Azalpenak eta beste - 4
eskatuten daun-artian, bestiak mokoz zikindutako ogi-atalari zatija kenduten dautso. Ankaganian egon-eziñik, noiz jausiko dabil katu baltza, lupetzez uliak eta narruko utsuniak agiri
dauzala.
Katubak eztau aspaldijon senti sukaldeko jaki
gozoen usañik.
Sutonduan egur bi, oztaz-ozta dagoz, gar
apurtxu bat egitten daben-artian, lapiko zarrean
egosten diran, gatzik ez urdairik-bako indabeak.
Orijorik eztabe ikusi etxe aretako azeak.
Arean be ez! Emakume argalak ugatza damotso
altzuan daukon umiari. Oyal-artian estalduta
dago umetxuba, ta bere aurpegirik ezta ikusten.
Baña legor dira bularrak eta ezin señak titirik
edan.
Beyai jatekuak-billa, goroztijak ekarten juana
dabil attea. Mendi-ertzetan be legortiak iruntsi
dauz orrijak eta bedarrak. Aberiak baña jan-barik
ezin bixi.
— Amea, gose naz —negarrez dirautso ume
batek.
— Gose, neure laztana, gose? —baña ameak
eztauko zer emonik, gaxo ori!
Altzuan eukon seintxuba, luak artu dau ta
siaska txirora darua. Eragin apurtxu bat eta
lotan datza. Gero belaunbiko jausten da lurganian eta otoi-dagi emakume aratzak. «Goiko
geure Attea, emon egiskuzu eguneroko ogija.
Neuretzako eztautzut eskatuten, neure semientzako baño».
Mutiltxu zarrenak, amearen nekia ezaututen
dau, ta gose danarren, ixilik egoteko bestiai
eskatuten dautsoe. Ume arein abuak-barik, begijak jan-barik eguazala irudijan. Begi arein zorroztasuna!
Baña soluak elkor ta agor egozan. Urteroko
sarija kobretan erduten dana, an agertu zan.
Begi gogorrak eukozan. «Eztaukogu zegaz
ordaindu», esan eutsen, baña txindiz bururaño
zan arek, basetxetik at urten egijela esan eutsoen. «Ordainduten eztaunik, eztot gura neure
etxian».
Egun gitxi-barru etorri zan uriko gixon bat.
Senarratzaz ittandu eban. Eta kortan aberiai
janarija emoten eguan gixona, etorri zan atadira.
«Ementxe daukozuz epalliaren ingijok. Amar
egun-barru etxe onetatik urten biar-zara. Ementxe ixenpetu edo pirmau egixu.» Eta baserritar
gaxuak itzik be egin-barik ixenpetu eban. Zertarako zarata-egin? Alperrik ixango zan-eta?
Ildegira daroen txala aren antzean, begi-apalakaz egitten eban bestiak esaten eutsena.
Gosiak eta nekiak kokolotu eben.
Egun gustijan negar-egin eban emaztiak.
Umiak ixilik egozan zer-edo-zer jatozala igarri
ebelako. Eta atteak ez eban bururik jaso. Atadijan, arki baten ganian jezarritta, ordubak-etaordubak igaro euzan. Gaba eldu zanian barrura
sartu ziran eta negarrez agurtza deuna edo errosarijua errazau eben.
Baserri baten be errosarijo deuna errazaubarik eztira geratuten. Goxian esan eutson senarrak.
— Ene emazte ori, ez-ete dakixu? urijan gustijak irebasten eidabe ogirik asko. Ogittarako
ezeze jantzitteko be an irebasten aabe.
— Ume onek gose-barik ikustekotan, ludi
onen azkenerarte be juango naz. Mendi-alde
onek bere sabela legortuta daukon ezkero guazan emetik
Etxian ziran ollo batzuk zeyan saldu ebezan
okelarako. Oiak ezik, beste gauzak zetarako ebezan, ba? Urijan basetxeko tresnarik ezta biar-ta.
Kortia geratu zan abere-barik beyentzat jaurtittako azken bedarrak askan zirala. Marmareak
euna non egin eukiko eben, batta gautxorijak be.
Goxaldia lora ganetan ebillan intza ixuritten, txorijai lepuan taka-egin eta abijak utsik itxitteko.
Sollube-onduan etzan zerurik ikusten, goxa zalako ta lañuak alderdi gustija estalduten ebazan.
Bitxabal-ziar sendi bat etorzan. Burdi-ganian
oe bi, arasa bat eta umiak. Yantzi barrijakaz
etorzan umiak eta pozik. Ganera goserik ez
eukoen. Belate ganera eldu ziranian, azkenez
begiratu eutsen euren erritxubari. Senar-emaztiak oso ittun, umiak barreka. Ez eben ulertuten
jazokun aren garrantzija.
Mungiako geltokira eldu ziranian, utsitu eben
burdija ta oe ta tresnak sartu ebezan bultzijan.
Goxegi eldu ziralako an egon ziran begira ordu
bi. Egun a lako ederrik ezta agiri iñoz ibarretan!
Zeru garbijan odeirik etzan agiri.
Geldiro-geldiro bultzija eldu zan. Urira esniak
saltzen datorzenak eta barazkijak dakarzenak
bakarrik egozan geltokijan. Zaratak eta txilijuak
ziran!
Orduerdi baño ezeban bultzijak an egin. Gero
fu-fu-fu-fu urten zan geldiro. Urira etorzan sendikuak ittun. Zer idoroko eben? Iñor ezeban ezaututen, etxerik ezeukoen bixiteko. Senarrak bere
eskubengan itxaropen osua eukon.
Bultzija uriratu zanian oleak erakusten eutsoezan euren ke-zulo luziak. Ibai-ertzan egozan
landola andijak. Ikatza ta burnija agiri ziran.
Ixantzi andijak be antxe egozan. Umiak senti
eben poza! Baserrijan alakorik etzan ikusten-eta.
Gero txaide-ziar yentiak eta yentiak. Ara-ona
arin ebiltzazan. Alkarri agurrik be ez eutsoen egitten. Onexek ikeratu ebazan umiak. Eta uri nausiko geltokijan, Bilbaon nora jo ezekijela aurkittu
ziran…
Baña lan-egin gura daunak idoroten dau biarra. Eta Bilbaon dago orain euzko-sendi bat.
Alkarren ganian bixi dira yentiak etxietan batezbe langilliak. Txanikeriz beterik dagozan txaidietan emakume loyak baño ikusten eztiran ertzetan, bixi dira gaxuak.
Gixonak ondo irebasten dau. Goserik eztauko. Ola andi baten lana idoro eban. Basetxietzaz
ezta gomutetan askorik. Baña umiak geruago ta
ittunagoz dagoz. Ogija jaten dabe, gura daben
bestian, baña eztagoz pozik.
Emakumia be inun dabil. Etxako agiri lenagoko alattasuna. Mutillak eskolara duaz baña erderarik eztakije ta astotzat daukoez. Gustijak
barre-dagije euren lepotik. «Bobo» edonok esaten dautse. Espetxera juango baliran, ikastolara
duaz.
Etxe aretan sartukeran baserriko ikastola
politta gomutan yakoe. An gustija euzkerez itzegitten eben. Zugatzak egozan ikastola-onduan
eta udean sagarrak jaten ebezan. Adizkidetxu
onak eukezan, orain ostera bat bez.
Irakasliak be zigortauten dauz erderarik eztakijelako. Etxera duazanian negarrez sartzen dira.
Baña etxian eztago poztasunik. Ogija bai,
baña zerurik be ezta ikusten. Tellatu-onduan
dago euren bizitokija. Ez landarik eta ez zugatzik.
Areik ittun ikustian, arrea be ittun dabil, baña
nekerik geyen egitten dautso seme txikijak.
Altzuan umia ebala sarri urteten da eguraztuten,
baña umiak eztau barrerik egitten. Gaizkinantzeko gixonak dabiltz txaide-ziar. Eta umetxu-
bak eztau poztasunik. Jostallubak diran leyetara
elduten diranian, barre-egitten dau, alai, an
diran zalditxubak ikustian. Baserriko bixitzeaedo gomutara yatorko. Zaldijak eta aberiak poztuten dabe umia!
Eta or bixi dira, uri andijan, euzko-sendikuak.
Zarrenak aiztu dabe euzkerea. Eztaukoe euzkoumien antzik be. Erderea baño eztabe egitten
orain. Ogija jaten dabe, baña galdu dabez
goguak. Uri orrek, ba, ogi-ordez goguak gura
dauz.
Baña urira juango dira barriro be, baserrijan
janaririk eztaukoen-artian. Olaetako kiak etxakoez atsegin, baña biar-ixanak dakarz ke-artera!
32-VI-11
EUZKO-ERRI JAKINTZA
Gai asko darabilguz geure idazlanetan eta
gustijak egokijak dira euzkereak buruba jaso
dagikentzat, baña geure lanak orraztuten alegindu gadixan. Idazliak uste dabe euren arazua erriizpartxubetan esi daguala. Bildurrak joten dauz
beste gai batzuk ikututeko.
Gaurkuan erakutsiko dautsegu zer egin dagikien. Geure euzko-errijetan gauza jakingarrijak
dira. Abestijak, esaereak, ipuñak, edestijak,
basatxonuak, mendi-ixenak, baserri-ixenak eta
abar. Gatxa-ete yatzube errittarren abestitxu bat
EUZKADIra bidaldutia? Errijan entzuten diran
bertzo batzuk batu ta ingitxu baten zuzendutia
ezta neke andirik ba. Baña idazliak ezpegije
aldatu ezertxu be. Entzuten diran legetxe, idatzi
begijez.
Sari batzuk jarriko doguz iru illabete oneitan
gauzarik onentxubak bidalduten dabezenantzat.
Euzkereak aurrerakuntza andija artuko leuke
euzkel-idazliak batuko balebez euren errijetako
esaereak, abestijak eta abar.
Bedarrai zelan deritxoen, txorijai. Gai egokijak benetan! Bestiai ikas-bidia erakusteko,
ementxe jarriko dodaz Mungian bildu dodazan
baserri gustijen ixenak. Gustijak ezpa dira be,
geyenak ementxe daukodaz batuta. Itzorkun
gayetan dabiltzanak idoroko dabez ixen polittak.
Neure ingitxuban diran eran, ba, jarriko dodaz.
Arlo onetzaz zelan lan-egin idatziko dogu.
MUNGIAKO BASETXIAK
AUZOTEGIJA
MORGA
— Basetxia
— Gabatika
— Zubibarra
— Gordia-Auzokoa
— Gordia-Santurren
— Menika-Goikoetxea
— Zabal-Etxebarri
— Golzarri
LARRAURI
— Giñatitxaga
— Irabientxu
— Zumetzaga
— Etxebarri-Aurrekoa
— Erkoreka-Goikoa
— Sardoal-Etxe
— Anielena-Etxe
— Agirretxu
— Ametzaga
— Olalde
— Trobika-Olea
— Landa
— Tobar
— Urikoetxe-Goikoa
— Arestizarra
— Ibarrondo
— Ibaizabal-Errota
— Trobika-Etxe
— Madariaga
— Abio
— Barrena
— Errekalde
— Andirengoetxe
— Etxebarri-Aurrekoa
DERIO
— Zubibarria
— Legazua
— Lañe
— Daño-Beko
— Aresti
— Menika-Bekoetxe
— Anbeko-Etxebarri
— Zubiaur
— Goiko-Errota
— Ezkerritzaga-Bekoa
— Loaga-Torre
— Otxaran
— Montorre
— Aburto
EMERANDO
— Elorriaga-Goikoa
— Bidekuruzeta
— Zubitxueta
— Oruetxu
— Agirre
— Iturriaga
— Elorriaga
— Ereñozaga-Goikoa
— Beaskoetxea
— Ugarte-Goikoa
— Mendieta
— Eleizpuru
— Ugalde
— Bidekurtze
— Iturriko-Errota
— Zorrotxena
— Muruaga-Bekoa
— Oarre
— Erdizubi
— Martategi
Derio, Morga, Larruri eta abar Mungiako
auzuak dira. Uri-auzuak deritxagube. Emen diran
basetxiek Mungiakuak dira. Derio eta Morga errijak diran-arren. Erri gitxi dira Mungiak aña, uriauzo daukonik. Bakotxaren onduan diran mendijak, zeintzuk diran be, azalduko dogu, gero iturrijak, zubijak, basatxanuak eta abar. 32-VI-14
EUZKO-ERRI JAKINTZA
Atzoko arluari jarrai, gaur be Mungiako basetxien ixenak jarriko doguz. Euzkel-idazliak ikusten dabe lan nekeza eztala emen darabilgun au.
Baña alperkerijak-edo atzera eragitten dautsoe.
Erriko izpartxubak idaztia errazagua da ixan beta.
Euzkereak, barriz aurrerakuntza ederra egingo leuke lantxu onegaz. Eta zein ixen polittak
idoroten diran basetxien ixenetan. Mendi-iturrilandaetan be berebixiko ixenak dagoz. Gai onetan zale-danak ezin daikez gustijak baña beraganatu. Ezer eztakigunok bilddu dagiguzan bestiak
gero lan dagijen. Atzoko erraskadiari beste oneik
josi dagijoguzan, ba.
MUNGIAKO BASETXIAK
AUZOTEGIJA
BILLELA
— Izagirre
— Torrontegi
— Landetza
— Billelatorre
— Olabarrieta
— Birle-Goikotxe (1)
— Bidera
— Etxebarrieta
— Labetxetxu
— Zugatzaga
— Errementariñe
— Zugazti
— Elortza
— Gondraondo
— Gondra
— Jauregi
— Ibarra
— Ibarzabal
BASOZABAL
— Goiri
— Aretzagane
— Enderika
— Anielena
— Artetxeta
— Madariaga
— Abadena
— Mariena
— Axena
— Ibarburu
— Atxeko-Etxe
— Urtiñe
— Artekoetxe
— Uriarte
— Aretxaga
— Oletxe
TROBIKA
— Agarre
— Zubieta
— Landaberde
— Sarria
— Makuaga
— Elordui
— Agarre-Goiti
— Larragan
— Santamarina
— Landeta
— Oruetatxu
MAUROLAZ
— Laukaritz
— Ansuena
— Mantulitz
— Maurola-Etxetxueta
— Zabalondo
— Txomin-Errandotxuena
— Maurolagoitia
— Zabal-Beko
— Artebakarra
— Maurola-Galayena
ATXURI (2)
— Etxezar
— Onaindi
— Goitia
— Jondegoyena
— Kortesena
— Legorburu
— Etxebarri
— Ormaetxe
— Estrata
— Aurrekoetxe
— Lopena
— Giberritzaga
— Matxuena
— Iturburu
— Intxausti
— Ayartza
— Bastiguren
— Bengoa
— Landetxo
— Garaizar
(1) Birle-Goikotxe deritxo Billela uri-auzuan
dan basetxe eder bati. Neure sendikuak dira
etxe orren ugasabak. Mungiako gustijok Birle
esaten dautsegu erderaz Billela aspaldijon
deritxoen tokijari. Orain Torre-Billela gustijak
dei-egitten dautse Mungiako etxe ederren
bati. Baña Billela-Torre basetxiak beste era
au baño lenagoko antza dauko. Mungiako
txaide zarrenari be Torre-Billela jarri eutsoen,
baña, bestera obeto-edo.
(2) Atxuri au ezta Bilbaoko Atxuri gero. Uriauzo au bultzijaren geltoki-onduan asi ta
Zabalondo deritxagun bide-ertzeragiño
eltzen da. Ibar-txukuna. Bertoko lurra oso
arritxuba da. Arraskalada arrija dago.
32-VI-15
EUZKO-ERRI JAKINTZA
Irugarren sail au, bestiak baxen jakingarrija
dogu. Basetxe onein ixenak dirala-ta, beste
batzuk be itzartu dina curen lantxubak egin-nairik. Erri-jakintzari yagokozan lantxubak artu
doguz.
Ia, ba, gustijak ekitten dautsoen arlo oni
MUNGIAKO BASETXIAK
AUZOTEGIJA
FRUNIZ (1)
— Batiz-Erdikoa
— Etxetxikerra
— Aizpurua
— Errementarietxe
— Solobarrieta
— Endemaño-Andie
— Bekoerrota
— Lomorika
— Andiko-Beiti
ITURRIBALTZAGA
— Manubarrena
— Iturritzar
— Larretatxu
— Matiena
— Garayeta
— Legarda
— Urraga
— Egia
— Bartoena
ATEKA
— Mantzorriz
GAMITZ
— Bolintxu
— Laurika
— Burgozarre
— Gañuri
— Landabeko
— Amonuri
— Ugarte
— Elorrietatxu
— Elorrieta
— Kaperiaga-Andie
— Ziarreta-Atzekoa
— Amutzarri
— Asuburu
LLONA
— Atxutegi
— Astiena
— Ditxena
— Txarranda
— Laretxe
— Masustegi-Albarena
— Axpe
— Bolua
MARKAIDA
— Iturralde
— Andikoetxe
— Izkoa-Bekoa
— Barandika
— Kortazar
— Arro-Ondotxu
— Elexalde
— Izkoa-Goikoa
— Mendibil
MARUTXAGA
— Artamonitz
— Urbieta
— Portume-Goikoa
— Lergundiena
— Marutxaga
— Bengoetxe
— Errota-Barri
— Txatximieta
— Iketza
— Artadi
ELGEZABAL
— Etxatxu-Goikoa
— Errandoena
— Mentxaka
— Bide-Etxebarri
— Abaroeta
— Ametzaga-Beriaga
— Agirre-Mitxelena
— Landesena
— Astobieta
— Landako
Uarra, Fruniz edo Frunitz idazten dogu.
Baña zer dikur erriixen onek? Au nondik nora
sartu yako, Purunitz-ete? Edo Murunitz? Eztakit. Dakijenak gai onetzaz idatzi begi. Mungia-aldeko mendierri-iturri-ixenetan (e) «iz»
edo «itz» azkitza idoroten dogu eurrez. Asi
Urdulitzen eta Laukinitz, Lemonitz, Gorlitz,
Gamitz, Frunitz eta abar aurkittuten doguz
Gernikatik ziar. «Itz» onetzaz edo «iz» etzaz
Garate jaun argijak idatzi eban orain alditxu.
Gauza politta egin dagikie mendigoxaliak
inguru ori aztertuten.
32-VI-16
EUZKO-ERRI JAKINTZA
Mungiako basetxien ixenak iru sail luzetan
argittaldu doguz. Gaurko onegaz amattuten dira.
AUZOTEGIJA
ATELA
— Olatxu
— Urrutikoetxe
— Gasanda
— Atekena
— Olabitarte-Torroto
— Loaga-Torre
ARRABAL (1)
— Borda
— Mantxoeta
— Iturri-Barri
— Billabaso
— Amaga (2)
(1) Arrabal deritxon alderdi au, Mungiako
bekaldian dago. Torre-Billela sendijaren jau-
regi-onduan. Baña euzkeraz Arnagaz deritxoe.
(2) Arnaga deritxo bide-ertzan datzan basetxe bateri. Nori ixen onek eztautso bururatuten, Bidasoaz andik dan Amaga etxia?
Edmund Rostand olerkari ta antzerkigille
ospatsubak bere azken egunak Amagan igazi
euzan. An sortu zan «Chantecler», L’Aiglon
gero, ta azkenez Camboko bere Amagan il
zan Euzkadiri eutson mattasuna olerki txukunetan agerturik. Euzko-illobijai zuzendu
eutsoen olerkirik ederren bat .
Mungiako basetxe-ixenak asko dira. Batzuk
aiztu yataz-edo. Aleginduko naz okerrak
zuzenduten. Osuan ona zenbat auzotegi
diran erri onetan:
— Fruniz
— Iturribaltzaga
— Ateka
— Gamitz
— Llona
— Markaida
— Murutxaga
— Elgezabal
— Morga
— Larrauri
— Derio
— Emerando
— Billela
— Basozabal
— Trobika
— Maurolaz
— Atxuri
— Atela
— Arnagaz edo Arrabal
Uri-auzo oneik, onelaxe deritxegu, gaur eztira osuan Mungiakuak, erri orretan ixan diran
udal ganora-bakuak galdu dabezelako Derio,
Fruniz, Morga eta Marutxaga aldeko basetxe
batzuk banandu dira. Uri-auzo oneitan euzkera
bardiña eztarabilgu, aldakuntza polittak daukoz.
Jakingarrija litzake ziatz aldakuntza gustijok
batutia! Batzuk Deriotikuak Txori-Erriko euzkerearen oguzkerea darabille, Morgarrak Gernika
eta Larrabetzuakoena. Emerando eta Larraurikuak, Bermeoko bitartekotasun txikitxubak daukez. Marutxaga aldekuak Lemonitz eta Gaminitzko euzkera itxusijaren eragipenak.
Mungiako uri-auzuak zelan batu ziran erri
onegaz jakitia, edestijari yagokona da baña ipuin
txukunak entzuten dira batasun orreitzat. Basetxe-talde oneitan basatxono bat edo bi dira. Laukaritz eta Larraurin txadon ederrak.
Santiago de Compostela urira juaten ziran
bidaztijak iru basatxono utzitten ei-ebezan euren
bide-ertzetan. Sarri entzun dogu Francetik etorten tiran bidaztijak Mungiatik igaroten zirala,
baña gai oretzaz ezer be eztot idatzitta ikusi.
Neure ibittaldijetan baña bidazti orreik utziten
ebezan basatxonoen lorratza idoro dot-edo.
Mariñe, Jagoba eta Martin deunai opaldutako
basatxonuak ei-ziran. Iru deun oneik, ba, basatxono bat dauke. Elordui ganian, Laukaritzen eta
Atxurin. Ete-zan toki orreitatik bidaztijen bidia?
Martin deunaren basatxonuan lapurrak
ostenduten ei-ziran eurrez. Mungia, lapur gustijen abija, entzun dogu sarri, baña lapurtokija
deun orren basatxonua zan.
Ementxe argittalduko dodaz basatxono gustijen ixenak. Tamalez Berreagatz-ganian basatxono eder bat izan zan, an dira arri batzuk, be,
baña Zamudioko diran basetxe batzuk eta Laukaritzkuak alkarren aurka ekin eutsoen, basatxono orretzaz eta gaur eztago ezertxu be.
Txatximenteko basatxonua oso ezauna da.
Orretzaz asko idatzi dabe Etxegarai, Vallado ta
beste idazle batzuk. Gauza ederretan ederra
dogu. Baña Atela aldeko basatxonua be txukuna
ei-zan. Orain eztago toki aretan basatxonorik.
Mungiara urak ekartian-edo lurreratu eben. Erriko idaztittegija agiritokija erre ziran, bai? eta lan
gogorra gauza andirik aurkitutia. Txadoneko
idaztittegija be erre zan. Irureun urtez-gorako
gauzak baño ezin idoro geinkez. Torre-Billela
etxekuak irureun milla edo anei «maravedis»,
ertxadonari urtero emoten eutsoezala be ikusi
dogu. Ganera egunero urrezko ontzi baten ardao
zurija ekarten eben ertxadonera jauparijak jaupa
esan egijentzat.
Atalka azalduko doguz izpartxu oneik. Gaurko naiko dira.
32-VI-17
J. SAROIHANDY
Olantxe idazten ixan dau bere abixena Saroyandi jaunak. Francekua zala esanen dabe gixon
jakintsu au, Francen jayua zalako, baña odolez
euzkotarra zan. Orain urte asko dira. Gernikan
Euzko-Ikaskuntzaren batzarra egin zanian an
ikusi geban. Txikija nintzan eta enintzan arduratu an ziran gixon ospetsubak ezaututen.
Baña oindikarren Saroihandy jaunaren aurpegija zelakua zan begi-aurrian daukot. Ordutik
aldizkingi ederran irakurten izan dodaz
bere lanak. Laterazko adiralketan sartuba zan,
baña geroxe euzko-adiralketan asi zan.
Pirineo aldian diran latera-seme diran izkuntzatzaz lan ederrak egiña da. Francen ixan diran
gixon ospetsubenatariko bat zan. Bere barririk
eztogu jakin, baña «Courrier de Bayona»n izpar
baltzau irakurri dogu. H. Herelle euzkeltzale
jakintsubak idatzi dau Saroihandi jaunatzaz.
Gibeletik gexorik eguan aspaldiz ta Parisko erittegi baten il zan Bagila-24gn.
Gernikan ixan zanian Oihenart edo Oyenart
jaunak elitiztijatzaz eukozan gogayatzaz jardun
zan. Gero euzko-aditzatzazko lar sakonak egin
ebazan Iberiako itzorkunetan irozota.
Menendez Pidal jaunaren omenez egin ziran
idatzi andi ta ederretan be irakurri geinke
Saroihandy jaunaren lan bat. Orreaga edo Roncesvallesko aseliatzaz sakonkiro ekin eutson.
Oindiño eztau askok ikutu asele ori
Saroihandy jaunak baxen argi ta garbi. College
de Francen bere ordez jarri-eragin eutson Morel
Fatio jaun aipagarrijak.
Europako izkuntzazko irakasle artu ebenian
College orretan, euzkerea artu eban bere arlotzat. Bost urtetan ekin eutson gai oni. Arrigarrija
ludiko ikastetxerik guren baten euzkereatzaz jarduntia.
Pastoraletzaz be idatzi eban. Onetan Herelle
ixan da gixonik ospatsubena, baña «Pasion»
antzeztu zala amaseigarren eundijan Lesakako
errijan Saroihandy jaunak ontzat emon eban.
Onetzaz Urkixo jaunak idatzi dau arrezkero.
Euzko-errija matte eban gixon onek meresi
dau geure oroimena. Gixon apala ta jakintsuba
zan eta latera izkuntzak goralduten ekin eutsonak, euzkerea goralduten ekin eban gero.
Gure Herrian be argittaldu ixan dira iñoz bere
lanak. Geure oroimenean bego Saroyandi jaunaren oroimena.
Parisen asko egin eban euzkerea goralduten
eta bost urtetan College de Franceko aretuan gai
onetzaz ekin ebanak, benetan bere antziñakuen
izkuntza matte ebala erakutsi eban.
32-VII-3
«JOSUTXU»
Emen daukot idaztiño barri bat. Umientzako
otoi-idaztiñua. Eta zelako otoi-idaztiño ederra!
Neure agorako ezta olakorik argittaldu Euzkadin.
Euzkera erraz ta garbijan Zabala-Arara abeak
jarri dausku, Cataluñeraz Ribera abeak idatzi
ebana.
Arin erderara be itzuli eben, punterengua
dalako. Mamiz osotuba da benetan, etxako uts
bat idoroten. Otoyak gura dozuz? Ara zelako otoyak daukozan; Josu, eredu, Miren, eredu, Josuk
umiai, Mirenek umiai, goxeko-gabeko otoyak,
Autortzeko biar diranak, Jaunartzian esaten
doguzan otoyak. Eta jaupea entzuteko eztozu
era obarik aurkittuko idaztiño onetan baño.
Irakaskixunak dakarz beste alde baten. Azkenez abestijak, Josu-Bijotzari, Miren deunari, Iñaki
deunaren ereserkija, Sabinan izkijaz. «Angelis»
jaupea be bai.
Baña mamiz ondo orniduta ba-dago, azalez
be eztago txarto. Ezta erdi be! Irudi polittak daukoz benetan. Otoi gustijak daukoe euren irudi-
txuba onduan. Umiak olakoxe irudijak gura-ixaten dabez.
Bilbaon argittaldu dabe idaztiño au, Euzkeltzale-Bazkuneko jaunak. Erraztitar Joseba Mirena
ixan dogu irarkolean zintzo-zintzo ibilli dana,
okerrak zuzendu ta izki-dotoriak aukeratu dauzana.
Umien bijotzak Jaun-Goikuagana eruateko
bide asko dira. Baña biderik onena eurai atsegin
yakoen bidea. Ortik eruan biar dira umiak. Eta
ondo dakigu umiak pozik eskuratuten daula irudi
ta idantzezkidun gauzea.
Edozelako idaztiñuak-barik, idaztiño dotoriak
emon biar yakoez. Emen dozu egilliak diñuana.
«Umiai. Zubei, Josutxuk matte-matte zauzan
umioi, opaltzen dautzubet idaztiño au. Artu, ta
bertako ikaskixunak aditaldu egikezubez.
Idaztiño onetan irakasten yatzuben gustija
betetzen ba-daukezube, orain kistar onak ixango
zarae ta gero zoruntzubak beti donokijan.
Josuk argiztu ta jabon zagikezala, ta idazti
onen bidez zuben bijotzetan azi ona erre ta garatu daikela opa dautzube EGILIAK».
Asmo ederra dauko, egiz. Olako idaztiñuak
idazten diranian elburuba ezta galdu-biar.
Geure batzokijetan, eleiz-gixonak eta sariketa gustijetan beste saririk etxakoe umiai emon
biar idaztiño au dan-artian. Emen zerurako bidia
ikasiko dabe. Sarri esan daruago euzko-umiai
iñok eztautsela zeruko biderik erakutsi nai, baña
orainguan jaun onak eta argijak ixan dira umiakana jatsi diranak.
Euzko-Idazkaltza-Burubari zor-yako idaztiño
au. Ez aiztu. «Josutxu» ixen politta, ixen mattekorra.
— Baña karuba-ete ixango da? —ittaunduko
dozube.
Karuba danik ezin esan duban be gauza obarik ezin artuko zeinkaelako. Laurleko bi ordainduten ba-dozuz or juatzu idaztiño dotore au.
Laurleko bi! Olako alatzak abertzaliak egitten
dabez. Txindija nondik ataraten daben eztakit.
Euzko-ume bat, abertzalien seme bat ikusten
ba-dot ertxadonan «Josutxu» barik entzutekuak
entzungo dauz bere atteak. Orain eztago akuakulurik: euzkeraz eztago otoi-idaztiñorik-eta. Bai
dago iñozko ederrena.
Euzkera-zalla? Burutik atera dozu ori. ZabalaArana abearen euzkerea edonok ulertu dagikena
da. Eta zelako euzkera samurra!
Au irakurri-ordukoxe «Josutxu» eskatuko
dozu. Beste saririk eztot gura, zeben umientzat
onena dalako.
32-VI-17
BETIKO
Itxasora jaun gintzazan, egun osua ondartzan
pasau-nairik. Emazte-gaitzat andereño liraña
neukon, Bilbaoko saloki-etxe baten bere ogibidia
eukona. Andereño orrek ondo irebazten eban.
Ondartzan jan geban, igeri gintzazan eta
egun alaya igazi. Iluntzija zer dan itxas-onduanete dakixu? Eguzkija odei-aretan agiri da, urrez
zeruba margoztuten daula. Uñak dantzan dabiltz
eta ontziñuak ikotika, tanbolin-ostean gastetxubak ibilten diran legetxe.
Liluraz gengozan. Emazte-gayak itz samurrak
esaten eustazan eta neure begijak itxitta eguna,
iñoz etzala igarokuan nintzan. Axe ozkirrija zan
andereñuaren ulietan jolastuten.
— Oraintxe zattut benetan matte —esan eustan—. Zoruntsubak ixango gara bijok-bijotara.
Iñok eztausku kenduko geure bixitza mattekorra.
— Bai olantxe da ixan be. Zeurekin beti-beti
bixiko naz pozik. Eztot beinguan idoroko zeu lako
bat. Ona zara ta mattekorra.
— Ai, baña bildur naz une oneik, une baño
ixaten eztiralako.
Olantxe gengozan eta gaba eldu zan. Gaba
ixaten da mattate askoren etsaya. Mendi-goyetan lañuak ikusten ziran eta itxasua baltz eguan.
Arin jaso ta geltokira zuzendu gintzazan: Baña a
zan zoritxarra! Bultzi edo trenak iges-egin euskun!
— Eta orain zelan juango naz Bilbaora? —
andereñuak ittaundu eustan negarreka—. Bijar
goxian dendan egon biar naz goxetik eta uri onetan gagozala ezin juan. Zeugattik jaurtiko nabe
dendatik.
Itz oneik gogortsu esan eustazan. Mattasunitzak baño gogorrago!
— Neuk eztakit zer egin, ba —erantzun neutsan—. Gurdibillik igaroten dan ikusi dagigun.
Bate-edo-batek eruango gauz.
Bide-ertzan geratu gintzazan, gurdibillik igaroten zan ikusteko. Laster bat eldu zan, baña
geure kiñubak ikustian, lapurrak gintzala-edo-ta
arin aldendu zan.
Orixe beste iruk be egin euskuben. Etzan
gauza onik. Erritxu aretan etzan ostera taxi edo
koplarik.
Baña neurekin zan andereñua buru-argikua
zan eta esan eustan: Estaldu zadi, zeu ikustian
lapurrak garala uste dabe geyenak-eta. Neu
egongo naz bitxabalan eta lotubazoko dodaz
gurdibillak.
Esan orduko bide-ertzan estaldu nintzan.
«Potpot oska eldu zan gurdibil bat. Neure emazte-gayaren didarra entzutian geldittu zan.
Ixilika-mixilka itz-egin eben luzaro ta gero
andereñuak ots-egin eustan:
— Zu, atera zadi ortik
Urten nintzan neure estaltokittik.
— Ara onexek eruango nau Bilbora, baña
neutzako baño tokirik eztauko. Zeu emen geratu
zadi.
Eztakit zelan entzun neban aren itza. Gaba
otza zan, an etzan etxerik, ez ezer. Gero neure
eskuba estutu eban eta gurdibilla eroyanaren
onduan, oso onduan jezarri zan.
«Potpot» asi zan gurdibilla ta neure otsak
entzun barik Bilbaoratu ziran. Urrunan ikusi
neban neure ezkon-gabak eskubaz sorbaldatik
pasau eutsola mutil ari.
Ulertuta-ete ziran?
Gau arttan marranta andijena atrapau
neban. Eta geyagotan andereño a ezta neurekin
ondartzara etorri. Zer jazo zan? Batek ba-daki!
Emakumien artian gauza ikeragarrijak jazoten
dira-ta!
Orain bakian nago. Bakarrik juaten naz
ondartzara ta gabak enau atrapetan ameslari.
Bultzijak be eztaust igasik egin!
32-VII-19
OTURUNTZA…
Doikol eta bere emaztia ondo konponduten
ziran. Joskillia zan emakumea ta lan berezijak
egitten euzan. Baña Doikol alperra zalako, etziran etxian lar zabalegi bixi.
Asarratuten ziran sarri, baña Doikolan itzlabanak, laster kenduten eutsoen bere asarria
emaztiari. Olako baten geure gixonak iges-egin
eban bost-sei egunerako.
Batek ba-daki nondik-nora ibilli zan. Emaztiari izpar asko eldu yakozan, au, ori ta bestia senarraren aurka. Eztakit nungo urijan ikusi ebela
neska lirañakin. Igeretxe baten dantzaketan be
ibilli zala.
Amorruz eguan bere emaztia, alako gixon
ganora-bakua eukolako. Baña benetan matte
eban. Gastetxubak zirala alkar ezautu eben,
bai?, eta ordutik beti ixan ziran alkarren adizkide.
Tranpa asko ekijan gixonak, lan-egitten ezpaekijan be. Laster asmauten euzan berba-josijak
eta bere emaztia geratuten zan naro-naro.
Baña orainguan eneutson azketsiko. Ezta
urrik be. Sei egunian etxetik kanpora juan eta
edonorgaz ibilli. Negar-egitten eban emakumiak
bere gixonaren ganorabakokerijatzaz oldoztutian. Orainguan eztautsot parkatuko, iñuan,
baña adizkidiak ba-ekijen azketsiko eutsola.
Onetan idazki bat artu eban eta eguneko
izparringijak be eldu yakezan. Izparringijetan irakurri eban auxe: Trebetztar Doikol, sendiko goraberak bide ibaira juan eta bertan itto da.
Konarta-barik jausi eban emakumia, bere
gixonaren egitte-txarra jakitian. Bere buruba-itto
dau, negarka iñuan. Ai ene bada, neure senar
kuttuna zer egin dautzut neuk, ba, ori egitteko?
Lotseak eragin dautso. Sei egun etxetik at einarren zer ardura eustan, ba? Eztot neure bixitzan
alako senarrik eukiko.
Emaztiaren negarrak etziran txikerrak ixan.
Egun bi egin euzan negarrez ta etxe barruban
sartu.
Beriala asi ziran ibai gustijetan itto zanaren
gorpuba billa, baña ezin idoro ixan eben. Itxasora-edo eruango eban urak. Idazkijak Doikolak