Ataramiñe'07 Euskal Errepresaliatu Politikoen Literatura Koadernoak - 11

Total number of words is 3782
Total number of unique words is 1162
32.2 of words are in the 2000 most common words
45.9 of words are in the 5000 most common words
52.2 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
diren moduan; espaloi ertzetan pilatutako orbelak eta hara-hona pasieran ibiltzen direnen oroitzapenak urrutietara eramateko adina haize ibilia zen ordutik.
Huntzak ezin du dena estali ordea, eta haizeak ere printzaren batzuk
uzten ditu galbahean, eta Lukario, ukalondoak belaunen gainean, bere
oinetara begira geratu ohi zen lantzean behin, edo espazio mugagabeko
lausoguneren bat zelatatzen bezala soa galduta, Irkusen akorduan trabatuta nonbait.
Horrela geratu zen.
-Heriotza ez da azken ezereza; ez da jarraipenik gabeko azken amaiera...
-ekin zion beste behin ere Asmodeok, Luxio eta bien arteko kontuei adi
zegoela ikusita.
-Hil ondoren, zakur batengan berpiztu zen Irkus -heldu zion Lukariok
hariari-. Bigarren bizitzan berpiztu zenean zakur bat zen Irkus, baina ni ez
nintzen oso gerora arte ohartu horretaz. Izan balitz zakur dotore horietakoa, erakusketetan-eta txukun orraztuta ikusten dituzun horietako bat,
tira. Baina zorritsu itxurako belarri handidun bat zen, iletsu eta zarpaila,
ostikoz jota ondotik larratzeko gogoa ematen dizun horietakoa. Lagun
zendu berriaren etxe hutsera joan nintzen lehen aldian, atarian etzanda
zegoen zakurra, Irkus berpiztua alegia, nire faltari luzetsita. Isatsari eraginez eta intziriak eginez hartu ninduen; atzeko hanken gainean zutitu eta
paparrera jauzi egin zidan. Ezohiko gauza iruditu zitzaidan, nik ez nuelako
ezagutzen zakur hura. Baina berak ezagutzen ninduen ni; lagun minak izanak ginen bere lehengo bizitzan eta horren memoria zeukan. Ez zen,
ordea, konturatzen gizakia izana zela lehengo bizitza hartan eta zakurra
zela orain. Ez zirudien bi bizitzen arteko etenik sumatzen zuenik edo nire
ulertezinaz ohartzeko gai zenik. Zein zen ere ezin zidan esan. Intziriak eta
zaunkak egiten zituen, baina ezin esan... Edo ezin nik ulertu.
-Dialekto hertsia da zakurrera -esan zuen Asmodeok isilunea bete
nahian.

137

Jokin Urain Larrañaga
“Galduen ostatukoak”

-Nahikoa minduta nengoen lagunaren heriotzagatik -jarraitu zuen
Lukariok-. Eraitsita nenbilen animuz; zakur baten losintxei jaramon egiteko gogo handirik gabe behintzat, eta ostikoz jota uxatu nuen lehen egun
hartan Irkus zenaren etxeko ate ondoan. Intziri larriren bat egin zuen,
baina ez zen asko aldendu; diosal egiteko nire modua zela irudituko zitzaion. Orrazkera gorabehera, pentsatu ere ez zuen egingo betiko Irkus
zenik bera. Ezin baina hori ulertu bere zakurtasunetik, eta Irkus zeneko
agurrak eta imintzioak egiten zizkidan, nire jaramonik eza eta purrustadak aintzat hartu gabe. Eta nik ere ezin ulertu eta ezin ezagutu hura, ezin
jakin Irkus bizi zela zakur harengan. Halako batean, hala ere, hasi nintzen
ohartzen zakur haren begiradak bazuela zerbait... Nire lagun zenduaren
begirada eta keinuak gogorarazten zizkidan. Irkus eta biok ibili ohi ginen
lekuetan ibiltzea gustatzen zitzaion zakurrari. Hark eta biok kafea hartu
ohi genuen tabernetako atean geratzen zen ni baino lau-bost pausu
aurrerago joanda. Irkusek bezalaxe, kaira joan nahi izaten zuen zakurrak
ilunabarretan, eta itsaso zabalari begiratzen zion handik.
-Poeta izango zen -tartekatu zen Asmodeo-; inspirazioaren zain egoten
dira poetak kaietan.
-Hasiera hartan Irkusen etxe hutsaren atarian egon ohi zen zakurra. Ate
ondoan etzanda ematen zituen ordu amaiezinak. Egunen batean huts
egiten banuen hara agertu gabe, edo bi egun, hirugarrenean joan eta
hantxe aurkituko nuen, zain, ni noiz azalduko. Isatsari eraginez, imintzio
eta intziri larriak eginez etortzen zitzaidan orduan, paparrera jauzi egiten
zidan... Eta ez zuen nire ondotik alde egiten ilunabarrean kaitik itzulia
egin eta bere etxe paretik igarotzen ginen arte. Han geratzen zen.
Gerora, ordea, nire hutsarteei luze irizten zienean, Irkusen etxe ataria
laga eta kaleetan barrena, ohiko taberna eta lekuetan nire bila ibiltzen
hasi zen. Kaira joan eta uhuriaka aritzen zen, ostera herriko kaleetara
bueltatua, harik eta aurkitzen ninduen arte. Ikusten ninduenean, korrika
batean etorri eta jauzi eginez paparrean ipintzen zizkidan aurreko hankak. Intzirika eta isatsari eraginez agurtzen ninduen, eta orpoz orpo
jarraitzen zidan, bazterrik bazter, ostera etxera itzultzen nintzen arte. Ez

138

zuen haserrerik erakusten ihesi ibiltzen nintzaiolako. Baina, Irkusenerako
bisitak asko bakandu nituela ohartuta nonbait, neure etxeko atalaurrean
itxaroten hasi zen laster. Hantxe ematen zituen gauak, eta ez neukan
modurik hark jarraitu gabe inora joateko. Zakurra atarian zain neukala
ikusita, etxetik irten gabe geratzen nintzen, egunetan igoal. Halakoetan,
kaleetan barrena, ohiko taberna atarietan eta kai inguruan biraka, arima
alderrai legez ibiltzen zen zakurra, intziri eta uhuriaka ibili ere, negar urratuan. Etxeko leihotik entzuten nituen haren uhuriak, eta aitortu behar dut
Irkus zenaren ahotsa ezagutu uste izaten nuela zakurraren lanturu haietan. Haren begirada eta imintzioek, lagun min nuenarenak gogorarazten
zizkidaten gero eta gehiago. Etxean hartu nahiko nukeen, neurekin eraman etxera, baina ezin...
-Ezin? Zergatik? -galdetu zion Asmodeok, hainbat aldiz kontatzen hasi eta
beti etenda lagatzen zuen istorioa osatu zezan behingoan.
Orduantxe jaiki zen Artzubi mahaitik, eta kanpora abiatu zen hortzordeen kaxa galtzarbean hartuta. Baluk atzetik jarraitu zion, hortzordeen erakusmahaia eskuetan. Haiei begiratu zieten bezeroek.
Ostatu atarian Artzubiren ondoan kokorikatuko ote zen Balu, ala eliz
aurrean gargola parean belaunikatzera joango ote zen galdetu zion
Luxiok bere buruari. Haren ondoren irten eta bere begiz ikusteko tentaldia izan zuen, baina Lukarioren istorioa galtzeko arriskuak gerarazi
zuen zegoen lekuan.
-Zergatik ez zenuen zakurra etxean hartu? -galdegin zion berriro
Asmodeok.
-Ezinezkoa zen; pentsaezina -erantzun zion Lukariok, begirada ostatuko
atetik Asmodeorengana ekarriz-. Gure aita zenaren espiritua zegoen
etxean. Zakur jendearen etsai amorratua izana zen gure aita bere bizitzan eta, gero, hil ondoren, irain ikaragarritzat hartuko zukeen bere espiritua zegoen etxean zakur bat sartzea. Aita zenaren haserrerik latzena
piztuko nukeen etxera eraman izan banu zakurra. Barrura sartu gabe

139

ere, etxetik entzuten genituen askotan atarian edo inguruko kaleetan
nire bila zebilen zakurraren uhuria eta intziri negartiak, eta haiek entzutean trumoiarenak adinako hotsak egiten hasten zen gure aita zenaren
espiritua, etxeko hormak eta altzariak dardararaziz. Gero eta bake gutxiago neukan etxean, eta etxetik kanpo ere ez nintzen oso eroso sentitzen. Atetik irtenez gero, neure itzalaren pare jarraitzen zidan zakurrak,
nindoan lekura nindoala. Irkus izan nahi eta ezinak ematen zion setarekin
jarraitzen zidan. Izan ezin hori gero eta gehiago sumatzen nion zakurrari
begietan, eta larritu egiten ninduen haren ezinak. Kaleetan, kai inguruan
edo taberna atarietan edonork ostikoren bat eman edo jotzeko keinuak
eginez larratzen zuenean larritzen ninduen batez ere. Jo egiten baitzuten
haurrek ere, ostikoz edo harrika. Itsusitik parte ona zuen izan ere. Eder
horietakoa ez behintzat...
-Adar jotzailea izango da patua, halako abere moduan berpizteko hil
ondoren -erantsi zion Asmodeok.
-Etxetik eta herri hartatik alde egitea erabaki nuen; bidea aukeratzen ibili
gabe abiatu, eta honaxe heldu nintzen -esan eta isilik geratu zen Lukario,
bere oinetara begira.
Denbora zen Lukario Galduen Ostatura iritsi zela, eta hamaika aldiz hasia
zen bere istorioa kontatzen. Baina etenda utzi izan zuen behin eta berriz.
Halako batean lortu zuen ordea osorik kontatzea, eta harri handi bat
bere lekuan ipintzea lortzen duena bezala geratu zen.
Ez zen etxera egundo itzuli, ezta Irkusekin ibili ohi zen lekuetara ere. Ez
zuen berriz entzun nahi lagun ohiaren arimarekin zebilen zakurraren
uhuri tristerik.
Ez zuen itzuli nahi, baina bazekien, pentsatzekoa zen ohiko kale haietan
batera eta bestera ibiliko zela oraindik zakur belarri handi itsusi hura, eta
haren uhuriekin Irkus zena ariko zitzaiola deika. Bazekien kaira joango
zela zakurra, eta Irkusen gogoarekin begiratuko ziola itsasoaren urrutiko
urertzari. Hori guztia eta gehiago imajinatzen zuen Lukariok, eta horre-

140

gatik geratzen zen batzuetan bere oinetara edo espazioko hutsarteren
batera begira isilik, lausoguneren bat zelatatzen dagoenaren antzera.
Eskuarekin keinua egin zuen Lukariok, sudurrean pausatu zaion eulia
kentzeko egiten duenak legez, baina euliaren ordez burutazioak larratzeko.
Lukario eta Asmodeoren arteko berriketa, isilune eta keinuei adi egon
arren, Artzubi eta Balu irten zirenetik ostatuko atera begiratzen zuen
Luxiok sarri samar.
“Atarian egongo dituk, erakusmahaian hortzordeak ipinita”, pentsatu
zuen bere artean. Bazkal orduan ohikoak zituen bezeroak inguratzen
zirenerako Galduen Ostatuko atarian egon nahi izaten baitzuen
Artzubik, hortzordeak mahaitxo gainean ilaran ipinita eta aukeran eskainiz, eta Balu haren alboan kokoriko jarrita.
Azken boladan, hala ere, bakar-bakarrik geratzen zen askotan Artzubi,
supituan zutitu eta korrika txikian desagertzen zelako Balu kaleetan
barrena, dei misteriotsuren bat entzun eta lehenbailehen harengana joan
beharra sentituta bezala.
Artzubik ez zekien nora joaten zen hain presati, zerk eraginda alde egiten zuen bere ondotik. Baina ez zitzaion hasiko galdezka; berak agindu
gabe hasi zen bere ondoan kokoriko jarrita geratzen, eta libre zen etorri
bezala joateko.
Luxio zen Baluren ibilera haien berri zekien bakarra, bekokia eta sudur
gaina nola urratzen zituen zekiena. Baina hark ere ezin zuen ulertu ibilera eta atarramentu haien zergatia. Zerk bultzatzen zuen Balu ibilera hartara?
Gero eta zuhurrago zaintzeko erabakia hartu zuen Luxiok, eta erne egoten zen, Balu Galduen Ostatutik noiz aterako edo Artzubiren ondotik
jaiki eta kaleetan barrena pauso bizkor harekin noiz abiatuko, atzetik
jarraitzeko.

141

Eguneroko bezeroetako batek, ohi zuenez gabardina grisarekin dotore
jantzita zetorren gizonak, bazkaritarako urrezko hortzordea alokatu zion
Artzubiri. Gizona hortzordea hartuta urruntzen hasi bezain laster jaiki
zen Balu kokoriko zegoen lekutik, eta korrika txikian abiatu zen kalean
barrena.

Baluk burua jaso eta gargolarengana goititu zuen begirada berriro;
jarraian, besoak zabaldu eta aintzazko edo erreguzko letania hura berritzeari ekin zion.

Kale kantoira iristean geratu, hara-hona begiratu, eta berriro abiatu zen,
presati. Antzeko geraldia eta begiradak egin zituen kale kantoi bakoitzean, berriro korrika txikian jarraitzeko kalean barrena.

Piztia irudiko gargolak, harrizko eta soraio, erregu eta dei guztiei sorgor,
eliz aurreko etxeen teilatu gainetik harantzagoko ostertz mugagabeari
begira jarraitzen zuen.

Goienkaleko kantoian keratxoa egin eta berriro abiatzean, baina, espaloi
ertzean besteen paretik goraxeago zegoen galtzada-harria jo oinarekin
eta muturrez aurrera erori zen.

Gargolari begira egonalditxoa egin, zutitu, eta ostera kalean barrena, etorritako bidetik abiatu zen Balu.

-Aammaaa! Aammaaa!

Baluren erorikoak ustekabean harrapatu zuen Luxio oraingoan ere, eta
bera jausi izan balitz bezalaxe inarrosi zen.

Jarraipen lan haiek amaitutzat emanda, Galduen Ostatura egin zuen
Luxiok ere. Hara iritsi zenerako, ostatu atarian Artzubiren oinetan kokoriko makurtuta, bere burua ezkutatu nahian bezala zegoen Balu, sudur
gain eta bekoki urratuak odoletan.

Aiene eta intziriren batzuk egin zituen Baluk lurretik jaikitzen zen bitartean, baina atzera begiratu gabe jarraitu zuen aurrera, indar handi ezkuturen batek deitzen zion helburura bidean.

Barrura egin zuen Luxiok.

Eliz atarian geratu eta belaunikatu egin zen, horman goi samarrean zegoen gargolaren parean.
-Aammaaa! Aammaaa! -ekin zion oihuka, besoak zabalduta gargolari
begira.
Ama-gargolaren erantzunik ezak umezurztasunaren arantza mingarria
barrurago sartu zion seguru asko Baluri, eta, esku biak zoruan ipinita
makurtuz, kopetarekin galtzada-harria jo zuen lau-bost aldiz.
Ariketa hartan ikusita, kopetarekin harria jotzearren ala harriarekin kopeta kolpatzearren ari ote zen galdetu zuen Luxiok bere artean.

142

Hurrengo egunetan beste hiru-lau aldiz jarraitu zion Baluri Galduen
Ostatutik eliz atarira.
Bere egoteko modua eta ibilerak ezertan aldatu gabe, Artzubiren ondotik jaiki eta korrika txikian abiatzen zen Balu, beti berdin, soina apur bat
makurtuta, burua sorbalden artean kuzkurtuz. Kale kantoietan geratu,
hara-hona begirada zelataria egin, eta aurrera. Beti leku berdinak, beti
pausaje bera.
Goienkalea hartzean, galtzada-harriarekin estropezu egin eta muturrez
aurrera erortzen zen, aieneka jaiki eta atzera begiratu gabe jarraitzeko
eliz atariraino. Belauniko jartzen zen han, piztia irudiko gargolaren azpian,
aurpegia gargolarengana jaso debozioz eta “Aamamaaa aammaaaka”-ka
saio egiteko. Eskuak lurrean ipini eta bekokiarekin galtzada-harria jotzen
zuen gero lau-bost aldiz, errituala amaitzeko.

143

Handik jaiki eta Galduen Ostatura itzultzen zen Balu, bidean geraldirik
egin gabe oraingoan.
-Zer demontrek eragiten dio honi? -galdetu zuen Luxiok bere baitarako.
Ez zuen galdu Baluren ibilera haiekiko jakin-mina, baina bai haren atzetik
ibiltzeko gogoa.
Hurrengoz ikusi zuenean Artzubiren albotik jaiki eta kalean aurrera
korrika txikian joaten, begiradarekin jarraitu zion Luxiok, bere lekutik
mugitu gabe.

Izenik gabe

Euskal preso politikoa

144

“Bederatzi metro karratuk, gizartea osatzen dute”

Bederatzi metro karratuk, gizartea osatzen dute
Atxiloketak gauez gertatzen dira, atxilotua beste unibertso batera igarotzen dela oroitarazteko-edo.
Gauaren magalean etxetik atera, bakartu, lotu, burdinsaretu, biluztu, arakatu…Argazki eta atzamar markez josi, identifikatu… Barre eta irainak,
hurbiletik sentiaraziko dizkiote.
Komisarian hotza eta beldurra lagun, ez bata ez bestea ezin lokalizatuko
ditu. Burua nahastua, dar-dar zotinka, minak eta nahigabeak gorputz guztia beretzat hartuta, biluztasunean bere burua ezagutzeko arazoak izango ditu.
Ondoren etorriko dira poltsa, elektrodo eta baineraren infernua. Kaka
eta pixa praketan egitea, beldurraren beldurrez. Izerdi, pixa eta kakatza
lokalaren zikinean usaintzea. Izerdi hotzetan askatasuna galduta, hiltzea
soilik amestea.
- Erlojuz pribatuta, begiak hertsiz loak hartu ezinik, ilunean botata
bakarrik, ardiak langa gainetik saltoka kontatzen nituela igaro behar
nuen denbora. Komisariako bost egunen ondoren, jantzi zikinetan
izoztua, ezerezaren arranpalo nintzen epailearen aitzinean. Toki
absurdo hartan, pertsonaia irreala besterik ez nintzelako.

Auto zelularra gelditzearekin bat, eskuma aldean eserita nuen inspektoreak lurrera salto egin eta, ate metaliko astunari ostikada bat eman ondoren, interfonotik mintzatu zen. Orduan ireki zen atea bi aldeetara.
Geldiro, komando elektrikoari esker.
Autoak azkar hartu zuen abiada bizia barrurantz; zuloan hilobiratuz joan
ginen patio estu bat zeharkatuta. Autotik irtenarazi ninduten orduan, nire
aldeko atea zakarki, kolpe batez zabalduta. Uniformez jantzitako emakume bat hurbildu zen, hitz batzuk gurutzatu zituen eskoltarekin, niri atzea
emanda.
Lurrean, hanka mugitzen nuen orduko, zorabio oinaztu batek jartzen ninduen lehengo toki berean. Burukominaren hasierak lokia zulatzen zidan;
behazunaren zaborrak, mingaina hertsi eta, gosez tirokatutako urdailak
gargaraka ziharduen.
Barruan, hiruzpalau funtzionario nire kargu egin eta espetxeko ate nagusia zeharkatzen lagundu ninduten, hertsipenaren geriza presente nuela.
Hezetasunaren kiratsa, murru lodiek erakusten zuten gorrotoarekin
batera. Oilo larrua azaleratu zitzaidan ene burua hainbeste sarraila, judas,
ate eta burdinsarez inguratuta ikustean.
Ostean, gela txiki batera eraman ninduten. Bertan, atearen goiko aldea
apaintzen, urre gorrizko hizkietan, zuzendariaren izena irakur zitekeen.

Auzitegitik irten eta iristear ginen espetxerako bidean, etxeak eta bideak
begiratzen nituen oraino, hartutako norabideak hirigunetik urrundu eta
helmugara hurbiltzen ninduelarik.

Mostradore batek bitan banatzen zuen gela. Mostradore atzean, funtzionario-burua eserita. Nire egoera zibilari buruzko bere galderei erantzun
behar izan nien, ordenagailuan betirako gorde zitzan, sailkatuta.

Halako batean, murru garai baten aitzinera iritsi ginen; balaztada siku bortitz batek jarri zielarik amaiera nere isileko pentsamenduei, eskuak atzean loturik.

Hantxe bertan, erlojua eman zidan eskumuturrean jar nezan. Baita eraztuna ere. Minutuen ezpatak eta orduen sastakaiak, putzaldia mozteko
segunduro. Bihotza zulatu eta arima zeharkatzeko. Atzamarrean, distiratsu jarri nuen eraztuna, maitearen ausentzia itotzeko.

146

147

Izenik gabe
“Bederatzi metro karratuk, gizartea osatzen dute”

You have read 1 text from Basque literature.
Next - Ataramiñe'07 Euskal Errepresaliatu Politikoen Literatura Koadernoak - 12