🕙 29-minute read

Ataramiñe'06 Euskal Errepresaliatu Politikoen Literatura Koadernoak - 17

Total number of words is 3783
Total number of unique words is 1200
29.7 of words are in the 2000 most common words
41.1 of words are in the 5000 most common words
47.0 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  Ostargi-belarrak azkenerako ihartzen ditunan
  Lurrina galduz ahituz beheratuz distira
  Minik egin nahi ezik bezala
  Hamaika bider ezkotuz antzera
  Hinki-hanka begietan sigi-saga behera
  Zerutik trumilka amildegien leizera.
  
  Hori eta horrenbestez
  Urtaroa itzultzen dun
  Nolabait lirioentzako
  Denborak ez din dena galbidean jartzen
  Errota bezala itzulikatzen omen
  Eta beharbada elgar berriz
  Ikusiko dinagu geroan
  Euskal Herrietan aske
  Lirioak urdin
  Begiak ferde.
  
  Lokatz horretan geratu gintunan
  Eguneroko Bizitza nahasian
  Eraikitako zubiak zartatuz
  Sortutako adiskidetasun nahi
  Hura ere lohi bihurtuz
  Hala nola elurra bera
  Askotan zapaltzen denean
  Lokatz horretan geratu gintunan.
  
  194
  
  Henry Bengoa
  
  195
  
  Henry Bengoa
  “Promenatzeak on egiten dio pertsonari” eta poemak
  
  Neguria
  
  Promenatzeak on egiten dio pertsonari
  
  Negua zabaldu egin da
  Noiz eta orain
  Eguzkia garondoak gorritzen
  Hasia zenean
  Iragarria egonagatik ere,
  Sugeak ez du azala aldatuko
  Eta atzean utzi
  Uzten diren bezala oroitzapenak
  Eta zoriona;
  Memoriaren azala.
  Haritza ez da, neguoro legez,
  Elurrari aurre egiteko
  zentimetro batzuk makurtuko
  nola makurtzen diren ilusioak
  Eta bizitza;
  Ausentziaren elurra.
  Borroka beste bat da.
  Ez zaitu ahaztu nahi.
  Ez dut egingo.
  
  Henry Bengoa
  
  Tous les malheurs des hommes viennent de ce qu’ils
  ne peuvent rester en repos dans leur chambre.
  
  Robert Walserrek elkar ikuste bat proposatzeko telefonoz deitu zidan
  iragan igandez. Oso hitz gutxikoa izan zen hots egitean. Ahots urduriz
  mintzo zitzaidala antzeman nion hariaren bestaldetik. Hitzak trabatzen
  zitzaizkiola, ahoa lehor eta ezpainak siku bailituen.
  Paseatzeko elkartu ginen. Aste guztia bere dei horren zio ezkutua asmatu nahian igaro nuen. Alferrik. Aspaldian ez nuen beraren berririk eta traketsa egin zitzaidan telefono kolpe horren motibazioa deszifratzea. Baina,
  zerbait garrantzizkoa behar zuen izan, edozein kasutan.
  Klagenfurteko Landareen Lorategian hitzartu genuen zita. Igandea haragi
  bizitan esnatzen ari zen, eguzki-argi gordina zitroizko kaleetan barna sartzen ari zela bertaratu nintzanean.
  Sakelako erlojuari begira ikusi nuen Robert. Zilarrezko ordulari borobila
  txalekoaren poltsikora itzuli eta, burua altxatzean nire etorrera baieztatu
  ahal izan zuenean, irri labur batez agurtu ninduen. Atzerapenagatik azalpen bat eskatuko zidala iruditu zitzaidan, baina bere lehen hitzak pausatuak eta erabat bestelakoak izan ziren.
  - Egun zoragarria hautatu diagu, Henry maitea. Egun ezin hobea, zilegi
  bekit esatea.
  Sorpresaz hartu ninduten bere estreinako hitzek, agur horrek zeharo
  harritu baininduen zazpi egun atzera nabarmendu nion artegatasunarekin alderatzean. Nire astebarruko galderak hutsalak izan zirela begitandu
  zitzaidan instantean. Ez nuela zertan kezkatu beharrik izan bere zirkunstantzia pertsonalez. Ezinezkoa zen Robert arazotan edo arriskuan izatea,
  bere kaudimen egoera nahikoa erosoa zen etxearen alogera ordaintze-
  
  196
  
  197
  
  ko, eta editorearekin zituen harremanak onak ziren, bere lehen bi nobelak, best-sellerrak izan gabe, merkatu literarioan arras ongi saltzen zirelako gainera.
  Igandezko jantzi ilun eta lisatua zeraman soinean, kapela luzea buruan eta
  paseo makila eskuan. Ziurtasunez jantzia, ohitura zuen legez. Emaztearekin izaniko liskar arinen baten ondotik deituko zidala juzgatu nuen
  bada.
  Lorategiko lilien eta ur-putzuen itzulinguruan Eguneroko Bizitzaz eta
  gauza xaloez hizketan aritu ginen berrogeita hamarren bat minutuz,
  eguzki izpien goxotasunaren pean, zisneen eta kurriloen lekukotasun
  bakarti baina perfumatuan.
  Bere emazteaz galdetu nionean ondo aurkitzen zela eman zidan aditzera; aurrera begirako zonbait proiektu zituztela buruan, etxe-aldaketa tarteko, eta Armanda bere aholkulari leiala zela obra artistikoari zegokienean,“ordezka ezina” esan zuen. Robertek arruntki egitea laket zituen paseotan oinarrituz nobela bat idaztea iradoki ziolako, “fabulosoa” iruditu zitzaiona ezbairik gabe.
  - Badakizu, lagun maitagarri hori, promenatzeak on egiten dio pertsonari. Ez dakizu zenbat on egiten dion gizakiari haize freskoa hartzeak, gaur
  egungo egun zurbiletan!
  Robertek animu egoera aldaketa arin bat jasan zuen hitz horiek ahoskatzearekin batera, ordura arteko patxada armoniatsua apurtuaz horrela. Are serioago jarri zen eguerdiaren hurbilarekin lorategi ingurura bikote eta ibiltari ezberdinak gerturatzen ari zirela ikustean, eta sugea bailitzan, piztiarik sotilena bezala, lorategitik irteteko gonbita egin zidan, ezker
  eskua nire bizkarrean paratuz eta eskuinekoan zeraman makilarekin irteera seinalatuz.
  Irteera bidean, ur-putzuaren gaineko zubitik igarotzean geldiune bat egin
  zuen, eta ibiltariei atzera erdeinuz begiratuaz, inork ulertzea nahiko ez
  lukeen moduan, hitz frantsesak xuxurlatu zizkidan belarrira.
  
  198
  
  - On est foutous avec cette malheureuse influence du kitsch sur les masses,
  surtout quand elle s’exerce sur l’âme purifée des hommes d’action comme
  nous. Le peuple se fiche bien des génies! Il faut redécouvrir le bon goût de
  l´art! Et pour cela il faut que tu m´aides. Il faut réagir!.
  Ez nuen bere bat-bateko humore aldaketa hori ulertu.Are gutxiago adierazi nahi zidana. Ez frantsesa ulertzen ez nuelako, entzumena eta irakurmena landuaz ikasi bainuen nola erreen soinua, bibrazio ozenik gabe, aho
  sabaian atzerago ahoskatu behar izaten dela, hitz amaierako letrak frantsesez ez direla entzuten, banekien zelan ahoskatzen diren diptongoak,
  au, o; oi, ua.
  Ulertezintasuna bestelakoa zen, Kitsch hitza Alemanian espresio arrunta
  zen gustu txarreko artea adierazteko, baina bere eragin positiboa ukaezina zela iruditzen zitzaidan, jendea kulturara erakartzea beti pozgarria
  den heinean.
  - Barkatuko didazu Robert, baina ez dakit zer esan nahi duzun “Kitsch”
  horrekin -esan nion.
  Robertek mesprezuz egin zuen irri, baina bere begiradak gehiago zuen
  tristeziaz ironiaz baino; tristeziaz erdiragarria eta sakona zen, egiazki.
  - Jakina ezetz… eta ez duzu jakingo nik esan artean. Esan nahi du “kordea galtzeko moduko argumentua batekin egin duzula topo”.
  - Baina “kitsch” hitzak ez du “kordea galtzeko moduko argumentua” esan
  nahi -jarri nuen egoera deserosoan.
  - Nik hitz bat erabiltzen dudanean, -tematu zen Robert- esan nahi du nik
  esan nahi dudana…, ez gehiago eta ez gutxiago.
  - Kontua da –setatu nintzen- hitzek horrenbeste gauza diferente esanahi izatea posible ote den.
  
  199
  
  - Kontua -erabaki zuen Robertek- zeinek agintzen duen jakitea da… hori
  da dena!
  Zurtuta geratu nintzen ezer ere esateko. Lorategitik kale hotzagoetara
  eta babestuagoetara jo genuen. Bakanak ziren ibiltariak ingurumaria
  horietan. Kotxeren bat edo bestek errepidea egiten zuen norantza galduan, baretasuna ikus zitekeen gidari eta gidari-ondokoetan, lasaitasuna
  arnastu zitekeen, irakur zitekeen moduan lasaitasuna jai-egunetako
  prentsa idatziaren goiburuetan.
  Hitz bat bera egin gabe egin genuen aurrera, espaloi gris erraztuaren
  bazterrean ilaran prezisioz aparkatuak zeuden autoen albotik. Ez nekien
  zer bildu hizketarako gai. Beldur nintzen Roberten erreakzioari, baina era
  berean banekien isiltasunezko eten horrek Roberti astia eskaintzen ziola
  buruan izan zezakeen ideia are garatzeko eta ordenatzako, eta horrek
  jakin-mina eragiten zidan.
  Akazien etorbidea zeharkatu eta J. W. Goehe Barnetegiaren parera iritsi
  ginean, ezpainetan alemanerazko hitz perfektu horietako bat ebaki zuen
  Robertek.
  - Horixe bera! Der Mann ohne Eigenschaften!
  Barre maltzur bat marraztu zitzaion aurpegian eta une batez Barnetegiari
  begira geratu zen. Barne burutazioetan murgildua jarraitzen zuen.
  - Zera… Robert, bazkal ordua gertu da eta emaztea zain izango duzu.
  Pentsatzen aritu naiz eta agian etxera itzultzea izango dugu onena –jaulki nion. Arraro sumatzen nuen eta agian hitz horiekin bere onera etorriko zelakoan jaulki nion.
  
  - Oso literarioa! – erantzun zidan trufa algaraka – Niregatik, dena den, ez
  duzu zertan kezkatu beharrik, adiskide betiko maitea. Armanda kanpoan
  da, lagun batzuekin Tiffany’s-era gosaltzera joana, eta ilunabarrean da
  itzultzekoa –Robertek hasierako zuhurtzia berreskuratu zuen-. Gaurko
  eguna zurekin igarotzea pentsatuta nuen. Horretarako hots egin nizun
  preseski, huntaz eta hartaz hizketatzeko elgar gintezen. Bazkaldu dezakegu sandwich bat nahinon, eta gerora azaldu behar dizkizut zenbait jakinarazpen. Zer diozu? Gainera, ezer egitekorik ba al duzu etxean bada? –
  begi marroi sarkor eta maleziaz distiratsuak nireetan pausatuz, bekainak
  zimurtzen zituela egin zidan galdera; nola egiten dituzten galderak, ez
  ama arruntek, baizik eta areago, polizi komisarioek zerbaiten ustea dutenean.
  - Ez da presazkoa… baina bai… etxeko lanak egin gabe ditut oraino.
  Baliozko hainbat gauza fite bildu eta aztarnarik utzi gabe bertatik alde
  egin beharrean naiz. Lagunak Hanburgoko nire etxera jo zutela jakin dut.
  Bertan topatu ez baninduten ere, etxe-jabea azaldu zitzaien eta alogera
  ordaintzeke nuela informatu. Apartamentuko inbentario zehatza egin
  behar izan zuten. Gozoak egongo dira! Euskal Herritik Alemaniarako
  bidaia egin, ni topatu ez eta, gainera, etxean topatutakoaren informe
  xehea egin beharra! Uste dut bi asteren buruan iritsi daitezkeela luza
  gabe. Egunkarien ebakin eta ohar mekanografiatuen artean topatuko
  zuten egungo helbidea. Eta kriptatua egonagatik ere, iaioa da hitz-jolasekin Bernardo…
  - Beste gauza konprometigarriagorik geratu al zen bertan? –galdetu zuen
  Robertek.
  
  - Batzuetan etxera itzultzea denik eta gauzarik zailena da –esan zuen.
  
  - Litekeena da anotazio narrats batzuk ere bertan laga izana. Portuko
  itsasontzien ingurukoak. Espainiatik Pérez Reverte, Gala, Sánchez Dragó
  eta enparauez bete liburu datozen merkantzia-ontzien ordutegiak ziren,
  Enrique Vila-Matas kataluniarrarekin zelatatzen aritu nintzenekoak.
  
  - Lehenbiziko trena hartzea nahikoa da horretarako –ihardetsi nion.
  
  - Katastroffa! - Larritu zen Robert.
  
  200
  
  201
  
  Bere garrantzia bazuen Frankfurteko etxea albait arinen txukun eta garbi
  uzteak. Baina asteazkenetik aurrera egitea gomendatu zidan Robertek.
  Beste “egiteko handiagoak” genituela eskuartean. Nik, ordea, inbentario
  berri bat egitera ez nituen behartu adiskideak, euren haserrealdia bortxatu aurretik etxea txukundua eta ordenatua utzi nahiko nuke gutxienean, baina oraingoan ere hankaz gora eta alogera ordaintzeko utziko
  niela iruditu zitzaidan, ez zidala astirik emango asteazkenean anotazio eta
  ohar eta ebakin eta txosten eta pista guztiak garbitu erre desegin kiskali
  ezkutatu desagertarazi komunetik behera botatzeko, eta beraz lagunak
  berriz ere etxean zegoen guztiaren informe detailezkoa egin beharko
  zutela nuen buruan eta, orduan, niri, zerbait hautsi egin zitzaidan bihotzean, kra.
  Kafetegi batera jo genuen zerbait jatekotan. Bi sandwich eta pitxer handi
  bat garagardoz betea ekarri zituen zerbitzariak, Robertek hala eskatuta.
  Ondoko mahaian bikote bat zegoen zigarro erretzen eta hizketan. Kafea
  eta tabako kea.
  - Ah… ba, niri asko gustatzen zait irakurtzea – esan zuen gizonezkoak.
  - Nik nahiago zinea – erantzun zuen emakumezkoak.
  Robertek ahoan zuen sandwich pusketa lurrera tu egin zuen eta garagardo txarroa arriskuan jarri zuen kolpe gogor bat eman zion mahai biribilari.
  - Ez dira gauzak propietatez esateko gai ere! Noiztik esaten dugu “jatea
  gustatzen zait” edo “edatea atsegin dut”. Kulturarekin ordea zilegi da
  horrelakorik esatea, antza. Nora doa gizateria horrelako jendailarekin!
  Ez nuen Robert bere onetik atera nahi izan eta ez nion galdetu “horrelako jendaila” esapidearekin zer esan nahi zuen. Eten bat egin zuen
  Robertek, eta poltsikotik purutxo kaxa atera eta haietako bat isiotu zuenean, ekin zion berriz ere.
  
  202
  
  - Okerra da “irakurtzea gustatzen zait”. Zuzena ez den bezala “jatea gustatzen zait” esatea. Baina iduriz, deabruzko aldea dago tripa bete eta
  burua elikatzearen artean! Jendeari entzun diezaiokezu esaten “legatza
  saltsa holandesean gustatzen zait” edo “Bordeleko ardoa maite dut”.
  Modu berean esan beharko genuke, hortaz, “Hermann Hesseren Das
  Glasperlenspiel liburua maite dut” edo “Godarden eta Antonioniren pelikulak atsegin ditut”. Baina baita zera ere! Ahosabaia biguna du jendeak
  gauza batzuetarako, baina hezurrezkoa kulturarako. Zehaztasun hori batzuetan ez da horrenbesterakoa izaten, eta entzuten da “arraina gustatzen zait” edo “xanpainak zoratzen nau”. Hori eta horrenbestez, esan
  beharko litzateke “30. hamarkadako zinema estatubatuarra gustatzen
  zait” edo “Frank Kafkaren obra guztia dut gogoko”. Baina hori ere ez…
  ”niri asko gustatzen zait irakurtzea”! Horixe da gaur egungo gizakia, ezaugarririk gabeko gizakia, der mann ohne eigenschaften!
  Argigarria suertatu zitzaidan Roberten azalpena. Bere haserrearen arrazoia egokiro ulertzen hasi nintzen; jende arruntak kulturaz aritzerakoan
  erabiltzen zuen zehaztasun gabezia ezin zuen sufritu; gaizkitu egiten zen
  garaikideen gustu kulturalez ohartzean. Jakin-minez itxoiten nuen esateko zidana, aste bete atzerako telefono kolpearen muina bistaratzen ari
  nintzelako, hala nola bistaratzen den lanbro artetik hodeiartea, argigunea.
  Kafetegian denbora egin genuen. Bere liburuen salmentez galdetu nion,
  lehen bi liburuez hitz egin zidan berak, nahikoa ondo saldu zirela eta nola
  Geschwister Tanner hiruzpalau astetan izkiriatu zuen, baina Jakob von
  Gunten hirugarren nobela argitaratzean sona galtzen hasi zela, salmentek
  gainbehera egin zutela, justu epoka berean Robert Musilek beste nobela bat argitara eman baitzuen, eta bere lanak kritika literarioetan tarterik
  aurkitzen ez zutelarik, idazle ahantzi, marjinal, bazterreko, madarikatu eta
  gaitzetsi bilakatu zutela,Walter Benjaminek bere obra irakurtzeko gonbita egin behar izan zuelarik. Bref , ez zirela garai onenak lirikarako.
  Robertek txalekoaren barne-poltsikotik gutunazal txiki beix bat atera eta
  eskura hurbildu zidan. Handitasunez hitz egin zidan orduan.
  
  203
  
  - Literarion Aurkako Gurutzadak aurrerapauso handiak eman ditu azken
  aldian eta Bureau Littéraire-ak krisi kabinetea deitu du astelehen gauminerako. Bileraren helburua aurrera begirako estrategia definitzea da.
  Hemen duzu Hans Castorpek bideratzen dizun gonbita.
  - Nor da Castorp hori? – galdetu nion.
  - Mann… Thomas Mannen goitizena da – erantzun zidan diskrezioz.
  Gutunazala zabaldu nuen eta Underwood idazmakinaz idatzitako pergaminozko orri barnebilduari irakurtzeari ekin nion.
  Mundu guztiko idazle ahantzi eta bazterrekoei, agur t’erdi
  Gutun honen bitartez Bureau Littéraire-ak krisi kabineterako deialdia luzatu nahi dizue.
  Bileraren helburua ildo kultural eta armatuari buruzko erabakiak hartu eta beroriek
  aurrera eramateko egiturazko erabakiak hartzea izango da. Egiturari dagokionez, klase
  
You have read 1 text from Basque literature.