Ataramiñe'06 Euskal Errepresaliatu Politikoen Literatura Koadernoak - 18

artistikoaren funtzionamoldeari eta sortze-prozesuari buruzko neurriak zorrozten jarraitzea eztabaidagai izango da.Artista bakoitzaren hausnarketa eta ekarpena modu laburrean jaso beharko da ostera, guztien ekarpenekin ildoa aberastu ahal izan dezagun eta
hausnarketaren ondorengo ildoan ekin dezagun.
Hitzordua: Suizako Davos-eko DerZauberberg-en.
Ordua: Astelehen gauminean
Laster arte, besarkada bero bat

Hans Castorp
Bureau Littéraire-ko idazkari

Behin irakurri nuenean, Robertek puruaren laguntzaz kiskali zuen gutuna hautsontzian. Nire erantzunaren zain geratu zen.
Ohore bat zen gonbita jaso izana eta horrela adierazi nion Roberti.
Bureau Littérarie-ko koordinatzailea zen Robert, eta bere paseoez baliatzen zen idazleen egitura informatua eta egunean mantentzeko.

204

Kafkak eta Musilek zuzentzen zuten Bureau-aren deialdira Mendebalde
literario osoko idazle gaitzetsiak eta marjinalak azalduko zirela jakinarazi
zidan: Frantziatik André Gide, Cesare Pavese Italiatik, Austriatik Stefan
Zweig, Hermann Hesse Alemaniatik… Zerrenda luzea aipatu zuen.
Gonbidatu asmo ziren zenbaitekin arazo eta kexka batzuk izan zirela
aitortu zidan; hala nola Witold Gombrich poloniarrarekin, edo Milan
Kunderarekin kasu, zeinek garai bateko abertzaletasun txekiarra alboratu eta frantziar nazionalitatea zuen eskuratu, edo James Joyce irlandarrarekin, zeinaren Ulises liburuaren laugarren atalera iritsiko denik ez dagoen, edo André Breton frantsesarekin zera, jarrai dezan a chercher l`or du
tems, denboraren urrea bilatzen esan zuen, Marcel Proustek a la recherche du temps perdu, denbora galduaren bila jarraitzen duen bitartean, eta
halako batzuk, eta abar.
- Eta Euskal Herritik? – galdetu nuen – Euskal Herritik ez al da ordezkaritza zabalagorik bertaratuko Mendi Magikora?
- Euskal herritarrak munduan denik eta herritarrik zorigaiztokoenak zarete, Henry. Pentsa, hortaz, zein malapartatuak eta madarikatuak zareten
idazleak… Joseba Sarrionandiak ohar bat idatzi du bere presentziaren
ezinezkoa azalduz eta Mikel Antza atxilo eraman dute jendarmeek. Hi
geratzen haiz guztietatik gaitzetsienen eta ahaztuenen artean.
Gonbiteari baietza ematera ausartu nintzen azkenean. Literarioen
Aurkako Gurutzada geratu egin behar genuen. Engaiatu egin behar nintzen. Kolpe gogorrak jaso genituen gure lerroetan, bai. Baina, rien n’est
jamais fini, tout commence quand la plupart pensent que c’est fini. Eta
Robert klinika batean sartzeko bezain gaixo egongo zen literaturaz igual,
baina bere fantasiak ez ziren gizabanako isolatu eta bakartu baten ameskeria tolesgabeak, gizagaixo baten buruko gaitzak ez ziren. Roberten eritasuna ez zen bakar baten zorakeria, bizi ginen sasoiaren beraren gaixotasuna baizik; Robert partaide zen belaunaudiaren neurosia baizik, eta
gizabanako ahul eta mendekoei soilik ez zien erasotzen horrek; kontrakoa, indartsuenei, espiritualenei eta trebeenei ere.

205

Henry Bengoa
“Promenatzeak on egiten dio pertsonari” eta poemak

- Literarion Aurkako Gurutzadak aurrerapauso handiak eman ditu azken
aldian eta Bureau Littéraire-ak krisi kabinetea deitu du astelehen gauminerako. Bileraren helburua aurrera begirako estrategia definitzea da.
Hemen duzu Hans Castorpek bideratzen dizun gonbita.
- Nor da Castorp hori? – galdetu nion.
- Mann… Thomas Mannen goitizena da – erantzun zidan diskrezioz.
Gutunazala zabaldu nuen eta Underwood idazmakinaz idatzitako pergaminozko orri barnebilduari irakurtzeari ekin nion.
Mundu guztiko idazle ahantzi eta bazterrekoei, agur t’erdi
Gutun honen bitartez Bureau Littéraire-ak krisi kabineterako deialdia luzatu nahi dizue.
Bileraren helburua ildo kultural eta armatuari buruzko erabakiak hartu eta beroriek
aurrera eramateko egiturazko erabakiak hartzea izango da. Egiturari dagokionez, klase
artistikoaren funtzionamoldeari eta sortze-prozesuari buruzko neurriak zorrozten jarraitzea eztabaidagai izango da.Artista bakoitzaren hausnarketa eta ekarpena modu laburrean jaso beharko da ostera, guztien ekarpenekin ildoa aberastu ahal izan dezagun eta
hausnarketaren ondorengo ildoan ekin dezagun.
Hitzordua: Suizako Davos-eko DerZauberberg-en.
Ordua: Astelehen gauminean
Laster arte, besarkada bero bat

Hans Castorp
Bureau Littéraire-ko idazkari

Behin irakurri nuenean, Robertek puruaren laguntzaz kiskali zuen gutuna hautsontzian. Nire erantzunaren zain geratu zen.
Ohore bat zen gonbita jaso izana eta horrela adierazi nion Roberti.
Bureau Littérarie-ko koordinatzailea zen Robert, eta bere paseoez baliatzen zen idazleen egitura informatua eta egunean mantentzeko.

204

Kafkak eta Musilek zuzentzen zuten Bureau-aren deialdira Mendebalde
literario osoko idazle gaitzetsiak eta marjinalak azalduko zirela jakinarazi
zidan: Frantziatik André Gide, Cesare Pavese Italiatik, Austriatik Stefan
Zweig, Hermann Hesse Alemaniatik… Zerrenda luzea aipatu zuen.
Gonbidatu asmo ziren zenbaitekin arazo eta kexka batzuk izan zirela
aitortu zidan; hala nola Witold Gombrich poloniarrarekin, edo Milan
Kunderarekin kasu, zeinek garai bateko abertzaletasun txekiarra alboratu eta frantziar nazionalitatea zuen eskuratu, edo James Joyce irlandarrarekin, zeinaren Ulises liburuaren laugarren atalera iritsiko denik ez dagoen, edo André Breton frantsesarekin zera, jarrai dezan a chercher l`or du
tems, denboraren urrea bilatzen esan zuen, Marcel Proustek a la recherche du temps perdu, denbora galduaren bila jarraitzen duen bitartean, eta
halako batzuk, eta abar.
- Eta Euskal Herritik? – galdetu nuen – Euskal Herritik ez al da ordezkaritza zabalagorik bertaratuko Mendi Magikora?
- Euskal herritarrak munduan denik eta herritarrik zorigaiztokoenak zarete, Henry. Pentsa, hortaz, zein malapartatuak eta madarikatuak zareten
idazleak… Joseba Sarrionandiak ohar bat idatzi du bere presentziaren
ezinezkoa azalduz eta Mikel Antza atxilo eraman dute jendarmeek. Hi
geratzen haiz guztietatik gaitzetsienen eta ahaztuenen artean.
Gonbiteari baietza ematera ausartu nintzen azkenean. Literarioen
Aurkako Gurutzada geratu egin behar genuen. Engaiatu egin behar nintzen. Kolpe gogorrak jaso genituen gure lerroetan, bai. Baina, rien n’est
jamais fini, tout commence quand la plupart pensent que c’est fini. Eta
Robert klinika batean sartzeko bezain gaixo egongo zen literaturaz igual,
baina bere fantasiak ez ziren gizabanako isolatu eta bakartu baten ameskeria tolesgabeak, gizagaixo baten buruko gaitzak ez ziren. Roberten eritasuna ez zen bakar baten zorakeria, bizi ginen sasoiaren beraren gaixotasuna baizik; Robert partaide zen belaunaudiaren neurosia baizik, eta
gizabanako ahul eta mendekoei soilik ez zien erasotzen horrek; kontrakoa, indartsuenei, espiritualenei eta trebeenei ere.

205

Eguna bere azkenetara iristen ari zenean, iluna gailentzen, Roberti niri
esker ona adieraziaz bihar arte batez agurtu nuen. Oinez abiatu nintzen
tren geltokira, bertatik Frankfurterako trena hartzekotan. Biharko eguna
egun erabakigarria izango zen.
Geltokiranzko bidea gurmatsu topatu nuen. Eta orduan, areago gaua, areago lainoa kalean, hezeago haizea, zailago eta ilunago pasabideak, argia
egin zitzaidan: une horretan nire egoeraz jabetu nintzen, eta zalantza egin
nuen, agian ez zela benetakoa Robert Walserrekin izan nuen hizketaldia,
baizik eta ni ere zoratzen ari nintzenaren seinale. Kale-kantoi batean sartzean, lanbro artean Robert Musil ikustea iruditu zitzaidan, emagaldu bati
dirua ematen ariko balitz bezala. Baieztatzekotan hots egin nion.
- Aizu, Musil… bihar han izango nauzu!
- Barka, baina tronpatu zara. Ez naiz Musil, Ulrich Untel baino – erantzun
zidan begi-keinu batez. Emagaldua atzean utzi eta alderrai jarraitu zuen
kale lanbrotsuetatik barna.
Nire ibilbidean aurrera segitu nuen. Promenatzeak on egin ote zidan galdetu nion ene buruari. Ez ote diren gizakiaren zorigaitzak bere gelan geldirik, atseden hartzen ez egotetik eratortzen.

Henry Bengoa

206

AITOR ELORTZA UNANUE
Paris 1960 - Baiona 2006