Azalpenak eta beste - 8

inddarrez ta adorez zaindu dagigun. Tamalgarrijena galtzia litzakelako, baña euzkerarik etzan
tokijetan asi gadixan abertzaletasunetik. Larrosak udabarrijan nai badoguz, larrosonduak landatu daiguzan neguban. Baña gusti au literaturea baño ezta!

Euzkotarrak benetako abertzaliak balitz, Euzkadin diran gixaseme gustijak abertzaliak balitzaz, pozik emongo neuke euzkerea. Benetako
abertzaletasuna bada euzkerea gero sortuko da.
Au ondo ikusi daruagu uri batzutan. Erdeldunak
ixan diran askotxuk joranez ekitten dautse euzkerea ikastiari.
Baña aberrija ezagutu ezpaleben, euzkerea
ikasiko eben? Bai zera. Euzkerearen aldez zelako
lanak egin daruez abertzale eztiranak? Abertzalien erditik? Euraen batzokijetan euzkerea irakasten da? Euzko-abertzalia eztanak, len-bai-len
erail biar leuke euzkerea. Bere aberrijaren izkuntzea eztalako. Onexeri erantzun begije geure
literato ponpoxak. Abertzalia eztanarentzat Euzkadi bere aberrija ezta. Aberrijaren elia euzkerea
ezin ixan datteke, beraz.
Baña abertzale danak, ulertu darua bere elia
euzkerea dala. Eta zegattik eztau ikasten? Euzkerea ta aberrija, bijak galduta aurkittu dauzan
ezkero, lenengo mallan daguana, lenengo berpiztu biar daulako.

Gaurko geure lanik sakonena aberrija iragi al
ixatia. Txola egin daigun eta gero ura batuko
dogu.
Erderaz zein euzkeraz, edozein izkuntzetan
geure aberrija jaso daigun. Bijar pantzeraz, biarba, abertzaletasuna zabalduko dogu. Euzkadiko
seme gustijak euzkerea jakin baeben, erderaz
abertzaletasuna zabalduten astia, gauza lotsagarrija ixango zan. Abertzajlien lana etzan ixango, baña orainguan bixi gadixan, ez ametsartian.
Ameslari geyegi doguz. Olerkari antzekuak
eta olerkarijai bizten be etxako itxi biar laterrijetan, errijen kalterako baño eztdralako. Egin
dodazan olerkijak atzindu al baneuz, oraintxe
baztertuko neukez. Kezka andijagorik eztot, olerkijak egiña baño!
Zetarako olerkijak? Irizlari batzuk txor-txor
ekin dagijen eta gaste zoro batzuk aldija galdu
dagijentzat.
Azkurerik iñun senti dozu? iAzkatu zadi ta
baldan! Geyagorik esango dogu…!
32-XII-1

EUZKO ANTZERKIJAK
Euzko-Gastedijak oraintsu egin daun antzerki-jayari biar yakon goralbena egin dagijogun.
«Iru Gudari» eta «Aizteak» antzeztu dabez.
Antzokija notiñez beterik egon zala esatia, ezerez esatia da. Geure jayetan eta antzezkixunetan beredin notin ixaten dira. Baña orainguan
notiñetzaz barik antzerki orreitzaz idatzi dagigun. Orain arte baserrittar batzuk kili-kolo antzera agertuten ixan doguz.
Baña beti baserriko gauzetan ezin egon geintikez. Noiz-edo-noiz beste gauza batzutzaz bere
idatzi biar dogu. «Iru Gudari»ren egillia edonok
ezagutu darua. Sota-Aburtotar Imanol geure
elertiko gixon argi ta jayua dogu.
Euzko-antzerkijak zor andijak dautsoz anak
ederto edesten dauz, baña Sota jaunaren antzerkijak aberrijaren bijotzean sortutako antzerkijak
dira. Gixon argija ta ludiko elerti geyenak irakurrija dogu. Eta euzko-elerti gaxo onetara Cocteau edo Shaw jaunen kiñubak ekarri dakarz.

«Iru Gudari» karlatarren gudaldiko antzezki
bat da. Orain arte beste batzuk, be karlatar
gudaldiko jazoerak antzerkijan esi dabez. Baña
Sota jaunak abertzaletasuna erein darua antzerki orregaz.
Baroja jaunak karlatar gudaldiño notiñak
ederto edesten dauz, baña Sota jaunaren lana
ezta atzean geratuen. Barkaiztegi buruzagijaren
ixatia, punterengua dogu.
Antzerki-bidez ondo baño obeto darabiltz
notiñak, Sotak ba, berak nai daun-legetxe
antzeznotiñak igittuten dauz. Campos Eliseosen
ixan ziranak txalotu eban bai txalotu Sotaren
lana.
Negar begijatik jarijoten yaken askori. Errusittarren antzerkijak geure elerti onetan erre dirala, dirudit.
Bigarren antzeztalde zana, «Aizteak» dogu.
Uruñuela gaste argija oindiño batzuk eztabe ezagututen. «Itxas-txori urdiña» lenago Bilbaon
ikusi gebanok, zer dan jaun au baekigun. Orain
aberrijatzazko gai bat dakar.
«Aizteak» sei aizteak, Euzkadiren sei alabeak. Neurtitzetan bere gaya zabaldu darua.

Gaztelu eder baten jaubia dan gixonak sei aizteak menpian daukoz. Berak gura dauna egittia
nai dau.
Jaun orregaz jakitun gaizto bat bixi da. Onek
aizteak beretzat gura dauz, aiztean mattasuna
txastau nai leuke.
Baña gaztelu zarrera Bidazti bat eldu da. Nor
dan iñok eztaki, baña bere abotik egizko itzak
urteten dira. Eta gustijon erdijan abestalde bi
dagoz. Grezitarra euren antzerkijetan abestalde
bat edo koru bat eukitten eben.
Uruñuela jaunak, begi zoliz geure euzkoantzerkira antziñako ayen erea ekarri dau. Abestalde bi oneik itz-dagije. Batzuk jauntxubaren
aldatzaliak dira, bestiak aiztaen lagunak.
Bidaztijaren bidez aizteak erailteko asmuetan
egon ziranak menperatubak ixango dira. Bidaztiak bere pitxizko jantzijak kenduko dauzanian,
bijotz eder bat jantzi-ganian daukon gudarija
dala erakutsiko dau. Gudari onek gaizkatuten
dauz aizteak.
Antzerki onetan España eta France agertuten
dira ta Euzkadiren sei alabeak. Oindiño olako
antzerki polittik sarri-sarri eztogu ikusi.

Eta zelako jantzijakaz agertuten dina sei aizteak antzokian. Bata baño bestia-dotoriago.
Geure antzerkijak olakoxe gayak biar dauz.
Aberrijari ta elertijari dagokijozanak.
Gurenda andija lortu dau Uruñuela jaunak
oraingo antzerki onegaz. Beste bat laster antzeztuko dabe. «Ama» deritxo. Geure antzerkigilliak
aurrera duaz.
Euzko-Gastedijak, Bilbaoko gastedi begiko
onek lan ederrak egin daruaz geure antzerkijakaz.
Sota eta Uruñuela jaunai txaluak joten dautseguz emetixek. Garate eta Urrengoetxea jaunak be, euren eresi txukunakaz lan begibegikua
egin dabe. Eta antzezlarijak ondo baño obeto!
Ikeragarrizko antzezlanjak doguz, eta agur argijena zinkatuten dautsegu.
32-XII-10

UME-JOKUAK
Ludiko umiak jolastuten dira. Umetasuna
jolasen arua ixaten dan ezkero, ume gustijak
euren egun-sentiko egunak jolas-artian igaro
daroez. Eurentzako jostallubak baño eztagoz.
Neskatiltxu bat bada, eskubetan andrakittea
artuta mattero urrumakatzen dau. Emakume zar
baten antzera bere zeregiñak betetuten dauz.
Mutikuak ostera, batzutan gudarijak dirala,
beste batzutan zaldi-ganian duazala, zarren
ametsetan dabiltz.
Eta gauza jakingarrija: ludi gustiko umian
abestijak eta jolasak bardin antxekuak dira.
Aldakuntza andirik eztauke. Doistarrak darabillezan abestijak, Italiako umiak erabilliko dabez.
Azkoren ikereak barre-daragisku: Ene, abestitxu au Francen entzun dot! Eta Euzkadin alako
abestijak umien abuetan entzuten dauzalako,
ikeratuta dago. Ez orren besterik! Ipuñakaz jazoten dana, abesti ta jolasakaz jazo oi-da.

Indian eta Europan ipuñak alkarren kidekuak
dira. Erri batetik bestera duaz. Ume-jokuakaz
bardin jazoten da.
Zetan aldakuntza idoro geinke, ba? Lan auxe
egin nairik gabiltz. Euzko-umien jolasak eta gaztelar umianak bardiñak ixango dira, baña batzuk
euzkeraz ta bestiak erderaz edo gazteleraz jolastu dadixan, gura dogu.
Ume jolasetan geyenean abestijak eta izki
txukunak ixaten dira. Doistarrak euren elian eta
pantzetarrak beste orren beste. Orain arte ardura andirik eztautsegu ixan umien jolasai, baña
orainguan konturatu gara euzkerea jasoteko
biderik onenetariko bat auxe dogula.
Gauza atsegingarrija ixango litzake, ume
gustijak euren jolasatan euzkerazko izkijak abestuko balebez.
Bilbao edo Donostian zelayetan dabiltzan
umiak euzkerazko jolasak erabilliko balebez,
zelako aurrerakadea egingo leuken geure eliak.
Euzko-Ikastola-Batza konturatu yaku. Urduri
lan egin nairik asi dira ta laster euzko-umiak
amaikatxu jolas eder eukiko dabez. Baserrijetan
baztertuten diran abestijak, ume-jokuak barriz-

tau dagiguzan, oraingo jantziz jantzi daiguzan.
Nok soka-jokua eztau ikusi? Neskatxuak jolas
orretan dabiltzan bittartian ara curen euzkeltzaletasuna zelan agertu dagikien.
«Jolastu gattezen soka-jokuan, soka-jokuan,
soka-jokuan, aurtxo euzkotarrai dagokijon eran,
dagokijon eran euzko-utsean. Bikuak ugari egiñaz alai gabiltzan, alai gabiltzan, alai gabiltzan,
euzkera entzunaz beti jolas gustittan, jolas gustittan une danean». Olantxe abestijak darrai.
Sarri «Ambo ato, matarile-rile» entzun dogu.
Erderazkua. Zegattik euzkeraz olakoxe abestitxu
bat umiai egin ez? «Monja zurijena» deritxon
izkitxu zoragarrija Lekuona jaunak egin dautse.
Elerti-zaletasuna, gogo-maitasuna olantxe
erakutsi geunskijoke ta euzkeraganako mattasun berua.
Edozein tokittan euzko-jolas bat aurkittu
daruanak, bidaldu begisku. Ezerez dan gauzatxu
bategaz, oidalako lana dagikegu. Geure arlo
onetan gauza txikirik eztago.
Euzko-Ikastoletan dabiltzan umiak, Bilbaoko
txaidetan abestuten dabez euren jolasak. Elertilari bati entzun neutson: Antzerkijak egitteko

zelako gauza txukunak diran. Eta ikeratuta legetxe notiñak geratuten dira ume arein abestijak
entzunaz.
Orra uste ezkeban bidetik geure euzkerea
goralduteko asmua. Laterri askotako ikastoletan
umiai jolasak erakusteko eginbiarrak irakasliak
euki darua. Ordu erdi ta ordu bateko lana, jolasak erakustiari emon biar dautse. Ezta alperriko
lana. Umiak pozik ikastolara juaten dira ta euren
elian, jolastu ta dantzatuten ikasten dabe.
Garrantzi andiko lan oni biar yakona emongo
dautsogu. Gai onetzaz Franceko irakasleme
batek esan dauzanak ementxe argittalduko
doguz. Geuk esaten dogunari batzuk jaramonik
eztautse egitten, erbestekuaren esanai erantzungo dautse-edo.
32-II-11

GABONETAKO ATEA
Kepa deunagaz ta Judaren onduan, Josu,
Ujazd urittik Piotrkowragiño joyan. Antziña-antziña ixan zan, gaur lurrak ikusten diran tokijetan
urak baño eztiran orduban eta orain baratzak
diran lekubetan oyanak ziran. Lurralde au basamortu baten antzekua zan, basetxe bat aurkittuarte oinkada asko emon biar ixetan ziran eta
gaztelurik azirako be etzan.
Josu otz-zan eta minkarrija berari begiratzia.
Arrijak eurak, be, ixotzez gogortuta egozan;
Gabon-gaba zan. Irurak gose andija ziran eta ez
txabolarik, ez ostaturik eta ez arimarik etzan
ikusten. Noxian bein atseden egitteko asmoz
geldittuten ziran: baña beriala jatsitten ziran
otxuak eta pisti basatijak ziralako inguru aretan.
Zelako orrubak eta otsak egitten ebezan, ikeraz
ikaratuteko bestian.
Kepa deunak zigortxu bat ekarran eta Judan
arrijak artu ebazan. Jaunak esan eutsen:
— Bilddur ezadixe, ene semetxu semiok.
Zubekin naz!

Kepa deunak eta Judak bilddurrik ezeben
ixan; baña basabere bat beti basabere bat ixaten da eta, biar ba, gauzarik onenan tantai on
bategaz ibiltia eskiyerrena ixaten yaku.
Gaztelu batera gabaz eldu ziran. Antxe atseden egin eta otza kentzia uste eben. Baña doistarrena Gaztelu a zan eta atiaz mokoz-moko
egin eutsen. Kepa deuna amorruz amorraturik
joyan eta bere tantai ederra doistar baten buruban ausi-ausi gura eban. Juda, be, mormor etorran.
— Sutan nago, Jauna, sutan nago! Sasi-gane
aretan dagon ollarrari samea kenduko neuskijo,
ia baretuten nazan.
Baña Jaunak esan eutson:
— Artez zagoz. Gixonak burubakuak dira;
orrexegatik gaiztuak dira. Tximiñi-artian azkeixaten da batak bestiari gauzatxubak estutia,
baña gixonak gixonari lagundu biar dautso. Ludija olakoxia ixango da luzaruan…
Eta aurrera joyan izketan, bere ikasliak,
barriz, ostez yatorkozan. Otzaren-otsak gosia
ekarran.
Azkenez ostatu bat idoro eben.

— Sartu gadixan —Josuk esan eban—; oindiño gixon onik bada ludijon.
— Irakaslia —erantzun eutson Kepa deunak—
, lauziriko bat eztarogu baña… Irakasliak sakelak
zabaldu eragin eutsozan, baña txakur txikirik be,
ezeukan, eta bere bijotza saminddu zan.
— Neuk bere eztaukot —esan eban—. Ik,
Juda, ordañez emon egiskuk.
— Polskako txinditxu bat daukat —erantzun
eutsen.
Bi eukazan, baña gauza gatxa bijak emotia
ixan yakon.
Jaunak ondo ekijan Judak guzurra esan ebala.
Judak atera ebazan sakeletik ogeta zortzi «gros»
edo «sos» eta gustija txindditxu txikerretan.
— Beste sos bi ixan biar dira-edo, baña okuluren baten yatzaz —esan eban idoro nayez.
Eta berekiko iñuan: «Olantxe geyago aurreratuko dot». Jaunak artu ebazan txinddijok eta
sartu ziran ostatuban.
— Josukisto onetsija bedi!
— Gixaldiz-gixaldi! Ondo etorrijak zadiz, ononok. Nora zarua Goikuak dan eguraldi onetan?

— Ludiz, emakume on ori, ludiz. Zeozer jan
dagigun ete dozu? Arnasarik be artu eziñik
gatorz.
— Bai; ogija emon egiskuzu beriala —Kepa
deunak jardetsi eutsen.
— Ogirik eztogu.
— Ondo dago: gaztai atxaltu batzuk edo
lukainka…
— Olakorik be, eztaukat!
— Orduban, ene emakume ene ori, lapiko
bete azeak edo errabunak..
— Ezerez!; bein eta birrittan eztaukadala
ezer dirautzubet. Zubek baño lenago beste jaun
batzuk etorri dira ta gustijak iruntzi date.
— Eta, pattarrik eztaukazu?
— Pattara bai, baña txarra dala dirautzubet.
Onena eruan dabe, len.
— Edontzikada bana artuko ete dozube? Jaunak ittaundu eutsen.
Judak txistuba jaurti eban goruntz eta Kepa
deunak iñuan:
— Tira, eztausku txarrik egingo. Edozer ondo
etorriko yakula uste dot, bijotza, ba, abuan daukagu.

— Baña sardiña-zarrik eztago? Biar, ba? —
ittaundu eban Judak, gorrizka a arrain-zalia zan,
ba.
— Zardiña-zarrik eztago.
— Zer egingo dot zeben aldez, ene lagun
onok? —ittaundu eban Josuk tamalez.
— Ene, ordaindu gura badozube, ata bat idoroko geunke —erantzun eutsen ostalari-emiak.
— Geu berbazko gixonak gara, ordainduko
yatzu —erantzun eutsan Josuk. Emon egiskuzu
aberetxu ori ta laster erosiko yatzu.
Emakumia juan zan eta aren billa eta Judak
eskubetan artu ebanian, ikeragarrizko goraberak egin eutsozan. Saleroslia baizan-eta.
Lenengo aztatu eban, gero lumai putz-egin
eutsen aragija ikusteko eran.
— Argal argaltxu dago. Auts pillo bat baño
ezta. Neuretzat bakarrik balitz, tira gosia kenduko neuke, baña irurontzat asteko be eztakagu.
Kepa deunak burubari zirkin-eragin eutsan,
berak bakarrik, be, jango ebalako aberea.
— Egosi egixu —Josuk agindu eutsan. Gero
ikasliakana zuzendurik:

— Gauza gitxitxu dala irurontzat ezteritxazu,
Kepa?
— Gitxi da bai, jauna. Onduan baleukaz aza
batzuk eta ogi zati bat.
Josuk oldoztu eban zeozer eta esan eban:
— Gauza bat egin dagigun: lo apurtxu bat
egin daigun eta gosia baretuko yaku. Bittartian
atea egosiko da eta ametsik ederrena egin daunak jan begi atea.
Irurak etzun ziran berokiñaren onduan eta loegiten. Ordu bat geroxe Josu iratxartu zan.
— Gora… Kepa, ametsik egin dozu?
— Jauna, zeure ordezkua nintzala amets-egin
dot eta zeure ogasunen giltza neukala. Txabola
bat neuretzat neukan eta zintzoro otsein-egitten
neutzun.
— Ondo dago, adizkide mattia, neure ordezkua zara —Irakasliak esan eutsan esku zoragarrizko artian Keparen buruba—. Eta neuk… neuk
zerubetan nintzala amets-egin dot. Lurrean txirorik, ez gaiztorik, ez maltzurrik etzalakuan,
zerubetan nintzala; baserrittar bakotxak lur ederrak eukazala ta ludi osua pozik bixi zala.

— Zeuretzat atea ixan bedi, ene Jaun orrek
emetik ederrena egin dozu-ta —Kepak esan
eutsan, gosiak tripetan aginka egitten eutsanarren.
— Eta zeuk Juda, zer amets-egin dozu? —
mattekiro ittaundu eutsan, begijak igortzitten
eguan gorrizka ari begira.
— Nik Jauna? Neuk amets-egin dot… ametsegin dot atea jaten nebala —ixilka esan eban,
bere begijakaz goyak zulatuten euzan artian.
— Tira, ametsik txarrena ixan dozu. Emakume orrek ekarri egixu ata ori!
Arinka eldu zan emakumia eta esan eutson
Josuri gorrizka arek jan ebala eta osua, txakurrentzat azurrik bere itxi barik.
Josuk errukiz begiratu eutsan Judari.
— Orduban egiz amets-egin dozu atea jaten
zendubala? Ametsik onena ixan dala, eztakixu?
— Bai, amets on bat —bestiak erantzun
eutson, begiratu-barik eta bere bixar loyari tiraegitten eutsen.
— Bai, ezta? Juda, amets ori egin dozu, ezta?
Tira, ba, geratu zadi berton ateak jaten eta azeakaz eta ogijaz jan egixuz. Neu ta Kepa beste toki

batera juango gara, iñor atzipetuten eztaben
lekura. Eta bijak juan ziran.
Ona zegattik gaur Polskakuak baraubak gordetan dabezan.
32-XII-24, Lauaxetak euzkeralduba