Ataramiñe'07 Euskal Errepresaliatu Politikoen Literatura Koadernoak - 12

Bederatzi metro karratuk, gizartea osatzen dute
Atxiloketak gauez gertatzen dira, atxilotua beste unibertso batera igarotzen dela oroitarazteko-edo.
Gauaren magalean etxetik atera, bakartu, lotu, burdinsaretu, biluztu, arakatu…Argazki eta atzamar markez josi, identifikatu… Barre eta irainak,
hurbiletik sentiaraziko dizkiote.
Komisarian hotza eta beldurra lagun, ez bata ez bestea ezin lokalizatuko
ditu. Burua nahastua, dar-dar zotinka, minak eta nahigabeak gorputz guztia beretzat hartuta, biluztasunean bere burua ezagutzeko arazoak izango ditu.
Ondoren etorriko dira poltsa, elektrodo eta baineraren infernua. Kaka
eta pixa praketan egitea, beldurraren beldurrez. Izerdi, pixa eta kakatza
lokalaren zikinean usaintzea. Izerdi hotzetan askatasuna galduta, hiltzea
soilik amestea.
- Erlojuz pribatuta, begiak hertsiz loak hartu ezinik, ilunean botata
bakarrik, ardiak langa gainetik saltoka kontatzen nituela igaro behar
nuen denbora. Komisariako bost egunen ondoren, jantzi zikinetan
izoztua, ezerezaren arranpalo nintzen epailearen aitzinean. Toki
absurdo hartan, pertsonaia irreala besterik ez nintzelako.

Auto zelularra gelditzearekin bat, eskuma aldean eserita nuen inspektoreak lurrera salto egin eta, ate metaliko astunari ostikada bat eman ondoren, interfonotik mintzatu zen. Orduan ireki zen atea bi aldeetara.
Geldiro, komando elektrikoari esker.
Autoak azkar hartu zuen abiada bizia barrurantz; zuloan hilobiratuz joan
ginen patio estu bat zeharkatuta. Autotik irtenarazi ninduten orduan, nire
aldeko atea zakarki, kolpe batez zabalduta. Uniformez jantzitako emakume bat hurbildu zen, hitz batzuk gurutzatu zituen eskoltarekin, niri atzea
emanda.
Lurrean, hanka mugitzen nuen orduko, zorabio oinaztu batek jartzen ninduen lehengo toki berean. Burukominaren hasierak lokia zulatzen zidan;
behazunaren zaborrak, mingaina hertsi eta, gosez tirokatutako urdailak
gargaraka ziharduen.
Barruan, hiruzpalau funtzionario nire kargu egin eta espetxeko ate nagusia zeharkatzen lagundu ninduten, hertsipenaren geriza presente nuela.
Hezetasunaren kiratsa, murru lodiek erakusten zuten gorrotoarekin
batera. Oilo larrua azaleratu zitzaidan ene burua hainbeste sarraila, judas,
ate eta burdinsarez inguratuta ikustean.
Ostean, gela txiki batera eraman ninduten. Bertan, atearen goiko aldea
apaintzen, urre gorrizko hizkietan, zuzendariaren izena irakur zitekeen.

Auzitegitik irten eta iristear ginen espetxerako bidean, etxeak eta bideak
begiratzen nituen oraino, hartutako norabideak hirigunetik urrundu eta
helmugara hurbiltzen ninduelarik.

Mostradore batek bitan banatzen zuen gela. Mostradore atzean, funtzionario-burua eserita. Nire egoera zibilari buruzko bere galderei erantzun
behar izan nien, ordenagailuan betirako gorde zitzan, sailkatuta.

Halako batean, murru garai baten aitzinera iritsi ginen; balaztada siku bortitz batek jarri zielarik amaiera nere isileko pentsamenduei, eskuak atzean loturik.

Hantxe bertan, erlojua eman zidan eskumuturrean jar nezan. Baita eraztuna ere. Minutuen ezpatak eta orduen sastakaiak, putzaldia mozteko
segunduro. Bihotza zulatu eta arima zeharkatzeko. Atzamarrean, distiratsu jarri nuen eraztuna, maitearen ausentzia itotzeko.

146

147

Izenik gabe
“Bederatzi metro karratuk, gizartea osatzen dute”

Telefono dei batek moztu zuen ongi-etorriaren formalitatea. Bat-batean
sagutegian harrapatuta, aterik gabeko zulora jaurtia nintzela oroitarazi
zidan barruan zerbaitek; jabego guztiez larrutua, identitate bakarra zifra
luze bat besterik ez nuen.

Hitzak garrasi bihurtzen dira murruek sestratuta, usoen gorotz artean.
Patioko zakarrontzietan, arratoiek presoon hondakinekin sabelak betetzen dituztenean gauaren ilunean. Gorputz urrakadetan isolamenduko
hormigoitan, hodeiertza lau izkinetara mugatzeaz batera.

Araketaren erritualetik ere igaro behar izan nuen derrigorrez. Biluzik jartze hau, uste baino sakonagoa izanik: bainu-jantzia udaran galarazita, tampax odoldua hilero eskura ematera behartuta. Erritual hau, erregularki
berriztatzen da gainera: menperatu, otzan edo izaki-azpikoaren estatusa
baieztatzeko bitartekoa baita.

Espetxea, eskubide gabeko lekua da: baimendua ez den guztia, debekatua da. Oihan txikia. Giza lazeriaren kloaka. Gizarteko miseria guztiak gordetzen dituen Pandoraren kutxa. Butxatutako hodeiertza. Larrialdien
sumendia. Ezarritako biolentzia. Borroka etengabea kanpokoarekin
harremanetan jarraitzeko. Goizero, jaikitzeko indarra izateko. Unibertso
hotza, eguzkiak pixka bat epeltzeko.

Espetxeko arkitektura bera, presoa minutuz minutu begiztatua izateko
erara egina da dorre zentralizatu batekin.Ateko zirrikituak, patioko kasernak… Presoa dute hogeita lau orduz helburu: begiztatu, zaindu eta
zigortzeko. Presoa, funtzionarioen so etengabetik at, ez bizitzeko.
Zainetan itsasaldiak gora egin eta galdaran egosten da izerditan odola.
Itolarria eta hertsipena: bederatzi metro karratuko ziega, bi lagunentzat.
Lau metro karratu t’erdi, bakoitzarentzat. Bederatzi metro karratuk gizartea osatzen dute; nortasunik gabeko bost zenbakik, presoaren identitatea.
Zentzuek garrantzi berezia hartzen dute espetxean. Murru, ate eta burdinsareek ikusmena galaraztean, entzumena garatuz doa abereen gisan,
inguruan gertatzen denaz jabetu eta begien elbarritasuna ezkutatzeko.
- Jan, zutik egiten dut; ispiluaren aurrean norbait ikusiz, bakarrik ez
bazkaltzeko.
Barrotegi, ate eta pausoen zartaden erritmora bizi behar da; giltza-hots
eta erantzunik gabeko garrasien oihartzunean. Irain-garrasiak, giroa
estaltzen laguntzen duten ahausiak dira; barnea zulatzen diguten isiluneak. Hitzak, motzak: ziega, araketa, transferra, bisita, isolamendua…

148

Gauetan, ilargiak dakizki garunak bizkortzen hormen itxialditik. Batzutan
ziega txiki-txikia ikusten da norbera suntsitzeraino. Beste batzuetan, ostera, bere neurria hartzen du zentimetro bat beste lekuko, gaueko hirurogei volteko bonbillarekin.
Arratsa da minbiziaren ordua. Kanpoan lana bukatuta, jendea etxeratzen
den unea gogoratzen duelako, norberaren bakardadea oroitarazita.
Larunbatek, pasioaren eguna dakite izaten kartzelan. Ostiral gauean, loak
hartzea kosta eta barroteak urtu egiten dira sabaiaren bihurguneak
irentsita, biharamuneko pozaz.Ametsaren espazioan, abots erlatsen arnasa eta izaren kirrizkadak ahazten dira, hurrengo egunean besoetan izango dugun maitea buruan dugula lokartuz, ziega nabiro bihurtuta.
Lo arinak, noizbait herriko errekan behera joandako xaboi-uraren oroimena edo etxeko bainerako gel usaina ekarraraziko digu gogora.
Hurrengo eguneko gorputz irudikatua amodioari irekiko zaio. Bata bestearen besoetan, bata bestearen ispilu bihurtuta, izar iheskorren antzera…
Baina izar iheskorrak, izar hilak ez al dira? Ilusio distirarik ez dutenak eta
azken hatsa iragartzen dakitenak?

149

Bisitak, poz nahigabetu, urradura, zapuzketa edo banaketaren uneak ere
badira. Itxaropenaren garratza, denboran zehar iraungo ez duen zita
aldakor edo azken unean hondatutako agurraren zaporea utz dezakete
baita.
Tren geltokiko agur musuaren zaporea, gaueko ohe huts deseginarena,
goizeko hautsontzi betearen hotzarena edo inoiz iritsiko ez den eskutitzarena. Denboran, distantzia handituz ihes egiten digun bikotearena; egi
bihurtzen den ausentziarena. Presoaren egon luzeak, musu eta izara horituen geriza lagatzen duelako eragozpenen ispiluan, iltze astunak gorputzeko ertz guztiak gurutzatuta.
Igande goizeko iratzartzea, betiko sirena hotsarekin batera, gogo bakoa
izanen da Fresnesen edo Soton. Bezperako oroimen irrigarria. Banaketa,
bakardade eta izara hoztuena. Erdi konpartitutako plazer eztei likin baten
hondarra.
Zorion Zamakola Ibaibarriaga
1965
Ermua

2001.ean atxilotu zuten.

Centre Pénitentiaire de Clairvaux
Ville-sous-la-Ferté
10.310 Bayel

150

“Eskutitzak berandu datoz” eta “Euskal footing-a”

Eskutitzak berandu datoz
Euskal preso politikoak eskutitz-idazle ezin finagoak dira. Egunero-egunero paper bihurtutako zuhaitz-baso mardula abiatzen da euskal presoak
dauden espetxe ugarietatik, eta zentsura eta kontrol lanaz arduratzen
diren funtzionarioei eta euskarazko itzultzaileei izerdia darie, halako lerro
piloa itzultzeak eta kontrolatzeak dakarren lanaz gainezka.
Eskutitz meta izugarri horretaz jabetzen garenean, normalagotzat joko
dugu bidean hainbat eta hainbat eskutitz “galtzen” bada, zentsura lanak
funtzionario finak gainditzen baditu. Eta ulergarria ere Espainiako Espetxe
Zuzendaritzaren asmoa, astean bi eskutitz baino ez idazteko muga agindu duenean. Mihi gaiztoek diotenaren aurka, horiek guztiek ez baitaukate euskal preso politikoa bakartzeko helbururik, komunikazioa murrizteko asmorik; eskutitzak idazteko muga (estua) ezartzen dutenean zentsurako langile finen itolarriari erantzun baizik ez dute egiten. Edo eskutitz
papera sortzeko erabiltzen den oihanaren defentsa ekologikoa garatzen
dute bestela, batek daki.
Ez, oker dabiltza mihi gaiztoak. Guztiz bestela, Espainiako eta Frantziako
Gobernuek euskal preso politikoen eskutitz-ekoizpena sustatzea dute
helburu. Zergatik bestela sakabanatzen dituzte euskal presoak ehundik
gora espetxe ezberdinetan, Euskal Herritik ehunka kilometrora? Zergatik
bestela mugatzen eta ukatzen dizkiete bisitak, eskutitzak idaztera bultzatzeko ez bada? Izan ere, Euskal Herritik ehunka kilometrora, espetxeratutako lagun eta kideak sakabanatuta, etxekoak bisitan sartzeko hamaika
zailtasun eta lagunak bisitan sartzea ia ezinezkoa, zer geratzen zaio euskal preso politikoari munduarekin komunikatzeko, eskutitzak ez badira?
Baina tira, euskal preso politikoa idazle fina dela egia borobila izaki, esan
behar da kasu batzuetan horrek ez dakarrela halabeharrez jasotako
eskutitzari berehala erantzungo dionik. Aitzitik, berandu erantzutea “arrazoitzeko” eskola oso bat garatu da espetxeetan, edo kide batzuen artean behintzat. Eta hona hemen hartu-eman epistolarrean eskutitza berandu idatzi izana justifikatzeko aurkitutako perla batzuk. Batzuk neuk jaso-

152

takoak eta beste batzuk kideek emandakoak; batzuk neuk erabilitakoak
eta beste batzuk lagunek idatzitakoak; beste batzuk, azkenik, erabiltzeko
modukoak izan litezke. Ez daude denak (ziur zerrenda ondo osatzeko
adibideak eta ideiak barra-barra dabiltzana hortik zehar), baina dauden
guztiak badira izan.
Hasiera eskutitz guztientzat berdina edo antzerakoa da: “Barkatuko didazu erantzun hau pixka bat berandu ailegatzen bazaizu...”.
Eta hortik aurrera, denetarik:
Aitzakia landua:
... baina jakizu eskutitzak ardoa bezalakoak direla: denbora behar izaten
dute ganoraz osatzeko, funtsez gorpuzteko, mamia eskuratzeko.
Denborak ondu egiten ditu eta ondorioz erantzuna atzeratuz edukian
irabazten dute. Hain zuzen, berandu idazten badizut seinale ona da,
ohiko lau pitokeriez gain mamitutako zerbait datorkizun seinale. Pentsa
ezazu ardoa balitz honakoa “grand cru” baten parekoa izango dela: urrin
sendoa, kolore egokia, gorputz mardula, zapore borobila... Ardo arinak
eta eskasak dira uzta jaso eta berehala egiten direnak...
Aitzakia erraza:
... baina gaixorik eman ditut azken egunak. Ez dakit gripea edo zer
demontre izan den baina neka-neka, buruko minez eta erdi kalenturaz
egon naiz. Imajinatuko duzun bezala, ez naiz egon idazteko baldintza egokietan.
Aitzakia merkea:
... baina kasualitate puñeteroa, lehengoan zigilu barik geratu nintzen. Eta
badakizu nolakoak diren hauek inguruok. Beste kiderik ondoan ez daukadala, matoi madarikatuek ez didate zigilurik ematen eta preso sozialen
artean ez dirudi inor dagoenik eskutitzik idazten duenik. Inork ez ei du
zigilu bat ere. Gero, oi bezala kantina-ekonomantoan eskatu nuenaren
erdia ez didate ekarri eta tartean zigiluak... laburbilduz, orain arte itxaron

153

behar izan dudala zigiluak eskuratzeko. Hurrengoan finago ibiliko naiz
antzerakorik ez gertatzeko.
Bihotzaren aitzakia (sinesgaitza izan arren ondo geratzeko balio lezakeena):
Konturatu naiz zuri idatzi barik luzaroan egoten naizenean, zurekin gehiagotan egiten dudala amets (akaso eskutitzek zure presentzia areagotu
egiten dutelako eta ondorioz zure falta gutxiago igartzen dudalako). Zuri
idatzi barik egoteak, beraz, zurekin ametsetan gehiagotan egotea ahalbidetzen dit.
Espetxearen errua (oso praktikoa eta erabilia):
... baina espetxe aldaketa neukala esan zidaten, eta espetxe berrian egoteko zain egon naiz, zuri bertatik idazteko, helbide berria eta azken albisteak emanez. Gero, betiko moduan, esandakoa gezurra izan da eta
hementxe nago oraindik, betiko lekuan. Eta berehala hasi naiz idazten!
Espetxearen errua-2 (hau ere praktikoa eta erabilia):
... baina badakizu nolakoak diren kontuak: astean bi eskutitz baino ezin
ditut bidali eta ezin izan dut zurearentzako tarterik aurkitu orain arte.
Familia osoak urtebetetzea garai berean egiten du, zuri baino askoz gutxiagotan idazten diedan lagunei idatzi diet, zorrean nituen eskutitz batzuk kitatu ditut... Tira, azkenean zure txanda heldu da, baina ez kexatu
gero; normalean zu izaten zara-eta, lehena.
Aitzakia atletikoa:
... baina azken aldian hamar kilometroko denbora-errekorra prestatzen
ibili naiz azken bi hilabeteetan, serieak, azelerazioak, entrenamendu luzeak... egunero-egunero egin dut zerbait eta ziegara itzultzen nintzenean
jota heltzen nintzen, beste ezertarako gogo eta indarrik gabe.
(Eskutitzean zehar kontatuko du azken astean hainbesteko entrenamenduaren erruz lesionatu egin dela eta ezin izan duela errekorrik egin).

154

Eraso prebentiboa:
Aizu, ez daukazu nire eskutitzei erantzuteko usterik, ala? Zure azken
eskutitza duela hiru hilabete inguru jaso nuen eta harrezkero bi bidali dizkizudan arren, zure erantzunik ez. Alfertuta zabiltza, ala? (Gero, lagunak
ezer ez duela jaso eta zure eskutitzaren zain egon dela idazten dizunean,
nahikoa da harrituarena egitearekin: “Nola ez duzula ezer jaso?”. Eta errua
espetxeari egotzi:“Beti galtzen dituzte eskutitzak, alu halakoak! Apropos egiten dute...”).
Aitzakia goxoa:
... baina sukaldaritza ikastaro batean apuntatu naiz. Atzerapenagatik barkamena eskatzeko, baina, sekulako pastel goxoa egingo dizut elkartzeko
parada daukagunean, ados?
Aitzakia intelektuala:
Irakurri dituzu Amin Maalouf, Paul Auster eta Kenzaburo Oe-ren azken
liburuak? Itzelak dira, benetan ederrak. Lagun batek bidali dizkit eta azken
asteak une oro irakurtzen eman ditut, beste ezertarako astirik hartu
barik. (Arazoa, jakina, lagunak liburuok irakurri dituela esaten badizu, eta are
gehiago berauen inguruko komentarioak egiten badizkizu. Hor hasten dira
komeriak!).
Aitzakia intelektuala-2:
... baina azterketa garaia denez, ikasketek hartu didate denbora osoa eta
ez dut beste ezertarako astirik hartu. (Geroago jakingo duzu azterketa
bakar batera ere ez dela agertu...)
Bihotzaren aitzakia:
... baina ene! Neska-mutil panpoxa bat ezagutu nuen eta badakizu zer
gertatzen den bihotzak tilin egiten duenean: laguntxoari idatzi eta idatzi
ibili naiz azken hileetan, eta beste eskutitz guztiak baztertuta laga ditut.
(Bigarren zatia falta da ondoren, eskutitzean zehar jorratuko duena, alegia,
orain bihotz kontuak ez doazela horren ondo eta hain zuzen horrexegatik
daukala astia zuri idazteko. Eta zu bihotzaren “txaplata”, “adabakia” baino
ez zaren inpresioa utziko dizu...).

155

Bihotzaren aitzakia-2:
... baina kontua da neska-mutiko goxo-goxo bat ezagutu nuela bisitan,
berarekin enroilatu eta oporraldiak espetxe alboan ematea erabaki
duela. Imajinatuko duzu zelan ibili naizen bisitekin; ez dut eduki burua
beste ezertarako! (Ez sinetsi: benetan ligatu balu oraindik ez zizukeen idatziko; lagun berriari baizik ez ziokeen idatziko).

eta neska-mutil lagun berria aurkitu dut. Ah, eta Ataramiñen argitaratzeko liburua prestatzen ari naiz. Ito samar, beraz. Hurrengoan lasaiago idatziko dizut. (Hori guztia, hamar bat orri betetzen dituen eskutitz batean,
aste bete lehenago igorri zenion postal bati erantzunez).
Eta hortik aurrerakoa, bakoitzak bete dezala.

Inuzentearena egitea:
Benetan hainbeste denbora pasatu da erantzun barik? Ene ba! Zelan joaten diren egunak! Hurrengoan, zinez, arreta gehiago jarriko dut.
Inolaz ere erabili behar ez den aitzakia: