Ataramiñe'07 Euskal Errepresaliatu Politikoen Literatura Koadernoak - 07

beste), eta horren ondorioz euskaraz hitz egiteko debekua legezkoa zela
erabaki zuten. Hortaz, hori zela eta, XXI. mendearen hasieran ere euskara legez kanpoko hizkuntza bihurtu zen, beste behin ere, “demokraziaren” izenean debekatu baitzuten.

Bidegabekeria hau hiru urte t’erdiz egunero pairatu ondoren, Auzitegi
Nazionalean Espetxe Zaintzako Epaitegi Nagusiaren erabakiaren aurka
eta euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatzeko euskal presoek egindako
apelazio helegitea onartu zuten, eta telefonoz euskaraz hitz egiteko eskubidea onartu zitzaien. Dena den, Huelvako espetxeko arduradunek
hasieran ez zuten euskal presoen aldeko erabaki hau besterik gabe onartu nahi izan, eta horrexegatik, zenbait oztopo jarri nahi izan zituzten, besteak beste, presoek lortutako ebazpenari sinadura falta zitzaiola, edo zigilua falta zitzaiola, eta abar, baina azkenik amore eman behar izan zuten.
Bide luze bat egin ondoren euskaraz hitz egiteko eskubidea onartu zen.
Hiru urte t’erdiz Huelvako euskal preso politikoek ezin izan dute telefonoz euskaraz hitz egin, eta amarekin, aitarekin, anai-arrebekin, emaztearekin eta seme-alabekin gazteleraz hitz egin behar izan dute ezinbestean.
Baina faxistakeria bukatu da, 2003ko azaroan espetxeko arduradunek
abian jarritako faxistakeria garbia bukatu da, inoiz ere gertatu beharko ez
zukeen faxistakeria, baina hau Espainia da.

Espetxe zaintzako Epaitegi Nagusiko epaile batek (Castro “jaunak”, alegia), espetxeko arduradunek emandako “argudioak” ontzat jotzeaz gain,
haratago egin zuen. Espetxean telefonoz euskaraz hitz egiteko baldintzarik ez zegoela esan zuen, “ez baitago presoen komunikazioen gaineko
kontrola modu egokian egiterik”, eta bisitariek ere agian egoera horreta-

Huelvako espetxean orain ez dago arazorik telefonoz euskaraz hitz egiteko, baina zenbait kartzelariren aurpegietan garbi asko nabaritzen da
euskaldunei onartu zaien eskubidea ez dutela inolaz ere gogoko, orain
euskal presoei ezin baitiete oihuka eta zakarki honakoa esan: ”Espainieraz
hitz egin behar duzu, bestela komunikazioa bertan behera utziko dizut”,

94

95

Joxe Karlos Apeztegia Jaka
“Euskara giltzapean legez kanpokoa izan zenekoa” eta beste

edota, “Euskaraz hitz egiten baduzu berriz ere, komunikazioa indargabetuko zaizu. Ohartarazita zaude”.
Dena den, kartzelari guztiek ez dute zakarkeriaz eta gorrotoz jokatu,
2003ko azaroan telefonoz euskaraz hitz egitea debekatu zutenean ere,
kartzelari batzuek jarrera “eskuzabal eta ulerkorra” erakutsi baitzuten:
“Euskaraz hitz egitea zure eskubidea da eta niri berdin zait zein hizkuntzatan hitz egiten duzun, baina euskaraz hitz egiten baduzu zure solasaldia bertan behera geldituko da”.
Telefonoz euskaraz hitz egitea debekatua egon den garaian, kartzelariek
biziki gozatzen zuten gazteleraz hitz egin behar zela zakarkeriaz agintzean, Francoren garaian bezalaxe, Espainian hizkuntza bakar batentzat baizik ez baitago tokirik, espainiarrek indarrez munduko bazter askotara
zabaldu zuten gaztelera, alegia. Hala ere, Filipinetan ez zuten deus ere
lortu, bertako herritarrek uko egin baitzioten gazteleraz hitz egiteari, eta
tagaloz egitea gogokoago izan zuten.
Espainiako erregeak behin esan zuen gaztelera ez dela inoiz indarrez ezarri inon ere, eta denok ederki dakigu errege-erreginek ez dutela gezurrik
esaten, jakina. Adibidez, Ameriketako bizilagunek borondate onean laster
asko ulertu zuten haien hizkuntzak ez zirela tresna egokiak munduan
aurrera egiteko, eta horrexegatik haien jatorrizko hizkuntzak baztertuta,
zapaltzaileek Europatik ekarritako gaztelera hautatzea erabaki zuten. Eta
hau ongi ulertu ez zutenean ere, espainiarren ezpatek eta suzko armek
(nagusitasun militarrak, alegia) gazteleraren aldeko hautua egin behar
zutela “ulertzen” lagundu zieten. Eta, hori dela eta, espainiarrak harro
asko agertzen dira maiz askotan, Ameriketako bazter ugaritan gazteleraz
egiten baita.

gelditzen zenean, gazteleraz egin beste aukerarik ez zegoen. Eta Euskal
Herria biziki “maite” duten kartzelariak zeregin honetan behin eta berriz
nabarmendu direla esan beharra dago, Euskal Herriaren burujabetasuna
aldarrikatzen duten abertzale “gaiztoei” euskaraz hitz egitea debekatzea
Espainiaren handitasunaren alde lan garrantzitsua egitea baitzen, 1940.
urtean bezalaxe. Hortaz, euskaldun bati euskaraz hitz egitea debekatzen
zioten bakoitzean, Jainkoak berak emandako Espainiaren handitasuna
gero eta handiagoa bilakatzen zen, Espainiarrek lasai asko egin ahal izan
dute lo hiru urte t’erdiz, Huelvan giltzapean dauden euskal preso politikoei telefonoz euskaraz hitz egitea debekatu baitzaie. Espainiaren handitasuna zaintzeko egin daitezkeen ahalegin guztiak gutxi izango dira beti,
arriskua ezkutuan baitago beti, erne, zelatan, eraso egiteko une egokiaren
zain, eta horrexegatik Huelvako espetxeko arduradunek aletxoa jarri
nahi izan dute Espainiaren handitasuna zaintzeko borroka garrantzitsuan.
Beraz, 2003ko azaroan telefonoz euskaraz hitz egitea debekatu zuten,
euskaraz baizik ez dakien hiru urteko haur batekin hitz egitea “biziki arriskutsua” baita.
Antza denez, XXI. mendearen hasieran euskaraz hitz egiteko eskubidea
aldarrikatzea gehiegikeria hutsa iruditzen zaie batzuei, Espainia aldean
Euskal Herria eta euskaldunekiko pentsamoldea ez baita batere aldatu
XVII. edo XVIII. mendetik.

Euskara legez kanpoko hizkuntza izan da hiru urte t’erdiz eta telefonoz
euskaraz hitz egitea katua eta saguaren arteko jokoaren antzekoa bihurtu zen: Kartzelaria aldentzen zenean euskaraz egiteko aukera sortzen
zen, baina beti ere ahopeka, “demokraziaren zaindaria” euskaraz egiten
ari zela ohar ez zedin. “Demokraziaren zaindaria”, aldiz, ondo-ondoan

96

97

Huelvako espetxeko fauna urdinari buruzko
zenbait zertzelada
Huelva aldeko bazter honetan kartzelariek osatzen duten fauna bitxia
aurki daiteke, benetan espezimen paregabeak baitira. Baina denak bananbanan aurkeztea luzea eta neketsua izango litzatekeenez, bakan batzuk
soilik aurkeztuko dira hemen, nolabaiteko National Geographic (edo txakurgraphic, hobeki esanik) edo antzeko zerbait osatzeko.
Beraz, espezimen hauen ezaugarri nagusiak zeintzuk diren jakiteko, gainerako guztien ordezkari gisa arituko diren honako bost hauek ezagutu
ahal izango dituzue: Legionarioa,Txulin, Sagutxu, Argi Eskax eta Juan beltza.
Baina utz diezaiegun beren buruaren aurkezpena egin dezaten, lerro
hauetan zintzotasunez mintzatuko baitzaizkigu.
Legionarioa »» “Ni legionarioa naiz, edo honela deitzen didate, behintzat,
euskal preso politikoak omen diren hiltzaile nazkagarri horiek, Legioak
egindako desfileetan ahuntzarekin (edo akerrarekin) agertzen den Tripaundi bizardunaren antz handia dudalako; baina Jesus dut benetako
izena. Dena den, ez naiz jainkoaren semea, zerbait izatekotan deabruaren
semea naizela esatea egokiago bailitzateke.
Preso arruntek izen bitxia eman didate benetan, Bamboleo deitzen baitidate, eta hauxe da horren arrazoia: mozkortuta nagoenean, lurrean oinak
ongi finkaturik ditudala, aurrera eta atzera, ezker-eskuin kulunka-tzen naiz,
palmondo baten gisa, baina ez naiz lurrera inoiz erortzen, urteen indarrez gaitasun berezia garatu baitut lurrera erori gabe kulunkatzeko.
Espainiak Afrikako iparraldean dituen bi kolonietako batean (Melilla
Espainia da eta kitto! ¡vivaspáña!) sortua naiz, eta Espainiaren handitasuna arriskuan jarri nahi duten guztiak biziki gorrotatzen ditut.
Alfer hutsa naiz eta “lanean” nagoenean alkohola edan besterik ez dut
egiten, baina profesional itxura egitea izugarri maite dut. Hala ere, ez diot
ziria inori sartzen presoek ederki ezagutzen nautelako, eta patetikoa
bihurtzen naiz.

98

Esan bezala,“lan” orduetan mozkortzea maite dut eta arratsaldeko 5etarako mozkortuta egoten naiz, gehienetan, eta honelakoetan presoak zirikatzea, umiliatzea eta iraintzea biziki atsegin dut.
Txistuka aritzea ere atsegin dut eta “Cara al Sol” izeneko kantua gogokoena dut, ni Melillan sortua bainaiz (¡vivaspáña!).
Presoren batek nire agintea auzitan jartzea ezin dut inolaz ere jasan eta
sutan jartzen naiz, zuzen edo oker (berdin zait), presoek nire hitza bete
behar baitute beti. Nire hitza legea da eta kitto!
Moduluan arazoren bat izan duten presoak isolamendu eremura ekartzen dituztenean, preso horiek jipoitzea izugarri maite dut, hauxe baita
nire egitekorik gogokoena, egia esan. Batzuek ustela, koldarra eta txakur
hutsa naizela esango dute, baina nik nire lana ongi betetzen dudala esatea atsegin dut.”
Txulin »» “Hauxe da euskal preso politikoek eman didaten izena, zeharo
harroputza bainaiz, baina hiltzaile nazkagarri horiek gezurretan dabiltza,
Espainian ez baitago preso politikorik.
Txulin naiz eta hartz izena dirudien arren, ni ez naiz hartza, kartzelari
espainiarra baizik, baina animalia basatiren batekin alderatu beharko
banindute, basapiztia naizela esan beharko litzateke.
Arrazista hutsa naiz, beltzak, mairuak eta hego amerikarrak biziki gorrotatzen ditudalako, horiek guztiak Espainiara lapurtzera eta espainiarrei
lana kentzera datozela uste baitut. Espainia espainiarrentzat, hauxe da
nire leloa (¡vivaspáña!).
Euskal preso politikoak omen diren hiltzaile madarikatu horiek ere izugarri gorrotatzen ditut, Espainiaren batasuna hautsi nahi dutelako. Euskal
herritarrek ez dute Euskal Herriaren geroaz erabakitzeko inolako eskubiderik, hori Espainia baita eta kitto! Zerarako irabazi genuen, bestela,
gerla 1939an?

99

Nire kantaririk gogokoena nor den ba al dakizue? Manolo Escobar du
izena, eta Espainiak munduari eskaini dion kantaririk onena dela uste dut.
Nik, behintzat, “Que viva España” kantua izugarri maite dut.
Presoak egurtzean berebiziko gozamena hartzen dut, zeharo babesgabe
dagoen preso bat egurtzen dudanean oso ausarta, botereduna eta
garrantzitsua sentitzen naizelako. Gehienek koldarra, ustela eta sasikumea
naizela uste izango dute, baina niri berdin zait, espetxean nik agintzen baitut.
Orain euskal presoek telefonoz euskaraz hitz egiteko eskubidea lortu
dute, baina euskaraz hitz egitea debekatzen genienean, espainieraz egin
behar zutela esatean sekulako poza eta gozamena hartzen nituen.
Hemen Espainian gaude eta espainieraz egin beharra dago. Eta kitto!”
Sagutxu »» “Ni Sagutxu nauzue eta hauxe da euskal presoek eman zidaten izena, beraien poltsak miatzen ditudanean dena ikusi nahi duen
sagutxu baten antzera aritzen naizelako. Adimena ere sagutxu batena
bezalakoa dut.
Besteak bezala, ni ere espainiarra naiz (¡vivaspáña!), baina beste herrialde
batekoa (Babolio Herria izeneko herrialderik ba al dago inon?) naizela
esan liteke. Oso motza naiz, ergel hutsa, eta eskolan ez nintzen nire ikasgelako ikaslerik argiena. Ez dut batere nortasunik, baina espetxean oso
garrantzitsua sentitzen naiz, hemen neronek agintzen dudalako eta presoek nik esandakoa egin behar dutelako.
Ergel hutsa naiz, motzetan motzenetarikoa, baina presoak egurtzen ederki ikasi dut, horretan aritzen naizenean garrantzitsua eta boteretsua sentitzen naizelako.
Isolamendu eremuan arazoren bat sortzen denean ez dut batere gaitasunik arazo hori modu egokian bideratu eta gainditzeko, eta honelakoetan zakarkeriaz eta harrokeriaz jokatzen dut, baina lehen esan bezalaxe,

100

motza naiz, ez dut nortasunik eta honela jokatzen dudanean boteretsua
sentitzen naiz.
Miaketak egiteko, presoen ziegak hankaz gora uzteko eta presoen aurkako neurriak betetzeko oso abila naiz, baina niri dagokidan lan burokratikoa egiteko (instantziak hartu eta banatu, gutunak banatu, idazki ofizialak banatu eta abar) motza baino motzagoa naiz. Presoen aurkako errepresioa nola garatu behar den ederki ikasi dut, baina besterik ez.
Euskal presoei telefonoz euskaraz hitz egitea debekatzen genienean, ni
haien ondoan jartzen nintzen, ondo-ondoan, euskaraz hitz bakar bat ere
ez zutela esaten ziurtatzeko, eta honelako “lana” egin ondoren harro
asko etxeratzen nintzen, demokraziaren alde lan garrantzitsua burutua
nuelako.
Ia ahaztu egin zait esatea. Ni ere alfer hutsa naiz eta egin beharreko lana
egin beharrean, potro jorran aritzen naiz gehienetan.”
Argi Eskax »» “Ni Argi Eskax naiz eta euskal presoek ezarri didaten ezizenak adierazten duen bezalaxe, ez naiz oso azkarra. Ergel xamarra naiz,
baina legearen arauek adierazitakoa zorrotz betetzea maite dut.
Presoaren gaineko kontrola areagotzeko atalari besterik ez diot begiratzen, horixe baita axola zaidan kontu bakarra, miaketak direla, eskubide
murrizketak direla, neurri zorrotzak direla, eta abar. Legearen bidetik
jokatzea atsegin dut, baina presoaren eskubideak murrizteko besterik ez,
honelakoetan legearen babesa sentitu nahi baitut. Presoari dagozkion
eskubideak aintzat hartu behar direnean, bost axola niri legeak adierazitakoa, ez baitut hau kontuan hartzen. Presoek eskubiderik ba al dute ala?
Ez dakit, baina eskubiderik izango balute ere, berdin zait, norbait espetxean sartzen denean eskubide guztiak galtzen dituela uste baitut. Ez al
da hola ala? Legea aintzat hartzen dut, baina niri komeni zaidanean, besterik ez, gainerakoan ez ikusiarena egiten baitut, hemen nire hitza legea
dela jakitea aski zaidalako.

101

Preso bihurriak jipoitzen ere aritzen naiz, horixe baita diziplina pixka bat
sortzeko modu bakarra. Isolamendu eremura ekartzen dituzten presoek
oroitzapen gaiztoa eraman behar dute hemendik ateratzen direnean,
arazotan berriz ere sartzeko gogoa betiko uxatuko dien oroitzapena.
Presoak ez dira agian horretaz ohartzen, baina guk jipoitzen ditugunean
haien alde egiten ari gara, okerreko bidetik baztertu eta preso txintxoak
izan behar dutela ulertarazten diegulako, guk esaniko guztiak txintik esan
gabe txintxo asko beteko dituzten preso eredugarriak. Beharko, bestela
badakite zer gertatuko zaien.”

bidea onartu diete azkenik, eta gure ahalegin guztiak alferrikakoak izan
dira.”
Eta hementxe bukatzen da gure National Geographic (edo txakurgraphic,
hobeki esanik) berezi hau.
Zuen gustukoa izatea besterik ez dugu nahi.

Juan beltza »» “Nire azalaren kolorea oso beltzarana denez, euskal presoek horrela deitzen didate, nik biziki gorrotatzen ditudan hiltzaile madarikatu horiek ezizen hori jarri baitzidaten.
Beste espetxe batetik hona etorri nintzen, aurreko kokapenean presoei
tratu txarrak eragiteagatik nire aurkako salaketak pilatzen hasiak zirelako,
eta horrexegatik nire nagusiek espetxe hartatik atera behar nuela erabaki zuten, baina ez ditut aspaldiko ohiturak galdu, hemen ere presoak
egurtzen jarraitzen dudalako.
Presoen aurrean guardia zibilaren planta egitea atsegin dut, hemen nork
agintzen duen garbi asko erakutsi behar zaielako, baina egiazko guardia
zibila izateko koldarra naiz, arriskutsua izan baitaiteke. Zer gertatuko litzaidake, adibidez, guardia zibila bihurtu eta Bilbora edo Donostiara bidaliko banindute? Ez, ez, nik ez dut arriskurik hartu nahi, eta hobe izango
dut Euskal Herritik lekutan dagoen espetxe honetan Espainiaren batasuna hautsi nahi dutenen aurka borrokatzen jarraitzea.
Ni ere espainiarra naiz (¡vivaspáña!) eta munduan ez dago Espainia baino
herrialde ederragorik, hemen bezalaxe ez baita inon ere bizi, ez horixe!
Hiltzaileei telefonoz euskaraz hitz egitea debekatzen genienean nik izugarri gozatzen nuen, Espainiaren alde zerbait garrantzitsua egiten ari nintzela sentitzen bainuen, baina orain… Hizkuntza zikin hori egiteko esku-

102

103