Auñemendiko lorea - 8

inguruan eukazan euskaldun guztiai erakidara
bizi eragiñaz. «Datorrena datorrela —ziñoan
sarri— Iaunaren eskuetatik dator, eta eziñ leike
gure arimarako lakterik ekarri. Egin bedi beti
Bere naigura donea, gure onerako da eta».
Riktrudisek, bere atsakabeak errezago eruateagaitik, eta biotzak alan eskatuten eutsalako,
Euskal-Erri txiki bat egin eban Ostrabenton.
«Erbeste» ipiñi eutsan etxeari izena, zerren,
lurra gizonentzat erbestea dan legez, erbestea
zan riktrudisentzat prankotarren erria. Baiña
guztiz ondo tga Euskaldun bizi zan. Euskeraz itz
egiten zan beti Erbesten, euskeraz arren, euske-

raz ereztu, Euskal-Erriko ipuiñak esan, euskaldunen ekanduakaz bizi, euskaldunen gisara iantzi... Arkaitz eta mendiak ez ziran agiri eze,
beste gauza guztiak euskaldunak ziran Erbesten.
Gizon bat baeukan barriz Auñemendiko
Loreak, gizona baiño geiago aingeura zirudiana.
Ume-umetan bere amama done Jertrudisegandik
ikasi ebazan ontasun eta zuzen ibiltea beiñ bere
ez zituan aztu. Lenagotik dakigun legez., iakituna zan, etxadirik andienean iaiorikoa, fedetsua,
gauza artezen zalea, egiaren eskudataria, lurreko gauza guztiak gaitik okertuko ez zana; eta
orregaitik erregeren iauregiko gizon gaiztoak
bere bildur izaten ziran, eta zuzen-bidetik ebiltzazan danak, guztiz eben adiskide eta lagun.
Ebillen tokian ebillela bere bizitza on eta garbia
erakusgarri andikoa izaten zan, baiña batez bere
etxadi barruan. an erakusten eban zan aiña andi
bere biotz lieñargi eta ederra, an agertuten
zituan bere gurari zindo eta iaungoikozkoak.
Senar maitalea, Lurreko senarren artean maitalerik bazan, bere emazteari poz bat emoteagaitik zer egin ez ekian, eta ez eban iñoiz etxetik
urtengo bere erregearen deiak nai baño sarri-

txuago atera izan ez baleu. Etxeko guztiai,
morroietatik asi eta gorengoraiño, gauza on eta
osasungarriak erakusten iardun oi eban askotan.
«Ondu daiguzan bakotxak geure etxadiak, ekian
esaten, eta Lurbira guztia ona izango da».
Bere gauzarik ez eukan: beartsu guztientzat
zabal-zabalik eukazan beti iauregiko ateak eta
zenbat eta beartsuago izan etorrena, ainbat eta
biguntasun geiagogaz artu oi eroan. Asko emoten eban, baiña emon gura ebana geiago izaten
zan oraindiño. Ez eban begiratuten zein zan zerbaiten eske etorkona: naikoa zan lagun urkoa
eta Iesusen odolagaz irabazia izatea. Zenbat
erbestekok bete oi eban sabela Erbesten, zenbat
arrotzek billatu oi eban itunde ona, oe biguna
eta guraso baten laztan gozoa!
Senar-emazteak guztiz ondo etozen alkarregaz: biak ziran bardiñ bardiñak. Euskal-Erriko
guda eta kurruketatik igeska betorren iñoiz menditarren bat, an egongo zan Adalbaldo ate ondoan, besoak zabalik, Lege zarreko Israeltarren
Guraso andiak egongo ziran eran, etxean sartu
eragiñ, eta poz-pozik eukan guztiagaz laguntzeko: prankotar gizagaixoren bat ikusten bazan,

gudetan zauritu eta alperrik galdua, urtengo
eutsan bidera Riktrudisek, ekarriko eben iauregira, garbitu eta sendatuko eutsazan zauriak, eta
emongo eutsazan erruki eta maitetasunaren
agergarririk egiazkoenak.
Egun batean, Riktrudisek, gudetan zaurituriko prankotar bati sendagarri batzuk gozoro eta
egokitasun andiagaz ipinten ziarduan, eta bien
inguruan etxekorik geienak prankotarrak esaten
zituan gudako gertaerak entzuten egozan.
«Gogorrak dira menditarrak —ziñuan zaurituak—
euren mendietako arkaitzak baiño gogorragoak;
mendi egaletik gora eta bera ibilteko basauntzak
baizen ariñak; eta edozeiñ iasarrirako gu baizen
ausardi eta indar andikoak. Oraingo onetan
Auñemendiko euskaldun guztiak ez ei dabilz
alkartuta, baiña, alan bere, guk, askiozaz gizon
geiago izan arren, ezin dogu mendi egaletik gora
igon».
—Zelan ez ba? —itandu eutsen, barri geiago
iakiteagaitik.
—Zelan? Izten ez deuskuelako. Utsune bat
billatuteko asmoan edonundik asten bagara, gaiñean ditugu beti menditarrak, leoi amorratu

baten antzeaqn, eta erdiak eta geiago bidean
gelditu baga aurrera ioaterik ez dago. Oraiñ
egun asko ez dala nintzan ni ango esetsi batean.
Gaztelu baten lo apur bat eginda gero, urten
genduan gaberditik laster Berriotzeko basoan
goizalderako egon bear gendualata. Alde atatik
iñor ez egoala esan iakun, baiña edozeiñ tokitan
arerioak billatzen oituta gengozalako, ixillik ioatea obea izango zala esondetu euskuen. Bagoaz,
bagoaz, errekarte batetik gora, ixillik ba, ixillik
bear bazan. Arnasa estuaren soiñua besterik
entzuten ez zan, edo txirristada edo larrapastada baten zaratea. Arako baten entzun genduan
irrintzi bat, garbia, indartsua, luze-luzea, eta
ezertarako astirik emon baga euskaldunak gure
artean sartu iakuzan, otso gosestuak artaldean
sartzen diran gisara. Ango oiuak! Ango deadarrak! Ango garraxiak! Ango abarrotsa! Ango burdiñ soiñua! ango arrien sunburrunea! Ango gizonen bilinbolakea zer-tzan! Nik ez dakit ondo zer
gertau iakun bere. Arrikada bat4ek konorta
kendu eustan, eta urrengo goizean errekondoko
sasi tartean billatu neban neure buru adore
bagea. Buru azurra ausirik neukan, orain daku-

tsuen legez, eta konort baga egon nintzan bitartean odol asko galdu iatan.
—Gizagaixoa! —esan eben entzule guztiak.
—Eta pozik garunak barruan neukazanean.
—Eta zelan urten zenduan andik? —itandu
eutsan.
—Iagi nintzan zelanbait, oial zati bategaz lotu
neban burua, al neban eran, eta pixkaka-pixkaka
asi nintzan errekan bera. Gutar gizon bizirik ez
zan agiri iñon: illak bai, or eta emen, ur ertzean,
sasi tartean ankaz gora, eta zugtatzen ondoan
zearretara: zeintzuk ziran begiratuteko kemen
eta gogorik ez neukan, ariman illuntasun andia
emoten eusten eta. Banetorren erdi narraska
euskaldunik billatuko ete neban bildurrez, eta
«dxaust» urten eustan euskaldun batek aurreko
aldera. «Galdua naz ba» otu iatan; baiña ez zan
alan igaro. «Ez zaite ikaratu, adiskidea, —esan
eustan, nire gogamena ezaguturik— euskaldunak gizon aulduakaz ez dogu ezer gura, arerioak
izan arren. Zeureakgana ioan gurako dozu?» Bai,
al baneu eta nun diran baneki —erantzun neban.
«Neuk lagunduko deutsut, eta zure lagunak nun
dagozan erakutsi bere bai» esanda, oratu eustan

eskumako besapetik, eta ekarri nituan gurien
etzauntzetatik urre-urreraiño. Eta an, ardao
ontzitxu bat eskuan ipiñita «edan orain indarra
artzeko dxangadatxu bat —esan eustan— eta
agur».
—Ori da, ori, gizon izatea! —ziñuen zaurituaren entzuleak.
Onetan, batzuk gizon gizagaixoa palaguz
beteten egozala, eta beste batzuk euskaldunen
leiñargitasuna gora iasoten ziarduela, agertu zan
ate-arian Amandoren aginduakaz etorren menditar bat. Itxi eutsen guztiak prankotarrari, inguratu eben euskalduna, eta abegirik pozgarriena
egin ondorean, Euskal-Erriko albisteak itanduten
asi iakozan.
Eta zein utsa, errukarria eta doekabea dan
gizona! Prankotarrak aztu zituan bereala euskaldun bati zor eutsazan eskerra, gogoratu iakon
bere buruko zauria, Adalbaldoren etxean eregu
guztietarako eskubidea berak bakarrik eukala
otu iakon; eta, barru txarrik ez eukan baiña, ikusi
ebanean len beretzako ziran arreta, keska eta
begiruneak menditarrarentzat zirala orain, auzo-

koai egiten iakozan menekioak ezin eroanik egoten diran umeak legez, esan eban:
—Euskaldunai emen elitxakiue aiñ arrera
onik egin bear.
—Zergaitik ez bada? —itandu eutsan Riktrudisek.
—Emengoak ez diralako, eta gure areriorik
okerrenak diralako.
—Iakin eikezu, gizona, —esan eutsan Erbesteko etxekoandreak— iakin eikezu, lenengo,
euskaldun au ez dala gizon gudalaria; gomutau
zaite, bigarren, euskaldunen artean zagozala,
eta neu bere, zeure burua sendatzen egon
natxatzun emakume au euskalduna nazala; eta,
azkenik, ez zaite aztu zer egin eutsun euskaldun
batek, zeuk esan dozunez, zauriturik idoro zenduzanean.
—Baiña ez dira, andrea, euskaldun guztiak
niri lagundu eustana eta zu langoak. Agaitik eta
zugaitik neuk bere edozer gauza egingo neuke;
baiña danakgaitik ez, zerren danak ez diran
onak.
—Danak onak ez. Zelan izango dira bada,
gizonak eta emakumeak badira? An eta emen,

onak eta txarrak, neure aitak esan eustan senera. Baiña gauza bat esan bear deutsut: zuk erakusten dozunez, zerbait zor deutsunari gauza on
bat egingo zeunskio, besteri ez. Zer izango zan
zugaz gaur, errekartean billatu zenduan euskalduna zure iritxikoa izan balitz? Zer eutsun zor
zuri berak? Zuganako zer zor neukan nik?
Ez ekian zer erantzun zaurituak. Erdi lotsaturik egoan, danak berari begira eukazan eta.
—Ezagutu egizu, gizona, —iarraitu eban Riktrudisek— Iaungoikoak batak bestea maitetuteko agindu eban ezkero, al dogun on guztia egin
bear deutsagula edozeiñi, zuzena bada zuzena
dalako, eta okerra bada zuzendu daitean; eta
iakiñ eikezu gaiñera, euskaldunak prankotarren
arerioak badira, prankotarrak lenago egindako
dongakeriakgaitik izan leitekezala. Etxe onetan
daukagun guztitik emongo iatzu aukeran, baiña
euskaldunari egitgen iakonaren ondamuz ez
zaite egon, zerren zure anaia dan eta zeure
buruari beste opa bear deutsazun.
—Tira, tira, naikoa da iardunik, —esan eban
Adalbaldok irri-barrezko arpegiagaz—. Orrek
gizalegea badaki eta zauriak min emoten deu-

tsalako zerbait esan arren, Iaungoikoaren legea
iarraituten dabenetakoa da. Emoiozue nai dabena iaten eta edaten, gu, mutill eder onen aotik
Amandok zer diñoskun iakiten goiazan bitartean.
Olango laurkak egunero ikusi oi ziran Adalbaldoren etxean, eta iauregi bedeinkagarri atatik, amaika bidar, arerio sartu ziranak adiskide
benetako egiñik urten oi eben.
Amandogandik menditarrak ekarri zituan
agindu eta albisteak zertzuk ziran baiña? Zer
izango ziran? Auñemendik ez egoala gizonik
baketuteko itxararik; geroago eta sakonagoak
zirala gorrotoak; Iesusen legea gorrotoan bizi
ziran arimetan ezin zala sartu; Adalbaldok erregeren iauregian egin eiala al eban guztia, prankotarrak, esetsi barik, euren buruak eta erriak
zaintzen bakarrik egon eitezan geldi-geldi; ia
olan bakerako biderik billatu baleban berak,
Amandok.

XVIII
AGUR BAT
Egunak ioan, egunak etorri, urteak igaro
ziran onetan eta orretan. Adalbaldoren etxean
iaio ziran seme eta alabak, asi ziran, eta erakutsi iakoezan erakusgarri asko eta onak. Alango
gurasoak eukezan.
Txiki-txikitatik sartu iakoen ariman Iaungoikoaren bildur donea, iakituri guziten asiera
zuzen eta egiazkoa; oiñez asi ziraneko, eroaten
zituan aitak edo amak landerren aurrera, euren
eskuakaz emon eiuen gizon eta emakume beartsuai, ianari, edari, soiñeko edo beste osterantzeko laguntasuna; adiñak zerbait argitu iakoezenerako esan iakuen, aberats da txiroak, danok
Iaungoiko baten seme-alabak giñala, danok
anaika, zerurako iaioak, Iesusen odolagaz irabaziak; adierazo iakuen aberastasunak aberatsentzat bakarrik ez zirala, ez bada geideai laguntzeko Iaunak emoniko ondasunak baiño; urte gitxitan irauten daben neke eta naigabezko bizitzea
geunkala Lurrean ulertuerazi iakuen, eta zerue-

tan barriz beti-betiko poz, atsegiñ, gozotasun eta
zorinak itxaroten geunkazala.
Eta umetan aro onagaz biotzaren erdian ipinten dan azia, erne oi da ondo, azi oi da ereti onetan, eta fruitu edo alort ugariak emon oi ditu
bere garaian.
Adalbaldo eta Riktrudisek lau ume izan
zituen: gizonezkoa lenengoa, tga andrazkoak
beste iruak. Semeari Mauranto ipiñi eutsen izentzat, eta alabai, Klotsenta, Eusebia eta Adalsenda. Eguzkia baiño ederragoak ziran laurak, amaren itxura andikoak, euskeraz guztiz ederto ekienak, Euskal-Erriko eresi edo kanta gozoen
zaleak; eta bakea egiten zanean amatxoren iaiotetxea ikusi eta aitonen illoi gainean arren egitera etorteko amesetan egozan.
—Noiz izango da bakea, ama? —itanduten
eutsan sarri txikitxoenak Riktrudisi.
—Bakea, alabatxoa? Iaungoikoak gura dabenean. Erregutu egiozu askotxu laster izan dediñ.
Eta Adalsenda ume errubageak, bere eskutxoak baturik eta gaztaiña margoko begi ederrak
zeruruntz iasota, egin oi eban arren samursamurra, bakea izan dediñ gizon petral errudu-

nen artean. Zeiñ gozoro entzungo eben zeruetan
bere aitona Arnoldo eta Andre Luziak, Adalsendaren arren biguna, beste gauzakgaitik izan ezta
bere Euskal-Errian euren lobatxuak ikusteagaitik!
Baiña Iaungoikoak, errubagakoen arrenak
entzunarren, gudakaz gizonakgana bialtzen
daben zigorra Euskal-Erritik ez eban iaso nai.
Urte askoan zirauen gudak eta irauteko itxurak
eukezan. Ez Amandok, bere iakituri eta donetasun guztiagaz, ez Uberok eta semeak Auñemendiñ euken izen onagaz, beste euskaldun kristiñau askok euren gozo zintzoagaz, ez Adalbaldok
prankotarren artean eukan eskubide eta agintaritza danakaz, iñok bere ezin eban Dierri biak
kiskaltzen eukazan gudetarako sua amatau.
Suak su dakar, gorrotoak gorroto barriak sortu oi
ditu, esetsi bat iasarri askorren iturburua izan oi
da. Orregaitik, Riktrudis ezkondu zanean Portunek zabaldu zituan txinpartetatik etorri ziran
gero errientzat ainbeste kalte, ainbeste odolerreka, ainbeste arimen ondamendi.
Noizean beiñ naigabe sakonak izaten zituan
Riktrudisek bere biotzean, euskaldun eta pran-

kotarren arteko guda guztien iatorria bera izan
zeitekeala gogamenduten iakonean; baiña bere
senarrak eta elizgizonak kenduten eutsen burutik bere gogartea, bada, euren eritxiz, Portunek
eukazan erru guztiak.
Neke andiak eroiazan Adalbaldok bere, prankotar eta euskaldunen arteko gudakgaitik; baiña
beti eukan atsegiñ bat: berak beti aserreak
amaituteko alegiñ guztiak egiñ zituala gomutetia. Portunek beiñ baiño geiagotan adierazoten
emon eutsan Adalbaldori, euskaldun batzuek
bitartez, bildurti-emetzat eukala, gudara ez eioalako; baina Adalbaldok gurago eban bildurtitzat
euki eiela, eta ez guda eta aserre okerrai laguntasun apur bat geiago emon. Bere eginkizun
guztia zan ainbeste urtean, erregerena urrean
egiaren alde itz egitea, euskaldunen alde atxakiak billatutea, bere lagun urkoai alebaneraiño
lagundutea, eta bere etxadi maiteari ondo begiratutea.
Baiña Klobis II-garrenaren mendekoa zan
edozetara bere, eta bere premesi edo lokan guztiak ondo beteten ekizan zalduna. Deitu eutsan

bein bere iauregira errege orrek, eta esan
eutsan:
—Adalbaldo, Euskal-Errira ioan bear dozu.
—Zeuk agintzen deustazuna egiteko prest
nago, iauna, neure gozozko ez dan gauzia agintzen badeustazu bere —erantzun eban Riktrudisen senarrak.
—Zeure zaletasunezko gauzia agintzen deutsut, iarraitu eban erregek. Noiz edo noiz euskaldunakaz darabilgun gudea amaitu nai neuke, eta
zeuk zure eta Amandoren izenean sarritan esan
deustazun esondea gogoraturik, erabagi dot
ioan zaitezela zeu gurien artera, eta begiratu
daizula prankotarrak urten eztaien bere errietatik kanpora, eta Amandok barriz zabaldu daiela
menditarren artean albistea: ez dogula guk geiago euskaldunakaz gudarik nai eta baketu daitezela; baiña iarraitu nai badabe, bialduko ditudala neure erritar aginpeko guztiak mendira, iñoiz
izan ez dan lango triskantza gogor entzungarri
bat egin daien.
—Noiz gura dozu, iauna, zure agindua betetera urten daidan?
—Ainbat lasterren.

—Laster izango da, bada —erantzun eutsan
dukeak.
Adalbaldo, erregeren iauregitik urten eta
bereala, ioan zan etxera, eta esan eutsan Riktrudisi erregeren agindua.
—Ez deitxot txarto —esan eutsan emazteak— eta nik txarto iritxita bere, zeure erregearen agindua egin bearko zenduke: baiña ez
dozula gauza andirik egingo uste dot, gorroto
matasa andiak billatuko dozuz eta. Gaiñera... nik
ez dakit... neure biotza taupadaka asi iat, eta
Iaunak badaki gure gaiñera zer egurrek etorri
bear daben.
—Zer diñostazu, emakumea, —asi iakon
Adalbaldo, bere emazteari atsegiñ eta arnasa
pixka bat emoteagaitik—. Zer gura dozu nik egin
bear dotan gauzea baiño errezagorik? Ez dozu
entzun erregearen agindua daroidana, eta ez
dakizu nai eta nai ez nik esaten dotana egin bear
dabela prankotar guztiak? Eta euskaldunak
barriz, gu geldirik gagozala ikusi daienean, eta
Amandoren aotik entzuten dabenean ez dogula
nai gudarik eta ez deutsegula lurrik kenduko,
itxiko ditue gudetarako tresnak eta soroetako

lanetara biurtuko ditue gudetarako tresnak eta
soroetako lanetara biurtuko dira. Siñistu egidazu, Riktrudis; laster ikusi bear ditugu bake
donearen argi erraiñu bigun pozgarriak.
—Bai ete, Adalbaldo? —itandu eutsan emazteak, begi biak malkoz beterik eukazala.
—Bai, emakume leikorra; bai, menditar siñistxarrekoa; bai, Riktrudis: laster naz emen
bakeak egin eta gero,k eta eroango zaitut bereala zeure mendietara, zeure ariztiak ikusi daizuzan, zeure lurrari mun egin daiozun, zeure erritarrak zeruetaraiño iaso zaiezan eurakgaitik Erbesten zer egin dozun iakin daienean.
—Noiz zoaz? —itandu eutsan Riktrudisek
senarrari, bere iardunean arreta andirik ipiñi
baga.
—Ainbat lastarren esan deust erregeak, eta
biar goizean goizetik urteteko asmoa daukat.
—Zeintzuk eroan bear dituzu zeugaz?
—Ez dakit, bada. Pedro Mari zarra dago eta...
—Orixe izango litzateke onena, baiña benebenetan dago zarra: ankarik ezin iaso dau ia, eta
orrek ezingo deutsu lagundu.

—Lope eta beste iru edo lau otsein eroango
dodaz.
—Lope! Lope ori ez da neure naigurako
morroia, baiña zeuk gura badozu.
—Gurari andirik ez daukat nik. Ostatuetan
iakia billatzeko eta aukerakoa dan ezkero, bera
eruatea otu iat.
—Ori bere egia da. Zuk zeure buruari begiratuten ez dakizu eta, bere sabela baizen beste
gogamenik ez daukan gizon bat ondo etorriko
iatzu alboan.
Gau atan Adalbaldo iñoiz baiño bigunago,
palagotsuago eta oniritziago egon zan bere
umeakaz. Zenbat ipuiñ gozo esan eutsezan!
Zenbat esonde eta musu emon! Adalsenda bere
umetxu txikarrena belaunen gaiñean arturik, eta
bere bekoki garbi zimur bagakoan munga,
munga iagokola —Maite dozu aita? —itanduten
eutsan.
—Bai, iauna, —ziñoan umetxoak.
—Eta zein besterik?
—Amatxo.
—Eta zeiñ aitatxo eta amatxo baiño geiago?
—Iaungoikoa.

—Neuk bere bai, aita, neuk bere bai —esaten
eutsen beste umeak, belaunetatik, besoetatik
eta lepotik oratuta.
—Danok nauzue maite?
—Bai, iauna, danok.
—Eta zeiñ besterik?
—Amatxo.
—Eta zeiñ aitatxo eta amatxo baiño geiago?
—Iaungoikoa.
—Iaungoikoa beti maitetuko dozue?
—Bai, Iauna.
—Ama eta ni illdakoan bere bai?
—Bai, iauna, beti.
—Beti Iaungoikoa maite badozue bada,
danok alkarregaz zeruan egongo gara, oraiñ
ementxe gagozan legez, musuka eta musuka
eta musuka —ziñoan dukeak, bakotxari musu
barriak emonaz.
Ez eben lo andirik egin gau atan senar-emazteak. Batak, ordu gitxi barru, ume eta emazte
itxi eta, etxetik urriñera ioan bear eban. Besteari, baioakon senarra, guda-gizonen artera: noiz
etorriko zan? Iaungoikoak bekian, bestek ez.

Olango gogamenak naikoa eta geiegi izaten dira
maite diran biri euren loak kentzeko.
Iagi ziran urrengo goizean goiz Erbesteko
morroiak lo aldi bat eginda gero, nagusi-etxekoandrak begirik itxi baga, maneau ziran guztiak,
eta Adalbaldok, beregandetasuna obeto gordetearren umeen geletan sartu barik, etxetik urtetera eioanean.
—Agur —esan eutsan Riktrudisi— laster arte.
—Tira, tira —erantzun eutsan emazteak, nai
eta naiezko irri-barre bategaz— goazen alkarregaz apur baten, eta gerotxoago esango deustazu agur.
—Baiña, emakumea, oraiñ dagoan otzagaz...
—Tira —esan eutsan barriro, atarirontz bultzada bigun bat egiñaz.
Asi ziran danak bidean. Dukearen laguntzarako lau morroiak aurrenengo, zaldi gaiñetan, eta
geldi-geldi; nagusiaren zaldia eroiala Pedro Mari
atzeratxoago; Adalbaldo eta Riktrudis azkenengo, oiñez. Urtarrill baltzaren azkenengo egunetako goiz bat zan, oraindik eguzkiak iagiteko
asmorik ez eukan, zeru aldean izarrak argi eta

garbi ikusten ziran, eta lurrean illun eta otz andi
egoan.
—Izotz andia egin dau —zirautsan dukeak
emazteari— eta ez dakit nik zetarako iagi
zarean.
—Zeu iagi ez baziña...
—Baiña nik premiñaz iagi bear neban.
—Baita neuk bere, biotzak agintzen deust
eta.
—Gaur niri laguntzeko esaten deutsu?
—Bai, biar ez deutsut lagunduko eta. ai, zeugaz ioan al banei biar, etzi eta beti, zeure arrisku guztietan lagundu daizudan. Baiña Ama naz
eta etxea bakarrik itxita eziñ neiteke zugaz ibilli.
—Ezta bear bere. Begiratu egiozu zuk etxeari, eta zaindu egizuz umeak. Egun gitxi barru
biurtuko naz ni, zuk uste dozun arriskuak igaro
baga.
—Ori nai izan daiala Iaungoikoak. Baiña arerioak daukazuz, eta arduratan ipinten zaitut: ez
zaitekez edonungo bideetan bakarrik ibilli: gorde
eikezu zeure burua Portunegandik.
—Bai, emakumea, bai, ez eizu bildurrik euki.
Zoaz etxera naikoa da eta.

—Etxera bai pozik, zeu bazetorz.
—Baiña ez dakizu ezin dotana bada?
—Bai, badkit, eta orregaitik zeuk daroazun
bidean apur bat geiago lagundu gura deutsut.
Nire laguntasunik ez al zenduke gura?
—Riktrudis! Zure laguntasuna gura nebalako
billatu zendudazan; alkarregaz bizi garan urteetan, zure laguntasunagaz atsegiñik asko emon
deustazu; zeuk ondo dakizun legez zu zaitut
lagunik lagunena eta maiteena; nire ondasuna,
nire bizitzea, neure biotza eta arnasea zeu zara;
baiña zeure irudipen eta bidebagako amesakaz
biotza illundu eta arnasak kentzera ez zakidaz
gaur etorri: ez da orain zure laguntasunen ordua,
agur egidazu beiñ, biurtu zaitez umeakgana, eta
bizi zaitez upakean, fedea eta itxaropen osoa
Iaungoikoagan ipiñirik. Bein bere etxetik ez
dodala urten esan leiteke.
—Agur bada, Adalbaldo. Ondo diñozu: oraiñ
ez dozu laguntasun-bearrik. Agur, baiña ez aztu
gero arduratan ibilteagaz.
—Ez naz aztuko. Agur —esanda, Pedro Mariri
eskatu eutsan zaldia, iarri zan gaiñean, Riktrudisi begirune gozo bat egin eutsan, eta draka-

draka-draka bere morroien atzetik ostendu zan
dukea illuntasunaren erdian.
Riktrudis gelditu zan apur baten illuntasunari
begira eta zaldien perra otsak entzuten, eta guztia ixildu zanean, emon eutsan nagarrari estanda egiteko zorian geldituteraiño.
Pedro Marik, bere erara, gauza pozgarrizkoren batzuk esan etsazan, eta piskaka-piskaka
ekarri eban iauregiraiño. Erbestera eldu ziran
ordurako eguna argitu eban, eta eguzkiak bere
lenengo erraiñuak bialdu zituan Riktrudisen iauregia epeltzeko. Baiña ez eban ezer epeldu. Zeiñ
otza eta zeiñ utsa eritxon bere etxeari Riktrudisek!
Umeak iagita billatgu zituan bere zaiñ, eta
euren amatxo negarrez etorrela ikusi ebenean,
asi ziran danak negarrez, zergaitik iakin barik,
biotzaren lege eskuturen batek agintzen dabena
egiñaz.
—Ez negarrik, enetxoak —esan eutsen
amak— ez egin negarrik: goazen Iesus onagana
eta arren egin daigun aitan Adalbaldogaitik.

Eta kurutzean iosiriko Iesusen irudi aurrean
belaunikotaurik, arrenetan asi ziran etxeko guztiak negarrari itxi barik.

XIX
MENDITAR BATEN ZANZOA
Bitartean, Adalbaldo, bere emzteak buruan
ipiñi eutsazan arretak ezin kendurik, baoian Euskal-Erriruntz.
—Emazte maitalearen irudipen eta bidebagako ustea baiño ez da: —ziñuan beretzat— ez
diran gauzak ikusi eragin deutsaz bildurrak. Zeiñen bildur izan neiteke ni? Prankotar gudarien
bildur? Ez, zerren guztiak ezagututen ditudan
eta euren artean askok maite nauen. Erregeren
izenean noa gaiñera, eta erregeren izenari
betuste eta menegindea zor deutse guztiak.
Menditarren bildur izango naz? Ez, zerren ni
bake soiñuan noa, eta nai izan ezkero, mendira
zetan ioanik ez daukat: norbait Amandogana
bialduagaz eginda daukat angoa.
Zer pozik egongo dan Amando nire albiste
ona artzen dabenean! Bene benetan nik eginkizun ederra daroat. Dierri bi bataren eta bestearen garaipen eta illunketa barik baketu eta adiskidetasuneko bidean ipiñi, kurruka eta gorrotoak

kendu, batak bestea ilten diarduen besoak soloetako lanetara eroan, etxadietan upakea sartu,
Iaungoikoaren legearentzat arimak irabazi. Eginkizun onetan arriskurik ez dot izango, baiña
banituke, geidearen onerako eta Iaun Egillearen
doakundeagaitik poz-pozik igaro leitekez.
Eta onetara ill bear baneu, euskaldun fedegaiztokoak Iesusi deutsen gorrotoagaitik illgo
banindue, ainbat obeto! Olango eriotzeagaz bai
irabaziko neukeala betikotasuneko sari neurribagea. A! Olango amaiera doakundez betea zeiñek
emon lekidan! Egia da, orretarako neure emazte
maitea Lurbira onetan naigabez beterik itxi bearko neuke; itxi bearko nituke neure ume kutunak;
baiña noiz arte? Bitarte andian ez, emengo egunak laburrak dira eta. Orain bere, Lurreko erregeagaitik an itxi ditut. Gauza andia litzateke
Zerukoagaitik egun batzuk geiagoan iztea?
Orrez gaiñera, Riktrudis emakume iaungoikozkoa da, eta Iaungoikoaren legeagaitik ill nazala
iakingo baleu, laster poztuko litzateke, eta nik
zerutik lagunduko neuskeo. A! Gura baleu Iaungoikoak!

Bere gogoketa guztiak Adalbaldori, Lopek,
berarizko beste gogoketa bategaz kendu eta
zerutik Lurrera erakarri eutsazan.
—Ugazaba —esan eutsan— ixillik zoazala eta
nago.
—Bai ete? Miña ixillik daroat, baiña neure adimena eta biotza berbetan doaz. Berbetea gura al
zenduke?
—Berbetea ainbeste bere ez baiña...
—Zer bada?
—Etxetik ezer artu barik usten dogu eta,
urdailla gur-gur darabilt eta.
—Iatea gura zenduke. Bai al daroazue zer
ianik?
—Iaki pixka bat badaukagu. Atsedentxu bat
egin ezkero...
—Tira, bada: zaldietatik iatzi gaitezan, eta
bide ondoan iarrita, artu daigun zerbait. Eta
olango gauzetarako aukerako zarean ezkero,
ostatuetan danontzat iatekoa eta edatekoa billatzeko eskubidea emoten deutsut, Lope.
—Ori, iauna, ederto esana da. Zure izenean
eskatuta iñon bere ez dabe ukatuko, baiña,

ukatu arren e, Lurrean dagon iateko gauzea
billatuko neuke nik, usaiñean bere.
Iarri ziran danak bide ertzeko zelaitxo
batean, Adalbaldok zer-edo-zer aoan sartu eban,
beste morroiak gosaldu eben ederto, Lopek,
berak bakarrik, danak aiña eta geiago gauza
iruntzi zituan, eta iarraitu eutsen euren bideari
bidaztiok.
Eguerdira artean ez zan beste iaterik izan;
baiña, edo ardao-ontziak eriona eukan, edo edatea izan zan, bada Loperen zaldiko iarrilekutik
dindilizka eroien, eta lenengo ostatuan sartu
ziranean, tanta bat baga agertu zan.
Asko ibilli ziran gero, eta bere ipur zabalak
Loperi ondo maillatu iakozan, ziñuanez.
Aurrenengo ibilli zituen egunetan ez eban
gudari asko billatu, baiña geroago eta geiago,
geroagao eta ugariago aurkitu zituen, eta etxetik urten eta bigarren egunerako, Erbesteko gure
gizonak Burgaiñ deritxon erritxu baten ondoan
egozan.
Burgaiñen sartu baiño lenago, «Mutillak —
esan eban dukeak— oraintxe da garaia, eta eue-

tako batek Euskal-Errira barrura Amandoagana
ioan bear iok».
—Neu ioango nintzateke pozarren, iauna,
aspaldian neure erritarrak ikusteko gogoagaz
nago eta, erantzun eban Lopek.
—Eu? Aiñ nekatua euala eta? Ia ba, onezkero
ostatuetan idoro bear andirik ez dogu izango
eta, ioari eu. Baiña ondo egin gero agindua.
—Bai, iauna, bai.
—Ardi-narru au kolkoan sartuik. Apezpiko
iaunari eroaiok: irakurri daiala, eta ononzkoan
albiste onak ekarri.
—Bai, iauna, bai.
—Iakirik badaukak?
—Aor aurreko ostatu baten gauza batzuk
danontzako ustean artu dodaz.
—Guztiak eroiazak, bide luzea daukak eta.
Guk zer iana billatuko dogu emen. Agur, eta
ondo egin agindua.
—Bai, iauna, bai.
Gont-hram izeneko prankotarren nagusi
andienetako bat Burgaiñen egoan. Adalbaldo
nagusi orregana ioan zan, eta erregeren izenean
eroian agindua agertu eutsanean, «Alde onetako

gudari guztien burua ni naz, duke iauna; —erantzun eban nagusi orrek— naikoa izango litzateke, bada, erregeren izenean zer dakarzun nik
esatea; baiña, alan bere, inguruetako beste
agintari nire mendiekoak etxe onetara ekarrita,
guztiai zeuk itz egitea gurako neuke. Txarto ez
baderitzazu, emendik ordu bi barru geienak
emen egongo dira; eta dakarzuzan agindu, eskubide eta egin-bear guztiak euren aurrean agertu
zeinkez. Orretara, gudariak zer diñoen zeure
belarriakaz entzungo dozu».
Nagusi orren esanari Adalbaldok ondo eritxi
eutsan. gizonik ospetsuenak bereala batu
zituen, erregearen gurari eta agindua zer zan
esan iakuen garbiro, eta guztiak gelditu ziran
burua makurturik eta berbarik esan nai ezta.
—Ixillik zakustaz danok. Ez daukazue iñork
bere zer esanik? itandu eutsen Adalbaldok.
—Zer esanak bai, baiña alperrikakoak —erantzun eban Robertok—. Menditarrakaz erabilli
ditugun ainbeste lan eta ekiñaldi gogorrak,
eurakgandik artu ditugun ainbeste iraiñ, eraso
eta destaiñak, zer erantzun andiak dakarkuz
aora; baiña errege errege da; gure Dierriko

lenengo gizon, gudari eta zalduntzat daukagu;
eta berak gura badau gure franziska edo aizkorea zeiñ zorrotza dan euskaldunai ondo erakutsi
baiño len, Auñemendiko gudari basatiak edo gu,