Azalpenak - 2
edo? Ez da morrosko galanta?
—Mikel berak be ez daroa edozelako neskea.
Berakatza baiño be fiñagoa dozu au.
—Bai, gurasoen antzekoak dira— an egoan
batek ots egin eban.
—Ola, ta gauza txarra al da gurasoen antzekoa izatea?
—Ez ba, orrexegaitik esan dot…
Jan eta edan ostean jagi ziran maaitik. Txortxor izketan ebiltzan guztiak. Ezkongaiok alkarrekin berbarik be ez eben egin eta urreratu
ziran.
Mutillak misterioz esan eutson:
—Kasilda, erdu ona. Gauzatxo bat daukot
zeuretzako.
—Zer gura deustazu edo?
—Egia esango deustazu, egia?
—Esan egizu ba, esateko ori.
—Gustaten ete naiatzu? (Au esatean lotsaz
geratu zan morroskoa).
—Ara, erantzungo deutsut zortzi egun barru.
Pentsau bear dot leenago, pentsau.
Ondo dago. Orain artu egizu nekartsun erregalutxo au.
—Ene! erregaluak ekarten ibilli zara?
—Bai, eutsi.
Eta bere sakela zabaldu eban Mikelek. Zer
uste dozue emon eutsola? Amabi intxaur erregalutzat emon eutsozan emaztegaiari geure Mikel
orrek.
—Asko be ez da, baiña borondate onez ekarri
dodaz. eta…
Olantxe ezagutu ziran geure gazte apalak.
Gaur sei umeren gurasoak dozuz eta pozik bizi
dira.
1931-XII-23
Idazlea
Illargi ederra ikusten zan lorategian eta zeruko izarrak zugatzean kiñu egiten eben. Bake
zoragarria sentiten zan alde guztietan. Loren
usain bigunak joten ebazan Karla eta bere emazte zan Pilare. Antxe egozan urruti aldera adi. Itz
ez eben egiten, zerura begira egozan eta.
—Lo zagoz, Pilare?
—Ez, itzarrik nago, baiña amesetan egiten
dot. Ez dakit jazoten jatan.
—Zergaitik ez ete zoaz zeure gelara ba?
Antxe atsenduko zara.
—Zoaz nai badozu, ementxe nago ederto
illargi beteari adi.
—Ba noa, ba. Otzak ez deust onik egiten.
Eta joan zan Karla. Bere emaztea geratu zan
lorategian eta amets egiten eban. Begiak zeru
urdiñean eukozan. Zegaitik orren itun? Berak be
ezin igarri izan eban.
Idazle ospetsu bategaz ezkondu zan, irakurgaietan irakurten ebazan gauza ederrak sentidu
nairik. Karlaren idaztietan agertzen diran maitaleak eta jazoerak ikaragarriak ziran
Gizona barik idazlea maitatu eban. Alako
idaztiak ebazan gizona maitagarria izan bear.
Mundurik mundu ibilliko zan, toki guztiak ikusten. Eta ez jan eta ez edan beti zoro baten
antzean ibilliko zan alde danetatik. Amets onek
ezkonduazo eban, baiña idazlea beste gizonak
lakoa zala ikusi eban. Goizean jagiten zan oetik,
gosaldu ostean idazten jarten zan. Gero bazkalduten zan, akeita artu, abaro egin eta gaberarte
idazten iñarduan.
Nekegarri egiten jakon Pilareri bizitza a.
Zoratuta bizi gura eban. Irakurgai bateko andereñoa edo izan gura eban. Baiña etxean ez eban
ikusten ezer be. Eta urrun joateko asmoa sortu
jakon. Betiko aldendu etxetik.
Sartu zan bere senarraren gelara ta lotan
egoan. Lotan idazle ospetsu a. Nork siñistuko
eban alakorik. Jazki lodi bat artu ta urten zan
etxetik. Landak eta aranak zear joian. Gau gardena zan eta ugarisoen karkarkarrak entzuten
ziran.
Ibilli ta ibilli aintzira ondora etorri zan eta an
lamiñak bailiran dantzan ebiltzan lorak, aizearen
mosura. Gau zoriontsu aretan benetan nabaritu
zan irakurgai bateko anderea.
Eta gabeko lilluragarri aiekaz arin baiño ariñago etxera itzuli zan. Urrengo egunean bere
senarrari guztia esateko asmoa eroian. Oi zelako
idaztia egingo eban gauza areikaz.
Bizitza nasai billa doian emakumearen
larriak, izentzat jarriko eutson idaztiari. Gabero
urten bear eban ba, urrengo egunean guztia
edestuteko.
Senarrak entzun eta entzun egiten eban.
—Baiña noiz idatziko dozuz neure jazoerak
ba?
—Zagoz bakean, egingo dodaz eta.
—Benetan izango da irakurgai zoragarria
egingo dozun ori. Gabeko illazkara emakume bat
bakarrik zelai zear abesten, abesten. Aintzira
urdiña bere ondoan eta gautxoriak gaiz. Noiz
olakorik ikusi edo entzun dozu gero?
—Ez, gauza ederrak dira idazlari batentzat.
—Ea ba laster egiten dozun.
Eta egin be egin eban. Ots egin eutson emazteari ta ingi pillo bat eskuetan ipiñi ostean, esan
eutson:
— Tori, zeure irakurgai ori.
—Ene bada, auxe poza.
Zabaldu eban lenengo ingia ta ona zer irakurri eban:
«Emakume zoro baten ibilketak» Ikerearen
ikerea eskuetatik jausi jakon ingi pilloa. Irakurgai
bat idazteko gai billa ibilli ta zoratzat artu bera.
Senarrak igarri ebazan aren gogaiak eta esan
eutson labankiro:
—Idazteko ez da zoroaren eran ibilli bear,
biotzera sarritan jo baiño. Barruan idoroko dozuz
irakurgairik ederrenak, beste guztiak guzurra
baiño ez diralako.
1932-I-27
Urrutizkiña
Bazkunetakoak asko giñan arren, beti adiskide batzuk alkarrekin batuten giñan Batzokiko
areto baten. Ezkonduak batzuk, besteak ezkongaiak, amaikatxo barre egiten genduan. Alkarregaz gengozan bitartean baiña, bati edo bati ots
egiten eutsoen urrutizkiñetik.
Ola e? orain be emakume liraiñen batek deitu
deutsu. Beti castigador!
Arrotuten zan au entzun ostean, ezkondua
zan arren, bere adi emakumeak egozala jakiteak
atsegin egiten eutsolako.
Urrengo egunean be deitu eskuen batzuei.
Neuri be iru edo lau bidar ots egin eusten, baiña
izparringiko arazoetaz baiño ez zan. Gengozan
guztioi urrutizkiñez deitu euskuen, bati ezik.
Gizon ona zan, baiña itun antzean egoten zana.
1
Geure barriketak entzuten ebazan, berak itz
gitxi egiñik. Etxekoakaz ondo be ez zala konpontzen esaten eben, baiña ez zan egia. Emazte
maitagarria eukon bai? eta erranak be aurpegi
ona egiten eutson. Zergaitik egoan ba bekoki
baltz? Berari urrutizkiñez ez eutsoelako deituten? Amaikatxo ganorabakokeri esaten genduzan geuk urrutizkiñetik, bateko ezkongaiak, besteko emakume lirain bategaz itz genduala ta.
Guzurra geienetan, baina alakoxe zoroak gara.
—Jauna, urrutizkiñetik ots egiten deutsue —
batzokiko otseiñak iñoan.
—Emakumeren bat edo izango da— barreka
esaten geuntson.
Itun egoan geure gizona. Olako baten bere
etxekoai adierazo eutson jazoten zana adiskide
on batek. «Ara ba, au ta au jazoten jako batzokian eta ondo litzake biar edo deituko bazeuntsoe urrutizkiñetik». «Laster ots egingo deutsogu
ba, ori baiño besterik ez bada», erantzun eutson
erraiñak.
Urrengo egunean ba alkarrekin izketan gengozan, abertzaletasuna edo politika arazoak
geure agoan zirala.
Bakean gengozala, jartu zan batzokiko otseiña.
—Emen ete dago Z tar X?
—Bai, ementxe dago —guztiok batera erantzun genduan.
—Urrutizkiñetik dei egiten deutsoe.
An ziran aztrapaladak eta barreak! «Arranotan iñoiz ez deutsuela deitu? Ola! Bestela zagoz!
Urrengo egunean be urrutizkiñetik dei egin
eutsoen. Laster joan zan eta emakume arexek
itz egin eutson. Auxe siñistu eziña! Nor da baiña
emakume lirain ori? Abots samurragorik ez dot
entzun neure bizitzan.
Zorioneko urrutizkiñak egunero dei egiten
eutson eta geure gizon ituna aldatu zan oso.
Izketan amorratua zan ta iñork baiño berba geiago egiten eban. Olerki batzuk be egin ebazan.
Bere emazte eta erranak ikaratuta egozan.
Tamalez eutson labankeri lar egiten emazteari.
Bestearen abotsak zoratuta eukon. Itz egiten
ebanean, aren goralbenak ziran. Emakume lirain
ori aurkitu baneu neure bizitzan. Baiña orain
belu da! Ez, jarraituko deutsot berak gura dauen
tokiraiño! Zelako abotsa!
—Baiña nor dan ez dakizu?
—Ezin dot igarri. Laster jakingo dot…
Aste bi edo iru igaro ebazan amets atsegingarri areikaz. Aldatu jakun gizona, ta beste bat
zala esango zenduan. Pozik agur egiten euskun
txaide zear. Akeita artzen leenengo etortzen
zan. Egunak joanda baiña, bere emazteak igarri
eban ari jazoten jakona ta dei egin eutson.
— Erdu gelara, neure amaren gelara, gauzatxo bat daukot zeuri esateko ta.
Ikaratu zan gizona, zer zan edo be.
—Joseba, aldatuta ikusten zaitut aspaldion —
amaren aurrean esan eutson emazte aratzak.
—Ez ba, pozik nago zeure zoriontasuna ikusten dodalako. Ez naz izango pozez ba, zeu lako
emazte bat badaukot!
—Ez dakit ba. Orain iru aste dira ta aldatuta
ikusten zaitut ta. Leen ituna ziñan, gaur ostera,
barritsu zabiltz. Abesten be ikusten zaitut. Olerki
bi idoro dodaz zeure kutxan. «Emakume amesgarri bati» Buruan irakurri dot. Argitaldu egiskuzu zer jazoten jatzun.
—Ezer be ez!
—Ezertxo be ez? —samurkiro erranak itaundu eutson— Batek edo batek ez ete deutsu urrutizkiñetik deituten?
—Ez, ez ba… —zalantzan erantzun eutson.
—Ez, ezta? Eta batzokian zagozanean egunero neuk ez ete deutsut deituten eta neugaz ez
ete dozu itz egiten.
«Seguru» be, batzokian iñork ez ei eban jakin
gertakizun au! Erranak dei egiten eutsola egunero urrutizkiñetik!
1932-II-14
Zenbat bear dozu
Saltoki edo dendan egoten diran morroskoak,
eroapen edo pazientzi andia euki bear izaten
dabe. Onek au, besteak ori, andikoak, ostera,
milla oiu! Eun edo tela atara eragiten deutsoez.
Saltokiko mutillak ixillik guztia egiten dabe, zeredozer salduko dabelakoan.
Sarri ostera, ordu bi egin ostean, emakumeak
esaten deutsoe: Ikusiko dogu ba, neuretzat ez
da oial ori ta. Neure adiskide batentzat dan ezkero, esango deutsot ementxe daukola eunik ederrena. Urteten dira erosleak, ago zabalik dendako mutilla itxita. Olakotan asko ikusi izan dot
aspaldion. Uri andiko andereak beste zereginik
ez dabe eukiten eta goiza olan igaroten dabe. Au
ikusi, bestea ikertaldu, ta itz txitxi-putxu egin
alde guztietan.
—Olaberen saltokia au ete da?
—Bai, auxe dozu, emakume. Zer gura dozu
ba?
—Panatxo gorri bat billa nator eta emen daukozuezala panarik onenak esan deuste. Atara
egizuz batzuk ea.
—Bai, oraintxe atarako deutsudaz. Goian ere
asko daukoguz eta uste dot aurkituko dozuna
gura dozuna.
—Margo bakana gura neure ba…
Dendako mutilla asi jatzun atara au, bestea
be atara. Saltokian egozan telarik geienak atara
ebazan.
—Ez ete daukozue besterik? Ez jataz atsegin
oneik.
—Bai, ba daukozuz geiago be. Oraintxe ekarriko deutsuguz.
Eskertuko zaitut ondo serbitzen badeustazu.
Mutillak aalegiñak egin ebazan panarik onenak
ataraten, baiña erosleak alakorik ez ebala nai
ba, erantzuten eutson.
Ordu bi gitxienez egin ebezan panak ikusten.
Alperrik, berak gura eban lakorik ez egoan eta.
Beste emakume batzuk be an ziran saltokian eta
eurai be arin serbitzeko eskatuten eben. «Tira
arin-arin, gizona, egun guztian ezin egon geintekez emen eta».
—Mesedez, itxaron egizue apurtxo bat, oneri
serbitzen nagoan artean.
—Eske nik gura dodan lako pana gitxi dagoz
eta… Erakutsi eutsozan pana guztiak eta gero an
ebillan mutil koskor bati deitu eutson.
—Txo, ekarri egizak goian dagozan panak.
Antxe dagoz ertz baten—. Aztrapalan igon zan
mutikoa eta laster pana pillo bategaz beratu be.
—Emen dakardaz geienak. Panarik ederrenak, iñon onak badagoz.
—Oneek be ez dira neuk gura dodazan lakoak.
—Tira ba, ekarri egizuz beste guztiak be. Zortzi edo geiago dagoz eta…
Igon zan mutikoa bigarrenez eta etorri zan
pillo galantagaz.
—Auxe da neuri atsegin jatana —zarata egin
eban emakumeak, azkenengo pana gorria ikustean—. Noizedonoiz azertau, dozunean be!
—Poztuten naz zeure gustukoa bada.
—Bai, pana ederragorik ez dot ikusi iñon be.
Alboan egozan emakume guztiak batu ziran
pana ori ikusteko asmoz. «Ederra da izan be»
iñoen. «Akats batzuk be ba daukoz», iñoan beste
batek, sekulan ez zan ba konformetan ezegaz be
ta. «Zer dauko txarrik pana onek ba?» itaundu
eutson morroiak.
«Txarra be ez da egia esateko, baiña obeak
be ba dira». Barre irritxo bat egin eban mutillak,
zer egingo eutson ari ba!
Begiratu emetik, ikutu bestetik, ordu erdian
ibilli zan panea erosten etorri zan emakume ori.
Azkenean pozik egoala ba, tratu egiteko asmoetan asi ziran.
—Ara, salneurria zenbat dan jakin baiño leenago, zenbat bear dozun jakin gura neuke, asko
eroan ezkero merketxoago be egiten dalako.
—Askorik ez dot bear ba…
—Zenbat bear dozu ba?
—Ara ba, atzazala lakoxe ataltxo bategaz
naiko daukot, etxean legortuta daukodan txori
bateri gangartxoa ipinteko gura dot eta.
An izan ziran barreak munduaren azkenetik
be entzungo ebazan!
1932-II-16
Antzokira
Neskatilla polita zan eta bere atzean baten
baiño geiagotan joan nintzan. Aren begi ederrak
biotzeragiño sartu jatazan. Itz egin gura izaten
neutson, baiña itz egin barik beragandik aldenduten nintzan.
Olako baten neure lagun batek nor nintzan
azaldu eutson. «Poztuten naz zeu ezagutzeaz».
«Neure bizitzako egunik ederrena auxe izan dala
uste dot nik…».
Andik egun batzuk, aurkitu gintzan egurastokian. Agur bana zinkatu ta aurrera egin genduan.
Neure burutik ezin kendu barriz neskatilla aren
begiak. Eta zelako biotza ete eukon gero? Aren
begiak biotza be ona eukola erakusten eben.
Apurka-apurka asi gintzan ba itz egiten be. Egun
baten rasta esan eustan:
—Antzokira zergaitik ez naroazu? Zeu zaran
gizona izan eta antzokira egun baten ez nozu
eroango?
—Zeuk gura dozunean…
—Biar?
—Biar ba. Arratsaldeko iruretan itxarongo
zaitut txaide ertzean.
Egun aretan itaundu neutson izparringiko
buruari antzokirako sarrerarik eukonentz. Baietz
ba. Ekarri egistazuz bi… Bi ez daukodaz, bat
baiño. Tori. Artu neban eskuetan, baiña beste
bat bear nebar ba. Neskatillagaz joateko beste
bat bear…
Adiskide bateri eskatu neutson antzokirako
sarrera. Emon eustan berea. Pozik nengoan eta
urrengo egunez joan nintzan antzokira. Neskatillea an egoan. Neure ikara antzoki barruan sarrera bat aulkirako ta bestea «oillotegirako» zirala
igarri nebanean. Lotsaz neskatilla joan zan aulki
ederrera ta neu oillotegira. Andik ez neban
entzun ezertxo be.
Bitarteko baten gozoak saltzen dira antzoki
aurrean eta joan gintzan ara. Zaldun baten
antzera portau gura neban ba ta…
Laurleko bat bakarrik neukon sakelean. Besterik ezer be ez. Tira ba, neskatilleak ezer eskatu baiño leen, neuk eskatuko dodaz gozo batzuk,
niñoan kolkorako. Olantxe laur leko baten gozakiak erosi ta kito. Zaldun eran geratuko naz. Eldu
gintzan gozoak egozan tokira. Lau gozo edo pastel… eskatu nebazan.
—Ez, nik ez dot gura gozorik —erantzun eban
neskatillak.
—Zer gura dozu ba?
—Radio txol edo kopatxo bat eta Royal gozoak gura dodaz.
Izerdi beroa urteten asi jatan. Ene bada ta zer
balioko ete eben gauza areik! Sakelera sartu
nebazan lau bidar be neure eskuak, baiña an ez
zan besterik aurkituten laurleko bakarra.
—Edari orrek gatx egingo deutsu.
—Ez, neuri gatxik ez deust ezerk be egiten —
barreka erantzun eustan.
Atara ebazan geure serbitzariak edari ta
gozoak. «Zenbat dira» itaundu neutsan eta
bereala entzun neban: «Amar laurleko».
Zeruak eta lurrak zelako itzulketak egin eustezan! Oraindik azkeneko ondartxoa edaten
egoan neskatilla ta bertan bera itxi neban. Txaide zear txerrenak daroan gizona baino ariñago
galdu nintzan. Ez nabe beingoan aurkituko!
Neskatillaren begiak eta itzak ordutik ona ez
jatazan atsegingarri. Olako ordurik ez dot neure
bizian igaro!
1932-IV-3
On egin
Adiskide on bati mesede egitea baizen gauza
atseginkorrik ez daukozu. Neure eskuan bada,
pozik mesede ori egiten deutsot. Izan be sari ona
dogu geure adiskidetasunari opalpen bat egitea.
Baiña sarri ori egoki-egoki dadintzat, ondo
betestu bear doguz zelako mesedeak egiten
doguzan. Sarri ba mesedeak geure aurka edo ala
biurtzen dira. Ezetz? Irakurri egizu emen idatziko
dodana. Egia osoa dozu.
Ezkongaietan nenbillan neska lirain batekin.
Eta beste ezkongai ziran gazte bi etorten ziran
geurekin. Neure adiskide ona zan bai? eta ondo
alkar artzen genduan.
Jonek egun baten esan eustan:
—Neure emaztegaiaren argazki edo fotografi
bat euki gura neuke etxean.
—Ori ez dozu gauza zailla ba.
—Bai, neuretzat gauza gatxa da benetan,
etxekoak ez dabelako neskatilla orren argazkirik
ikusi gura izango.
—Eroan ez ta kitu.
—Baiña, ara zelan polito egin geinken gura
dodan au…
—Esan egistazu ta orduan jakingo dogu.
—Zeure emaztegaia nor dan ez dakie neure
etxekoak.
—Ez, nor dan ez dakie. Ni ezkondua banaz be
ez dakielako.
—Ederto ba. Neure emaztegaiagaz argazki
bat atarako dogu ta zeure izenpeagaz edo dedikatoria bategaz neure etxera eroango dot.
Etxekoai esango deutset zeure emaztea dala.
Olantxe begi aurrean eukiko dot emaztegaiaren
argazkia.
—Ori baiño ez bada, deitu egiozu argazkiak
ataraten dauzan bati eta ementxe amaituko
dogu argazkia.
Esan baiño leen, ara eldu jakun argazkiak
ataraten ebillan bat eta neure adiskidearen
emaztegaiakin atara eustan argazki on bat. Gero
imiñi neutson izenpe on bat onelan. «Arkaritar
Jon, neure adiskide onari opalduten deutsoe
senar-emazteak, euren argazkian». Berebiziko
iruzurra zan auxe!
Etxekoak arin itaundu eutsoen nor zan neskatilla.
—Ara ba ama, auxe da neure adiskide baten
emaztea.
—Neskatilla polita da.
Jonek egun alaitsuak igaro ebazan bere
etxean eukolako ba emaztegaiaren argazkia.
Etxekoak ez eben uste izan tranparik egoala.
Baiña munduko gauzak ez dira lurrerako. Txerrenak edo Jaungoikoak, ez dakit nork, neure emaztegaiaren aitea eroan eben bein Jonen etxera.
Nere adiskidearen aitea ta neure emaztegaiaren
aita ezagututen ziran. Alkarrekin itxaso zear ibilli ziran ta.
Laster ezkonduteko nengoan. Baimena be
eskatutu geunkon. Ikaratu zan neure aitagiñarreba izatekoa zana.
—Norena dozue argazki au? —itaundu eutsoen.
—Ori ba X… jaunarena da. Bere emazteagaz
dago.
—X… jaunaren emaztea au dala ziur dakizue?
—Bai orixe! Or atzean dauko bere izenpea
ba.
Neure aitagiñarreba izango zanak ikusi ta irakurri eban bein ta birritan argazkiaren atzean
egoan izenpea.
—Ondo dago, ondo dago. Ezkonduta barik
ezkongaia zala ta neukon mutil au.
Jonen etxetik urten zanean zuzendu zan bere
etxera ba. Eta zoritxarrez bere etxean an nengoan. Amagiñarreba be neurekin egoan. Pozik izketan gengozanean sartu zan aitagiñarreba.
Umore txarra ekarren, baiña ez neutson igarri
zergaitik.
Izketan jarraitu genduan eta gaba zalako
agur egin neutsen. Atera lagundu eustan. Pozik
ni. Aitagiñarrebak lagunduten eustala ateraiño
ta barrua alaitu jatan.
Baiña atean beste berbarik izan barik auxe
entzun neban:
—Geiagotan sartzen bazara neure etxean,
burua kenduko deutsut. Baten ezkondutea ez
ete jatzu naiko izan ala? Azalpenik asko emon
neutson, baiña alperrik. Alabea uritik urrun
eroan eben ta betiko galdu neban. Zoritxarreko
gizon ez banaz!
1932-IV-13
Erdu geurera
Erriko jaiak ziran, Martoloma deunaren egunak. Erriko zaindari deunaren eguna oturuntz
eder bategaz baiño ez dabe ospatuten geure
errietan. Bai ba, urdaillari emon bear berea.
Baiña jaupa edo meza nagusira be joaten
dira guztiak. Izlari dotoreak beti era batera goralduten dabe deuna. Croiset abearen «Vida de
santos» edo irakurten dabe guztiak eta ristirasta izpar edo barri bardiñak beti. Bolandotarren idaztiak irakurteko eroapen andia euki bear
da ta.
Erriko atsoak izlariak baiño obeto dakie zer
esango dauan sermolari barriak. Orain auxe,
gero bestea. Euren aulkitxoetan jezarrita dagoz
ixil-ixil eta barre egiten dabe, izlariari ezer aaztuten bajako.
—Ara, ez dau esan zelan deuna eroan eben
gaizkiñen aurrera ta zer erantzun eban.
—Bai, eta Asia aldean egin ebazan alatzak be
aaztu jakoz.
Olan diñardue atsotxoak. Jaupa dotorea izaten da, Udala etorten da ba txistu ta tanboliñagaz. Bolanderak jaurtiten dabez eta umetxo guztiak jantzi barri usaiña dakarre. Iru jauparik
mezea egiten dabe. Bazkari ederra jango dabe
gero erretore jaunaren etxean. An dabiltz txauburu jaunaren otseiñak edo lokak bazkaria atonduten.
Mezea amaituten da. Udala berriro doa bere
tokira, ardao zuria ta gailleta batzuk artzeko, be.
Jaupariak be sakristian artzen dabe leenengo
tangadea. Emakumeak arin doaz etxera, batez
be zaarrak. Gazteak erriko zelaian dagoz, euren
buru ganeko oialak kendu eta tolestuten. Umeak
barriz, txakur-txiki guztiak eralgiten dabez barkilleru ta gozodunak etorri diralako.
Gizonak barriketan dagoz. Au, ori ta bestea
esaten. Kanpokoai be euren etxera etorteko
erregututen deutsoe. Kasimiro Errotabarrikoak
be orixe egin eban Josantonegaz.
—Bai gizona, geurean jango dozu bazkaria.
Zertan joango zara erriko ardandegira ba?
—Ez. Urrengoan joango naz. Gaur ortxe jango
dot ederto.
—Ezetz, ba. Asarratuko naz ez bazatoz geurera.
—Tira ba, ainbeste erregu egiten deustazun
ezkero, zuen etxera joango naz.
Au entzun ebanean Kasimiro larritu zan. Bai
ba, alako erreguak beti dira guzurrezkoak: «Erdu
geurera, antxe bazkalduko gara ta». Baiña
barrutik diño: «Ez adi etorri».
Umore txarrean para zan geure gizona ba,
bere adiskideak baietz erantzun eutsonean. Trapala-trapala etxeruntz joiazan. Estratza luzea
zan. Onetan Kasimirak esan eutson Josantoni:
—Geure etxerako estratzea txarra da, an laster iztar bat apurtuko zeunke.
—Ez dago ardurarik, orregaitik igongo naz.
Kasimirori ez eutson ondo urten itzak. Zelan
esango eutson eurenera ez etorteko? Buruan
erabillazan gogai asko, baiña bat be ez eban
ontzat artzen.
Azkenean auxe esan eutson:
—Geurean dagoan txakurrak iztar bat jango
leuskio ezagututen ez dauanari.
—Zeugaz badoa be bai?
—Bai gizona! Batez be, jaietan bazkaritan
iñor badator, laster igarten dau a ez dagoala
bere tokian.
—Txakur zuurra daukozue.
—Zuurra da, baiña ez da gauza gaitza ori
ulertzea. Ez dakizu, ba, txakurraki konbidau
batek bere janaria kentzen deutsola?
—Zer? Txakurraren janaria jango dodala uste
dozu? Ez ori! Probetxo ona egin daitsula zeure
bazkari ederrak! Agur! Ba noa erriko ardantegira. Antxe jango dot patxada ederrean eta.
Kasimiro larritu zala uste dozue au entzutean? Bai zera. Aren poza ikaragarria izan zan.
Etxean be edestu eban jazo jakona. Barre galantak egin ebezan guztiak egin be. Konbidauten
bazaitue, ez leenengoan joan bada ezbadan be.
1932-IV-24
Malmutza
Morroi malmutza (taimado) zan Jonek eukon
morroia. Artzaiñak ziran ezkero, mendian egoten
ziran beti. Ikaragarrizko lapurketak egin ebazala
morroi arek urikoak esaten eutsoen ugazaba jaunari, baiña onek ez eutson ezer siñestuten.
—I, Martolo, egia dok lapurra azena? Zelakoak entzun joadazak igaitik, ikaratu be ikaratuta
naiagok. Barrabasa az, egiak badozak entzunekoak.
—Barritsu asko dago ludian, jauna, barritsu
asko. Neu ez naz orreek uste daben aiñako lapurra, ona nazan arren.
—Jakin gura neukek ba, zelako azar. Otsaren
ziñaldari, errekan ura.
Bildots aroa zan ta Manu zaarra igon zan
mendi goira, Joni erosi bear eutsola ta. Tripili-trapala igon zan. Izerdi galantak urten eutson bekokitik be. Bideko muna ganetan atseden egiten
geratu zan sarri be sarri. Urteak lepoan daroazanak, ezin ibilli igotika.
—Kaixo, Manu antziñakoa, zelan gabiltz edo?
—Txarto ez ta ondo be ez.
—Orduan ederto! Erarik onena, ondo zabiltzala esateko, orixe dozu. Ludion, ba, garaurik ez
dago oso ondo bizi danik.
—Beste batzuk txartoago bizi diralakoan
pozik nabil.
—Iñoren zoritxarrak geurea arinduten deusku, izan be.
—Bai, Urkoaren ogi gogorra ikustean, geurea
uretan ipinten dogu, beratu daiten.
—Zoritxarreko bakar bat baiño ez balitz bizitokion, aren samiña lakorik ez. Baiña askoren
miñak, guztion penak.
—Tira ba. Zeu be ondo zabiltzala ikusten dot
eta.
—Bai ba, neure ardiakaz, neure mendiakaz
bakean bizi naz. Iñori ezer zor ez, iñori txarrik ez
deutsut egiten, goikoagaz be bide lagun. Zer
gura dogu geiagorik ba.
—Goikoagaz bakean ibilli ezkero, ondo
gagoz; beste gauzak ez dira ezer.
Agure biak barriketaldi luzea egin eben eta
Manu zaarrak bildotsa erosi ostean, agur egin
eutson adiskide onari. Artu lepoan bildotsa ta
bide zear joan zan, estratzatik.
Martolo zozo maltzurra atean jezarrita egoan.
Jon be txabola aurrean, bidez joian Manuri begira.
—Ezetz ostu bildotsa agure orri? Ain azkarra
baaz, egingo dok ori be.
—Ori bildotsa ostutea ez da gauza gatxa. Laster dozu ementxe arkume ori.
—Ikusiko joaguk ba.
Aurrea artu eutson Manu zaarrari geure
morroi biurrak eta ertz baten, zapata edo oskia
kendu ta itxi ebazan. Baiña ez biak alkarren
ondoan. Bat itxi ta berrogei neurkin urrun txoago bestea. Manu zaarrak ikusi eban oskia, baiña
ez eutson kasurik be egin. Joan eta joan bestea
be ikusi eban. «Kontxo, zapata oneik onak
dozak» kolkorako esan eta itxi eban bildotsa
bidean. Bai ba, beste oski billa zuzendu zan!
Bitartean ostenduta egoan Martolo gaiztoak artu
bildotsa ta otartetik iges egin eban. Manu zaarra
eldu zanean bere oskiagaz, ikaratu zan.
Bildotsik ez egoan an! Erdi negarrez joan zan
Jonen txabolara. Jazo jakon guztia azaldu eutson.
—Beste bildots bat ekarri egistazu, bat be
barik ezin joan ninteke ta.
—Merketxoago egingo deutsut au. Artu egizu
amar laurlekoan ta zoaz. Eta gero au be ostuten
badeutsue?
—Ez, au ez deuste ostuko.
Manu zarra aldendu zaneko, Martolok esan
eutson ugazabari:
—Baietz ostu bildots ori be.
—Ezetz !
Tximista baiño ariñago joan zan morroi zitala.
Estaldu zan bide ertzean eta asi zan beeka
beeka, arkuma bat balitzan. Manu zaarrak bee
areik entzutean itxi lepoan eroana ta bidetik at
egin eban. Leengo arkume billa ta! Bitartean
Martolok beste arkumea ostu eutson.
Ordu erdi egin eban agure zaarrak bere arkumea billatu eziñik. Azkenean bidera urten zan.
Eta zelako negarrak egin ebazan berak, bildotsik
aurkitu ez ebanean. Bigarrena be ostu eutsoen
ta.
Joan zan Jonengana ta malkoz agertu eutson
jazo jakona. Martoloren barriak ez ziran makalak
be! Azaldu eutsoen zer izan zan eta Manu zaarrak negarrez barre egin eban.
—Ez az makala be; i lako asko badok ludion,
galduak gozak.
—Baiña neu lapur ondrau bat naz eta ez nabil
bide zear iñori gauzak kentzen. Ardiak jagoten
pozik bizi naz, neure ofizio ori alde batera itxita.
Batzuei Goikoak gosea emoten deutse, beste
batzuoi lapurretan egiteko antzea edo artezia.
1932-V-5
Idazkia
Gaztelerriko morrosko bi gudari eldu ziran
geuré artera. Bilbao uri ospetsu onetan egozan.
Ez ziran txarrak, baiña onak be ez. Txarrak zirala esateko modu polita, ezta?
Euretariko batek irakurten ez ekian, besteak
bai. Gauza arrigarria benetan gaztelar batek irakurten jakitea, geienak ba izkiakaz asarre dagoz.
Gizon azkarrak ei dira Kastilla deritxon inguruetakoak, baiña irakurten ez dakie. Au gorabera,
euzkotar astoak azten etorriko dira.
Gudari mutillok alkarren lagun onak ziran.
Txindi askorik ez eben eukiten, baiña batek ezer
eukon orduan, besteari emoten eutson. Biotz
gaiztodunak ez ziran.
Nilo eritxon bati, besteari Jacinto. Nilo orrek
ezkongai bat eukolako otsa be ba zan.
Olako egun baten idazkia jaso eban. Norena
zan jakin gura eban eta ez eban zabalduten.
Orixe dogu benetan gauza jakingarria. Idazkia
zabaldu ordukoxe zabaldu geinkena igarri gurarik gagoz.
Nilo gaixoak zabaldu eban, luzaro egon
ostean. Bere ondoan egoan Jacinto be. Onek ez
ekian irakurten. Izenpea ikusi ebanean, biotzak
taupada andia egin eutson Nilori.
—Zer jazo jatzu ba?
—Ezer be ez. Emaztegaiaren idazkia da ta.
—Ene ba! zer diñoan jakin gura neuke.
—Ia ba, oraintxe irakurriko deutsut baiña
gauzatxo batzuk zeuk jakiterik ez neuke gura.
—Ori gauza erreza dozu.
Asi ziran idazkia irakurten. Onetan sartu ziran
buruzagi batzuk eta ara ikusi ebezan gudari biak
idazkia irakurten. Baiña zelan irakurri gero.
—Zergatik belarriak estalduten deutsozuz
lagun ori?
—Ara ba jauna, onek ez daki irakurten eta
idazki au irakurri nai deutsot.
—Eta norena da idazkia?
—Neure emaztegaiarena da. Baiña adiskide
oni irakurri nai deutsot.
—Eta orregaitik belarriak estalduten deutsozuz eskuakaz?
—Bai ba, neuk gura dodanik jakin ez dagian.
Buruzagiak egin ebezan barreak! Orrek jakiterik nai ez dozuna, ez egizu irakurri ta kito!
—Egia da izan be! Zergatik belarriak estalduko deutsodaz ba!
Geure gaztelar azkarra orduan konturatu zan
zelan idazki bat irakurri datekean, besteak jakin
barik gorde gura dozuna!
1932-V-6
Umeentzat ipuiñak
Uritxo baten, euzko mendietan galdu dan uritxoan osagillea zaar egin zan. Urteak agur egin
eutsen eta obirantza makurtuten así zan. Betikoak ez gara ta.
Baiña uritxo aretako notiñak edo jenteak
onak ziralako, bere antzeko osagille (médico)
bat ekarri eutsen. Gaztea zan bai? eta onuak
emoten eutsuzan.
—Jakintsua izango zara, baiña jakintsuak
barik gizon zuurrak bear dira olako errietan.
Larogei urte neuk legez eukiko dozuzanean,
jakintza alde batera utzi ta errikoen esanai jaramon egingo deutsezu.