Ataramiñe'14 Euskal Errepresaliatu Politikoen Literatura Koadernoak - 2

Udaberriak euria eta hotza. Bedatsek lainoa. Borda goxoan
bildu gara hitzak. Bihotzean goxo-min atximurka egiten diguten
hitzak. Mitxoleta gorria lehena, eguzki errainu ahularen argitan,
airean dabilen xuxurla, amuntze berdea kadiran kulunka,
amantala altzoan, kaiera morea galtzarbean, leihotik dakusa
urmaelaren ur-azalean jitoan dabilen orbel nabar bakartia
ele isilen asanbladara teila gorrien abaro epelera bildu
nahirik menturaz haize-ufadaren baten ahurrak lanparretik
erreskatatuko duen esperantza poxia bihotz zimelduan
gordeta, lamara, haztamuka harrizko hormak laztanduz
dabilen sator itsuaren abelera, su garren itzal efimeroek
segundoro antzaldatzen duten irudi-dantza keinukaria. Amilotx
mottodunaren txio dundurixuak ohartarazi du ele isilen
asanblada hasi dela. Atea jo dute eta ainubea laiotza eta ospela
sartu dira erreguka arren eta mesedez pasatzen uzteko. Heldu
da ebazpena: iruntzi dena!

37

Hitzak eihartzean ihartzen (laga)
[Orbelari begira lausotu zaizu soa
imnosian jaustera doakizu pausoa]
Horman zintzilika. Ez dabiltza.
Orbelak begiekin solas
Horman zintzilika. Ez dabiltza
Begiak orbelekin jolas
haizeak malkoa, malkoa isuri
Zuloetan barna glug haitzulo itzeleraino
oroi-min urrinak
itzarririko lurrinak.
ihartzea eta hiltzea.
denbora arrotz honi
leizea bahitu
higatuko al du haitzik haizeak?
hiltzetik hotzetik ahitzetik
lurrunduko ote zaitu haizearen antzeak?
Horman zintzilika. Ez dabiltza.
Orbelak begiekin solas
Horman zintzilika. Ez dabiltza
Begiak orbelekin jolas
haizeak malkoa, malkoa isuri
Oi! karrika estuetako harri lauzak
Oi! patrika hustuetako zerri askak
ezkaratz lizunduetan
zirri isilen dantzak
mozkorraren oihu antzak

38

Aitzol Iriondo Yarza
Poemak

Horman zintzilika. Ez dabiltza.
Orbelak begiekin solas
Horman zintzilika. Ez dabiltza
Begiak orbelekin jolas
haizeak malkoa, malkoa isuri
esaiozu orbelari
hari usnaka esnatu zarela
ez duzula nahi
malko gehiago isuri
esaiozu orbelari
zirri isilen dantzari zarela
han dituzula zain
karrika estuetako harri lauzak
esan, esan orbelari
zergatik ez dabiltzan hormetan zintzilika
edo, oihartzunak zergatik dabiltzan intzirika
esan, esan orbelari
ez duzula nahi
leizea
denbora arrotzari itzultzea
ez duzula nahi
ahitzerik hozterik hiltzerik
ez mina begietarik sartzerik
ez duzula nahi
haitzulo barreneraino malkorik isuri
karrika estuetako irrien oihartzuna
zain duzula
esaiozu orbelari
39

Hitzak bosgarren neguan
A)
Hitz marratuak dira behinola geltokian lur harturiko oinen lorratzak.
Gehienetan pasa egiten dira trenaren ibilguaren barruan,
lur hartu gabeko oin ikusezinen gisan.
B) [kabinak estuegi zaizkigu gerriak, mihiak, bihotzak dantzan askatzeko]
Eta zer, maitia, dantza egingo bagenu?
Hel naza eskutik.
Zer moduz, laztana?
Ontsa, eta berori?
Arin egiten du dantza berorrek, fin eder, buztanikara dirudi berorrek
Arra ala emea?
Ez ditut bereizten
Berebizikoa da
Biraka ari gara
Eta?
Zorabioa heldu zait
Eta?
Berorren ezpainak behar nituzke
Miazkatzeko ala zupatzeko?
Zer du diferentzia?
Berebizikoa da
Zein nahi du orduan?
Berorren beharrak dira, ez neureak
Berorren arnasa irensteko, beraz. Ez dut zorabiatu nahi
Koldarra da berori
Bai
Bira gaitezen astiroago, azkarregi ari da berori

40

Aitzol Iriondo Yarza
Poemak

Bai
Miazka bitza orain neure ezpainak
...
Orain esan bekit, miazkatzeko ala zupatzeko?
Zer nahi luke berorrek?
Koldarra da berori. Berriro ere.
Chopin da?
Bai.
Orduan miazkatu nahi nituzke
Zergatik?
Maite zaitut
Horrek ez du zerikusirik, ez ginen zuka ari.
Zukaratu gaitezen, laztana
Ez da Chopinen estiloa
Zorabioa datorkit berriro ere
Eman bekit eskua
Bero zaude
Ohartu da noizbait, berriro diotsot: ez da Chopinen estiloa.
Ez dut malenkonia maite, ez momentu honetarako
Arrazoi du-zu
Izerdia darizu
Esan dizut lehen, bira gaitezen astiroago.
Nahiko nuke, beharko nuke. Bihotzak narama, ordea
Utziozu mintzo dadin
Beldur diot
Ez gainditzean datza koldarkeria
Biluztu gaitezenbiraka birakamiazkagaitezen xurgagaitezenbirakabirakazorabiagaitezen
Koldarra zinela uste nuen
Ez naiz ni izan
Bai, zuk utzi diozu
Zurearen erantzunik ba ote du?

41

Ni ere koldarra naiz
Ez, zu ez
Preso dut neurea
Ez nigatik
Ez, zugatik ez. Nigatik da
Dantza egiteko beharra zeukan
Dantza egiteko beharra geneukan
Amaitu da Chopin
Goazen
Nora?
Elkar miazkatzera
Non?
Ah, ahaztu zait, kondoirik baduzu?
Ez
Beti bezala.
Miazkatzeko ez da behar
Ezin dugu, laztana.

42

Aitzol Iriondo Yarza
Poemak

Hitzak zirikan seigarren udaberrian
A)
Doinu batek -aski, ez da gehiagorik behar- aireratzen dizkigu
hitzak
Airean dabiltzan hitzak ehizatu eta, iaio izatera behintzat,
kaieratzean
Kaieratzean bizitza itzaltzen zaien instantean -museoan bizirik ba ote?-,
hitz hegalarien laurdena, hauts artetik deskubriturik.
Irakurtzen zabiltzan hau,
horixe besterik ez.
b)
Teknosferaren etxe orratzetan
Saldukeriaren erreinu gotorretan
Zure zain dira
Dorretik begira
Bizitza zer den ahantzi zutenak
Teknosferako urde alaenak!
Zu diruaren banpiro
Zu bihurtzeko berriro
Zure letagin zorrotzen zain
...
Euskal Herriko etxe orratzak, Espainia eta Frantziaren euskarri
Herrien kontrol dorre, herritarren anai handi.
Okerbideak ezpaitaki mintzaerarik,
berdin tratatzen baitu
erdalduna
eta
euskalduna.

43

...
Trapuak IKUR dira
Haize garelako,
Su garelako,
Lur garelako.
Fereka berriak,
Gar berriak,
Lurrin berriak,
datoz eta,
Omen ditzagun zaharrak
Haiza ditzagun berriak
[Ikurrak trapu-souvenir bihurtu baino lehen]
...
Hatzak zerurantz
Takoi hotsak oholtzetan
Makilak eskuan
Ttakun hotsak oholetan
Biserak kaskoan
hip hop hotsak mikroetan
Azal berriz bebil
Herria gure zainetan

44

...
Neure eginez Nik hitz bat hemen
Zeure eginez Zuk margo bat han
Denona da eta inorena ez
Hark gauzka eta gurea ardura
Zer da?
c)
euria ari du
Korsika ari du
eskutitz bat ari du
Begi bat ari du leihoan irrista
Hitzak eta isiluneak. Udazkenari begira (sega)
Eta berorrek, zenbatgarren trena hartuko du?

45

46

Patxi Zubikarai

Euskal preso politikoa.

47

Babelia
Edo zeldako hausnarketa txoroak prentsari begira.

1. Jorge Pardo deritzon musikaria dago geltoki batean instrumentu eta laptop batekin. Ez dakit zergati A. datorkit
burura, bere bidaia hartan Danimarkara. Hile luzea eta
geltokiak, harekin lotzen ditut.
2. Zarata ez dut laket: billarreko bolena dator ate erdi-irekitik (inzirrikatun!) eta alboko txaboloko musika altuegia
gibeleko leihotik.
3. Euli bat hegan zelda barruan, eguraldi onaren seinale. Ta
hala da -eguzki ederra dator leihoan barrena.
4. Amsterdameko plaza bat aipatzen da artikulu batean
–ez da Damm ezagun hura, gure The Flying Pig hostaletik hurbil zegoena, beste bat da. Mutil argentinar hura,
tren geltokia hantxe bertan, coffee shop-ak, taberna ta
kafetegiak, bizikletak, M. itsututa. Hori dut gogoan.
5. Kanak ditut paparrean. Pluralean. Fact.
6. Don Delillo New York da, Paul Auster bezala. Edo Lou
Reed zena. Ez dakit Delillo izena Kirmeni irakurri nion
lehen aldiz, edo ez. Urteek aurrera egin ahala idazleek
diotena da izenburua eta usu, ez idazten dutena.
7. Argazki triste baina inpaktantea: Ulrike Meinhof-en hileta 1976an, batzuk aurpegia ezkutatzeko imintzioa eginez. Zazpi urte nituen nik orduan.Tortura Zuria Brigada
Gorrien aurka.
8. Dickens London da, nire bigarren (lehen?) etxea. Nire
bizitzaren laurdena jada hemen, tontamentian. “La vida
iba en serio”.

48

Patxi Zubikarai
Poemak

9. Babelian aurkezten ta komentatzen dituzten liburuen
%80-90en originalak ingelesez dira. Itzulpenez bizi dira
hispanoak, besteok bezala. Gure txikitasunaren zio guztiak uxatu zaizkit. I´m not small, you are just bigger than
me, that’s all.
10. “El viaje a Budapest” deritzon liburua. Furgoneta bat, zazpi lagun on, erteuropa, eklipse bat… Buda+Pest.
11. Lehen mundu gerra inbokatzen duen argazki eder baina
tragikoa. Ze gutxi behar den garai konplexu bat laburtzeko grafikoki. Ez nuke han egon nahi, baina.
12. “Cedés” irakurri daiteke El Pais-en. Zuzen, ziur aski. Baina
garbizalekeria beldurra da, besterik ez.
13. “La memoria es imperfecta en sí misma. Es importante no
inventar lo que nunca ocurrió”. Richard Ford.
14. Jarvis Cooker-en arabera, musika oro entzun egin behar
da letrak irakurri aurretik. Itoiz dugu adibide onena.
15. Irakasle-ohiak etikari buruzko liburu berria argitaratu du.
Ziur ondo dagoela. Ziur etika hispanoaz ari dela, kosmopolitismoz mozorrotuta. Again.
16. Nor kristo zen Moriarty???
17. El Pais progreko Babelia orrialde ezin kosmopolitagoetan, zer erraz aurkitzen diren, “imprenscindibles en toda
gran literatura nacional” bezalako harribitxiak.
18. Alain Turing (1912-1954). Homoa. Kastrazio kimikoa.
Depresioa. Suizidioa. Haginkatutako sagarra zegoen gorpuaren ondoan.
19. En qué consta “la buena vida”?
20. “Si para algo sirve el arte (y creo que sirve para poco), es
para ayudarnos a convivir con la incertidumbre” – Luis
Oranes.

49

21. 1906an, L. jaio zen urtean, Alsazia alemana zen.
22. “Cuerpo de mujer, blancas colinas, muslos blancos/te pareces al mundo en tu actitud de entrega”. Neruda.
23. El derecho, esa aproximación siempre imperfecta a la
Justicia.
24. George Orwell-ek, Arthur C. Clark-ek, edota Ray Bradburyk etzuten aurreikusi ez interneta ezta telefono
mugikorra.
25. Lehen postalak heldu zaizkit espetxera: Alaskatik, herritik, Alemaniatik, Irlandatik. Munduaren beste muturrera
bizitzera doan lagunaren eskutitza. Gaur da lagun bereziaren eguna, antipodetakoa. Globalizazioak bizi gaitu.

50

Patxi Zubikarai
Poemak

Olerkia
CCTV,
Blue Sky,
Barbed wire,
Bird flying high.
I´m liying down
in Alcala-Meco´s
exercise yard.

51

52

Mikel Antza
1961
Donostia
Atxilotze data: 2004ko urriaren 3a.
Espetxeratu zutenetik hainbat lan argitaratu ditu.
Ospitalekoak (2010, Susa);
Bakarmortuko kronikak (2011, Ataramiñe);
Atzerri (2012, Susa); Z2 (2013, Ataramiñe).

Albisu Iriarte, Mikel
Réau Sud-Francilien
Centre Pénitentiaire du Sud Francilien
CR 8
Lieu dit du Moulin à Vent
77550 Réau
Frantzia

53

INVICTUS
(Garaitu gabeak)
Iosu Uribetxeberriari
Gatzari
197/2006 doktrinapean bahitutako burkideei
jaioterrira itzultzen ari direnei

54

Mikel Antza
Invictus eta Samuel Beckett-en poema bat

Invictus
(Mandelak kartzelako une zailetan errezitatzen zuena)

Gau beltz hondorik gabeko amildegi
Hontatik harago
Han goian inor balego,
Hari esker, naizelako garaiezin.
Halabeharraren atzaparretan
Ez intziri ez negar
Burua dut odoletan
Zut zorigaitzaren kolpeen pean.
Kolera eta lantuzko eremu,
Izuen Gordeleku,
Zigor-urteen mehatxu,
Ez naiz beldurtuko, ez nauzu beldur.
Ez zait ardura ataka nola den estu,
Ez zenbat epaia astun,
Etorkizuna nire esku,
Nire arimaren lemazain, neu.
William Ernest Henley (1849-1903)

55

Gotorlekua
Aurkitu dugu gotorlekua
gaitz guztien iturria
hipokrita eta atzerakoien
barren-ustel eta barren-gabeen
garun-ustel eta garun-gabeen
ments eta gezurtien gordelekua
bizi ginen ez-munduaren jatorria
Aurkitu dugu gotorlekua
gizarte kapitalistaren Grial saindu
eta iturburu agorrezina
bidegabekeria, nagusikeria
eta larderiaren ernamuina
askatasun guztien hilobia
bizi zareten ez-munduaren copyrighta
Aurkitu dugu gotorlekua
salatari eta gezurtiak saritzen
egia eta elkartasuna zigortzen
berezkotasuna irentzen, maitasuna itotzen
eta irribarrea izozten den zuloa
gizakia desegiteko gizakiak
asmatutako infernua
Aurkitu dugu gotorlekua
eta ez dakigu nola egin
hemendik irteteko
Nora irten ordea? Eta zertarako,
ikasi dugunez geroztik
hor kanpoko errealitatea
hemen barrukoaren ispilatzea besterik ez dela?
56

Mikel Antza
Invictus eta Samuel Beckett-en poema bat

Gaza mon amour
Izugarria
goitik hobeto ikusten dute
soraio
hobeto gozatzen dute
bonbek eta obusek azpian hartutako
soin-adar eta zutoin anabasa
Izugarria
eguneroko albistegian
arrosario santua
estatistika makabroa
hildakoen kopurua
haien arteko
zenbat diren
(ziren)
haur
Giza eskubideak
ez baitira
Gaza eskubideak
Gazako haur palestinar baten biziak
ez du asko balio
datorren lekutik datorrela
biolentzia
gaitzetsi behar dela
diotenen kontzientzia
den mendrenik ere
astintzeko

57

Giza eskubideak
ez baitira
berdinak edonon
hori guk
–alegia, inperialismo espainiar eta frantsesaren
pean
bizirauten
ikasi dugun
euskaldunok
(katalanek
bretoiek
korsikarrek
okzitanoek
alsaziarrek)
langile jende
eta herritar xumeok–
aski ongi dakigun arren
ez gatzaizkie Gazako anai-arrebei
esplikatzen hasiko
Kartzelan
ezintasunak ito ez gaitzan
sentimenduak itotzen iaioak izanik
galdetu behar izan diot neure buruari
zer den telebista bidezko
Gazako sarraskiaren aurrean
sentitzen dudana:
Amorrua. Errukia.
Amorrua? Errukia?

58

Mikel Antza
Invictus eta Samuel Beckett-en poema bat

Amorrua:
erroketa palestinar batek
errepidean egindako zulotxoa
angelu desberdinetatik
behin eta berriro
erakusten digutenean
aurkezleak aurpegi hitsez
israeldarrek ezin dutela hondartzara
lasai joan eta Mediterraneoan must egin
azaltzen duenean
gazatarrei Ramadan hilabetean
harea edateko eta karea jateko ematen dietela
isiltzen duen bitartean
Errukirik ez:
ez da
lurrez, itsasoz eta airez
tankeek, itsasontziek, abioiek eta dronek
gau eta egun
etenik gabe
sarraskitzen dituzten palestinar borrokalariak
haur jaioberriak
nerabeak
eta haiek galdu dituzten gurasoak
zapartatu dituzten sendi osoak
ez ditudalako ezagutzen
baizik eta
soldadu israeldarrek atzera eginarazteaz gain
oraindik ere erroketak jaurtitzeko gai direla jakitean
palestinar izatearen harrotasunaren
indarra

59

Frantziako Errepublikak
enpresa pribatu bati
ni giltzapetuta gordetzeko
alokatzen dion
ziega honetaraino iritsi delako

60

Mikel Antza
Invictus eta Samuel Beckett-en poema bat

Gaza-Sur-Adour
Gazako zerrenda
hain da txiki mapan
Arabako Errioxaren tamaina
dio egunkariak
Bilbo Handian bi halako biztanlerentzat
Ez dago ordea itsasorik Araban
Hobe
Lapurdiko zerrenda
Baionatik hegoalderantz 40 km
Oiartzungo Rafahko pasaguneraino
hortik ekialderantz Endarlatsaraino
eta berriro iparralderantz
(kostaldetik 5-6 km-tara
Azkaine ekialdeko muga)
Baionaraino
Hori da Gaza
Baionatik Oiartzuneraino
guztia jendez
guztia etxez
lau
ez mendi
ez muino
ez ibai
ez erreka

61

Baionatik Oiartzuneraino
eraikin nahas-mahas
Hendaia Khan Junis
Ziburu Deir al Balah
Basusarri Jabalia
Hiriburu Beith Hanoun
kale eta kaletxo
hondamendi eta hondakinen gaineko
hiri
kanpamentu
gune
biziraupen leku
Europako hiri cartesiarren zaletuentzat
anabasaren kartografia
Haussmanen amesgaizto
bordel izugarri
inurritegi
Bilbo Handian bi halako biztanle
dio egunkariak
Heltzen duten
inurri pozoitsuen
inurritegi gaiztoa
setiatzen dituzten
israeldarrentzat
Hiria
kale meharrak
kalezuloak
eta lur-azpian
Vietcongaren
tunelak
pasabideak
62

Mikel Antza
Invictus eta Samuel Beckett-en poema bat

Gazako kartzelara
biziraupenerako ezinbestekoak sartzeko
Gazako kartzelatik
borrokatzera ateratzeko
Gaza satorrena
bizirik lurperatu nahi duten
palestinar herriaren arnasa-gunea
Pena
lur-azpiko
horietako
pasabide bat
ez dela
Réau-ko ziega honetaraino iristen
Zeren
errukarriak
gu
gure Hondamendi jarraituez geroztik
arnasa egiteko baimena eskatzera
behartuta gaudenok
Errukarriak gu
arbasoen
etxea
kultura
izatea
bizibidea
garaitu eta etsai gaituztenen
eta etsai izan arren garaileekin konpontzea
beste erremediorik ez dagoela uste dutenen
atzaparretan
daudelako
63

Gazako anaia-arrebok
begira gaitzazue
berunezko erauntsiaren pean eusten duzuen bitartean
begira
eta izan erruki
gu baikara zuen elkartasunaren
eta borroka grinaren beharrean gaudenok
Izan erruki
hizkuntza atzendu genuelako ia
eta egindako ahalegin
erraldoiaren
ondoren
oraindik ere herritarren gehiengoa
analfabetoa delako
gure herriaren suntsipena programatu dutenen
hizkuntzak erabiliz egunerokoan
Izan erruki
bikote bat Espainiak
eta suprefeta bat Frantziak
aski dutelako
(armada, kartzela eta indar errepresiboen itzalean)
oker hartzen ditugun erabakiak zuzentzeko
Izan erruki
duela ia hiru urte
borroka
armatua
utzi genuen arren
deportatuak eta sakabanatuak gauzkatelako
presoak oro

64

Mikel Antza
Invictus eta Samuel Beckett-en poema bat

berdin
adin handiko
zein gaixo larri
gure senide eta lagunak
heriotzaren gurpilean kondenatuz
Izan erruki
Oiartzunen
Tuteran
Senperen
berdin
kontrolak jartzen dituztelako
pikoloek
alferrik...
Alferrik?
Ez
Euskal Herrian nork agintzen duen
ez dezagun ahantz
Izan erruki
oraindik ari garelako
(aurkitzen ditugunean)
lurpetik ateratzen
duela 78 urte
fusilatu zizkiguten erkideak
Izan erruki
duela 33 urte
torturapean erauzitako deklarazioak
erabiltzen dituztelako oraindik
(tortura horiek ikertu
onartu

65

eta gutxiago barkamenik eskatu gabe)
borrokalariak kartzela urte luzetara kondenatzeko
Izan erruki
mesprezu eta umiliazio guzti horien aurrean
ezikusiarena eta ezentzunarena egiten ikasi dugulako
Izan erruki
eta lagun gaitzazue
nor garen ez jakiteraino zatituta
eta biderik aurkitzen ez dugun arren
irribarrea
umore ona
eta Euskal Herria askatzeko grina
ez dugulako oraindik guztiz galdu
ez dugulako oraindik guztiz etsi
ez garelako oraindik eta erabat segadan erori
Izan erruki
eta lagun gaitzazue
egiguzue tunel bat
edo igor iezaguzue
Elkartasunezko itsasontzi bat
Réau-n , 2014ko abuztuaren 1ean,
Gazaren aurkako erasoaren 25. egunean

66

Mikel Antza
Invictus eta Samuel Beckett-en poema bat

Borrokalekua
Hemen gauzkazue
hautatu guda-lekuan
borondatezko bidean
Intziriz eta negarrez
irriz eta irribarrez
bihotz beratza bizirik dugunez
Injustiziaren kontra
herria biziarazteko
bide zuzenenean
Aurrekoak eta ondokoak
hildakoak eta jaiotzekoak
bakartuta ere ditugu gugan
Izan dadila gauzkaten lekua
askatasun-xendan
soilik herriarentzat geldilekua

67

Eguna iristean
(Arkaitz Bellon Blancoren omenez)

Ez naiz jaiki zaindariaren hotsa korridorean entzun denean
Gogor jo du atea esna nendin
Ez naiz jaiki zirkinik ez
Ohi bezala ez du goxoan ireki atea
Ohi bezala oihu egin du
Nire izena isekaz lardaska
Alboko kidearenean bezala
Eta aurrekoarenean bezala
Guztienean bezala
Berak edo bera bezalako batek
Egunero bezala
Atean jo du giltzekin
Alferrik ez ditut zabaldu begiak
Long Keshen nengoenean
Lastairan etzanda
Hormari begira
Nola izan zitekeen zaindaria iristean hilda egotea
Pentsatzen egoten nintzen
Pentsatzen egoten nintzen
Ez al da inoiz amaituko infernuko egonaldi hau
Bihar etzi etzidamu
Noiz amaituko da
Bihar etzi etzidamu
Long Keshen bezala
txoriak entzun ditut
Egunsentirik gabe
Lurpean naukate jadanik aspaldi
Ez dut jada negar egiten

68

Mikel Antza
Invictus eta Samuel Beckett-en poema bat

Ez naiz jada jipoien beldur
Ez naiz amorratzen jada
Ez naiz amorratzen jada
Jada ni bederatziehun eta laurogei kilometrotara
Deserrian mantentzeko aitzakiarik ez zegoela diotenekin
Non dira nire gogoetak
Non dago ikusteko irrikan nengoen mundua
Non daude nire malkoak
Izan dadila azkena diote orain
Hobiratu aurretik lurperatutakoa
Izan nadin azkena
Ez diote kasurik egin herriaren aldarriari
Euskal presoak etxera
Euskal presoak etxera
(Arkaitz Elorrixora)
Eguna iristean, ez naiz berton egongo
Baina, nuair a thigeann ar lá aithíocfaidh mé iad go mor

69

Egonaldia La Pitié-n (I)
Goizaldeko laurak
bost gutxiagotan
mozorrodunak
Idi begitik begiratu zuen
hamaikagarren aldiz
kax-kax jo zuen
eskuargitxoarekin
kristalean
Bezperan ez bezala
ez zen kexurik entzun
Ez, “putain”
Ez, “salauds”
Ez, “foutez-moi la paix
j’ai besoin de dormir”
gaixoaren ahotik
Bezperan ez bezala
ez zuen larrialdiko deirik egin
erizainak bere taupadak neur zitzan
bihotza
izu-laborriz
bularretik aterako zitzaiola
lokartzen zen aldiro
esnatzen zutela
eri zela
bakean utziko zutela
berma zezala
medikuak
eskubideak zituela
eta abar
70

Mikel Antza
Invictus eta Samuel Beckett-en poema bat

eta abar
eta abar
Goizaldeko laurak
lau gutxiagotan
mozorrodunak
berriro jo zion
krax-krax
eskuargitxoarekin
bihotzean
Zirkinik ez
Argia piztu
arrapaladan sartu
bele beltzek
inguratu zuten
bele zuriek
eria
presoa
gorpua
Hatzak karotidan
“ez dago zereginik”
erabaki zuen
txabusina zuridunak
aurpegia estaltzen zion
mozorro beltza kentzea ahaztuta
mediku-txostenean
“mort naturelle”
idazten zuen artean

71

Goizaldeko laurak
eta hamazazpitan
korridorean barrena
zeramaten bitartean
beleek karranka
ohatilak kirrinka
izara zuria krobitxet
hilotzak
“Xabier
Lopez
Peña
euskal
preso
politikoa
nintzen”
aldarrikatzen
zuen

72

Mikel Antza
Invictus eta Samuel Beckett-en poema bat

Egonaldia la pitié-n (II)
Bihar eramango naute
La Pitié-Salpetrière ospitalera
Burdinez zamaturik
gizon armatuek zaindurik
biluztasuneraino miaturik
Bihar eramango naute
Xabier Lopez Peña hil zuten lekura
Nire borondatez
gogo txarrez
aieru goibelez
Bihartik aurrera
uneoro izango dut inguruan
polizia eta zaindari jende
arropa beltz mozorrodun
soraioki bihozgabea
Bihartik aurrera
nire osasunaz arduratuko da
mediku eta erizain jende
txabusina zuridun
adeitsuki bihozgabea
Bihartik aurrera
Odola emango dut tutuetan
Taupadak neurtuko dizkidate
Nire osasuna kartzelako egonaldiarekin
bateragarria dela berrets dezaten
73

Su eztitan
jarrai dezakedala nik ere
zementuzko eta belar artifizialezko promenada ttipien
bestaldeko belarra ikusi ferekatu gabe
Urtean sei hilez eguzkirik sartzen ez den
hormatzarren atzean ospelduta
Gehienez hamar metrotan behin
bidea ixten diguten ateen aurrean
gure ibilbide etenik gabe herrenduan herbaltzen
hiltzen

74

Mikel Antza
Invictus eta Samuel Beckett-en poema bat

Bidassoa
Fleuve clandestin
Pont, lien
Contrebandier de rêves
de futur et de luttes
Fleuve otage
Plaie, tranchée
Frontière de ma jeunesse
Espoir d’un retour sans ivresse
Ibai klandestino
zubi, lotura
etorkizun, borroka eta
ametsen kontrabandista
Ibahitu
zauri, lubaki
gaztaroko muga
inoizko itzulera esperantza etsia

75

Garaitu gabeak
Hainbatetan
erori garelako
dakigu
zer den behin eta berriro
zutitzea
Hainbatetan
zigortu gaituztelako
dakite
zenbateraino den alfer
beren larderia
Hainbatetan
zigortu gaituztelako
dakigu
zenbateraino den alfer
inor zigortzea
Hainbatetan
zanpatu gaituztelako
dakite
behin eta berriro
jaikiko garela
Hainbatetan
agindu digutelako
dakite
ez dugula bizi garen artean
obedituko

76

Mikel Antza
Invictus eta Samuel Beckett-en poema bat

Hainbatetan
agindu digutelako
dakigu
ez dugula bizi garen artean
aginduko
Hainbatetan
egin dugulako porrot
dakigu
zein den eder
garaipenaren ametsa

77

Samuel Beckett-en poema bat
imagine si ceci
un jour ceci
un beau jour
imagine
si un jour
un beau jour ceci
cessait
imagine
Samuel Beckett

balitz hau
noizbait hauxe
egun eder bat
balitz
noizbait
egun eder batez hau
ez
balitz
Mikel Antzak eta Peru Iparragirrek itzulita,
2013ko urriaren 5ean,
Réauko ikustaldi kabinan

78

Marixol Iparragirre Guenetxea
1961
Eskoriatza
Atxilotze data: 2004ko urriaren 3a.

Réau Sud-Francilien
Centre Pénitentiaire du Sud Francilien
CR 8
Lieu dit du Moulin à Vent
77550 Réau
Frantzia

79

Souvenirs d’enfance
Je ne veux pas regarder en arrière.
Chercher dans le souvenir des moments de plaisir alors que
j’étais petite éveille en moi la douleur d’un paradis perdu.
Le temps a adouci mon regard sur la douleur et les souffrances
vécues et je considère avec compréhension et un doux sourire
les maladresses des adultes qui m’entouraient… mais je suis
incapable d’évoquer les beaux moments sans que la tristesse ne
me prenne, sans qu’un sanglot ne m’étouffe.
Chercher dans mes souvenirs d’enfance.
La certitude de ne pas être d’ici. De là où je suis maintenant. De
là où on me maintient.
D’avoir été arrachée. Arrachée de ma nature. De mon
paysage.
Je ne veux pas regarder mon enfance.
C’était la liberté, l’ insouciance du temps qui passe.
C’était avant que j’apprenne des grands que le monde, le temps,
la vie, tout ce qui m’entourait était limité. Avant que je n’accepte
de les écouter.
Explorer, errer, suivre les chemins, s’éloigner de la maison, dans
les bois ouvrir des passages entre les fougères, dans la rivière

80

Marixol Iparragirre Guenetxea
Souvenirs d’enfance eta Haurtzaroko oroitzapenak

glisser sur des rochers humides, essayer de dompter le ruisseau
avec des cailloux trop ronds.
Les armoires n’étaient que des belles cachettes.
Trouver des aliments en dehors de la maison était en fonction
des saisons et du lieu choisi pour la cueillette.
Les ronces nous égratignaient la peau alors que nous ramassions
des mures qui nous coloraient la bouche en nous transformant
en monstres impitoyables qui fonçaient, fous, pour ne s’arrêter
qu’une fois happés par un autre jeux loin des mûriers.
S’asseoir à la lisère de la rivière sur l’herbe après avoir vidé
nos poches, décalotter des noisettes trop vertes, se concentrer
pour séparer la chaire de la coquille après l’avoir trop écrasée
entre deux cailloux toujours trop ronds.
Je ne veux pas regarder en arrière. Chercher dans mes souvenirs
d’enfance.
Il n’existe que moi et les gouttes de pluie qui tambourinent
légèrement contre les carreaux de la fenêtre. Couchée, je
choisis une des gouttes, je guette le moment où poussée par le
vent ou grossie par la pluie incessante elle finira par glisser. Au
début elle va zigzaguer, elle va aller d’une goutte à une autre en
se chargeant d’eau, jusqu’au moment où, trop grosse, elle sera
au point de se précipiter d’un seul coup. Essayer de deviner: vat-elle s’écouler tout droit, aplatie, distendue, vidée d’elle-même ?
Ou, est-ce que, par bonheur, réussira-t-elle à garder sa forme
arrondie jusqu’à la fin? Une rafale de vent vient tout emporter!

81

Un nouveau tableau aquatique apparaît et tout recommence.
Regarder en arrière. Chercher dans mes souvenirs d’enfance.
En été, dans la pénombre, dans la chambre, à l’heure de
la sieste, un rayon de soleil qui coupe l’espace. Un rayon de
soleil qui part depuis un petit trou de la fenêtre, et qui tout en
s’agrandissant traverse la chambre pour finalement se projeter
mille fois augmenté dans le mur de plâtre devenu blanc dans la