edukitzea
  eta
  nire
  arnasa
  bakardadearen
  soinu
  banda
  izatea,
  a
  ze
  kasualitatea.
  
  80
  
  Basatza
  Hodei Ijurko Irotz
  
  Bakardadearekin solasaldia
  
  Bakarrizketa
  Bai
  ala
  ez?
  EZ,
  (m)INA; arazoaren muina.
  
  81
  
  Basatza
  Gaizki elikatua.
  Psikologikoki torturatua.
  Egun gehiena ahulki bati lotua.
  Ohe txiki batean estutua.
  Lagunak nigandik urrundua.
  Beste pertsona bat izatera behartua.
  Faltsukeriaz inguratua.
  Errespetatzen nuen jendeaz kamustua.
  Nire existentziaz nekatua.
  Basatza latza da
  errealitate gordinaren ispilu
  gizakien krudeltasunaren eredu
  Basatzan;
  pertsona iltze bat da,
  bizia mailu bat
  eta basatza bera mailuak iltzeari ematen dion kolpea.
  
  82
  
  Basatza
  Hodei Ijurko Irotz
  
  Bakardadearekin solasaldia
  
  Bide ezberdinak
  Idazlearen
  bolalumaren
  eta
  kaieraren
  arteko
  orgia
  amaitua
  olerkia
  sortua.
  edo
  hitzekin
  azaldu
  ezin
  dizudana
  hizkiekin
  adierazia,
  ala
  neurona
  gidoilariek
  olerkiaren
  gidoia
  lantzen
  dute,
  eskuin
  eskuak
  olerkia
  antzeztu
  dezan.
  
  83
  
  Bigarren aukera
  Gauero
  bero
  egoteko
  eta
  gogoa
  hezetzeko
  izara
  artean
  zirrara,
  zoritxarra
  algara
  bakarra,
  biren
  beharra
  batek
  gauzatu
  beharra.
  
  84
  
  Basatza
  Hodei Ijurko Irotz
  
  Bakardadearekin solasaldia
  
  Desagertzez mozorrotutako
  erailketa argitu gabea
  ......norbaiten buruan sortua......
  ......nonbaiten momentuan burutua......
  ......noizbaiten ezkutuan lurperatua......
  
  85
  
  Egongaiztasuna
  Zigarro bat erre dut
  eta hautsontzia hutsik dago,
  errautsa dorre egonezin batean bihurtua
  zigarro puntan dago,
  nire biziaren egoera
  irudikatzen dago.
  
  86
  
  Basatza
  Hodei Ijurko Irotz
  
  Bakardadearekin solasaldia
  
  Gauerdiko poesia
  Idazle
  lotiaren
  amets
  idatziak,
  esna
  dagoen
  irakurlearen
  amets
  irakurriak.
  
  87
  
  Gauero
  Ortzian izarrak xerkatzen etsitu ziren
  presoen malkoz herdoilduriko leiho gezurtian
  zerua arakatzen presoen altxorrak
  bilatzen ari naiz
  eta gauero espero dudan
  emaitza berdina lortzen dut,
  ez dut zernahi argizagi bakar bat topatzen,
  ondorioz etsitua gorrotoz betea oheratzen naiz
  eta gogoz hurrengo egunean pentsatzen lokartu naiz
  eta lo seko nagoenean
  gau izartsuekin amesten dut.
  
  88
  
  Basatza
  Hodei Ijurko Irotz
  
  Bakardadearekin solasaldia
  
  Geldi
  Mahai gainean
  aurrez aurre
  eguzkitako betaurrekoak ditut
  eta beraien islan
  behin da berriz
  bat-bateko argazki berdina
  ikusten dut
  eta ni toki berdinean
  jarraitzen dut.
  
  89
  
  Gelditu mesedez
  Lurrean,
  gure planetan
  eguzkia ez da itzaltzen
  beti nonbaiten piztua dago,
  nire garuna egoera berean dago
  eta ni nekatua nago.
  
  90
  
  Basatza
  Hodei Ijurko Irotz
  
  Bakardadearekin solasaldia
  
  Goiz hezea
  Telebistak nigan sortu duen hodeia uxatzeko
  leihoa zabaldu dut eta basoaren arnasketari so
  zigarreta bat piztu dut
  eta bere kea nire eztarrian sartzean eztulka hasi naiz,
  hala ere erretzen jarraitu dut
  eta ondorioz arnasestuka hasi naiz,
  eskerrak zuhaitz altruista bat
  nire ordez arnasten hasi den.
  
  91
  
  Gorpu-kide
  Denok
  gugan
  daukagun
  solaskide
  mutua.
  
  92
  
  Basatza
  Hodei Ijurko Irotz
  
  Bakardadearekin solasaldia
  
  Holan nago
  ......luma gabeko zerutarra kaiolan......
  ......ala nire izena kolokan......
  
  93
  
  Idazten ikesi zaun ontze
  Guhatzian itzela neiz
  ilargiyan mugimendu motela
  ne biziyan idazkiyen arbela
  ta zeru illune goi arnas itzela
  hoi bakit argi dakatela
  ta gaue ne arreba dekela
  argi dakat hori izarrek dakibiela
  ni dakiten bezela beraiek zeruban bizkarzainek diela......
  
  94
  
  Basatza
  Hodei Ijurko Irotz
  
  Bakardadearekin solasaldia
  
  Idazten
  Sortzen
  mezua
  zabaltzen.
  Isolatzen
  ni
  aldatzen.
  
  95
  
  Nahia
  Ni
  geldi.
  Zu
  izoztua.
  Ni
  presondegian.
  Zu
  argazki
  batean.
  Ni
  nire
  irudipenetan
  zure
  alboan.
  Zu
  nire
  poltsikoan.
  
You have read 1 text from Basque literature.