Azalpenak eta beste - 7

Total number of words is 3616
Total number of unique words is 1806
19.6 of words are in the 2000 most common words
28.9 of words are in the 5000 most common words
34.3 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
Baña itzok ulertuten eztabezenentzat ingitxu bat
argittaldu dabe. Erderaz ta euzkeraz itzak antxe
dagoz.
Kalterik baña umiai egingo ete-dautse itz
barrijak? Ezetz uste dogu. Umiai bardin yako itz
barrijak ikasi edo zarrak adiraldu. «Suma» zer
dan eztaki. Zenbakettu zer dan bere ez. Atzapen
asko egin-arren suma zer dan ulertuko dau?
Eztakit. Baña zenbaketturen itxorkuna erakutsi
ezkero, betiko buruban sartuko yako. Orain arte
onen antzeko zenbakiztirik ezkeunkon. Euzko-

Ikastola-Batzari eskerrak ikaspidietan soñutsik
ezkagoz. Laster beste idazti txukun bi argittalduko dauskubez.
Euzko-abendearen egunetan egin eztana,
gaur egitten dogu. Aurtengo urtia geure edestijan irarri dagigun; umiak euzkaldunduten asi
garalako. Beste biderik eztago!
Euzkera galtzen duala, esan darue. Egija da.
Zelan oker au zuzendu? Ikastoletan sartu zadi,
andixek lan gurena egingo dozuta. Euzko-Ikastola-Batzaren asmuak goralgarrijak dira.
Geure zorijonik sutsubenak idaztiño au atondu, argittaldu ta irarri dabenai. Lenengua gauza
ederra ixan yaku. Bigarrenaren zai gagoz.
32-XI-5

IXENDEGIJA
Gixon batzuk zoritxarrekuak dira. Eurek egin
daruenak bestiai min-emoten dautse. Eta gixon
orrein ezpiarrak txaide-ziar barik gela baten sartuta bixi diralako ixaten dira.
Ludi osua geure idazkolea baño eztala uste
dogunian gauza onik eztogu egitten. Gixon
orreik gurenak ixango dina-edo. Ezetzik eztiñogu, baña buru-argijak diranarren eurek nai dabena ezin dagikie.
Olakuak batzar baten aintzindari diranian,
barriz, eurena entzun-eragin gura dabe. Bestiak
ixilik begoz!
Eta gustijen iritxija entzutia gauza atsegingarrija ezeze biarrezkua da. Entzun ez egiñezkero,
ondorenguak on-onak eztira ixaten.
Euzkeltzaindiak «Ixendegi» barrija eratuteko
asmua artu dau? Ala batzar orretan alde dan
batek asmo ori osotu dau? Euzkeltzandian diran
batzuk gaur olako txotxolekerijakaz zeira etorteko baño buru argijagua dauke.

Euzkeltzaindikuak erabaki ori eztabe artu.
Ixendegi barri bat egitterik eztabe erabaki.
Zegattik? Aspaldijon egiña dalako. Urte askotxu
ezeze oñaz geyegi lepuan eruan dauz ixendegi
orrek.
Euzkeltzaindia jayo barik zanian euzkotarren
Ixendegija bixibixirik ebillan. Agur onik ezeutsen
egin jauparijak eta gotzañak, baña orreik gorabera amaikatxu umetxuk euzkei-ixenak daruez.
Bati bururatu yakolako ostera, ixen orreik
aldatu biar doguz. Eta nor da berori? Euzkel-ixenik entzun be entzun gura ezebana.
Burlezar ixen orreik artuten ixan dauz. Orain
baña Euzkadin, gelan sartuta dagozanak gura
ez-arren, euzkel-ixenak barreyatuten diran ezkero, jaun argi orrek beria ezarri gura dau.
Ikurriñagaz jazo dana orain be jazoko dalakuan gagoz. Euzko-ikurriña Arana-Goirik asmau
ebana da. Euzkei-ixenakaz be, bardin jazoko
yaku.
Oker batzuk eukiko dauzala? Jaun-Goikua
etzan!. Erakutsi okerrak eta zuzendu, baña beste
Ixendegi bat egitteko asmorik ez atzaldu.

Ixen orreik geyegi kostau yakoz abertzaletasunari gaur edonok otzarara jaurti dagijazan.
Au eztala Euzkeltzaindiaren asmua? Badakit,
baña izparringijetan euren ustia eztanik, ez argittaldu. Intentziñuak ezin jakin dagikeguz. Batzuk
eztirala Ixendegi orretan? Orain artekuan diran
arau-bidez barrijak be, eratu.
Erri baten aurka asmo ori aurreratu gura
badabe, oker dabiltz. Gauza zalla-ixaten da
abenda baten bide-ostez ibilttia. Ixendegi orrein
asmatzalliari orixe j azoten yako.
Euzkerea berak baño bestek ezpaleki, pozik
bixiko litzake. Len Arana-Goiriren aurka egitteko
Eleizalderen laguntza gura-ixaten eben. Orain
baña Eleizalderen uarrak eta Arriandiagarenak
Sabinenakaz adizkide dira.
Arana-Goirik baña lateraz, gerkeraz, doitxeraz, pantzeraz eta beste iñundiko elietzaz ezertxu be ezekijan! Orain sortu diran buru-argijak
dana dakije.
Zoritxarrez baña biarren dan gauzarik eztakije: euren aberrija matte-ixaten. Tamal andija
Euzkeltzandian diran gixon on eta abertzale zin-

tzuak ezagutu ta baten asmuak ontzat-artuten
ikustia.
«Euskal-Erria», «Euskeria» ta koplak darabillez. Laster Euzkadi. Baña artian al-daben kaltia
egingo dautse Euzkadiri. Errijak matte daunaren
aurka duazala jakingo dabenian Aranarena dalako, Euzkadi, eurek EUZKADI.
Gelan sartu barik urten kanpora. Errijak nor
matte daun eta nori jarrattuten dautson ikusiko
dozube-ta. Euzkeltzaindian asko dira ori ikusten
dabenak. Eta euren artian eztabaida onek Euzkeltzaindia zatittuko dau. Aldija ziñaldari bedi.
Eta Eleizalde zanaren gomuta bixija askoren
artian dan ezkero, arek idatzi ebazan itz batzuk
ementxe jarriko doguz. Euzkeltzaindiak euki
dauzan gixonetan azkenengua a etzala, uste
dogu.
«Aurkeztu dizkitzudan adi-bidiak, ene irakurlea, adirazoko zitzuten orain ezkero zelako «ajolaz ta jakitez» egin izan duan Arana-Goiritar
Sabinak izenen euzkeralbena. Ixendegi onen
«kaltez», ekite biderik ezdago iñundik ere. Gaurgeroz, bai-du Euzkerak, teste ele orok bezela,
bere Izendegiya, sorkunetarik artuta, jakite

zurraz eralduba, gure elearentzat ezin egokiyagoa».
Besterik ezin esan dagikegu. Eleizalde Euzkeltzaindikua zan eta aren itzak oraingo oneik
oldoztu begijez.
Zeozetan oker Sabin ixan zala?Atzaldu zetan,
bai?, eta gero ontzat-artuko dogu. Baña osuan
beste Ixendegi barri bat egittia erabaki. Ori etxako bururatuko zentzunik daukonari.
Eta abertzaliakaz ezer gura eztaun ezkero
«idea gurena» bururatu yakonak, karlatar edo
tradizionalistai, zarrontzaliai, aginddu begije. Ia
arein artian Mari, Txomin, Peru ta olako ixen txukunak «modako» egitten ba dira. Baña abertzaliai gaur olako erabakijakaz? Bai zera!
Bidezkua erabaki bakarra ixango zan: lenguak ontzat-artu ta arian uts ba da eratu.
Abertzaliak au, ori, ta bestia: astuak,
papauak, ezer eztakijenak ixango dira orrein
ustez, baña Euzkadi euzkotuten dabe. Eskerrak
abertzaletasunari urtero-urtero ainbat idazti
argittalduten yakuz. Eskerrak abertzaletasunari
euzkel-ixenak gettuten dira. Euzko-Ikastoleak
sortu dira. Eta bestiak egin dabenari uarrak jarri

gura dautsozanak ezpegi itzik egin. Euren aurka
badago gitxijago.
Onean onegijak txarrean erantzuten jakingo
dogu. Pozik ei-dago norbait orain sortu dan eztabaida au dala-ta. Euzkeltzaindia ez ostera. Bat
edo bi bakarrik. Baskongaduak baño ez, euzkotarrak ixendegi barrijak egitteko asmorik eztauke!
32-XI-9

BIDE ONEZ
(Un señor diputado: La patria es España.
El señor Agirre: Mi patria es Euzkadi.
Izparringijetatik)
Gogo-artegetzat gaste batzun goguak autetsi
daruezanak, au, olan egin biar dogu, bestia onetara, ibildden dira. Zentzun-bidez gauzak egin
biar dirala, ba!
Zentzuna sarri askotan, ostera, alde batera
itzi, bai? eta odolak erakusten dauzan bidiai
jarraitzea onena ixaten da. Gastedijak geyenetan apara-egitten dau (azertetan dau). Bijotzaren lenengo zirkiñai jarraitzen dautsenak, damutu biarrik eztau ixango.
Catalunyako aldunai ogen bat erantsitten
dautsoe: Zeben barnean sentitten dozubena
aldun-batzarretan erakusteko lain etzarie. Eta
egija eztanik ezin esan. Oindiño Catalunyako
Ezquerra alderdikuak zer diran, eztakigu. Abertzaliak? Catalunyazaliak? Erki-zaliak?

Naste andijetan dakusguz. Barcelona-aldian
gauza bat esan darua Ventura Gassol jaunak,
Madriden aldatuten dauz bere itzak.
— Baña eskerrak olakoxe atzipen-bidiai
euren Araudija lortu dabe.
Ezetzik eztiñogu. Lortu dabe ta poztuten
gara. Baña euzkotarrak olan Araudija lortuko
balebe, lotsaren lotsaz aurpegija gorrittuko litxakegu. Zeruba irebazte-arren, be, nor bere gogai
edo idean aurka ezin ibilli datteke. Bijotzak
gauza bat eta abuak beste bat darabillenian,
aberiak baño berago gagoz.
Zer garan ondo erakutsi-ostian emon gura
ba-dauskube artuko dogu. Labankerijetan araudija lortzia ete-dago? Erri baten eskubide ta
deretxuetan ez ete-dago?
Guzurrez erri orren eskubidiak ezin eskutau
geinkez?
Ludija gaizkatuteko guxurtxu bat ezin esan
dagikegula, sarri entzun dogu. Batzuk olakorik
ezin ulertu dagikie.
Araudi bategattik eusko-errijak daukozan
eskubidiak eskutauko doguz, ba? Ezta ludi osua
geuretzat ixango balitz, be! Catalandarrak zer-

bait lortu dabe. Ikusten dogu baña aldijak bakotxari bere epaya erantsiko dautso. Orduban
jakingo dogu nortzuk onduen geratuko diran.
Orain-arte euzkotarren eta catalandarren artian
ziran aldaketeak atzaldu doguz, orainguan
argiargi Agirre jaunak jarri dauskuz, ostera.
Aldun-batzarrak zabaldu ziranian, Agirre jaunak itzaldi sakona oguzi eban. Zer zan eta zeren
billa etorran agertu eban. Onetan gixon argi
onek koipekeririk eztau ixan.
Geure aldunak, katolikuak eta euzkotarrak
dirala esanagattik Araudi bat eztaukogu. Eztago
ardurarik! Eskerrak egitten dautseguz, euren
gixontasuna dala-ta. iGixon agertu yakuz!
Azkenian garbijen jokatuten dabenak irabazten dabe. Royo Villanovaren itzak jakingarrijak
dira. Gomutan eztoguz? Agirre jaunari beste
aldun batek ittaundu dautsonian bere aberrija
zein dana, aldun gaste onek erantzun dautso:
Euzkadi da neure aberrija.
Asarratuko zala Royo Villanova uste dozu?
Bai zera. Bere itzak onexek dira:
— Muy bien. Asi se habla.

Zintzotasunaren deya entzun dau. Agirre jaunak labankerijakaz eta koplakaz erantzun baeutson, zer aurreratuko eban? Ezerez edo aldunen
aurrian agertuko zan atzipelan baten antzean.
Euzko-ixatiari olakorik etxagoko. Amaikatxu
itzaldi ederrian euzkotarrai atzaldu dautsena,
aldun-batzarretan be, atzaldu dau. An besterik
esan baeban, ona etorriko zanian agurrik ezkentson egingo, bere aberrija salduko ebalako.
Eta aberrija ezin saldu geinke araudi bat
gora-bera. Au oldoztu begije. Araudija matte
dogu, gura geunke, baña geure eskubidiak beti
tinko ta lerden ixango dira amai-rarte.
Euzkadin gauza bat eta Madriden beste bat
esaten ixan dogula aurpegira jaurti dauskube.
Erantzuna laster eldu yake. Orain Amilibiak, ez
bestek olakorik ezin esan dagikie.
Sabinek besterik ezeban erantzungo. Arek,
be Euzkadi euzkotarren aberrija zala esan euskun.
Agirreren itzak-bide zigorkadeak etorriko
yakuzala edo araudija betiko ondatu dala? Eztago ardurarik! Etorriko dana lepuan eruateko inddarrik asko daukagu. Aberrijak sendotuten gauz.

Aldun gaste baten itzak orreik ixan dira. Zar
batek, biarba, beste erantzun bat jaurtiko
eutsen. Onenak aña zintzotasuna ezeban eukiko.
Euzko-Alderdi Jeltzaliak bere bidiak zeintzuk
diran antziñatik daki. Poztuten gara bere alderdikiak guzurtauten eztabezelako bide oneik.
Gastiak zarren bidez duaz. Gogo bat eta bijotza bat, elburuba be bakarra dogu-ta. Bijotzean
sartuko doguz itzok: «La patria es España». El
señor Agirre: «Mi patria es Euzkadi».
Ludijaren aurrian itzok entzun dira!
Abertzaletasuna bide onez dúa. Okertuko
eztala ziñistuten dogu. Olako gudarijak daukozan aberrija zorijontsuba da.!
32-XI-11

NOBEL-SARIJA GALSWORTHY
Uste gitxijen eukanari, Nobel-sarija emon
dautse. Olerkari bi sari orren begira egozan,
baña Valery ta Georgesengandik igesegin dau,
England-iñotsura.
Eztabai itzelak erabilli dabez. Franceko irizlarijak euren laterri-barrutijan sari ori gura eben.
Epaikarijen abua beste bat izan da, ostera. Ori
zelan ixan dan zelan, jakin gura geunke jakin,
baña epaikarijak euren etsija beste iñoren etsibilla juan-barik erantsi dabe.
Sari orregaz bere buruba aintzaldu daunaren
idazti batzuk irakurrija naz. Arittik kanpora
ezkenbiltzazke gai au atzaldutian, geure ele onetan edozetariko gayak kulunkatu dagikeguz-ta.
John Glasworthy urtetsuba dogu. Irurogeyan
gottik dabil. Coombe Surrey urijan attonan seme
jayo zan. Latari bidiak barna bixitzea irabazteko
asmuan, latari argija egin zan, baña bakotxaren
azkureak gixonak darabiltz.
Non geure atsedena? Ezin lenenguetan aurkittu! Urtiak erakutsiko dauskube. Berrogei urte-

tan ebillan Galsworthy, idazkortzeri bere gogayak atzalduteko laguntza eskatu eutsonian. Zer
egingo eban? Ludijari birak egiña ezeze Englandeko aundikijen keri gustijak ekijazan.
Otsuak otsuaren ekandubak onduen ezagututen dauz. Goikuenak goyan dabillenak jakin
daruaz. Bekuak jakin gura leukez jakin baña
gauza zalla ixan oi-da. Latari bati yagokon idazkolean jezarritta egottia naskagarri yakon ezkero, ingijak jaurti bazterrera, bai?, eta Americara
bere urratzak zuzendu euzan. England noragiñoko laterrija zan, aztertu eban. Eta laterri orren
ogenak zeintzuk ziran, be, igarri eban. Zigorra
eskubetan ekarran ogen orreik lepalduteko.
Irakurgayak ala antzerkijak idatziko euzan?
Bijai eskuba luzatu eutsen, baña antzerkijetan
bere aintza loratuko zan.
Bere aberriko aundikijen otturak, esaereak,
lotsabakokerijak zigortauteko idazkortza atzemon eban oni, jaramonik ezeutsien egitten asikeran. Lenengo idaztijak oyartzunik ezeben aurkittu. Idazlia, omenak eta aintzeak egin darue.
Iñoz ixan danik onena agertuten ba da, be, aintzakotzat eztabe artuko. Irizlarijak onena dala,

argijena dala esaten dabenian, irakurliak beraganatuten yakoz.
Garai ona etzan Galsworthy agertu zanekua.
Beste idazle bi ziran nagosi. England osua Arein
babespian eguan. Bemard Shaw eta Barrie.
Bemard Shaw ixan da Englandeko doipuruba.
Bere ganorabakokerijak —ulertuten eztaunarentzat ganorabakokerijak—, aintzakotzat artuten
ixan dabez. Nobel-sarija antziña erantsi eutsen.
Barrie geratuten da, ba sari-barik.
Olerkarijena, barriz, Barrie da.
Galsworthyren idazlanetan elburu bakarra
ikusi dagikegu: goikuen ogenak atzaldu ta zigorbittartez zuzendu. Mueta biteko idazliak dira:
batzuk idazkolean sartuta euren ametsak buruban darabillezanak. Oneik eztira ludiko goraberatan alde-ixaten. Bestiak, ostera, idaztijak
egin ez-eze gixarteko arazuetan alde-dira. Oneik
sutsu ta senduak geyenetan, bestiak emiak-edo.
Gixarteko gora-beratan alde-diranen batzarreko idazlia Galsworthy dogu. Uriko zarateak
edo laterriko diadarrak idaztijetarako gaya emoten badautse, bere idazkortza-ziar gai orreik
urtengo dina.

Ixilpian idazten ebanak, 1908gn. «The silver
box» argittaldu eban. Orduban ziran otsak eta
txilijuak! Abixen onen izparra alde gustijetaragiño zabaldu tan, Ordutik ona urtero idazti bat edo
bi argittaldu daruaz. Antzekijak be urtero antzeztu daruaz. Gazteleraz ainbat irakurri dagikeguz.
«La huelga», «La casa de campo», «Andrajos»,
«El propietario» eta beste batzuk.
Idazle danez gorengua bada, moral-bidez
ezin goraldu dagikegu lar. Zuzentasun billa amorruz dabiltzan batzuri jazotzen yakena oni be,
jazo yako. Neurrijen barik neurrittik at ibilli-dabil.
Beti ez baña sarrittan bai.
Zuzentasun edo justizi gauzetan auxe jazoten yaku: geure buruban daguan zuzentasuna
baño eztogu ikusten, bestianik ez. Eta geurian
daguena estubegija edo lasuegija litzake. Bestiarenakaz neurtu ostian egija agertuten yako-edo.
Idazle onek Ibsenen bidia jarrattuten dautse.
Eta idazle onen antzerkijetan gauza, oker askotxu aurkittu daruaguz. Nobei-sarija lortu dauna,
auxe dogu. Englandekuak laugarenez euren
berriratu dabe sari ori.

Euzkadira noz elduko dan zai gagoz! Orduban
geure aberri onen entzutia ludi osuan zabalduko
yaku. Indiatzaz Tagoreri sarija emon eutsenian,
ludiko izparringijak idatzi eben.
32-XI-16

SENDO!
Iñoz baño senduago gaur jokatu biarrian
gagoz. Euzko-semiak iñundiko arrizkubak ikusten dabez. Euzko-semiak; ez lurralde onetan
jayo-aren, seme-ordiak diranak. Geure artian
seme-orde askotxu dira, eurek olakorik uste
eztaben-aren.
Baña ama ezagutu dabenak, euzko-seme
onak diranak, oneik sendo jokatu badabe, gaur
senduago ekin biarko dabe. Eta ez zalantzetan
eta ara-onaka. Sarri esana dogu: elburuba argi
ta garbi atzalduten daben alderdijak baño errijaren bijotza eztabe lortuten eta beratuten.
Lenago erdiz-erdizko alderdijak ixango ziran.
Iñok etzekijan zer aldeztuten eben. Eta auteskunde egunak etorten ziranian, edonogaz batuten tiran. Politika arazuetan barna ebiltzan.
Orain oste ra sakonkiro erakutsi nai geunke
euzko-semiak, abertzaliak diranian, politika arazuetan barna eztabiltzala.
Ardurarik eztauskube aldundijak eta udalak.
Politikerubentzat begoz. Orrei, aldakuntzak eta

ara-onak eskatu geuskijoez. Abertzalia i ez ostera! Euzko-abertzaliak sendo-sendo, bide batez
baño ezin jokatu dagikie, bijurkerijak eta lañuak
alde batera jaurti biar.
Geure bide bakarra: Sabinak erakutsija. Onetan, erderaz «intransigentes» esan daruenak,
ixango gara. Ezin dagikegu lokirik lasa. Bide
bakarra yakun ezkero, iñorantza ezin okertu
geintikez.
Beti sendo ta zintzo ibilli bagara, orain senduago. Aberrijaren mugeak eta ixatia la-ia ikusi
dogunian, zintzoen jokatuko gara. Arana eta
Gorittar Sabin Irakasliaren bidiak geure bidetzat
artuten doguz, beste iñorenak bere ez. Gixon
argijena bedere! Abandotik Sukarrietara geure
bidia daukagu. Gixon arek aberrija erakutsi euskun eta orain datorzenak, aren gogaya atzaldu
baño ez dagikie. Iturburuban edatia atseginago
yaku, ba, odiñak ziar etorri dana edatia baño.
Sabin il zan egun onetan zin-dagigu. Zin a
iñoz egin doguna baño gogorragua ta zintzuagua
bedi. Besterik eztogu ezagututen! Euzkadin irasle bakarra ixan zan eta aren ikaskixunak osuan
ontzat-artuten doguz.

Geyegikerizaletzat autetsiko gabezala?
Geyegikerijak azkatuten dabez aberrijak! Lurreko zentzun lar daukenak, arrizku-ordubetan
etxian geratuten dira. Zentzuna galdu eztagijen
bilddur dira! Eta Kistok esana dogu: Bere gogua
galduten daunak, idoroko dau. Neugattik arima
galduten daunak, aurkittuko dau.
Aberrijagattik geure zentzuna galduten badogu, zentzunik argijena aurkittuko dogu. Geure
zentzuna aberri bakar onena dogu! Lenago nora
jo ezean gengozan. Zentzunari entzun gura-edo!
Baña zentzundunak zer egitten daben ikusi
dogu. Astiro-astiro oldoztu dogu zentzundunak
zer egin daben Euzkadiren onerako.
Euren zeregiñak, bestiaren zeregiñak dongetsitian edo txartzat-autetsitian juan yakez. Orain
baña beste zentzun bategaz gatorz. Gastien zentzuna. Oneik Sabinen jarrallerik onenak ixango
dira.
Alde batera jaurti dabez zentzunaren didarrak. Makillak eskubetan eta bijotz-ganian euzkoikurriña daroyezala, aurrera duaz. Baña Sukarrietara baño ez, beste bidiak geuriak eztiralako.

España-zalien alderdijakaz, ezkertarrakaz
edo eskumatarrakaz alkar-egittiak eta auteskundietan batuta jokatutiak, jaurtitten dabez, dongetsitten dabez. Abintzarik onenak egitten
badauskubez be, geure aberri onen kaltez danik
ezin dagikegu. Eta kalte andijena geure eskubidiak estaldutia. Españazaliakaz zeozer lortuteko
geure elburuba estaldu biar dogu ta olakorik ez
aurrerantzian.
Itz gitxi ta egitte geyago. Zentzunbakuena
gurendea ixango da! Baña zentzunbakuak azalez bakarrik diranena. Barruz zentzuik asko daukelako.
32-XI-25

ZORI ONA
Gauza gitxigaz poztuten garala, edonok daki.
Esku bat apurtuten yakunian geurekiko diñogu:
eskerrak bijak ixan eztiranian. Baña esku bijak
apurtuten yakuzanian, onexegaz poztuten gara:
Iztarrak apurtu bayatazan oraingo txartuago
nengoke.
Eta iztarrak apurtu dauzana, buruba apurtu
eztaula-ta, poztuten da. Ludi onetan zorijontsu
eztana, bere erruz ezta!
Edozegaz alattu gentikez. Baserrijan jayotako
emakume gaste bategandik adibide au ondoen
ikasi neban.
Bere ameak errekadu batzuk egitten bidaldu
eban. Baña errekadu batzuk egittera zuazanian,
bestaldekuak be, beste batzuk agindduko dautzuz.
— Urira zuaz? Mesedez ekarriko daustazu
makallo bat?
— Zeregin andirik eztaukat eta makallo ori
ekarriko dautzut.
— Ara, ba, farol bat, argontzi bat biar neuke.

— Norenian erosiko dautzut?
— Martolaneko dendea non dan eztakixu?
Antxe erosi egixu, neure adizkide onak diralako.
Geure neskatil gastia juan zan urira ta poztu
zan ango gauza ederrak ikusi ebazanian. Salokijak zelako ederrak ziran…!
Jakin gura eban jakin uri osuaren barri, bai?,
eta txaidez-txaide, gora-bera iru ordu igaro
euzan. Etxeko errekadubak eta bestaldekuarenak egin ostian bultziratu zan.
Saretxu bat bultzijetan ixaten da. Zetarako
dan? Aterkiñak edo dakarzan gauzatxubak antxe
iminteko. Sare orrettan maleta andijak ezin jarri
zeinkez, andijak zerbait ordaindu biar dabelako.
Geure neskatilla gastiak sarian imiñi euzan.
Baña laguna onduan eukittiak dakargun zoritxarra.
Txitxi-putxu izketan etorzan bidian. Etziran
konturatu eurek jatsi biar eben geltokija atzian
itxi ebela. Olako baten leyotik kanpora begiratu
ebenian,urrun bere urruntxu zirala konturatu
tiran. Arein larrijak!
Saretxuban ziran gauzak artu eskubetan eta
geure baserriko neskeak bultzittik salto egin

eban. Abijada andijak bultzijak eroyan eta ikeragarrizko mallatuba artu eban.
Ori ikusi ebenak zarataka asi tiran eta bultzi
ori geratu tan. Jatsi tiran gustijak eta arin-arinka
neskia eguan tokira juan ziran.
— Arrasa-barik datza!
— Il ete-da!
Olakoxe itzak esaten ebezan. Gixon batzuk
jaso eban eta neskea bururatu zanian bere ondora adi-adi jarri zan.
— Zegattik ori egin dozu? —batak ittanduten
eutson.
— Burutik zagoz edo? —bestiak.
Ezer jazo ete-yakon, aztertu-ostian esku bat
apurtuta eukola igarri eben.
— Ara, eskuba apurtu dozu.
— Orain lanak zelan egingo dozuz? Eta buruba apurtu bazeban. Il bazintzae! An ziran atsuak
batez-bere agiraka egitten eutsen. Euren alabea
bazan, be zarata andijaguak ezeutsezan egingo.
— Alabatxu, zoratu egin yatzu, zoratu? Trenetan ardura andija euki biar ixaten da. Zeure
ameak baleki egin dozuna, egin!

Ango zarateak ixilddu ziranian, neskato gastiak erantzun eutsen:
— Zegattik olako diadarrak eta txilijuak?
— Zegattik diñozu, zegattik, mamala orrek?
Zeugattik, zeulako gangarrakattik.
— Gauza andirik etxat jazo-ta…
— Ez, geyago jazo etxatzunian!
— Neu beintzat pozik nago, bestaldeko Bernardaren farola apurtu eztanian. Axe farola apurtu bayatan tamal andijena artuko neban.
An ziranak ezeben ulertu neskiaren izketea.
Baña zentzunez oldoztuten badogu, errasoi
sakona esan ebalakuan gengokez. Bestaldekuaren farola apurtutia txarragua ixango yakon,
bere azurrak apurtutia baño.
Atsegin ona zer zan baekijan zori ona zein
zan bere bai!
32-XI-29

MINGOTSA
Aspaldijon iritxijak emetik eta iritxijak andik,
idazlien lumeak geldi eztagoz. Zantzu ona. Erleotsak eztija dikur. Erlauntz-onduan ixilla danian,
erlien erijotza aurkittuten dogu. Baña geure euzkei-erlauntzeko erle oneik zurrumurru ta zarataka zantzu onena agertzen dauskube.
Eztenkada batzuk be, ixan diralako izparra?
Eztendun gadixan beti, eztizkuak bagara, eulijak
jango gattubez-eta…
Neure lanetan mingotsa bestiak aurkittuten
badabe, enaz ikeratuten. Batzuk mingotsa ixilpian ixuri nai dabe, neuk agirijan. Eta mingotsa
bada, zer egin?
Azkurea sentitten danian zer egin biar dan
edonok daki. Azkureatzazko idazti bat irakurrija
nozu. Belarri-onduan azkurea sentitten dozunian, erraz-erraz azkatuten zara. Iñori etxako
arrigarri, gauza bakana eztalako.
Baña azkurea besopian sentitten danian?
Orduban okulutxu baten sartuten gara. Eta okulu
aretantxe azkatuten gara.

Lepuan be, noxian bein azkurea senti daruagu. Zer egingo? Asko, itzaliki orma baten edo
tantai baten ondura juaten dira ta antxe, ormaren aitzi azkatuten dira. Lepuari gora-bera eragiñik, euren azkure ori kenduten dabe.
Belarrijan, besopian edo lepuan ez-eze beste
toki baten bere, azkurea sentitten dogu, ostera.
Non? Jezarteko egiñak diran soin-alderdijetan.
Onetan sentitten dan azkurea, azkure larrija ixaten da!
Notin-aurrian zagozanian zer egin? Iñoren
aurrian azkatutia gauza lotsagarria dalako, bakotxak al daun ariñen etxera joten dau. Etxian gura
dozun bestian azkatuko zara! Deskantsu ona!
Idazlanak, sarri, azkurea egitten dauskube.
Iñoren aurrian azkatuten gara, baña alderdiren
baten azkurea sortubazoten dauskubenian,
onena etxera juatia yaku. Antxe mingots ori ta
azkure ori kenduten doguz.
Aulku auxe ago-onez diñot. Mingotsak badira
idaztijok, azkurea ateraten badabe, zer egin edonok daki.
— Aurritz lar dakazu, norbaitek erantzungo
daust.

Alantxe ixan be, ixan da. Aurritzak baztertu
biar geunkez, ezetarako balijo eztabelako. Aurritzak eta literatuta deritxoguna baztertu biar
geunkez, errijak astotuteko baño eztiralako.
Zenbat eta literatura geyago irakurri, errijak
astuago bijurtuten dirala, uste dot. Orregattik
literatuai gorroto bixija artu dautset. Lelokerijak
idazteko baño eztabe balijo!
Txerrena nazala entzutia nayago neuke, literato-gaya nazala entzutia baño. Utikan itz zikin
ori!
Baña zoritxarrez geure artian literato geyegi
dira. Egijak argi ta garbi esan biarrian, edozelako gauzetan literaturea e ittera datorz. Amaikatxu labankeri, txitxi-putxu, zizka-mizka ta koplabarritsu atzalduten dauskubez, euren gogaya
agertu baño lenago.
Guda gorrija olakuai! Ozpiñari ozpiña ta
guzurrari guzurrra dettu dagijogua. Guzurra
urrezko txol edo kopatxu baten saldu gura dauskubenak, espetxeratu daiguzan.
Eztena? Ezta urrik be!
Lau izkirimiri-artian eztenkada galantak sartu
daruez oraingo idazle batzuk. Sosuak abesti poli-

tta daukola esan biar dabe, azkenian porrusaldea gabetan ona dala atzalduteko. Zer ikusirik
etedauke, ba, sosuak eta porrusaldeak?
Bayetz batobatek erantzungo dautzu. Ixan
be, edozein gauzari zer ikusija ta alkarreganako
leya idoroko geunskijoe: Abesti bat gomutan?
«Arroskoletxea» atsegin yatzula badakit, atepetik ladrillo bat sartuko dautzut».
Arroskoletxeak eta ladrilluak zer ikusirik
eztaukela? Errijak bayetz diño, egunero abesti
ori abesu darualako.
Beste batzuk eguraldi ona dala atzalduteko,
Adamen aldittik asiko yatzuz. Eta gusti ori literatura ustela baño ezta. Utikan eta gudea olako
lelokerijai!
Zu asto bat zara, esan biar yakonian adizkide
bati, astua zara, argi ta garbi esan egijozu. Euzkel-ixenak onak dira edo txarrak dira esateko,
argi ta garbi geure iritxija atzaldu daigun. Eta
oraintxe arira eldu gara, baña bijarko gogai
oneik begoz…
32-XI-30

MINGOTSA
Idazle baten itzak: euzkera-barik abertzaletasunik eztagoke. Guzurra! Baña, au esateko beste
era bat eztaukozu? Literaturearen areyo gorrijena naz!
Euzkerea parra-parra dakijen askotxu ezagutu daruaguz. Abertzaliak ete-dira? Bai zera!
Abertzaletasunaren etsai amorratuagorik ezta.
Erderea baño eztakijen asko, ostera, abertzalerik
punterenguenak dira.
Geyagorik esango dogu: euzko-abertzaletasuna erderea, (gaztelera nai badozu), baño eztakien adimenetan sortu zan. Abertzaletasun onen
aldatzallerik onenak, lanik geyen egin dabenak,
euzkerarik ezekijenak ziran.
Norbait ikeratuko da. Egijak ikeratuten
dauna, koldarra da-edo. Poztuten garala, diñoguna bide? Ez orixe! Geuretzako atsegingarrijago
ixango tan euzkerearen bittartez euzko-abertzaletasuna zabaldu bazan.
Aberri baten ezaugarri ederrena, bere izkuntzea da. Euzkuak euzkerea abuetan erabilli ebe-

nian, aberririk be, eukijela etziran konturatu.
Alperriko pitxija euren euzkerea zan!
Jakintsu batzuk aldijak igaroteko baño etzan.
Beste zeregiñik ezeukijen gixon batzuk euzkerearen sorkundea, joskerea, aditza ta abar ikasten ebiltzan. Eurentzat jostallu bat baño etzan!
Or museoetan ikusten diran antziñako gauza
zarrak legetxe. Zetarako euzkerea dabe, abertzaliak eztiranak? Ezetarako bere ez, euren burubak agertzeko baño.
Orduban elia baño zerbait lenagoko mallan
dago?, Bai bein! Aberrijaganako mattasuna, aberrijaren ezaupidia lenago dago. American ziran
abendeak euren eliak galdu ebezan, baña ori
gora-bera, aberri azkatubak dozuz.
Inkatarren elia eztakijena, abertzale txarra
ete-da? France, España, Rumania ta beste latera-bitartez il ziran izkuntzaen aberrijak, zegattik
euren antziñako eliak eztabez berpiztuten?
Erantzuna entzun gura dogu entzun. Gai onetzaz Sabinak atzaldu euskuna agertuko dogu.
Gaur geure argiz jarrai dagigun.
Euzkadin gauzarik sano eztago. Ondatuta
gagoz! Aberri bat gintzalako ustia aztuta geun-

kan. Zer egin? Euzkerea baztertuta aurkittuten
dogu. Lenengo euzkereari bixitzea emon eta
aberrijaganako mattasuna sortubazo?
Etxia ixan dedintzat, arroñak biarren, ez
talletuba. Talletubak edertu darua, baña biarrezkua ezta. Gaurko egunetan talletu bako etxe
asko dira, tellazea bide.
Arroñak jarri biar doguz. Euzkadiren arroñak
zeintzuk dira? Geure ixate oni zelan iraunazoko
dautsogu? Aberri baten gogaya, erri baten
asmua erakutsiko dautsogunian.
Euzkerea eztogu aberrija, aberrijaren pitxi
ederrena bada bere. Ura eukitteko edontzija edo
txola biarren dogu. Euzkerea tankera bat edo
antz bat baño ezta, aberrija ostera antz orren
eutsikaya, eukijatan.
Oindiño euzkerea itz-egitten dan tokijetan
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Azalpenak eta beste - 8
  • Parts
  • Azalpenak eta beste - 1
    Total number of words is 3867
    Total number of unique words is 1757
    22.7 of words are in the 2000 most common words
    33.9 of words are in the 5000 most common words
    40.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Azalpenak eta beste - 2
    Total number of words is 3712
    Total number of unique words is 1730
    22.7 of words are in the 2000 most common words
    33.3 of words are in the 5000 most common words
    38.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Azalpenak eta beste - 3
    Total number of words is 3586
    Total number of unique words is 1829
    19.0 of words are in the 2000 most common words
    28.4 of words are in the 5000 most common words
    33.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Azalpenak eta beste - 4
    Total number of words is 3408
    Total number of unique words is 1906
    17.1 of words are in the 2000 most common words
    24.9 of words are in the 5000 most common words
    29.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Azalpenak eta beste - 5
    Total number of words is 3629
    Total number of unique words is 1832
    19.8 of words are in the 2000 most common words
    29.8 of words are in the 5000 most common words
    35.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Azalpenak eta beste - 6
    Total number of words is 3623
    Total number of unique words is 1857
    19.2 of words are in the 2000 most common words
    29.2 of words are in the 5000 most common words
    34.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Azalpenak eta beste - 7
    Total number of words is 3616
    Total number of unique words is 1806
    19.6 of words are in the 2000 most common words
    28.9 of words are in the 5000 most common words
    34.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Azalpenak eta beste - 8
    Total number of words is 2071
    Total number of unique words is 1150
    24.3 of words are in the 2000 most common words
    33.6 of words are in the 5000 most common words
    38.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.