Ataramiñe'15 Euskal Errepresaliatu Politikoen Literatura Koadernoak - 5

POTTANKA GAUEZ LARREAN

131

TXISTULARIA DANTZAN

132

Mikel Orbegozo Etxarri
1979
Intxaurrondo
Atxilotze data: 2005eko otsailaren 17a.
Hamaikatxo proiektutan bere margo eta irudien
arrastoa aurkitu liteke. Ataramiñekookin bat
Preso Nago (2010), Preso Nago 2 (2013) eta
Ilargiraino! (2015) ilustrazio liburuak argitaratu ditu.
Badajoz-Prisión Provincial.
Carretera de Olivenza, km. 7,3.
06071 Badajoz.

134

Mikel Orbegozo Etxarri

Marrazkiak

135

136

Mikel Orbegozo Etxarri

Marrazkiak

137

138

Mikel Orbegozo Etxarri

Marrazkiak

139

140

Gorka Lupiañez Mintegi
1980
Durango
Atxilotze data: 2007ko abenduaren 6a.

Centro Penitenciario Topas
Carretera N-630, km. 314
37799 Topas
Salamanca

142

Gorka Lupiañez Mintegi

Marrazkiak

143

144

Gorka Lupiañez Mintegi

Marrazkiak

145

146

Itziar Moreno Martinez
1982
Bilbo
Atxilotze data: 2011ko apirilaren 10a.

Fresnes - Maison d´arrêt
3, Allée des Thuyas
94261 Fesnes Cédex
Frantzia

147

148

Itziar Moreno Martinez

Marrazkiak

149

150

Itziar Moreno Martinez

Marrazkiak

NIRE GORPUTZEAN, NIK ERABAKI. 27 x 22 zm.
Akrilikoa mihise gainean.

151

EREDUZKO BASOAK, ZERU JOSIAK. Fresnes, 2014.
Teknika mixtoa: collage+boligrafoa.
Ereduzko basoak. Ereduzko borrokak. Ereduzko emakumeak. Nor da zeren eredu?
Zer da noren eredu? Ametsak, oroitzapenak, borrokak, nahiak, desirak, minak, grinak...
nireak, herriarenak, zureak, norenak? Amalurraren zintzotasuna, eskuzabaltasuna, dohako sexu
jarioa, milurteko pazientzia; egiazkoa da lurra, hor ez dago nor engainatua, eman eta jaso:
Preso guztiek zeru urdinarekin egiten dute amets: “verité ou préjugè?”.
Topikoa probokatu, ametsetatik ekintzetara.

152

Itziar Moreno Martinez

Marrazkiak

BURDIN ELORRI ARANTZA.
Akrilikoa paper gainean.

153

ZIZKA-MIZKA. 30 x 20’5 zm .

154

Itziar Moreno Martinez

Marrazkiak

IZERDI GORRIA. 65 x 50 zm.

155

ELKARTASUNA.
Teknika mistoa (kollage+akrilikoa+tinta+...).
Kolorea. Zein kolorekoa da sufrimendua? Heriotzak ez du munduko txoko guztietan
kolore berdina. ODOLA GORRIA DA, ez da grisa. Zer irakatsi digu historiak?
Behin ta berriz errepikatzera kondenatuak al gaude? ZEIN KOLOREKOA DA
zure borroka? Irentsi edo aurre egin? GORA MUNDUKO EMAKUME
BORROKALARIAK ETA GORA HERRIEN ARTEKO ELKARTASUNA!

156

Joseba Galarraga Arrona
1959
Deba
Atxilotze data: 1999ko uztailaren 7a.

Centro penitenciario Valladolid
Ctra. Adanero - Gijon, km. 94
47011 Villanubla
Valladolid

157

158

Joseba Galarraga Arrona

Marrazkiak

159

160

Joseba Galarraga Arrona

Marrazkiak

161

162

Joseba Galarraga Arrona

Marrazkiak

163

164

Xabier Aranburu Sagarminaga
1979
Ondarroa
Atxilotze data: 2012ko maiatzaren 27a.

Mont-de-Marsan
Centre Pénitentiaire
Chemin de Pémégnan
BP 90629
40006 Mont-de-Marsan Cedex

165

166

Xabier Aranburu Sagarminaga

Marrazkiak

167

168

Oier Andueza Antxia
1975
Durango
Atxilotze data: 200I. urtean.

Centro penitenciario Murcia II
Paraje Los Charcos
30191 Campos del Río
Murcia

169

170

Oier Andueza Antxia

Marrazkiak

171

172

Oier Andueza Antxia

Marrazkiak

173

174

Oier Andueza Antxia

Marrazkiak

175

176

Ekhiñe Eizagirre Zubiaurre
1984
Zarautz
Atxilotze data: 2013ko maiatzak 7a.

Fresnes - Maison d´arrêt
3, Allée des Thuyas
94261 Fesnes Cédex
Frantzia
Itziar Plaza Fernandez
1982
Bilbo
Atxilotze data: 2009ko uztailaren 4a.

Fleury Merogis
Maison d’arrêt des femmes
9, avenue des peupliers
91705 Saint-Geneviève des bois Cedex
Frantzia

177

Tentsio altuko kabletan dantzan
Malabaristen moduan
oreka topatu nahian
tentsio altuko kableetan dantzari gabiltzan txoriak gara.
Bihotza kiskaltzeraino maite ditugun
lagunen indarraz egiten dugu egunerokoan aurrera,
ez baita borrokarako grina zaharrik
borroka grina oraina denean.
Elkarren irribarreen besarkadetan
urtzen garen izozkiak gara,
elkarren indarren pausaleku,
tentsioak askatzeko elkarren sorbalda.
Zer gara ba?
Aske hegan egin nahi dugun txori errariak.
Haize bolada traketsenak
hegoak astinduz eragozten ditugun arrano biziak.
Hegoak zabalduz
herria besarkatzea amets duten ameslariak.
Eta hori lortu bitartean,
ezinbestean jarraituko dugu
tentsio altuko kableetan dantzan.
Ez baita borrokarako grina zaharrik
borroka grina eta pipermina
gu geu garenean.

178

Ekhiñe Eizagirre Zubiaurre eta Itziar Plaza Fernandez

Olerkiak-bertsoak eta marrazkiak

179

Askatasun nahia
Zulo txikitik so,
paisaia berberean galtzen zait begirada,
orain ilun, gero ateri.
Aspaldi joan zen elurra,
aspaldi zen urtu.
Aspaldi ziren urtu
begien atzean izoztutako
malkoak ere.
Zulo txikitik begira,
paisaia aldakorraren monotonia opari
nire begi txikientzat.
Zulo txikitik so,
arnastu ezinezko mendia,
zeharkatu ezinezko errepideak,
ezin uki ditudan harrizko etxeak,
laztandu ezinezko liliak.
Zulo txikitik,
monotonia aldakorra,
denbora aurrera doan seinale.
Zulo txikitik so,
artega,
zakur arrotzen ibilgailu hotsa,
begi ninien dardara eraginez,
izotz horma arantzadunak
nire barrunbeak orrazten,
odola izozten,
begi txikiak lausotzen.

180

Ekhiñe Eizagirre Zubiaurre eta Itziar Plaza Fernandez

Olerkiak-bertsoak eta marrazkiak

Zulo txikitik begira,
ilargiaren argia,
begiek arnas dezaketen sosegua
bizirik sentitzeko egia.
Zulo txikitik so,
zulo handian ez jausteko arrazoiaren argia,
etorkizunerako zubia,
askatasunaren argazki txikia.

181

Alez ale
Bazoazte alez ale,
bazoazte nire barrenetik hegan,
urrunegi askotan.
Petaloz petalo biluzten ari naiz,
udan ere hotz sentitzeraino.
Bizitzaren bidean
Mateo Txistu sarriegi dabilkit txistuka
Ez dut putzaldi gehiagorik nahi,
nire inguruan nahi baitzaituztet,
azaleko ileak legez, ni babestuz.
Eta lili honen zurtoinak
esan nahi dizuedan guztia adierazten du,
horrelaxe sentitzen bainaiz,
maitasun dosi txikiak
nigandik eten eta
apurka-apurka
aldenduko balira bezalaxe.

182

Ekhiñe Eizagirre Zubiaurre eta Itziar Plaza Fernandez

Olerkiak-bertsoak eta marrazkiak

183

Porno-poema gourmand(a)
Hatzekin dantzan,
ohean balantzan,
hatza zure mingaina bailitzan
ene koban saltsan.
Gora, behera
aurrera, atzera,
200km orduko martxan.
Uzta oparoa gaurkoan nire gorputzeko baratzan.
Izerdi eta dardarak,
azkartzen doaz taupadak.
Zorabiatzen nauten plazer danbadak.
Gozamenarekin hasitako elkarrizketan,
ezin gaurkoan eskegi,
gorputzak diosat lizunki,
segizan, segi!
Beraz, gaur gaupasa,
sobredosi demasa!
Hatzetatik naiz ukabilera pasa.
Hau sentsazio latza!
Jiraka dabilkit eskua alu barruan,
zukua atera nahian
goizetan laranjei moduan.

184

Ekhiñe Eizagirre Zubiaurre eta Itziar Plaza Fernandez

Olerkiak-bertsoak eta marrazkiak

Zure aurpegia buruan,
hasi naiz oihuka eroen moduan,
eta ez dut utzi ezer barruan.
Esne tantak izterrean,
putzu bustia mihisean.
Plazeraren ilunabarrean,
zu bakarrik falta zaitut
nire aldamenean.

185

Gora autodefentsa
Elkar erantziz
trapu zaharrak jantzi
Musuka
letaginak zorroztu
Mandragora botila
trago banaz hustu
Kortxoak errez
aurpegiak margotu
Armak beti eskuan
kuleroak buruan
irri maltzurra ahoan
Suaren bueltan dantzan
sorginon irrintzia:
kontra-ehiza hasi da
errautsetatik esnatu piztia.
Sasi guztien gainetik zerura tiro.
Hasi dezagun festa!
Ahizpa, kide, maitale

zuri, beltz, langabe
sorgin, puta, alujale
autodefentsa komandoz
bete plaza eta kale.
Kontra-ehiza hasi da
kalean da piztia
ofentsen kontrako defentsan
damurik ez despentsan
gora autodefentsa!
186

Ekhiñe Eizagirre Zubiaurre eta Itziar Plaza Fernandez

Olerkiak-bertsoak eta marrazkiak

187

Hartu giltza
Hartu giltza,
ireki zure barrua,
jalgi zure errena,
zure alde erratua.
Bidaiatu lubakiaren bestaldera,
beste horrenbeste garenon lurraldera.
Hartu giltza,
alda dezagun erretratua,
grisa bilaka koloretsua,
hezurra haragitsua,
matxoa maritxua,
Txanogorritxu otsoa,
naranja erdia osoa.
Hartu giltza,
eragin sarrailari,
irauli zure barrua,
hautsi inposatua,
dasta debekatua,
izan bekatua.
Normala norma bada,
hobe izan nomada.
Arauekiko ez etiko
antipatiko
gorputz atipiko
anatomiko
anotomiko
atomiko
despistatua.
188

Ekhiñe Eizagirre Zubiaurre eta Itziar Plaza Fernandez

Olerkiak-bertsoak eta marrazkiak

189

Paris gris hau
Paris gris honek
zementura itsasten nau.
Mingaina ezpain artetik ondoratzen,
eztarria itotzeraino.
Likatsu itsasten zait grisa azalera.
Zabor usaindun kolonia merkez
bustitzen nau,
arratoi eta katu kakaz
aurpegia igurtzi.
Ezin lohitasunetik askatu.
Atzapar luzez inguratzen nau,
limurtu nahian
eta azazkalaz azala zulatu.
Zulo orotarik jo nahi nau grisak
zulo bakoitza
ahulgune, alugune sinetsita.
Zementuz irentsi nahi nau Parisek
eta egunero nabil
grisetik erauzi beharrean.

190

Ekhiñe Eizagirre Zubiaurre eta Itziar Plaza Fernandez

Olerkiak-bertsoak eta marrazkiak

191

Debekatu nahi
Debekatu nahi dizkigute gona motzak,
aldizkarietako gorputz biluziak.
Debekatu dizkigute arropa gardenak,
ostegun gauetako pornoa.
Debekatu nahi dizkigute liburu erotikoak,
sexua, plazera!
Baina gaua iristean,
strip-teaseak egiten biluztuko gara,
eta gorputz garden biluzietan
egikarituko dugu gure porno propioa!
Ziega honetako hormez haragoko fantasietan,
behatz, mingain eta igurtziz
idatziko ditugu istorio erotiko ausartenak
gure gorputz sexudunetan.
Eta orduan, Pierre de Lancreren ondorengo espetxe inkisidore hauek
ezingo digute nahita ere bahitu
gure gorputzei darien gozamenezko plazera.
Sutan erretako sorgin ororen omenez
botako dugu aluetatik kea!

192

Ekhiñe Eizagirre Zubiaurre eta Itziar Plaza Fernandez

Olerkiak-bertsoak eta marrazkiak

193

Goiz gorri honetan
Hire ezpainen samurra
zetorkidan gogora,
goiza esnatzear den
egun gorri honetan.
Inkonszienteak
kosk egin dit
ezpainetako haragian.
Ebaki lizun hori ageri zainan
zoko horretantxe bertan.

194

Ekhiñe Eizagirre Zubiaurre eta Itziar Plaza Fernandez

Olerkiak-bertsoak eta marrazkiak

195

Era (ixilean) hila
Arkaitz Belloni

Kristalezko kutxan bahituta,
arrainontzi laukian, hilik!
Erreka sorlekutik urrun,
beira islakorraren aurka, tupust.
Tupust bakoitzean, min.
Hamahiru urte geroago,
metro karratu estuek
lepoa estutua,
erreka ur, herri egarriz
ito digute,
era ixilean hil, erail
bahitzaileen begi gupidagabeen aurrean!

196

Ekhiñe Eizagirre Zubiaurre eta Itziar Plaza Fernandez

Olerkiak-bertsoak eta marrazkiak

Bota harresia
Bota harresia
hautsi aulkiak
lehertu hormak
tirokatu kristalak
luza eskua
gerturatu gorputzak
estutu ipurmasailak
nahastu ezpainak
urratu arropak
zabaldu hankak
egin irrintzi
bota harresiak.
Bota beltzak
arau hertsiak
kristal atzeko begiak
ezleku itxiak.
Jaso ukabila
ireki begiak
gehitu indarrak
apurtu distantziak
egin garrasi
AaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaMNISTIA!

197

Fantasia
Zutik,
hormaren aurka kolpatu zara
hatzak tolestuz kolpatu dizkizut hormak
zure oinen izerdiz margotu dira baldosak.
Ez dakit hatzen magiaz altxa zaitudan horma bustian gora
sabaia urratuz, sabaia hausteraino kasik,
edo hegan egin duzun plazeraren zeruraino.
Burua galdu dut
zure bular tartean
zupatu dizut eskuineko bular punta
ezkerrekoa ondoren
bular arteko dildoa eztarriratu dut azkenik.
Berriz sartzeko eskatu didazu,
arinago, azkarrago
fluxuak nahastu ditugu
nire mingain beroa
zure ezpain hotzetan,
behatzak
hortz gosetien artean.

198

Ekhiñe Eizagirre Zubiaurre eta Itziar Plaza Fernandez

Olerkiak-bertsoak eta marrazkiak

Lau hanketan ipini nauzu
aluaz bizkarra ureztatu
eta esku batekin heldu
lehertzear dudan zakila.
Bi eskuz ipurmasailak atximurkatu
eta tuz bete duzu nire ipurtzuloa.
Jo nauzu atzetik,
dildoa ondoratuz nigan
nire barrunbetan igurtziz,
bular masailak ipurmasailak talkatuz.
Jaso dut burua irrintzi batean
irristatu zaizkit eskuak lurrean
Galdu dut gogoa,
eta orain,
apurka- apurka
zure azpian lurruntzen doan
plazer putzua besterik ez naiz.

199

Egun gorri
Luma gorriak
barrua gori
egun gorritan.
Haragia dardarka
azal bustitan
izerdiz tantaka
alu goritan
kartsu, likatsu
larru gorritan
Egun gorritan
larru gorritan
bakarkako larrutan larrutzen garen azal gorriak gara

200

Ekhiñe Eizagirre Zubiaurre eta Itziar Plaza Fernandez

Olerkiak-bertsoak eta marrazkiak

Herrimin zaporedun bertsoak
Noan Euskal Herriraino
zeharkatuaz behelaino
ilun hau hortzetaraino
noan Euskal Herriraino.
Begiak itxiz banoa
inongo kobazulora
nonbait Mariren altzora
begiak itxiz banoa.
Xuxurla dabilkit dama
hator nigana laztana
har dezagun salda bana
xuxurla dabilkit dama.
Herriminikan baduzu
tragoxka bat emaiozu
Indarra beharko duzu
herriminikan baduzu.

201

Ilargiari
Doinua: Habanera

Gaur gauean ilargia
bere luze zabaleran
mundua mugituko du
bere indarrez nahieran
belarrira eskari bat
nik nahi nioke erran
nola patriarka, elizkoi
aberatsek beren eran
herri xumea gauzkaten
txontxongiloen tankeran
sar ditzala guzti hauek
itsas gorako galeran
kontzientzian iturritik
dezagun guztiok edan
gorbatek ito aurretik
ea matxinatzen geran!

202

Ekhiñe Eizagirre Zubiaurre eta Itziar Plaza Fernandez

Olerkiak-bertsoak eta marrazkiak

Herriari
Doinua: Irria

Inguratzen nauena
hau leku itxia
gora so egin eta
horra eguzkia
begiak itxiz senti
dezaket argia
txikia zen guztia
da orain handia
a ze energia
ta indar izpia
nahiz ta ene maitiak
nahi nauten etsia
etxea urrun baina
hats dut herria!

203

ataramiñe
El silencio del infierno
Fernando Alonso. 2003.
Gosea lagun, laguna
Segapoto kolektiboa. 2004.
Kartzelako leihotik
Joseba Arregi. 2004.
Seineri aurrez aurre kontaturiko ipuina
Joxe Blanco. 2004.
Lunaren Goiztiri
Juan Luis Mugertza. 2005.
Azeri gosetia
Kepa Etxebarria. 2005.
Ataramiñe kantuz
CD. Hainbaten artean. 2006.
Claude Gueux
Victor Hugo (itzulpena: Zorion Zamakola). 2007.
Zimaren abenturak
Belen Gonzalez / Kepa Etxebarria. 2007.
Kartzelako neurriak
Urtzi Zubizarreta. 2008.
Mendian gora, mendian behera, Euskal Herrian
zehar Mahai-jokoa. Zorion Zamakola. 2008.
Penumbras de un ayer
Iñaki Ojeda. 2009.
Preso nago
Mikel Orbegozo. 2010.

Bakarmortuko kronikak
Mikel Antza. 2011.
Espetxetik at
Borxa Urberuaga. 2011.
Ametsen txokoan bizi baiz
Ibon Muñoa. 2011.
Ametsen txokoan
CD. Hainbaten artean. 2012.
Kandela bat pizteko behar dena
Mikel Antza / Iker Moreno. 2012.
Fakin xokona
Oier Goitia. 2012.
Sasian barna
Xabier Makazaga. 2012.
Preso nago 2
Mikel Orbegozo. 2013.

Mikel Antza. 2013.
Agurra eta ohorea
Jokin Urain. 2013.
Ainarak herrira itzuliko dira
Ibon Muñoa. 2014.
Urte ilunak
Nelson Mandela (itzulpena: Ekaitz Sirvent). 2014.
Ilargiraino!
Mikel Orbegozo. 2015.
Burdin elorri arantzetan
Joseba Arregi. 2015.

EUSKAL ERREPRESALIATU POLITIKOEN
LITERATURA KOADERNOAK


EUSKAL ERREPRESALIATU POLITIKOEN
LITERATURA KOADERNOAK


JOSU URIBETXEBARRIA BOLINAGA
Arrasate 1955
Arrasate
Arrasateko Josu Uribetxebarriari
Harraparia poztu da Eperra hil zaigulako,
mortuak osasuna lazki kaltetu ziolako,
gorrotoak ospatu du desiratzen zuelako,
barreiaketa horretako eratu zutelako,
kideak tristaturik gaude ondradua zelako,
duintasuna zer den garbi erakutsi zigulako,
zerbait lasaitu gara kartzelan ez zegoelako,
azken hatsa maiteen ondoan eman duelako.
Eperra ez zaitez kezkatu zainduko dugulako,
plazak lehen lez euskaraz mintzatuko direlako,
utopia herrian hedatzen ari garelako,
goizero zeure ametsak berresten ditugulako,
amnistiaren zirria sentituko duzulako,
zeure izartxoak dir-dir gidatzen gaituelako,
Ama-Lurraren altzoan zoriontsu zaudelako,
gereziondoa mardul loratzen ari delako.
Ibon Muñoa Arizmendiarrieta