Ataramiñe'06 Euskal Errepresaliatu Politikoen Literatura Koadernoak - 16

Jendeak ez du erraz etsitzen; ez dena izan nahi du askotan. Gizakia edoskitzaile jaiotzen da, titiko, eta esango nuke zahartzaroan edoskitzaile izaerara itzultzen dela ostera. Naturak itzultzen du, hortzeria jausaraziz. Ez
diogu izaera horri amore eman nahi izaten ordea; okela jan nahi dugu,
esnea eta ohia edoski ordez. Eta urrezko hortzeria nahi dugu gainera.
Apostata handi bat da gizakia.
Izendatu ahala Uriberi erakusten zizkion gai batekin edo bestearekin
egindako hortzeriak, eta zapitxoan bildu ondoren zurezko kaxan gordetzen zituen banan banan.

Hitz urriko gizona zen Artzubi; Galduen Ostatuko bezeroak ezagutzen
dituenak badaki horren berri. Maitasuna, ohorea, lana eta itxaropena
galdu zituela esanez agertu zen behinola. Ez ordea erabat etsita; horiek
guztiak galduta ere zerbait geratzen dela errepikatzen zuen behin eta
berriz. Ez zuen asko gehiago esaten, mostradorean kaferen bat eskatzeko izan ezean.

-Ez dituzu behar, beraz? –galdetu zion berriro ere, eta eskaintza moduak
barrea zabalago egin zion Uriberi-. Ez; jakina… Badira zurezkoak aukeratzen dituztenak ere. Ezpelez eginak dira onenak nire ustez. Jaki bigunari ekin behar badiozu batezere. Gozoak dira ezpelezko hortzeriak, leunak. Kolorearena, horixe daukate… Urkiarena zur ona da, kolorean ere
aproposa, eta estimatzen du jendeak. Bai, zuri-zuriak urkiarenak. Zure
horien tankerakoak. Bakoitzaren berezkoak onenak hala ere, horixe
baietz. Ez, zuk ez daukazu hauen beharrik.

Hondamendiko leizera jausia zela iritzita, ostatu atarian mahaitxoa ezarri
zuen egun batez, eta hortzeriak, zeinahi itxuratako hortzeriak ipini zituen
han, beharrean zenari alokatzeko. Saltzea nahiago zukeen ia, baina hotzik

Ordurako oihaltxoetan bilduta zurezko kaxan gordeak zeuzkan hortzeriak handik hartu eta ostera mahai gainean ipintzen zituen Artzubik
Uriberi erakusteko. Haietako bakoitzaren erabilgarritasuna, haiek egiteko

184

185

Jokin Urain Larrañaga
“Galduen ostatukoak. Uriberenak”

Esan liteke jaiotzatik bertatik hasi zela munduari beste modu batean
begiratzen.

gabe zebiltzanek nekez izango zuten haiek erosteko adina ondasun.
Garestitxoak ziren.

-Beharrean egonda ere, batzuek ez dituzte alokatu nahi izaten. Jende
mizkina dabil asko –esan zion Artzubik etenaren ondoren.

Hasiera batean errezeloz begiratzen zioten batzuek, herabe antzean besteak, baina laster hasi zen jendea poliki poliki hurbiltzen. Bazkaritarako
edo afalorduan alokatzen zizkioten gehienek. Gosaritarako apenas inor
hurbiltzen zitzaion haien bila.

Salmahaian lerroz-lerro ipinita zeuzkan hortzeriak banan banan zapitxoetan bildu eta zurezko kaxara jasotzen hasi zen.
-Bolizko hauek alokatzen dizkidate agure zaharrenek. Emakumeek nahiago izaten dituzte portzelanazkoak –jarraitu zuen azalpenak ematen
mahaitxo gainean zeukan hortzeriarik zurienetako bat erakutsiz-.
Dotoreak dira ikusten duzunez.
Artzubiren berriketa eta keinuei arreta handiz begiratzen zien haren
oinetan kokorikatuta zegoen gizon beltxaranak, baina Uriberen barreari
erreparatzen zion batezere. Artzubiren gabardina barrenari tinko helduz,
Uriberen barre-hotsarekin makurtuago eginez, ikusezin bihurtzeko ahaleginetan ari zela zirudien. Kezka nabarmentzen zitzaion bekeran; izua
agian.
-Hau Balu da –aurkeztu zion Artzubik, Uriberen begirada galdera zela
ulertuta-. Besteok legez, zerbait galdu ondoren iritsi zen Galduen
Ostatura. Elkarri konpainia egiten diogu ordutik.

-Neuk egiten ditut –jarraitu zuen Artzubik, Uriberen irribarreak hartara
gonbidatzen zuela iritzita-. Sagar eder bat jan nahi bazenu, edo madari
urtsua, edo okaran zuri biguna, esate baterako, bolizko hauexek dituzu
onenak. Baina okela jatun petoek altzairuzkoak nahi izaten dituzte.
Jendeak ez du erraz etsitzen; ez dena izan nahi du askotan. Gizakia edoskitzaile jaiotzen da, titiko, eta esango nuke zahartzaroan edoskitzaile izaerara itzultzen dela ostera. Naturak itzultzen du, hortzeria jausaraziz. Ez
diogu izaera horri amore eman nahi izaten ordea; okela jan nahi dugu,
esnea eta ohia edoski ordez. Eta urrezko hortzeria nahi dugu gainera.
Apostata handi bat da gizakia.
Izendatu ahala Uriberi erakusten zizkion gai batekin edo bestearekin
egindako hortzeriak, eta zapitxoan bildu ondoren zurezko kaxan gordetzen zituen banan banan.

Hitz urriko gizona zen Artzubi; Galduen Ostatuko bezeroak ezagutzen
dituenak badaki horren berri. Maitasuna, ohorea, lana eta itxaropena
galdu zituela esanez agertu zen behinola. Ez ordea erabat etsita; horiek
guztiak galduta ere zerbait geratzen dela errepikatzen zuen behin eta
berriz. Ez zuen asko gehiago esaten, mostradorean kaferen bat eskatzeko izan ezean.

-Ez dituzu behar, beraz? –galdetu zion berriro ere, eta eskaintza moduak
barrea zabalago egin zion Uriberi-. Ez; jakina… Badira zurezkoak aukeratzen dituztenak ere. Ezpelez eginak dira onenak nire ustez. Jaki bigunari ekin behar badiozu batezere. Gozoak dira ezpelezko hortzeriak, leunak. Kolorearena, horixe daukate… Urkiarena zur ona da, kolorean ere
aproposa, eta estimatzen du jendeak. Bai, zuri-zuriak urkiarenak. Zure
horien tankerakoak. Bakoitzaren berezkoak onenak hala ere, horixe
baietz. Ez, zuk ez daukazu hauen beharrik.

Hondamendiko leizera jausia zela iritzita, ostatu atarian mahaitxoa ezarri
zuen egun batez, eta hortzeriak, zeinahi itxuratako hortzeriak ipini zituen
han, beharrean zenari alokatzeko. Saltzea nahiago zukeen ia, baina hotzik

Ordurako oihaltxoetan bilduta zurezko kaxan gordeak zeuzkan hortzeriak handik hartu eta ostera mahai gainean ipintzen zituen Artzubik
Uriberi erakusteko. Haietako bakoitzaren erabilgarritasuna, haiek egiteko

184

185

Jokin Urain Larrañaga
“Galduen ostatukoak. Uriberenak”

zailtasunak eta gainerako xehetasunak azaltzen zizkion. Ezagun zuen ofizioari emana zegoela, eta ezer gabe geratu ondoren zeregin egokia aurkitu zuela zerbitzu lan hartan.
Mahai gaineko hortzeriak berriro euren zapitxoetan bildu, kaxan ipini eta
ixtera zihoanean, gizonezko ondo jantzi bat hurbildu eta zapitxoan bilduta eskuan zekarren hortzeria utzi zion mahai gainean.
Gizonezkoa bere bidean urrundu zenean, zapia zabaldu eta han bilduta
zegoen urrezko hortzeria ederra azaldu zuen Artzubik. Pintxoren batzuen arrasto eta hondakinak kendu zizkion eskuila txikia pasatuz, eta,
bere distira osoa itzuli ziola iruditu zitzaionean, berriro zapian bildu eta
zurezko kaxan gorde zuen.
-Egunero alokatzen dit, goizerdi inguruan. Ez du bazkari handirik egiten,
ez. Hiru-lau pintxo nola-halako jango ditu, baxoerdiren batzuekin; hondakinek salatzen dute zeri heldu dion hortzeriak –azaldu zion Uriberi-.
Dotorezia ematen du urrezko hortzeriak, jakina, eta besterik ezean ona
da dotorezia. Ederra da urrezko barrea; ohorea du. Baina garestia da,
garestiena, urrezko hortzeria. Arrisku handia duelako.Tentazioa, badakizu.
Urri alokatzen ditut urrezkoak. Zuk… ez, jakina, zuk ez… Ohitura da;
barkaidazu.
Itxi egin zuen halako batean zurezko kaxa, eta salmahaia jaso zuen, hankak doblatuz. Azkenik, zurezko kaxa esku batean hartu, salmahai txikia
Baluri eman, eta Galduen Ostatura sartu zen.
Atzetik ikusita, sorbalda eraitsi samarrak eta lepogain konkortua zeuzkala iritzi zion Uribek Artzubiri. Gurdia eraman ezinean burua makurtuta
zihoan idi uztartuaren irudiak klik egin zion, argazkia ateratzerakoan argi
eztandak bezala. Nekeak, etsipenak agian, zafratutako gizonaren irudia
zen, oroimenen batetik askatu ezinean zebilenarena.
Balu are makurtuago sartu zen, haren saihetsean ia kukututa, Galduen
Ostatuko atean barrura, begi zeharka atzera begiratuz.

186

Mostradore inguruan zintzilik zeuden lau-bost urdai azpikori erreparatu
zien Uribek. Bestaldean, bost-sei mahai luze, zortzi-hamar bezerorekin
haietako bat. Bezero haien atzeko horman, basurde burua letaginak erakutsiz, haserre keinuan inola ere.
Mahaian eserita elkarri begira geratu zirenean irritik barrera arteko
bekera egin zion Uribek Artzubiri. Berezkoa izateaz gain, bere egoeraren
adierazlea ere bazuen neskak barre hura.Termometroa. Artzubiren ahotsak eta keinu sosegatuek eragiten zioten seguru asko; ez gizon barregarria zelako, haren ondoan eta leku hartan egotea gozagarri zitzaiolako
baizik.
Baluk izutu samarra ematen zuen hala ere; Uribiren barre eta begiradapean izutuago. Artzubiren alboan eseri zen aulki txikiago batean, okotza
mahai parera doi-doi iristen zitzaiola, isilik, begiak platera bezain zabal.
Bazkaritarako prestatu zirenean, zurezko kaxa ireki, zapitxoetako bat
hartu eta zabaldu, eta bolizko hortzeria ederra ahora eskaini zion
Artzubik Baluri.
Apaizak mezatan emandako sakramentu santua fededunak nola, halaxe
ahoratu zuen Baluk Artzubik emandako hortzeria, eta klak klak klak egin
zuen horzka, ajuste ona zutela frogatzeko edo.
Ezer gertatu ez balitz bezala, lehengo jarrerara itzuli zen Balu ostera,
kokotsa mahai ertzean jarriz, begiak zabal zelatari.
-Hemen gauden guztiok dugu geure historia ezkutuan edo agerian. Baluk
ere bai. Bere historia hori eta bere burua ezkutatu nahian dabil ordea,
eta arrazoiak ditu horretarako –hasi zen Artzubi Uriberi begira, eta
Galduen Ostatura iritsi berritan Baluk kontatu zuen historia azaldu zion.
Bere lagun batekin haserretu eta borroka gogorra egin zuen Baluk.
Ukabilkadaren bat muturrean eman eta atzeraka erortzean buruarekin
harria jota, zerraldo utzi zuen lagun hori.

187

-Nik ez nuen hil nahi laguna; ez nuen hil nahi. Laguna nuen, laguna nuen
–esaten zuen bere pasadizoa kontatzen.

-Artzubik andregai gaztea aurkitu du itxura denez –esan zuen Xeberok
alboko mahaian.

-Baina hil zenuen –erantzun zion lehor Lukariok.

Ez dakigu zer erantzun zioten mahaikideek, zer burutazio izan zuen
Lukariok edo zergatik begiratu zion Asmodeok Galduen Ostatuko etxeko andreari.

-Berak badaki ez nuela hil nahi; hurrengo bizitzan elkar topatuko dugu eta
lagun izaten jarraituko dugu. Ondergroun! Azalduko diot ez nuela hil nahi
izan –ostera Baluk.
- Hurrengo bizitza? Beste bizitza? Inork ez du joan nahi beste bizitzara;
oraingoarekin jarraitu nahi dugu guztiok, eta zure lagunak ere jarraitu
nahiko zuen –tartekatu zen Asmodeo-. Eta beste bizitzara berpiztu bada,
zuk zure hemengo egunak bete eta berpizten zaren arte zain egongo
dela uste al duzu, zure azalpenak entzun eta adiskidetzeko? Haserre
egongo da bizia kendu zeniolako, eta zure bila dabil honez gero. Ez zenuke ibili behar zein zaren esaten eta zure historia hori aldarrikatzen. Laster
aurkituko zaitu bestela.
Baluk ez zuen erantzun oraingoan. Bat-batean zurbilduta, mutu geratu
zen, begiak zabal. Artzubirengana hurbildu zen, haren gabardinapean
babestu nahian legez, kuzkurtuta.
Ostatu atarian hortzeriak ipintzeko mahaitxoa hara eta hona garraiatzen
lagundu, haren oinetan kokorikatu eta konpainia isila egiten zion ordutik
Artzubiri. Jatorduetarako ematen zion hortzeria ordezkoarekin nahikoa
zuen itxura batera Baluk. Inork ez zion berriro bere historiarik entzungo.
-Norbait behar izaten dugu aurrean, edo ondoan, oroimenean gutxienez,
historiak kontatu edo barre egingo badugu. Beharrezkoa zaigu historiak
kontatzea eta barre egitea, ihartuko ez bagara –esan zuen halako batean Artzubik.
-Denbora da inoren berriketa hotzik entzuten ez dudala. Urrutitik nator.
Agur-Aringo geltokian galdu nuen aurreko solaskidea. Joxe Txurtxa zeritzala esan zidan, eta Galduen Ostatu honetan egona zela –erantzun zion
Uribek.

188

Tira, bai; Asmodeok etxeko andreari zergatik begiratu zion susmoak
badauzkagu. Baina keinu eta begirada xumeak ziren mahaikide haienak,
eta nekez antzeman zezakeen ezer haien berri aurretik ez zekien inork.
Munduko karriletik erauzitako aleak iruditu zitzaizkion Uriberi alboko
mahai hartan eta bere aurrean zeuzkanak. Eroso zegoen hala ere.
Joxe Txurtxaz gogoratu zen berriro; leku aproposa izan behar zuen bere
garaian ostatu hartan.
-Lehoi baten aztarnak jarraituz zebilela esan zidan Joxe Txurtxak. Baina
galdu egiten zitzaiola arrastoa. Agur-Aringo geltokian jaitsi zen, pixa egitera. Hantxe galdu nuen –azaldu zion Artzubiri.
-Egin beharrekoa izaten da hori ere.
Berriro Joxe Txurtxaren aipamena entzutean Uriberengana itzuli zen
alboko mahaikoen arreta.
-Leihotik begira geratu nintzaion, laster itzuliko zelakoan –jarraitu zuen
Uribek-. Elur zuriaren gainean arrasto horizta egiten ari zen, lurruna
zeriola. Esku batekin prakei eusten zien bitartean, irudiren baten eitea
ematen ari zitzaion elur gaineko arrasto horiztari. Trena abiatu zenean
bere jarioari begira jarraitzen zuen artean. Hots egin nion eta ohartu zen
halako batean; korrika abiatu zen trenaren aldera, esku batekin prakei
goian eutsiz. Trenera igotzeko, bagoiko atearen alde banatako heldulekuetara luzatu zituen eskuak, baina prakak txorkatiletara jausi zitzaizkion
orduan… Hankak praketan trabatuta erori zen trenbide ondoan, luzean
luze. Han geratu zen.

189

-Trena galtzeko modu asko daude, baina hori baino narraxagoak gutxi
egongo dira -erantzun zion Artzubik-. Piura tristea da adineko gizonezkoarentzat.
Alboko mahai luzearen parean horman iltzatua zegoen basurde buruari
begiratu zion Uribek berriro. Muturkera hark, letaginak erakusteko modu
hark, haserrearen irudia izan behar zuen.
“Basurdeak eta gainerako txerri jendeak ere izango dute ba pozaren edo
gure barrearen pareko keinuren bat”, bururatu zitzaion.
-Ordezko hortzeria beharrik ez horrek –esan zion Artzubik begiradari
jarraituz.
Barre zabala egin zuen neskak.
Mahai luzeko zortzi-hamar bezeroek ere burua itzuli eta basurde muturrari begiratu zioten.
-Gizaki bati bere bihotza kendu eta txerriarena ipiniko baliote, berdin
sentituko ote luke? Berdin maitatuko ote luke? –galdetu zuen Uribek
Artzubiri begiratuz baina alboko mahaikoek entzuteko moduan.

Trumoi hots ikaragarria legez entzun zituen Baluk hitz haiek; bere lekuan
uzkurrago egiten joan zen Asmodeoren hitzak entzun ahala, burua sorbalden artean kikilduz, Artzubirengana arrimatuz, eta, hura isildu zenean,
hormako basurde buruari begiratu zion.
Basurde haren letagin zorrotzak, haren muturkera zimurra eta itxura
haserrea… Zuzen berari begiratzen ziola begitandu zitzaion.
Ukabilez jota hil zuen lagun berpiztuaren irudia gogoratu zuen ezinbestean. Muturkera hura, haserre hura, ez ote zen zinez bere lagunaren
haserrea? Begi haietatik begiratzen ziona ez ote zen bere laguna berpiztua?
Ikaratuta, ostera bere platerari begira geratu zen, okotza mahai ertzean
zuela, lehen baino kuzkurtuago eginez Artzubiren ondora. Haren gabardinapean desagertu nahi zuen.
Platera hustuari begira egon ondoren, zurezko kaxa ireki zuen Baluk
mugimendu urduri eta bizkorrekin. Handik hartuta mahai hegalean zabaldu zapitxo bat, eta ordezko hortzeria zuria oka bota zuen haren gainera, sugeak arrautza azal hautsia legez. Bolizko hortzeria zapian bildu eta
zurezko kaxan ipini zuen ondoren. Platera hutsari begira geratu zen azkenik, begiak zabal, ahoa estu.

-Galdera txerria da hori –bota zion Luxiok mahai hartatik.
-Bere bihotzarekin ere txerri samarra da gizakia; gutxi behar izaten du
uxarrean hasteko. Txerriaren bihotza ipiniko baliote berea kenduta, ez
egin dudarik txerri osoa izango litzatekeela, belarriak gorabehera
–Txarabek.
-Lau hankako belarri-handiari irain larria egiten ari zarete. Animalia
noblea da txerria, heriotzari ere garrasi eta buerda gogorrekin errebelatzen zaiona. Abereen artean ondraduena izango da. Izena ez da beti
izana –eraso zien Asmodeok.

190

Balu eta Artzubiri aurrena eta alboko mahaikoei ondoren begiratu zien
Uribek. “O gu hemen, bidean galduak”, egin zuen berekiko.
-Trenera noa berriro –esan zion Artzubiri, isilunea luzeegi egin ez zedin,
eta mahaitik jaikita atera abiatu zen.

Jokin Urain
La Moralejan, 2006ko uztaila

191

Henry Bengoa
Iheslaria

192

Henry Bengoa
“Promenatzeak on egiten dio pertsonari” eta poemak

Lirioak urdin
Begiak berde
Lirioak urdin zitunan hire maiatzean eder
Inaustean jantzitako kolorez maite
Hituen bizitasunez begiak ferde
“Egunak badoazi” egunekoan hizkiak
Ondoeza hizkiak eta sentimenduen kartografiak
Opari izaren izpiliku perfumeaz gaindi
Izerdi mintzez jostean
Behialako batean
Gazteagotan.

Denaren grisaren arren
Bogartek euskaraz baleki
“Beti izango dinagu Bilbao”
Murmurikatu zinan aspaldi
Baina ni ez naun Humphrey
Krema koloreko gabardinak
Laket izanagatik ere
Ez naun ni Bogart.

Baina beti gertatzen dun zerbait berezi
Izan Urtemuga izan Aberri Egun
Zola ez diten karrikek arras ordoki
Argirik ez zegonan udaberriak lo hartzekotan
Ostargi-belarrak azkenerako ihartzen ditunan
Lurrina galduz ahituz beheratuz distira
Minik egin nahi ezik bezala
Hamaika bider ezkotuz antzera
Hinki-hanka begietan sigi-saga behera
Zerutik trumilka amildegien leizera.

Hori eta horrenbestez
Urtaroa itzultzen dun
Nolabait lirioentzako
Denborak ez din dena galbidean jartzen
Errota bezala itzulikatzen omen
Eta beharbada elgar berriz
Ikusiko dinagu geroan
Euskal Herrietan aske
Lirioak urdin
Begiak ferde.

Lokatz horretan geratu gintunan
Eguneroko Bizitza nahasian
Eraikitako zubiak zartatuz
Sortutako adiskidetasun nahi
Hura ere lohi bihurtuz
Hala nola elurra bera
Askotan zapaltzen denean
Lokatz horretan geratu gintunan.

194

Henry Bengoa

195