Azti-begia - 1
Agosti Xaho
AZTI-BEGIA
ETA BESTE
IZKRIBU ZENBAIT
Azti-Begia
I
Ekhi-begi, xuri-gorri argizale ederra! Nuiz
phiztu zinen nuiz argitu, begitharte beltzuri
gabia? Zu zirade munduko argia, egiazko argithurria, bethierezko Jinkuaren argitzala. Nur zuri
so begiz-begi egon ahal daite? Nurk dakitza zure
urthiak? Zu gagaineko korraletans leheni sorthu
Giten axuri xuriena, Suge garbi Sugerik ederrena. Goixtiar izan zinen, goixtiar, egunezko izar
ederra! Ulhunpetik hegalta eta, oraiko lekhu
berian, hegaltaz, ukhuratu zinen, urzo xuri,
argizko txoria, egintzaro miretsgarri baten argitzeko.
Orhit duzia ikhusirik, Lehen-Sugia biribilkatzen mendez eta mendez handitzen, eta, lurtiarren izigarri eta izigei , lurpeko zazpi leziak zazpi
burureki bethatzen? Orhit duzia LehenSuge hura
ikhusirik, Jinkoiluaren harra bere khokotsian
bezala, bere egongiak lurpian edo Ifernietan
obratzen: Luharraultzia biltzen eta egiten, oraioraino unguratzen den ungurunetan?
Orhit duzia ikhusirik, luhidorra huretatik berhezten, itxasua behar mugetan ukhuratzen eta
ohatzen; lurraldiak, belhar, lili, zuhain eta fruta,
gizun eta ekhoiliar suberte ororeki, zure begiaren aitziniala agertzen, o begi leinhuratsia!
Aspaldi dizu, aspaldi! mundutto hunen lehen
sortzaruak aspaldi! ! Lehen, eta geroz, iratzarririk zaude eta zabalik, gaiaren etsai, egunaren
egile, denbora jakile, ikhusle eta erakasle ekhibegirari ederra! Zuk dakizu zuinen barna den
Hurandia: zuk, beirina klar baten artetik bezala,
ikhusten dutuzu bere mendi thinieki itsasoihalak
gordatzen eta estaltzen dutian lurraldi berriak
oro! Zuk dakizu eia nula, gorrinkua arraultzian
bezala, daguen bildurik, biribilkaturik, lurraxalpian, lurbihotzian, iferniaren erdian, LehenSugia: lehena bai eta ere herena, lurreko zaharrena, indarrez azkarrena, bethierezko Jinkuaren
langilerik handiena.
II
Mende batek ehun urthe, Berrizaruak hamar
mende, edo mila urthe txipi: hori beita dilubioko
Hurte edo urte edo urthe-handia! eta hire lan
eguna, o Leheren, Jinkuaren lan-suge harrigarria!
Denbora batek sei ehun mende, edo hiruretan hogei mila urthe txipi: hori beita lurraldi
baten iraupena eta denbora; eta hire lokhaia,
Berrizaro batetik bestera, o Leheren, zazpi burudun, Suge espantagarria!!
III
Lan egin duk, lan egin, Jinkuaren aitzinian,
Leheren, Su izigarria! Errak-errak, zunbat aldiz
Hurandiari utzi erazi dutian, bere ohe eta etzangiak txuku eta idor; hik eginik munduberri, gizunentzat herriberri: hori beita hire legia, hori beita
hire eginbidia. Harrigile eder hiz, harrigile eder,
eskurik ezpaduk ere, Leheren! Zunbat aldiz eztutu ore buztanak luherri zaharrak egotxi, erre eta
ilhaintu, luberriak orhatu, leinthu eta eraiki, bere
mendi eta ordoki ororeki! Eztik ez bethi ber bidia
jarraiki heguak! Eztuk bethi ber gunetan agertu
eta itzali ekhi-begia! Oraiko Ipharra txaz Eguerdi, denbora batetik bestera lekhuz khanbiatu
izan dutuk lurrungurian zeluko aziak.
Orai diala hiruretan hogei eta hemezortzi
mende, ez gehiago, luak harturik iz, Leheren, lurgile handia. Lo-kurrunka hago, egunaldi bat eginik, eguerdiko lurburia hire zazpi burien burupe,
Iphar hotzeko itxaso hotzetan buztana kharruntaturik. Badakiagu nun diren hire hatsharziluak
eta leziak. Hanti duk erantzuten hire kurrunkaren herots ozena. Hanti Sugarrak odeietara jauzten eta hedatzen, eta hire elder gahuna burdun
hura bezala, turrustatzen. Hire urzain batek
emaiten dik lurrai ikhareria, hire igialdi batek,
itxasuak nahasten eta thurbusten, mendiak kordoka erazten, o Leheren, Suge izigarria!
Goihenak oihu egiten badu Leheren, ihardesten deiok: Jauna! jaikitzen hiz goizeti, eta hasten
duk hire egunaldia. Nurk dakitza khuntuz, hire
lanurthiak eta logaiak, indarretan sarthu hizanez
geroz, Leheren, Jinkuaren langile paregabia!
Orai lo hago egunaldi bat eginik, Leheren:
egik-egik lo, gazte duk mundia, azkeneko Berrizarua huilan gerokua hurrun. Bost ehun eta
hogei eta bi mendez eztuk berriz entzunen
Goihenaren iratzar oihia. Egik-egik lo, Leheren,
Jinko-sugia, lucraren seme gehiena: haurtto bat
bere khuinan bezala, lubamian etzanik; lurra gai
eta egun, bere ungurian daguelarik jurdunpa.
IV
Unguru-unguru dabila, galdu gabe bere bidia,
lurbola unguraria; saihets bat bethi egunargian,
beste bat ulhunitzalian; garaitiarren eguna
aphaltiarren gai, baten ulhuntzia besten argitze;
egunorozko unguraldian Uduriz-ukhuru dabila,
hurian untziak bezala, itsasairian, lurruntzitto
hau, igeri-igeri, bere urtheorozko ekhi-ungur’utzulian. Abentiaren hogei eta bat gerreneti, txaz,
Eguerri eta Suberri; ordian beita sortzen bezala
eta agertzen, lurraren eretzian, ekhi-begi egunezko izar ederra, axuri xuriena, sugerik ederrena.
V
Ukhuru segurki zaude, ukhuru, izar ukhuru
ororeki, ekhi xuri munduko begi argia! Lurrungurian, badakizugu, urthiak hilabete dian bezain
bat izar-korraletan sar-jelkhi, eretzez-eretz, egin
uduri duzula. Korrale hurak dirade zure hamabi
jauregiak; gorenik ekaina, zuintarik, begiz-begi,
lurrari xuxen-so betzaizko, urthiak dutian egunik
luzenetan.
Eder egunak gaihargiak eder! Gora zirade,
ezinago gora, zelu zohardi izarbegidun, lurraren
gaihestalgi, hegatz argia; argililizko sorho bazter
gabia! Zutan ber bidez eta ber urhatsez, herrapidetarik kanpo, axur salduak artzainaren undoti
bezala, ekhiari arrauka izar-xuriak, gaiez-gai,
uduri dabiltza! Udartian altxu bat, neg’artian
beste bat, ud’eta negu zoharzelian, lau haroz
gizunaren begiak, ikhusahalak ikhus ditzake
urth’ungurian.
VI
Egunaz ekhi, gaiaz argizagi. Zuri niagozu, lurlagun eta gaiekhi, argizagi zahar-berria! Zu zirade ilargia, hil eta phizten ziradian argia. Zure
bethian, ilargibethia, haz eta urhentzen da hilabetia. Zu zirade argizaria aste eta gaihegunen
izaria. Zureki haste hasi izan zen, hiruregunezko
lehen astia. Zuin egun beitira aste-lehena, astehartia, astiaren azkena, astizkena. Batian gorapen bestian beherapen, hilabetez egiten duzu
lurrungurian zure unguria, argizagi unguraria.
Enikezu uste zihaurtarik dela zutan ageri den
leinhuria. Aitzitik, ni aiher nuzu lurrulhuntto bat
ziradiala; gure lur hau beno txipiago, ez berritan,
ez hogeietan, bena bai hiruretan hogeitan. Hirur
edo bi egunez, lehen astian ulhunik zaude lurekhi-artian, ulhun zirelakoz zure egitez. Hanti
harat, ageri zabiltza, ekhibegiak argiturik saihetsungurian bazter bat, saihets-adarrak goiz-ibarrari adarturik; gero erdiz-oso zeliaren erdian,
sar artino zure bethian, hamalaugerren egunian.
Nula gorapenak hala beherapena: argitzez bezala ulhuntzez bazabila; gaihibarrari adarrez adar,
goizibarreti zirelako ordian ekhiz argitia: berriz
erakutsartino, zure bethian, bethierezko begithartia.
VII
Hilabetez, bere utzulia, argizagiak lurrungurian. Lurbolak ere bai berna urthe batez ekhi
ungurian. Alkharren lagun badabiltza nuizikbehin eretzez-eretz ekhiaren argibidian. Ordian
da gerthatzen, Eclips erdarak deitzen dian,
ikhusgarri bat. Arhin eta igeri dabiltza, lurbola
unguraria eta argizagi ziiharbola xuria. Bekhan
dira eta Ilabur haien erezka igaran aldiak; hanbatez llabur eta bekhan ekhi eta argizagi eclips
itzalaldiak; bakhotxak bere alde, laster beitegie
ekhiaren eretzeti eretz-gainti. Lurbola ekhipian
dabilala, argizagia bere bethian argizagiari lurritzalak eclips edo itzalaldi. Argizagia aldiz ekhipian daguela, haren itzaleretzian lurbola, lurtiarren ikhusiz, lurreti-gora ekhitzalaldi, eguntara
gaihaldi, argizabalian ulhunbeltz.
Jarraiki bitza gogoz eta khunta, azti denak,
hel aitzinian prometa bitza lur eta argizagi bidetan diradian baratguniak eta khurutxa bidiak
itzalorenak eta minuta erdiak. Nur nahi den, aizinara, gertha ahal daite, gaiza hoien ororen jakintsu eta jakile, azti eta belhagile.
***
ESKUZKRIBUAREN JARRAIA
ARGITARAGABEA
Hersi gizunaren urhatsa, txipi besua, llabur
esku-erhiak. Hartakoz ebaki eta egin behar
ukhen dutu hanitxko izari, hariz lehenak izartze-
ko gogua kuntari kuntatzeko. Ikhus-hunkikako
izari kuntiak eder, hurrun izariak ederrago:
aztiak dakian bezala ikhus bideetan gogor izartzen? Xede bat ezagutuz beste bat mugatzen,
jakinetarik jakin-beharrak bethi xuxen khuntatzen. Heremia bazter gabe lekhu eta gune orotan dagoke heremu unguriaren erdi-erdia, eta ez
ihun ere haren bazter unguria. Heremiaren uduriak, arauez-arau, txipiz-txipi kurkuriak . Kurkuru
ozkatu linatiak lau laurden khurutxe; laurden
khurutxiak lauretan hogei eta hamar ozka edo
artekila, kurkuru osuak hirur ehun eta hiruretanhogei. Heremi ingurian, txipiz handi arauka izan
ahal ditakian kurkuru eta laurden izariak oro, ber
arte artekila eta ozkadura khuntian direla gaiza
klar. Hauxe da egiazko izaria eta neurria zuneñi
batian khuntu ederrez, lurreti gora, jakintu beitutu aztiak, ekhi, izar eta argizagi izariak, hurrunguak eta lodi-unguriak.
Zorrotz da zorrotz gure begia, eguntara bezala gaitara, Ziberuko azti berri gaztia. Gaiza
guziak ahal ezpadakitzu ere begithipilez ikhus
eta begista, zure injeinuz egin diokezu burarki
eta largabista, hurrunak huilan txipiak handi,
huilan hurrunian ikhustatzeko orai bezala geroko
geruan, eta igaran-bethian deus ere ez umen da
zure eretzian ulhun gorderik ez itzalik. Diradianak izanak eta izangeiak zure begien aitzinian
argi dirade, Jinkuak emanik dohatsia, Jinkuaren
haur egiatsia. Halaz othoi abia zakizku ulhungai
huntarik argizagei eta goizekhi, solta bidian
aitzindari, ardi herratu gaxo hoier artzain, gure
jakin gabian utsu-zain. Zuk erran eta ikhasi
dereikuzu, nula izan zen luharrautziaren egintsarua eta sortzapena: lurbola hunen egile eta
berrizale Leheren-Sugia. Gogoz hartu-ukhen ditizugu sei ehun mendetako lurraldi iraupenak eta
denborak, hamar mendetako berrizaruak: Leheren-Sugiaren lo-denborak eta lanurthiak. Zuk
erranik badakizugu jagoiti nula dabiltzan lurrungurian, argizagiaren hilabetezko unguru utzuliak, amust-egunak eta itzalgaiak; lurraren egunorozko unguraldiak, urtheorozko ekhi-unguruutzuliak: ekhi xuriaren hamabi hilabete jauregiak, izar korralez-korrale / sar jelkhi uduriak;
ekhi eta argizagi eclips ikhusgarriak. Bere argizagi lagun txipiareki bere bakharrik othe dabila,
gure lurbolatto hau, ekhi-khanberan, gelhari
bakhotx ala othe dutu bere khidiak, begi hutsez,
gizunak, hurrun ulhunian, ikhus ahal eztitzakian,
lurbola ulhunak? Izar uste dugunetarik zunbait
ez othe lizate, hurrunez txipi lur-argizagi? Egia
deia, uduripen bat argizagiaren beixkura itzalak,
gizun abar haxe dun baten itzalak direla? Erraguzu: Zuri beha giaudetzu: Ziberuku azti zuhur
gaztia, largabista eta beirarki dun aztia, hainbeste egun gorriz, hainbeste gai xuriz, zohar zelian
zer ikhusi duzu? Othoi, egia erraguzu!
Ikhusi diat eguerdiko ekhigorrian arrano beltza, harbotxietarik hegalak hedatzen, ekhibegiari begiz-begi, aztapar khakuak txilintxan, txori
ororen errege, petigora xuxenka hegaltatzen:
goraz-gora, hurrunez txipi, ainhera beno txipiago
zelu gagainian milu bexkura bat bezala gordatzen eta galtzen. Bethi gorago aizia hotzago;
lurraren ubel ungurian hogei bat lekhuaz goratuz
geroz arranok ez txorik aiziaren bizi gordinez
eztiroke hatsik har, gagaineko aire xotil mingarrian. Hori zihaurek borogatuz dakizu arrano
hegaltari ederra. Hartakoz ere behar bezain
aphal/bara eta ukhuratzen badakikezu, zure
hegalta ungurian bi lekua gora;hanti zure habia
eta humetara jaitx eta aphaltzeko, aphaltzez
handi arrastirian, arrano handi txori ororen erregia!
Nurat habila, arranua, bi hegalez airian, hain
gorarik ekhi xuxenian? Nahi othe duk egin lurretik ekhira juan jin bat? Gogo emak hire buria, har
eztezan burhunguria! Hain zorrotz delarik hire
begia eztik orano sekula jakin ikhusi zuinen gora
den ekhibegia. Nahi duk egun lurretik ekhiala
juan jin bat arrano beltz hegal azkarra? Bide
luzian akhit haite; bahintz ere azkarrago ukha
haite. Ehun urthe bizi ahal hizalarik, hogei eta
hamarretan ehun urthez bizirik ere, gei ostatiala,
heltu gabetarik, zaharrez, ekhibidian hil haite.
Ekhiala nahi duk egin bide arrano gaizua! Har
ahal dirok hireki zunbait urthe egunen anhua.
Lurrunguruti jalkhi eta, batere ukhuratu ez
baratxtu gabetarik, egunez ehun eta hemeretzu
urthe, hameka hilabete, eta hogei egunez ez
haboro, ez gutiago, egin ahal dirok hel aldi bat:
hogei eta hamar miliu lekhua: hain hurrun beitago, Subola, ekhi begi argia, Su argiaren uthur
begia!
Herem’airian behigorri eder bat ala hanitx
harzaurren unhude eta harzama, herexarik utzi
gabe dabila, gure lurbola unguraria, herrape
uthurri dun Behi gorria. Ebilzale batek, gai eta
egun, lurrez lur, itxasoz itxaso batere ukhuratu
gabetarik ebiliz ebili, orenian lekhua bat eginez,
urthe eta hamar egunez egin ahal diroke, erdiz
erdi, gure lurbolato hunen sabel unguraria. Lur
kurkuria ozka eta, handiz txipi, ozka batetik bestera, hogei eta bost lekua arte khunta daite; lur
unguru osuan bederatzu mila lekua.
Lurreti gora, ekhibidian, hogei milion lekuatan biderdi eta haren erdi gune berian beste lurbola ulhun argi baten, ekhi ungurian ungura
bide. Zer izen eman behar dereizut, goiz-arratseko luhargi bizia, Espaina ibarreko, Iberia zaharreko, Uskal Herri ororen izar ederra!
Huilanez huilan, largabista xuxenian, sagarroia bere margotsian lantzader zorrotzez beztiturik den bezala, uduritzen zitzaitz harbola handi
bat zure mendi mehar thini eta laphitz zorrotzeki, ekhi mirail luhidor zilharra! Ekhi begiti zu
beno bi hurrunago, hanbatez ulhunago, gure lurbolak baditizu hur ibaiak, uhaitzak, eta itxas-thu-
pak ekhiargiaren ithogarri odei eta lanhuak itzalgarri. Ere ahal ditezu sekula eztuzun ikhusi bere
hurrun ulhunian gure lur ulhuna. Jakizu bi biek,
erdiz erdi, ber handigua duziela, ber lodi unguria. Gure argizagi txipiak bezala, badutuzu zure
harahunetan, zure gorapenak eta beherapenak
batian erdi edo saihets argi, zure bethian argienik. Enakikezu xuxen erraiteko zunbat Ilabur edo
luze diren zure egun erregarriak, eta gaihargi
beruak, zeren ekhiari hain huilan ziren. Hartakoz
argizagi lagunik ez lagun beharrik ere eztuzu.
Badakitzat zure zortzi hilabetezko urthiak eta
urthe arozko ekhi unguru utzuliak. Ageri zaude,
lur, behiaren khide. Zer izen eman behar dereizut heremu sorhoko alhari argia? Ilhe argiz beztiturik uduri duzu ardi ilhe luze xuri bat. Zu zirade ardi xuria.
Ardi xuriti gorago, ekhiti bi milion lekuaren
bidian, bada beste lur izar txipi bat ageri ekhi
txinkha bat uduri, ekhi su-gar pian erre-phizturik.
Hirur hilabetez harek egin ohi du ekhi ungurian
bere unguru utzulia. Hark du izen txakur xuria.
II
Zer den Ariel
Nur da edo zer da Ariel? Ainguru bat. Zer da
Ainguria, eta nun-ago hartu du Uskarak ainguru
izen hori? Hau dugula hitz eder horren zentzia:
Indietako erdaraz, angui, amurio bat edo indar
bat; grekez eta latiz anguelos, angelus, mezuler
bat.
Ainguriak dirade, holatan, Jinkuaren mezuegiliak; eta, hobeki erraitera, Jinkuaren berthutiak, Jinkuak lurrian eta zelian erabilten dituan
photeriak, zuin beitira argizko ainguriak.
Eta Ifernuko gai-ainguriak dirade aldiz, mundutik eta gizonetik jalkhitzen diren indar-gaixtuak eta biziuak, aphez-gisa mintzatzera,
Debriak (erdaraz, diabolus, diabolos, diablo, diable).
Hitz arrotz, erdarak eman hoietarik, eztutu
Uskara zaharrian khausitzen bihi bat.
Aski da jakitia ainguriek badutiela erdaraz
bere izen kuriusak, bere destinuaren eta kalitate
hun edo gaixtuen markatzeko: Mikael, Jinkuaren
gerlaria; Gabriel, Jinkuaren berthutia; Ariel, Jinkuaren indarra.
Arren beraz, entzun dianak kunpreni beza;
kunprenitzen diana ikhus-beza Uskal-herriko
gasetaren ainguria, Ariel.
Mendietarik horra zaiku hegaltaz, bere izen
ederra zelian izkiribaturik balu bezala. Burutik
agertzen zaio su-gar bat, zuinek markatzen beitu
ezpiritiaren gogo-argia. Eskuineko eskia bihotzaren gainen, ixkerreko besuan khatia hautse
phuska bat; iferniaren esklabo izan dela, orai
sekulakoz Jinkuak libratu diala ezagutzera emaiteko.
Ariel, 1848-VI-30
III
Errepublika zer den
Zer erran nahi da Errepublika?
Errepublika (Latinez Res publica) erran nahi
da ororen hun den gauza.
Ah! hitz eder, hitz xarmagarria!
Oraino, maleruski, Populia, Errepublikaren
izena bezik eztuk, abantailarik eta hunik
bater’ez.
Populu, phenazalia, hire etsaiak ordu duk
ezagut ditzakan.
Hire etsaiak nor dira? Gizon auher abariziosak eta karguen moienez aisetarzunian bizi nahi
direnak.
Badea moienik hire etsaien benzitzeko?
Moiena hire eskian duk.
Hura izanen duk, kargulant guziak heure
botzez izendatzen batuk.
Hura izanen duk, gizon abariziosen plazen
dihuria, Gobernamendiak hire behar orduko
emaiten balin badauk, ehunarendako hirur libera
intres pagatuz.
Errakok kargulantak guti ditzan; kargulanten
tratamendiak ttipi ditzan; eta heer behar gabe
emaiten dien dihuria hire laguntzeko beira
dezan.
Baldin-eta Gobernamendiak ezpadauk dihuru
hori eman nahi, errakok zerbait phentsa dezan
hiretako; hire hartzedun abarizios ikharagarri
horien petik jalgiteko.
Errakok, zorrak pagatu nahi tukala, bena
denbora behar dukala.
Errakok Gobernamendiari hire zorrez jabe
dadila, hartzedun hek paperetan paga ditzala.
Ordian, baldin eta ezpahute egurikatu nahi, hire
lanaren moienez eta hire zergak eta phetxak ttipiturik izanez, hire zorrak emeki-emeki pagaturik
izanen direla.
Langile ofizialiak; zien zorthia ere duk biziki
tristia. Alde batetik ziezte guti pagatiak, beste
aldetik duzie anhitz aldiz lana falta.
Ttipi handiak oro sorthiak dira uros eta untsa
bizitzeko.
Ordu duk, Populu-erregia. Jin-duk hire botz
handiaren intzunarazteko tenoria. Erran ezak
nahi dukala bizi aisetarzunian, lanian ariz, edo
hil Franziaren eta Errepublikaren etsai guzier
gerla emanez.
Ariel, 1848-VI-30
IV
Espainako berriak
Isabel segonda, Espainako erregina, bere
hemezortzi urthetan, lohikeriarik handienian
itzulikatzen da. Izorra bada ere eztaki nork
ganik, bainan, segur da eztela Don Francisco
errege senhar gaxoa ganik, zoinez bere erregetarzunian emaztiarekin etzateko permisionerik
ezpeitu.
General Narvaesek, haren ministruak, hilarazten ditu, desterratzen edo galeretarat igorten
Errepublikano guziak. Amurekatik hobeki ezagutiak izan diten, ezkapa balite, buruko eta berphuruko biloak arrasarazten dezte bizar nabelaz.
Zenbait jeneral karlista pasatu dira Espainialat Baionatik. Baionatik harma, zapata, bala, kartuxera eta bolbora igortzen ari dira Espainiako
Heskual-herri guzietarat. Erraiten dute Nafarrua,
Gipuzkoa, Araba eta Bizkaia altxatu nahi direla
hanbat denbora gabe. Eztakigu xuxen-xuxena,
ala Errepublikaren, ala Karlos VI erregiaren ize-
nian gerla hasiko duten. Errepublikano bat mintzatu zere gisa huntan:
Eskualdun espainoleri
Eskualdunak!
Naziua koraje gabiak glorifikatzen dire nagusiak izatia.
Eskualdunek ez dute sekulan ezagutu.
Traituak izan dire, benzituak sekulan!
Gure aurrekuak, noiz eta Romanuen guardia
aitzinekua formatzen zutenian, gidatzen zituzten
biktoriarat, eta auk nahi zituztenian esklabo ezarri, Kantabri zaharren haur fierrak, aikien batailunak ondatzian, propagatzen zuten ez zela nausitzia ahal gizon libro sortu zirenaz eta libro hil
nahi zutenaz. Libroak oien etorkitzetik Iberi aberatsian. Erregek engaiatu ziren kontratuz saintuenez ez zutela aikien deretxueri, fuerueri,
libertatieri sekulan unkituko. Gizon hek traidoriak, tiranoak bethi diren bezala, kendu zaituzte
libertatiak, bat-banazka, ukhaturik nazionetan
diren deretxo errespetablienak. Promesak egin
zituzten, bainan ez irukitzeko, promes oiek egin
zituzten obekiago engainatzeko populu konfidantena, populu prankuena, populuetan den
federik oberena pasatzen denentzat. Uste dute
kadena azpitan paratuak direla, hortan berek
trunpatzen dire. Ez, ez! ez dire, Eskualdunak,
orain len baino geiago, azpian ezarriak, ez dire
esklabo izarien; inori ez diote ezagutu manatzeko deretxurik. Populu lehenagoko orrek parra
egiten du printze urguilusen prentenziuaz, eta
oien erreinua aguro akabatzera dihoa. Leoinari
uduria, kadena plako batez lotua balitz bezala,
burnia autsiko ditu, eta bere mendi maitatu oiarzun guziek errepikatuko dute orren orru terriblia,
paratuko beitu bere etsaiak lur-barnian.
Eskualdun maitiak, gora-zazue burua, ixtanpat malhurrak eta soprikariuak beitiazia, eta
zuen probintziak jakinaz dezaten munduari, Kantabro ezin malsatua izana, libro dela bere Mendarte eder eta gutiziatuetan.
Prest izan zaitezte gerlako trunpetaren seinaliari, biktoriarat kurritzeko; fite arrabostuko da
gure arroka urrunetan, eta soinuark erranen
zitu: Altxa! Benzitu behar dugu edo hil, eta segurantza badut, libertateko bandera agertzen
denian gure mendi puntetan, zuetatik bat ez
dela izanen Eskualerriaren salbatzeko atzeratuko denik.
Ariel, 1848-VI-30
V
Aphez bati arrapostu
Irakurtu ukhen dit, Parisen berin, Internacionalin, gure kontre izkiribatu duzun letera ezinago-luzia, eta ezagutu dit mementin, zu zinela
jaon aphez bat, sorthia Petharrin, Maule khantin,
gaizki eskolatia Baionako hirin, doktor handi
ignoranten artin, ignorant-urguilutsu-bat funtsin;
ezagun beita zure lumati nunko ziren, nur ziren
eta zer ziren: eta berantiago gabe nahi deizut
igorri bi hitz arrapostu, hobekienik dakidan Basaburuko uskara eijerrin, bena ez zurin.
Eta badakizia zer diferentzia den aphez baten
eta gaseta egile baten artian? Diferentzia hau
duzu, nurk-nahik bunet karratia kofiatzen ahal
beitu, eta den astorik handieneti aphezkupiak
aphez bat egin ahal beitiro: aldiz, ezpeita posible, zerbait talentu, eskola eta ezpiritu gabe,
Frantziako argi handi huntan, libru eta gaseta
publikatzia.
Hiruretan-hogei mendez, sei mila urthez, Iberia-Espainako Uskaldun eta Cantabre zaharrek
eztizie ukhen aphezik, nahi bada ziren errelijione
handitako, Jinkuaren adorazale, nazione fidel
bat.
Hirur mila urthez, gezurrak eta jinko-falsiek
ukhen ditizie mundu huntan bere elizak eta
aphezak.
Haien erdarati jiten zaizie zien izena, aphez,
abbas, abbé, hori erran nahi beita Aita; eta ber
gisan Errumako Aita-Saintia erdaraz deitzen
dizugu Pape, Papa.
Eztuzu nahi ukhen sinatu zure letera inpertinent errabiatia. Hala-hala, izen gabe diren haurrak dutuzu bastart edo aphez-seme.
Erran duzu, lehenik frantsesez, Internacional,
Filipe erregezenaren gaseta zikhinian, Uskalherriko lehen gaseta numerua, burutik galdu,
presumitu, urguilutsu eta intenzione gaixtoko
gizon erho gainti eli batez eginik izan zela.
Hola dutuzia, bestiagorik gabe, tratatzen
populiaren eta laborari-gaxuaren adixkidiak?
Erradazut, othoi, erraiteko hun bazira egiteko
bezala, zer egin duzun zuk, orai-artino, laborariaren eta populiaren althe, elhez edo obraz, haien
zorthe tristiaren irusago errendatzeko. Eta zu
ziradia fedezko gizona? Eztuzia irakurri Ebangeliuan, mehatxu izigarri bat, bere aurhidia eta
anaia erho (Raca) deituko diana, ifernuko suiala
kondenaturik izanen dela?
Hori deia, zure aldetik, gure eretzian, aphez
saintu baten aitatarzuna, khiristi baten karitatia,
aurhide hun baten amuriua eta legia? Erran baizik eztuzu gu girela ainguru errebelak, Infernuti
ihessi eginak Uskal-herriaren galtzeko. Inkisizioneko tribunal garratza photerian balitz orano, zu
zinate apheza gure bizirik erra-erazteko kapablia. Obrak erakats itzazu guk beno barnago
duzula Uskal-herria bihotzian, haren zuzenak eta
uhuria phensamentian. Seme hun batek bere
ama maite dian bezala, gizon gazte batek bere
bihotzeko izar-lilia maithatzen eta laidatzen dian
bezala, nik Uskal-herri maitia dizut eraiki, lorifikatu eta laidatu. Uropako populien artian, sekula Uskaldunek egin etzian bezala. Zietarik nurk
emanen dutu aprobak, nik gezurrik erran dudala, edo ene erranetan trunpatu nizala? Ni nuzu
gizon bat, ezko khandera bat argi emanez hurtzen eta konsumitzen den bezala, bere odola eta
bizia galdu eta khetan igorri dutiana, hogei urthe
huntan, argi emaiteko, egiaren erakusteko gizonen artian. Nur zira zu, eta nun da zure eskia ene
gisa hortan mintzatzeko? Ala ez othe zinate
zihaur, erran duzun Ifernuko ainguru beltza?
Kattalin eta Pethe diozu! Bego Kattalin suthondo zokhuan uruten ari-dela zarran-farran,
edo lo-kurrunka, hautsian nahasirik, aphez zunbaiten gelhari gei. Bego Pethe zuzulian tutulu,
zure ideaz aski sabant, orentthuak badakitzalakkoz, Pater, Ave, eta Credo, Deprofundis-areki.
Arte hortan Uropako nazione guziak argi bite,
bere zuzenak fermoki baliatuz, bere bandera
zaharrak edo berriak goraki altxatuz. Ekosesak,
bere mendietan, laborari edo artzain, irakurten
dizu egun-oroz, ez-solamente bere herriko gaseta bena bai ere Angleterrakoa: musikan trebe,
lati hortan ere bai, Uskal-herriko hanitx aphez
beno hobeki: Alemanietako lahoraria hala-hala;
aisetarzunian bizi beitira; Uskal-herriko laborari
gaxuak diren bezala, lanez phorrokaturik, phetxaz eta legarrez leherturik, zorrek janik ezpeitira. Eta nun da, mundian, Irlandesetarik kanpo,
gure Uskaldun gaxuak beno jente ignorantagorik? Txaz nazione aberats, gerlari, famatu bat,
eta orai ezdeus, Franziaren eta Espainaren sankhapetan. Nurk kausatu du gure ulhunpe eta
miseria, leze banna huntara erortia? Erregetiarrek, Aphezek.
Bakhotxak bere ofizio: apheza elizan, redaktorea bere gasetan. Etzitiala okupa gure mundu
huntako aferez, nahi ezpaduzu zure beste munduko eta Errelijioneko sinhestiaz okupa gitian.
Gaseta egile jalkhitzen bazira, ni pheredikari
bilha nitezu, eta beharbada, nur nahik bezain
untsa erran diokezut nun den Ifernia, nun den
Pharadusia. Nigarretan, gosiareki, ignorantzian
bizitzia net triste khausitzen dit, eta geruaren
esparantxak enizu eski kunsolatzen emuts eta
populu xehiaren izate tristiaz. Beste bizibat uguriki gabe, nahi nitikezu mundu huntan berian
punitu eta gaztigatu uhuin txipiak bezain untza
handienak, puxant-urguilutsiak, lurreko tirano
guziak. Dudarik eztuzu, hanitxentzat, mundu
hau Ifernu bat eta Purgatorio bat bezala dela; nik
aldiz mundu-huntan nahi nikezu ikhusi gizonen
artian egiazko aurhidetarzun bat, justizia bardin
bat, libertate perfeit bat, irusitate eder bat, bi
hitzez erraitera, Jinkuaren legia, Jinkuaren argia.
Ipoteka zorren arraxataz erran duzuna, Errepublikak paseiura igor litiuala zor dun gaxuak,
hori duzu zuk erran ignorant baten elhe thorpia;
eta Atharraztarrek buria arhintto diela beitirozu,
nik legez, zuri erraiten deizut huntz baten buria
eta begiak dutuzula, buru phezu bat, egunaz
argia ikhusten eztien begi eli bat. Badakizu edo
eztakizu, Franziako lurra hamalau miliart ipotekaz, eta Uskal-herria hanitx miliu zonez kargaturik dela. Zor hori edo pharte bat paper muneda
batez gobemamentiak phaka ahal lirozu presentian; eta nula lurraren baliuak errespundi beliro
paper horren abantziaz, inkonbenientik elukezu,
salbu eta beldurra, asinaten denboran bezala,
paper sobera eta paper falsu eginez, asinat herri
honek gal-lezan bere hatsarreko baliua, hori belizate aberatsen praubetze bat. Mundu huntako
aferez hobeki errenseinatia bazina, nahi bazunu
egia erran edo jakin, bostehun gasetatan berere
ikhusi zunukian oraikoz kestione horren debadiua: pharadusia-pharadusu, ezpeita txipi ipoteka, legar eta phetxa hoiek inportatzen dien
intres ikharagarria.
Eta erranen deizut beste arrasu bat: orai-artinoko sistemak ireiten badu luzaz, Gobernamentiak edo norbaitek ezpalin badu gure eritarzunaren erremedio edireiten, laborarien aldeti izanen
dela erreboilta gaitzik, Parisek sekula egin
eztian, bezalakorik. Eta Jinkuak detsala Erregetiar traidore hoiek profeita eztitian, berek erakharri dien estatu miserable hunez, berriz populiaren inganatzeko. Jerusalemeko profetak oihu
egiten zian bezala, oihu egiten du Arielek:
Kunberti bite lurreko tiranuak, abarizius
urguilutsiak, eztii bite bihotz-gogorrak; edo
berriz jeitsi behar duke lurriala. Jinkuaren ainguru gerlariak, berriz izanen da gaixtuen
artian gizon-ephaile eta odol-ixurte izigarri
bat.
Jinko Jaona! ukhazu pietate zure populu triste hunez, eta eman izaguzu, zure eta gure,
barneko eta kanpotiko etsai ororen bentzitzeko indarra!
Ariel, 1848-VII-25
VI
Espainiako berriak
Ministeriua dena nahasia da.
Erregina, mirakulu xume baten medioz, mundurat emaitera doa aur ñimiño bat, aitari dena
iduria. Pako gaizua! Erraiten dute bere arizpa
ere, Montpensier Dukesa, gibelaturik ez egon
naiz, erditzera doala.
Madrile ez da anbat trankil, ispirituak ainitz
inkiet dire. Nork daki. Naski Castillano fierrak