Baigorriko zazpi liliak - 3

duzue zeronen gogoko izanen den gizon gaztea.
Bainan zu, ene alaba maitea, ixilik egotu
zare; zurerik ez darokuzu erran deusere. Eta

bada, zure ama zenak (Jainkoak bere lorian
duela) bazakitzan nihonereko khondera ederrak.
Bat baino gehiago aditu duzu haren ahotik. Orai
litake ordua guri hetarik baten errateko zure
hautura».
Aitoralaba jaikitzen da. Huna haren hitzak:
«Ene aita Jauna, zure gogoko den guziaren
egitea, hortan da ene gogoena. Ni ere entzun
nahi nauzunaz geroz, urrun ene ganik zure
zeihar egitea:»

IX.— KARITATEA
Jainkoaren gatik egin karitateak,
Zerura darama zabaldurik bideak.
Sagazpeko zubiaren aldean, gizon xahar bat
arkhumaka zagon bideko errekan. Aragones bat
gerthatu zen iragaitera bere mandoaren gainean. «Hel! hel! zion gizon xaharrak; Jainkoaren
gatik egidazu laguntza». «No entiendo, ihardetsi
zuen erdaldunak; Arri, maxo, arri»! Eta bururik
itzuli gabe, jo zion bere bideari. — «Arri? nombait
baratuko haiz hi».
Ethorri zen gero itzain bat orgekin. Gizon
xaharrak berriz oihu: «Hel! Jainkoaren izenean».
Itzainak ihardesten dio: «Etxez aldaren egiten
hari naiz; orgak kukurruka betheak ditut, toki
hutsik ez dut zure hartzeko. Beei, idia, beeei»! —
«Beei? hire lekhua laster atzemanen duk, hire
beha ziagok».
Haren ondotik heldu da gizon gazte bat lasterreginez. Xaharrak alferretan dei egiten dio. Trikatu gabe muthilak ihardesten du: «Midikuketa

noha eri batentzat, arno xorta baten edateko
astirik hartu gabe. Ez dut demborarik galtzeko».
— «Ez duk arno edateko astirik izan? izanen duk
ur edateko».
Horra, berriz, gizon bat azienda errebelatu
batzuen ondoan dabilana. Beldur da otsoak jan
detzon, laster ez bazayote heltzen. Bertze batek
urdeak merkhaturat daramatza, eta ez detzazke
bidean trebes utz. Gero bertze batzu eta gehiago ere. Guziek aria onak badituzte, nihor ez da
gizon xaharrari laguntzarik emateko heinetan.
Kurri, muthilak, kurri! zuen estakuruak phisu
xuxenetan pisatuko dire. Bai, bai, estakuruak
horiek oro. Min duenari laguntza ematea, horra
lehembiziko egimbidea, horra Jainko-legea.
Azkenik agertzen da gizontto bat, philda txarretan, axtoko baten gainean jarria bi xixteren
artean. Xaharrak dei egiten dio dolumenekin.
Gizonttoa gelditzen da eta galdatzen dio zer nahi
duen.
—«Hemendik norapait eraman nezazun, ez
bainaiz neroni higitzeko gai.»
Gizona astotik jausten da, diolarik: «Hirira
behar-beharrez noha jats xume batzuen saltze-

ra; es dut deus bertzerik; horien dirutik erosiko
dut labore zerbait. Ez izanez jatera zer eman,
haurrak barurik etxean utziak ditut ene itzultzeari beha. Ordu hertxia den arren, etzaitut hor utziko».
Guk elkhar lagun,
Jainkoa guzien helkun!
Zeren dukegu beldurrik?
Jainko hitzak ez du gezurrik!
Hortan, badohako xaharrari, eta ahal bezala
asto gainera heltzen du. Gero aintzinean igortzen du, diolarik:
«Arri, arri, axtoko,
Jainkoak ez gaitik ahantziko».
Gizonttoa mainguka zohan ondotik. Piltzar
batetarik ezagun zen zauri zerbait oin batean
bazuela.
Holaxe ttoko-ttoko zihoazelarik, gizon gazte
eder batek gibeletik atzeman zituen. Asto gaine-

ko xaharraren ezaguna zen. Eskua hunkituz,
erran zion: «Agur Petri».
—«Egun on, Ganis, ihardesten du xaharrak».
—«Jainko ona bekigu lagun, dio berriz Ganisek, egun hau ezen egun gaitza dugu. Ez da
nihondik berri txarrik baizen ageri. Aragones bat,
bere herrira itzultzen zena, ohoinek hil dute
Oihan-Beltzeko errekan, eta zituen guziak ebatsi
dituzte. Zer bihozminak joko duen haren emazte
gaixoa!
Itzain bat, berriz, etxe aldan hari zena, orgek,
uzkailirik, azpian hartu dute. Bi bezoak hautsiak
ditu eta tresnak xehakatuak. Jende on batzuk
beren etxera bildu dute. Orai han dago ohean
marrumaka.
Midikuketa zohan muthil bat, zubi txar
batean iragaiten zelarik, urerat erori eta itho da.
Midikuak ez daki, eta eria, laguntza eskasez,
hilen da menturaz.
Erraten dute oraino, Donibaneko carrosak
urdain bati lehertu diola urderik ederrena. Hura
ez da hain dohakabe nola zembait abere errebelaturen ondoan zabilan gizon bat. Atzeman ditu,

bainan zezena erdibasa zuten eta adarraz hertzeak egin diotza gizonari.
Ez dire horietan berri txar guziak, bertzerik
ere aiphatzen dute. Jainko ona alde bekigu!»
Gure maingua ez da lotsatzen; ihardesten du:
«Guk elkhar lagun,
Jainkoa guzien helkun!
Zeren dukegu beldurrik!
Jainko hitzak ez du gezurrik!»
Ordu berean, eskilak jotzen du eguerdi. Gure
bidayariak trikatzen dira; eta bonetak erauntsirik, erraten dute Anjelus. Azken amena akhabatu duteneko (oi gauza harrigarria, eta harrigarri
bezain egia!) mainguak ikusten du asto gainean
zen xaharra xutitzen bet-betan; bi urhezko
gakho handi daduzka esku batean; bertzea
hedatzen dio bere adiskideari; eta biak, eskuzesku, hedoyetan gora zerurat igaiten dire.
Gizon ttipi karitatetsuak orduan ezagutu
zuen Jaun done Petriren eta Jaun done Joaniren
lagun ibili zela. Mirakuluaz harritua eta balditua

lurrerat belhauriko erortzen da. Nahi zukeen
othoitz zerbait egin; etzakien zer erran hau baizik: «Milesker, Saindu handiak? milesker, Jauna!
Jainko ona, milesker orai eta gero, bethi eta
bethi, mendeek dirauteno! Hala biz, hala biz!»
Nork daki noiz arteo egonen zen hola, bethi
hitz berak erranez, zerbaitek bihotzera ekharri
ez baliotza bere haur etxean gosez geldituak?
Lurretik jaikitzean ohartzen da oineko lothura
eroria duela eta zauria sendatua. Eta oraino,
astoaren gainean, zer ikusten du? jartokian
zakuto bat diruz bethea, eta xixteretan, thalo,
gasna, xingar eta zahako bat arnoarekin. Liluratu ziren haren begiak, eta etxerakoan Jainkoari
kantatzen zion amodiozko kantu hau:
Argi ederrak goizean
Zerua gorritzen duenean,
Adoratzen zaitut, Jauna!
Berriz ere zure gana
Altxatuko dut bihotza,
Harekin ene othoitza
Gaua itzultzen denean.

Zuk daduzkatzu eskuan
Atsegin, atsekabeak,
Gauzen izan, gauzen gabeak,
Batzuen sari, bertzen gaztigu,
Jainkoa, guri urrikal bezazkigu!
Lagun gaitzatzu gure behar orduetan
Hel zakizkigu gure azken orenetan!
Jauna, zu zare amodiozko ithurria,
Karitatea zutaz izan da igorria
Goza dezagun hemen zuk eman bakea,
Zabal daukuzu gero zeruko athea!
Aitoralaba ixiltzen da. Zoratuak zauden oro,
nihor etzen ahoaren idekitzera ausartatzen.
Herjauna lehenik da xutitzen. Tintinka besarkatzen du bere haurra eta erraten dio: «Bai, zure
baithan ezagutzen dut zure amaren odola. Nolakoa eta noraino heltzen zen haren karitatea,
Jainkoa da bakharrik hori dakiena. Zu zare haren
alaba, eta egun batez zuretzat dago harek orai
gozatzen duen zoriona.
Zure eskua galdatu duten guzien artean, Korbaran Jatsu Laskorrekoak izan du zure hautame-

na. Nafarroan ez da ezkutari balentagorik.
Onhesten dut zure gogoko dena».

X.— ESPOS KHOROA
Orduan hurbildu ziren Zazpi Liliak; aldizka
musu eman zioten aitoralabari eta jarri ziren
haren inguruan. Herjaunak, ihustearekin lore
floka xarmagarri hori, erran zuen bere bozkarioan: Egun hau zorionezko eguna da. Ez Espainian
ez-eta Frantzian ere ez da aitoralabarik Baigorriko Therexak bezain espos-khoro ederra izanen
duenik.
Ezkontzetako egunean, gazteria xuriz jauntzi
zen, etxe aintzinak lorez betheak oihal xurien
gainean. Germietarik, Urdosetik, Haritzaldetik,
Banka eta Aldudetik, Anhauze, Lasa eta Azkaratetik, gizon gazteak mairu dantzan heldu ziren,
tamburin, xirola eta atabalak aintzinetan. Bestek
aste osoa iraun zuten. Diotenaz, ez da egundaino hain ederrik Nafar herrietan ikusi eta geroan
ikusiko ere.
Ezteiliarrek ibar guziko ingurua egin zuten
zaldiz. Buru buruan, behor xuri baten gainera
igana, bere senhar jaunaren aldean zohan Thereza xarmagarria; Haren ondotik Zazpi Liliak

beren jaunekin eta gero ezteiliarrak moltzoan
lerroaren akhabantzan.
Etxe bakhotxaren athean agertzen zen etxeko jauna bere andrearekin; nausiak azpil bat ogi
bihiz bethea, andreak gorgoila batean arnoa.
Herjaun gazteak dastatzen zuen arnoa: ogia
hartu-eta, bihurtzen zion ekharleari, erranez:
«Ene ezkont-urtheak ez du petxik ikusiko».

XI.— BESTEN AKHABANTZA
Munduko gauzak iraupen gutikoak dire; bestek dute ephe laburrena. Baigorrikoak iraungi
ziren egundainoko guziak bezala. Azken egunean, herriko plazara bildu zen jende elemenia
bat. Zaspi Liliak beren erreginarekin agertu ziren
akhabantzaren ematera. Plazaren erdian zortziek dantzatu zituzten Eskaldunen bi dantza
zahar, kanadellak eta bendela. Katamoreak
eskuan, inguruka dantzatu ziren, oin mokoaren
gainean itzulikatuz orai harat gero hunat, katamoreak firrindatuz pondu bat huts egin gabetarik. Nor etzen xoratuko Zortzi Lilien esker ederrari? Orok nahi zuketen egun harek iraun balu
urthe bat. Iguzkiak etzuen nihor entzun, itzali
zen gauaren ihes; eta jendeak etxerakoan, oxalaka erraten zuen: «Ai ai! noiz ikusiko dugu holako bertze besta bat!»
Iraunkorrago izan zen Zaspi Lilien eta heyen
erreginaren bizitze ederra. Beren demboran izan
ziren erlen kontsolagarri eta jende beharren
lagungarri. — Eta errana den bezala:

Nola bizi, hala hil,
Sinhestea dugu Jainkoak orai bere lorian
daduzkala.
Capitaine Duvoisin